SlideShare a Scribd company logo
II. PRAKTIKALDIKO TEKNOLOGIA BERRIEN INGURUAN

  Lan hau egiteko II. Praktika garaiko 3 eskola hauetan oinarritu gara:
Marianistas, Samaniego eta Zuhaizti. Marianistas, eskola pribatua da beste biak,
berriz, publikoak. Hala, Samaniego eta Marianistaseko praktika garaia 5
urtekoekin izan da, Zuhaiztikoa, berriz 3 urtekoekin.

  Jarraian, gure esperientzian oinarrituta, H.H.n, Teknologia Berrien erabilpena
aztertuko dugu. Lehenik, ikusitakoa deskribatuz eta ondoren gai honen inguruko
gure hausnarketa eginez.

Eskola hauetan aurkitu dezakegun hardwarearen inguruan, esan beharra dugu,
hiru eskolek, gela barruan ordenagailua dutela. Eta soilik, Samaniegoko gelako
ordenagailua irakasle gelako inprimagailuarekin konektaturik dagoela. Gainera,
hirurek, eskolako argazki makina dute, ondoren, egindako lanak zentroko web-
orrian zintzilikatzeko. Kasuz-kasu bagoaz, Samaniegon, jarduera anitzeko gela
komuna dago. Bertan, DVDa, proiektorea, pantaila handia eta bideoa dute.
Marianistasen berriz, arbel digitala jarri berria zuten musika gelan.

Hiru eskoletako gelako ordenagailu bakoitzak softwarea (word, excel, e.a...
programak) duten arren ez dituzte erabiltzen. Softwarearen inguruan, adinaren
araberako ezagutzak dituztela esan dezakegu; hau da, 5 urtekoek ezagutzen
dituzteneko susmoa dugu baina 3 urtekoek oraindik ez.

Bai Marianistasen eta bai Samaniegon, unitate didaktiko bakoitzarekin
erlazionaturiko ipuina entzun eta ikusten dute. Unitatetik kanpoko ipuinak ahoz
kontatzen dira. Zuhaiztin berriz, ipuinak ahoz kontatzen dira eta ordenagailuan
ipuin batekin (adibidez txanogorritxo) loturiko ariketak egiten dituzte.

Bideoaren inguruan, esan, 5 urtetako eskoletan, Samaniegon ez direla gelan
ikusten. Marianistasen, berriz, ingelesez pelikula zatiak bai ikusten direla. 3
urteko eskolan, Zuhaiztin, gelan ikusi izan dira. Hala ere, hiru eskolek, gune
berezia dute jarduera honetarako: jarduera anitzeko gela (Samaniegon), aretoa
(Marianistasen) edo bideoa gordetzen den espazioa (Zuhaiztin).

Aipatu, zentroz-zentro ezberdintasun handiak daudela irakaslearen paperaren
inguruan. Dena den, azpimarratu behar da, hiruretan, irakasleek mugatzen dutela
erabilpena: noiz, nola eta zertarako erabili behar den erabakiz. 5 urteko
eskoletan jarduerak ugariagoak dira 3urtekoen gelakoekin konparatuz; hala, 3
urtekoek ariketak, soilik, egiteko erabiltzen dute ordenagailua, txoko horretan
daudenean eta irakasleak hau erabakitzen badu. Marianistasen ordenagailua,
ipuinak, CDromak, abestiak, bideoak ikusteko erabiltzen da eta Samaniegon, bat-
bateko saioak burutzen dira: abestiak, igarkizunak, e.a... landuz.

Haurren papera eskoletan, honako hau da: Marianistasen, egin beharreko lana
bukatu ondoren erabiliko dute Urtxintxaren CDroma (gutxitan ematen die
denbora); Samaniegon eta Zuhaiztin, ezin dute ordenagailua bere kabuz erabili,
zenbaitetan ordenagailua lantzeko txokoan daudenean, ordenagailuaren erabilera
txandakatzen dute. Hauek ere, Urtxintxaren CDroma erabiltzen dute.
Proiektuei dagokienez, bi eskoletan bata pribatua eta bestea publikoa, Urtxintxa
proiektua erabiltzen dute eguneroko dinamikan (fitxak, jarduerak...) Bestean,
ez dute proiektu zehatzik erabiltzen; handik eta hemendik hartzen dute gelan
erabiltzen duten materiala. Unitate didaktikoak adostuta daude; irakasleak,
unitate berria landu aurretik, bildu eta erabiliko duten materiala (ahozko
baliabideak lantzeko, adib) eta zein jarduera egin, elkarrekin erabakitzen dute.
Dena den, irakasle bakoitzak autonomia dezente du, jardueraren bat gehitzeko
edo kentzeko. Unitateak lantzeko materiala (adib// "janariak" sekuentzia
didaktikorako: abestien fitxak, bizkotxoa egiteko horma-irudia, elikagaien
argazkia, ea...) aurreko urteetatik nahiko finkatua dago. Gainera, haurrek etxetik
ekarritako ekarpenak ere gelan onartu eta lantzen dira. Etxetik ekarritako
materialaren inguruan esan, gauza asko internetetik aterata daudela.

