1. EUSKAL PILOTA
Gu, Sagrado corazon ikastetxeko
6.mailako umeak, urriaren 16an
Euskal Pilotaren kurtzilo
batzuetara joan ginen, hartza
frontoira. Gure Bermeoko
frontoiak, 100urte betetzen
zituelako!
Lehenengo eta behin, nestor
basterretxea aretora joan ginen,
bideo labur batzuk eta
erakusketa ikustera. Azaldu
euskuenak Mikel eta Imanol izan
ziren, oso monitore jatorrak.
Bideoak, euskal pilotako jolas
batzuenak izan ziran, 2-3
minutukoak, zintarenak,
sarearenak... Gero erakusketan,
bideoetan ikusi doguzan tresnak
ikusi eta azaldu euskuen.
2. Erakusketa eta bideoetatik gero,
frontoira joan ginen, Bermeoko
hartza frontoira.
Frontoian lehenengo eta behin,
pilota bat egin genun. Pilota
egiteko pausuak honeek dira:
1.- Lehenengo eta behin, pilota
txiki baten inguruan, hariagaz
inguratu genun pilota.
2.- Gero esparadrapoa ipini genun
pilota guztiaren gainetik.
3.- Amaitzeko, pilotaren inguruan
zure izena idatzi edo zuk nahai
dozun apaingarria jarri.
Pilota egin eta gero, apur bat
pilotarekin jolastu eta guantea
egin genuen. Honeek dira
pausoak:
1.- Eskuan, kola berdea ipini
gendun.
2.- Kola berdearen gainetik,
esparadrapoa ipini genun.
3.- Koloaren gainetik takoak ipini
genduzan.
4.- Takoen gainetik, dena
estaltzeko, esparadrapoa ipini
genuen eta listo, eskuko guantea
amaituta!
3. Pilota eta guantea egin eta gero,
eurak utzitako tresna batzuen
jolasak egin genduzan; sesta
punta, eskupilota eta sarea.
Oso ondo pasatu gendun eta ea
berriro itzultzen garen!
EGILEA: IRATI AGIRRE