SlideShare a Scribd company logo
EITB/EHU MULTIMEDIA KOMUNIKAZIOA masterra

                   Ikasturtea: 2010-2011


   Ikasgaia: Ziberkazetaritza Ereduak eta Genero Berriak

EUSKAL HERRIKO ZIBERKOMUNIKABIDE BATEN AZTERKETA

                   Txomin Lasarte Azkarate

                      www.berria.info




                                                           1
0.- SARRERA

Aztergai gisa aukeratu dudan ziberkomunikabidea www.berria.info izan da. Azterketa
burutzeko 80 lagin hartu dira, bilketa-egun bakoitzean 10. Beraz, lagin osoa 80
unitatekoa da.
Laginaren bilketa-datak honako hauek izan dira: 2010eko urriaren 23a, urriaren 26a,
urriaren 29a, azaroaren 7a, azaroaren 13a, azaroaren 30a, abenduaren 7a eta
abenduaren 13a.

OHARRA: Aipatzea gustatuko litzaidake, aztertu beharreko lagin polietapikoen
bilketa-datan aldaketa batzuk egin behar izan ditudala nahitaez. Bi arrazoi nagusi
izan dira: Batetik, hasieran www.argia.com atariaren azterketa egiten hasi nintzen eta
azterketarako elementu gutxi zituen; horren harira Koldo Mesorekin hitzegin nuen. Bere
aholkua izan zen aztergaia aldatzeko eta hala egin nuen. Bestetik, lanean ari naiz
astegunean eta asteburutan eta ezinezkoa izan da lagin-bilketa datak bere horretan
mantentzea.


www.berria.info atarian bildutako 80 laginen aldagai kuantitatiboen analisia egingo
da lan honetan. Analisi informazionala eta kritikoa egingo da lan osoan zehar,
balorazioa gehienbat konklusioan egingo bada ere.




                                                                                    2
1.- Gaitegia

Gaitegiaren azterketa grafikoa egiteko orduan, lagin-bilketa burutu den egun
bakoitzeko lehen lau berri garrantzitsuenak hartuko dira kontuan. Alde batetik,
albisterik bozkatuena, irakurriena eta bidaliena atal ezegonkorrak direlako, kasu
batzutan hutsik egoten direlako. Bestetik, lagin-bilketa burutu dudanean, politika, kirola
eta iritzi atala ez direlako zoriz aukeratu.

Adibide batekin azalduko dut: alperrik litzateke nik esatea 80 laginetik zorzitan gaia
kirola izan dela eta hamar politika gaiari lotuta daudela, berariaz nik aukeratutako gaiak
izan direnean. Errealitatearekiko ordezkapena eskasa izango litzateke. Lehen puntu
honetan beraz, errealitatearekiko ordezkapena bilatu nahi da, eta horretarako
ezinbestekoa da lagin-mutzo bakoitzeko lehen lau berriak soilik aztertzea.

Beraz, lehen lau albisteetan (denera 32 lagin izan dira) landutako gaiak honakoak dira
grafikoki azalduta:




Ikusi daitekenez politika eta gizartea gaiak duten pisua nabarmena da. Lehen lau
albisteetan (albisterik garrantzitsuenak azken batean) gai hauek duten protagonismoa
erabatekoa da. 32 laginetik 17tan gai nagusia gizartea izan da, 32tik 11tan politika.
Hezkuntza, euskara, komunikazioa eta kultura gaiak 32tik 1ean sartu dira lehen lau
albisteen artean eta kirola inoiz ez.




                                                                                        3
2.- Berririk bozkatuena, irakurriena eta bidaliena

Albisterik komentatuenaren atala berria.infon ez dago; horren ordez albisterik
bidalienaren atala dago. Hala ere, sarritan hutsik egon da atal horietariko bat edo
bat baino gehiago lagin-bilketa egiteko orduan; ondorioz, beste albiste bat aukeratu da.
Albiste aukeraketa horiek beren-beregi adierazita daude eranskinetan.




                                                                                      4
3.- Gune geografikoa

Azken batean, non kokatzen dira albisteak? Ikuspegi geografiko batetik begiratuta zeri
egiten dio erreferentzia informazio horrek?




Euskal Herriak (gune geografiko eta albiste iturri moduan) berria.infon daukan pisua
nabarmena dela ikusi daiteke. 80 laginetik 53tan informazioak Euskal Herriari
egiten dio erreferentzia. 80tik 23tan nazioarteko informazioak dira hizpide eta 80
horietatik lautan Espainia. Kontuan izan behar da, datu hauek erlatibagarriak direla;
adibide batekin azaltze aldera: zein gune geografikotan sartuko litzateke segiko x gazteri
egindako epaiketa Madrilen? Edo Errearak galdu izana Bartzelonan? Kasu hauetariko
gehienetan gune geografiko moduan Euskal Herria aukeratu dut.




                                                                                        5
Ikus ditzagun lehen aipaturiko aldagai kuantitatiboak portzentaietan:




4.- Generoa(k)

Generoak aztertzeko orduan, kontuan izan behar dugu lagin guztiak ez direla zoriz
aukeratuak izan azterlan honetan. Lehen atalean azaldutako kasuistika berdina da. Esan
nahi baita, lagin batzuk beren-beregi aukeratuak izan direla eta horrek genero
batzuren mesedetan egin dezake. Adibidez: 10 lagineko lagin-multzo bakoitzean iritzi
ataleko artikulu bat aukeratu da espreski. Honek %10eko portzentaia bat ematen digu,
portzentai finkoa. Beraz errealitatearekiko ordezkapena ez da erabat zuzena izango.

Dena den, 80 lagin horietan bilatu den genero banaketa honakoa da.




