3. 1. Sarrera:
Ludoteka, aisialdian kokatuta dagoen jolaserako
espazioa da. Denbora librean euskararen
erabilera sustatu asmoz, haurrentzako
pentsatutako espazioa da. Ludotekan, jolasa eta
jostailuak tresna gisa erabiliak dira haurraren
garapen integrala ahalbidetu eta bultzatzeko
asmoz. Honenbestez, haurraren garapen
integralerako beharrezkoak diren baliabide
desberdinetaz baliatzen da. Haurrak estimulatu
eta estimulazioaren bidez beraiengan hainbat
balore eta ezagutza helarazi eta lantzeko asmoz
baliabide ezberdinetaz baliatzen da.
4. 2. Helburu orokorrak:
Euskara haurren
aisialdian sustatzea.
Eguneroko bizitzan
beharrezkoak diren
ohitura egokiak
eskuratzen
laguntzea.
Aisiaren dimentsio
hezitzailea landu.
Irudimena lantzea.
Dibertitzea eta
disfrutatzea.
10. Alea tita konba
Bidai jolas honetan gidari batek abestia abestu eta beste guztiek erantzun egin behar diote. Gidariak
abesten duena errepikatu behar dute batzuetan, beste batzuetan, berriz, dagokiona erantzun:
Gidaria: ALEA
Taldea: ALEA
Gidaria: ALEA TITA KONBA
Taldea: ALEA TITA KONBA
Gidaria: AMASA AMASA AMASA
Taldea: AMASA AMASA AMASA
Gidaria: O ALOE ALOE ALOA
Taldea:O ALOE ALOE ALOA
Gidaria: MANBO
Taldea: MANGO
Gidaria: EPI EPI EPAPAO
Taldea: EPI EPI EPAPAO
Gidaria: ZI ZA ZI ZA
Taldea: IE IE
Gidaria: ZI ZA ZI ZA
Taldea: IE IE
Gidaria: ZI
Taldea: IE
Gidaria: ZA
Taldea: IE
Gidaria: ZI ZA ZI ZA
Taldea: IE IE
Gidaria: GOAZEN BERRIRO HASTERA
Abestia behin eta berriro errepikatzen da, gidariarena egiten duen jolaskide txandaka aldatuz.
Gainera, gidari bakoitzak doinu edo ukitu berezia emanez abestu dezake: ozen, azkar, mantso...
Abestia amaitzerakoan gidariak GOAZEN BEHINGOZ IXILTZERA esango du.
11. Domino abanti
Antzezpen jolas honetan jolaskide guztiek biribil bat egingo dute,
zutik. Erdian lagun bat jarriko da, eta honek esandako eta
egindako guztia errepikatuko dutebeste guztiek. Erdikoak
antzeztuko du abestiaren hitzek adierazten dutena:
DOMINO ABANTI = besoak aurrera luzatu, hatz lodia gora begira
dagoelarik.
DOMINO PREGO = besoak jaso bularrera.
BURUA GORA = burua gora begira jarri.
HANKAK OKERTU = belaunak okertu, oinak barrualdera
geratzeko moduan.
IPURDIA KANPORA = ipurdia atzeraka bota.
BEGI BAT ITXI = begi bat itxi.
MINGAINA ATERA = mingaina albo batera atera.
AURRERANTZ MUGITU = oinez aurrera joan.
TRIKITIXA, TRIKITIXA, TRIKITIXA XA XA = aurretik esandako
guztia aldi berean eginez, gorputza alde batera eta bestera
kulunkatu.
12. Baloia hankapean
Jolaskide guztiak borobilean jarriko dira barrura begira. Hankak zabaldu
behar dituzte, elkarren oinak ukitzen dituztela. Honela zubi moduko bat
osatuko da jolasaren partaide bakoitzaren hanken artean.
Jolasaren helburua baloia besteren hanken azpitik sartzea da, eta
norberaren hanka azpitik baloia ez pasatzea. Baloia eskuekin soilik uki
daiteke, ordea. Jolasa hasten denean baloia borobilaren erdira botako da
eta hurbilen duenak eskuarekin kolpe bat joko dio beste norbaiten hanka
azpian "gola" sartzeko.