Urtxintxa proiektuaren barruan, unitate didaktikoez gain, lehen esan bezala,
CDROM-a erabiltzen dute zenbait ariketa egiteko (bikoteak, galderei erantzun...)
eta unitate bakoitzari dagokion ipin multimedia entzun eta ikusten dute
ordenagailuan.
Zerbait berezia bezala aipatu beharra dago Marianistasen erabiltzen duten
Pelutxe proiektua. Honen helburuak hauek dira:
-Teknologia berriak era funtzional eta esanguratsuan erabiltzea.
- Ikastetxe ezberdinetako ikasleen arteko harremanak sustatzea, harreman
positiboak lortzeko.
- Idatzizko hizkuntza garatzea era esanguratsu batean eta IKTak erabiliaz ( Blog
eta posta elektronikoaren bidez).

Proiektuaren garapena honako hau da :
Talde bakoitzak ikasturte hasieran, pelutxe bat "maskota bat" eskuratu beharko
du, gure kasuan Olentzerok ekarri zien pelutxea gelara. Egunero gelan laguntzaile
bat dago eta berak etxera eraman behar du eta irakasleak prestatutako liburuxka
batean (orri zuriz beteta), haurrak pelutxearekin egiten duena idazten du eta
nahi izanez gero, argazki edo marrazki bat ere egiten du. Hurrengo egunean,
gelaren aurrean egin duena kontatzen du. Haurrak honela, bere ardura lantzen du
batez ere, baina informatzeko eta komunikatzeko beste era bat ere ikasten du.
Hilabete batzuen ondoren, gelako pelutxea, beste eskola bateko haur batzuekin
trukatzen dute. Pelutxearekin batera, haurren argazki bat eramaten dute;
 aurrerantzean harremana izango duten haurrak nortzuk diren jakin dezaten.
Haurrek koaderno zurian egindako lanen berridazketa bat egin zen, haurren
ahotsekin grabazio bat eginez. Geroago hau guztia irakasleek egindako blogean
sartzen dute. Beste eskolakoek berdin egiten dute, bideo batzuk zintzilikatuz,
idatziz, argazkiak... eta honela beraien arteko komunikazioa sustatzen da.

Interneten inguruan, konexioa eskola guztietan dagoela ikusten da nahiz eta bi
eskoletan geletan ez erabili , eta erabiltzen den eskolan ( Marianistas) , bakarrik
ingeleseko irakasleak erabiltzen du astean behin ,zenbait abesti edo pelikula
ikusteko. Nahiz eta geletan ez erabili, irakasleek askotan erabiltzen dute arlo
ezberdinen inguruko informazioa lortzeko , hainbat material eta jarduera/ariketa
prestatzeko...
Hala ere, lehen esan bezala , nahiz eta eskolan haurrek ez erabili, gehienek,
internet zer den badakite, etxeetan ematen den erabilera oso zabaldua baitago.

Ordenagailua non jarri beste arazo bat da. Eskola batzuetan, konexioak
baldintzatuta, agian egokia ez den txokoan jartzen da. Ikusten denez hiru
eskoletan txoko ezberdinean jarrita dago, batean eraikin txokoan, bestean lan
txokoan eta hirugarrena plastika txokoan. Agian egokiena liburutegi edo ipuin
txokoan jartzea litzateke, hain zuzen erabiltzen dituzten programak ( ipuina,
urtxintxaren CDROMak...) txoko horrekin lotura handia izaten baitute.

Hiru eskoletako irakasle geletan ordenagailua dago; batzuetan bat baino gehiago;
bertara sartzeko pasahitza erabiltzea derrigorrezkoa da. Era berean Web
orrialdeak ere badaude eskola guztietan , argazki kamerarekin egindako
argazkiak, bideoak... bertara igo eta elkarbanatzeko.
Eskanerra eta inpresora ere bertan daude. Ordenagailu guztietan Officeko
programak instalatuta daude. Orokorrean ordenagailuei ematen zaien erabilera
honako hau da: interneterako, power pointak ikusteko, bideoak ikusteko, argazki
makinatik pcra pasatzeko, gurasoei ematen zaizkien oharrak idazteko
"Word"ekin, zerrendak eta antzeko estrukturak osatzeko "Excel".... azken finean
lanerako erabiltzen da. Samaniegon adibidez "Movie maker" programaren
erabilera ikasten ari dira.

