3. MAILA ONLINE


                                     BALDINTZAK:

ADITZ JOKATUAZ              ADITZ JOKATU GABEAZ          BESTELAKOAK
Ba- …, baldin eta … ba…     -z gero, ezik, ezean,        Bestela, bertzenaz,
                            -tzera, -tzekotan            osteratzean, ezpabere


a- Nahi izanez gero, sagardotegira joan gaitezke bihar- Nahi baduzue, sagardotegira…
b- Hori jakinda, ez nintzen joango= hori jakin izan banu, ez nintzen joango.
c- Bihar itzuli beharko didazu kotxea, nik uztea nahi baduzu= kotxea uztekotan, bihar
   itzuli beharko didazu.
d- Azterketa hori gainditu behar baduzu, has zaitez ikasten lehenbailehen= azterketa
   hori gainditzekotan, has zaitez ikasten lehenbailehen= lehenbailehen ikasten hasi
   beharko duzu, azterketa hori gaindituko baduzu.
e- Italian pasta jango dut, zerbait jaten badut= Italian pasta jango dut, zerbait
   jatekotan. (aditz bera –jan, kasu honetan- baldintzan eta ondorioan).
f- Hobe isiltzen bazarete. Isiltzen ez bazarete, gorriak ikusiko dituzue= Hobe isiltzen
   bazarete, bestela, gorriak …/ bertzenaz, ezpabere, osterantzean.




                                     ERLATIBERAK:

a- ...jakin behar dute; haiei esango diet= jakin behar duteNEI esango diet.
b- Ekarri dudan boligrafoa= nik ekarritako boligrafoa
c- Mutila ez da etorri; horrek jan ditu denak= etorri ez den mutilak jan ditu denak.
d- Arraroa dirudi; hala ere, batzuk ilargira iritsi dira= arraroa badirudi ere, badago
   ilargira iritsi denik.
e- Lekua ezagutzen den norbait behar dugu, baina ez dago inor.= …behar badugu ere,
   ez dago lekua ezagutzen duenik.
f- Umeek atzo egin zuten; nik horri ez nioke aparteko garrantzirik emango. = Umeek
   atzo egin zutenari nik ez nioke aparteko garrantzirik emango.
g- Egun hartan eskaileretan behera erori nintzen. Ordukoa da argazkia =
   … erori nintzeNEKOA da argazkia.
h- Azterketa gainditu dutelako mutil guztiek izango dute saria= Mutilek, zeintzuk
   azterketa gainditu baitute, saria izango dute./ …, non …..-n, ….. (adi! hau erlatibo ez-
   murriztailea da, denei egiten baitie erreferentzia –gaztelaniaz , los cuales aprobaron
   el exámen-)
i- Ez dakigu zer egin etxearekin; izan ere, apurtuta dago.= Etxea, zeinarekin ez
   baitakigu zer egin, apurtuta dago.




                                                                                          1
3. MAILA ONLINE


                                    KONPARATIBOAK:

Nola(ko): BAINO ….-AGO(A); Zenbat: BAINO … GEHIAGO/GUTXIAGO

ZENBAT                       …-(n) beste, adina, lain,    Honenbeste, horrenbeste,
                             bezainbat, bezainbeste,      hainbeste
                             hainbat


   a- Hau polita da; neurri berean da zatarra hori= Hau polita den bezain zatarra da
      hori.
   b- Zure buruak ez dauka garai batean zuen indarra= Zure buruak ez dauka garai
      batean adinako indarrik.
   c- Etxea handia zela esan zidaten; hala ere, ez da horren handia= Etxea ez da esan
      zidaten bezain handia.
   d- Larri samarra dela esan duzu; dena dela, larriagoa da= Esan duzun baino
      larriagoa da.
   e- Nik jende asko espero nuen; eta hainbeste jende zegoen han= Nik espero
      adina jende zegoen han.
   f- Diru asko bilduko genuela uste zuten; ez genuen hainbeste bildu= Ez genuen
      uste zuten adina diru bildu.

SUPERLATIBOA: -rik…-en, -etan….-en, -etatik…-en, -etarik…-en, denik eta…-en ahalik eta
…-en, ahalbait …-en, direnik eta .-en, ezin+adj+…-ago/ gero eta azkarrago, zein baino
zein txotxoloagoa, zenbat eta…..-ago, orduan eta …-ago, aldian baino aldian …-ago

Kontuz: adjetiboak a artikulua hartzen du: adberbioak ez, ordea. Adib: Gero eta
azkarragoa da BAINA Gero eta azkarrago ikasten du.


