SlideShare a Scribd company logo
ARRUE proiektua


 Ebaluazio Diagnostikoa
2011: ikasleen hizkuntza
  erabileraren datuak


   LMH4ko eta DBH2ko ikasleak (EAE)
      Laburpen exekutiboa


                                 2013ko urtarrila
Arrue ikerketa
                                   ED2011 – Laburpen exekutiboa




ARRUE proiektuaren nondik norakoak

Sorrera eta gidaritza
ARRUE proiektua ikasleen eskola giroko hizkuntza erabileraren inguruko ikerketa-ildo bat da.
2004. urtean sortu zuten Soziolinguistika Klusterrak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak
eta ordutik hona lankidetzan garatu da urteroko hitzarmen bitartez.

Jarraipen Batzorde bat du ARRUE ikerketak bere lanaren gidari. Bertan bildu izan dira Eusko
Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko ordezkariak eta Soziolinguistika
Klusterrekoak eta horiekin batera, ikasturtez ikasturte lankide izan diren erakundeetako
ordezkariak: besteak beste, Ulibarri programako Normalkuntza Teknikariak (HNT), IRALEko
lankideak eta Hezkuntza Saileko aholkulariak. Aipatu erakundeez gain, 2004tik honako
ibilbidean EAEko ikastetxe askorenen lankidetza ere izan du proiektuak.

2010-2011 ikasturtean ARRUEren egitekoa Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko
erakundearekin (ISEI-IVEI) bateratu zen eta geroztik erakunde hauek osatzen dute Jarraipen
Batzordea: Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzua, Soziolinguistika Klusterra eta ISEI-IVEI.

Helburuak
Hiru dira ARRUE ikerketaren helburu nagusiak:
   a) EAEko ikasleen eskola giroko hizkuntza erabilerak –eta bereziki, euskarazko jarduna-
        zer-nolakoak eta zenbatekoak diren aztertzea.
   b) Erabilera horien gorabeherak ongien iragartzen dituzten faktoreak identifikatzen
        saiatzea.
   c) Hori guztia kontuan izanik, euskararen erabilera (eskola-munduan) normaltzeko
        egiten diren ekinaldiei etekinik hoberena nola atera pentsatzeko eta adosteko
        ebidentzia enpiriko garrantzitsua bildu eta sistematizatzea.


2011ko datu jasoketa: Ebaluazio Diagnostikoa (ISEI-IVEI)

2004tik 2010era bitartean ARRUE proiektuan jaso diren datuak ikastetxeekin lankidetzan
zuzenean edota Ulibarri programaren bitartez jaso dira, antolatutako datu jasoketetan
borondatez parte hartzea erabaki duten zentroetan.

2011. urtean ARRUEko datuak ISEI-IVEIk bideratzen duen Ebaluazio Diagnostikoa probaren
baitan jaso dira, EAEko ikastetxe publiko zein itunpeko ikastetxe guztietan: LMHko 4. mailan
(9-10 urte) eta DBHko 2. mailan (13-14 urte). Ondorengo taulan zehazten dira datu-
jasoketaren kopuruak: (ikastetxeak, taldeak eta ikasleak)

        Ikastetxeak Taldeak Ikasleak                   Ikastetxeak Taldeak Ikasleak
   LMH4     522       986    18.636               DBH2     329       865    17.184
Arrue ikerketa
                                                       ED2011 – Laburpen exekutiboa




Ikerketaren emaitzak: ikasleen hizkuntza erabilerak
eskolan
Ikaskideen arteko hizkuntza erabilera gelan

                                      %
                                                          Ikaskideekin Gelan
                                     100


                                     80


                                     60


                                              36                                       37
                                     40
                                                   24                             23
                                     20                 14 12 13       14 14 11

                                                                   1
                                       0
                                                        LMH4                   DBH2




Ikaskideekin gela barruan erabiltzen den hizkuntzari dagokionez, erabilera-proportzioak oso
ezberdinak dira bi ikasmailetan. LMH4n euskaraz beti edo gehienetan egiten dutenak %60 dira
eta DBH2n, berriz, %28. Gaztelania beti edo gehienetan erabiltzen duen multzoa LMH4ko
ikasleen %25a da eta DBH2ko ikasleen %60a.

