ONDORIOA

       Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak ikasgaiari amaiera emateko, guzti
honen inguruko nire hausnarketa pertsonala egitea beharrezkoa dela iruditzen zait.
       Teknologia Berriak, gaur egun gure inguruan oso zabaldurik dagoen mundu bat
dela esan beharra daukat; egunero haurren inguruan ordenagailuak, kamera digitalak,
telebistak, DVD-ak… izaten baitituzte.
       Blogean idatzia dagoenari erreparatzen badiogu, ikusiko dugu hasieratik zalantza
bat izan dudala.


              Era egokian erabiltzen ditugu teknologia berriak hezkuntzan?


       Argi dago, ikastaro honetan ikusi ditugun zenbait programa erabilita ez diegula
benetan duten probetxua ateratzen teknologia berriei; orain pentsatzen jarriz gero
metodo bat etortzen zait burura, IKASYS. Metodologia honen bidez, haurrek paperean
egiten dituzten fitxa berdinak egiten dituzte ordenagailua eta sagua erabilita.
       Hala ere, teknologia berriak erabiliz egiten dituzten zenbait praktika onen
inguruko proiektuak ere ezagutu ditugu ikasgai honetan; besteak beste, magisteritza
eskolara etorri ziren Amara Berri ikastetxekoek erakutsi ziguten metodologia edo guk
gure lana egiterako orduan ezagutu dugun Asteasuko Pello Errota ikastetxean aurrera
eramaten dutena. Pertsonalki uste dut, praktika on hauekin gelditu beharra dugula eta
hain onak ez diren horiek baztertu.
       Bestalde, Haur Hezkuntzako irakasle izango garen aldetik, ez dut uste Teknologia
Berriak hain haur txikiekin landu behar genituzkeenik; Haur Hezkuntzan beste batzuk
baitira haurrek dituzten premiak. Hala eta guztiz ere, teknologia berriak ez ditugu ahaztu
behar eta hauekin batera hezi behar ditugu haurrak; hauek ezagutu eta maneiatzea gure
lehendabiziko helburua ez izanda ere.

Hausnaerketa pertsonala

  • 1.
    ONDORIOA Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak ikasgaiari amaiera emateko, guzti honen inguruko nire hausnarketa pertsonala egitea beharrezkoa dela iruditzen zait. Teknologia Berriak, gaur egun gure inguruan oso zabaldurik dagoen mundu bat dela esan beharra daukat; egunero haurren inguruan ordenagailuak, kamera digitalak, telebistak, DVD-ak… izaten baitituzte. Blogean idatzia dagoenari erreparatzen badiogu, ikusiko dugu hasieratik zalantza bat izan dudala. Era egokian erabiltzen ditugu teknologia berriak hezkuntzan? Argi dago, ikastaro honetan ikusi ditugun zenbait programa erabilita ez diegula benetan duten probetxua ateratzen teknologia berriei; orain pentsatzen jarriz gero metodo bat etortzen zait burura, IKASYS. Metodologia honen bidez, haurrek paperean egiten dituzten fitxa berdinak egiten dituzte ordenagailua eta sagua erabilita. Hala ere, teknologia berriak erabiliz egiten dituzten zenbait praktika onen inguruko proiektuak ere ezagutu ditugu ikasgai honetan; besteak beste, magisteritza eskolara etorri ziren Amara Berri ikastetxekoek erakutsi ziguten metodologia edo guk gure lana egiterako orduan ezagutu dugun Asteasuko Pello Errota ikastetxean aurrera eramaten dutena. Pertsonalki uste dut, praktika on hauekin gelditu beharra dugula eta hain onak ez diren horiek baztertu. Bestalde, Haur Hezkuntzako irakasle izango garen aldetik, ez dut uste Teknologia Berriak hain haur txikiekin landu behar genituzkeenik; Haur Hezkuntzan beste batzuk baitira haurrek dituzten premiak. Hala eta guztiz ere, teknologia berriak ez ditugu ahaztu behar eta hauekin batera hezi behar ditugu haurrak; hauek ezagutu eta maneiatzea gure lehendabiziko helburua ez izanda ere.