                       MODUZKOAK: Bereizi NOLA eta NOLAKO(A)

   a-   Nik era batean pentsatzen nuen eta zuk horrela egin duzu= Nik pentsatzen nuen
        bezala egin duzu (moduan, eran, erara, legez, gisan, …)
   b-   NOLAKOA? Zuk duzun gisakoa erosi dugu etxea= zurea bezalakoa erosi dugu
        etxea= zurearen modukoa erosi dugu etxea= Zurea lakoa erosi dugu etxea.
   c-   Zu bezalako lagunak topatuko dituzu han= Zure gisako lagunak topatuko
        dituzu han.
   d-   Hori behar den garaian erosita, merkeago aterako litzaizuke= ... erosiko bazenu,
        merkeago aterako litzaizuke.
   e-   Zenbat eta aurrerago jo, orduan eta beldur handiagoa izango duzu= Aurrerago
        jotzen duzun heinean (neurrian), beldur handiagoa ….= aurrerago jo ahala,
        beldur handiagoa…
   f-   Une batean geldirik gelditu zen ate parean, ez aurrera ez atzera= …
        gelditu zen, ez aurrera ez atzera jotzen ez zuela.
   g-   Loroek bezala hitz egiten du= Loroa balitz bezala hitz egiten du.
   h-   Epailea balitz bezala, erabaki guztiak berak hartzen ditu= Epailea bailitzan,
        berak hartzen ditu erabaki guztiak. (balira bezala= bailiran; ibiliko balira bezala=
        bailebiltzan…)
   i-   Gurasoek bezala (legez) egin dute aurrera= Gurasoen antzera (-en modura,
        -en gisara) egin dute aurrera.




                                                                                          2
3. MAILA ONLINE


                                   IRITZIA:
              gorETSI, gaitzETSI, onETSI, lehenETSI, gutxiETSI, ...

a- Oso lan ona egin zuen; hala ere, ez diote aparteko garrantzirik eman- Oso lan ona
   egin zuen arren, gutxietsi egin dute.
b- Puntu asko galdu dituzte: horiek berreskuratzea izango da taldearen lehentasuna-
   Galdutako puntuak berreskuratzea lehenetsiko du taldeak.
c- Ez du inorekin hitz egiteko jarrera agertu; hori txartzat hartu dute- Inorekin hitz
   egiteko jarrera agertu ez izana gaitzetsi dute.


                               NOMINALIZAZIOA

a- Aretoari 12 buelta emanarazi dizkit entrenatzaileak= Aretoari 12 buelta ematera
   behartu nau entrenatzaileak.
b- Kanpoko mahaiak barrura sartzeko eskatu digu nagusiak= Kanpoko mahaiak
   barrura sar ditzagula eskatu digu nagusiak.
c- Ez ditut jostailuak ekarri zuek jolasteko= Ez ditut … ekarri zuek jolas zaitezten.
d- Zer iruditzen zaizu Julenek esandakoa?= Zer deritzozu Julenek esandakoari?
e- Asko erre dut orain arte eta, beraz, ez dut gehiago erreko= Orain arte asko erre
   dudanez, erretzeari utziko diot.
f- Orain denbora gehiago dut; ikasten hasiko naiz= Orain denbora gehiago
   dudanez, ikasteari ekingo diot.
g- Aspertuta nago beti lelo bera entzuteaz= Beti lelo bera entzuteak aspertzen
   nau.
h- Bidaia luze bat egin nahi dut= Bidaia luze bat egiteko gogoa daukat (irrikan
   nago)
i- Filma ikusi gabe eman dute askok iritzia= Filma ikusteke eman dute askok iritzia.
j- Azterketa gainditu dut. Horrek lasaitu nau= Azterketa gaindiTZEAK lasaitu nau.
k- Azterketa hura gainditu nuen. Horrek lasaitu ninduen= Azterketa hura gainditu
   IZANAK lasaitu ninduen.
l- Ezin izan dut sarrera gehiago lortu= EZ dut sarrera gehiagorik lortzerik izan.


