SlideShare a Scribd company logo
1 of 13
Download to read offline
1
1.- Energia-testuingurua: 2020rako Euskadiko Energia Estrategia
(3E 2020).
2020rako Euskadiko Energia Estrategia, Eusko Jaurlaritzak 2010-2020
aldirako onartu duena, Batasunak energia-alorrean dauzkan helburuak
betetzeko sortu da, gure herrialdearen benetako egoerara egokituta, hau
da, zabalera txikia, baliabide natural mugatuak eta industria intentsiboa
dauzkagula aintzat hartuta, besteak beste.
Hortaz, estrategiak funtsezko 3 ardatz hauek lantzen ditu:
- Azken sektore kontsumitzaileen energia-eskaria aldatzea,
kontsumo-mailak murriztuz, energia-hornidurako energia
alternatiboak erabiliz edota, azkenik, eskaria kudeatuz energia-
sistema optimizatzeko.
- Energia-eskaintza hobetzea, horniduraren segurtasunari eta
kalitateari, kostuen lehiakortasunari eta iraunkortasunari dagokienez.
- Etorkizunari begira Euskadiko industriak abangoardiako energia-
teknologietan berritzeko dauzkan aukera berriak, merkatu-
testuinguru gero eta globalago batean.
Zehazkiago, energia berriztagarrien alorrean aurreikusita zegoen bai
energia elektrikoa (eolikoa, eguzkikoa, fotovoltaikoa, biomasa eta abar) bai
termikoa (eguzki-termikoa, geotrukea, biomasa eta abar) sortzeko
teknologietan ahalegintzea. Gainera, azken urte hauetan zenbait aldaketa
egin dira arau-esparruan, eta haien eraginez energia-politikak aldatu dira:
batetik, energia berriztagarriak erabiliz gero eta aukera gutxiago daude
elektrizitatea sortzeko; energia termikoa sortzeko aldez aurretik aipatutako
teknologiek, aldiz, aukera berriak dituzte etorkizunari begira.
2
Gaur egun, Euskadiren energia-eskaria 6,6 M tpb (tona petrolio baliokide)
da, kopuru hori nabarmen txikiagoa izanik ekonomia ongi ibili den beste
garai batzuetan erregistratutakoa baino. Petrolioaren deribatuak (% 41) eta
gas naturala (% 38) dira gehien eskatzen diren energia motak, baina
energia berriztagarriak kontsumitutako energia guztiaren % 7 baino
gehiago dira une honetan.
Energia berriztagarriei dagokienez, biomasa (bioerregaiak alde batera
utzita) da aprobetxamendu-iturri nagusia, guztizkoaren % 57 baino
gehiago izanik.
Biomasaren eremuaren barruan zenbait aprobetxamendu mota daude
(kogenerazioak, zabortegiko biogas-plantak, galdara industrialak eta abar),
baina edozein jarduera-sektoretan (industria, zerbitzuak, bizitegiak eta
abar) gero eta ohikoagoa da baso-biomasa galdaratan erabiltzea beroa
sortzeko.
Laburbilduz, Euskadin energia berriztagarrien aprobetxamenduak gora
egin du etengabe, baina oraindik ez da behar bezala garatu, eta hor baso-
biomasak zeresan handia izan dezake eta izan behar du datozen urteetan,
batez ere energia termikoa sortzeko alternatiba bikaina den heinean.
Biomasa
% 57
Bioerregaiak
% 23
Hidroelektrikoa
% 11
Eolikoa
% 6
Eguzkikoa
% 2
3
2.- Baliabidea: biomasa.
Zer da biomasa?: Energia berriztagarriko iturria da, iragan hurbilean
biologikoki sortutako materia organikoaren erabileran oinarritzen dena.
Biomasa sailkatzeko ahalegin guztiak alde batera utzita, kasu honetan
BASO BIOMASA aztertuko dugu bakar-bakarrik.
Nolanahi ere lehenik eta behin argi eta garbi esango dugu hondakin-uren
eta araztegiko lohien materia organikoa ere biomasa dela, baita hiri-
hondakin solidoen zati organikoa eta industrietatik eratorritako beste
zenbait hondakin ere, hala nola paper-fabriketako lohiak eta eraiste-eta
eraikuntza-hondakinen zati organikoa.
Baso-biomasa. Baso-biomasa baso-ekosistema jakin batean (basoan), lur
gainean zein azpian dagoen materia organikoa da. Sailkapen ohikoenaren
arabera, naturala edo hondakin lehorra izan daiteke, baina definizio
akademikoak alde batera utzita, gure kasurako baso-biomasa izango dira
Pelletak, egur arrunta, ezpal txikituak eta ebakitako ezpalak,
zuhaitzaren edozein ataletatik ateratakoak.
Euskadiko baso-errealitatea. Euskadiko toki gehienetan leihora
hurbiltzea besterik ez dugu egin behar gurean basoak presentzia handia eta
eztabaidaezina duela konturatzeko.
a) Baso-azalera: Euskadiko azken baso-inbentarioaren arabera (2011),
zuhaitz-masek Euskadiko geografiaren % 55 hartzen dute. Ehuneko handi
samarra da hori, Europan baso-tradizio handia duten beste herrialde
batzuen parekoa (Finlandian % 68 da, Suedian % 66 eta Eslovenian % 63,
hurrenez hurren), eta Europar Batasunaren batezbestekoa (% 40) baino
handiagoa.
4
Zuhaitzek ia 400.000 ha hartzen dituzte guztira. Erdia, hostozabalen eta
koniferoen basoek osatzen dute; beste erdia, jatorri naturaleko basoek eta
baso-sailek.
Intsinis pinua (135.000 ha, gutxi gorabehera) da nagusi landatutako
koniferoen artean, eta pagoa (55.000 ha) jatorri naturaleko hostozabalen
artean.
b) Zurgai den bolumena, urteko hazkundea eta balantze garbia:
azken belaunaldiko tresnak erabiliz —geografia-informazioko sistemak, GPS,
dendometroak eta bestelako neurgailu sonikoak, satelite-argazkiak, 3D
laserra eta LIDAR (“Light   Detection   and   Ranging”   (argi   eta   distantzia  
bidezko   detekzioa))   edo   “Laser   Imaging   Detection   Ranging”   (laser-irudien
eta distantziaren bidezko detekzioa)— egindako kalkuluen arabera, gure
basoetan 62.600.000 m3
-ko bolumena dago zurgai gutxi gorabehera.
Urteko hazkundea 3.500.000 m3
da, eta kopuru horretatik 1.200.000 m3
aprobetxatzen da urtean. Hortaz, urtean 2.300.000 m3
-ko hazkunde garbia
izaten da, batez beste, gure mendietan.
Laburbilduz: azken 40 urteetan, Euskadin baso-azalera zuhaiztua % 12 igo
da, eta une honetan 397.000 ha hartzen du, geografia osoaren % 55
(722.400 ha). Baso-azalera 491.500 ha da guztira.
Euskal basoetan, 62,6 milioi m3
-ko bolumena dago zurgai une honetan,
orain 40 urteko bolumenaren halako bi baino gehiago. Hortaz, Euskadi da
baso zurgaien dentsitate handiena duen autonomia-erkidegoa. Batez
beste, hektarea bakoitzeko 160 m3
-tik gorako bolumena dago zurgai.
Baso naturalak zuhaitz-azaleraren % 47 dira, gutxi gorabehera, eta pagoa
da gehien hedatutako espezie naturala (54.000 ha). Landatutako espezieen
artean, intsinis pinua da espezie ohikoena, 132.000 ha hartzen baititu.
Pinudi-azalera hori kantauriar isurialdean kokatzen da batik bat, Gipuzkoan,
Bizkaian eta Arabaren iparraldean, hain zuzen.
5
3.- Zer egin egoera horretan?: BIOMASA Energia xedeetarako erabil
dadin sustatzeko Euskal Ekimena
Aldez aurretik aipatutako datuetatik abiatuta, berriz era adierazi nahi dugu
konbentzituta gaudela baso-biomasa aukera ezin hobea dela bertako
energia-baliabide berriztagarriak erabiltzeko, prezio lehiakorrean erregai
konbentzionalen aldean, eta gainera, tokian-tokian enplegua sortzeko
aukera ere eskaintzen duela, haren energia-aprobetxamendua ezartzen den
udalerrietan.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak dei bat egin nahi die
prozesu honen balio-katean inplikatuta dauden agente guztiei, hala
nola udalei, energia-zerbitzuetako, baso-ingeniaritzetako eta energia-
instalazioetako enpresei, baso-produktuak erauzteko enpresei, basogintza-
elkarteei eta energian eta baso-baliabideen kudeaketan inplikatutako
administrazioei (Eusko Jaurlaritza eta EEE eta HAZI erakunde publikoak),
harremanetan jar daitezen eta elkarlanean jardun dezaten honako helburu
hauek lortzeko:
 2020. urterako energia-alorreko 20-20-20 helburuak lortzea.
 Energia-autohornidura jomugan aurrera egitea, 2020rako
Euskadiko Energia Estrategiarekin bat etorriz.
 Enplegua sortzea.
 Basoen eta zuraren eraldaketaren sektoreari merkatu-nitxo berriak
eskaintzea.
 Euskal KnowHow bat sortzea biomasaren energia-erabileraren
alorrean, energia-xedeetarako eta baso-produktuak erauzteko
ingeniaritzaren, eraldaketaren eta energia-instalazioen
ingeniaritzaren ikuspegitik.
 Tokiko galdaragileentzat merkatua sortzea.
 Basoetako sute-arriskua murriztea eta euskal mendietako
landareen osasuna hobetzea.
6
Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun
Sailak ekintza-lerro bat jarri du abian, BIOMASA ENERGIA
XEDEETARAKO ERABIL DADIN SUSTATZEKO EUSKAL EKIMENA
esaten dioguna, Euskadiko udal guztiei programa batean parte hartzeko
aukera eskaintzeko, urratsez urrats honela laburbil dezakeguna:
4.- Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak biomasaren alde
egiten du
1.- Biomasa energia-xedeetarako erabili nahi duen edozein udalek HAZI –
EEEra jotzen du, www.biomasaeuskadi.net webgunean laguntza-eskaera