        Haur Hezkuntzan teknologia berriei dagokienez, geure esperientzien
inguruko analisia eta konparaketa egin ostean, eta ezberdintasun edo alde
handirik ez dagoela ikusi eta gero, bestelako hausnarketa eta proposamen batzuk
egin ditugu, tresna hauek gizartean eta hezkuntzan jokatzen duten papera
aztertu eta argitzearren.

       Jakina da teknologia berrien eta irudiaren kulturan erabat murgildurik
gaudela, eta Haur Hezkuntzako haurrak errealitate horretan hezi eta biziko
direla. Honela, eskolan esparru horrekin “lehenengo” kontaktu bat izatea
beharrezkoa izan daitekeela deritzogu.

      Ongi dago bere eskaintza pixkanaka ezagutzea, eta oinarrizko tresnak
behatu eta arakatzeko aukera izatea. Eta hau da, hain zuzen ere, gure
praktiketako geletan egiten dena; sagua, teklatua eta programaren bat erabili,
bideoren bat ikusi, ipuin multimediak ikusi eta entzun eta abar. Hau da, adin
honetara egokitutako abileziak eta trebetasunak lantzearekin ados gaude, baina
beti ere bere neurrian.
      Zentzu honetan, ez genuke areagotuko Haur Hezkuntzako geletan IKT-ek
duten presentzia. Gaur egun betetzen duten funtzioa nahikoa dela pentsatzen
dugu.

     Ez da ahaztu behar 3,4,5 urtetako haurrak direla, batzuk etxean dagoeneko
“kontsola” dutela, Lehen Hezkuntzan informatikako gelan egongo direla eta arlo
hau asko landuko dutela, eta batez ere, gogoan izan behar dugu hain luzea eta
garrantzitsua den sozializazio prozesuan lehen urratsak ematen ari direla.
Hezkuntzako etapa honetan, gure ustez lehentasuna sozializazio prozesua
(arauak, baloreak eta abar barneratzea) behar den moduan garatzea da;
besteekin egon behar dute, interakzio zuzen baten bidez bestearekin jolastu,
konpartitu, haserretu… Era berean, patiora edo kalera irten, eta ingurunea
esploratu, galderak planteatu, erantzunak bilatu, froga ezberdinak egin…

      Planteamendu hau eta IKT-ak ez direla bateraezinak jakin badakigu, baina
gure ustez, etorkizunari begira, mundu fisikoak eta elkarren arteko harremanek
eta bizipenek lehentasuna izan behar dutela (denboraz eta espazioz) eta
ordezkaezinak direla baieztatu behar dugu.

      Hona hemen, hausnarketa moduan, Haur Hezkuntzan teknologia berrien
ezarrera handiago batek inplizituki ekar dezakeena:

     * Mota guztietako prozesuen sinplifikazioa.
     * Beharrak sortzea.
     * Homogeneitatea indartzea.
     * Aldaketak identitatearen garapenean.
     * Denboraren (eta espazioaren) antolaketa berria.
     * Finantziazio gutxiago beste arlo batzuentzat.
     * Eta abar.

      Hortik aurrera, guk ikuspuntu irekia dugu teknologiarekiko, eta pentsatzen
dugu honen laguntzaz egindako zenbait gauza aberasgarriak eta lagungarriak
izan daitezkeela bai haurrentzat eta bai gurasoentzat (argazkiak/bideoak
zintzilikatu…). Baina gizarteak eremu honetan hartu duen abiadura sekulakoa
izanik, Hezkuntza mailan (gehien bat, Haur Hezkuntzan) nolabaiteko kontrolak
edo “filtroak” egitea komenigarritzat jotzen dugu. Gauzak ezin dira onartu
onartzeagatik, atzealdean dagoenari erreparatu egin behar zaio.

      Dena dela, errealitate berri hau eztabaida eta definizio prozesu batean
dagoela uste dugu –zer aplikatu, nola aplikatu…-, eta neurri batean geure eskura
egongo da honen antolaketa eta zehaztapena.

More Related Content

What's hot

Powert point
Powert pointPowert point
Powert pointxabi
 
Ikastetxeak
IkastetxeakIkastetxeak
Ikastetxeakestinago
 
Amara Berri (Ferrerias)
Amara Berri (Ferrerias)Amara Berri (Ferrerias)
Amara Berri (Ferrerias)estinago
 
ikastetxe ezberdinen konparaketa
ikastetxe ezberdinen konparaketaikastetxe ezberdinen konparaketa
ikastetxe ezberdinen konparaketauxue
 
Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
 Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTakEskuairaetakartaboia
 
Teknologia Berriak (Leire Ta Maialen)
Teknologia Berriak (Leire Ta Maialen)Teknologia Berriak (Leire Ta Maialen)
Teknologia Berriak (Leire Ta Maialen)joxemicorrea
 
