SlideShare a Scribd company logo
1 of 4
Download to read offline
Sare Sozialak
EGIN GOGOETA...
buruzko txartelak
XXI. Mendean kontsumitzeari
sabias que...
Sare sozialak itzelezko asmakizuna dira; gure lagunekin haria
galdu gabe egoteko aukera ematen digute, eta ez daukate zertan
arazorik sortu seguru eta errespetuz ibiltzeko arau oinarrizko
batzuk betetzen baditugu.
Gaur egun gazteek elkarrekin egoteko eta komunikatzeko gehien
erabiltzen duten bideetako bat dira sare sozialak. Alabaina, zenbat
eta gehiago zabaldu, orduan eta mehatxu eta arrisku gehiago
sortzen ari dira, gaizki erabiliz gero. Hortaz, sare sozialak behar bezala erabiltzeko, arriskurik
gabe, zuzen eta ondo erabiltzen ikasi behar dute gure neska-mutilek.
Hasteko, sare sozialen batean izena ematea erabakitzen duzunean, batzuetan zenbait oztopo
sortzen zaizkizu bidean:
a) Sarean sartu ahal izateko, ezinbestekoa da dena delako orria erabiltzeko baldintzak eta bertako
pribatutasun-politika onartzea. Informazio hori ez da beti begien bistan izaten; batzuetan jaitsi
egin behar izaten da, ikusi ahal izateko. Baina, aukera duzu “onartzen dut” botoia sakatu eta
besterik gabe ontzat emateko, irakurri beharrik gabe ere. Asko-askotan egiten dugu hori, baina
arriskutsua izan daiteke, baldintza horiek onartuz gero, orriaren administratzaileari baimena
ematen ari garelako gure datuak eta irudiak erabil ditzan.
b) Erregistro-orri askotan gure buruari buruzko datu gehiegi eskatzen dituzte; adibidez, zer
sinismen erlijioso ditugun, zer ideologia politiko, gure joera sexuala zein den... Normalki datu
horiek ez dira “ezinbesteko” izaten; hortaz, hobe dugu HORRELAKORIK EZ ADIERAZI.
c) Orokorrean, sare sozialen batean alta ematean, zuk zeuk erabakitzen duzu zeinek daukaten
zure profila edota datuak ikusterik. Definizioz, orri hauetako askok profilak irekita uzten dituzte
berez; hots, beste edozein erabiltzaileren eskura. Hortaz, gogoratu BETI profil pribatua erabili
behar dugula sare sozialetan.
©CCCreativeCommons
fitxa pedagogikoa	 Sare Sozialak
2
Sarean sartuta gaudela, beste egoera petral batzuk ere aurkituko ditugu:
a) Sare sozialak erabiltzen dituztenek informazio asko zabaltzen dute sarean: egin dituzten edo
pasa zaizkien gauzei buruzko kontuak, argazkiak, bideoak... Askotan, informazio gehiegi ematen
dute, eta arriskutsua izan daiteke beraientzat, informazio hori gaiztakerietarako dagoenen batek
eskuratuz gero. Non bizi garen edo gure familiari edo eskolari buruzko informazioa ematen
duen daturik EZ EMAN.
b) Bilatzaile askok, adibidez, Google-ek eta Yahook, edukiak indexatzen dituzte. Hau da, sare
sozialetako gure profilean jartzen dugun informazioa gure izenari lotuta geratzen da batzuetan,
eta datu hori bilatzailean sartuz gero, horri lotutako datu pertsonalak edo argazkiak, edo gure
profilerako sarbidea edonoren esku geratzen da. Baina sare sozial guztiek ez dute hori egiten,
eta batzuek, adibidez, TUENTIk, ez dute bertako edukia indexatzen bilatzaileetan, jarraitzeko
haririk ez geratzeko, eta lortu ere, lortzen dute.
c) Orri askok ezinbestekoa dute cookie direlakoak instalatzea, funtzionatuko badute. Gailu
horiek, erabiltzailearen disko gogorrean instalatuta daudela, bisitatzen ditugun web orriei
buruzko informazioa gordetzen dute; hala, erabiltzailearen gustuen informazioa eskuratu
dezakete, orriaren edukiak horren arabera egokitzeko eta agertzeko, publizitatea egiteko aldera,
erabiltzailea orri horietara sartzen den bakoitzean.
d) Esate baterako, sare sozial batera gure argazki pertsonala igotzen badugu, gerta liteke argazki
hori gero ez izatea erabat gurea: gerta liteke hortik aurrera argazkia jarrita daukan erakundeak
