Deskribapena
Definizioa eta ezaugarriak
Deskribapenaren definizioa
• Deskribapen testua gizaki, animalia, gauza,
leku, gertakizun edo prozesu baten ezaugarri
fisiko, psikologiko nahiz bestelakoak agertu,
erakutsi, adierazi edo zehazten dituen testua da,
hots, “delakoa” nolakoa den adierazten diguna.
Non agertzen da
deskribapena?
• Normalean beste testu baten barnean agertzen
da eta zaila da testu deskribatzaile hutsa
aurkitzea.
• Adibidez…
▪ Narrazioan agertzen da, denbora, lekua nahiz
gertakariren bat azaltzeko.
▪ Azalpenezko testuetan ere ohikoa da, ikasliburuetan
erraterako, eta berdin elkarrizketetan.
Deskribapenaren
definizioaren egitura
Deskribapenaren
definizioaren egitura
• Egitura
▪ a) Identifikazioa
▪ b) Definizioa
▪ c) Hedapena
Deskribapenaren
definizioaren egitura
• Intxaurrondo. iz. (1923). Tamaina handiko
zuhaitza, itzalpe handikoa eta zur oso onekoa,
hostoak elkartuak eta loreak dilinda dauden
gerbatan dituena, fruitua intxaurra duena
(Junglans regia).
Intxaurrondo identifikazioa da.
“Tamaina handiko zuhaitza, itzalpe
handikoa eta zur oso onekoa, hostoak
elkartuak eta loreak dilinda dauden
gerbatan dituena, fruitua intxaurra
duena” definizioa da.
(Junglans regia) hedapena da.
Orobat, hedapena dira gramatika kategoria
adierazten duen hasierako iz. 'izena' eta
euskal testuetan lehen aldiz azaltzen den
data erakusten duen (1923).
Deskribapen motak
Deskribapen motak
• Egoeraren deskribapena
• Prozesuen deskribapena
Deskribapen motak
• Egoeraren deskribapena
▪ Fisikoa
• Pertsonak
• Animaliak
• Gauzak
• Lekuak...
▪ Barne egoerak
• Izaera
• Sentimenduak…
Deskribapen motak
• Prozesuen deskribapena
▪ Zerbait nola egiten den
▪ Zerbait nola dabilen
▪ Zerbait nola erabiltzen den...
Ezaugarri morfosintaktikoak
Ezaugarri morfosintaktikoak
• Perpaus bakunak, laburrak azaltzen dira
gehienetan, puntuazio marka askorekin,
“eta” juntagailuak ere maiz.
• Definizioan ikusteko aukera izan den
bezala, erlatibozko perpausak ugariak
dira, baita alderaketak ere.
Ezaugarri morfosintaktikoak
• Aditz gutxi agertzen dira eta normalki
orainaldian egoten dira, definizioetan
behintzat, bestelakoetan iraganaldi
puntukaria ere maiz erabiltzen da.
• Izenondoak ugariak dira eta orobat izenak
eta izenaren ingurukoak.
Ezaugarri testualak
Ezaugarri testualak
• Maiz lekuaren inguruan antolatuak:
tokia adierazten duten hitz asko.
• Beste askotan denbora adierazten
dutenak aurkitzen ditugu.
Deskribapena

Deskribapen labur (1)