SlideShare a Scribd company logo
1 of 11
Download to read offline
UDALETAN ETA
             ALDUNDIAN
             APLIKATZEKO
             NEURRI
             ZEHATZAK




2011/04/15   Gipuzkoako EHNEren proposamena alderdiei

             Baserria biziberritu ahal izateko, honako 71 neurri hauek
             jarri nahi ditu Gipuzkoako EHNEk alderdi politiko guztien
             esku. Neurri zehatz eta konkretuak dira, Udaletan, Batzar
             Nagusietan eta Gipuzkoako Foru Aldundian aplikatzeko
             modukoak. Neurriok aplikatzeari garrantzitsua deritzo
             EHNEk, baserria guztiontzako osasun iturri baita. Era berean,
             EHNEk prestutasun osoa azaldu nahi die alderdiei
             elkarlanean jarduteko.
UDALETAN ETA ALDUNDIAN aplikatzeko neurri zehatzak




UDALETAN ETA ALDUNDIAN
aplikatzeko neurri zehatzak
GIPUZKOAKO EHNE-REN PROPOSAMENA ALDERDIEI




1.- GARAIAN GARAIKO ETA LEKUAN LEKUKO EKOIZPENAK SUSTATU

Erakunde publikoek eginahalak egingo dituzte lekuan ekoiztutakoa leku berean merkaturatua izan
dadin. Noski, garaian garaiko produktuak.



Udalak
   1. Kontsumo taldeak sortu ahal izateko azpiegiturak (lokalak, informazioa,…) eskaini.
   2. Udalak, azoka publikorik balu, zerbitzu horren izaera publikoa bermatzeko konpromisoa
      hartuko luke. Ekoizleek lehentasuna izango dute birsaltzaileen aurrean.
   3. Salmenta zuzenerako makinak instalatzeko jabari publikoko eremuen emakida administratiboak
      burutu.
   4. Beharrezkoak diren tramite administratiboak gauzatzeko burokrazia erraztu eta laguntza
      eskaini.
   5. Herrialde mailako haragi-hiltegien koordinaziorako partzuergoko kide izatera pasa.
   6. Folkloretik haruntzago, baserritarrentzako tresna baliagarriak izango diren azoka edo salmenta
      guneak eratu.



Foru Aldundia
   1. Zuzeneko salmenta sustatzeko egitasmo publikoen eta jada sektoreko eragileek martxan
      jarritakoen arteko elkarlanerako mekanismoak bultzatu. Bereziki, Landa Garapen Elkarteen
      bitartez bultzatzen ari direnak.
   2. Zuzeneko salmentarako makinen erregulazioa arautu Foru Arau baten bitartez. Noski,
      erregulazio horren oinarria, aurretik eragileek adostutakoak behar du izan.
   3. Herrialde mailako haragi-hiltegien koordinaziorako partzuergoko kide izan eta dagozkion
      inbertsioak egiteko prestutasuna adierazi. Noski, partzuergo horren eraketa eta formulazioa
      arloko eragileekin adostutakoa izan behar du. Beti ere, sektorearen biziberritzea ardatz hartuta
      eta ez hiltegien egoera ekonomikoa.
   4. Jantoki eta ekitaldi publikoetan garaikoak eta bertakoak diren produktuak lehenetsiko dira.




                                                                                           1. orrialdea
UDALETAN ETA ALDUNDIAN aplikatzeko neurri zehatzak



2.- LURRARI ETA HERRIARI LOTUTAKO EREDU IRAUNKORRAREN ALDEKO
APUSTUA

Lurrari lotutako eredu iraunkorren eta baserri txikien aldeko urratsa eman beharra dago. Horretarako
beharrezkoa da diru laguntza politika guztia moldatu eta norabide horretara zuzentzea.



Udalak
   1. Udalek herri-lurren inbentario bat egitea beharrezkoa da. Herri-lur horien artetik
      baserrigintzarako egokiak direnekin “Lur banko” egin behar dute.
   2. Urtero lur bakoa lur berriz hornitzeko diru partida bat bideratuko da udal aurrekontuetan.
      Noski, diru hori nekazaritzarako lur egokiak erostera bideratuko da.
   3. Lurren premian dauden baserritar profesionalei, emakida administratiboen bitartez ”Lur
      bankuko” lurrak eskaini behar zaizkie. Gazteek eta lurrik gabekoek lehentasuna izango dute.
   4. Herri-lurren erabilera desberdinak uztartzeko arautegi zehatzak egin behar dituzte.
      Horretarako, sektoreko eragileen partehartzea ezinbestekoa izango da.



Foru Aldundia
   1. Nekazaritza politika forala zuzendu eta eredu estentsiboak bultzatzera bideratu behar da.
      Noski, diru laguntza politika ere norabide berean kokatu behar da.
   2. Foru Aldundiaren jabetzakoak diren lurren inbentario bat egin behar du. Horien artetik
      baserrigintzarako egokiak izan daitezkeenekin “lur banku bat” egin behar du.
   3. “Lur bankua” lur gehiagoz hornitzeko, urtero lur erosketak egin beharko dira.
   4. Lurren premian dauden baserritar profesionalei, emakida administratiboen bitartez ”Lur
      bankuko” lurrak eskaini behar zaizkie. Gazteek eta lurrik gabekoek lehentasuna izango dute.
   5. Baso-belardi sistemak bultzatu lur publikoetan.




                                                                                          2. orrialdea
UDALETAN ETA ALDUNDIAN aplikatzeko neurri zehatzak



3.- BASERRIETAN EKOIZPEN DIBERTSIFIKATUAK SUSTATZEA

Beharrezkoa da gai konkretutan espezializatuta egotetik dibertsifikazioan oinarritzen diren baserri
ereduetara jauzia ematea. Horrek, halabeharrez, egitura komertzialen moldaketa eta egokitzapena
dakar.



