Argia ikusmenaren bidezinguruan doguzan objektuak ikustea eta horreen ezaugarri batzuei (adibidez, formeari edo koloreari) antzematea ahalbidetzen dauan energia motea da.
3.
ARGI ITURRIAKGorputz batzuk argia igorteko propietatea daukie, horregaitik argi iturri esaten jake, eta naturalak edo artifizialak izan daitekez. NATURALA ARTIFIZIALA
4.
ARGIAREN HEDAPENA Argianorabide guztietan hedatzen da, horregaitik, ilunpetan dagoan gela baten lanpara bat iziotzen dogunean, gela guztia argitzen da. Argia zuzen hedatzen da, besaulki bat argituta ere, bere atzean dagoana ilunpean dago eta horreek dira gerizpeak. Argiaren hedapenaren abiadurea argiak zeharkatzen dauan ingurunearen araberakoa da.
5.
GORPUTZ EZ- ARGIDUNAK Argia argi iturrietatik gorputz ez – argidunetara hedatzen da. Gorputz argidunek ez dabe bardin jokatzen argia jasoten dabenean. Gorputz gardenek, horreen atzean dagozan objektuak oso garbi ikusten dira.
6.
G orputz zeharrargiekhorreen atzean dagozan objektuak lausotuta ikusten doguz. Gorputz opakuek ez deutsee izpiei pasatzen izten. Horregatik ez da ikusten horreen atzean dagoana. Objektu horreen atzean geriza izeneko eremu ilun bat sortzen da.
7.
XURGATZEA, ISLAPENA ETAERREFRAKZINOA Iturri batek igorritako argiak gorputz baten talka egiten dauanean, izpiak islatu, xurgatu eta errefraktatu egin daitekez.
8.
Argiaren islapena Argiakgorputz bategaz talka egiten dauanean, argi izpi batzuk errebotatu egiten dabe. Egitureari jagokionez, gainazal leunek, adibidez, baldosek, izpiak norabide bakar baten islatzen dabez.
9.
Gorputz argiek jasotendaben argiaren partetik handiena islatzen dabe. Gorputz ilunek argi gitxiago islatzen dabe. Argiaren islapenari esker, objektuen formea eta kolorea bereiztu daikeguz.
10.
ARGIA XURGATZEN Argiakgorputz bategaz talka egiten dauanean, izpi batzuk gorputzak xurgatzen dauz. Xurgatutako izpien argi energia bihurtzen da, eta gorputzaren tenperatureak gora egiten dau. Gorputz gardenek oso argi gutxi xurgatzen dabe. Gorputz opakuek, jasoten dabezan argi izpi gehienak xurgatzen dabez.
11.
ARGIAREN ERREFRAKZINOAArgia ingurune garden batetik bestera igaroten da. Lenteak argi izpiak errefraktatzen dabezan gorputz gardenak dira eta horreen bidez ikuisten doguzan objektuen neurria aldatzen dabe. Formearen arabera, mota biko lenteak bereizten dira: konbergenteak eta dibergenteak.
12.
Lente konbergenteak: lentehorreen bidez, objektuak benetan diran baino handiagoak ikusi daikeguz. Lente dibergenteak: objektuak benetan diran baino txikiagoak ikusi daikeguz.
13.
SOINUA Soinua bibrazinomogimenduari lotutako energia mota bat da. Gorputz batek bibratzen dauanean, soinua sortzen da.
14.
SOINUAREN HEDAPENA Soinuuhinak, soinuaren igorpen iturritik hedatzen dira. Soinua norabide guztietan eta zuzen hedatzen da . Hedapen abiadurea uhinek zeharkatzen daben ingurunearen araberakoa da. Ingurunea zenbat eta dentsoagoa izan, orduan eta bizkorrago hedatzen da soinua.
15.
SOINUAREN EZAUGARRIAK Soinuahiru ezaugarri esker gertatzen da. Intentsitatearen edo bolumenaren bidez, soinu ozenak eta soinu ahulak bereizten dira. Tonuaren bidez, soinu altuak eta baxuak bereiztu daitekez. Timbrea soinua igorten dauan gorputzaren araberako ezaugarria da.
16.
OIHARTZUNA Oihartzuna soinuuhinek gorputz bategaz zut talka egiten dabenean sortzen da. Soinu uhinak islatu eta jatorrira itzultzen dira.
17.
SOINUA ETA ZARATAAuzokoa beretzat atsegina dan soinuaz, zuretzat, ostera zarata gogaikarria da. Sarritan, zaratak soinuaren intentsitateagaz dauka zerikusia, baina badira gogaikarriak izan daitekezan intentsitate apaleko soinuak ere. Horregatik, zarata entzun gura ez dogun edozein soinu dala esan daikegu.