1. TITULO BARIK
(tximerana)
Koadro hau, Gabriel Ramos Urangak egindako
koadro bat da. Ez eutsan titulorik jarri baina
gure imajinazioaren bidez, koadro honetan
ikusi doguzan gauzen bidez, titulu bat asmatu
deutsagu, TXIMERRANA izenekoa. Gabrielek
pentsatzen dut, lasaitasunean margotu
dauala koadro hau.
Nik koadro hau aukeratu dot, koadro hori ikustean, aurpegian irribarrea
sortzen jatalako eta askatasunean nagoela adierazten deust. Luzaroan
egongo nintzateko koadro honi begira.
Kolore denetarikoak daukaz, laranjak, gorriak, horiak, urdinak, berdeak...
Guk tximeletak, klip-ak, loreak, igelak... ikusi doguzan koadroan eta forma
horreetatik bi aukeratu eta titulua asmatu genduan.
Nire ustez, koadro honek adierazten dau,
kolore bat beste batekin nahasten badogu,
beste kolore bat irteten dala. Eta zergaitik
da hori? Ba begira, koadroa arretaz
begiratzen badozun, goi aldeko
eskuinaldean, kolore hotzak dagoz, hau da
urdinak, berdeak... eta beheko aldean,
kolore beroak dagoz, hau da gorriak,
laranjak, horiak... eta horreen bien artean,
more eta arrosa koloreak sartu dauz Gabrielek. Gorria eta urdina
nahasten badogun, morea irteten da,
2. Nik koadro hau aukeratu dot, koadro hori ikustean, aurpegian irribarrea
sortzen jatalako eta askatasunean eta lasaitasunean nagoela adierazten
deust.
Hurbiletik ikusita, ez dira askorik koloreak nabarmentzen, emoten dau 3
urteko ume bate margotu dauala, baina urrunetik ikusita, oso harrigarria
da.
IRATI AGIRRE