Udalak
   1. Modu dibertsifikatuan ekoizten duten baserritarrek lehentasuna izango dute herri lurrak
      erabiltzeko.
   2. Udalaren baso lurretan balore ekonomikoez haratago doazen jarduerak ere bermatuko dira:
      aisialdia, paisaia, uraren eta lurraren kontserbazioa, ingurumena… Horretarako, inbentario bat
      egin beharko da lehenik eta aurrerantzean egin beharreko landaketak aztertu bigarrenik.
   3. Mendi pistak egoera onean mantenduko ditu udalak, eta irisbide egokiak bermatu beharko ditu,
      pistak neurrigabe egitearen arazoak kontuan edukiz gero, beti ere.



Foru Aldundia
   1. Modu dibertsifikatuan ekoizteko kontzientziazio kanpainak eta trebakuntza zikloak jarriko ditu
      abian.
   2. Modu dibertsifikatuan ekoizten duten baserritarrek lehentasuna izango dute herri lurrak
      erabiltzeko.
   3. Dibertsifikatzen duten baserritarrek laguntza handiagoak jasoko dituzte.
   4. Mendi eta basoetan errepueblak egiterakoan larreguneak ere aintzat hartuak izango dira.
   5. Hostozabalak landatzeko laguntzak hobetuko dira.
   6. Baldintza sanitarioaren gaiari heldu behar zaio: Eusko Jaurlaritzarekin batera “Baserriko
      Produktuak” baimen sanitarioa lortzeko bete beharreko baldintzak zehazteko Europako beste
      herrialdeetan bezala.




                                                                                           3. orrialdea
UDALETAN ETA ALDUNDIAN aplikatzeko neurri zehatzak



4.- LURRAREN ARTIFIZIALIZAZIOA GELDITU ETA BASERRIGINTZARAKO
LURRAK ALDARRIKATU

Baserrigintzarako egokiak diren lurren bermerako beharrezkoak diren lege mekanismo arautzaileak
martxan jarri behar dira.



Udalak
   1. Baserrigintzarako egokiak diren lurrak babes berezia jaso behar dute herriko Ordezko Arau
      eta Plan Orokorretan. Lege egitasmo horiek arreta berezia jarri behar dute balore agrologika
      duten lurrak identifikatu eta babesteko. Landa lurretan eraikuntza berriak egiteko baldintzak
      zorroztu.
   2. Hirigintzarako arauek, ezinbestean, baserrigintzarako lur egokien erreserbak egin behar dituzte.
   3. Artifizializazio basatiari aurre egin eta neurri bermatzaileak hartzeko konpromisoa hartu behar
      dute udalek.
   4. Jada artifizializatuak dauden lurren berrantolaketa eta egokitzapena lehenetsiko da bestelako
      alternatiben aurrean. Horrexegatik, ez dira onartuko %1 artifizializaizoa edo handiagoa
      suposatzen duten egitasmoak.
   5. Beste erakunde publikoek bultzatutako egitasmoetan ere neurri berak exijituko dira. Hala ez
      bada, udalak dituen baliabide guztiekin aurre egiteko konpromisoa hartzen du.
   6. Herri lurren erabiltzaileek azpiegitura egokiak izango dituzte (edanlekuak, itxiturak…),
      baldintza egokietan lan egiteko.



Foru Aldundia
   1. Dituen baliabide guztiak erabili behar ditu balore agrologiko egokia duten lur eremuak
      identifikatu eta babesteko. Horretarako tresna egokia izan daiteke PTS Agroforestala.
      Horrexegatik, konpromisoa hartzen du bere gauzapena desblokeatu eta berriz ere martxan jar
      dadin Jaurlaritzarekin hartu-emanetan jartzeko.
   2. Artifizializazio basatiari aurre egin eta neurri bermatzaileak hartzeko konpromisoa hartu behar
      du.
   3. Udalerrien hirigintzarako Ordezko Arau eta Plan Orokorren errebisioei oniritzia emateko
      beharrezkoa izango da:
                     i. IVtik beherako balore agrologikoa duten lurren identifikazio espresua egin eta
                        babes bereziko bezala kalifikatzea.
                    ii. Lur horiek baserrigintzarako lur gisara erreserbatzea.
                   iii. Jada artifizializatuak dauden lurren berrantolaketa eta egokitzapena lehenetsi
                        dela bermatzea (alegia, artifizializazio tasa maximoa gainditu ez dela
                        bermatzea).
   4. Baldintza berdinak exijituko dira beste erakunde publikoek, bere kaxara edo Foru
      Aldundiarekin elkarlanean, bultzatzen dituzten egitasmoetan.




                                                                                            4. orrialdea
UDALETAN ETA ALDUNDIAN aplikatzeko neurri zehatzak



5.- LURRARI LOTUTAKO NEKAZARITZA LEHENETSI

Lurraren zikloekin bat egiten duen nekazaritza eta abeltzaintza lehenetsi.



Udalak
   1. Ekoizpen ekologikoan lan egiten dutenek lehentasuna izango dute udalerrietako herri lurrak
      erabiltzeko.
   2. Ekoizpen mota honen garrantzia jakinarazteko kontzientziazio kanpainak sustatuko dituzte
      (ikastetxeetan, Agenda 21ean…).



