SlideShare a Scribd company logo
1 of 1
Download to read offline
36 b Agenda 
BERRIA 
Osteguna, 2014ko abenduaren 4a R 
IRLEN SAREA 
Gorka Julio 
#Dazokat 
Urtero bezala hemen da 
Durangoko Azoka, 
kulturaren plaza izen-datua, 
lehen liburua-ren 
eta diskoaren azoka zena. 
Bere barruan, kultura digitalak 
badu bere espazio propioa: 
Kabi@. Aurkeztutako proiektuak 
begiratuz, atal garrantzitsuagoa 
bihurtzeko bidean dena. 
Lau egunetan, kultura digitala-ren 
arlo eta esparru askok izango 
dute bertan isla: gazteak, hez-kuntza, 
sortzaileak, komunita-tea, 
garatzaileak, ekintzaileak... 
Lehen egunean, gazteekin tai-lerrak 
eta ondoren esperientziak 
ezagutzeko aukera izango dugu. 
Arratsalde bukaeran, Maite Go-ñik 
teknologiak hezkuntzan 
etorkizun hurbileko joerak zein 
diren erakutsiko digu. 
Bigarrenean, sortzaileek izan-go 
dute tartea. Aplikazio mugi-korrekin 
egindako ekimenak, 
transmedia proiektuak, komiki-gintza, 
ekimen digitalak, palin-dromo 
egileak... Sormen handia 
eta espero gabeko ezusteko asko 
sortzaile egunean. Eta errepikae-zina 
izango den Ingurune alda-gaiak 
ekitaldi amaieran. 
Hirugarrena, kultura digitala 
sustatzeko berebizikoa izan den 
komunitatea eta teknikoki au-rrera 
eramaten duten garatzaile-entzat 
izango da. Hizkuntz tek-nologiek 
atal garrantzitsua izan-go 
dute hemen, gonbidatua den 
okzitanoaren esperientziak eza-gutzeko 
aukerarekin. Arratsalde-an, 
euskara hitza tabu gisa duen 
ekimen ezaguna. Kultura librea-ren 
esperientzia interesgarri bat 
ere izango da: Herri Liburutegi 
Digitala. 
Azoka amaitzeko, ikerketa eta 
teknologiarekin lotutako ekin-tzaile 
eta enpresek izango dute 
txanda. Enpresarean-ek (euska-raz 
lan egiten duten enpresa eta 
profesionalen sarea) eta Olatu- 
Koop-ek (ekonomia sozial eta 
eraldatzailea sustatzen duen sa-rea) 
lagundutako atalean, hain-bat 
enpresa teknologikoren espe-rientzia 
ezagutu eta horiekin ez-tabaidatzeko 
beta izango da. 
Aurten .eus domeinua eskura-tu 
dugun urtea izaki, arlo bakoi-tzari 
bideratuta, egunero 
13:30ean horren berri izateko au-kera 
ere izango da. Azken egune-an, 
beste domeinu kulturalen ai-tzindari 
izan zen .catdomeinua-ren 
zuzendaria etorriko da. 
Parte hartuko duten eragile 
horietako asko kulturaren parte 
direla onartzeko zailtasunak di-tuztenak 
ere badaude. Izan dadi-la 
aurtengoa kultura digitala kul-turaren 
barruan banaezina den 
arlo gisa ulertzen lagunduko 
duen azoka. 
Urtzi Urkizu 
Reality hauek porno-grafia 
hutsa dira. Hala-koak 
iragarkiak balira, 
legez kanpoko publizi-tatetzat 
joko lirateke». PSOEko 
diputatu Angeles Alvarezek hitz 
horiekin salatu zuen Telecinco 
kateko Campamento de verano 
saioa. Janari lasterreko enpresa 
batzuek publizitatea kendu zu-ten, 
eta saioak zer esana eman 
zuen egun batzuetan. Edukiak 
oso matxistak zirelako. Ez dira 
bakarrak, ez dira desagertu tele-bista 
kateetatik. Salaketak tanto-ka 
iristen dira, ordea. 
Salbuespenak badira. Euskal 
Herrian alarma guztiak piztu zi-tuen 
Cuadrilla busca citaETB2ko 
saioak, ekainean. Atal bakarra 
eman eta gero, kentzeko eskatu 
zuten Emakundek, Euskal Herri-ko 
Mugimendu Feministak, sin-dikatuek 
eta ia alderdi politiko 
guztiek. Kendu zuten. Baina ETB2 
ez da kate bakarra. Hego Euskal 
Herrian Tele5 da ikusle gehien di-tuen 
katea, alde handiarekin, eta 
asaldatzeko moduko saioak es-kaintzen 
ditu. Beste kate askok 
ere bai. 
Maria Castejon historialari eta 
Pikara Magazine-ko kolabora-tzaileak 
Mujeres, hombres y vice-versa 