ere argazkiagan eskubide batzuk izatea, eta hainbat gauzatarako erabiltzea.
Sare sozialen batean egon ondoren, irten nahi izanez gero, batzuetan zaila izaten da. Are gehiago,
batzuetan ezin da, nahita ere, benetan baja eman. Profila itxi eta profila ikusteko aukerarik gabe
utzita ere, erregistroko datuak oraindik ere sare sozialaren arduradunaren esku geratzen dira.
GEHIAGO JAKIN NAHI BADUZU…
Gazteek sare sozialak nola erabiltzen dituzten pentsatzen hasiz gero, gogora etortzen zaigun
kezka nagusietako bat zera da: inork inola jazarpena egingo ote dieten.
fitxa pedagogikoa	 Sare Sozialak
3
•	 Ezizena edo inizialak erabili, eta ez zure benetako izena. Ez da txarra zure argazkiaren ordez
irudiren bat edo zure talde gustukoaren argazkia jartzea, ezezagunek ez dezaten aukerarik
izan zure irudia ikusteko edo eskuratzeko.
•	 Hobe da zure profilean ez jartzea uneoro non zauden, edo non bizi zaren. Informazio arina
badirudi ere, badago jendea informazio hori kalterako erabiliko lukeena.
•	 Ez ahaztu zure pentsamenduak denen aurrean agertzen dituzunean, horren ardura hartu
behar duzula, Internet publikoa denez, edonork ikus dezakeelako.
•	 Beste norbaiten profilean zure segurtasuna zalantzan jar dezakeen argazkiren bat ikusten
baduzu, jo ezazu web gune hori daraman administrariarengana, iruditzen bazaizu argazkia ez
dela egokia. Ez ahaztu zure argazki batek zuri buruzko informazioa ematen duela, eta, hortaz,
zuri dagokizula erabakitzea nola erabili behar den.
•	 Argazkiren bat zintzilikatzekoa bazara, baina ez baldin bazaude ziur edonork ikusterik nahi
duzun ala ez, edo ez bazaude prest gero bizi guztian interneten egon dadin, orduan, ez jarri
argazkia. Bietako edozein gerta dakioke-eta sarean jartzen duzun edozein argazkiri.
•	 Interneten agertzen den gauza asko egile-eskubideen bitartez babestuta dago. Horrek esan
nahi du ezin dela doan eskuratu. Ondo irakurri arauak sarean aurkitu duzun edozer gauza
erabili aurretik.
•	 Ezin da beste inoren argazkirik argitaratu bere baimenik gabe. Gogoan izan, gainera, beste
baten argazkia argitaratuz gero, samina eragin diezaiokezula. Gainerakoen eskubideak
errespetatu egin behar dira, baita interneten ere. Besteak errespetatzeko modu ona da
material desegokirik ez zabaltzea eta, aldiz, halakorik ikusiz gero, salatzea.
ZER EGIN DEZAKET NIK?
Gaur egun, sarearen bitartez egiten den jazarpenaz ari garela, bi eratakoak bereizten ditugu,
protagonistaren arabera: cyberbullying eta grooming.
Cyberbullying, hau da, internet bidezko eskolako jazarpena, maila berekoen artean gertatzen
da edo, batzuetan, ikasleek irakasleei eragiten diete; alabaina, grooming, internet bidezko sexu-
jazarpena, heldu batek egiten dio adin txikiko bati, helburu sexualen bat lortu nahian. Ez bat
ez bestea ez dira arazo berriak, eta ez dira sare sozialetan sortu, baina sare sozialen bitarteko
komunikazioek ematen duten anonimotasunak, azkartasunak eta lotsa galtzeak, azkenean,
halako arazoak okertzea eragin dute.
4
fitxa pedagogikoa	 Sare Sozialak
Para saber más...
http://www.escuela20.com/escuela20-educacion-recursos-educativos/buenas-practicas/redes-
sociales-recomendaciones-para-un-buen-uso_101_7_126_0_1_in.html
http://cedec.ite.educacion.es/es/familia-ique-hacer/consejos-para-menores
•	 Ezezagunekin hizketan hastea arriskutsua izan daiteke, ez dakizu nor dagoen benetan beste
aldean.
•	 Sexting-ak umilazioa eta denen jazarpena ekartzen duenean, biktimari izugarrizko mina
ematen zaio, sufrikario ankerra. Halakorik laguntzen baduzu edo eteten ez baduzu, zu ere
erantzule zara. Isiltzen bazara, zure isiltasunak biktimari min egiten dionari laguntzen dio.