betez
2.- HAZI – EEEk udalarekiko bilera ixten du, eta bilera horren amaieran,
UDALAK, hala nahi badu, LANKIDETZA HITZARMENA sinatzen du HAZI –
EEErekin, eta udalak konpromisoa hartzen du HAZI – EEEk egindako
proposamenetako bat betetzeko, honako ibilbide-orri honetatik sortzen
direnak.
3.- EEEk ENERGIA AZTERKETA bat egiten du eta SOLUZIO BATZUK
PROPOSATZEN DITU. Azterketa egiteko, gutxi gorabeherako ENERGIA
ESKARIA (kWh) eta hari erantzuteko beharrezko zur tonak kalkulatzen dira,
eta, jarraian, SOLUZIO PROPOSAMEN bat zehazten da, zehazkiago Plan bat,
udal-eraikinetan, ohiko instalazio termikoen ordez, erregai gisa biomasa
darabilten instalazioak ezartzeko.
4.- HAZIk udalaren biomasa-izakinen inbentarioa egiten du, udalean EEEk
kalkulatutako premiei erantzuteko behar adina biomasa ote dagoen ikusten
du, biomasa erauzteko eta erregai gisa erabiltzeko plan iraunkorra ezartzen
du.
7
5.- Aurreko bi puntuei jarraiki txosten zehatz bat egiten da eta Udalari
aurkezten zaio. Udalak, txostena ikusirik, udal-eraikinek behar duten
energia (termikoa) bere baliabideetatik (bertako mendietako zuretik)
ateratzeko erabakia har dezake, eraldaketa-prozesuari hasiera emanez.
6.- Udalak hori erabakitzen badu, HAZIren eta EEEren laguntza izango du
une oro, prozesuaren fase guztietan:
 Oinarrizko proiektua egitean.
 Finantza-plana egitean,
 Proiektuaren kontratazio publikoan.
 Obrak egikaritzean eta onartzean.
Orain arte 24 udalek esanbidez adierazi dute alor horretan
elkarlanean sakontzeko asmoa, eta haietatik 5ek dagokion lankidetza-
hitzarmena sinatu dute.
5 udalerritan, (Aramaio, Berriz, Ispater, Kanpezu y Zerain), lehendik
dagoen baso-baliabidea ebaluatu da, eta hura ustiatzeko jarraibideak
zehaztu dira. Halaber, biomasaren energia erakin publikoetan eta
etxebizitza partikular batzuetan ere nola aprobetxa daitekeen aztertu da.
Beraz, Udal horiek badakite zer jardun egin ditzaketen, eta zenbait kasutan
abian jarri dituzte jada.
8
Aldi berean, gainerako 19 udalerrietan aldez aurreko azterketa eta
azterlanak egiten ari dira, eta espero dugu 2015ean lortu nahi ditugun
emaitzak lortzea.
Álava-Araba Bizkaia Gipuzkoa
- Amurrio.
- Aramaio.
- Barrundia.
- Labastida.
- Lagrán.
- Kanpezu.
- Abadiño.
- Areatza.
- Aulesti.
- Bermeo.
- Berriz.
- Dima.
- Gordexola.
- Ispaster.
- Lekeitio.
- Mañaria.
- Otxandio.
- Zaratamo
- Aia.
- Antzuola.
- Oñati.
- Orexa.
- Villabona.
- Zerain
9
5.- EEE eta HAZIk sustatutako hitzarmenaz gainera, Biomasa
gauzatzeko bestelako ekintzak.
HAZI – EEEk eta Udalek lankidetza-hitzarmena sinatzea, eta, ondoren,
EEEren eta HAZIren laguntza, aurreko atalean adierazi dugunez,
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak lehen urratsa eman nahi du
biomasa energia-xedeetarako erabiltzearen alde hartu duen konpromisoan,
gure toki-erakundeei prozesu horretan funtsezkoak diren bi eremuetan —
energia (EEE) eta basoak (HAZI)— zehatz-mehatz jakin behar dutena
eskainiz.
Adierazi dugunez, jada 24 udalek egin dute bat ekimenarekin, eta
horrenbestez ekimenaren abiapuntua osatzen dute.
Baina hori ez da Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak
biomasarekin eta toki-erakundeekin hartutako konpromisoaren adierazgarri
bakarra, gehiago ere badira:
EEEren laguntza-programa
Azken urte hauetan, EEEk apustu irmoa egin du biomasaren energia
aprobetxatzearen alde. Hala, urtean 600 proiektu (galdarak, tximiniak eta
abar) diruz lagundu ditu, gutxi gorabehera, eta haiei esker 20-25 MW-ko
potentzia ezarri du urtean, 7   M€-ko inbertsioak eraginez ,batez
besteko laguntza % 29 izanik.
Toki-erakundeek garatu dituzte proiektu horietako asko, erregai
konbentzionalak zerabiltzaten galdara zaharkituen ordez biomasa (pelleta
edo ezpala) kontsumitzen duten galdara berriak jarriz.
10
2007 – 2013 aldirako Landa Garapeneko Planaren laguntza-
programak
2014. urtea trantsizio-urtea izan da Landa Garapeneko Planari dagokionez,
eta, horren ondorioz, energia berriztagarriak bultzatzeko laguntzen alorrean
2007 – 2013 aldian indarrean zeuden oinarriak erabili dira berriz ere .
Zehazki, landa-eremuetan biomasa bidez energia termikoa sortzeko
ekintzak martxan jartzeko laguntzen deialdia egiten duen Ekonomiaren
Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko irailaren 17ko
AGINDUAren bidez (Leader ikuspegia),  500.000  €-ko laguntza zuzenak
eman zaizkie Kanpezuko, Barrundiako, Orexako, Zeraingo,
Ispasterko eta Aulestiko udalei, udal-eraikinetan biomasa bidez energia
termikoa sortzeko 6 proiektu aurrera eraman ditzaten.
6.- Etorkizun hurbilerako Biomasa laguntzeko gure proposamena
Ekimenean zuzenean parte hartzen dugun bi sailburuordetzek eta sozietate
publikoek elkarlanean egingo dugu proposamena: Nekazaritzak – HAZIk
batetik, eta Industriak – EEEk bestetik.
Nekazaritza Sailak eta HAZIk etorkizunari begira proposatu nahi dugu,
aldez aurretik adierazitako udalekiko elkarlanari eusteaz gain, 2015 – 2020
aldirako Landa Garapeneko Pana abian jartzea. Plan horren bitartez,
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak honako hauek bultzatuko
ditu:
1.- Balio-katearen jarduera eta inbertsioak “basotik   galdararainoko”
bidean, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren
baterako finantziazioa izanik honako neurri hauetarako:
11
1.1.- 4. neurria. Aktibo fisikoetarako inbertsioetarako laguntza.
Besteak beste, honako hauek izan daitezke laguntzen onuradun:
Batetik,   “Ustiategiak   soilik   kontsumitu   beharreko   bioenergia
sortzeko ekipamenduetarako inbertsioak, baldin eta efizientzia-
estandarrak   betetzen   badituzte”,   eta,   bestetik,   “Lehengaien  
logistika-zentroak, nekazaritza-elikagaien enpresen parkeak, et
zur- eta biomasa-parkeak  sortzea”.
1.2.- 8.6 neurria. Baso-teknologietarako eta baso-produktuak
eraldatu, mobilizatu eta merkaturatzeko inbertsioetarako laguntza.
Besteak beste, “Zur- eta/edo biomasa-parkeetan zura garraiatu,
mobilizatu   eta   jartzeko   inbertsioak”   izan daitezke laguntzaren
onuradun.
1.3.- 16.6 neurria. Laguntzea, batetik, hornidura-kateko
agenteen arteko lankidetzarako, elikagaien hornidurarako
biomasa modu iraunkorrean horni dezaten, eta, bestetik, energia
sortzeko eta industria-prozesuak bultzatzeko.
1.4.- Leader ikuspegia. Pertsona fisiko eta juridikoek sustatutako
inbertsioak (ekimen pribatua), baldin eta Toki Ekintzako Taldeek
aurkeztutako Leader estrategia betetzen badute eta talde horiek
hautatutako ekintzak badira, aldez aurretik aipatu dudan 2014ko
irailaren 17ko AGINDUAREKIN gertatu den bezala.
2.- Funts propioekin finantzatutako Estatu-laguntzak (lehengo
EREIN programa), Landa Garapeneko Planaren 7. neurriarekin bat
etorriz: Oinarrizko zerbitzuak eta landa-eremuetako populazioak berritzea.
Besteak beste, mota guztietako azpiegitura txikiak sortzeko, hobetzeko
edo zabaltzeko inbertsioak izan daitezke laguntzaren onuradun, energia
berriztagarrietarako eta energia aurrezteko inbertsioak adibidez.
12
Industria Sailburuordetzan eta EEEn uste osoa dugu datozen urteetako
energia-etorkizunean biomasak oro har, eta baso-biomasak bereziki,
zeresan handia izan behar dutela energia berriztagarrien alorreko energia-
helburuak lortzeko. Ikuspuntu horretatik, abian jarritako jardunek honako
xede hauek izango dituzte:
- Biomasaren energia aprobetxatzera berariaz zuzendutako laguntza-
programak ezartzea.
- Administrazio publikoak trebatzea beren baso-baliabideen energia
efizientzia handiagoz erabiltzen.
- Baso-biomasa bidez energia termikoa sortzeko proiektu pilotuak
bultzatzea eta sustatzea.
- Industria-garapena suspertzea, Euskadin ikerketa bultzatuz,
produktua fabrikatuz eta biomasa-galdarak eginez Europako
fabrikatzaileekin lehiatzeko.
7.- NEIKER zentroak baso-biomasa bidez energia termikoa sortzeko
Arkauten duen planta
NEIKER Zentro Teknologikoak energia termikoa sortzeko planta martxan du,
baso-biomasa erabiliz ur bero sanitarioko eta berokuntzako zerbitzua
ematen diena gune honetan, Arkauten, kokatutako erakin askori, zenbait
berotegi hozteko aukera eskaintzeaz gain. Hona hemen plantaren ezaugarri
nagusiak:
- Ezarritako potentzia: 820 kW.
- Energia-eskariaren estadura: 1.085.000 kWh urtean.
- Baso-biomasaren kontsumoa: 300 t/urtean (ezpalak).
- Atmosferarako CO2 emisio saihestuak: 225 t.
Vitoria-Gasteiz, 2015ko urtarrilak 9