Ikaskideen arteko hizkuntza erabilera jolaslekuan

 %
                   Ikaskideekin Jolaslekuan
100


80

                                                  59
60


                        37
40

                   22
20
      17                                     17
           12 11                11
                                      7 6
 0
              LMH4                         DBH2


Bi ikasmailatan, ikaskideekin jolaslekuan beti edo gehienetan gaztelaniaz egiten duten ikasleek
gehiengo zabala osatzen dute. Hala ere, alde nabarmenak daude proportzioetan ikasmaila
Arrue ikerketa
                                                  ED2011 – Laburpen exekutiboa




batetik bestera. DBH2n beti edo gehienetan gaztelaniaz hitz egiten duten EAEko ikasleen
proportzioa LMH4koa baino 16 puntu handiagoa da (%59-%75).

Aurreko puntuan eskainitako gela barruko erabilerekiko aldaketa nabarmena ematen da
jolaslekuan, bereziki LMH4ko ikasleen artean. Gela barruan, LMH4ko ikasle gehienak (%60)
beti edo gehienetan euskaraz aritzen dira elkarrekin; jolaslekuan berriz, gaztelaniaz aritzen dira
gehienak (%59) beti edo gehienetan. DBH2ko ikasleen kasuan, aldaketa ez da hain nabarmena,
baina horien artean ere euskarazko erabilera askoz baxuagoa da jolaslekuan gela barruan
baino eta lau ikasletik hiru (%75) beti edo gehienetan gaztelaniaz aritzen da ikaskideekin
jolaslekuan.

Ikasleen hizkuntza erabilera irakasleekin gelan

  %
                      Irakasleekin Gelan
100


 80


 60    53

 40                              37
                                      24
            21
 20              13                        13 13 13
                      7 6
                            1
  0
                 LMH4                      DBH2




EAEko LMH4ko ikasleen erdiak baino gehiagok (%53) beti euskaraz egiten die irakasleei gelan.
DBH2n euskaraz beti edo gehienetan egiten dietenen taldea LMH4n baino 12 puntu txikiagoa
da, baina hala ere, bi ikasmailatan joera nagusia da ikasleek irakasleari euskaraz egitea gela
barruan. Gelan beti edo gehienetan irakasleari gaztelaniaz egiten dietenen proportzioa
%13koa da LMH4n eta bikoitza DBH2n (%26).
Arrue ikerketa
                                   ED2011 – Laburpen exekutiboa




Ikerketaren ondorioak

1.-    2011ko Ebaluazio Diagnostikoa proban EAEko ikasleen hizkuntza erabilerari buruzko
datuak jaso eta aztertu ahal izatea Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Soziolinguistika
Klusterrak elkarrekin egindako bide baten emaitza da.

2.-    ISEI-IVEIrekin lankidetzan egindako datu jasoketaren bidez EAEko LMH4ko eta DBH2ko
ikasle guztien datuak aztertu eta eskaini ahal izan dira; ez dira beraz ikasleen lagin bati
dagozkion emaitzak, bi adin horietako EAEko unibertso osoarenak baizik.

3.- Ikaskideekin gela barruan erabiltzen den hizkuntzan joera nagusia aldatu ez ezik, irauli
ere egiten da aztertutako ikasmaila batetik bestera: LMH4n ikasleen gehiengoa euskaraz
aritzen da ikaskideekin gelan (%60 beti edo gehienetan euskaraz) eta DBH2n berriz, gehiengoa
gaztelaniaz aritzen da (%60 beti edo gehienetan gaztelaniaz).

4.-    Ikaskideekin jolaslekuan, beti edo gehienetan gaztelaniaz aritzen dira ikaslerik gehienak
aztertutako bi ikasmailetan, baina neurri ezberdinean: LMH4n ikasleen %59 gaztelaniaz aritzen
da beti edo gehienetan eta DBH2n, berriz, ikasleen %75.

