1. DUELA ZENBAT URTE BAINA HELDU DA INTERNET GURERA? ETA
BADAGO JADANIK INTERNETEN BIGARREN JENERAZIOA DEN WEB 2.0?
Web 2.0 delako
talde honetan sailkatu
daitezke webgune
sozialak, komunikaziorako
tresnak eta folksonomiak,
erabiltzaileen artean
lankidetza eta
informazioaren
elkartrukatze azkar
batean oinarritzen
direnak.
Horrez gain, web
1.0rekin alderatuz, gizarte
sareak sortutako edukien
etekin edo informazioak
aprobetxatu ditzaketelarik,
webgune interaktibo eta
bisualki erakargarriak
direnak sortzeko ahalmena du web 2.0k.
Alegia, web gune tradizionalekin alderatuz, Web 2.0k biltzen dituen orrialdeetan
erabiltzaileen bilgune funtzioa nabarmenagoa dela esan daiteke.
Beraz, nola bait esan daiteke, makinak azken finean gu garela guk ematen baitiogu
jakintza edozein informazio etiketatu edo konpartitzen dugun unean.