                                    BELDUR:

a- Ez dut uste etorriko direnik; horren beldur naiz= Etorriko ez diren beldur naiz.
b- Beldur diot hori esateari= Hori esateak beldurtzen nau.




                                                                                      3

Berridazketetarako baliokideak2

  • 1.
    3. MAILA ONLINE BALDINTZAK: ADITZ JOKATUAZ ADITZ JOKATU GABEAZ BESTELAKOAK Ba- …, baldin eta … ba… -z gero, ezik, ezean, Bestela, bertzenaz, -tzera, -tzekotan osteratzean, ezpabere a- Nahi izanez gero, sagardotegira joan gaitezke bihar- Nahi baduzue, sagardotegira… b- Hori jakinda, ez nintzen joango= hori jakin izan banu, ez nintzen joango. c- Bihar itzuli beharko didazu kotxea, nik uztea nahi baduzu= kotxea uztekotan, bihar itzuli beharko didazu. d- Azterketa hori gainditu behar baduzu, has zaitez ikasten lehenbailehen= azterketa hori gainditzekotan, has zaitez ikasten lehenbailehen= lehenbailehen ikasten hasi beharko duzu, azterketa hori gaindituko baduzu. e- Italian pasta jango dut, zerbait jaten badut= Italian pasta jango dut, zerbait jatekotan. (aditz bera –jan, kasu honetan- baldintzan eta ondorioan). f- Hobe isiltzen bazarete. Isiltzen ez bazarete, gorriak ikusiko dituzue= Hobe isiltzen bazarete, bestela, gorriak …/ bertzenaz, ezpabere, osterantzean. ERLATIBERAK: a- ...jakin behar dute; haiei esango diet= jakin behar duteNEI esango diet. b- Ekarri dudan boligrafoa= nik ekarritako boligrafoa c- Mutila ez da etorri; horrek jan ditu denak= etorri ez den mutilak jan ditu denak. d- Arraroa dirudi; hala ere, batzuk ilargira iritsi dira= arraroa badirudi ere, badago ilargira iritsi denik. e- Lekua ezagutzen den norbait behar dugu, baina ez dago inor.= …behar badugu ere, ez dago lekua ezagutzen duenik. f- Umeek atzo egin zuten; nik horri ez nioke aparteko garrantzirik emango. = Umeek atzo egin zutenari nik ez nioke aparteko garrantzirik emango. g- Egun hartan eskaileretan behera erori nintzen. Ordukoa da argazkia = … erori nintzeNEKOA da argazkia. h- Azterketa gainditu dutelako mutil guztiek izango dute saria= Mutilek, zeintzuk azterketa gainditu baitute, saria izango dute./ …, non …..-n, ….. (adi! hau erlatibo ez- murriztailea da, denei egiten baitie erreferentzia –gaztelaniaz , los cuales aprobaron el exámen-) i- Ez dakigu zer egin etxearekin; izan ere, apurtuta dago.= Etxea, zeinarekin ez baitakigu zer egin, apurtuta dago. 1
  • 2.
    3. MAILA ONLINE KONPARATIBOAK: Nola(ko): BAINO ….-AGO(A); Zenbat: BAINO … GEHIAGO/GUTXIAGO ZENBAT …-(n) beste, adina, lain, Honenbeste, horrenbeste, bezainbat, bezainbeste, hainbeste hainbat a- Hau polita da; neurri berean da zatarra hori= Hau polita den bezain zatarra da hori. b- Zure buruak ez dauka garai batean zuen indarra= Zure buruak ez dauka garai batean adinako indarrik. c- Etxea handia zela esan zidaten; hala ere, ez da horren handia= Etxea ez da esan zidaten bezain handia. d- Larri samarra dela esan duzu; dena dela, larriagoa da= Esan duzun baino larriagoa da. e- Nik jende asko espero nuen; eta hainbeste jende zegoen han= Nik espero adina jende zegoen han. f- Diru asko bilduko genuela uste zuten; ez genuen hainbeste bildu= Ez genuen uste zuten adina diru bildu. SUPERLATIBOA: -rik…-en, -etan….-en, -etatik…-en, -etarik…-en, denik eta…-en ahalik eta …-en, ahalbait …-en, direnik eta .