ARGI ITURRIAK
Gorputz batzukargia igorteko propietatea daukie,
horregaitik argi iturri esaten jake. Argi iturri
naturalak adibidez eguzkia eta izarrak dira, eta argi
iturri artifizialak adibidez bonbillek izan daitekez.
ARTIFIZIALA
NATURALA
4.
ARGIAREN HEDAPENA
Argiabeti uhin moduan hedatzen da, eta bidean
aurkitzen dauzan gorputzak argitzen dauz.
Argiaren hedapenak ezaugarri honek daukaz.
5.
Argia norabideguztietan hedatzen da,
horregaitik ilunpetan dagoan gela baten lanpara
bat iziotzen baduzu, gela guztia argitzen da.
6.
Argia zuzenhedatzen da, horregaitik , ilunpetan
dagoan gela baten besaulki bat esku-argi batez
argituta ere, besaulkiaren atzean dagoana
ilunpetan egongo da oraindik. Horregaitik
gerizpea sortzen da.
7.
Argiaren hedapenarenabiadurea argiak
zeharkatzen dauan ingurunearen araberakoa da.
Adibidez, aireak urak baino dentsitate txikiagoa
dauka, horregaitik argia bizkorrago hedatzen da
airean. Baina argiak ez dau ingurune materialik
behar hedatzeko, hutsean ere hedatu daiteke.
8.
GORPUTZ EZ- ARGIDUNAK
Argia argi iturrietatik gorputz ez- argidunetara
hedatzen da, adibidez arroketara, uretara edo
izaki bizidunengana. Gorputz argituek ez dabe
bardin jokatzen argia jasoten dabenean.
9.
Gorputz gardenek,adibidez, erakuslehio bateko
beirak edo aire garbiak, argi izpiei pasatsen izten
deutsee. Horregaitik, horreen atzean dagozan
objetuak garbi ikusten dira.
10.
Gorputz zeharrargiek,adibidez, hainbat beirak
eta plastikok, argi izpi batzuei bakarrik izten
deutsee pasatzen. Horregaitik, horreen atzean
dagozan objektuak lausotuta ikusten doguz.
11.
Gorputz opakuekez deutsee argi izpiei argi
pasatzen izten. Horregaitik ez da ikusten horreen
atzean dagoana.