                                                                                    6
Argi ikusten da aztergai hauetan eredu informazionalak nolako pisua izan duen.
Informazio generoak izan dira nagusi; hauetan gehien erabiltzen direnak albisteak dira.
Ikus dezagun zehatzago genero horien azpitaldeak zeintzuk diren:




Informazio generoen nagusitasuna erakusten zaigu berriro. 80 unitateko lagin-multzotik
70 izan dira albisteak, 8 iritzi artikuluak eta 2 elkarrizketak. Aipatzekoa da baita ere, 80
laginetik soilik bitan izan direla elkarrizketak (beraz, soilik bitan genero
dialogikoa) lau albiste garrantzitsuenen artean eta iritzi artikuluak (iritzi-generoa)
behin ere ez.




                                                                                          7
5.- Osagarri multimediak


Ziberkomunikabide honetako osagarri edo elementu-multimedien kasuistika azaltzea
garrantzitsua da laginen emaitza hauek ulertzeko. Kasu batzuetan, komunikabidearen
azalean, bideoa edo argazkia jartzen da albistearen osagarri, baina gero, albistearen
estekan, albiste horren luzapenean, ez da multimedia elementu hori txertatzen. Lagin
osotik (80 unitate) 3 kasutan ez da txertatu azaleko argazkia albistearen
luzapenean. Bideoari dagokionez 4 kasutan ez da sartu azaleko bideoa albiste
barruan.

Ziberhedabidearen azalean, hasierako interface horretan, berria.info egiten ari den
ahalegina nabarmendu behar da. Ahalegina elementu-multimediak sartze aldera,
erabiltzailearen esperientzian sakonduz. Hala ere, interface horren azpiatalera abiatuz
gero, albistearen luzapenean adibidez, emaitza desberdinak aurkitzen ditugu. Lan
honetan albiste barruko elementuak aztertu ditut, azaleko interface horretatik haratago.
Hona hemen 80 laginetik ateratako datuak multimediatasunari dagokionez:




80 laginetik 69tan ez da argazkirik erabili. Bai, ordea 11 laginetan. Portzentaietan
ikusita, %86tan ez da argazkirik erabili, eta argazkia erabili da kasuen %14an.




                                                                                      8
Bideoaren azterketa egiterakoan ere antzerako datuak eskuratu dira:




80 lagin horietatik, kasuen %9an erabili da bideoa multimedia-osagarri moduan. 80tik
7 laginetan erabili da bideoa beraz. Gainontzeko 73tan ez da informazioa ikus-
entzunezko euskarriaz lagundu.

Nahiz euren erabilera urria izan, hiru multimedia elementuren erabileraren arteko
konparazio bat egiteko aukera ere badago. Argazkia, bideoa eta audioa dira.




Grafikoak erakusten duenez, hiru hauen artean gehien erabiltzen den elementua
argazkia da. 80 lagin hauetan audiorik ez da aurkitu (bideoko audioa bai, baina audioa
bera bakarrik ez).


                                                                                    9
6.- Hipertestualitatea


Informazioan sakontzeko aukerarik ematen al da? Euskarri desberdinetan informazioa
jaso ahal izatea garrantzitsua da ezbairik gabe gaur egungo erabiltzailearentzat, baina
baita informazioan sakondu ahal izatea ere. Horretarako estekak sartzen dira
kazetaritza-testuetan, sakontasun-maila desberdinak sortzen direlarik.




Hipertestualitatea ez da askorik lantzen berria.infon bildutako laginaren arabera.
Soilik laginaren osoaren %35ean erabili dira estekak.

Baina zenbat esteka erabiltzen dira?




                                                                                    10
Lehen datua nabarmena da: esteken presentzia txikia da. Nabarmentzekoa da baita,
estekak txertatzen direnean ere kopuru txikian egiten dela. 80tik 15 laginetan txertatu
da esteka bakarra, 9tan esteka bi, 3tan hiru esteka eta kasu bakarrean lau esteka
edo gehiago.

Lagin osoaren %35ean sartu dira loturak edo estekak. 80 lagin horietan guztira 46
esteka sartu dira.

Baina, esteka hauek nora eramaten dute?




Datuak errepasatuz: kanpora eramaten duen lotura gutxi txertatzen da albisteetan.
Kanpora bideratzen duten estekak %10.86 dira. Barrura eta aurrez argitaraturiko
informaziora eramaten duten loturak %80,43; eta barrura baina eguneroko
informaziora eramaten dutenak %8.6. Portzentaiak argigarriak dira, lotura gehienek
komunikabideak aurretik argitaratu duen informazioetara eramaten dute.




                                                                                    11
7.- Sakontasun mailak

Sakontasuna da gaur egun balioa hartzen ari den beste kontzeptu bat. Esteken bidez
sakontasun maila bat gehitzen da, baina beste elementu batzuren bidez informazioa
sakondu daiteke, edozein delarik generoa, eta hala, sakontasun-mailak gehitu. Hor
sartzen dira multimedia elementuak besteak beste.

Ikus dezagun berria.infok zer nolako sakontasuna duen bilduriko laginaren arabera.




Sakontasun maila bakarreko laginak dira nagusi. Bigarren grafiko honek zehatzago
erakutsi dezake.




                                                                                     12
Sakontasun maila urria nabarmendu behar da. 80 laginetik 56tan sakontasun maila
bakarra izan dute aztergaiek; 26 izan dira bi sakontasun-mailako aztergaiak; 3tan
errepikatu dira hiru sakontasun-maila zituztenak eta lau sakontasun-maila edo gehiago
duenik ez da aurkitu.