Foru Aldundia
   1. Ekoizpen ekologikoan jarduteko instalatu nahi duten gazteek lehentasuna izango dute laguntza
      planetan.
   2. Ekoizpen ekologikoan lan egiten dutenek lehentasuna izango dute Aldundiaren herri lurrak
      erabiltzeko.
   3. Ekoizpen konbentzionalean ari diren baserritarrei diru laguntzak, aholkularitza, trebakuntza eta
      hobariak eskaini ekologikoan jardun dezaten.




                                                                                            5. orrialdea
UDALETAN ETA ALDUNDIAN aplikatzeko neurri zehatzak



6.- TRANSGENIKORIK EZ

Guztiok hartu behar dugu transgenikoen kontrako jarrera argia.



Udalak
   1. Udalerriek transgenikorik gabeko gunea direla aldarrikatuko dute. Hartara, udalerri horretan
      modu horretan ekoiztea mugatuko da.



Foru Aldundia
   1. Gipuzkoa transgenikorik gabeko lurralde izendatuko du. Hartara, galarazita egongo da modu
      horretan ekoiztea.
   2. Transgenikorik gabeko pentsua erabiltzen duten nekazaritza kooperatibek hobariak izango
      dituzte.
   3. Transgenikoen inguruan, kontzientziazio kanpaina jarriko du abian.




                                                                                          6. orrialdea
UDALETAN ETA ALDUNDIAN aplikatzeko neurri zehatzak



7.- NEKAZARITZAK ENPLEGU SORTZAILEA IZAN BEHAR DU

Dekadentzian dagoen sektorea izatetik enplegu sortzaile izatera pasa behar du. Horrek, halabeharrez,
erakunde publiko eta alorreko eragileen inplikazio zuzena eskatzen du.



Udalak
   1. Baserritar gazteen lehen instalaziorako egon daitezkeen oztopoak malgutzeko konpromisoa
      hartzen dute.
   2. Baserritar gazteak sektorean lan egiten hasi daitezen hobariak, lurren emakidak, zergen
      ordainketa frakzionatuak,… bultzatuko dira.
   3. Ildo horretan, garrantzia berazia hartuko dute eskualde mailako garapen ekonomikorako
      agentziek. Horrexegatik, lehen sektorera baserritar berriak erakartzeko politika eta proiektu
      zehatzak aktibatuko dira.
   4. Baserrien birmoldaketen inguruan eman daitezkeen maula edo iruzurren aurrean, udalek
      tinkotasunez jokatzeko konpromisoa hartzen dute. Ondorioz, beharrezkoak diren neurri
      koertzitiboak hartzeko prestutasuna adieraziz.



Foru Aldundia
    1. Baserritar berriak sektorera gehitu daitezen beharrezkoak diren politikak aktibatu beharko
        dira: diru laguntzak, lurren emakidak, hobariak,…
    2. Lehen instalazioko laguntzak gradualak izango dira.
    3. Erreleborako planak berrezarriko dira. Horretaz gain, sektorearen biziberritzean duen
        garrantzia ikusita, plan hori iraunkortu eta egonkortzeko neurri zehatzak hartuko dira.




                                                                                            7. orrialdea
UDALETAN ETA ALDUNDIAN aplikatzeko neurri zehatzak



8.- BIZI BALDINTZA DUINAK BASERRITARRENTZAKO

Gainerako herritarrek bezala, baserritarrek ere bizitza kalitatea izateko eskubidea dute.



Udalak
   1. Baserri eremuetan ematen diren zerbitzuen egokitasuna bermatu (ura, zaborra, garraioa,…).
   2. Udalaren eskumeneko giza zerbitzuei erantzun egokia eman (zaharrentzako programak, aisialdi
      eskaintzak,…).
   3. Baserritarren artean denek erabiltzeko moduko instalaziorik behar izatekotan, baliabideak
      jarriko ditu udalak (belarra lehortzeko sistemak, makineria landa garapen elkarteekin
      elkarlanean, eraldaketarako zentro komunak, salmenta guneak,…).


Aldundia:
   1. Gipuzkoa osoko baserritarren bizi kaliteari buruzko ikerketa sakona egingo du Aldundiak
      (bideen egoera eta irisgarritasuna, ur hornidura, zaharren eta ezinduen egoera eta zaintza,
      ordezkapen zerbitzuak, umeak eskolara eramateko aukerak...).
   2. Ikerketa horretan aurkitutako gabezia garrantzitsuenei modu praktikoan aurre egiteko
      mekanismoak ezarriko dira, plangintza zehatzen bidez.
   3. Baserri auzoak bizirik mantentzeko edo/eta berpizteko helburuz diseinatu behar dira landa
      garapenerako aurrekontuak. Helburu hori lehentasunezkoa izango da.




                                                                                            8. orrialdea
UDALETAN ETA ALDUNDIAN aplikatzeko neurri zehatzak



9.- EMAKUME BASERRITARREN IZAERA AKTIBOA ALDARRIKATU

Matxismoa, bazterketa, diskriminazioa… gainditu eta gure emakume baserritarron izaera eta
garrantzia aldarrikatu eta defendatu beharra dago.



Udalak
   1. Dependentzia legea dela eta, lege horrek aurreikusten dituen edukien inguruko informazioa
      zabaltzeko neurriak hartu.
   2. Dependentzia legeak aurreikusten dituen formula desberdinak martxan jartzeko trebatze
      programak bultzatu, aholkularitza zerbitzuak eskaini… bera dira udaletxetako gizarte
      zerbitzuetatik.



Foru Aldundia
   1. Kotitularitatea aldarrikatzen duen legeari jarraikiz, urrats zehatzak eman daitezen programa
      desberdinak aktibatzeko konpromisoa hartu.




