SlideShare a Scribd company logo
1 of 2
HAUSNARKETA PERTSONALA




Ze nolako haur eskolako irakasle izan nahi dudan eta ze garrantzi eman nire praktika
profesionalean teknologiari?


Irakasgai hau hasi nuenean egia esan ez neukan ideia askorik Teknologi Berriei buruz
eskoletan, batez ere Haur Hezkuntzan eta are gutxiago ze paper betatzen zuten eta zein
zen hauen erabilera geletan. Irakasgai honetan zehar lortutako informazioak eta batez
ere taldekideekin burututako hausnarketek asko lagundu didate nire ideien
berreraikuntzan.
Orain esan dezaket argiago ikusten dudala zer nolako garrantzia eman nahi diedan
Teknologi Berriei nire praktika profesionalean.
Nire ustez Teknologi Berriak txertatzea ikasgeletan oso komenigarria da, bizi garen
gizartean hauetaz guztiz inguraturik baikaude. Eta nire ustez eskolak (haurra-
errealitatea), lotura hau, bermatu behar du. Haurra errealitatearekin kontaktuan egon
behar du baina ez bakarrik Teknologi berrietan baizik eta ikasgai guztietan bermatu
behar da hau.
Nik Teknologi Berriak ez nituzke emango beste ikasgai bat emango banu bezala baizik
eta beste ikasgaiekin bat egingo nuke. Hau da, baliabide bezala erabiliko nuke beste
ikasgaiak lantzeko baina ez motibatzaile gisa, erabilera hau oso ohikoa baita gure
inguruneko eskola askotan, baizik eta saiatuko nintzateke erabilera esanguratsua izatea
ikasleentzako. Erabilera esanguratsua izateko uste dut metodologi berritzaileengatik
egin behar dela apustua. Haurran zentratutako ikaskuntza izan beharko luke eta ez
irakaslean zentratutakoa. Ni irakasle gidatzaile bezala ikusten dut nire burua, ez
litzaidake gustatuko haurra ideiez betetzea zakarrontzi utz bat izango balitz bezala
baizik eta haurrak berak dituen ideietatik abiaturik hauek garatzen joatea pixkanaka-
pixkanaka nire laguntzarekin baina batez ere beste ikaskideekin elkarlanean.
Nire ustez Teknologi Berriek duten potentzialtasun handienetariko bat komunikazioa
da. Teknologi Berriei esker beste pertsonekin komunikatu gaitezke aurrez aurre eta
momentu berean nahiz eta munduko beste punta batean egon. Honek ikasleei beste
kultura bateko haurrak ezagutzeko aukera ematen die. Hau oso aberasgarria suertatzen
delarik beste kultura bat ezagutzen dutelako eta beraien kultura transmititzeko aukera
ematen baitie. Beraz uste dut Teknologi Berriek eskaintzen diguten aukera hau
aprobetxatu beharra dagoela. Adibide bezala gure bigarren gaian landutako Ultima
Patagonia proiektua da. Bertan teknologi berriak erabiliz baliabide bezala, beste
ingurune eta kultura bat ezagutzeko aukera dute Dunboa ikastetxeko haurrek eta
beraiena transmititzeko ere aukera ematen die Punta Arenas-eko Liceo Salesiano San
Jose eskolako haurrei modu zuzenean bideokonferentziaren bidez.
Proiektu hau asko gustatu zait batez ere ikusten delako Teknologi berriak beste
ikasgaiak lantzeko erabiltzen dituztela.
Asko gustatu zaidan beste proiektu bat Pelutxe Proiektua da bost urteko haurrak
idazketa lantzeko erabiltzen baitute modu esanguratsu batean eta honek aldi berean
beste herri batzuetako haurrak ezagutzea eta beraien esperientzi ezberdinak
elkartrukatzea ahalbidetzen baitu.
Hala ere, iruditzen zait lanean hasten naizenean hasieran behintzat dagoenarekin egin
beharko dudala lan eta askotan nahiz eta ez gustatu teknologiekin lan egiteko duten
modua hau onartu beharko dudala. Hala ere ikasgai hau landu izanak uste dut behintzat
Teknologi Berriak ikuspegi kritiko batetik baloratzeko gaitasuna eman didala eta hau
oso garrantzitsua iruditzen zait edonon lanean hasteko.