(Tele5) saioa jarri du adibi-detzat: 
«Ordezkatzen diren ere-du 
femenino eta maskulinoak 
lazgarriak dira. Planteamendua 
bera, non emakumeak eta gizo-nezkoak 
tronista baten faborea-gatik 
edo maitasunagatik lehia-tzen 
ari diren, oso patriarkala da. 
Heteronorma sustatzen du saio-ak, 
maskulinitate menderatzailea 
eta lehiakortasuna maitasuna 
lortzeko». 
Ianire Estebanez psikologo eta 
ikerlaria aditua da gaian —mino-viomecontrola. 
blogspot . 
com blogean ikus-entzunezko 
edukietako maitasun harrema-nak 
«dibertsitatetik eta errespe-tutik 
» aztertzen ditu—. Haren 
hausnarketaren arabera, «hete-rosexualitate 
normatiboaren 
ideia» transmititzen dute halako 
saioek: «Errealitateak esaten 
digu askotariko andre eta gizonak 
daudela. Baina zer gertatzen da 
reality hauetan estereotipo bat 
ikusten dugunean? Gizonezkoa 
gaiztoa, indartsua eta erasokorra, 
eta emakumea sexia eta jelosko-rra 
denean? Nerabeak eredu ho-riek 
hartuko ditu erreferentzia-tzat, 
eta haiek bezalakoa izan 
nahiko du. Eta antzik ez badu, 
gaizki sentituko da». Estebane-zen 
iritziz, ereduok nortasunaren 
eraikuntzari eragiten diote. Gor-putzari 
gurtzak «adierazpen go-rena 
» hartzen du halako saioe-tan, 
baina Castejonek uste du pre-sioa 
handiagoa dela neskentzat, 
«polita, titi handikoa eta gorputz 
ikusgarrikoa ez bada, oso kritika-tua 
baita». 
Ereduak naturaltzat ez hartu 
Reality-ak ikusteko orduan ikus-pegi 
kritiko bat izatea garrantzi-tsua 
dela uste du psikologoak. 
«Halako edukiez modu kolektibo 
batean kexatu beharko genuke, 
masa hedabideek pentsamendua 
sortzen baitute mezuekin. Eragin 
horri aurka eginez bizirik iraute-ko 
eta gauzak aldatzeko, elkarre-kin 
joan beharko genuke, berdi-nen 
arteko errespetua, oniritzia 
eta tolerantzia bilatuz», esan du 
Estebanezek. 
Castejonek salatu du hedabide-ek 
ez dutela espiritu kritikoa sus-tatzen. 
«Mezu hegemonikoak za-baltzen 
dituzte. Gazteek ez dituz-te 
eredu horiek naturaltzat jo 
behar». Horretarako, ordea, nor-ma 
auzitan jartzen duen hezkun-tza 
behar dela nabarmendu du. 
Estebanezek adierazi du gazteak 
ikusten duena aztertu behar due-la: 
«Ez du pasiboa izan behar, 
eredu horien garrantzia desmun-tatu 
behar du. Hau da, ikusten eta 
entzuten denaren kudeaketa 
emozionala eta azterketa kritikoa 
egin behar du hartzaile gazteak». 
Estereotipo sexistetatik alden-tzen 
diren telebista saio ereduga-rri 
gutxi daude. Horietako bat 
Girls telesaila dela iruditzen zaio 
Estebanezi: «Protagonista neska-ren 
rol tipikotik ateratzen da, ez 
da perfektua, eta den bezala onar-tzen 
du bere burua». Castejonek 
The Simpsons saioa gomendatu 
du: «Nahiz eta genero rol tradi-zionalak 
izan, kritika eta umore 
asko du». Estebanezen arabera, 
ontzat jo behar dira ezaugarri ez-berdinak 
izanik eskubidetan per-tsona 
berdinak izan daitezkeela 
erakusten duten programak, 
«errealistagoa baita hori». 
Maria Castejon historialariaren eta Ianire 
Estebanez psikologoaren ustez, saio batzuen 
estereotipoek gazteengan eragin kaltegarria 
dute. Ikuspegi kritikoa aldarrikatu dute. 
Eduki sexistak 
deseraikitzen 
Maria Castejonen arabera, Tele5ko Mujeres, hombres y viceversa saioak «heteronorma» sustatzen du. TELE5 
‘‘ 
‘Reality’ batzuen eredua 
oso patriarkala da, non 
emakume eta gizonak 
maitasunagatik 
lehiatzen ari diren» 
Maria Castejon 
‘Pikara Magazine’-ko kolaboratzailea 
«Nerabeak telebistako 
ereduak hartzen ditu 
erreferentziatzat, eta 
berak antzik ez badu 
gaizki sentitzen da» 
Ianire Estebanez 
Psikologoa