More Related Content

Viewers also liked

Código deontológico y de autorregulación para la publicidad y la comunicación...
Código deontológico y de autorregulación para la publicidad y la comunicación...Código deontológico y de autorregulación para la publicidad y la comunicación...
Código deontológico y de autorregulación para la publicidad y la comunicación...Irekia - EJGV
 
"Emakume bertsolariak. Ahanzturatik, diskurtso propiora
"Emakume bertsolariak. Ahanzturatik, diskurtso propiora"Emakume bertsolariak. Ahanzturatik, diskurtso propiora
"Emakume bertsolariak. Ahanzturatik, diskurtso propioraIrekia - EJGV
 
Administrazio Orokorreko eta haren Erakunde Autonomoetako Emakumeen eta Gizon...
Administrazio Orokorreko eta haren Erakunde Autonomoetako Emakumeen eta Gizon...Administrazio Orokorreko eta haren Erakunde Autonomoetako Emakumeen eta Gizon...
Administrazio Orokorreko eta haren Erakunde Autonomoetako Emakumeen eta Gizon...Irekia - EJGV
 
I Plan para la Igualdad de Mujeres y Hombres de la Administración General y s...
I Plan para la Igualdad de Mujeres y Hombres de la Administración General y s...I Plan para la Igualdad de Mujeres y Hombres de la Administración General y s...
I Plan para la Igualdad de Mujeres y Hombres de la Administración General y s...Irekia - EJGV
 
Berdintasunaren balioak duen eragina euskadiko batxilergoko 2. urteko ikaslee...
Berdintasunaren balioak duen eragina euskadiko batxilergoko 2. urteko ikaslee...Berdintasunaren balioak duen eragina euskadiko batxilergoko 2. urteko ikaslee...
Berdintasunaren balioak duen eragina euskadiko batxilergoko 2. urteko ikaslee...Irekia - EJGV
 