More Related Content

Similar to Hausnarketa pertsonala

Sarrera
SarreraSarrera
Sarreraurruju
 
Ikt hezkuntza praktika
Ikt hezkuntza praktikaIkt hezkuntza praktika
Ikt hezkuntza praktikaMaitanePrieto
 
Bideoaren gogoeta, Maialen Ugalde
Bideoaren gogoeta, Maialen UgaldeBideoaren gogoeta, Maialen Ugalde
Bideoaren gogoeta, Maialen Ugaldehirukiak
 
Hausnarketa tekno
Hausnarketa teknoHausnarketa tekno
Hausnarketa teknoanezulaika
 
Praktika ona, ikt
Praktika ona, iktPraktika ona, ikt
Praktika ona, iktcruiz024
 
Gaur egungo gizartea
Gaur egungo gizarteaGaur egungo gizartea
Gaur egungo gizarteakatxiporreta
 
Laburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistaLaburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistalanmodularra
 
1. foroa
1. foroa1. foroa
1. foroaLiiide
 
Ipuin multimedia
Ipuin multimediaIpuin multimedia
Ipuin multimediaPozik
 
Ipuin multimedia
Ipuin multimediaIpuin multimedia
Ipuin multimediaPozik
 
Ipuin multimedia
Ipuin multimediaIpuin multimedia
Ipuin multimediaPozik
 
Ipuin multimedia
Ipuin multimediaIpuin multimedia
Ipuin multimediaPozik
 
Ipuin multimedia
Ipuin multimediaIpuin multimedia
Ipuin multimediaPozik
 
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiaIk tak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiaEnara Perez
 

Similar to Hausnarketa pertsonala (20)

Hausnarketa
HausnarketaHausnarketa
Hausnarketa
 
Sarrera
SarreraSarrera
Sarrera
 
Ikt hezkuntza praktika
Ikt hezkuntza praktikaIkt hezkuntza praktika
Ikt hezkuntza praktika
 
Irakurgaiak
IrakurgaiakIrakurgaiak
Irakurgaiak
 
Bideoaren gogoeta, Maialen Ugalde
Bideoaren gogoeta, Maialen UgaldeBideoaren gogoeta, Maialen Ugalde
Bideoaren gogoeta, Maialen Ugalde
 
Praktika onak
Praktika onakPraktika onak
Praktika onak
 
Hausnarketa tekno
Hausnarketa teknoHausnarketa tekno
Hausnarketa tekno
 
Praktika ona, ikt
Praktika ona, iktPraktika ona, ikt
Praktika ona, ikt
 
Hausnarketa
HausnarketaHausnarketa
Hausnarketa
 
Gaur egungo gizartea
Gaur egungo gizarteaGaur egungo gizartea
Gaur egungo gizartea
 
Ikt artikuluaren gogoeta
Ikt artikuluaren gogoetaIkt artikuluaren gogoeta
Ikt artikuluaren gogoeta
 
Azken irakurketa ikt
Azken irakurketa iktAzken irakurketa ikt
Azken irakurketa ikt
 
Laburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistaLaburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebista
 
1. foroa
1. foroa1. foroa
1. foroa
 
Ipuin multimedia
Ipuin multimediaIpuin multimedia
Ipuin multimedia
 
Ipuin multimedia
Ipuin multimediaIpuin multimedia
Ipuin multimedia
 
Ipuin multimedia
Ipuin multimediaIpuin multimedia
Ipuin multimedia
 
Ipuin multimedia
Ipuin multimediaIpuin multimedia
Ipuin multimedia
 
Ipuin multimedia
Ipuin multimediaIpuin multimedia
Ipuin multimedia
 
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiaIk tak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
 