More Related Content

Viewers also liked

ประโยคขั้นเทพ 5: ประโยความซ้อน (Relative Clauses)
ประโยคขั้นเทพ 5: ประโยความซ้อน (Relative Clauses)ประโยคขั้นเทพ 5: ประโยความซ้อน (Relative Clauses)
ประโยคขั้นเทพ 5: ประโยความซ้อน (Relative Clauses)Rangson Sangboonruang
 
ประโยคขั้นเทพ 4: อนุประโยค (Clauses)
ประโยคขั้นเทพ 4: อนุประโยค (Clauses)ประโยคขั้นเทพ 4: อนุประโยค (Clauses)
ประโยคขั้นเทพ 4: อนุประโยค (Clauses)Rangson Sangboonruang
 
Zimbra Forum France 2016 - Netixia
Zimbra Forum France 2016 - NetixiaZimbra Forum France 2016 - Netixia
Zimbra Forum France 2016 - NetixiaZimbra
 
Bodega
BodegaBodega
BodegaO9O7
 
Crystal associated arthropathies
Crystal associated arthropathiesCrystal associated arthropathies
Crystal associated arthropathiesShybin Usman
 
Objetivos de la evaluacion
Objetivos de la evaluacionObjetivos de la evaluacion
Objetivos de la evaluacionMayra_Gualotuna
 
Zimbra versus exchange 2010 presentation
Zimbra versus exchange 2010 presentationZimbra versus exchange 2010 presentation
Zimbra versus exchange 2010 presentationsolarisyourep
 
Mundo 2.0 El mundo ha cambiado y las empresas no se han dado cuenta
Mundo 2.0 El mundo ha cambiado y las empresas no se han dado cuentaMundo 2.0 El mundo ha cambiado y las empresas no se han dado cuenta
Mundo 2.0 El mundo ha cambiado y las empresas no se han dado cuentaJose Salomon Seoane Garcia
 

Viewers also liked (10)

Tirendo - eCommerce Platform
Tirendo - eCommerce PlatformTirendo - eCommerce Platform
Tirendo - eCommerce Platform
 
ประโยคขั้นเทพ 5: ประโยความซ้อน (Relative Clauses)
ประโยคขั้นเทพ 5: ประโยความซ้อน (Relative Clauses)ประโยคขั้นเทพ 5: ประโยความซ้อน (Relative Clauses)
ประโยคขั้นเทพ 5: ประโยความซ้อน (Relative Clauses)
 
ประโยคขั้นเทพ 4: อนุประโยค (Clauses)
ประโยคขั้นเทพ 4: อนุประโยค (Clauses)ประโยคขั้นเทพ 4: อนุประโยค (Clauses)
ประโยคขั้นเทพ 4: อนุประโยค (Clauses)
 
Zimbra Forum France 2016 - Netixia
Zimbra Forum France 2016 - NetixiaZimbra Forum France 2016 - Netixia
Zimbra Forum France 2016 - Netixia
 
Bodega
BodegaBodega
Bodega
 
Crystal associated arthropathies
Crystal associated arthropathiesCrystal associated arthropathies
Crystal associated arthropathies
 
Qué es la Economía Social y Solidaria
Qué es la Economía Social y SolidariaQué es la Economía Social y Solidaria
Qué es la Economía Social y Solidaria
 
Objetivos de la evaluacion
Objetivos de la evaluacionObjetivos de la evaluacion
Objetivos de la evaluacion
 
Zimbra versus exchange 2010 presentation
Zimbra versus exchange 2010 presentationZimbra versus exchange 2010 presentation
Zimbra versus exchange 2010 presentation
 
Mundo 2.0 El mundo ha cambiado y las empresas no se han dado cuenta
Mundo 2.0 El mundo ha cambiado y las empresas no se han dado cuentaMundo 2.0 El mundo ha cambiado y las empresas no se han dado cuenta
Mundo 2.0 El mundo ha cambiado y las empresas no se han dado cuenta
 