5.-    Irakasleekin, aztertutako bi ikasmailetan joera nagusia da ikasleek irakasleei euskaraz
egitea, bai gela barruan eta bai gelatik kanpo. Gela barruan, LMH4ko ikasleen %74ak euskaraz
egiten die irakasleei beti edo gehienetan; DBH2n, berriz, ikasleen %61ak. Gelatik kanpoko
harremanetan, LMH4n %64 dira irakasleei beti edo gehienetan euskaraz egiten dietenak eta
DBH2n, berriz, %52.

6.-   Ikasleek eskolan dauden bitartean duten hizkuntza erabilera guztia nolabait laburtzeko
indize bat eraiki eta baliatu da azterketa honetan: Ikasleen eskolako erabilera orokorra, 1etik
5erako eskala batekin, non 1 muturrak dena erdaraz adierazten duen eta 5 muturrak dena
euskaraz. Indize horretan, LMH4ko ikasleen batez bestekoa 3,26koa da eta DBH2ko ikasleena
2,60koa.

7.-   Ikasleen eskolako erabilera orokorrak beste aldagaiekin nolako loturak dituen ere aztertu
da: LMH4ko ikasleen artean, loturarik handiena duen aldagaia Hizkuntza-eredua da (ikastaldea
A, B edo D eredukoa izatea); DBH2ko ikasleen artean, berriz, duten hizkuntza Erabilera eskolaz
kanpoko jarduera antolatuetan aldagaia da loturarik gehien duena, aztertu direnen artean.
Arrue ikerketa
                                   ED2011 – Laburpen exekutiboa




Ondorengo taulan adierazten dira analisi horretan erabilitako aldagaiak:

      Ikasleen eskolako erabilera orokorra aztertzeko analisietan erabilitako aldagaiak
          ATXIKIMENDUA EUSKARA-GAZTELANIA [Tr]
          ERABILERA ESKOLAZ KANPOKO JARDUERA ANTOLATUETAN [Tr]
          ETXEKO ERABILERA [Tr]
          HERRIKO EUSKALDUNEN PROPORTZIOA
          HITZ EGITEKO ERRAZTASUN ERLATIBOA
          HIZKUNTZA-EREDUA
          IKASLEAREN ISEK INDIZEA
          IRAKASLEEN ERABILERA BERAIEN ARTEAN
          JATORRIA [Tr]
          KOMUNIKABIDE ETA KULTUR KONTSUMOA [Tr]
          LEHEN HIZKUNTZA
          ZAILA-ERRAZA EUSKARA-GAZTELANIA [Tr]


8.-    Ikasleak A, B eta D hizkuntza-ereduetan berezita, aldagai bera nagusitzen da Ikasleen
eskolako erabilera orokorra azaltzeko asmoz burutu diren erregresio bidezko analisietan, bai
LMH4n eta bai DBH2n. Aldagai hori Erabilera eskolaz kanpoko jarduera antolatuetan da eta
horrek agerian jartzen du eskolaz kanpoko -alegia, gizarteko edo herriko- hizkuntza-giroak
eskolaren baitako erabileran duen zeharkako eragin handia. Pentsa liteke, gizartea ez ezik,
ikasleen hizkuntza erabilera orokorrean familia ere eragile garrantzitsua dela. Izan ere, uste
izatekoa da eskolaz kanpoko jarduera antolatu horien hautua familien eskuetan ere egongo
dela (bai LMH4ko ikasleen kasuan, eta baita DBH2koen kasuan ere, modu arinagoan bada ere).

Halaber, analisiak egin dira ikasleak beren Lehen hizkuntzaren arabera zein beren Herriko
euskaldunen proportzioaren arabera banatuta. Analisi horiek erabat berresten dute ikasleen
eskolaz kanpoko hizkuntza-giroak eskolaren baitako erabileran duen eragina: Lehen hizkuntza
euskara edo gaztelania duten ikasleak izanik, edota herriaren euskalduntasun maila ezberdina
izanik berriz ere, Erabilera eskolaz kanpoko jarduera antolatuetan aldagaia nabarmendu da
Ikasleen eskolako erabilera orokorra azaltzean, LMH4n kasu gehienetan, eta DBH2n kasu
guztietan.

