Energia iturri barriztagarrietatik energia
garbia lortzen da.
Eguzki panelen bidez eguzki energia
aprobetxatu eta bero energia edo energia
elektrikoa bihurtu daikegu.
Aerosorgailuen bidez haize energia edo
energia eolikoa ustiatzen dogu, eta
energia mekanikoa energia elektrikoa
bihurtzen da.
Presak eta urtegiak: Energia hidraulikoa
zentral hidroelektrikoetan ustiatzen
da, ur jauzien energia mekanikoa
energia elektrikoa bihurtzeko.
Instalazino mareomotrizen bidez, itsas
gorako eta itsas beherako mogimendua
energia elektrikoa lortzeko ustiatzen
da.
Materia organikoa (adibidez, landara
hondakinak edo zaborrak) errez edo
tratatuz energia termiko edo elektriko
bihurtu daiteke. Energia iturri horri
biomasa deitzen jako.
Energia iturri ez barriztagarriak oso
arin kontsumitzen dira , eta
Ingurumena kutsatzen dau.
Petroleoa, ikatza, gas
naturala, substantzia erradiaktiboak
eta lurraren barruko beroa dira.
Petrolioa mundu osoan gehien erabilten
dan energia iturria da. Petroleotik
abiatuta , hainbat erregai lortzen dira,
adibidez (gasolioa eta gasolinea) eta
hortik aparte plastikoak fabrikatzen
dira.
Ikatza erabiliz, zentral termikoek
energia elektrikoa lortzen dabe.
Gas naturala etxeetako sukaldeetan
edo berokuntzan erabilten da.
Zentral nuklearratan, substantzia
erradioaktiboetatik abiatuta, energia
nuklearra lortzen da eta gero, energia
elektriko bihurtzen da.
Lurraren barrualdeko beroaren bidez
energia geotermikoa lortzen da, eta
gero , energia elektriko bihurtzeko
erabili daiteke.
Energia iturriak Nahia

Energia iturriak Nahia