Ion Urruzola Lasa
                                      Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak

                                                           2010eko maiatzak 31n




                        AZKEN HAUSNARKETA


       Zer nolako irakaslea izan nahi dut? Azkenaldi honetan askotan egin diot
galdera hau nire buruari, eta egiterakoan, hiru urte hauetan zehar ikusi eta
ikasitako makina bat kontzeptu, irudi eta ideia datorzkit burura. Haur
Hezkuntzako irakasle batek hainbat erregistro izan behar ditu, eta egoera eta
pertsona ezberdinetara modu egokian moldatzeko gai izan behar du.

        Orokorrean, konfidantzan oinarritutako erlazioak (haurrekiko, beste
irakasleekiko, gurasoekiko…) eraiki nahiko nituzke, zutabe sendoa kontsideratzen
baitut lan egiteko orduan. Hau da, haurrei gertutasuna sentiaraztea gustatuko
litzaidake, baina bakoitzak dituen ardurak eta zereginak baztertu gabe, noski.

       Hemendik abiaturik, eskolan ongi pasatzea eta, era berean, sozializazio
prozesuaren lehenengo pausuak eraginkortasunez barneratzea izango da nire
helburu nagusietariko bat. Horretarako, Haur Hezkuntzako etapan funtsezkoak
diren arloak kontuan hartu (autonomia, komunikazioa eta harremanak, ingurunea,
adimen emozionala, maila bakoitzari dagozkion edukiak…), eta bakoitzaren
beharren eta garapenaren arabera, denon artean landuko ditugu.

       Teknologia berrien erabilerari dagokionez, jakina da Haur Hezkuntzako
haurrak irudiaren kulturan hezi eta bizi(ko) direla. Honela, eskolan esparru
horrekin “lehenengo” kontaktu bat izatea interesgarria dela deritzot (xagua,
teklatua eta programaren bat erabili, bideoren bat ikusi, ipuin multimediak
landu/sortu…). Baina hezkuntzako etapa honetan nire ustez, mundu fisikoak eta
elkarren arteko harremanek eta bizipenek izan behar dute lehentasuna.

       Dena dela, gaur egun irakaslegoak –kasu honetan, nik- IKT-en inguruan ongi
prestaturik egon behar duela pentsatzen dut, oso tresna boteretsua baita hamaika
gauzetarako (esate baterako, nik argazkien/bideoen muntaiak egitea espero dut
familien gozamenerako). Ikasgai honek, zentzu honetan, eskura dauden baliabideak
ezagutzeko eta erabiltzeko aukera eman dit, eta baliagarria izan da.
Azken hausnarketa

Azken hausnarketa

  • 1.
    Ion Urruzola Lasa Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak 2010eko maiatzak 31n AZKEN HAUSNARKETA Zer nolako irakaslea izan nahi dut? Azkenaldi honetan askotan egin diot galdera hau nire buruari, eta egiterakoan, hiru urte hauetan zehar ikusi eta ikasitako makina bat kontzeptu, irudi eta ideia datorzkit burura. Haur Hezkuntzako irakasle batek hainbat erregistro izan behar ditu, eta egoera eta pertsona ezberdinetara modu egokian moldatzeko gai izan behar du. Orokorrean, konfidantzan oinarritutako erlazioak (haurrekiko, beste irakasleekiko, gurasoekiko…) eraiki nahiko nituzke, zutabe sendoa kontsideratzen baitut lan egiteko orduan. Hau da, haurrei gertutasuna sentiaraztea gustatuko litzaidake, baina bakoitzak dituen ardurak eta zereginak baztertu gabe, noski. Hemendik abiaturik, eskolan ongi pasatzea eta, era berean, sozializazio prozesuaren lehenengo pausuak eraginkortasunez barneratzea izango da nire helburu nagusietariko bat. Horretarako, Haur Hezkuntzako etapan funtsezkoak diren arloak kontuan hartu (autonomia, komunikazioa eta harremanak, ingurunea, adimen emozionala, maila bakoitzari dagozkion edukiak…), eta bakoitzaren beharren eta garapenaren arabera, denon artean landuko ditugu. Teknologia berrien erabilerari dagokionez, jakina da Haur Hezkuntzako haurrak irudiaren kulturan hezi eta bizi(ko) direla. Honela, eskolan esparru horrekin “lehenengo” kontaktu bat izatea interesgarria dela deritzot (xagua, teklatua eta programaren bat erabili, bideoren bat ikusi, ipuin multimediak landu/sortu…). Baina hezkuntzako etapa honetan nire ustez, mundu fisikoak eta elkarren arteko harremanek eta bizipenek izan behar dute lehentasuna. Dena dela, gaur egun irakaslegoak –kasu honetan, nik- IKT-en inguruan ongi prestaturik egon behar duela pentsatzen dut, oso tresna boteretsua baita hamaika gauzetarako (esate baterako, nik argazkien/bideoen muntaiak egitea espero dut familien gozamenerako). Ikasgai honek, zentzu honetan, eskura dauden baliabideak ezagutzeko eta erabiltzeko aukera eman dit, eta baliagarria izan da.