9.-   Irakasleen erabilera beraien artean da analisietan nabarmentzen den beste aldagai bat,
bai LMH4n eta bai DBH2n. Irakasleen erabilerari buruzko aldagai hori, ikastetxeko hizkuntza-
giroaren islatzat har liteke eta erakutsiko liguke ikastetxeetan euskara era berezian zaintzen
ote den ala ez. Aldagai honen loturak agerian uzten du, hizkuntza-ereduen bitartez ez ezik,
eskolak badituela beste aukera batzuk ere ikasleen hizkuntza-portaeran eragiteko.


                                                                             2013ko urtarrila

                                                               SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA

More Related Content

Viewers also liked

Medical solutions Nov - 11 *SIEMENS*
Medical solutions Nov - 11 *SIEMENS*Medical solutions Nov - 11 *SIEMENS*
Medical solutions Nov - 11 *SIEMENS*
Jhon Arriaga Cordova
 
air_08030301a
air_08030301aair_08030301a
air_08030301a
Matt Peak
 

Viewers also liked (14)

Chinese Food Festival - Country Club Sarjapur, Bangalore
Chinese Food Festival - Country Club Sarjapur, BangaloreChinese Food Festival - Country Club Sarjapur, Bangalore
Chinese Food Festival - Country Club Sarjapur, Bangalore
 
Aventuras de un osito
Aventuras de un ositoAventuras de un osito
Aventuras de un osito
 
Right To Information Act, 2005.
Right To Information Act, 2005.Right To Information Act, 2005.
Right To Information Act, 2005.
 
PROBLEMAS DE APRENDIZAJE
PROBLEMAS DE APRENDIZAJEPROBLEMAS DE APRENDIZAJE
PROBLEMAS DE APRENDIZAJE
 
Alcohol Sensing Alert with Engine Locking Project
Alcohol Sensing Alert with Engine Locking ProjectAlcohol Sensing Alert with Engine Locking Project
Alcohol Sensing Alert with Engine Locking Project
 
Chinese tradition
Chinese traditionChinese tradition
Chinese tradition
 
Climate change,Sustainability & Corporate Social Responsibility - 26 Mar 2014
Climate change,Sustainability & Corporate Social Responsibility - 26 Mar 2014Climate change,Sustainability & Corporate Social Responsibility - 26 Mar 2014
Climate change,Sustainability & Corporate Social Responsibility - 26 Mar 2014
 
Siemens certificates
Siemens certificatesSiemens certificates
Siemens certificates
 
Medical solutions Nov - 11 *SIEMENS*
Medical solutions Nov - 11 *SIEMENS*Medical solutions Nov - 11 *SIEMENS*
Medical solutions Nov - 11 *SIEMENS*
 
air_08030301a
air_08030301aair_08030301a
air_08030301a
 
5 biggest household ants in south florida
5 biggest household ants in south florida5 biggest household ants in south florida
5 biggest household ants in south florida
 
Activent IMC Plan
Activent IMC PlanActivent IMC Plan
Activent IMC Plan
 
UNESCO four pillars of education
UNESCO four pillars of educationUNESCO four pillars of education
UNESCO four pillars of education
 
Cebotto
CebottoCebotto
Cebotto
 

Similar to Arrue ikerketa

Ed08hizkuntzari Buruzko 13galdera
Ed08hizkuntzari Buruzko 13galderaEd08hizkuntzari Buruzko 13galdera
Ed08hizkuntzari Buruzko 13galdera
Xabier Lakunza
 
Haurrekin lanean proiektu_eleanitzen_bitartez-1
Haurrekin lanean proiektu_eleanitzen_bitartez-1Haurrekin lanean proiektu_eleanitzen_bitartez-1
Haurrekin lanean proiektu_eleanitzen_bitartez-1
Bego Iturgaitz
 
Eskola eta tokian tokiko
Eskola eta tokian tokikoEskola eta tokian tokiko
Eskola eta tokian tokiko
maite_aran
 