Norbaiti gola sartuz gero, buelta erdia eman beharko du honek. Lagun
berari beste gol bat sartuz gero, zutitu egin beharko du eta jolasa bukatu
arte besoak gurutzatuta edukiko ditu; gainera, hortik aurrera ezingo du
baloia eskuekin ukitu. Hala ere, hankekin zubia egiten jarraituko du.
Jokalari batek baloia zutik dagoen jokalari baten hanka azpitik sartzen
badu bere buruari gola sartzea modukoa dela ulertuko da. Beraz,
jolaskideek saiatu behar dute besteei gola sartzen baina zutik daudenei
gola sartu gabe.
Jolasa bukatzen da jokalari guztiak, bat izan ezik, besoak gurutzatuta zutik
daudenean.
13. Bat, bi, hiru eguzki!
Jokalari bat pareta baten kontra jarriko da, besoekin begiak estalita. Beste
jokalari guztiak paretatik hamar bat metrora jarriko dira jolasa hasteko. Horien
helburua paretaraino iristea izango da.
Paretan dagoenak "bat, bi, hiru, eguzki" esango du eta bira emango du beste
jokalariei begiratzeko. Beste guztiak aurrera mugituko dira, "bat, bi, hiru, eguzki"
esaten duen bitartean. Baina esaldia bukatutakoan gelditu egin beharko dira,
betetzen dagoenak mugitzen ikus ez ditzan. Mugitzen ikusiz gero atzera itzuli
beharko dute. Paretara iritsitakoan "eguzki!" esan beharko dute, eta pareta
ukitu. Hori entzundakoan beste guztiek korrika alde egingo dute eta bidean bete
denak norbait harrapatuko balu, azken hori paretan jarriko da hurrengo txandan.
14. Suge itsua
Parte hartuko duten lagun guztiekin bi talde egingo ditugu. Talde bakoitza suge bat izango
da, horretarako taldekide guztiek lerroa osatu behar dute, bata bestearen atzean jarrita.
Jolaskide bakoitzak aurreko jokalariaren sorbalda gainean jarriko ditu eskuak.
Sugea osatzen duten guztiek begiak zapiekin estaliko dituzte, lerroan azkena dagoenak izan
ezik. Honek gidatuko du "sugea", baina hitz egin gabe. Sorbaldan kolpetxoak emanez
adieraziko dira aginduak, eta jokalari bakoitzak aurrean duenari transmititu beharko dio zer
egin behar duen.
Aginduak honelakoak izan daitezke:
EZKERRERA JOAN: aurreko lagunaren ezkerreko sorbaldan kolpetxo bat jo.
GELDITU: aurreko lagunaren bi sorbaldetan kolpetxo bana jo.
AURRERA ABIATU: aurreko lagunaren sorbaldetan bi kolpetxo jo.
Talde bakoitzak bere agindu propioak asma ditzake, baina inoiz hitza erabili gabe.
Helburua beste taldeak osatutako sugea harrapatzea da. Beste sugea harrapatuta dagoela
esateko, beste taldeko gidaria harrapatu behar da, hau da, ez du balio begiak estalita duen
lagun bat harrapatzea.
Gidaria harrapatuz gero, lagun hori beste taldera aldatuko da eta hortik aurrera beste
sugearen lehen lekuan jarriko da begiak estalita dituela.
Sugeak ezin dira hautsi, hau da, kide guztiek elkarri helduta egon behar dute denbora
guztian. Jolasteko lagun asko badaude, bi suge baino gehiago osa daitezke.
15. Erratz hegalaria
Biribilean jarrita erdian bat jartzen da erratza eskuetan duela.
Lurraren paraleloan eta altuera baxuan birak ematen hasten da.
Gainontzekoek erratza beren parera datorrenean salto egingo
dute. Norbaiti erratzak jotzen dionean kanporatuta geratuko da.
Erratzaren ordez soka ere erabil daiteke.
Abestia
Haurrak korroan,
erratza erdian,
erdikoa biraka,
besteak hegaka.