                                                                                          9. orrialdea
UDALETAN ETA ALDUNDIAN aplikatzeko neurri zehatzak



10.- INSTITUZIO PUBLIKOEN KONPLIZITATEA

Beharrezkoa da instituzio publiko guztiak sektorearen biziberritzean inplikatzea.



Udalak
   1. Nekazaritza batzordeak jarriko dira martxan udaletan, sektoreari dagozkion gaiak handik
      bideratzeko.
   2. Nekazari eraikuntzak egiteko orduan, baserritarrek hobariak jasoko dituzte: nekazaritzako
      gizarte segurantza kotizatzen dutenei eta jarduera nagusia nekazaritzatik dutenei (ATP) ez
      zaizkie udal tasak kobratuko, edo itzuli egingo zaizkie. Udalak aparejadoreen edo teknikoen
      jarrera positiboa sustatuko du, legediaren interpretazio malgua eginez.
   3. Udalak sektorearen aldeko jarrera aktiboa erakutsiko du, eta sektorean bertan sortutako
      ekimenei (behetik gorakoei) lehentasuna emango die.
   4. Sektorean sor daitezkeen arazoei irtenbidea emateko baserritarron ordezkariekin elkarlana
      izango da ardatz nagusia.
   5. Sektoreari eragiten dioten egitasmo, proiektu,… guztietan aintzat hartua izango da sektoreko
      eragileen iritzi eta jarrera.



Foru Aldundia
   1. Aldundiak sektorearen aldeko jarrera aktiboa erakutsiko du, eta sektorean bertan sortutako
      ekimenei (behetik gorakoei) lehentasuna emango die.
   2. Sektorean sor daitezkeen arazoei irtenbidea emateko baserritarron ordezkariekin elkarlana
      izango da ardatz nagusia.
   3. Sektoreari eragiten dioten egitasmo, proiektu,… guztietan aintzat hartua izango da sektoreko
      eragileen iritzi eta jarrera.




                                                                                          10. orrialdea

More Related Content

Viewers also liked

Neuro marketing r&s
Neuro marketing r&sNeuro marketing r&s
Neuro marketing r&s
Anna Peters
 
12 steps to making a movie
12 steps to making a movie12 steps to making a movie
12 steps to making a movie
chappleaaron00
 
Présentation canta trio
Présentation canta trioPrésentation canta trio
Présentation canta trio
ericzorgniotti
 

Viewers also liked (17)

Chimiko’s chocolate
Chimiko’s chocolateChimiko’s chocolate
Chimiko’s chocolate
 
Geert Driessen & Jeff Bezemer (1999) Islamitisch basisonderwijs schipperen tu...
Geert Driessen & Jeff Bezemer (1999) Islamitisch basisonderwijs schipperen tu...Geert Driessen & Jeff Bezemer (1999) Islamitisch basisonderwijs schipperen tu...
Geert Driessen & Jeff Bezemer (1999) Islamitisch basisonderwijs schipperen tu...
 
Tablon05120313
Tablon05120313Tablon05120313
Tablon05120313
 
Neuro marketing r&s
Neuro marketing r&sNeuro marketing r&s
Neuro marketing r&s
 
Presidente comunidad madrid 130313
Presidente comunidad madrid 130313Presidente comunidad madrid 130313
Presidente comunidad madrid 130313
 
11.12.2015
11.12.201511.12.2015
11.12.2015
 
DR SUMANT CONSULTANCY F
DR SUMANT CONSULTANCY FDR SUMANT CONSULTANCY F
DR SUMANT CONSULTANCY F
 
Simple groovy example in mule
Simple groovy example in mule Simple groovy example in mule
Simple groovy example in mule
 
IRI White Paper - Il reparto del Cura Persona nel canale moderno.
IRI White Paper -  Il reparto del Cura Persona nel canale moderno.IRI White Paper -  Il reparto del Cura Persona nel canale moderno.
IRI White Paper - Il reparto del Cura Persona nel canale moderno.
 
Nuevo documento de microsoft word
Nuevo documento de microsoft wordNuevo documento de microsoft word
Nuevo documento de microsoft word
 
Amistad 21
Amistad 21Amistad 21
Amistad 21
 
ADN_Y MAS
ADN_Y MASADN_Y MAS
ADN_Y MAS
 
12 steps to making a movie
12 steps to making a movie12 steps to making a movie
12 steps to making a movie
 
Présentation canta trio
Présentation canta trioPrésentation canta trio
Présentation canta trio
 
Guía práctica de redes sociales
Guía práctica de redes socialesGuía práctica de redes sociales
Guía práctica de redes sociales
 
Building an Integrated Marketing Machine
Building an Integrated Marketing MachineBuilding an Integrated Marketing Machine
Building an Integrated Marketing Machine
 
2015.11.29オープンガバメント推進協議会公開シンポジウム「マイナンバー制度の概要と今後の利活用の方向性について」金崎健太郎氏
2015.11.29オープンガバメント推進協議会公開シンポジウム「マイナンバー制度の概要と今後の利活用の方向性について」金崎健太郎氏2015.11.29オープンガバメント推進協議会公開シンポジウム「マイナンバー制度の概要と今後の利活用の方向性について」金崎健太郎氏
2015.11.29オープンガバメント推進協議会公開シンポジウム「マイナンバー制度の概要と今後の利活用の方向性について」金崎健太郎氏
 

Similar to Basherri sarea udaletan eta aldundian aplikatzeko neurri zehatzak 3

Gipuzkoako landa garapen elkartearen aurkezpena
Gipuzkoako landa garapen elkartearen aurkezpenaGipuzkoako landa garapen elkartearen aurkezpena
Gipuzkoako landa garapen elkartearen aurkezpena
Rafaela Romero
 
