GRAMATIKA
18                                                             Perpaus bakunak II
                                                               Perpaus bakuna: Aditz bakarra duen perpausa. Hiztunaren jarreraren arabera lau motatakoak izan daitezke: adierazpen-perpausak, galde-
                                                               perpausak, aginte-perpausak eta harridura-perpausak.
                                                               Aginte-perapusa: era honetako perpausak aginduak emateko (eta baita eskatzeko, erregutzeko eta mehatxatzeko ere) erabiltzen dira eta amaieran
                                                               harridura-marka (!) eraman ohi dute. Hiru eratara egin daitezke: aditz nagusiarekin (Etorri hona!), aditz laguntzailearekin (Etor zaitez hona!), eta
                                                               aditz trinkoarekin (Zatoz hona!). Azken era hori bakarrik erabil daiteke NOR erako aditzekin eta baiezko perpausa egiteko.
                                                               Harridura-perpausa: era honetako perpausek gure barneko sentipenak adierazten dituzte: harridura, larritasuna, beldurra, kezka, nazka, etab.
                                                               Amaieran harridura marka (!) eramaten dute. Era hauetara osa daitezke, besteak beste: erakusleen bidez (Hau da beroa!), galdetzaileen bidez
                                                               (Nolako beroa dagoen!), Bai adberbioaren bidez (Bai ederra!).




                                                                                ADIERAZPEN-PERPAUSAK



                                                                                GALDE-PERPAUSAK



                                                                                                                Aditz nagusiarekin. (Etorri hona!)
                                                               PERPAUS
                                                               BAKUNAK          AGINTE-PERPAUSAK                Aditz laguntzailearekin. (Etor zaitez hona!)
                                                                                                                Aditz trinkoarekin. (Zatoz hona!)



                                                                                                                Erakusleen bidez. (Hau da beroa!)
                                                                                HARRIDURA-PERPAUSAK             Galdetzaileen bidez. (Nolako beroa dagoen!)
                                                                                                                Bai adberbioaren bidez. (Bai ederra!)




© 2009 Zubia Editoriala, S. L. / Santillana Educación, S. L.
© 2009 Zubia Editoriala, S. L. / Santillana Educación, S. L.
                                                                                                                                                                                                                 19

Bakunak 2

  • 1.
    GRAMATIKA 18 Perpaus bakunak II Perpaus bakuna: Aditz bakarra duen perpausa. Hiztunaren jarreraren arabera lau motatakoak izan daitezke: adierazpen-perpausak, galde- perpausak, aginte-perpausak eta harridura-perpausak. Aginte-perapusa: era honetako perpausak aginduak emateko (eta baita eskatzeko, erregutzeko eta mehatxatzeko ere) erabiltzen dira eta amaieran harridura-marka (!) eraman ohi dute. Hiru eratara egin daitezke: aditz nagusiarekin (Etorri hona!), aditz laguntzailearekin (Etor zaitez hona!), eta aditz trinkoarekin (Zatoz hona!). Azken era hori bakarrik erabil daiteke NOR erako aditzekin eta baiezko perpausa egiteko. Harridura-perpausa: era honetako perpausek gure barneko sentipenak adierazten dituzte: harridura, larritasuna, beldurra, kezka, nazka, etab. Amaieran harridura marka (!) eramaten dute. Era hauetara osa daitezke, besteak beste: erakusleen bidez (Hau da beroa!), galdetzaileen bidez (Nolako beroa dagoen!), Bai adberbioaren bidez (Bai ederra!). ADIERAZPEN-PERPAUSAK GALDE-PERPAUSAK Aditz nagusiarekin. (Etorri hona!) PERPAUS BAKUNAK AGINTE-PERPAUSAK Aditz laguntzailearekin. (Etor zaitez hona!) Aditz trinkoarekin. (Zatoz hona!) Erakusleen bidez. (Hau da beroa!) HARRIDURA-PERPAUSAK Galdetzaileen bidez. (Nolako beroa dagoen!) Bai adberbioaren bidez. (Bai ederra!) © 2009 Zubia Editoriala, S. L. / Santillana Educación, S. L. © 2009 Zubia Editoriala, S. L. / Santillana Educación, S. L. 19