Teknologia Berrien Erabilpena
Teknologia Berrien ErabilpenaTeknologia Berrien Erabilpena
Teknologia Berrien Erabilpenausoa
 
Teknologia Berrien Erabilpena Eskola Ezberdinetan
Teknologia Berrien Erabilpena Eskola EzberdinetanTeknologia Berrien Erabilpena Eskola Ezberdinetan
Teknologia Berrien Erabilpena Eskola Ezberdinetanroriiis
 

What's hot (8)

Powert point
Powert pointPowert point
Powert point
 
Ikastetxeak
IkastetxeakIkastetxeak
Ikastetxeak
 
Amara Berri (Ferrerias)
Amara Berri (Ferrerias)Amara Berri (Ferrerias)
Amara Berri (Ferrerias)
 
ikastetxe ezberdinen konparaketa
ikastetxe ezberdinen konparaketaikastetxe ezberdinen konparaketa
ikastetxe ezberdinen konparaketa
 
Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
 Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
 
Teknologia Berriak (Leire Ta Maialen)
Teknologia Berriak (Leire Ta Maialen)Teknologia Berriak (Leire Ta Maialen)
Teknologia Berriak (Leire Ta Maialen)
 
Teknologia Berrien Erabilpena
Teknologia Berrien ErabilpenaTeknologia Berrien Erabilpena
Teknologia Berrien Erabilpena
 
Teknologia Berrien Erabilpena Eskola Ezberdinetan
Teknologia Berrien Erabilpena Eskola EzberdinetanTeknologia Berrien Erabilpena Eskola Ezberdinetan
Teknologia Berrien Erabilpena Eskola Ezberdinetan
 

Viewers also liked

A preescritura 0
A preescritura 0A preescritura 0
A preescritura 0Pilar Ramos
 
Powerpoint Mediatechnologie
Powerpoint MediatechnologiePowerpoint Mediatechnologie
Powerpoint MediatechnologieMartin1712
 
Talking Stories for Africa
Talking Stories for AfricaTalking Stories for Africa
Talking Stories for AfricaRadical Learning
 
Put The Glass Down
Put The Glass DownPut The Glass Down
Put The Glass DownMoudar25
 
Presentacion sin titulo
Presentacion sin tituloPresentacion sin titulo
Presentacion sin tituloguestc322f9
 
Joomla security nuggets
Joomla security nuggetsJoomla security nuggets
Joomla security nuggetsguestbd1cdca
 
Why should we_integrate_ict_into_the_curriculum_april2012_basic_education_sum...
Why should we_integrate_ict_into_the_curriculum_april2012_basic_education_sum...Why should we_integrate_ict_into_the_curriculum_april2012_basic_education_sum...
Why should we_integrate_ict_into_the_curriculum_april2012_basic_education_sum...Radical Learning
 
Nicholas j sottile ppt
Nicholas j sottile pptNicholas j sottile ppt
Nicholas j sottile pptcherylflynn
 
Talking stories for the eastern cape
Talking stories for the eastern capeTalking stories for the eastern cape
Talking stories for the eastern capeRadical Learning
 
Talking Stories on laptops
Talking Stories on laptopsTalking Stories on laptops
Talking Stories on laptopsRadical Learning
 
Talking Stories in Lusikisiki District, Eastern Cape, South Africa
Talking Stories in Lusikisiki District, Eastern Cape, South AfricaTalking Stories in Lusikisiki District, Eastern Cape, South Africa
Talking Stories in Lusikisiki District, Eastern Cape, South AfricaRadical Learning
 
How can we_integrate_ict_into_the_curriculum_april2012_basic_education_summit...
How can we_integrate_ict_into_the_curriculum_april2012_basic_education_summit...How can we_integrate_ict_into_the_curriculum_april2012_basic_education_summit...
How can we_integrate_ict_into_the_curriculum_april2012_basic_education_summit...Radical Learning
 
Access Knowledge Technologies
Access Knowledge TechnologiesAccess Knowledge Technologies
Access Knowledge TechnologiesRahul Bhalerao
 
Nem kostregistrering
Nem kostregistreringNem kostregistrering
Nem kostregistreringMichael Momme
 
Welcome to home credit
Welcome to home creditWelcome to home credit
Welcome to home creditRajiv Kumar
 

Viewers also liked (17)

A preescritura 0
A preescritura 0A preescritura 0
A preescritura 0
 
Powerpoint Mediatechnologie
Powerpoint MediatechnologiePowerpoint Mediatechnologie
Powerpoint Mediatechnologie
 
Talking Stories for Africa
Talking Stories for AfricaTalking Stories for Africa
Talking Stories for Africa
 
Put The Glass Down
Put The Glass DownPut The Glass Down
Put The Glass Down
 
Presentacion sin titulo
Presentacion sin tituloPresentacion sin titulo
Presentacion sin titulo
 
Joomla security nuggets
Joomla security nuggetsJoomla security nuggets
Joomla security nuggets
 
Why should we_integrate_ict_into_the_curriculum_april2012_basic_education_sum...
Why should we_integrate_ict_into_the_curriculum_april2012_basic_education_sum...Why should we_integrate_ict_into_the_curriculum_april2012_basic_education_sum...
Why should we_integrate_ict_into_the_curriculum_april2012_basic_education_sum...
 