Similar to Sare sozialak

Gizarte sareak yara eta araia
Gizarte sareak yara eta araiaGizarte sareak yara eta araia
Gizarte sareak yara eta araiayararay
 
Socia Networks Gizarte Sareak Igor Calzada Berria Elkarrizketa Eider Goenaga ...
Socia Networks Gizarte Sareak Igor Calzada Berria Elkarrizketa Eider Goenaga ...Socia Networks Gizarte Sareak Igor Calzada Berria Elkarrizketa Eider Goenaga ...
Socia Networks Gizarte Sareak Igor Calzada Berria Elkarrizketa Eider Goenaga ...Dr Igor Calzada, MBA, FeRSA
 
Arantxa eta mikel 24.11.2011
Arantxa eta mikel   24.11.2011Arantxa eta mikel   24.11.2011
Arantxa eta mikel 24.11.2011Aran Bustos
 
Eskolaren erronka: alfabetizazio digitala
Eskolaren erronka: alfabetizazio digitalaEskolaren erronka: alfabetizazio digitala
Eskolaren erronka: alfabetizazio digitalaJokin Lacalle
 
Nerabeak eta sare sozialak
Nerabeak eta sare sozialakNerabeak eta sare sozialak
Nerabeak eta sare sozialakGaztelekua
 
Praktika onak familia osorako
Praktika onak familia osorakoPraktika onak familia osorako
Praktika onak familia osorakoehumoocple
 

Similar to Sare sozialak (20)

Gizarte sareak
Gizarte sareakGizarte sareak
Gizarte sareak
 
Gizarte sareak yara eta araia
Gizarte sareak yara eta araiaGizarte sareak yara eta araia
Gizarte sareak yara eta araia
 
Socia Networks Gizarte Sareak Igor Calzada Berria Elkarrizketa Eider Goenaga ...
Socia Networks Gizarte Sareak Igor Calzada Berria Elkarrizketa Eider Goenaga ...Socia Networks Gizarte Sareak Igor Calzada Berria Elkarrizketa Eider Goenaga ...
Socia Networks Gizarte Sareak Igor Calzada Berria Elkarrizketa Eider Goenaga ...
 
Gizarte sareak
Gizarte sareakGizarte sareak
Gizarte sareak
 
Gizarte sareak
Gizarte sareakGizarte sareak
Gizarte sareak
 
Gizarte sareak
Gizarte sareakGizarte sareak
Gizarte sareak
 
Gizarte sareak
Gizarte sareakGizarte sareak
Gizarte sareak
 
Gizarte sareak
Gizarte sareakGizarte sareak
Gizarte sareak
 
Gizarte sareak2
Gizarte sareak2Gizarte sareak2
Gizarte sareak2
 
Hezkuntza digitala positiboa
Hezkuntza digitala positiboaHezkuntza digitala positiboa
Hezkuntza digitala positiboa
 
Ziber bullying
Ziber bullyingZiber bullying
Ziber bullying
 
Arantxa eta mikel 24.11.2011
Arantxa eta mikel   24.11.2011Arantxa eta mikel   24.11.2011
Arantxa eta mikel 24.11.2011
 
Eskolaren erronka: alfabetizazio digitala
Eskolaren erronka: alfabetizazio digitalaEskolaren erronka: alfabetizazio digitala
Eskolaren erronka: alfabetizazio digitala
 
Nerabeak eta sare sozialak
Nerabeak eta sare sozialakNerabeak eta sare sozialak
Nerabeak eta sare sozialak
 
216_inkesta dbh2a.ppt
216_inkesta dbh2a.ppt216_inkesta dbh2a.ppt
216_inkesta dbh2a.ppt
 
216_inkesta dbh2a.ppt
216_inkesta dbh2a.ppt216_inkesta dbh2a.ppt
216_inkesta dbh2a.ppt
 
216_inkesta dbh2a.ppt
216_inkesta dbh2a.ppt216_inkesta dbh2a.ppt
216_inkesta dbh2a.ppt
 
Gizarte sareak
Gizarte  sareakGizarte  sareak
Gizarte sareak
 
Praktika onak familia osorako
Praktika onak familia osorakoPraktika onak familia osorako
Praktika onak familia osorako
 