Irale deialdia201112rako
Irale deialdia201112rakoIrale deialdia201112rako
Irale deialdia201112rako
kluluaga50
 
Xavier Vila Txostena
Xavier  Vila TxostenaXavier  Vila Txostena
Xavier Vila Txostena
klusterra
 
Galderak (didaktika orokorra) igo
Galderak (didaktika orokorra) igoGalderak (didaktika orokorra) igo
Galderak (didaktika orokorra) igo
EtiopiaUtopia
 

Similar to Arrue ikerketa (20)

IES Lakua DBH
IES Lakua DBHIES Lakua DBH
IES Lakua DBH
 
Ed08hizkuntzari Buruzko 13galdera
Ed08hizkuntzari Buruzko 13galderaEd08hizkuntzari Buruzko 13galdera
Ed08hizkuntzari Buruzko 13galdera
 
Conferencia Enric Serra Bilbao (Eu)
Conferencia Enric Serra Bilbao (Eu)Conferencia Enric Serra Bilbao (Eu)
Conferencia Enric Serra Bilbao (Eu)
 
Haurrekin lanean proiektu_eleanitzen_bitartez-1
Haurrekin lanean proiektu_eleanitzen_bitartez-1Haurrekin lanean proiektu_eleanitzen_bitartez-1
Haurrekin lanean proiektu_eleanitzen_bitartez-1
 
Plan 2017 2018
Plan 2017 2018Plan 2017 2018
Plan 2017 2018
 
Eskola eta tokian tokiko
Eskola eta tokian tokikoEskola eta tokian tokiko
Eskola eta tokian tokiko
 
Irale deialdia201112rako
Irale deialdia201112rakoIrale deialdia201112rako
Irale deialdia201112rako
 
Uzi eleanitz proiektua
Uzi eleanitz proiektuaUzi eleanitz proiektua
Uzi eleanitz proiektua
 
IES Egape BHI
IES Egape BHI IES Egape BHI
IES Egape BHI
 
Urteko plana 15-16
Urteko plana 15-16Urteko plana 15-16
Urteko plana 15-16
 
Batx 2 ingeles memoria 2016 2017
Batx 2 ingeles memoria 2016 2017Batx 2 ingeles memoria 2016 2017
Batx 2 ingeles memoria 2016 2017
 
Karmele Alzueta
Karmele AlzuetaKarmele Alzueta
Karmele Alzueta
 
Morfosintaxiaren inguruan
Morfosintaxiaren inguruanMorfosintaxiaren inguruan
Morfosintaxiaren inguruan
 
Elizabet Arocena saioaren laburpena
Elizabet Arocena saioaren laburpenaElizabet Arocena saioaren laburpena
Elizabet Arocena saioaren laburpena
 
MOJOPI_IHP
MOJOPI_IHPMOJOPI_IHP
MOJOPI_IHP
 
Baila txosten luzea
Baila   txosten luzeaBaila   txosten luzea
Baila txosten luzea
 
Xavier Vila Txostena
Xavier  Vila TxostenaXavier  Vila Txostena
Xavier Vila Txostena
 
Galderak (didaktika orokorra) igo
Galderak (didaktika orokorra) igoGalderak (didaktika orokorra) igo
Galderak (didaktika orokorra) igo
 
Galderak zuzenduta
Galderak zuzendutaGalderak zuzenduta
Galderak zuzenduta
 
Hizkuntz Trataera Bateratua Euskal Autonomia Erkidegoan
Hizkuntz Trataera Bateratua Euskal Autonomia ErkidegoanHizkuntz Trataera Bateratua Euskal Autonomia Erkidegoan
Hizkuntz Trataera Bateratua Euskal Autonomia Erkidegoan
 

More from Irekia - EJGV

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Irekia - EJGV
 

More from Irekia - EJGV (20)

