1. ENERGIA
1.ENERGIA MOTAK:
Energia: gure inguruan gertatzen diran aldaketa guztien erantzulea da. Hainbat
modutara agertu daiteke:
*Energia mekanikoa:mogitzen dagoan objektuek daukien energia da. (Olatuak edo
haizeak).
*Argi energia: hainbat gorputzek argi moduan igorten dabena. Naturalak
(eguzkia) edo artifizialak (bonbilea) izan daitekez.
2. *Bero energia: gorputzek bero moduan igorten dabena (Eguzkiak edo suak).
Zenbat eta tenperatura altuagoa orduan eta energia termiko gehiago.
*Energia kimikoa: hainbat sustantziatan batzen dan energia da (Petrolioan,
elikagaietan edo dinamitan). Honeek erretean, oxidatzean edo lehertzean
askatzen da. Pilek eta bateriek ere gordeten dabe eta energia elektriko
bihurtzen dabe.
*Energia nuklearra: hainbat sustantziatatik lortzen da (Uraniotik, erradioti eta
poloniotik).
*Energia elektrikoa: Etxeetan gehien erabilten dan energia da. Ur jauzien,
eguzkiaren argiaren edo airearen higidurearen bidez lortzen da.
2.ENERGIA ALDATU EGITEN DA:
Energia ez da sortzen, ezta suntzitzen ere, aldatu egiten da.
Energia elektrikoa errez lortu daiteke eta beste hainbat motatako energia
bihurtu daiteke (Energia mekanikoa,argi energia edo bero energia).
3. 3.ENERGIA ITURRIAK:
Energia emoten deuskuen materialak edo fenomenoak dira.
Materialak: ikatza eta petrolioa.
Fenomenoak: haizea eta olatuak.
Energia iturrietan mota bi bereizten dira: energia iturri barriztagarriak eta
energia iturri ez-barriztagarriak.
ENERGIA ITURRI BARRIZTAGARRIAK:
Asko erabili arren agortzen ez diranak eta energia garbia lortzen da, ingurumena
kutsatzen ez dauana. Iturri barriztagarri nagusiak:
*Eguzki panelen bidez eguzki energia aprobetzatu eta bero energia edo energia
elektriko bihurtu daikegu.
*Aerosorgailuen bidez haize energia edo energia eolikoa ustiatzen dogu, eta
energia mekanikoa energia elektriko bihurtzen da.
4. *Presak eta urtegiak eraikiz ura batzen da, gero garaiera jakin batetik izurten
da uraren mogimendua aprobetzatzeko. Energia hidraulikoa zentral
hidroelektrioetan ustiatzen da, ur jauzien energia mekanikoa energia elektriko
bihurtzeko.
*Instalazino mareomotrizen bidez, itsasgorako eta itsasberako ur masen
mogimendua eta itsasoko olatuena erabili daiteke. Energia elektrikoa bihurtzen
da.
*Materia organikoa: landara hondakinak edo zaborrak errez edo tratatuz energia
lortzen da, eta hori energia termiko edo elektriko bihurtu daiteke. Energia iturri
horri biomasa deitzen jako.
5. ENERGIA ITURRI EZ-BARRIZTAGARRIAK:
Oso arin kontsumitzen dira, oso mantso birsortzen dira eta ingurumena kutzatzen
dabe. Iturri ez-barriztagarri nagusiak:
*Petrolioa:mundu osoan gehien erabilten dan energia iturria da. Petroliotik
hainbat erregai lortzen dira (Gasolinea eta gasolioa) eta plastikoak fabrikatzen
dira.
*Ikatza:hau erabiliz, zentral termikoek energia elektrikoa lortzen dabe.
*Gas naturala:etxeetako sukaldeetan eta berokuntzan erabilten da.
*Zentral nuklearretan, substantzia erradioaktiboetatik abiatuta, energia
6. nuklearra lortzen da eta, gero, energia elektriko bihurtzen da.
*Lurraren barruko beroa:honen bidez energia geotermikoa lortzen da energia
elektriko bihurtzeko.
4.ENERGIA ITURRIEI LOTUTAKO ARAZOAK:
Herrialde garatuek energia asko kontzumitzen dabe eta modu nagusian energia
iturri ez-barriztagarrietatik (Energia konbentzionala) lortua izaten da.
Energia iturri ez-barriztagarriak urriak izateaz aparte, Lurreko hainbat
zonaldetan kontzentratuta dagoz eta gatazkak sortzen dira.
7. Gaur egun energia barriztagarrien kontzumoa (Energia alternatiboa) sustatzeko
neurriak hartzen dabilz, eta horretarako teknologia barriak ikertzea eta
garatzea beharrezkoa da.
5.ENERGIAK INGURUMENEAN SORTZEN DAUZAN ONDORIOAK:
*Gasa, petrolioa edo ikatza lortzeko paisaia hondatu egiten da.
*Energia lortzeko instalazinoek arriskuan jarri daikiez inguru horretako animalia
espezieak.
*Erregaiak erretean, subztantzia kutzagarri asko igorten dira atmosferara:
Karbono dioxidoaren ondorios berotegi efektu naturala handitu egiten da.
Euri azidoa gertatzen da.
8. *Zentral nuklearrek hondakin nuklearrak sortzen dabez.
6.ENERGIA ARDURAZ ERABILTEA:
1)Ekintza kolektiboak:
*Energia garbia lortzeko energia alternatiboen erabilerea bultzatu eguzki plakak
eta aerosorgailuak instalatuz.
*Energia eraginkortazuna hobetu.
*Energia aurreztea informazino kanpainen bidez.
9. 2) Banakako ekintzak:
*Kontzumo txikiko bonbilak erabiltea.
*Argiak eta makinak erabiltzen ez doguzanean amatatzea.
*Berokuntza eta aire girotua beharreskoa danean besterik ez erabiltea.
*Garbigailua beteta dagoanean bakarrik jartea.
*Bide laburrak egiteko autoa ez erabiltea.
10. *Gure udalak edo herriko alkarteek sustatutako energia aurrezteko kanpainetan
parte hartzea.
EGILEA:GARAZI GERVASIO