Nicholas j sottile ppt
Nicholas j sottile pptNicholas j sottile ppt
Nicholas j sottile ppt
 
Talking stories for the eastern cape
Talking stories for the eastern capeTalking stories for the eastern cape
Talking stories for the eastern cape
 
Talking Stories on laptops
Talking Stories on laptopsTalking Stories on laptops
Talking Stories on laptops
 
Talking Stories in Lusikisiki District, Eastern Cape, South Africa
Talking Stories in Lusikisiki District, Eastern Cape, South AfricaTalking Stories in Lusikisiki District, Eastern Cape, South Africa
Talking Stories in Lusikisiki District, Eastern Cape, South Africa
 
G4-mediakit
G4-mediakitG4-mediakit
G4-mediakit
 
How can we_integrate_ict_into_the_curriculum_april2012_basic_education_summit...
How can we_integrate_ict_into_the_curriculum_april2012_basic_education_summit...How can we_integrate_ict_into_the_curriculum_april2012_basic_education_summit...
How can we_integrate_ict_into_the_curriculum_april2012_basic_education_summit...
 
Access Knowledge Technologies
Access Knowledge TechnologiesAccess Knowledge Technologies
Access Knowledge Technologies
 
Lever physics
Lever physicsLever physics
Lever physics
 
Nem kostregistrering
Nem kostregistreringNem kostregistrering
Nem kostregistrering
 
Welcome to home credit
Welcome to home creditWelcome to home credit
Welcome to home credit
 

Similar to Ii praktikaldiko teknologia_berrien_

Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezkMetodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezkMartaeraso
 
C:\documents and settings\docencia\escritorio\metodologia integratzeko teknol...
C:\documents and settings\docencia\escritorio\metodologia integratzeko teknol...C:\documents and settings\docencia\escritorio\metodologia integratzeko teknol...
C:\documents and settings\docencia\escritorio\metodologia integratzeko teknol...oaiaramajo
 
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezkMetodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezkoaiaramajo
 
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezkMetodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezkguest0140b1
 
C:\documents and settings\docencia\escritorio\metodologia integratzeko teknol...
C:\documents and settings\docencia\escritorio\metodologia integratzeko teknol...C:\documents and settings\docencia\escritorio\metodologia integratzeko teknol...
C:\documents and settings\docencia\escritorio\metodologia integratzeko teknol...Martaeraso
 
Ikt 1. lana
Ikt 1. lanaIkt 1. lana
Ikt 1. lanagorritxo
 
IKTak herri ametsan
IKTak herri ametsanIKTak herri ametsan
IKTak herri ametsanurruju
 
Ondorioak
Ondorioak Ondorioak
Ondorioak xabi
 
Ondorioak
Ondorioak Ondorioak
Ondorioak xabi
 
Ikastetxeak
IkastetxeakIkastetxeak
Ikastetxeakusoa
 
Ikt haur hezkuntzan
Ikt haur hezkuntzanIkt haur hezkuntzan
Ikt haur hezkuntzangorritxo
 
Power Point
Power PointPower Point
Power Pointteskobar
 
P O W E R P O I N T2
P O W E R  P O I N T2P O W E R  P O I N T2
P O W E R P O I N T2teskobar
 
Power Point2
Power Point2Power Point2
Power Point2teskobar
 

Similar to Ii praktikaldiko teknologia_berrien_ (20)

Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezkMetodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
 
C:\documents and settings\docencia\escritorio\metodologia integratzeko teknol...
C:\documents and settings\docencia\escritorio\metodologia integratzeko teknol...C:\documents and settings\docencia\escritorio\metodologia integratzeko teknol...
C:\documents and settings\docencia\escritorio\metodologia integratzeko teknol...
 
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezkMetodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
 
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezkMetodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
 
C:\documents and settings\docencia\escritorio\metodologia integratzeko teknol...
C:\documents and settings\docencia\escritorio\metodologia integratzeko teknol...C:\documents and settings\docencia\escritorio\metodologia integratzeko teknol...
C:\documents and settings\docencia\escritorio\metodologia integratzeko teknol...
 