8.- Interakzioa

Interakzioa, elkarreragina. Gure artean denbora bat badaraman kontzeptu bat da
interakzioa, ziberhedabideetan modu praktikoan txertatu nahian ari direna, batzuk
apurka eta besteak multzoka. Elkarreragin hori ahalbidetzeko elementu bat iruzkinak
dira.




Grafikoan ikusi daitekeenez, iruzkinak egiteko aukera gutxi eskaintzen zaizkio
erabiltzaileari. Laburbilduz hori esan daiteke. 80 laginetik 3tan eman zaio
erabiltzaileari iruzkina egiteko aukera.

Baina iruzkina ez da elkarreraginerako elementu bakarra. Imprimatzea, posta
elektronikoa, horrek ere elkarreragina sustatzen du. Gaur egun bada osagarri nagusi bat
elkarreraginaren munduan: informazioa konpartitzea. Sare sozial modura agertzen
dira, erabiltzaileen txoko modura... Buzz up, twitter, facebook, digg eta aupatu bezalako
atariak dira. Tab batean klikatzea nahikoa da gaur egun ikusten ari zaren informazioa
konpartitzeko.




                                                                                      13
Lagin osotik 53 aldiz ematen da informazioa konpartitzeko aukera, 27tan ez.

Azterturiko 80 laginetik guztietan eman da informazio inprimitu eta e-postaz
bidaltzeko aukera.
Honako grafiko honetan iruzkinak egiteko eta informazioa konpartitzeko aukerak
portzentaietan aztertu dira.




                                                                              14
9.- Artxibo eta memoria osagarriak

Hemeroteka digitalera jotzen da informazioa sakontze aldera, baina lehen aipatu dudan
kasuetan. Loturen bidez hedabideak aurrez argitaraturiko informazioak erakusten
direnean, hemeroteka digitalera bideratzen da erabiltzailea. Alegia, esteken %80 baino
gehiago hemeroteka digitalera zuzentzen dira.


10.- Informazioaren berritzea

Berria.infon berehalakoa da informazioaren berriztapena. Zerbait garrantzitsua jazo
ahala publikatzen da. Bestalde, 00:00an ere informazio asko berritzen da interneteko
atarian. Albisterik garrantzitsuenak bai bederen, eta horiek baino gehiago ere bai. Dena
den, kopuru zehatzik ez dago berriztapenari dagokionez.




                                                                                     15
11.- Lagin bilketa iruditan


       LAGINA 1. urriaren 23a




                                16
LAGINA 2. urriaren 26a




                         17
LAGINA 3. urriaren 29a




                         18
LAGINA 4. azaroaren 7a




                         19
LAGINA 5. azaroaren 13a




                          20
LAGINA 6. azaroaren 30a




                          21
LAGINA 7. abenduaren 7a




                          22
LAGINA 8. abenduaren 13a




                           23
12.- konklusio gisa

Teknologia berrien ufada aprobetxatuta multimedia-elementuak gero eta ugariagoak
diren honetan, berria.info mugitzen ari da. Multimedia arloak eskaintzen dituen aukerak
aprobetxatzen ari da; horretan sakontzeko ahalegina antzematen da. Baina
multimediatasun hori azaleko interfacean ematen da kasurik gehientsuenetan. Albiste
barruan elementu multimediatikoen presentzia eskasa da. Kasu askotan testu hutsa
bilatzen du erabiltzaikeak (testua eta informazioa inprimatu edo postaz bidaltzeko
aukera), analisi-grafikoetan ikusi ahal izan den moduan. Azaleko interfaceeko albiste
bat ikusiko dugu eta konparazio bat egingo dugu albistearen bertsio luzearekin.




Azalean bideo bat ikusten dugu eta albiste barrura joateko aukera ematen du.




                                                                                    24
Albiste barruan hau aurkitzen dugu. Testu hutsa da esteka batekin. Esteka horrek
ziberkomunikabide barrura eramaten du.




Alde batetik pentsatu daiteke ez dagoela gaizki antolatua albistea. Eredu desberdinak
lantzen dira, euskarri desberdinak eta erabiltzaile-profil desberdinetara heltzeko bidea
eman dezake horrek. Hala ere, aldaketa batzuk egitea komenigarria dela uste dut.
Azaleko bideoak arreta asko bereganatzen du, bideoa eta audioa goraka doazen garai
hauetan, bideo horrek azalean erabiltzailea asetu dezakela uste dut. Baina albistearen
luzapena hutsik geratzen da. Informazioa konpartitzeko aukerarik ez da ematen,
bozkatzeko ere ez, eta elementu multimediarik ere ez da txertatu. Zergatik ez sartu
azaleko bideoa albistearen luzapenean? Edo audioa? Adibidez, audioa finaleko
bertsoekin, edo final osteko elkarrizketarekin, edo txapelketa aurretik egindako
elkarrizketa batean Amets Arzallusek izan zituen inpresioekin. Azken batean,
kazetariaren lanari probetxu atera behar zaio. Zergatik erabili elkarrizketa bat albiste
bakar batean eta papereko edizioan? Grabagailu digitalean grabatu, soinua optimizatu
grabatu aurretik eta gero, eta birritan aprobetxatu daiteke elkarrizketa hori.




                                                                                     25
Honako kasu hau desberdina da. Albiste barruan hau aurkitzen dugu: Bideoa, testua, eta
informazioa konpartitzeko aukera. Euskarri desberdinetan eskaintzen diren
baliabideen aprobetxamendu egokia egiten da. Baina analisian ikusi den bezala, 80
laginetik 7tan erabili da bideoa.




Informazioa konpartitzeko une honetan berria.infon honelako barra bat erabiltzen da.