More Related Content

Viewers also liked

10 things about treatment in 2013-14
10 things about treatment in 2013-1410 things about treatment in 2013-14
10 things about treatment in 2013-14Andrew Brown
 
Black Ops Testing Workshop from Agile Testing Days 2014
Black Ops Testing Workshop from Agile Testing Days 2014Black Ops Testing Workshop from Agile Testing Days 2014
Black Ops Testing Workshop from Agile Testing Days 2014Alan Richardson
 
Continuous Security Testing in a Devops World #OWASPHelsinki
Continuous Security Testing in a Devops World #OWASPHelsinkiContinuous Security Testing in a Devops World #OWASPHelsinki
Continuous Security Testing in a Devops World #OWASPHelsinkiStephen de Vries
 
Le point OOAS-SFMC-StratAdviser sur ébola au vendredi 28 novembre 2014
Le point OOAS-SFMC-StratAdviser sur ébola au vendredi 28 novembre 2014Le point OOAS-SFMC-StratAdviser sur ébola au vendredi 28 novembre 2014
Le point OOAS-SFMC-StratAdviser sur ébola au vendredi 28 novembre 2014Jan-Cedric Hansen
 
Sécurisation des ordonnances de sortie : un exemple concret à ne pas suivre p...
Sécurisation des ordonnances de sortie : un exemple concret à ne pas suivre p...Sécurisation des ordonnances de sortie : un exemple concret à ne pas suivre p...
Sécurisation des ordonnances de sortie : un exemple concret à ne pas suivre p...Jan-Cedric Hansen
 
Implantation d'une assistance circulatoire définitive chez le sujet âgé : les...
Implantation d'une assistance circulatoire définitive chez le sujet âgé : les...Implantation d'une assistance circulatoire définitive chez le sujet âgé : les...
Implantation d'une assistance circulatoire définitive chez le sujet âgé : les...Jan-Cedric Hansen
 
Création d'un" dossier capacitaire" des résidents d'un EHPAD à l'usage de l'a...
Création d'un" dossier capacitaire" des résidents d'un EHPAD à l'usage de l'a...Création d'un" dossier capacitaire" des résidents d'un EHPAD à l'usage de l'a...
Création d'un" dossier capacitaire" des résidents d'un EHPAD à l'usage de l'a...Jan-Cedric Hansen
 
Vision dynamique et geographique de l'epidemie ebola 20141128
Vision dynamique et geographique de l'epidemie ebola 20141128Vision dynamique et geographique de l'epidemie ebola 20141128
Vision dynamique et geographique de l'epidemie ebola 20141128Jan-Cedric Hansen
 
How to Audit Firewall, what are the standard Practices for Firewall Audit
How to Audit Firewall, what are the standard Practices for Firewall AuditHow to Audit Firewall, what are the standard Practices for Firewall Audit
How to Audit Firewall, what are the standard Practices for Firewall Auditkeyuradmin
 