Gipuzkoako landa garapen elkartearen aurkezpena
Gipuzkoako landa garapen elkartearen aurkezpenaGipuzkoako landa garapen elkartearen aurkezpena
Gipuzkoako landa garapen elkartearen aurkezpena
Rafaela Romero
 
Basherri sarea lanpostuak sustatzeko ponentzirako proposamena
Basherri sarea   lanpostuak sustatzeko ponentzirako proposamenaBasherri sarea   lanpostuak sustatzeko ponentzirako proposamena
Basherri sarea lanpostuak sustatzeko ponentzirako proposamena
Rafaela Romero
 
Basoko biomasa energia sortzeko euskal ekimena
Basoko biomasa energia sortzeko euskal ekimenaBasoko biomasa energia sortzeko euskal ekimena
Basoko biomasa energia sortzeko euskal ekimena
Irekia - EJGV
 

Similar to Basherri sarea udaletan eta aldundian aplikatzeko neurri zehatzak 3 (9)

Gipuzkoako landa garapen elkartearen aurkezpena
Gipuzkoako landa garapen elkartearen aurkezpenaGipuzkoako landa garapen elkartearen aurkezpena
Gipuzkoako landa garapen elkartearen aurkezpena
 
Gipuzkoako landa garapen elkartearen aurkezpena
Gipuzkoako landa garapen elkartearen aurkezpenaGipuzkoako landa garapen elkartearen aurkezpena
Gipuzkoako landa garapen elkartearen aurkezpena
 
Basherri sarea lanpostuak sustatzeko ponentzirako proposamena
Basherri sarea   lanpostuak sustatzeko ponentzirako proposamenaBasherri sarea   lanpostuak sustatzeko ponentzirako proposamena
Basherri sarea lanpostuak sustatzeko ponentzirako proposamena
 
Lehen sektorea
Lehen sektoreaLehen sektorea
Lehen sektorea
 
8. Modulu Tematikoa: Elikadura Burujabetza
8. Modulu Tematikoa: Elikadura Burujabetza8. Modulu Tematikoa: Elikadura Burujabetza
8. Modulu Tematikoa: Elikadura Burujabetza
 
Anboto 425
Anboto 425Anboto 425
Anboto 425
 
9) Elikadura Burujabetza
9) Elikadura Burujabetza9) Elikadura Burujabetza
9) Elikadura Burujabetza
 
Basoko biomasa energia sortzeko euskal ekimena
Basoko biomasa energia sortzeko euskal ekimenaBasoko biomasa energia sortzeko euskal ekimena
Basoko biomasa energia sortzeko euskal ekimena
 
4. Jarraipen Txostena I. Euskadi Baque Country 2030 Agenda
4. Jarraipen Txostena  I. Euskadi Baque Country 2030 Agenda4. Jarraipen Txostena  I. Euskadi Baque Country 2030 Agenda
4. Jarraipen Txostena I. Euskadi Baque Country 2030 Agenda
 

More from Rafaela Romero (12)

María eguiguren
María eguigurenMaría eguiguren
María eguiguren
 
Biolur información en comparencia
Biolur información en comparenciaBiolur información en comparencia
Biolur información en comparencia
 
Sakantzen informacion y datos
Sakantzen informacion y datosSakantzen informacion y datos
Sakantzen informacion y datos
 
Comparecencia Guillermo Echenique
Comparecencia Guillermo EcheniqueComparecencia Guillermo Echenique
Comparecencia Guillermo Echenique
 
comparecencia Innobasque
comparecencia Innobasquecomparecencia Innobasque
comparecencia Innobasque
 
Reglas ponencia
Reglas ponenciaReglas ponencia
Reglas ponencia
 
Escrito petición comparecencias PSE-EE
Escrito petición comparecencias PSE-EEEscrito petición comparecencias PSE-EE
Escrito petición comparecencias PSE-EE
 
Escrito petición comparecencias PP
Escrito petición comparecencias PPEscrito petición comparecencias PP
Escrito petición comparecencias PP
 
Escrito petición comparecencias Bildu
Escrito petición comparecencias Bildu   Escrito petición comparecencias Bildu
Escrito petición comparecencias Bildu
 
Escrito designacion ponentes Diputacion
Escrito designacion ponentes DiputacionEscrito designacion ponentes Diputacion
Escrito designacion ponentes Diputacion
 
Escrito designacion miembros ponencia PNV
Escrito designacion miembros ponencia PNVEscrito designacion miembros ponencia PNV
Escrito designacion miembros ponencia PNV
 
Acuerdo creación ponencia
Acuerdo creación ponencia   Acuerdo creación ponencia
Acuerdo creación ponencia
 