Urriaren bukaerara arte beste barra bat txertatzen zuten; harek informazioa beste bi
lekutan konpartitzeko aukera ematen zuen: bildun eta buzz upen.




                                                                                       26
Berria egunkaria pdf formatuan jaso ahal izateko harpidetzak bultzatzen ari dira orain;
horretarako erraz ulertzeko modukoak diren pausoak azaltzen dituzte grafikoki.




Baina bada hor tartean multimedia produktu bat arreta deitzen duena. Demoa.




Harpidetu nahi duenarentzat jasoko duenaren adibide bat bailitzan jarri da demoa.
Estrategikoki ondo kokatua. Argi dagoena da, pdf dokumentu batek eta demo horrek
zerikusirik batere ez dutela elkarrekin.


                                                                                    27
Demoari benetako egunkari baten itxura eman zaio. Egunkaria irakurtzen ariko bazina
legez, zaratak sartu dituzte, eta orriak banan-bana pasatzeko modua. Erabiltzailearen
esperientzia positiboa bilatzeko ahalegin azpimarragarria. Adierazgarria iruditu zait ze
nik uste dudanaren bidetik ekiten dio honek. Azken batean, papera eraman behar da
sarera eta alderantziz. Bateko esperientziak bestekoekin trukatu behar dira.
Multimediatasuna konpartitu behar dute, elkarri eragin, eta nolabaiteko crossmedia bat
sortu. Egindako lanaren errentagarritasuna biderkatu behar da.

Baina etxea teilatutik egiten hastea lelokeria da.

Atari digitalari dagokionean lan-moldea zehaztu behar da. Une honetan sakontasun
maila urriko ataria da berria.info. Nolabaiteko ahalegina ikusten da albisteetan
sakontzeko, baina kasurik gehienetan sakontasun maila bakarreko albisteak argitaratzen
dira; eta sakontasun maila handiagoa bilatzen den kasu gehienetan hedabideak aurretik
publikatu duen informaziora eramaten duten esteken bitartez ematen da. Lan-molde
horiek guztiak finkatu behar dira.
Argazki eta bideoen presentzia pobrea da eta hori aldatzea garrantzitsua da. Iruzkinak
egiteko aukera oso gutxi ematen da eta albisteak konpartitzeko aukera ere ez da beti
ematen. Apurka, gauza horiek finkatu behar dira.




                                                                                     28
29

More Related Content

Similar to Berria.inf oziberkazetaritza copia

M1
M1M1
Analisis data independent dan uji ANOVA dengan software SPSS
Analisis data independent dan uji ANOVA dengan software SPSSAnalisis data independent dan uji ANOVA dengan software SPSS
Analisis data independent dan uji ANOVA dengan software SPSS
Eka Christy
 
Analisis data independent dan uji ANOVA dengan software SPSS
Analisis data independent dan uji ANOVA dengan software SPSSAnalisis data independent dan uji ANOVA dengan software SPSS
Analisis data independent dan uji ANOVA dengan software SPSS
Eka Christy
 
13-14.-Analisis-isi.pptx
13-14.-Analisis-isi.pptx13-14.-Analisis-isi.pptx
13-14.-Analisis-isi.pptx
MuhamadBisriMustofa3
 
Penelitian sosial
Penelitian sosialPenelitian sosial
Penelitian sosial
Anisa Salma
 
Materi Statistika
Materi Statistika Materi Statistika
Materi Statistika
Potpotya Fitri
 
Musyfiah's kti
Musyfiah's ktiMusyfiah's kti
Musyfiah's ktimusyfiah
 
pertemuan 1.pdf
pertemuan 1.pdfpertemuan 1.pdf
pertemuan 1.pdf
AliHasan950219
 
Kelas11 matematika ips_rosihanari
Kelas11 matematika ips_rosihanariKelas11 matematika ips_rosihanari
Kelas11 matematika ips_rosihanari
Ratna Imas Indriyani (Ratna Fadhilah Al-mumtazah)
 
tugas karya ilmiah tentang peran statistika
tugas karya ilmiah tentang peran statistikatugas karya ilmiah tentang peran statistika
tugas karya ilmiah tentang peran statistika
Nurkhairiyah Nurkhairiyah
 
1 s.d 4
1 s.d 41 s.d 4
Populasi dan sampel
Populasi dan sampelPopulasi dan sampel
Populasi dan sampel
Yudhistira Mursyid S
 
Tantangan dan Peluang Big Data.pptx
Tantangan dan Peluang Big Data.pptxTantangan dan Peluang Big Data.pptx
Tantangan dan Peluang Big Data.pptx
FerryAnandaFebian
 
1. Pengantar Statistik.pdf
1. Pengantar Statistik.pdf1. Pengantar Statistik.pdf
1. Pengantar Statistik.pdf
Jurnal IT
 
Memahami pesan di balik data, instalasi dan analisis data sederhana menggunak...
Memahami pesan di balik data, instalasi dan analisis data sederhana menggunak...Memahami pesan di balik data, instalasi dan analisis data sederhana menggunak...
Memahami pesan di balik data, instalasi dan analisis data sederhana menggunak...
Raka Prasetyo
 
Mengenal Jurnalistik.pptx
Mengenal Jurnalistik.pptxMengenal Jurnalistik.pptx
Mengenal Jurnalistik.pptx
YudaIrfan
 

Similar to Berria.inf oziberkazetaritza copia (20)

M1
M1M1
M1
 
Analisis data independent dan uji ANOVA dengan software SPSS
Analisis data independent dan uji ANOVA dengan software SPSSAnalisis data independent dan uji ANOVA dengan software SPSS
Analisis data independent dan uji ANOVA dengan software SPSS
 