Soins palliatifs, soins de fin de vie et accompagnement de la phase agonique ...
Soins palliatifs, soins de fin de vie et accompagnement de la phase agonique ...Soins palliatifs, soins de fin de vie et accompagnement de la phase agonique ...
Soins palliatifs, soins de fin de vie et accompagnement de la phase agonique ...Jan-Cedric Hansen
 
CMT update 2014 fall
CMT update 2014 fallCMT update 2014 fall
CMT update 2014 fallSean Ekins
 
Management 3.0 in 50 minutes
Management 3.0 in 50 minutesManagement 3.0 in 50 minutes
Management 3.0 in 50 minutesJurgen Appelo
 
Stop using Nagios (so it can die peacefully)
Stop using Nagios (so it can die peacefully)Stop using Nagios (so it can die peacefully)
Stop using Nagios (so it can die peacefully)Andy Sykes
 
ISO 27001 - information security user awareness training presentation - Part 1
ISO 27001 - information security user awareness training presentation - Part 1ISO 27001 - information security user awareness training presentation - Part 1
ISO 27001 - information security user awareness training presentation - Part 1Tanmay Shinde
 
UX STRAT 2014: Bill Rattner, "Creating a Long-Term, Unified Plan for Digital ...
UX STRAT 2014: Bill Rattner, "Creating a Long-Term, Unified Plan for Digital ...UX STRAT 2014: Bill Rattner, "Creating a Long-Term, Unified Plan for Digital ...
UX STRAT 2014: Bill Rattner, "Creating a Long-Term, Unified Plan for Digital ...UX STRAT
 
Greek Tourism - UNCOVERED
Greek Tourism - UNCOVEREDGreek Tourism - UNCOVERED
Greek Tourism - UNCOVEREDTOPOSOPHY
 
#CIPRsm (CIPR Social Media Panel) - Mobile and Public Relations
#CIPRsm (CIPR Social Media Panel) - Mobile and Public Relations#CIPRsm (CIPR Social Media Panel) - Mobile and Public Relations
#CIPRsm (CIPR Social Media Panel) - Mobile and Public RelationsCIPRsm
 

Viewers also liked (18)

10 things about treatment in 2013-14
10 things about treatment in 2013-1410 things about treatment in 2013-14
10 things about treatment in 2013-14
 
Black Ops Testing Workshop from Agile Testing Days 2014
Black Ops Testing Workshop from Agile Testing Days 2014Black Ops Testing Workshop from Agile Testing Days 2014
Black Ops Testing Workshop from Agile Testing Days 2014
 
Continuous Security Testing in a Devops World #OWASPHelsinki
Continuous Security Testing in a Devops World #OWASPHelsinkiContinuous Security Testing in a Devops World #OWASPHelsinki
Continuous Security Testing in a Devops World #OWASPHelsinki
 
Le point OOAS-SFMC-StratAdviser sur ébola au vendredi 28 novembre 2014
Le point OOAS-SFMC-StratAdviser sur ébola au vendredi 28 novembre 2014Le point OOAS-SFMC-StratAdviser sur ébola au vendredi 28 novembre 2014
Le point OOAS-SFMC-StratAdviser sur ébola au vendredi 28 novembre 2014
 
Sécurisation des ordonnances de sortie : un exemple concret à ne pas suivre p...
Sécurisation des ordonnances de sortie : un exemple concret à ne pas suivre p...Sécurisation des ordonnances de sortie : un exemple concret à ne pas suivre p...
Sécurisation des ordonnances de sortie : un exemple concret à ne pas suivre p...
 
Implantation d'une assistance circulatoire définitive chez le sujet âgé : les...
Implantation d'une assistance circulatoire définitive chez le sujet âgé : les...Implantation d'une assistance circulatoire définitive chez le sujet âgé : les...
Implantation d'une assistance circulatoire définitive chez le sujet âgé : les...
 
Création d'un" dossier capacitaire" des résidents d'un EHPAD à l'usage de l'a...
Création d'un" dossier capacitaire" des résidents d'un EHPAD à l'usage de l'a...Création d'un" dossier capacitaire" des résidents d'un EHPAD à l'usage de l'a...
Création d'un" dossier capacitaire" des résidents d'un EHPAD à l'usage de l'a...
 