Netiketak t3
Netiketak t3Netiketak t3
Netiketak t3
 

Sare sozialak

  • 1. Sare Sozialak EGIN GOGOETA... buruzko txartelak XXI. Mendean kontsumitzeari sabias que... Sare sozialak itzelezko asmakizuna dira; gure lagunekin haria galdu gabe egoteko aukera ematen digute, eta ez daukate zertan arazorik sortu seguru eta errespetuz ibiltzeko arau oinarrizko batzuk betetzen baditugu. Gaur egun gazteek elkarrekin egoteko eta komunikatzeko gehien erabiltzen duten bideetako bat dira sare sozialak. Alabaina, zenbat eta gehiago zabaldu, orduan eta mehatxu eta arrisku gehiago sortzen ari dira, gaizki erabiliz gero. Hortaz, sare sozialak behar bezala erabiltzeko, arriskurik gabe, zuzen eta ondo erabiltzen ikasi behar dute gure neska-mutilek. Hasteko, sare sozialen batean izena ematea erabakitzen duzunean, batzuetan zenbait oztopo sortzen zaizkizu bidean: a) Sarean sartu ahal izateko, ezinbestekoa da dena delako orria erabiltzeko baldintzak eta bertako pribatutasun-politika onartzea. Informazio hori ez da beti begien bistan izaten; batzuetan jaitsi egin behar izaten da, ikusi ahal izateko. Baina, aukera duzu “onartzen dut” botoia sakatu eta besterik gabe ontzat emateko, irakurri beharrik gabe ere. Asko-askotan egiten dugu hori, baina arriskutsua izan daiteke, baldintza horiek onartuz gero, orriaren administratzaileari baimena ematen ari garelako gure datuak eta irudiak erabil ditzan. b) Erregistro-orri askotan gure buruari buruzko datu gehiegi eskatzen dituzte; adibidez, zer sinismen erlijioso ditugun, zer ideologia politiko, gure joera sexuala zein den... Normalki datu horiek ez dira “ezinbesteko” izaten; hortaz, hobe dugu HORRELAKORIK EZ ADIERAZI. c) Orokorrean, sare sozialen batean alta ematean, zuk zeuk erabakitzen duzu zeinek daukaten zure profila edota datuak ikusterik. Definizioz, orri hauetako askok profilak irekita uzten dituzte berez; hots, beste edozein erabiltzaileren eskura. Hortaz, gogoratu BETI profil pribatua erabili behar dugula sare sozialetan. ©CCCreativeCommons
  • 2. fitxa pedagogikoa Sare Sozialak 2 Sarean sartuta gaudela, beste egoera petral batzuk ere aurkituko ditugu: a) Sare sozialak erabiltzen dituztenek informazio asko zabaltzen dute sarean: egin dituzten edo pasa zaizkien gauzei buruzko kontuak, argazkiak, bideoak... Askotan, informazio gehiegi ematen dute, eta arriskutsua izan daiteke beraientzat, informazio hori gaiztakerietarako dagoenen batek eskuratuz gero. Non bizi garen edo gure familiari edo eskolari buruzko informazioa ematen duen daturik EZ EMAN. b) Bilatzaile askok, adibidez, Google-ek eta Yahook, edukiak indexatzen dituzte. Hau da, sare sozialetako gure profilean jartzen dugun informazioa gure izenari lotuta geratzen da batzuetan, eta datu hori bilatzailean sartuz gero, horri lotutako datu pertsonalak edo argazkiak, edo gure profilerako sarbidea edonoren esku geratzen da. Baina sare sozial guztiek ez dute hori egiten, eta batzuek, adibidez, TUENTIk, ez dute bertako edukia indexatzen bilatzaileetan, jarraitzeko haririk ez geratzeko, eta lortu ere, lortzen dute. c) Orri askok ezinbestekoa dute cookie direlakoak instalatzea, funtzionatuko badute. Gailu horiek, erabiltzailearen disko gogorrean instalatuta daudela, bisitatzen ditugun web orriei buruzko informazioa gordetzen dute; hala, erabiltzailearen gustuen informazioa eskuratu dezakete, orriaren edukiak horren arabera egokitzeko eta agertzeko, publizitatea egiteko aldera, erabiltzailea orri horietara sartzen den bakoitzean. d) Esate baterako, sare sozial batera gure argazki pertsonala igotzen badugu, gerta liteke argazki hori gero ez izatea erabat gurea: gerta liteke hortik aurrera argazkia jarrita