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
 

Arrue ikerketa

  • 1. ARRUE proiektua Ebaluazio Diagnostikoa 2011: ikasleen hizkuntza erabileraren datuak LMH4ko eta DBH2ko ikasleak (EAE) Laburpen exekutiboa 2013ko urtarrila
  • 2. Arrue ikerketa ED2011 – Laburpen exekutiboa ARRUE proiektuaren nondik norakoak Sorrera eta gidaritza ARRUE proiektua ikasleen eskola giroko hizkuntza erabileraren inguruko ikerketa-ildo bat da. 2004. urtean sortu zuten Soziolinguistika Klusterrak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta ordutik hona lankidetzan garatu da urteroko hitzarmen bitartez. Jarraipen Batzorde bat du ARRUE ikerketak bere lanaren gidari. Bertan bildu izan dira Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko ordezkariak eta Soziolinguistika Klusterrekoak eta horiekin batera, ikasturtez ikasturte lankide izan diren erakundeetako ordezkariak: besteak beste, Ulibarri programako Normalkuntza Teknikariak (HNT), IRALEko lankideak eta Hezkuntza Saileko aholkulariak. Aipatu erakundeez gain, 2004tik honako ibilbidean EAEko ikastetxe askorenen lankidetza ere izan du proiektuak. 2010-2011 ikasturtean ARRUEren egitekoa Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko erakundearekin (ISEI-IVEI) bateratu zen eta geroztik erakunde hauek osatzen dute Jarraipen Batzordea: Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzua, Soziolinguistika Klusterra eta ISEI-IVEI. Helburuak Hiru dira ARRUE ikerketaren helburu nagusiak: a) EAEko ikasleen eskola giroko hizkuntza erabilerak –eta bereziki, euskarazko jarduna- zer-nolakoak eta zenbatekoak diren aztertzea. b) Erabilera horien gorabeherak ongien iragartzen dituzten faktoreak identifikatzen saiatzea. c) Hori guztia kontuan izanik, euskararen erabilera (eskola-munduan) normaltzeko egiten diren ekinaldiei etekinik hoberena nola atera pentsatzeko eta adosteko ebidentzia enpiriko garrantzitsua bildu eta sistematizatzea. 2011ko datu jasoketa: Ebaluazio Diagnostikoa (ISEI-IVEI) 2004tik 2010era bitartean ARRUE proiektuan jaso diren datuak ikastetxeekin lankidetzan zuzenean edota Ulibarri programaren bitartez jaso dira, antolatutako datu jasoketetan borondatez parte hartzea erabaki duten zentroetan. 2011. urtean ARRUEko datuak ISEI-IVEIk bideratzen duen Ebaluazio Diagnostikoa probaren baitan jaso dira, EAEko ikastetxe publiko zein itunpeko ikastetxe guztietan: LMHko 4. mailan (9-10 urte) eta DBHko 2. mailan (13-14 urte). Ondorengo taulan zehazten dira datu- jasoketaren kopuruak: (ikastetxeak, taldeak eta ikasleak) Ikastetxeak Taldeak Ikasleak Ikastetxeak Taldeak Ikasleak LMH4 522 986 18.636 DBH2 329 865 17.184
  • 3. Arrue ikerketa ED2011 – Laburpen exekutiboa Ikerketaren emaitzak: ikasleen hizkuntza erabilerak eskolan Ikaskideen arteko hizkuntza erabilera gelan % Ikaskideekin Gelan 100 80 60 36 37 40 24 23 20 14 12 13 14 14 11 1 0 LMH4 DBH2 Ikaskideekin gela barruan erabiltzen den hizkuntzari dagokionez, erabilera-proportzioak oso ezberdinak dira bi ikasmailetan. LMH4n euskaraz beti edo gehienetan egiten dutenak %60 dira eta DBH2n, berriz, %28. Gaztelania beti edo gehienetan erabiltzen duen multzoa LMH4ko ikasleen %25a da eta DBH2ko ikasleen %60a. Ikaskideen arteko hizkuntza erabilera jolaslekuan % Ikaskideekin Jolaslekuan 100 80 59 60 37 40 22 20 17 17 12 11 11 7 6 0 LMH4 DBH2 Bi ikasmailatan, ikaskideekin jolaslekuan beti edo gehienetan gaztelaniaz egiten duten ikasleek gehiengo zabala osatzen dute. Hala ere, alde nabarmenak daude proportzioetan ikasmaila