Salto eta salto,
gira eta bira,
erratzak ukitzen bazaitu,
jokotik kanpo gelditu.
16. Maite zaitut
Jolaskide bakoitza aulki banatan eseriko da, biribila osatzen dutela. Beste
lagun bat erdian zutik geratuko da.
Erdian dagoena eserita dagoen batengana hurbilduko da eta esango dio:
MAITE ZAITUT. Eserita dagoenak, berriz, erantzun egin beharko dio:
ZERGATIK? Eta erdiko jolaskideak arrazoiren bat eman beharko dio.
Arrazoia edozein izan daiteke, baina beti eserita dagoen jokalariaren
ezaugarri bat izan behar du: ezaugarri fisikoa (ilearen kolorea, sudurraren
neurria, begien kolorea...), jantzita duen zerbaiten ezaugarria (galtzen
kolorea, oinetako mota, alkandoraren kolorea...), bestelako ezaugarriren bat
(mutila ala neska izatea, herri batekoa izatea, adina...) eta abar. Adibide
gisa, erdikoak esan dezake: OINETAKO BELTZAK DITUZULAKO.
Ezaugarri hori duten guztiak aulkitik altxatu egingo dira orduan, eta beste
aulki batean esertzen saiatuko dira. Ezaugarri hori betetzen ez dutenak ez
dira beren aulkitik mugituko. Eserita daudenak tokiz aldatzen diren bitartean,
erdiko jokalaria hutsik gelditutako aulki batean esertzen saiatuko da. Horrela,
hurrengo txandarako beste jolaskide bat geratuko da erdian eta jolasa
errepikatu egingo da, bestelako ezaugarriren bat esanez.
17.
18.
19. Zer da birziklaia?
Lehenik eta behin, haurrekin birziklaia zer den, zertarako egiten den, etxean
nola egiten duten, ikastolan nola aritzen diren… korroan konpratituko dugu.
Gerora, kartulinazko panel batzuk erakutsiko dizkiet, non, herrian dauden
edukiontzietan zer bota eta zer ez agertuko den. Ekintza hau amaitzeko, zabor
poltsa batzuk jarriko ditugu erdian eta guztion artean dagokion edukiontzian
sartuko dugu.
20. Gure karikatura:
Ekintza honek hiru atal
dauzka:
O Karikatura bat zer den
ikustea eta artista
ezberdinek egin
dituztenak ezagutzea.
O Ibaira joatea eta bertan
aurki ditzazkegunak
biltzea.
O Ibaiko materiala erabiliz
gure karikatura egitea.
23. Gure zapia!
Jaietan lepoan zapia janztea
ohitura bat denez gero, gure
zapia osatuko dugu. Bi aukera
emango zaie haurrei, guztiok
antzeko zapia osatzea (korroan
kolorea, materiala, forma…
aukeratuz) edota norberak berea
osatzea. Bigarrengoa atera ez
gero, nik bi eredu eskainiko
dizkiet haiek ikus dezaten ez
dela zertan betiko zapia egin
behar. Honetarako, oihal zatiak,
pegamina, oihalan margotzeko
margoak, guraizak, kartulina,
fieltroa… eskainiko diet.
Oihalekin aritzeko teknika honi
patchwork deitzen zaio.
24. Gure kartela!
Nahiz eta jaietarako kartela aurkezteko epea
amaitu den, guztion artean gure kartela osatuko
dugu. Honetarako, egur zati haundi bat eramango
dut eta material ezberdinekin (gehienak
birziklatzekoak) gure kartela osatuko dugu.
25. Txaranga!
Haurrek musika oso
gustoko dutenez gero,
binaka instrumentu
ezberdinak sortuko
ditugu (tronpetak,
danborrak, txindatak,
marakak…). Gero
txaranga moduan
kalejira egingo dugu
ikastolan bideoklip
moduko bat sortuz.
26.
27. Herri kirolak
Herri kirolen inguruko
ginkana bat egingo
dugu patioan. Bertan
honako ekintzak egingo
ditugu taldeka:
O Txingak.
O Zaku lasterketa.
O Lokotxak.
O Soka tira.
O Harri jaurtitzea.