Ikt 1. lana
Ikt 1. lanaIkt 1. lana
Ikt 1. lana
 
IKTak herri ametsan
IKTak herri ametsanIKTak herri ametsan
IKTak herri ametsan
 
Ondorioak
Ondorioak Ondorioak
Ondorioak
 
Ondorioak
Ondorioak Ondorioak
Ondorioak
 
Ikastetxeak
IkastetxeakIkastetxeak
Ikastetxeak
 
Practicum I ikt
Practicum I iktPracticum I ikt
Practicum I ikt
 
Practicum i ikt
Practicum i iktPracticum i ikt
Practicum i ikt
 
Ikt haur hezkuntzan
Ikt haur hezkuntzanIkt haur hezkuntzan
Ikt haur hezkuntzan
 
Ikt
IktIkt
Ikt
 
Sintesia(2)
Sintesia(2)Sintesia(2)
Sintesia(2)
 
Sintesia(2)
Sintesia(2)Sintesia(2)
Sintesia(2)
 
Power Point
Power PointPower Point
Power Point
 
P O W E R P O I N T2
P O W E R  P O I N T2P O W E R  P O I N T2
P O W E R P O I N T2
 
Power Point2
Power Point2Power Point2
Power Point2
 
Sintesia
SintesiaSintesia
Sintesia
 

Ii praktikaldiko teknologia_berrien_

  • 1. II. PRAKTIKALDIKO TEKNOLOGIA BERRIEN INGURUAN Lan hau egiteko II. Praktika garaiko 3 eskola hauetan oinarritu gara: Marianistas, Samaniego eta Zuhaizti. Marianistas, eskola pribatua da beste biak, berriz, publikoak. Hala, Samaniego eta Marianistaseko praktika garaia 5 urtekoekin izan da, Zuhaiztikoa, berriz 3 urtekoekin. Jarraian, gure esperientzian oinarrituta, H.H.n, Teknologia Berrien erabilpena aztertuko dugu. Lehenik, ikusitakoa deskribatuz eta ondoren gai honen inguruko gure hausnarketa eginez. Eskola hauetan aurkitu dezakegun hardwarearen inguruan, esan beharra dugu, hiru eskolek, gela barruan ordenagailua dutela. Eta soilik, Samaniegoko gelako ordenagailua irakasle gelako inprimagailuarekin konektaturik dagoela. Gainera, hirurek, eskolako argazki makina dute, ondoren, egindako lanak zentroko web- orrian zintzilikatzeko. Kasuz-kasu bagoaz, Samaniegon, jarduera anitzeko gela komuna dago. Bertan, DVDa, proiektorea, pantaila handia eta bideoa dute. Marianistasen berriz, arbel digitala jarri berria zuten musika gelan. Hiru eskoletako gelako ordenagailu bakoitzak softwarea (word, excel, e.a... programak) duten arren ez dituzte erabiltzen. Softwarearen inguruan, adinaren araberako ezagutzak dituztela esan dezakegu; hau da, 5 urtekoek ezagutzen dituzteneko susmoa dugu baina 3 urtekoek oraindik ez. Bai Marianistasen eta bai Samaniegon, unitate didaktiko bakoitzarekin erlazionaturiko ipuina entzun eta ikusten dute. Unitatetik kanpoko ipuinak ahoz kontatzen dira. Zuhaiztin berriz, ipuinak ahoz kontatzen dira eta ordenagailuan ipuin batekin (adibidez txanogorritxo) loturiko ariketak egiten dituzte. Bideoaren inguruan, esan, 5 urtetako eskoletan, Samaniegon ez direla gelan ikusten. Marianistasen, berriz, ingelesez pelikula zatiak bai ikusten direla. 3 urteko eskolan, Zuhaiztin, gelan ikusi izan dira. Hala ere, hiru eskolek, gune berezia dute jarduera honetarako: jarduera anitzeko gela (Samaniegon), aretoa (Marianistasen) edo bideoa gordetzen den espazioa (Zuhaiztin). Aipatu, zentroz-zentro ezberdintasun handiak daudela irakaslearen paperaren inguruan. Dena den, azpimarratu behar da, hiruretan, irakasleek mugatzen dutela erabilpena: noiz, nola eta zertarako erabili behar den erabakiz. 5 urteko eskoletan jarduerak ugariagoak dira 3urtekoen gelakoekin konparatuz; hala, 3 urtekoek ariketak, soilik, egiteko erabiltzen dute ordenagailua, txoko horretan daudenean eta irakasleak hau erabakitzen badu. Marianistasen ordenagailua, ipuinak, CDromak, abestiak, bideoak ikusteko erabiltzen da eta Samaniegon, bat- bateko saioak burutzen dira: abestiak, igarkizunak, e.a... landuz. Haurren papera eskoletan, honako hau da: Marianistasen, egin beharreko lana bukatu ondoren erabiliko dute Urtxintxaren CDroma (gutxitan ematen die denbora); Samaniegon eta Zuhaiztin, ezin dute ordenagailua bere kabuz erabili, zenbaitetan ordenagailua lantzeko txokoan daudenean, ordenagailuaren erabilera txandakatzen dute. Hauek ere, Urtxintxaren CDroma erabiltzen dute.