Analisis data independent dan uji ANOVA dengan software SPSS
Analisis data independent dan uji ANOVA dengan software SPSSAnalisis data independent dan uji ANOVA dengan software SPSS
Analisis data independent dan uji ANOVA dengan software SPSS
 
13-14.-Analisis-isi.pptx
13-14.-Analisis-isi.pptx13-14.-Analisis-isi.pptx
13-14.-Analisis-isi.pptx
 
Penelitian sosial
Penelitian sosialPenelitian sosial
Penelitian sosial
 
Materi Statistika
Materi Statistika Materi Statistika
Materi Statistika
 
Musyfiah's kti
Musyfiah's ktiMusyfiah's kti
Musyfiah's kti
 
Musyfiah's kti
Musyfiah's ktiMusyfiah's kti
Musyfiah's kti
 
Makalah statistika
Makalah statistikaMakalah statistika
Makalah statistika
 
Sinta
SintaSinta
Sinta
 
pertemuan 1.pdf
pertemuan 1.pdfpertemuan 1.pdf
pertemuan 1.pdf
 
Pengertian statistika
Pengertian statistikaPengertian statistika
Pengertian statistika
 
Kelas11 matematika ips_rosihanari
Kelas11 matematika ips_rosihanariKelas11 matematika ips_rosihanari
Kelas11 matematika ips_rosihanari
 
tugas karya ilmiah tentang peran statistika
tugas karya ilmiah tentang peran statistikatugas karya ilmiah tentang peran statistika
tugas karya ilmiah tentang peran statistika
 
1 s.d 4
1 s.d 41 s.d 4
1 s.d 4
 
Populasi dan sampel
Populasi dan sampelPopulasi dan sampel
Populasi dan sampel
 
Tantangan dan Peluang Big Data.pptx
Tantangan dan Peluang Big Data.pptxTantangan dan Peluang Big Data.pptx
Tantangan dan Peluang Big Data.pptx
 
1. Pengantar Statistik.pdf
1. Pengantar Statistik.pdf1. Pengantar Statistik.pdf
1. Pengantar Statistik.pdf
 
Memahami pesan di balik data, instalasi dan analisis data sederhana menggunak...
Memahami pesan di balik data, instalasi dan analisis data sederhana menggunak...Memahami pesan di balik data, instalasi dan analisis data sederhana menggunak...
Memahami pesan di balik data, instalasi dan analisis data sederhana menggunak...
 
Mengenal Jurnalistik.pptx
Mengenal Jurnalistik.pptxMengenal Jurnalistik.pptx
Mengenal Jurnalistik.pptx
 

More from toxua

Www.informazaitez.info
Www.informazaitez.infoWww.informazaitez.info
Www.informazaitez.infotoxua
 
Ahozkotasuna 3.posta
Ahozkotasuna 3.postaAhozkotasuna 3.posta
Ahozkotasuna 3.postatoxua
 
2.posta
2.posta2.posta
2.postatoxua
 
Ahozkotasuna 1 posta
Ahozkotasuna 1 postaAhozkotasuna 1 posta
Ahozkotasuna 1 postatoxua
 
Estrategialinguistikoak euskara-1.ariketa
Estrategialinguistikoak euskara-1.ariketaEstrategialinguistikoak euskara-1.ariketa
Estrategialinguistikoak euskara-1.ariketatoxua
 
Sexgatik
SexgatikSexgatik
Sexgatiktoxua
 

More from toxua (6)

Www.informazaitez.info
Www.informazaitez.infoWww.informazaitez.info
Www.informazaitez.info
 
Ahozkotasuna 3.posta
Ahozkotasuna 3.postaAhozkotasuna 3.posta
Ahozkotasuna 3.posta
 
2.posta
2.posta2.posta
2.posta
 
Ahozkotasuna 1 posta
Ahozkotasuna 1 postaAhozkotasuna 1 posta
Ahozkotasuna 1 posta
 
Estrategialinguistikoak euskara-1.ariketa
Estrategialinguistikoak euskara-1.ariketaEstrategialinguistikoak euskara-1.ariketa
Estrategialinguistikoak euskara-1.ariketa
 