daukan erakundeak ere argazkiagan eskubide batzuk izatea, eta hainbat gauzatarako erabiltzea. Sare sozialen batean egon ondoren, irten nahi izanez gero, batzuetan zaila izaten da. Are gehiago, batzuetan ezin da, nahita ere, benetan baja eman. Profila itxi eta profila ikusteko aukerarik gabe utzita ere, erregistroko datuak oraindik ere sare sozialaren arduradunaren esku geratzen dira. GEHIAGO JAKIN NAHI BADUZU… Gazteek sare sozialak nola erabiltzen dituzten pentsatzen hasiz gero, gogora etortzen zaigun kezka nagusietako bat zera da: inork inola jazarpena egingo ote dieten.
  • 3. fitxa pedagogikoa Sare Sozialak 3 • Ezizena edo inizialak erabili, eta ez zure benetako izena. Ez da txarra zure argazkiaren ordez irudiren bat edo zure talde gustukoaren argazkia jartzea, ezezagunek ez dezaten aukerarik izan zure irudia ikusteko edo eskuratzeko. • Hobe da zure profilean ez jartzea uneoro non zauden, edo non bizi zaren. Informazio arina badirudi ere, badago jendea informazio hori kalterako erabiliko lukeena. • Ez ahaztu zure pentsamenduak denen aurrean agertzen dituzunean, horren ardura hartu behar duzula, Internet publikoa denez, edonork ikus dezakeelako. • Beste norbaiten profilean zure segurtasuna zalantzan jar dezakeen argazkiren bat ikusten baduzu, jo ezazu web gune hori daraman administrariarengana, iruditzen bazaizu argazkia ez dela egokia. Ez ahaztu zure argazki batek zuri buruzko informazioa ematen duela, eta, hortaz, zuri dagokizula erabakitzea nola erabili behar den. • Argazkiren bat zintzilikatzekoa bazara, baina ez baldin bazaude ziur edonork ikusterik nahi duzun ala ez, edo ez bazaude prest gero bizi guztian interneten egon dadin, orduan, ez jarri argazkia. Bietako edozein gerta dakioke-eta sarean jartzen duzun edozein argazkiri. • Interneten agertzen den gauza asko egile-eskubideen bitartez babestuta dago. Horrek esan nahi du ezin dela doan eskuratu. Ondo irakurri arauak sarean aurkitu duzun edozer gauza erabili aurretik. • Ezin da beste inoren argazkirik argitaratu bere baimenik gabe. Gogoan izan, gainera, beste baten argazkia argitaratuz gero, samina eragin diezaiokezula. Gainerakoen eskubideak errespetatu egin behar dira, baita interneten ere. Besteak errespetatzeko modu ona da material desegokirik ez zabaltzea eta, aldiz, halakorik ikusiz gero, salatzea. ZER EGIN DEZAKET NIK? Gaur egun, sarearen bitartez egiten den jazarpenaz ari garela, bi eratakoak bereizten ditugu, protagonistaren arabera: cyberbullying eta grooming. Cyberbullying, hau da, internet bidezko eskolako jazarpena, maila berekoen artean gertatzen da edo, batzuetan, ikasleek irakasleei eragiten diete; alabaina, grooming, internet bidezko sexu- jazarpena, heldu batek egiten dio adin txikiko bati, helburu sexualen bat lortu nahian. Ez bat ez bestea ez dira arazo berriak, eta ez dira sare sozialetan sortu, baina sare sozialen bitarteko komunikazioek ematen duten anonimotasunak, azkartasunak eta lotsa galtzeak, azkenean, halako arazoak okertzea eragin dute.
  • 4. 4 fitxa pedagogikoa Sare Sozialak Para saber más... http://www.escuela20.com/escuela20-educacion-recursos-educativos/buenas-practicas/redes- sociales-recomendaciones-para-un-buen-uso_101_7_126_0_1_in.html http://cedec.ite.educacion.es/es/familia-ique-hacer/consejos-para-menores • Ezezagunekin hizketan hastea arriskutsua izan daiteke, ez dakizu nor dagoen benetan beste aldean. • Sexting-ak umilazioa eta denen jazarpena ekartzen duenean, biktimari izugarrizko mina ematen zaio, sufrikario ankerra. Halakorik laguntzen baduzu edo eteten ez baduzu, zu ere erantzule zara. Isiltzen bazara, zure isiltasunak biktimari min egiten dionari laguntzen dio.