Vision dynamique et geographique de l'epidemie ebola 20141128
Vision dynamique et geographique de l'epidemie ebola 20141128Vision dynamique et geographique de l'epidemie ebola 20141128
Vision dynamique et geographique de l'epidemie ebola 20141128
 
How to Audit Firewall, what are the standard Practices for Firewall Audit
How to Audit Firewall, what are the standard Practices for Firewall AuditHow to Audit Firewall, what are the standard Practices for Firewall Audit
How to Audit Firewall, what are the standard Practices for Firewall Audit
 
Soins palliatifs, soins de fin de vie et accompagnement de la phase agonique ...
Soins palliatifs, soins de fin de vie et accompagnement de la phase agonique ...Soins palliatifs, soins de fin de vie et accompagnement de la phase agonique ...
Soins palliatifs, soins de fin de vie et accompagnement de la phase agonique ...
 
CMT update 2014 fall
CMT update 2014 fallCMT update 2014 fall
CMT update 2014 fall
 
Management 3.0 in 50 minutes
Management 3.0 in 50 minutesManagement 3.0 in 50 minutes
Management 3.0 in 50 minutes
 
Stop using Nagios (so it can die peacefully)
Stop using Nagios (so it can die peacefully)Stop using Nagios (so it can die peacefully)
Stop using Nagios (so it can die peacefully)
 
ISO 27001 - information security user awareness training presentation - Part 1
ISO 27001 - information security user awareness training presentation - Part 1ISO 27001 - information security user awareness training presentation - Part 1
ISO 27001 - information security user awareness training presentation - Part 1
 
Transformative Counseling
Transformative CounselingTransformative Counseling
Transformative Counseling
 
UX STRAT 2014: Bill Rattner, "Creating a Long-Term, Unified Plan for Digital ...
UX STRAT 2014: Bill Rattner, "Creating a Long-Term, Unified Plan for Digital ...UX STRAT 2014: Bill Rattner, "Creating a Long-Term, Unified Plan for Digital ...
UX STRAT 2014: Bill Rattner, "Creating a Long-Term, Unified Plan for Digital ...
 
Greek Tourism - UNCOVERED
Greek Tourism - UNCOVEREDGreek Tourism - UNCOVERED
Greek Tourism - UNCOVERED
 
#CIPRsm (CIPR Social Media Panel) - Mobile and Public Relations
#CIPRsm (CIPR Social Media Panel) - Mobile and Public Relations#CIPRsm (CIPR Social Media Panel) - Mobile and Public Relations
#CIPRsm (CIPR Social Media Panel) - Mobile and Public Relations
 

Similar to Berria

Iritzi testuen bilduma
Iritzi testuen bildumaIritzi testuen bilduma
Iritzi testuen bildumaE-idazkaritza
 
Emakumeen aurkako sexu-indarkeria nola komunikatu. Emakunde
Emakumeen aurkako sexu-indarkeria nola komunikatu. EmakundeEmakumeen aurkako sexu-indarkeria nola komunikatu. Emakunde
Emakumeen aurkako sexu-indarkeria nola komunikatu. EmakundeIrekia - EJGV
 
Uztarriak HUHEZIn
Uztarriak HUHEZInUztarriak HUHEZIn
Uztarriak HUHEZInJoxe
 
Emakume eta gizonak, bai, baina XXI. mendekoak!!
Emakume eta gizonak, bai, baina XXI. mendekoak!!Emakume eta gizonak, bai, baina XXI. mendekoak!!
Emakume eta gizonak, bai, baina XXI. mendekoak!!amaiafilo
 
Haur Besoetakoa aurkezpena
Haur Besoetakoa aurkezpenaHaur Besoetakoa aurkezpena
Haur Besoetakoa aurkezpenaguest56051d
 
Luistxo Fernandez, Euskal Kulturgintzaren Transmisioa
Luistxo Fernandez, Euskal Kulturgintzaren TransmisioaLuistxo Fernandez, Euskal Kulturgintzaren Transmisioa
Luistxo Fernandez, Euskal Kulturgintzaren TransmisioaLuistxo Fernandez
 
Publizitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoa eta autoerregul...
Publizitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoa eta autoerregul...Publizitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoa eta autoerregul...
Publizitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoa eta autoerregul...Irekia - EJGV
 
Musika Haurren Garapenean
Musika Haurren GarapeneanMusika Haurren Garapenean
Musika Haurren Garapeneanmamasotatxu
 
Musika Haurren Garapenean
Musika Haurren GarapeneanMusika Haurren Garapenean
Musika Haurren Garapeneanmamasotatxu
 
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...Irekia - EJGV
 
aurreeginzurrumurruari-gida.pdf
aurreeginzurrumurruari-gida.pdfaurreeginzurrumurruari-gida.pdf
aurreeginzurrumurruari-gida.pdfIrekia - EJGV
 

Similar to Berria (20)

516 interneterako
516 interneterako516 interneterako
516 interneterako
 
Iritzi testuen bilduma
Iritzi testuen bildumaIritzi testuen bilduma
Iritzi testuen bilduma
 
Memoria Partekatu Baterantz Andoain
Memoria Partekatu Baterantz AndoainMemoria Partekatu Baterantz Andoain
Memoria Partekatu Baterantz Andoain
 
Anboto 623 interneterako_03
Anboto 623 interneterako_03Anboto 623 interneterako_03
Anboto 623 interneterako_03
 
Martxoak 8ko gehigarria
Martxoak 8ko gehigarriaMartxoak 8ko gehigarria
Martxoak 8ko gehigarria
 
Martxoak 8 2016
Martxoak 8 2016Martxoak 8 2016
Martxoak 8 2016
 
Emakumeen aurkako sexu-indarkeria nola komunikatu. Emakunde
Emakumeen aurkako sexu-indarkeria nola komunikatu. EmakundeEmakumeen aurkako sexu-indarkeria nola komunikatu. Emakunde
Emakumeen aurkako sexu-indarkeria nola komunikatu. Emakunde
 
Memoria partekatu baterantz lasarte
Memoria partekatu baterantz lasarteMemoria partekatu baterantz lasarte
Memoria partekatu baterantz lasarte
 
Uztarriak HUHEZIn
Uztarriak HUHEZInUztarriak HUHEZIn
Uztarriak HUHEZIn
 
Emakume eta gizonak, bai, baina XXI. mendekoak!!
Emakume eta gizonak, bai, baina XXI. mendekoak!!Emakume eta gizonak, bai, baina XXI. mendekoak!!
Emakume eta gizonak, bai, baina XXI. mendekoak!!
 
Haur Besoetakoa aurkezpena
Haur Besoetakoa aurkezpenaHaur Besoetakoa aurkezpena
Haur Besoetakoa aurkezpena
 
Luistxo Fernandez, Euskal Kulturgintzaren Transmisioa
Luistxo Fernandez, Euskal Kulturgintzaren TransmisioaLuistxo Fernandez, Euskal Kulturgintzaren Transmisioa
Luistxo Fernandez, Euskal Kulturgintzaren Transmisioa
 
Publizitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoa eta autoerregul...
Publizitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoa eta autoerregul...Publizitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoa eta autoerregul...
Publizitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoa eta autoerregul...
 
Musika Haurren Garapenean
Musika Haurren GarapeneanMusika Haurren Garapenean
Musika Haurren Garapenean
 
Musika Haurren Garapenean
Musika Haurren GarapeneanMusika Haurren Garapenean
Musika Haurren Garapenean
 
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...
 
Memoria partekatu baterantz elgoibar
Memoria partekatu baterantz elgoibarMemoria partekatu baterantz elgoibar
Memoria partekatu baterantz elgoibar
 
Uxue alberdi
Uxue alberdiUxue alberdi
Uxue alberdi
 
Martxoak 8
Martxoak 8Martxoak 8
Martxoak 8
 
aurreeginzurrumurruari-gida.pdf
aurreeginzurrumurruari-gida.pdfaurreeginzurrumurruari-gida.pdf
aurreeginzurrumurruari-gida.pdf
 