Sexgatik
SexgatikSexgatik
Sexgatik
 

Berria.inf oziberkazetaritza copia

  • 1. EITB/EHU MULTIMEDIA KOMUNIKAZIOA masterra Ikasturtea: 2010-2011 Ikasgaia: Ziberkazetaritza Ereduak eta Genero Berriak EUSKAL HERRIKO ZIBERKOMUNIKABIDE BATEN AZTERKETA Txomin Lasarte Azkarate www.berria.info 1
  • 2. 0.- SARRERA Aztergai gisa aukeratu dudan ziberkomunikabidea www.berria.info izan da. Azterketa burutzeko 80 lagin hartu dira, bilketa-egun bakoitzean 10. Beraz, lagin osoa 80 unitatekoa da. Laginaren bilketa-datak honako hauek izan dira: 2010eko urriaren 23a, urriaren 26a, urriaren 29a, azaroaren 7a, azaroaren 13a, azaroaren 30a, abenduaren 7a eta abenduaren 13a. OHARRA: Aipatzea gustatuko litzaidake, aztertu beharreko lagin polietapikoen bilketa-datan aldaketa batzuk egin behar izan ditudala nahitaez. Bi arrazoi nagusi izan dira: Batetik, hasieran www.argia.com atariaren azterketa egiten hasi nintzen eta azterketarako elementu gutxi zituen; horren harira Koldo Mesorekin hitzegin nuen. Bere aholkua izan zen aztergaia aldatzeko eta hala egin nuen. Bestetik, lanean ari naiz astegunean eta asteburutan eta ezinezkoa izan da lagin-bilketa datak bere horretan mantentzea. www.berria.info atarian bildutako 80 laginen aldagai kuantitatiboen analisia egingo da lan honetan. Analisi informazionala eta kritikoa egingo da lan osoan zehar, balorazioa gehienbat konklusioan egingo bada ere. 2
  • 3. 1.- Gaitegia Gaitegiaren azterketa grafikoa egiteko orduan, lagin-bilketa burutu den egun bakoitzeko lehen lau berri garrantzitsuenak hartuko dira kontuan. Alde batetik, albisterik bozkatuena, irakurriena eta bidaliena atal ezegonkorrak direlako, kasu batzutan hutsik egoten direlako. Bestetik, lagin-bilketa burutu dudanean, politika, kirola eta iritzi atala ez direlako zoriz aukeratu. Adibide batekin azalduko dut: alperrik litzateke nik esatea 80 laginetik zorzitan gaia kirola izan dela eta hamar politika gaiari lotuta daudela, berariaz nik aukeratutako gaiak izan direnean. Errealitatearekiko ordezkapena eskasa izango litzateke. Lehen puntu honetan beraz, errealitatearekiko ordezkapena bilatu nahi da, eta horretarako ezinbestekoa da lagin-mutzo bakoitzeko lehen lau berriak soilik aztertzea. Beraz, lehen lau albisteetan (denera 32 lagin izan dira) landutako gaiak honakoak dira grafikoki azalduta: Ikusi daitekenez politika eta gizartea gaiak duten pisua nabarmena da. Lehen lau albisteetan (albisterik garrantzitsuenak azken batean) gai hauek duten protagonismoa erabatekoa da. 32 laginetik 17tan gai nagusia gizartea izan da, 32tik 11tan politika. Hezkuntza, euskara, komunikazioa eta kultura gaiak 32tik 1ean sartu dira lehen lau albisteen artean eta kirola inoiz ez. 3
  • 4. 2.- Berririk bozkatuena, irakurriena eta bidaliena Albisterik komentatuenaren atala berria.infon ez dago; horren ordez albisterik bidalienaren atala dago. Hala ere, sarritan hutsik egon da atal horietariko bat edo bat baino gehiago lagin-bilketa egiteko orduan; ondorioz, beste albiste bat aukeratu da. Albiste aukeraketa horiek beren-beregi adierazita daude eranskinetan. 4
  • 5. 3.- Gune geografikoa Azken batean, non kokatzen dira albisteak? Ikuspegi geografiko batetik begiratuta zeri egiten dio erreferentzia informazio horrek? Euskal Herriak (gune geografiko eta albiste iturri moduan) berria.infon daukan pisua nabarmena dela ikusi daiteke. 80 laginetik 53tan informazioak Euskal Herriari egiten dio erreferentzia. 80tik 23tan nazioarteko informazioak dira hizpide eta 80 horietatik lautan Espainia. Kontuan izan behar da, datu hauek erlatibagarriak direla; adibide batekin azaltze aldera: zein gune geografikotan sartuko litzateke segiko x gazteri egindako epaiketa Madrilen? Edo Errearak galdu izana Bartzelonan? Kasu hauetariko gehienetan gune geografiko moduan Euskal Herria aukeratu dut. 5
  • 6. Ikus ditzagun lehen aipaturiko aldagai kuantitatiboak portzentaietan: 4.- Generoa(k) Generoak aztertzeko orduan, kontuan izan behar dugu lagin guztiak ez direla zoriz aukeratuak izan azterlan honetan. Lehen atalean azaldutako kasuistika berdina da. Esan nahi baita, lagin batzuk beren-beregi aukeratuak izan direla eta horrek genero batzuren mesedetan egin dezake. Adibidez: 10 lagineko lagin-multzo bakoitzean iritzi ataleko artikulu bat aukeratu da espreski. Honek %10eko portzentaia bat ematen digu, portzentai finkoa. Beraz errealitatearekiko ordezkapena ez da erabat zuzena izango. Dena den, 80 lagin horietan bilatu den genero banaketa honakoa da. 6
  • 7. Argi ikusten da aztergai hauetan eredu informazionalak nolako pisua izan duen. Informazio generoak izan dira nagusi; hauetan gehien erabiltzen direnak albisteak dira. Ikus dezagun zehatzago genero horien azpitaldeak zeintzuk diren: Informazio generoen nagusitasuna erakusten zaigu berriro. 80 unitateko lagin-multzotik 70 izan dira albisteak, 8 iritzi artikuluak eta 2 elkarrizketak. Aipatzekoa da baita ere, 80 laginetik soilik bitan izan direla elkarrizketak (beraz, soilik bitan genero dialogikoa) lau albiste garrantzitsuenen artean eta iritzi artikuluak (iritzi-generoa) behin ere ez. 7