  • 2. Proiektuei dagokienez, bi eskoletan bata pribatua eta bestea publikoa, Urtxintxa proiektua erabiltzen dute eguneroko dinamikan (fitxak, jarduerak...) Bestean, ez dute proiektu zehatzik erabiltzen; handik eta hemendik hartzen dute gelan erabiltzen duten materiala. Unitate didaktikoak adostuta daude; irakasleak, unitate berria landu aurretik, bildu eta erabiliko duten materiala (ahozko baliabideak lantzeko, adib) eta zein jarduera egin, elkarrekin erabakitzen dute. Dena den, irakasle bakoitzak autonomia dezente du, jardueraren bat gehitzeko edo kentzeko. Unitateak lantzeko materiala (adib// "janariak" sekuentzia didaktikorako: abestien fitxak, bizkotxoa egiteko horma-irudia, elikagaien argazkia, ea...) aurreko urteetatik nahiko finkatua dago. Gainera, haurrek etxetik ekarritako ekarpenak ere gelan onartu eta lantzen dira. Etxetik ekarritako materialaren inguruan esan, gauza asko internetetik aterata daudela. Urtxintxa proiektuaren barruan, unitate didaktikoez gain, lehen esan bezala, CDROM-a erabiltzen dute zenbait ariketa egiteko (bikoteak, galderei erantzun...) eta unitate bakoitzari dagokion ipin multimedia entzun eta ikusten dute ordenagailuan. Zerbait berezia bezala aipatu beharra dago Marianistasen erabiltzen duten Pelutxe proiektua. Honen helburuak hauek dira: -Teknologia berriak era funtzional eta esanguratsuan erabiltzea. - Ikastetxe ezberdinetako ikasleen arteko harremanak sustatzea, harreman positiboak lortzeko. - Idatzizko hizkuntza garatzea era esanguratsu batean eta IKTak erabiliaz ( Blog eta posta elektronikoaren bidez). Proiektuaren garapena honako hau da : Talde bakoitzak ikasturte hasieran, pelutxe bat "maskota bat" eskuratu beharko du, gure kasuan Olentzerok ekarri zien pelutxea gelara. Egunero gelan laguntzaile bat dago eta berak etxera eraman behar du eta irakasleak prestatutako liburuxka batean (orri zuriz beteta), haurrak pelutxearekin egiten duena idazten du eta nahi izanez gero, argazki edo marrazki bat ere egiten du. Hurrengo egunean, gelaren aurrean egin duena kontatzen du. Haurrak honela, bere ardura lantzen du batez ere, baina informatzeko eta komunikatzeko beste era bat ere ikasten du. Hilabete batzuen ondoren, gelako pelutxea, beste eskola bateko haur batzuekin trukatzen dute. Pelutxearekin batera, haurren argazki bat eramaten dute; aurrerantzean harremana izango duten haurrak nortzuk diren jakin dezaten. Haurrek koaderno zurian egindako lanen berridazketa bat egin zen, haurren ahotsekin grabazio bat eginez. Geroago hau guztia irakasleek egindako blogean sartzen dute. Beste eskolakoek berdin egiten dute, bideo batzuk zintzilikatuz, idatziz, argazkiak... eta honela beraien arteko komunikazioa sustatzen da. Interneten inguruan, konexioa eskola guztietan dagoela ikusten da nahiz eta bi eskoletan geletan ez erabili , eta erabiltzen den eskolan ( Marianistas) , bakarrik ingeleseko irakasleak erabiltzen du astean behin ,zenbait abesti edo pelikula ikusteko. Nahiz eta geletan ez erabili, irakasleek askotan erabiltzen dute arlo ezberdinen inguruko informazioa lortzeko , hainbat material eta jarduera/ariketa prestatzeko...
  • 3. Hala ere, lehen esan bezala , nahiz eta eskolan haurrek ez erabili, gehienek, internet zer den badakite, etxeetan ematen den erabilera oso zabaldua baitago. Ordenagailua non jarri beste arazo bat da. Eskola batzuetan, konexioak baldintzatuta, agian egokia ez den txokoan jartzen da. Ikusten denez hiru eskoletan txoko ezberdinean jarrita dago, batean eraikin txokoan, bestean lan txokoan eta hirugarrena plastika txokoan. Agian egokiena liburutegi edo ipuin txokoan jartzea litzateke, hain zuzen erabiltzen dituzten programak ( ipuina, urtxintxaren CDROMak...) txoko horrekin lotura handia izaten baitute. Hiru eskoletako irakasle geletan ordenagailua dago; batzuetan bat baino gehiago; bertara