-en, ezin+adj+…-ago/ gero eta azkarrago, zein baino zein txotxoloagoa, zenbat eta…..-ago, orduan eta …-ago, aldian baino aldian …-ago Kontuz: adjetiboak a artikulua hartzen du: adberbioak ez, ordea. Adib: Gero eta azkarragoa da BAINA Gero eta azkarrago ikasten du. MODUZKOAK: Bereizi NOLA eta NOLAKO(A) a- Nik era batean pentsatzen nuen eta zuk horrela egin duzu= Nik pentsatzen nuen bezala egin duzu (moduan, eran, erara, legez, gisan, …) b- NOLAKOA? Zuk duzun gisakoa erosi dugu etxea= zurea bezalakoa erosi dugu etxea= zurearen modukoa erosi dugu etxea= Zurea lakoa erosi dugu etxea. c- Zu bezalako lagunak topatuko dituzu han= Zure gisako lagunak topatuko dituzu han. d- Hori behar den garaian erosita, merkeago aterako litzaizuke= ... erosiko bazenu, merkeago aterako litzaizuke. e- Zenbat eta aurrerago jo, orduan eta beldur handiagoa izango duzu= Aurrerago jotzen duzun heinean (neurrian), beldur handiagoa ….= aurrerago jo ahala, beldur handiagoa… f- Une batean geldirik gelditu zen ate parean, ez aurrera ez atzera= … gelditu zen, ez aurrera ez atzera jotzen ez zuela. g- Loroek bezala hitz egiten du= Loroa balitz bezala hitz egiten du. h- Epailea balitz bezala, erabaki guztiak berak hartzen ditu= Epailea bailitzan, berak hartzen ditu erabaki guztiak. (balira bezala= bailiran; ibiliko balira bezala= bailebiltzan…) i- Gurasoek bezala (legez) egin dute aurrera= Gurasoen antzera (-en modura, -en gisara) egin dute aurrera. 2
  • 3.
    3. MAILA ONLINE IRITZIA: gorETSI, gaitzETSI, onETSI, lehenETSI, gutxiETSI, ... a- Oso lan ona egin zuen; hala ere, ez diote aparteko garrantzirik eman- Oso lan ona egin zuen arren, gutxietsi egin dute. b- Puntu asko galdu dituzte: horiek berreskuratzea izango da taldearen lehentasuna- Galdutako puntuak berreskuratzea lehenetsiko du taldeak. c- Ez du inorekin hitz egiteko jarrera agertu; hori txartzat hartu dute- Inorekin hitz egiteko jarrera agertu ez izana gaitzetsi dute. NOMINALIZAZIOA a- Aretoari 12 buelta emanarazi dizkit entrenatzaileak= Aretoari 12 buelta ematera behartu nau entrenatzaileak. b- Kanpoko mahaiak barrura sartzeko eskatu digu nagusiak= Kanpoko mahaiak barrura sar ditzagula eskatu digu nagusiak. c- Ez ditut jostailuak ekarri zuek jolasteko= Ez ditut … ekarri zuek jolas zaitezten. d- Zer iruditzen zaizu Julenek esandakoa?= Zer deritzozu Julenek esandakoari? e- Asko erre dut orain arte eta, beraz, ez dut gehiago erreko= Orain arte asko erre dudanez, erretzeari utziko diot. f- Orain denbora gehiago dut; ikasten hasiko naiz= Orain denbora gehiago dudanez, ikasteari ekingo diot. g- Aspertuta nago beti lelo bera entzuteaz= Beti lelo bera entzuteak aspertzen nau. h- Bidaia luze bat egin nahi dut= Bidaia luze bat egiteko gogoa daukat (irrikan nago) i- Filma ikusi gabe eman dute askok iritzia= Filma ikusteke eman dute askok iritzia. j- Azterketa gainditu dut. Horrek lasaitu nau= Azterketa gaindiTZEAK lasaitu nau. k- Azterketa hura gainditu nuen. Horrek lasaitu ninduen= Azterketa hura gainditu IZANAK lasaitu ninduen. l- Ezin izan dut sarrera gehiago lortu= EZ dut sarrera gehiagorik lortzerik izan. BELDUR: a- Ez dut uste etorriko direnik; horren beldur naiz= Etorriko ez diren beldur naiz. b- Beldur diot hori esateari= Hori esateak beldurtzen nau. 3