Hausnarketa pertsonala

  • 1. HAUSNARKETA PERTSONALA Ze nolako haur eskolako irakasle izan nahi dudan eta ze garrantzi eman nire praktika profesionalean teknologiari? Irakasgai hau hasi nuenean egia esan ez neukan ideia askorik Teknologi Berriei buruz eskoletan, batez ere Haur Hezkuntzan eta are gutxiago ze paper betatzen zuten eta zein zen hauen erabilera geletan. Irakasgai honetan zehar lortutako informazioak eta batez ere taldekideekin burututako hausnarketek asko lagundu didate nire ideien berreraikuntzan. Orain esan dezaket argiago ikusten dudala zer nolako garrantzia eman nahi diedan Teknologi Berriei nire praktika profesionalean. Nire ustez Teknologi Berriak txertatzea ikasgeletan oso komenigarria da, bizi garen gizartean hauetaz guztiz inguraturik baikaude. Eta nire ustez eskolak (haurra- errealitatea), lotura hau, bermatu behar du. Haurra errealitatearekin kontaktuan egon behar du baina ez bakarrik Teknologi berrietan baizik eta ikasgai guztietan bermatu behar da hau. Nik Teknologi Berriak ez nituzke emango beste ikasgai bat emango banu bezala baizik eta beste ikasgaiekin bat egingo nuke. Hau da, baliabide bezala erabiliko nuke beste ikasgaiak lantzeko baina ez motibatzaile gisa, erabilera hau oso ohikoa baita gure inguruneko eskola askotan, baizik eta saiatuko nintzateke erabilera esanguratsua izatea ikasleentzako. Erabilera esanguratsua izateko uste dut metodologi berritzaileengatik egin behar dela apustua. Haurran zentratutako ikaskuntza izan beharko luke eta ez irakaslean zentratutakoa. Ni irakasle gidatzaile bezala ikusten dut nire burua, ez litzaidake gustatuko haurra ideiez betetzea zakarrontzi utz bat izango balitz bezala baizik eta haurrak berak dituen ideietatik abiaturik hauek garatzen joatea pixkanaka- pixkanaka nire laguntzarekin baina batez ere beste ikaskideekin elkarlanean. Nire ustez Teknologi Berriek duten potentzialtasun handienetariko bat komunikazioa da. Teknologi Berriei esker beste pertsonekin komunikatu gaitezke aurrez aurre eta momentu berean nahiz eta munduko beste punta batean egon. Honek ikasleei beste kultura bateko haurrak ezagutzeko aukera ematen die. Hau oso aberasgarria suertatzen delarik beste kultura bat ezagutzen dutelako eta beraien kultura transmititzeko aukera
  • 2. ematen baitie. Beraz uste dut Teknologi Berriek eskaintzen diguten aukera hau aprobetxatu beharra dagoela. Adibide bezala gure bigarren gaian landutako Ultima Patagonia proiektua da. Bertan teknologi berriak erabiliz baliabide bezala, beste ingurune eta kultura bat ezagutzeko aukera dute Dunboa ikastetxeko haurrek eta beraiena transmititzeko ere aukera ematen die Punta Arenas-eko Liceo Salesiano San Jose eskolako haurrei modu zuzenean bideokonferentziaren bidez. Proiektu hau asko gustatu zait batez ere ikusten delako Teknologi berriak beste ikasgaiak lantzeko erabiltzen dituztela. Asko gustatu zaidan beste proiektu bat Pelutxe Proiektua da bost urteko haurrak idazketa lantzeko erabiltzen baitute modu esanguratsu batean eta honek aldi berean beste herri batzuetako haurrak ezagutzea eta beraien esperientzi ezberdinak elkartrukatzea ahalbidetzen baitu. Hala ere, iruditzen zait lanean hasten naizenean hasieran behintzat dagoenarekin egin beharko dudala lan eta askotan nahiz eta ez gustatu teknologiekin lan egiteko duten modua hau onartu beharko dudala. Hala ere ikasgai hau landu izanak uste dut behintzat Teknologi Berriak ikuspegi kritiko batetik baloratzeko gaitasuna eman didala eta hau oso garrantzitsua iruditzen zait edonon lanean hasteko.