  • 4. Arrue ikerketa ED2011 – Laburpen exekutiboa batetik bestera. DBH2n beti edo gehienetan gaztelaniaz hitz egiten duten EAEko ikasleen proportzioa LMH4koa baino 16 puntu handiagoa da (%59-%75). Aurreko puntuan eskainitako gela barruko erabilerekiko aldaketa nabarmena ematen da jolaslekuan, bereziki LMH4ko ikasleen artean. Gela barruan, LMH4ko ikasle gehienak (%60) beti edo gehienetan euskaraz aritzen dira elkarrekin; jolaslekuan berriz, gaztelaniaz aritzen dira gehienak (%59) beti edo gehienetan. DBH2ko ikasleen kasuan, aldaketa ez da hain nabarmena, baina horien artean ere euskarazko erabilera askoz baxuagoa da jolaslekuan gela barruan baino eta lau ikasletik hiru (%75) beti edo gehienetan gaztelaniaz aritzen da ikaskideekin jolaslekuan. Ikasleen hizkuntza erabilera irakasleekin gelan % Irakasleekin Gelan 100 80 60 53 40 37 24 21 20 13 13 13 13 7 6 1 0 LMH4 DBH2 EAEko LMH4ko ikasleen erdiak baino gehiagok (%53) beti euskaraz egiten die irakasleei gelan. DBH2n euskaraz beti edo gehienetan egiten dietenen taldea LMH4n baino 12 puntu txikiagoa da, baina hala ere, bi ikasmailatan joera nagusia da ikasleek irakasleari euskaraz egitea gela barruan. Gelan beti edo gehienetan irakasleari gaztelaniaz egiten dietenen proportzioa %13koa da LMH4n eta bikoitza DBH2n (%26).
  • 5. Arrue ikerketa ED2011 – Laburpen exekutiboa Ikerketaren ondorioak 1.- 2011ko Ebaluazio Diagnostikoa proban EAEko ikasleen hizkuntza erabilerari buruzko datuak jaso eta aztertu ahal izatea Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Soziolinguistika Klusterrak elkarrekin egindako bide baten emaitza da. 2.- ISEI-IVEIrekin lankidetzan egindako datu jasoketaren bidez EAEko LMH4ko eta DBH2ko ikasle guztien datuak aztertu eta eskaini ahal izan dira; ez dira beraz ikasleen lagin bati dagozkion emaitzak, bi adin horietako EAEko unibertso osoarenak baizik. 3.- Ikaskideekin gela barruan erabiltzen den hizkuntzan joera nagusia aldatu ez ezik, irauli ere egiten da aztertutako ikasmaila batetik bestera: LMH4n ikasleen gehiengoa euskaraz aritzen da ikaskideekin gelan (%60 beti edo gehienetan euskaraz) eta DBH2n berriz, gehiengoa gaztelaniaz aritzen da (%60 beti edo gehienetan gaztelaniaz). 4.- Ikaskideekin jolaslekuan, beti edo gehienetan gaztelaniaz aritzen dira ikaslerik gehienak aztertutako bi ikasmailetan, baina neurri ezberdinean: LMH4n ikasleen %59 gaztelaniaz aritzen da beti edo gehienetan eta DBH2n, berriz, ikasleen %75. 5.- Irakasleekin, aztertutako bi ikasmailetan joera nagusia da ikasleek irakasleei euskaraz egitea, bai gela barruan eta bai gelatik kanpo. Gela barruan, LMH4ko ikasleen %74ak euskaraz egiten die irakasleei beti edo gehienetan; DBH2n, berriz, ikasleen %61ak. Gelatik kanpoko harremanetan, LMH4n %64 dira irakasleei beti edo gehienetan euskaraz egiten dietenak eta DBH2n, berriz, %52. 