Laburpen exekutiboa. Berdintasunaren balioak duen eragina euskadiko batxilerg...
Laburpen exekutiboa. Berdintasunaren balioak duen eragina euskadiko batxilerg...Laburpen exekutiboa. Berdintasunaren balioak duen eragina euskadiko batxilerg...
Laburpen exekutiboa. Berdintasunaren balioak duen eragina euskadiko batxilerg...Irekia - EJGV
 
2016ko Gure Artea Sariak
 2016ko Gure Artea Sariak 2016ko Gure Artea Sariak
2016ko Gure Artea SariakIrekia - EJGV
 
Inauguración XXII Jornadas Asociación de Letrados y Letradas del Tribunal Con...
Inauguración XXII Jornadas Asociación de Letrados y Letradas del Tribunal Con...Inauguración XXII Jornadas Asociación de Letrados y Letradas del Tribunal Con...
Inauguración XXII Jornadas Asociación de Letrados y Letradas del Tribunal Con...Irekia - EJGV
 
Discurso del lehendakari - RIS 3 Espezializazio Adimentsuaren inguruko jardun...
Discurso del lehendakari - RIS 3 Espezializazio Adimentsuaren inguruko jardun...Discurso del lehendakari - RIS 3 Espezializazio Adimentsuaren inguruko jardun...
Discurso del lehendakari - RIS 3 Espezializazio Adimentsuaren inguruko jardun...Irekia - EJGV
 
Estudio: El impacto socioeconómico de la actividad cinegética vasca
Estudio: El impacto socioeconómico de la actividad cinegética vascaEstudio: El impacto socioeconómico de la actividad cinegética vasca
Estudio: El impacto socioeconómico de la actividad cinegética vascaIrekia - EJGV
 
Reinserción y justicia restaurativa en las políticas de convivencia del Gobie...
Reinserción y justicia restaurativa en las políticas de convivencia del Gobie...Reinserción y justicia restaurativa en las políticas de convivencia del Gobie...
Reinserción y justicia restaurativa en las políticas de convivencia del Gobie...Irekia - EJGV
 
Apertura del Hospital de Urduliz-Alfredo Espinosa
Apertura del Hospital de Urduliz-Alfredo Espinosa Apertura del Hospital de Urduliz-Alfredo Espinosa
Apertura del Hospital de Urduliz-Alfredo Espinosa Irekia - EJGV
 
Proyecto de investigación de la tortura en el País Vasco entre 1960-2013.
Proyecto de investigación de la tortura en el País Vasco entre 1960-2013. Proyecto de investigación de la tortura en el País Vasco entre 1960-2013.
Proyecto de investigación de la tortura en el País Vasco entre 1960-2013. Irekia - EJGV
 
Proyecto de investigación de la tortura en el País Vasco (1960-2013)
Proyecto de investigación de la tortura en el País Vasco (1960-2013)Proyecto de investigación de la tortura en el País Vasco (1960-2013)
Proyecto de investigación de la tortura en el País Vasco (1960-2013)Irekia - EJGV
 
La exclusión residencial grave en la CAPV desde una perspectiva de género. Re...
La exclusión residencial grave en la CAPV desde una perspectiva de género. Re...La exclusión residencial grave en la CAPV desde una perspectiva de género. Re...
La exclusión residencial grave en la CAPV desde una perspectiva de género. Re...Irekia - EJGV
 
Barómetro 2016 – Percepciones y actitudes hacia la inmigración extranjera
Barómetro 2016 – Percepciones y actitudes hacia la inmigración extranjeraBarómetro 2016 – Percepciones y actitudes hacia la inmigración extranjera
Barómetro 2016 – Percepciones y actitudes hacia la inmigración extranjeraIrekia - EJGV
 
Viewers also liked (16)

Código deontológico y de autorregulación para la publicidad y la comunicación...
Código deontológico y de autorregulación para la publicidad y la comunicación...Código deontológico y de autorregulación para la publicidad y la comunicación...
Código deontológico y de autorregulación para la publicidad y la comunicación...
 
"Emakume bertsolariak. Ahanzturatik, diskurtso propiora
"Emakume bertsolariak. Ahanzturatik, diskurtso propiora"Emakume bertsolariak. Ahanzturatik, diskurtso propiora
"Emakume bertsolariak. Ahanzturatik, diskurtso propiora
 
Administrazio Orokorreko eta haren Erakunde Autonomoetako Emakumeen eta Gizon...
Administrazio Orokorreko eta haren Erakunde Autonomoetako Emakumeen eta Gizon...Administrazio Orokorreko eta haren Erakunde Autonomoetako Emakumeen eta Gizon...
Administrazio Orokorreko eta haren Erakunde Autonomoetako Emakumeen eta Gizon...
 
I Plan para la Igualdad de Mujeres y Hombres de la Administración General y s...
I Plan para la Igualdad de Mujeres y Hombres de la Administración General y s...I Plan para la Igualdad de Mujeres y Hombres de la Administración General y s...
I Plan para la Igualdad de Mujeres y Hombres de la Administración General y s...
 
Berdintasunaren balioak duen eragina euskadiko batxilergoko 2. urteko ikaslee...
Berdintasunaren balioak duen eragina euskadiko batxilergoko 2. urteko ikaslee...Berdintasunaren balioak duen eragina euskadiko batxilergoko 2. urteko ikaslee...
Berdintasunaren balioak duen eragina euskadiko batxilergoko 2. urteko ikaslee...
 
Laburpen exekutiboa. Berdintasunaren balioak duen eragina euskadiko batxilerg...
Laburpen exekutiboa. Berdintasunaren balioak duen eragina euskadiko batxilerg...Laburpen exekutiboa. Berdintasunaren balioak duen eragina euskadiko batxilerg...
Laburpen exekutiboa. Berdintasunaren balioak duen eragina euskadiko batxilerg...
 
2016ko Gure Artea Sariak
 2016ko Gure Artea Sariak 2016ko Gure Artea Sariak
2016ko Gure Artea Sariak
 
Inauguración XXII Jornadas Asociación de Letrados y Letradas del Tribunal Con...
Inauguración XXII Jornadas Asociación de Letrados y Letradas del Tribunal Con...Inauguración XXII Jornadas Asociación de Letrados y Letradas del Tribunal Con...
Inauguración XXII Jornadas Asociación de Letrados y Letradas del Tribunal Con...
 
Discurso del lehendakari - RIS 3 Espezializazio Adimentsuaren inguruko jardun...
Discurso del lehendakari - RIS 3 Espezializazio Adimentsuaren inguruko jardun...Discurso del lehendakari - RIS 3 Espezializazio Adimentsuaren inguruko jardun...
Discurso del lehendakari - RIS 3 Espezializazio Adimentsuaren inguruko jardun...
 
Estudio: El impacto socioeconómico de la actividad cinegética vasca
Estudio: El impacto socioeconómico de la actividad cinegética vascaEstudio: El impacto socioeconómico de la actividad cinegética vasca
Estudio: El impacto socioeconómico de la actividad cinegética vasca
 
Reinserción y justicia restaurativa en las políticas de convivencia del Gobie...
Reinserción y justicia restaurativa en las políticas de convivencia del Gobie...Reinserción y justicia restaurativa en las políticas de convivencia del Gobie...
Reinserción y justicia restaurativa en las políticas de convivencia del Gobie...
 