sartzeko pasahitza erabiltzea derrigorrezkoa da. Era berean Web orrialdeak ere badaude eskola guztietan , argazki kamerarekin egindako argazkiak, bideoak... bertara igo eta elkarbanatzeko. Eskanerra eta inpresora ere bertan daude. Ordenagailu guztietan Officeko programak instalatuta daude. Orokorrean ordenagailuei ematen zaien erabilera honako hau da: interneterako, power pointak ikusteko, bideoak ikusteko, argazki makinatik pcra pasatzeko, gurasoei ematen zaizkien oharrak idazteko "Word"ekin, zerrendak eta antzeko estrukturak osatzeko "Excel".... azken finean lanerako erabiltzen da. Samaniegon adibidez "Movie maker" programaren erabilera ikasten ari dira. Haur Hezkuntzan teknologia berriei dagokienez, geure esperientzien inguruko analisia eta konparaketa egin ostean, eta ezberdintasun edo alde handirik ez dagoela ikusi eta gero, bestelako hausnarketa eta proposamen batzuk egin ditugu, tresna hauek gizartean eta hezkuntzan jokatzen duten papera aztertu eta argitzearren. Jakina da teknologia berrien eta irudiaren kulturan erabat murgildurik gaudela, eta Haur Hezkuntzako haurrak errealitate horretan hezi eta biziko direla. Honela, eskolan esparru horrekin “lehenengo” kontaktu bat izatea beharrezkoa izan daitekeela deritzogu. Ongi dago bere eskaintza pixkanaka ezagutzea, eta oinarrizko tresnak behatu eta arakatzeko aukera izatea. Eta hau da, hain zuzen ere, gure praktiketako geletan egiten dena; sagua, teklatua eta programaren bat erabili, bideoren bat ikusi, ipuin multimediak ikusi eta entzun eta abar. Hau da, adin honetara egokitutako abileziak eta trebetasunak lantzearekin ados gaude, baina beti ere bere neurrian. Zentzu honetan, ez genuke areagotuko Haur Hezkuntzako geletan IKT-ek duten presentzia. Gaur egun betetzen duten funtzioa nahikoa dela pentsatzen dugu. Ez da ahaztu behar 3,4,5 urtetako haurrak direla, batzuk etxean dagoeneko “kontsola” dutela, Lehen Hezkuntzan informatikako gelan egongo direla eta arlo hau asko landuko dutela, eta batez ere, gogoan izan behar dugu hain luzea eta garrantzitsua den sozializazio prozesuan lehen urratsak ematen ari direla.
  • 4. Hezkuntzako etapa honetan, gure ustez lehentasuna sozializazio prozesua (arauak, baloreak eta abar barneratzea) behar den moduan garatzea da; besteekin egon behar dute, interakzio zuzen baten bidez bestearekin jolastu, konpartitu, haserretu… Era berean, patiora edo kalera irten, eta ingurunea esploratu, galderak planteatu, erantzunak bilatu, froga ezberdinak egin… Planteamendu hau eta IKT-ak ez direla bateraezinak jakin badakigu, baina gure ustez, etorkizunari begira, mundu fisikoak eta elkarren arteko harremanek eta bizipenek lehentasuna izan behar dutela (denboraz eta espazioz) eta ordezkaezinak direla baieztatu behar dugu. Hona hemen, hausnarketa moduan, Haur Hezkuntzan teknologia berrien ezarrera handiago batek inplizituki ekar dezakeena: * Mota guztietako prozesuen sinplifikazioa. * Beharrak sortzea. * Homogeneitatea indartzea. * Aldaketak identitatearen garapenean. * Denboraren (eta espazioaren) antolaketa berria. * Finantziazio gutxiago beste arlo batzuentzat. * Eta abar. Hortik aurrera, guk ikuspuntu irekia dugu teknologiarekiko, eta pentsatzen dugu honen laguntzaz egindako zenbait gauza aberasgarriak eta lagungarriak izan daitezkeela bai haurrentzat eta bai gurasoentzat (argazkiak/bideoak zintzilikatu…). Baina gizarteak eremu honetan hartu duen abiadura sekulakoa izanik, Hezkuntza mailan (gehien bat, Haur Hezkuntzan) nolabaiteko kontrolak edo “filtroak” egitea komenigarritzat jotzen dugu. Gauzak ezin dira onartu onartzeagatik, atzealdean dagoenari erreparatu egin behar zaio. Dena dela, errealitate berri hau eztabaida eta definizio prozesu batean dagoela uste dugu –zer aplikatu, nola aplikatu…-, eta neurri batean geure eskura egongo da honen antolaketa eta zehaztapena.