Berria

  • 1. 36 b Agenda BERRIA Osteguna, 2014ko abenduaren 4a R IRLEN SAREA Gorka Julio #Dazokat Urtero bezala hemen da Durangoko Azoka, kulturaren plaza izen-datua, lehen liburua-ren eta diskoaren azoka zena. Bere barruan, kultura digitalak badu bere espazio propioa: Kabi@. Aurkeztutako proiektuak begiratuz, atal garrantzitsuagoa bihurtzeko bidean dena. Lau egunetan, kultura digitala-ren arlo eta esparru askok izango dute bertan isla: gazteak, hez-kuntza, sortzaileak, komunita-tea, garatzaileak, ekintzaileak... Lehen egunean, gazteekin tai-lerrak eta ondoren esperientziak ezagutzeko aukera izango dugu. Arratsalde bukaeran, Maite Go-ñik teknologiak hezkuntzan etorkizun hurbileko joerak zein diren erakutsiko digu. Bigarrenean, sortzaileek izan-go dute tartea. Aplikazio mugi-korrekin egindako ekimenak, transmedia proiektuak, komiki-gintza, ekimen digitalak, palin-dromo egileak... Sormen handia eta espero gabeko ezusteko asko sortzaile egunean. Eta errepikae-zina izango den Ingurune alda-gaiak ekitaldi amaieran. Hirugarrena, kultura digitala sustatzeko berebizikoa izan den komunitatea eta teknikoki au-rrera eramaten duten garatzaile-entzat izango da. Hizkuntz tek-nologiek atal garrantzitsua izan-go dute hemen, gonbidatua den okzitanoaren esperientziak eza-gutzeko aukerarekin. Arratsalde-an, euskara hitza tabu gisa duen ekimen ezaguna. Kultura librea-ren esperientzia interesgarri bat ere izango da: Herri Liburutegi Digitala. Azoka amaitzeko, ikerketa eta teknologiarekin lotutako ekin-tzaile eta enpresek izango dute txanda. Enpresarean-ek (euska-raz lan egiten duten enpresa eta profesionalen sarea) eta Olatu- Koop-ek (ekonomia sozial eta eraldatzailea sustatzen duen sa-rea) lagundutako atalean, hain-bat enpresa teknologikoren espe-rientzia ezagutu eta horiekin ez-tabaidatzeko beta izango da. Aurten .eus domeinua eskura-tu dugun urtea izaki, arlo bakoi-tzari bideratuta, egunero 13:30ean horren berri izateko au-kera ere izango da. Azken egune-an, beste domeinu kulturalen ai-tzindari izan zen .catdomeinua-ren zuzendaria etorriko da. Parte hartuko duten eragile horietako asko kulturaren parte direla onartzeko zailtasunak di-tuztenak ere badaude. Izan dadi-la aurtengoa kultura digitala kul-turaren barruan banaezina den arlo gisa ulertzen lagunduko duen azoka. Urtzi Urkizu Reality hauek porno-grafia hutsa dira. Hala-koak iragarkiak balira, legez kanpoko publizi-tatetzat joko lirateke». PSOEko diputatu Angeles Alvarezek hitz horiekin salatu zuen Telecinco kateko Campamento de verano saioa. Janari lasterreko enpresa batzuek publizitatea kendu zu-ten, eta saioak zer esana eman zuen egun batzuetan. Edukiak oso matxistak zirelako. Ez dira bakarrak, ez dira desagertu tele-bista kateetatik. Salaketak tanto-ka iristen dira, ordea. Salbuespenak badira. Euskal Herrian alarma guztiak piztu zi-tuen Cuadrilla busca citaETB2ko saioak, ekainean. Atal bakarra eman eta gero, kentzeko eskatu zuten Emakundek, Euskal Herri-ko Mugimendu Feministak, sin-dikatuek eta ia alderdi politiko guztiek. Kendu zuten. Baina ETB2 ez da kate bakarra. Hego Euskal Herrian Tele5 da ikusle gehien di-tuen katea, alde handiarekin, eta asaldatzeko moduko saioak es-kaintzen ditu. Beste kate askok ere bai. Maria Castejon historialari eta Pikara Magazine-ko kolabora-tzaileak Mujeres, hombres y vice-versa (Tele5) saioa jarri du adibi-detzat: «Ordezkatzen diren ere-du femenino eta maskulinoak lazgarriak dira. Planteamendua bera, non emakumeak eta gizo-nezkoak tronista baten faborea-gatik edo maitasunagatik lehia-tzen ari diren, oso patriarkala da. Heteronorma sustatzen du saio-ak, maskulinitate menderatzailea eta lehiakortasuna maitasuna lortzeko». Ianire Estebanez psikologo eta ikerlaria aditua da gaian —mino-viomecontrola. blogspot . com blogean ikus-entzunezko edukietako maitasun harrema-nak «dibertsitatetik eta errespe-tutik » aztertzen ditu—. Haren hausnarketaren arabera, «hete-rosexualitate normatiboaren ideia» transmititzen dute halako saioek: «Errealitateak esaten digu askotariko andre eta gizonak daudela. Baina zer gertatzen da reality hauetan estereotipo bat ikusten dugunean? Gizonezkoa gaiztoa, indartsua eta erasokorra, eta emakumea sexia eta jelosko-rra denean? Nerabeak eredu ho-riek hartuko ditu erreferentzia-tzat, eta haiek bezalakoa izan nahiko du. Eta antzik ez badu, gaizki sentituko da». Estebane-zen iritziz, ereduok nortasunaren eraikuntzari eragiten diote. Gor-putzari gurtzak «adierazpen go-rena » hartzen du halako saioe-tan, baina Castejonek uste du pre-sioa handiagoa dela neskentzat, «polita, titi handikoa eta gorputz ikusgarrikoa ez bada, oso kritika-tua baita». Ereduak naturaltzat ez hartu Reality-ak ikusteko orduan ikus-pegi kritiko bat izatea garrantzi-tsua dela uste du psikologoak. «Halako edukiez modu kolektibo batean kexatu beharko genuke, masa hedabideek pentsamendua sortzen baitute mezuekin. Eragin horri aurka eginez bizirik iraute-ko eta gauzak aldatzeko, elkarre-kin joan beharko genuke, berdi-nen arteko errespetua, oniritzia eta tolerantzia bilatuz», esan du Estebanezek. Castejonek salatu du hedabide-ek ez dutela espiritu kritikoa sus-tatzen. «Mezu hegemonikoak za-baltzen dituzte. Gazteek ez dituz-te eredu horiek naturaltzat jo behar». Horretarako, ordea, nor-ma auzitan jartzen duen hezkun-tza behar dela nabarmendu du. Estebanezek adierazi du gazteak ikusten duena aztertu behar due-la: «Ez du pasiboa izan behar, eredu horien garrantzia desmun-tatu behar du. Hau da, ikusten eta entzuten denaren kudeaketa emozionala eta azterketa kritikoa egin behar du hartzaile gazteak». Estereotipo sexistetatik alden-tzen diren telebista saio ereduga-rri gutxi daude. Horietako bat Girls telesaila dela iruditzen zaio Estebanezi: «Protagonista neska-ren rol tipikotik ateratzen da, ez da perfektua, eta den bezala onar-tzen du bere burua». Castejonek The Simpsons saioa gomendatu du: «Nahiz eta genero rol tradi-zionalak izan, kritika eta umore asko du». Estebanezen arabera, ontzat jo behar dira ezaugarri ez-berdinak izanik eskubidetan per-tsona berdinak izan daitezkeela erakusten duten programak, «errealistagoa baita hori». Maria Castejon historialariaren eta Ianire Estebanez psikologoaren ustez, saio batzuen estereotipoek gazteengan eragin kaltegarria dute. Ikuspegi kritikoa aldarrikatu dute. Eduki sexistak deseraikitzen Maria Castejonen arabera, Tele5ko Mujeres, hombres y viceversa saioak «heteronorma» sustatzen du. TELE5 ‘‘ ‘Reality’ batzuen eredua oso patriarkala da, non emakume eta gizonak maitasunagatik lehiatzen ari diren» Maria Castejon ‘Pikara Magazine’-ko kolaboratzailea «Nerabeak telebistako ereduak hartzen ditu erreferentziatzat, eta berak antzik ez badu gaizki sentitzen da» Ianire Estebanez Psikologoa