Basherri sarea udaletan eta aldundian aplikatzeko neurri zehatzak 3

  • 1. UDALETAN ETA ALDUNDIAN APLIKATZEKO NEURRI ZEHATZAK 2011/04/15 Gipuzkoako EHNEren proposamena alderdiei Baserria biziberritu ahal izateko, honako 71 neurri hauek jarri nahi ditu Gipuzkoako EHNEk alderdi politiko guztien esku. Neurri zehatz eta konkretuak dira, Udaletan, Batzar Nagusietan eta Gipuzkoako Foru Aldundian aplikatzeko modukoak. Neurriok aplikatzeari garrantzitsua deritzo EHNEk, baserria guztiontzako osasun iturri baita. Era berean, EHNEk prestutasun osoa azaldu nahi die alderdiei elkarlanean jarduteko.
  • 2. UDALETAN ETA ALDUNDIAN aplikatzeko neurri zehatzak UDALETAN ETA ALDUNDIAN aplikatzeko neurri zehatzak GIPUZKOAKO EHNE-REN PROPOSAMENA ALDERDIEI 1.- GARAIAN GARAIKO ETA LEKUAN LEKUKO EKOIZPENAK SUSTATU Erakunde publikoek eginahalak egingo dituzte lekuan ekoiztutakoa leku berean merkaturatua izan dadin. Noski, garaian garaiko produktuak. Udalak 1. Kontsumo taldeak sortu ahal izateko azpiegiturak (lokalak, informazioa,…) eskaini. 2. Udalak, azoka publikorik balu, zerbitzu horren izaera publikoa bermatzeko konpromisoa hartuko luke. Ekoizleek lehentasuna izango dute birsaltzaileen aurrean. 3. Salmenta zuzenerako makinak instalatzeko jabari publikoko eremuen emakida administratiboak burutu. 4. Beharrezkoak diren tramite administratiboak gauzatzeko burokrazia erraztu eta laguntza eskaini. 5. Herrialde mailako haragi-hiltegien koordinaziorako partzuergoko kide izatera pasa. 6. Folkloretik haruntzago, baserritarrentzako tresna baliagarriak izango diren azoka edo salmenta guneak eratu. Foru Aldundia 1. Zuzeneko salmenta sustatzeko egitasmo publikoen eta jada sektoreko eragileek martxan jarritakoen arteko elkarlanerako mekanismoak bultzatu. Bereziki, Landa Garapen Elkarteen bitartez bultzatzen ari direnak. 2. Zuzeneko salmentarako makinen erregulazioa arautu Foru Arau baten bitartez. Noski, erregulazio horren oinarria, aurretik eragileek adostutakoak behar du izan. 3. Herrialde mailako haragi-hiltegien koordinaziorako partzuergoko kide izan eta dagozkion inbertsioak egiteko prestutasuna adierazi. Noski, partzuergo horren eraketa eta formulazioa arloko eragileekin adostutakoa izan behar du. Beti ere, sektorearen biziberritzea ardatz hartuta eta ez hiltegien egoera ekonomikoa. 4. Jantoki eta ekitaldi publikoetan garaikoak eta bertakoak diren produktuak lehenetsiko dira. 1. orrialdea
  • 3. UDALETAN ETA ALDUNDIAN aplikatzeko neurri zehatzak 2.- LURRARI ETA HERRIARI LOTUTAKO EREDU IRAUNKORRAREN ALDEKO APUSTUA Lurrari lotutako eredu iraunkorren eta baserri txikien aldeko urratsa eman beharra dago. Horretarako beharrezkoa da diru laguntza politika guztia moldatu eta norabide horretara zuzentzea. Udalak 1. Udalek herri-lurren inbentario bat egitea beharrezkoa da. Herri-lur horien artetik baserrigintzarako egokiak direnekin “Lur banko” egin behar dute. 2. Urtero lur bakoa lur berriz hornitzeko diru partida bat bideratuko da udal aurrekontuetan. Noski, diru hori nekazaritzarako lur egokiak erostera bideratuko da. 3. Lurren premian dauden baserritar profesionalei, emakida administratiboen bitartez ”Lur bankuko” lurrak eskaini behar zaizkie. Gazteek eta lurrik gabekoek lehentasuna izango dute. 4. Herri-lurren erabilera desberdinak uztartzeko arautegi zehatzak egin behar dituzte. Horretarako, sektoreko eragileen partehartzea ezinbestekoa izango da. Foru Aldundia 1. Nekazaritza politika forala zuzendu eta eredu estentsiboak bultzatzera bideratu behar da. Noski, diru laguntza politika ere norabide berean kokatu behar da. 2. Foru Aldundiaren jabetzakoak diren lurren inbentario bat egin behar du. Horien artetik baserrigintzarako egokiak izan daitezkeenekin “lur banku bat” egin behar du. 3. “Lur bankua” lur gehiagoz hornitzeko, urtero lur erosketak egin beharko dira. 4. Lurren premian dauden baserritar profesionalei, emakida administratiboen bitartez ”Lur bankuko” lurrak eskaini behar zaizkie. Gazteek eta lurrik gabekoek lehentasuna izango dute. 5. Baso-belardi sistemak bultzatu lur publikoetan. 2. orrialdea