  • 8. 5.- Osagarri multimediak Ziberkomunikabide honetako osagarri edo elementu-multimedien kasuistika azaltzea garrantzitsua da laginen emaitza hauek ulertzeko. Kasu batzuetan, komunikabidearen azalean, bideoa edo argazkia jartzen da albistearen osagarri, baina gero, albistearen estekan, albiste horren luzapenean, ez da multimedia elementu hori txertatzen. Lagin osotik (80 unitate) 3 kasutan ez da txertatu azaleko argazkia albistearen luzapenean. Bideoari dagokionez 4 kasutan ez da sartu azaleko bideoa albiste barruan. Ziberhedabidearen azalean, hasierako interface horretan, berria.info egiten ari den ahalegina nabarmendu behar da. Ahalegina elementu-multimediak sartze aldera, erabiltzailearen esperientzian sakonduz. Hala ere, interface horren azpiatalera abiatuz gero, albistearen luzapenean adibidez, emaitza desberdinak aurkitzen ditugu. Lan honetan albiste barruko elementuak aztertu ditut, azaleko interface horretatik haratago. Hona hemen 80 laginetik ateratako datuak multimediatasunari dagokionez: 80 laginetik 69tan ez da argazkirik erabili. Bai, ordea 11 laginetan. Portzentaietan ikusita, %86tan ez da argazkirik erabili, eta argazkia erabili da kasuen %14an. 8
  • 9. Bideoaren azterketa egiterakoan ere antzerako datuak eskuratu dira: 80 lagin horietatik, kasuen %9an erabili da bideoa multimedia-osagarri moduan. 80tik 7 laginetan erabili da bideoa beraz. Gainontzeko 73tan ez da informazioa ikus- entzunezko euskarriaz lagundu. Nahiz euren erabilera urria izan, hiru multimedia elementuren erabileraren arteko konparazio bat egiteko aukera ere badago. Argazkia, bideoa eta audioa dira. Grafikoak erakusten duenez, hiru hauen artean gehien erabiltzen den elementua argazkia da. 80 lagin hauetan audiorik ez da aurkitu (bideoko audioa bai, baina audioa bera bakarrik ez). 9
  • 10. 6.- Hipertestualitatea Informazioan sakontzeko aukerarik ematen al da? Euskarri desberdinetan informazioa jaso ahal izatea garrantzitsua da ezbairik gabe gaur egungo erabiltzailearentzat, baina baita informazioan sakondu ahal izatea ere. Horretarako estekak sartzen dira kazetaritza-testuetan, sakontasun-maila desberdinak sortzen direlarik. Hipertestualitatea ez da askorik lantzen berria.infon bildutako laginaren arabera. Soilik laginaren osoaren %35ean erabili dira estekak. Baina zenbat esteka erabiltzen dira? 10
  • 11. Lehen datua nabarmena da: esteken presentzia txikia da. Nabarmentzekoa da baita, estekak txertatzen direnean ere kopuru txikian egiten dela. 80tik 15 laginetan txertatu da esteka bakarra, 9tan esteka bi, 3tan hiru esteka eta kasu bakarrean lau esteka edo gehiago. Lagin osoaren %35ean sartu dira loturak edo estekak. 80 lagin horietan guztira 46 esteka sartu dira. Baina, esteka hauek nora eramaten dute? Datuak errepasatuz: kanpora eramaten duen lotura gutxi txertatzen da albisteetan. Kanpora bideratzen duten estekak %10.86 dira. Barrura eta aurrez argitaraturiko informaziora eramaten duten loturak %80,43; eta barrura baina eguneroko informaziora eramaten dutenak %8.6. Portzentaiak argigarriak dira, lotura gehienek komunikabideak aurretik argitaratu duen informazioetara eramaten dute. 11
  • 12. 7.- Sakontasun mailak Sakontasuna da gaur egun balioa hartzen ari den beste kontzeptu bat. Esteken bidez sakontasun maila bat gehitzen da, baina beste elementu batzuren bidez informazioa sakondu daiteke, edozein delarik generoa, eta hala, sakontasun-mailak gehitu. Hor sartzen dira multimedia elementuak besteak beste. Ikus dezagun berria.infok zer nolako sakontasuna duen bilduriko laginaren arabera. Sakontasun maila bakarreko laginak dira nagusi. Bigarren grafiko honek zehatzago erakutsi dezake. 12
  • 13. Sakontasun maila urria nabarmendu behar da. 80 laginetik 56tan sakontasun maila bakarra izan dute aztergaiek; 26 izan dira bi sakontasun-mailako aztergaiak; 3tan errepikatu dira hiru sakontasun-maila zituztenak eta lau sakontasun-maila edo gehiago duenik ez da aurkitu. 8.- Interakzioa Interakzioa, elkarreragina. Gure artean denbora bat badaraman kontzeptu bat da interakzioa, ziberhedabideetan modu praktikoan txertatu nahian ari direna, batzuk apurka eta besteak multzoka. Elkarreragin hori ahalbidetzeko elementu bat iruzkinak dira. Grafikoan ikusi daitekeenez, iruzkinak egiteko aukera gutxi eskaintzen zaizkio erabiltzaileari. Laburbilduz hori esan daiteke. 80 laginetik 3tan eman zaio erabiltzaileari iruzkina egiteko aukera. Baina iruzkina ez da elkarreraginerako elementu bakarra. Imprimatzea, posta elektronikoa, horrek ere elkarreragina sustatzen du. Gaur egun bada osagarri nagusi bat elkarreraginaren munduan: informazioa konpartitzea. Sare sozial modura agertzen dira, erabiltzaileen txoko modura... Buzz up, twitter, facebook, digg eta aupatu bezalako atariak dira. Tab batean klikatzea nahikoa da gaur egun ikusten ari zaren informazioa konpartitzeko. 13
  • 14. Lagin osotik 53 aldiz ematen da informazioa konpartitzeko aukera, 27tan ez. Azterturiko 80 laginetik guztietan eman da informazio inprimitu eta e-postaz bidaltzeko aukera. Honako grafiko honetan iruzkinak egiteko eta informazioa konpartitzeko aukerak portzentaietan aztertu dira. 14
