Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Disoluzioak birpasoa
1. DISOLUZIOAK
1.-1,2 M-a den 100 ml azido klorhidrikoa disoluziori, 150 ml HCl 0,5M gehitzen zaizkio.
Lortutako disoluzioari ura gehitzen zaio 300 ml disoluzio izan arte. Kalkulatu lortutako
disoluzioaren molaritatea. (0,65)
2.-Sodio hidroxidotan 0,8 M-a den 150 ml disoluzio prestatzeko, zein bolumen NaOH disoluzio
2M beharko da?. (60 ml)
3.-25 ml KNO3 0,86 M , 500 ml-raino diluitzen direnean, zein izango da eratutak disoluzioaren
kontzentrazioa?. (0,004)
4.-Nola prestatu 400 g HCl %20-koa , azido klorhidrikotan %32-koa den disoluziotik abiatuz?.
(250 eta 150)
5.-Ondorengo bi disoluzioak nahasten dira :
-1 litro HNO3 %62-koa , d=1380 kg/m3
-1 litro HNO3 %22-koa , d= 1130 kg/m3
Nahastu ondoreneko disoluzioaren dentsitatea 1276 kg/m3 bada, kalkulatu :
a)Lortutako disoluzioaren solutu masa portzentaia.
b)Azken disoluzioaren bolumena. (%44,55 eta 1,97 litro)
6.-Nola prestatuko zenuke azido klorhidrikotan 2M-a den 250 cm3 disoluzio , laborategian
daukagun klorhidrikoaren etikak ondokoa adierazten badu: HCl %35 eta d= 1,18 g/cm3
(66,28)
7.-Potasio klorurotan %12koa de 80 gramo disoluziori 6 gramo potasio kloruro gehitzen diogu .
Kalkulatu :
a)Prestatutako disoluzio berriaren solutu pisu portzentaia (ehunekoa). (18,13)
b)Disoluzio horren molaritatea, jakinik bere dentsitatea 1,25 g/cc dela. (0,21)
8.-Kaltzio klorurotan(CaCl2) % 80koa den 10 gramoko lagina uretan disolbatu dugu 2 litro
disoluzio lortu arte. Kalkulatu prestaturiko disoluzioaren molaritatea.
Datuak : Masa atomiko erlatiboak(u): Ca =40 Cl=35,5 (0,036)
9.-5 M den azido nitriko disoluzio daukagu. Kalkulatu disoluzio horren zer bolumen beharko
dugun azido nitrikotan 0,2 M izango den 4 litro disoluzio prestatzeko. (160 ml)
10.-Ontzi banatan bi disoluzio desberdin ditugu, batean 400 gramo disoluzio NaCl 2M daukagu,
1,15 g/ml-ko dentsitatea duena eta bestean 500 ml disoluzio NaCl %15ekoa dena eta
dentsitatea 1,25 g/ml-koa. Non dago solutu kantitate handiago?.
Masa atomikoak (u) : Na=23 Cl=35,5 (bigarrenean)