Apertura del Hospital de Urduliz-Alfredo Espinosa
Apertura del Hospital de Urduliz-Alfredo Espinosa Apertura del Hospital de Urduliz-Alfredo Espinosa
Apertura del Hospital de Urduliz-Alfredo Espinosa
 
Proyecto de investigación de la tortura en el País Vasco entre 1960-2013.
Proyecto de investigación de la tortura en el País Vasco entre 1960-2013. Proyecto de investigación de la tortura en el País Vasco entre 1960-2013.
Proyecto de investigación de la tortura en el País Vasco entre 1960-2013.
 
Proyecto de investigación de la tortura en el País Vasco (1960-2013)
Proyecto de investigación de la tortura en el País Vasco (1960-2013)Proyecto de investigación de la tortura en el País Vasco (1960-2013)
Proyecto de investigación de la tortura en el País Vasco (1960-2013)
 
La exclusión residencial grave en la CAPV desde una perspectiva de género. Re...
La exclusión residencial grave en la CAPV desde una perspectiva de género. Re...La exclusión residencial grave en la CAPV desde una perspectiva de género. Re...
La exclusión residencial grave en la CAPV desde una perspectiva de género. Re...
 
Barómetro 2016 – Percepciones y actitudes hacia la inmigración extranjera
Barómetro 2016 – Percepciones y actitudes hacia la inmigración extranjeraBarómetro 2016 – Percepciones y actitudes hacia la inmigración extranjera
Barómetro 2016 – Percepciones y actitudes hacia la inmigración extranjera
 
Similar to Basoko biomasa energia sortzeko euskal ekimena

Euskadiren Aztarna Ekologikoa 2019 txostena
Euskadiren Aztarna Ekologikoa 2019 txostenaEuskadiren Aztarna Ekologikoa 2019 txostena
Euskadiren Aztarna Ekologikoa 2019 txostenaIrekia - EJGV
 
2013-2016 aldirako Renove
2013-2016 aldirako Renove2013-2016 aldirako Renove
2013-2016 aldirako RenoveIrekia - EJGV
 
Tokiko Erakundeetzako Diru-laguntzak
Tokiko Erakundeetzako Diru-laguntzakTokiko Erakundeetzako Diru-laguntzak
Tokiko Erakundeetzako Diru-laguntzakinguru
 
IHOBE, 2021eko txosten korporatiboa
IHOBE, 2021eko txosten korporatiboaIHOBE, 2021eko txosten korporatiboa
IHOBE, 2021eko txosten korporatiboaIrekia - EJGV
 
EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdf
EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdfEAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdf
EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdfIrekia - EJGV
 
BC3 Policy Briefings:[2015-03] Zer baldintzak behar dira guztiz euskadin ekoi...
BC3 Policy Briefings:[2015-03] Zer baldintzak behar dira guztiz euskadin ekoi...BC3 Policy Briefings:[2015-03] Zer baldintzak behar dira guztiz euskadin ekoi...
BC3 Policy Briefings:[2015-03] Zer baldintzak behar dira guztiz euskadin ekoi...BC3 - Basque Center for Climate Change
 
Zarautz tokiteko Agenda 21eko Foroa
Zarautz tokiteko Agenda 21eko ForoaZarautz tokiteko Agenda 21eko Foroa
Zarautz tokiteko Agenda 21eko ForoaEcoEuskadi 2020
 
EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...
EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...
EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...Irekia - EJGV
 
Bideak bidezkoa behar du
Bideak bidezkoa behar duBideak bidezkoa behar du
Bideak bidezkoa behar duOrkestra
 
Oarsoaldea energia plana diagnostiko eta ekintza plana
Oarsoaldea energia plana  diagnostiko eta ekintza planaOarsoaldea energia plana  diagnostiko eta ekintza plana
Oarsoaldea energia plana diagnostiko eta ekintza planaOarsoaldea Garapen Agentzia
 
Basherri sarea udaletan eta aldundian aplikatzeko neurri zehatzak 3
Basherri sarea   udaletan eta aldundian aplikatzeko neurri zehatzak 3Basherri sarea   udaletan eta aldundian aplikatzeko neurri zehatzak 3
Basherri sarea udaletan eta aldundian aplikatzeko neurri zehatzak 3Rafaela Romero
 
AHTaren eragina Goierrin
AHTaren eragina GoierrinAHTaren eragina Goierrin
AHTaren eragina Goierringoierrikoahtez
 
Euskadiko Mugikortasun Elektrikoaren Estrategiak
 Euskadiko Mugikortasun Elektrikoaren Estrategiak Euskadiko Mugikortasun Elektrikoaren Estrategiak
Euskadiko Mugikortasun Elektrikoaren EstrategiakIrekia - EJGV
 
Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako ElkarteaDebegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako ElkarteaEcoEuskadi 2020
 
2013rako13iragarpen[1]
2013rako13iragarpen[1]2013rako13iragarpen[1]
2013rako13iragarpen[1]Udalsarea21
 
Similar to Basoko biomasa energia sortzeko euskal ekimena (20)

Euskadiren Aztarna Ekologikoa 2019 txostena
Euskadiren Aztarna Ekologikoa 2019 txostenaEuskadiren Aztarna Ekologikoa 2019 txostena
Euskadiren Aztarna Ekologikoa 2019 txostena
 
2013-2016 aldirako Renove
2013-2016 aldirako Renove2013-2016 aldirako Renove
2013-2016 aldirako Renove
 
PIMEs_proiektua.pdf
PIMEs_proiektua.pdfPIMEs_proiektua.pdf
PIMEs_proiektua.pdf
 
Tokiko Erakundeetzako Diru-laguntzak
Tokiko Erakundeetzako Diru-laguntzakTokiko Erakundeetzako Diru-laguntzak
Tokiko Erakundeetzako Diru-laguntzak
 
IHOBE, 2021eko txosten korporatiboa
IHOBE, 2021eko txosten korporatiboaIHOBE, 2021eko txosten korporatiboa
IHOBE, 2021eko txosten korporatiboa
 
Industria (euskaraz)
Industria (euskaraz)Industria (euskaraz)
Industria (euskaraz)
 
Gfa gipuzkoa iraunkor bat zabortegirik gabe
Gfa gipuzkoa iraunkor bat zabortegirik gabeGfa gipuzkoa iraunkor bat zabortegirik gabe
Gfa gipuzkoa iraunkor bat zabortegirik gabe
 
EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdf
EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdfEAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdf
EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdf
 
BC3 Policy Briefings:[2015-03] Zer baldintzak behar dira guztiz euskadin ekoi...
BC3 Policy Briefings:[2015-03] Zer baldintzak behar dira guztiz euskadin ekoi...BC3 Policy Briefings:[2015-03] Zer baldintzak behar dira guztiz euskadin ekoi...
BC3 Policy Briefings:[2015-03] Zer baldintzak behar dira guztiz euskadin ekoi...
 
Zarautz tokiteko Agenda 21eko Foroa
Zarautz tokiteko Agenda 21eko ForoaZarautz tokiteko Agenda 21eko Foroa
Zarautz tokiteko Agenda 21eko Foroa
 
EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...
EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...
EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...
 