  • 15. 9.- Artxibo eta memoria osagarriak Hemeroteka digitalera jotzen da informazioa sakontze aldera, baina lehen aipatu dudan kasuetan. Loturen bidez hedabideak aurrez argitaraturiko informazioak erakusten direnean, hemeroteka digitalera bideratzen da erabiltzailea. Alegia, esteken %80 baino gehiago hemeroteka digitalera zuzentzen dira. 10.- Informazioaren berritzea Berria.infon berehalakoa da informazioaren berriztapena. Zerbait garrantzitsua jazo ahala publikatzen da. Bestalde, 00:00an ere informazio asko berritzen da interneteko atarian. Albisterik garrantzitsuenak bai bederen, eta horiek baino gehiago ere bai. Dena den, kopuru zehatzik ez dago berriztapenari dagokionez. 15
  • 16. 11.- Lagin bilketa iruditan LAGINA 1. urriaren 23a 16
  • 24. 12.- konklusio gisa Teknologia berrien ufada aprobetxatuta multimedia-elementuak gero eta ugariagoak diren honetan, berria.info mugitzen ari da. Multimedia arloak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzen ari da; horretan sakontzeko ahalegina antzematen da. Baina multimediatasun hori azaleko interfacean ematen da kasurik gehientsuenetan. Albiste barruan elementu multimediatikoen presentzia eskasa da. Kasu askotan testu hutsa bilatzen du erabiltzaikeak (testua eta informazioa inprimatu edo postaz bidaltzeko aukera), analisi-grafikoetan ikusi ahal izan den moduan. Azaleko interfaceeko albiste bat ikusiko dugu eta konparazio bat egingo dugu albistearen bertsio luzearekin. Azalean bideo bat ikusten dugu eta albiste barrura joateko aukera ematen du. 24
  • 25. Albiste barruan hau aurkitzen dugu. Testu hutsa da esteka batekin. Esteka horrek ziberkomunikabide barrura eramaten du. Alde batetik pentsatu daiteke ez dagoela gaizki antolatua albistea. Eredu desberdinak lantzen dira, euskarri desberdinak eta erabiltzaile-profil desberdinetara heltzeko bidea eman dezake horrek. Hala ere, aldaketa batzuk egitea komenigarria dela uste dut. Azaleko bideoak arreta asko bereganatzen du, bideoa eta audioa goraka doazen garai hauetan, bideo horrek azalean erabiltzailea asetu dezakela uste dut. Baina albistearen luzapena hutsik geratzen da. Informazioa konpartitzeko aukerarik ez da ematen, bozkatzeko ere ez, eta elementu multimediarik ere ez da txertatu. Zergatik ez sartu azaleko bideoa albistearen luzapenean? Edo audioa? Adibidez, audioa finaleko bertsoekin, edo final osteko elkarrizketarekin, edo txapelketa aurretik egindako elkarrizketa batean Amets Arzallusek izan zituen inpresioekin. Azken batean, kazetariaren lanari probetxu atera behar zaio. Zergatik erabili elkarrizketa bat albiste bakar batean eta papereko edizioan? Grabagailu digitalean grabatu, soinua optimizatu grabatu aurretik eta gero, eta birritan aprobetxatu daiteke elkarrizketa hori. 25
  • 26. Honako kasu hau desberdina da. Albiste barruan hau aurkitzen dugu: Bideoa, testua, eta informazioa konpartitzeko aukera. Euskarri desberdinetan eskaintzen diren baliabideen aprobetxamendu egokia egiten da. Baina analisian ikusi den bezala, 80 laginetik 7tan erabili da bideoa. Informazioa konpartitzeko une honetan berria.infon honelako barra bat erabiltzen da. Urriaren bukaerara arte beste barra bat txertatzen zuten; harek informazioa beste bi lekutan konpartitzeko aukera ematen zuen: bildun eta buzz upen. 26
  • 27. Berria egunkaria pdf formatuan jaso ahal izateko harpidetzak bultzatzen ari dira orain; horretarako erraz ulertzeko modukoak diren pausoak azaltzen dituzte grafikoki. Baina bada hor tartean multimedia produktu bat arreta deitzen duena. Demoa. Harpidetu nahi duenarentzat jasoko duenaren adibide bat bailitzan jarri da demoa. Estrategikoki ondo kokatua. Argi dagoena da, pdf dokumentu batek eta demo horrek zerikusirik batere ez dutela elkarrekin. 27
  • 28. Demoari benetako egunkari baten itxura eman zaio. Egunkaria irakurtzen ariko bazina legez, zaratak sartu dituzte, eta orriak banan-bana pasatzeko modua. Erabiltzailearen esperientzia positiboa bilatzeko ahalegin azpimarragarria. Adierazgarria iruditu zait ze nik uste dudanaren bidetik ekiten dio honek. Azken batean, papera eraman behar da sarera eta alderantziz. Bateko esperientziak bestekoekin trukatu behar dira. Multimediatasuna konpartitu behar dute, elkarri eragin, eta nolabaiteko crossmedia bat sortu. Egindako lanaren errentagarritasuna biderkatu behar da. Baina etxea teilatutik egiten hastea lelokeria da. Atari digitalari dagokionean lan-moldea zehaztu behar da. Une honetan sakontasun maila urriko ataria da berria.info. Nolabaiteko ahalegina ikusten da albisteetan sakontzeko, baina kasurik gehienetan sakontasun maila bakarreko albisteak argitaratzen dira; eta sakontasun maila handiagoa bilatzen den kasu gehienetan hedabideak aurretik publikatu duen informaziora eramaten duten esteken bitartez ematen da. Lan-molde horiek guztiak finkatu behar dira. Argazki eta bideoen presentzia pobrea da eta hori aldatzea garrantzitsua da. Iruzkinak egiteko aukera oso gutxi ematen da eta albisteak konpartitzeko aukera ere ez da beti ematen. Apurka, gauza horiek finkatu behar dira. 28
  • 29. 29