  • 4. UDALETAN ETA ALDUNDIAN aplikatzeko neurri zehatzak 3.- BASERRIETAN EKOIZPEN DIBERTSIFIKATUAK SUSTATZEA Beharrezkoa da gai konkretutan espezializatuta egotetik dibertsifikazioan oinarritzen diren baserri ereduetara jauzia ematea. Horrek, halabeharrez, egitura komertzialen moldaketa eta egokitzapena dakar. Udalak 1. Modu dibertsifikatuan ekoizten duten baserritarrek lehentasuna izango dute herri lurrak erabiltzeko. 2. Udalaren baso lurretan balore ekonomikoez haratago doazen jarduerak ere bermatuko dira: aisialdia, paisaia, uraren eta lurraren kontserbazioa, ingurumena… Horretarako, inbentario bat egin beharko da lehenik eta aurrerantzean egin beharreko landaketak aztertu bigarrenik. 3. Mendi pistak egoera onean mantenduko ditu udalak, eta irisbide egokiak bermatu beharko ditu, pistak neurrigabe egitearen arazoak kontuan edukiz gero, beti ere. Foru Aldundia 1. Modu dibertsifikatuan ekoizteko kontzientziazio kanpainak eta trebakuntza zikloak jarriko ditu abian. 2. Modu dibertsifikatuan ekoizten duten baserritarrek lehentasuna izango dute herri lurrak erabiltzeko. 3. Dibertsifikatzen duten baserritarrek laguntza handiagoak jasoko dituzte. 4. Mendi eta basoetan errepueblak egiterakoan larreguneak ere aintzat hartuak izango dira. 5. Hostozabalak landatzeko laguntzak hobetuko dira. 6. Baldintza sanitarioaren gaiari heldu behar zaio: Eusko Jaurlaritzarekin batera “Baserriko Produktuak” baimen sanitarioa lortzeko bete beharreko baldintzak zehazteko Europako beste herrialdeetan bezala. 3. orrialdea
  • 5. UDALETAN ETA ALDUNDIAN aplikatzeko neurri zehatzak 4.- LURRAREN ARTIFIZIALIZAZIOA GELDITU ETA BASERRIGINTZARAKO LURRAK ALDARRIKATU Baserrigintzarako egokiak diren lurren bermerako beharrezkoak diren lege mekanismo arautzaileak martxan jarri behar dira. Udalak 1. Baserrigintzarako egokiak diren lurrak babes berezia jaso behar dute herriko Ordezko Arau eta Plan Orokorretan. Lege egitasmo horiek arreta berezia jarri behar dute balore agrologika duten lurrak identifikatu eta babesteko. Landa lurretan eraikuntza berriak egiteko baldintzak zorroztu. 2. Hirigintzarako arauek, ezinbestean, baserrigintzarako lur egokien erreserbak egin behar dituzte. 3. Artifizializazio basatiari aurre egin eta neurri bermatzaileak hartzeko konpromisoa hartu behar dute udalek. 4. Jada artifizializatuak dauden lurren berrantolaketa eta egokitzapena lehenetsiko da bestelako alternatiben aurrean. Horrexegatik, ez dira onartuko %1 artifizializaizoa edo handiagoa suposatzen duten egitasmoak. 5. Beste erakunde publikoek bultzatutako egitasmoetan ere neurri berak exijituko dira. Hala ez bada, udalak dituen baliabide guztiekin aurre egiteko konpromisoa hartzen du. 6. Herri lurren erabiltzaileek azpiegitura egokiak izango dituzte (edanlekuak, itxiturak…), baldintza egokietan lan egiteko. Foru Aldundia 1. Dituen baliabide guztiak erabili behar ditu balore agrologiko egokia duten lur eremuak identifikatu eta babesteko. Horretarako tresna egokia izan daiteke PTS Agroforestala. Horrexegatik, konpromisoa hartzen du bere gauzapena desblokeatu eta berriz ere martxan jar dadin Jaurlaritzarekin hartu-emanetan jartzeko. 2. Artifizializazio basatiari aurre egin eta neurri bermatzaileak hartzeko konpromisoa hartu behar du. 3. Udalerrien hirigintzarako Ordezko Arau eta Plan Orokorren errebisioei oniritzia emateko beharrezkoa izango da: i. IVtik beherako balore agrologikoa duten lurren identifikazio espresua egin eta babes bereziko bezala kalifikatzea. ii. Lur horiek baserrigintzarako lur gisara erreserbatzea. iii. Jada artifizializatuak dauden lurren berrantolaketa eta egokitzapena lehenetsi dela bermatzea (alegia, artifizializazio tasa maximoa gainditu ez dela bermatzea). 4. Baldintza berdinak exijituko dira beste erakunde publikoek, bere kaxara edo Foru Aldundiarekin elkarlanean, bultzatzen dituzten egitasmoetan. 4. orrialdea
  • 6. UDALETAN ETA ALDUNDIAN aplikatzeko neurri zehatzak 5.- LURRARI LOTUTAKO NEKAZARITZA LEHENETSI Lurraren zikloekin bat egiten duen nekazaritza eta abeltzaintza lehenetsi. Udalak 1. Ekoizpen ekologikoan lan egiten dutenek lehentasuna izango dute udalerrietako herri lurrak erabiltzeko. 2. Ekoizpen mota honen garrantzia jakinarazteko kontzientziazio kanpainak sustatuko dituzte (ikastetxeetan, Agenda 21ean…). Foru Aldundia 1. Ekoizpen ekologikoan jarduteko instalatu nahi duten gazteek lehentasuna izango dute laguntza planetan. 2. Ekoizpen ekologikoan lan egiten dutenek lehentasuna izango dute Aldundiaren herri lurrak erabiltzeko. 3. Ekoizpen konbentzionalean ari diren baserritarrei diru laguntzak, aholkularitza, trebakuntza eta hobariak eskaini ekologikoan jardun dezaten. 5. orrialdea
  • 7. UDALETAN ETA ALDUNDIAN aplikatzeko neurri zehatzak 6.- TRANSGENIKORIK EZ Guztiok hartu behar dugu transgenikoen kontrako jarrera argia. Udalak 1. Udalerriek transgenikorik gabeko gunea direla aldarrikatuko dute. Hartara, udalerri horretan modu horretan ekoiztea mugatuko da. Foru Aldundia 1. Gipuzkoa transgenikorik gabeko lurralde izendatuko du. Hartara, galarazita egongo da modu horretan ekoiztea. 2. Transgenikorik gabeko pentsua erabiltzen duten nekazaritza kooperatibek hobariak izango dituzte. 3. Transgenikoen inguruan, kontzientziazio kanpaina jarriko du abian. 6. orrialdea
  • 8. UDALETAN ETA ALDUNDIAN aplikatzeko neurri zehatzak 7.- NEKAZARITZAK ENPLEGU SORTZAILEA IZAN BEHAR DU Dekadentzian dagoen sektorea izatetik enplegu sortzaile izatera pasa behar du. Horrek, halabeharrez, erakunde publiko eta alorreko eragileen inplikazio zuzena eskatzen du. Udalak 1. Baserritar gazteen lehen instalaziorako egon daitezkeen oztopoak malgutzeko konpromisoa hartzen dute. 2. Baserritar gazteak sektorean lan egiten hasi daitezen hobariak, lurren emakidak, zergen ordainketa frakzionatuak,… bultzatuko dira. 3. Ildo horretan, garrantzia berazia hartuko dute eskualde mailako garapen ekonomikorako agentziek. Horrexegatik, lehen sektorera baserritar berriak erakartzeko politika eta proiektu zehatzak aktibatuko dira. 4. Baserrien birmoldaketen inguruan eman daitezkeen maula edo iruzurren aurrean, udalek tinkotasunez jokatzeko konpromisoa hartzen dute. Ondorioz, beharrezkoak diren neurri koertzitiboak hartzeko prestutasuna adieraziz. Foru Aldundia 1. Baserritar berriak sektorera gehitu daitezen beharrezkoak diren politikak aktibatu beharko dira: diru laguntzak, lurren emakidak, hobariak,… 2. Lehen instalazioko laguntzak gradualak izango dira. 3. Erreleborako planak berrezarriko dira. Horretaz gain, sektorearen biziberritzean duen garrantzia ikusita, plan hori iraunkortu eta egonkortzeko neurri zehatzak hartuko dira. 7. orrialdea
  • 9. UDALETAN ETA ALDUNDIAN aplikatzeko neurri zehatzak 8.- BIZI BALDINTZA DUINAK BASERRITARRENTZAKO Gainerako herritarrek bezala, baserritarrek ere bizitza kalitatea izateko eskubidea dute. Udalak 1. Baserri eremuetan ematen diren zerbitzuen egokitasuna bermatu (ura, zaborra, garraioa,…). 2. Udalaren eskumeneko giza zerbitzuei erantzun egokia eman (zaharrentzako programak, aisialdi eskaintzak,…). 3. Baserritarren artean denek erabiltzeko moduko instalaziorik behar izatekotan, baliabideak jarriko ditu udalak (belarra lehortzeko sistemak, makineria landa garapen elkarteekin elkarlanean, eraldaketarako zentro komunak, salmenta guneak,…). Aldundia: 1. Gipuzkoa osoko baserritarren bizi kaliteari buruzko ikerketa sakona egingo du Aldundiak (bideen egoera eta irisgarritasuna, ur hornidura, zaharren eta ezinduen egoera eta zaintza, ordezkapen zerbitzuak, umeak eskolara eramateko aukerak...). 2. Ikerketa horretan aurkitutako gabezia garrantzitsuenei modu praktikoan aurre egiteko mekanismoak ezarriko dira, plangintza zehatzen bidez. 3. Baserri auzoak bizirik mantentzeko edo/eta berpizteko helburuz diseinatu behar dira landa garapenerako aurrekontuak. Helburu hori lehentasunezkoa izango da. 8. orrialdea
  • 10. UDALETAN ETA ALDUNDIAN aplikatzeko neurri zehatzak 9.- EMAKUME BASERRITARREN IZAERA AKTIBOA ALDARRIKATU Matxismoa, bazterketa, diskriminazioa… gainditu eta gure emakume baserritarron izaera eta garrantzia aldarrikatu eta defendatu beharra dago. Udalak 1. Dependentzia legea dela eta, lege horrek aurreikusten dituen edukien inguruko informazioa zabaltzeko neurriak hartu. 2. Dependentzia legeak aurreikusten dituen formula desberdinak martxan jartzeko trebatze programak bultzatu, aholkularitza zerbitzuak eskaini… bera dira udaletxetako gizarte zerbitzuetatik. Foru Aldundia 1. Kotitularitatea aldarrikatzen duen legeari jarraikiz, urrats zehatzak eman daitezen programa desberdinak aktibatzeko konpromisoa hartu. 9. orrialdea
  • 11. UDALETAN ETA ALDUNDIAN aplikatzeko neurri zehatzak 10.- INSTITUZIO PUBLIKOEN KONPLIZITATEA Beharrezkoa da instituzio publiko guztiak sektorearen biziberritzean inplikatzea. Udalak 1. Nekazaritza batzordeak jarriko dira martxan udaletan, sektoreari dagozkion gaiak handik bideratzeko. 2. Nekazari eraikuntzak egiteko orduan, baserritarrek hobariak jasoko dituzte: nekazaritzako gizarte segurantza kotizatzen dutenei eta jarduera nagusia nekazaritzatik dutenei (ATP) ez zaizkie udal tasak kobratuko, edo itzuli egingo zaizkie. Udalak aparejadoreen edo teknikoen jarrera positiboa sustatuko du, legediaren interpretazio malgua eginez. 3. Udalak sektorearen aldeko jarrera aktiboa erakutsiko du, eta sektorean bertan sortutako ekimenei (behetik gorakoei) lehentasuna emango die. 4. Sektorean sor daitezkeen arazoei irtenbidea emateko baserritarron ordezkariekin elkarlana izango da ardatz nagusia. 5. Sektoreari eragiten dioten egitasmo, proiektu,… guztietan aintzat hartua izango da sektoreko eragileen iritzi eta jarrera. Foru Aldundia 1. Aldundiak sektorearen aldeko jarrera aktiboa erakutsiko du, eta sektorean bertan sortutako ekimenei (behetik gorakoei) lehentasuna emango die. 2. Sektorean sor daitezkeen arazoei irtenbidea emateko baserritarron ordezkariekin elkarlana izango da ardatz nagusia. 3. Sektoreari eragiten dioten egitasmo, proiektu,… guztietan aintzat hartua izango da sektoreko eragileen iritzi eta jarrera. 10. orrialdea