Zubieta gipuzkoako hondakinak kudeatzeko zentroa
Zubieta gipuzkoako hondakinak kudeatzeko zentroaZubieta gipuzkoako hondakinak kudeatzeko zentroa
Zubieta gipuzkoako hondakinak kudeatzeko zentroa
 
Bideak bidezkoa behar du
Bideak bidezkoa behar duBideak bidezkoa behar du
Bideak bidezkoa behar du
 
Oarsoaldea energia plana diagnostiko eta ekintza plana
Oarsoaldea energia plana  diagnostiko eta ekintza planaOarsoaldea energia plana  diagnostiko eta ekintza plana
Oarsoaldea energia plana diagnostiko eta ekintza plana
 
Basherri sarea udaletan eta aldundian aplikatzeko neurri zehatzak 3
Basherri sarea   udaletan eta aldundian aplikatzeko neurri zehatzak 3Basherri sarea   udaletan eta aldundian aplikatzeko neurri zehatzak 3
Basherri sarea udaletan eta aldundian aplikatzeko neurri zehatzak 3
 
Basherri sarea udaletan eta aldundian aplikatzeko neurri zehatzak 3
Basherri sarea   udaletan eta aldundian aplikatzeko neurri zehatzak 3Basherri sarea   udaletan eta aldundian aplikatzeko neurri zehatzak 3
Basherri sarea udaletan eta aldundian aplikatzeko neurri zehatzak 3
 
AHTaren eragina Goierrin
AHTaren eragina GoierrinAHTaren eragina Goierrin
AHTaren eragina Goierrin
 
Euskadiko Mugikortasun Elektrikoaren Estrategiak
 Euskadiko Mugikortasun Elektrikoaren Estrategiak Euskadiko Mugikortasun Elektrikoaren Estrategiak
Euskadiko Mugikortasun Elektrikoaren Estrategiak
 
Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako ElkarteaDebegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
 
2013rako13iragarpen[1]
2013rako13iragarpen[1]2013rako13iragarpen[1]
2013rako13iragarpen[1]
 
More from Irekia - EJGV

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Irekia - EJGV
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko batIrekia - EJGV
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Irekia - EJGV
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Irekia - EJGV
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Irekia - EJGV
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Irekia - EJGV
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakIrekia - EJGV
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverIrekia - EJGV
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanIrekia - EJGV
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Irekia - EJGV
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Irekia - EJGV
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfIrekia - EJGV
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesIrekia - EJGV
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroIrekia - EJGV
 
More from Irekia - EJGV (20)

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
 
Basoko biomasa energia sortzeko euskal ekimena

  • 1.
  • 2. 1 1.- Energia-testuingurua: 2020rako Euskadiko Energia Estrategia (3E 2020). 2020rako Euskadiko Energia Estrategia, Eusko Jaurlaritzak 2010-2020 aldirako onartu duena, Batasunak energia-alorrean dauzkan helburuak betetzeko sortu da, gure herrialdearen benetako egoerara egokituta, hau da, zabalera txikia, baliabide natural mugatuak eta industria intentsiboa dauzkagula aintzat hartuta, besteak beste. Hortaz, estrategiak funtsezko 3 ardatz hauek lantzen ditu: - Azken sektore kontsumitzaileen energia-eskaria aldatzea, kontsumo-mailak murriztuz, energia-hornidurako energia alternatiboak erabiliz edota, azkenik, eskaria kudeatuz energia- sistema optimizatzeko. - Energia-eskaintza hobetzea, horniduraren segurtasunari eta kalitateari, kostuen lehiakortasunari eta iraunkortasunari dagokienez. - Etorkizunari begira Euskadiko industriak abangoardiako energia- teknologietan berritzeko dauzkan aukera berriak, merkatu- testuinguru gero eta globalago batean. Zehazkiago, energia berriztagarrien alorrean aurreikusita zegoen bai energia elektrikoa (eolikoa, eguzkikoa, fotovoltaikoa, biomasa eta abar) bai termikoa (eguzki-termikoa, geotrukea, biomasa eta abar) sortzeko teknologietan ahalegintzea. Gainera, azken urte hauetan zenbait aldaketa egin dira arau-esparruan, eta haien eraginez energia-politikak aldatu dira: batetik, energia berriztagarriak erabiliz gero eta aukera gutxiago daude elektrizitatea sortzeko; energia termikoa sortzeko aldez aurretik aipatutako teknologiek, aldiz, aukera berriak dituzte etorkizunari begira.
  • 3. 2 Gaur egun, Euskadiren energia-eskaria 6,6 M tpb (tona petrolio baliokide) da, kopuru hori nabarmen txikiagoa izanik ekonomia ongi ibili den beste garai batzuetan erregistratutakoa baino. Petrolioaren deribatuak (% 41) eta gas naturala (% 38) dira gehien eskatzen diren energia motak, baina energia berriztagarriak kontsumitutako energia guztiaren % 7 baino gehiago dira une honetan. Energia berriztagarriei dagokienez, biomasa (bioerregaiak alde batera utzita) da aprobetxamendu-iturri nagusia, guztizkoaren % 57 baino gehiago izanik. Biomasaren eremuaren barruan zenbait aprobetxamendu mota daude (kogenerazioak, zabortegiko biogas-plantak, galdara industrialak eta abar), baina edozein jarduera-sektoretan (industria, zerbitzuak, bizitegiak eta abar) gero eta ohikoagoa da baso-biomasa galdaratan erabiltzea beroa sortzeko. Laburbilduz, Euskadin energia berriztagarrien aprobetxamenduak gora egin du etengabe, baina oraindik ez da behar bezala garatu, eta hor baso- biomasak zeresan handia izan dezake eta izan behar du datozen urteetan, batez ere energia termikoa sortzeko alternatiba bikaina den heinean. Biomasa % 57 Bioerregaiak % 23 Hidroelektrikoa % 11 Eolikoa % 6 Eguzkikoa % 2
  • 4. 3 2.- Baliabidea: biomasa. Zer da biomasa?: Energia berriztagarriko iturria da, iragan hurbilean biologikoki sortutako materia organikoaren erabileran oinarritzen dena. Biomasa sailkatzeko ahalegin guztiak alde batera utzita, kasu honetan BASO BIOMASA aztertuko dugu bakar-bakarrik. Nolanahi ere lehenik eta behin argi eta garbi esango dugu hondakin-uren eta araztegiko lohien materia organikoa ere biomasa dela, baita hiri- hondakin solidoen zati organikoa eta industrietatik eratorritako beste zenbait hondakin ere, hala nola paper-fabriketako lohiak eta eraiste-eta eraikuntza-hondakinen zati organikoa. Baso-biomasa. Baso-biomasa baso-ekosistema jakin batean (basoan), lur gainean zein azpian dagoen materia organikoa da. Sailkapen ohikoenaren arabera, naturala edo hondakin lehorra izan daiteke, baina definizio akademikoak alde batera utzita, gure kasurako baso-biomasa izango dira Pelletak, egur arrunta, ezpal txikituak eta ebakitako ezpalak, zuhaitzaren edozein ataletatik ateratakoak. Euskadiko baso-errealitatea. Euskadiko toki gehienetan leihora hurbiltzea besterik ez dugu egin behar gurean basoak presentzia handia eta eztabaidaezina duela konturatzeko. a) Baso-azalera: Euskadiko azken baso-inbentarioaren arabera (2011), zuhaitz-masek Euskadiko geografiaren % 55 hartzen dute. Ehuneko handi samarra da hori, Europan baso-tradizio handia duten beste herrialde batzuen parekoa (Finlandian % 68 da, Suedian % 66 eta Eslovenian % 63, hurrenez hurren), eta Europar Batasunaren batezbestekoa (% 40) baino handiagoa.
  • 5. 4 Zuhaitzek ia 400.000 ha hartzen dituzte guztira. Erdia, hostozabalen eta koniferoen basoek osatzen dute; beste erdia, jatorri naturaleko basoek eta baso-sailek. Intsinis pinua (135.000 ha, gutxi gorabehera) da nagusi landatutako koniferoen artean, eta pagoa (55.000 ha) jatorri naturaleko hostozabalen artean. b) Zurgai den bolumena, urteko hazkundea eta balantze garbia: azken belaunaldiko tresnak erabiliz —geografia-informazioko sistemak, GPS, dendometroak eta bestelako neurgailu sonikoak, satelite-argazkiak, 3D laserra eta LIDAR (“Light   Detection   and   Ranging”   (argi   eta   distantzia   bidezko   detekzioa))   edo   “Laser   Imaging   Detection   Ranging”   (laser-irudien eta distantziaren bidezko detekzioa)— egindako kalkuluen arabera, gure basoetan 62.600.000 m3 -ko bolumena dago zurgai gutxi gorabehera. Urteko hazkundea 3.500.000 m3 da, eta kopuru horretatik 1.200.000 m3 aprobetxatzen da urtean. Hortaz, urtean 2.300.000 m3 -ko hazkunde garbia izaten da, batez beste, gure mendietan. Laburbilduz: azken 40 urteetan, Euskadin baso-azalera zuhaiztua % 12 igo da, eta une honetan 397.000 ha hartzen du, geografia osoaren % 55 (722.400 ha). Baso-azalera 491.500 ha da guztira. Euskal basoetan, 62,6 milioi m3 -ko bolumena dago zurgai une honetan, orain 40 urteko bolumenaren halako bi baino gehiago. Hortaz, Euskadi da baso zurgaien dentsitate handiena duen autonomia-erkidegoa. Batez beste, hektarea bakoitzeko 160 m3 -tik gorako bolumena dago zurgai. Baso naturalak zuhaitz-azaleraren % 47 dira, gutxi gorabehera, eta pagoa da gehien hedatutako espezie naturala (54.000 ha). Landatutako espezieen artean, intsinis pinua da espezie ohikoena, 132.000 ha hartzen baititu. Pinudi-azalera hori kantauriar isurialdean kokatzen da batik bat, Gipuzkoan, Bizkaian eta Arabaren iparraldean, hain zuzen.
  • 6. 5 3.- Zer egin egoera horretan?: BIOMASA Energia xedeetarako erabil dadin sustatzeko Euskal Ekimena Aldez aurretik aipatutako datuetatik abiatuta, berriz era adierazi nahi dugu konbentzituta gaudela baso-biomasa aukera ezin hobea dela bertako energia-baliabide berriztagarriak erabiltzeko, prezio lehiakorrean erregai konbentzionalen aldean, eta gainera, tokian-tokian enplegua sortzeko aukera ere eskaintzen duela, haren energia-aprobetxamendua ezartzen den udalerrietan. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak dei bat egin nahi die prozesu honen balio-katean inplikatuta dauden agente guztiei, hala nola udalei, energia-zerbitzuetako, baso-ingeniaritzetako eta energia- instalazioetako enpresei, baso-produktuak erauzteko enpresei, basogintza- elkarteei eta energian eta baso-baliabideen kudeaketan inplikatutako administrazioei (Eusko Jaurlaritza eta EEE eta HAZI erakunde publikoak), harremanetan jar daitezen eta elkarlanean jardun dezaten honako helburu hauek lortzeko:  2020. urterako energia-alorreko 20-20-20 helburuak lortzea.  Energia-autohornidura jomugan aurrera egitea, 2020rako Euskadiko Energia Estrategiarekin bat etorriz.  Enplegua sortzea.  Basoen eta zuraren eraldaketaren sektoreari merkatu-nitxo berriak eskaintzea.  Euskal KnowHow bat sortzea biomasaren energia-erabileraren alorrean, energia-xedeetarako eta baso-produktuak erauzteko ingeniaritzaren, eraldaketaren eta energia-instalazioen ingeniaritzaren ikuspegitik.  Tokiko galdaragileentzat merkatua sortzea.  Basoetako sute-arriskua murriztea eta euskal mendietako landareen osasuna hobetzea.
  • 7. 6 Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak ekintza-lerro bat jarri du abian, BIOMASA ENERGIA XEDEETARAKO ERABIL DADIN SUSTATZEKO EUSKAL EKIMENA esaten dioguna, Euskadiko udal guztiei programa batean parte hartzeko aukera eskaintzeko, urratsez urrats honela laburbil dezakeguna: 4.- Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak biomasaren alde egiten du 1.- Biomasa energia-xedeetarako erabili nahi duen edozein udalek HAZI – EEEra jotzen du, www.biomasaeuskadi.net webgunean laguntza-eskaera betez 2.- HAZI – EEEk udalarekiko bilera ixten du, eta bilera horren amaieran, UDALAK, hala nahi badu, LANKIDETZA HITZARMENA sinatzen du HAZI – EEErekin, eta udalak konpromisoa hartzen du HAZI – EEEk egindako proposamenetako bat betetzeko, honako ibilbide-orri honetatik sortzen direnak. 3.- EEEk ENERGIA AZTERKETA bat egiten du eta SOLUZIO BATZUK PROPOSATZEN DITU. Azterketa egiteko, gutxi gorabeherako ENERGIA ESKARIA (kWh) eta hari erantzuteko beharrezko zur tonak kalkulatzen dira, eta, jarraian, SOLUZIO PROPOSAMEN bat zehazten da, zehazkiago Plan bat, udal-eraikinetan, ohiko instalazio termikoen ordez, erregai gisa biomasa darabilten instalazioak ezartzeko. 4.- HAZIk udalaren biomasa-izakinen inbentarioa egiten du, udalean EEEk kalkulatutako premiei erantzuteko behar adina biomasa ote dagoen ikusten du, biomasa erauzteko eta erregai gisa erabiltzeko plan iraunkorra ezartzen du.
  • 8. 7 5.- Aurreko bi puntuei jarraiki txosten zehatz bat egiten da eta Udalari aurkezten zaio. Udalak, txostena ikusirik, udal-eraikinek behar duten energia (termikoa) bere baliabideetatik (bertako mendietako zuretik) ateratzeko erabakia har dezake, eraldaketa-prozesuari hasiera emanez. 6.- Udalak hori erabakitzen badu, HAZIren eta EEEren laguntza izango du une oro, prozesuaren fase guztietan:  Oinarrizko proiektua egitean.  Finantza-plana egitean,  Proiektuaren kontratazio publikoan.  Obrak egikaritzean eta onartzean. Orain arte 24 udalek esanbidez adierazi dute alor horretan elkarlanean sakontzeko asmoa, eta haietatik 5ek dagokion lankidetza- hitzarmena sinatu dute. 5 udalerritan, (Aramaio, Berriz, Ispater, Kanpezu y Zerain), lehendik dagoen baso-baliabidea ebaluatu da, eta hura ustiatzeko jarraibideak zehaztu dira. Halaber, biomasaren energia erakin publikoetan eta etxebizitza partikular batzuetan ere nola aprobetxa daitekeen aztertu da. Beraz, Udal horiek badakite zer jardun egin ditzaketen, eta zenbait kasutan abian jarri dituzte jada.
  • 9. 8 Aldi berean, gainerako 19 udalerrietan aldez aurreko azterketa eta azterlanak egiten ari dira, eta espero dugu 2015ean lortu nahi ditugun emaitzak lortzea. Álava-Araba Bizkaia Gipuzkoa - Amurrio. - Aramaio. - Barrundia. - Labastida. - Lagrán. - Kanpezu. - Abadiño. - Areatza. - Aulesti. - Bermeo. - Berriz. - Dima. - Gordexola. - Ispaster. - Lekeitio. - Mañaria. - Otxandio. - Zaratamo - Aia. - Antzuola. - Oñati. - Orexa. - Villabona. - Zerain
  • 10. 9 5.- EEE eta HAZIk sustatutako hitzarmenaz gainera, Biomasa gauzatzeko bestelako ekintzak. HAZI – EEEk eta Udalek lankidetza-hitzarmena sinatzea, eta, ondoren, EEEren eta HAZIren laguntza, aurreko atalean adierazi dugunez, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak lehen urratsa eman nahi du biomasa energia-xedeetarako erabiltzearen alde hartu duen konpromisoan, gure toki-erakundeei prozesu horretan funtsezkoak diren bi eremuetan — energia (EEE) eta basoak (HAZI)— zehatz-mehatz jakin behar dutena eskainiz. Adierazi dugunez, jada 24 udalek egin dute bat ekimenarekin, eta horrenbestez ekimenaren abiapuntua osatzen dute. Baina hori ez da Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak biomasarekin eta toki-erakundeekin hartutako konpromisoaren adierazgarri bakarra, gehiago ere badira: EEEren laguntza-programa Azken urte hauetan, EEEk apustu irmoa egin du biomasaren energia aprobetxatzearen alde. Hala, urtean 600 proiektu (galdarak, tximiniak eta abar) diruz lagundu ditu, gutxi gorabehera, eta haiei esker 20-25 MW-ko potentzia ezarri du urtean, 7   M€-ko inbertsioak eraginez ,batez besteko laguntza % 29 izanik. Toki-erakundeek garatu dituzte proiektu horietako asko, erregai konbentzionalak zerabiltzaten galdara zaharkituen ordez biomasa (pelleta edo ezpala) kontsumitzen duten galdara berriak jarriz.
  • 11. 10 2007 – 2013 aldirako Landa Garapeneko Planaren laguntza- programak 2014. urtea trantsizio-urtea izan da Landa Garapeneko Planari dagokionez, eta, horren ondorioz, energia berriztagarriak bultzatzeko laguntzen alorrean 2007 – 2013 aldian indarrean zeuden oinarriak erabili dira berriz ere . Zehazki, landa-eremuetan biomasa bidez energia termikoa sortzeko ekintzak martxan jartzeko laguntzen deialdia egiten duen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko irailaren 17ko AGINDUAren bidez (Leader ikuspegia),  500.000  €-ko laguntza zuzenak eman zaizkie Kanpezuko, Barrundiako, Orexako, Zeraingo, Ispasterko eta Aulestiko udalei, udal-eraikinetan biomasa bidez energia termikoa sortzeko 6 proiektu aurrera eraman ditzaten. 6.- Etorkizun hurbilerako Biomasa laguntzeko gure proposamena Ekimenean zuzenean parte hartzen dugun bi sailburuordetzek eta sozietate publikoek elkarlanean egingo dugu proposamena: Nekazaritzak – HAZIk batetik, eta Industriak – EEEk bestetik. Nekazaritza Sailak eta HAZIk etorkizunari begira proposatu nahi dugu, aldez aurretik adierazitako udalekiko elkarlanari eusteaz gain, 2015 – 2020 aldirako Landa Garapeneko Pana abian jartzea. Plan horren bitartez, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak honako hauek bultzatuko ditu: 1.- Balio-katearen jarduera eta inbertsioak “basotik   galdararainoko” bidean, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren baterako finantziazioa izanik honako neurri hauetarako:
  • 12. 11 1.1.- 4. neurria. Aktibo fisikoetarako inbertsioetarako laguntza. Besteak beste, honako hauek izan daitezke laguntzen onuradun: Batetik,   “Ustiategiak   soilik   kontsumitu   beharreko   bioenergia sortzeko ekipamenduetarako inbertsioak, baldin eta efizientzia- estandarrak   betetzen   badituzte”,   eta,   bestetik,   “Lehengaien   logistika-zentroak, nekazaritza-elikagaien enpresen parkeak, et zur- eta biomasa-parkeak  sortzea”. 1.2.- 8.6 neurria. Baso-teknologietarako eta baso-produktuak eraldatu, mobilizatu eta merkaturatzeko inbertsioetarako laguntza. Besteak beste, “Zur- eta/edo biomasa-parkeetan zura garraiatu, mobilizatu   eta   jartzeko   inbertsioak”   izan daitezke laguntzaren onuradun. 1.3.- 16.6 neurria. Laguntzea, batetik, hornidura-kateko agenteen arteko lankidetzarako, elikagaien hornidurarako biomasa modu iraunkorrean horni dezaten, eta, bestetik, energia sortzeko eta industria-prozesuak bultzatzeko. 1.4.- Leader ikuspegia. Pertsona fisiko eta juridikoek sustatutako inbertsioak (ekimen pribatua), baldin eta Toki Ekintzako Taldeek aurkeztutako Leader estrategia betetzen badute eta talde horiek hautatutako ekintzak badira, aldez aurretik aipatu dudan 2014ko irailaren 17ko AGINDUAREKIN gertatu den bezala. 2.- Funts propioekin finantzatutako Estatu-laguntzak (lehengo EREIN programa), Landa Garapeneko Planaren 7. neurriarekin bat etorriz: Oinarrizko zerbitzuak eta landa-eremuetako populazioak berritzea. Besteak beste, mota guztietako azpiegitura txikiak sortzeko, hobetzeko edo zabaltzeko inbertsioak izan daitezke laguntzaren onuradun, energia berriztagarrietarako eta energia aurrezteko inbertsioak adibidez.
  • 13. 12 Industria Sailburuordetzan eta EEEn uste osoa dugu datozen urteetako energia-etorkizunean biomasak oro har, eta baso-biomasak bereziki, zeresan handia izan behar dutela energia berriztagarrien alorreko energia- helburuak lortzeko. Ikuspuntu horretatik, abian jarritako jardunek honako xede hauek izango dituzte: - Biomasaren energia aprobetxatzera berariaz zuzendutako laguntza- programak ezartzea. - Administrazio publikoak trebatzea beren baso-baliabideen energia efizientzia handiagoz erabiltzen. - Baso-biomasa bidez energia termikoa sortzeko proiektu pilotuak bultzatzea eta sustatzea. - Industria-garapena suspertzea, Euskadin ikerketa bultzatuz, produktua fabrikatuz eta biomasa-galdarak eginez Europako fabrikatzaileekin lehiatzeko. 7.- NEIKER zentroak baso-biomasa bidez energia termikoa sortzeko Arkauten duen planta NEIKER Zentro Teknologikoak energia termikoa sortzeko planta martxan du, baso-biomasa erabiliz ur bero sanitarioko eta berokuntzako zerbitzua ematen diena gune honetan, Arkauten, kokatutako erakin askori, zenbait berotegi hozteko aukera eskaintzeaz gain. Hona hemen plantaren ezaugarri nagusiak: - Ezarritako potentzia: 820 kW. - Energia-eskariaren estadura: 1.085.000 kWh urtean. - Baso-biomasaren kontsumoa: 300 t/urtean (ezpalak). - Atmosferarako CO2 emisio saihestuak: 225 t. Vitoria-Gasteiz, 2015ko urtarrilak 9