37. EUSKADIKO LOREA Euskadik zeuzkan aunitz larrosa t'abetako bat zan Irun: bañan inbiriz zegon anaiak beretzako nai omen zun,
38. oroitu gabe larrosak ere arantz zorrotzak dauzkala t'Irunen zeuzkan arantz zorrotzak bere semiak zirala.
39. Irun artzera arro ta pozik etsaia etorri zanian Irunen zeuzkan seme guztiak jarri ziraden atian.
40. Berrogeita bost egun egon zan ezin sarturik etsaia, bañan amaren seme txar batek iriki zion atia.
41. Ala ta guztiz Irun zalako dago bizirik Euskadi, bestela etsaiak zapaldu zuben bere oinpean aspaldi.
42. Bañan Irunek galazteatik jokatu zuben bizia: au galdu zuben bañan ez da gal euskotarraren etxia.
43. Gernikan dagon zuaitz azpian Euskadik dauzkan semiak asiko dira Askatasunai zabaltzen laster bidiak:
44. t'Iruneraño zatoztenian ez egin negar anaiak! Irun il bada piztuko dute... bizirik dauzkan semiak! Hitzak: Juan Ezenarro, Txori Txiki. 1937-III Musika: Joseba Tapia