6.- Ikasleek eskolan dauden bitartean duten hizkuntza erabilera guztia nolabait laburtzeko indize bat eraiki eta baliatu da azterketa honetan: Ikasleen eskolako erabilera orokorra, 1etik 5erako eskala batekin, non 1 muturrak dena erdaraz adierazten duen eta 5 muturrak dena euskaraz. Indize horretan, LMH4ko ikasleen batez bestekoa 3,26koa da eta DBH2ko ikasleena 2,60koa. 7.- Ikasleen eskolako erabilera orokorrak beste aldagaiekin nolako loturak dituen ere aztertu da: LMH4ko ikasleen artean, loturarik handiena duen aldagaia Hizkuntza-eredua da (ikastaldea A, B edo D eredukoa izatea); DBH2ko ikasleen artean, berriz, duten hizkuntza Erabilera eskolaz kanpoko jarduera antolatuetan aldagaia da loturarik gehien duena, aztertu direnen artean.
  • 6. Arrue ikerketa ED2011 – Laburpen exekutiboa Ondorengo taulan adierazten dira analisi horretan erabilitako aldagaiak: Ikasleen eskolako erabilera orokorra aztertzeko analisietan erabilitako aldagaiak ATXIKIMENDUA EUSKARA-GAZTELANIA [Tr] ERABILERA ESKOLAZ KANPOKO JARDUERA ANTOLATUETAN [Tr] ETXEKO ERABILERA [Tr] HERRIKO EUSKALDUNEN PROPORTZIOA HITZ EGITEKO ERRAZTASUN ERLATIBOA HIZKUNTZA-EREDUA IKASLEAREN ISEK INDIZEA IRAKASLEEN ERABILERA BERAIEN ARTEAN JATORRIA [Tr] KOMUNIKABIDE ETA KULTUR KONTSUMOA [Tr] LEHEN HIZKUNTZA ZAILA-ERRAZA EUSKARA-GAZTELANIA [Tr] 8.- Ikasleak A, B eta D hizkuntza-ereduetan berezita, aldagai bera nagusitzen da Ikasleen eskolako erabilera orokorra azaltzeko asmoz burutu diren erregresio bidezko analisietan, bai LMH4n eta bai DBH2n. Aldagai hori Erabilera eskolaz kanpoko jarduera antolatuetan da eta horrek agerian jartzen du eskolaz kanpoko -alegia, gizarteko edo herriko- hizkuntza-giroak eskolaren baitako erabileran duen zeharkako eragin handia. Pentsa liteke, gizartea ez ezik, ikasleen hizkuntza erabilera orokorrean familia ere eragile garrantzitsua dela. Izan ere, uste izatekoa da eskolaz kanpoko jarduera antolatu horien hautua familien eskuetan ere egongo dela (bai LMH4ko ikasleen kasuan, eta baita DBH2koen kasuan ere, modu arinagoan bada ere). Halaber, analisiak egin dira ikasleak beren Lehen hizkuntzaren arabera zein beren Herriko euskaldunen proportzioaren arabera banatuta. Analisi horiek erabat berresten dute ikasleen eskolaz kanpoko hizkuntza-giroak eskolaren baitako erabileran duen eragina: Lehen hizkuntza euskara edo gaztelania duten ikasleak izanik, edota herriaren euskalduntasun maila ezberdina izanik berriz ere, Erabilera eskolaz kanpoko jarduera antolatuetan aldagaia nabarmendu da Ikasleen eskolako erabilera orokorra azaltzean, LMH4n kasu gehienetan, eta DBH2n kasu guztietan. 9.- Irakasleen erabilera beraien artean da analisietan nabarmentzen den beste aldagai bat, bai LMH4n eta bai DBH2n. Irakasleen erabilerari buruzko aldagai hori, ikastetxeko hizkuntza- giroaren islatzat har liteke eta erakutsiko liguke ikastetxeetan euskara era berezian zaintzen ote den ala ez. Aldagai honen loturak agerian uzten du, hizkuntza-ereduen bitartez ez ezik, eskolak badituela beste aukera batzuk ere ikasleen hizkuntza-portaeran eragiteko. 2013ko urtarrila SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA