SlideShare a Scribd company logo
1 of 32
1.2 SURREALISMOAREN EZAUGARRIAK
- 1924 Parisen sortu zen André Bretonek idatzitako Lehenengo Manifestuaren argitaratzearekin.
- Berehala zabaldu zen beste arteetara: margogintza, eskultura, argazkigintza, zinema eta musika.
- Surrealismoak aurreko hamarkadetan garatutako kubismoa ordezkatu zuen. Dadaismotik hartu
zuten zoria, ustekabea eta errebeldia, baina haien izaera ezkorra eta suntsitzailea errefusatu
zuten.
- Surrealistek zentzu eta logika gabeko mundu bat eratu zuten haien obretan, non subkontzienteak
agintzen zuen, ez arrazoiak.
- Herri primitibo, umeen eta zoroen artea interesatzen zitzaien.
- Obrak izendatzeko izenburu luze, misteriotsu eta esanahi bat baino gehiagokoak zituzten
gustuko
- Ordu arteko gizarte moldeak, eta arte eta kultura balioak irauli nahi izan zituen. Bigarren Mundu
Gerrak surrealistak sakabanatu zituen eta mugimenduak behera egin zuen.
HISTORIA ETA EZAUGARRIAK:
TEKNIKA ETA METODO SURREALISTAK
 - Automatismo surrealista: ideiak, irudiak eta koloreak, automatikoki subkontzientetik ateratzen dira
arrazoia, adimena eta borondatearen kontrolik gabe. Artistaren inkontzientearen isla dira. Honen
barruan, idazki edo marrazkiak sortzeko cadavre exquis teknika erabiltzen zuten.
 - Surrealistek, irudi bat edo ehundura bat mugimendu automatiko batez edo ustekabearen bitartez
lortu zezaketen, eta ondoren, modu kontzientean manipulatu zezaketen.
 - Frottage: azalera zimurtsuetan, papera edo mihise, arkatza edo margoa igurtziz lortzen den
egindura.
 - Dekalkomania: Orri batetan irudi bat dago, beste orri edo objektu baten azaleraren gainean jartzen
da, presioa egiten da eta margoa lehortu baino lehen kentzen da, horrela, irudia beste materialera
transferitzen da.
 - Grattage (karrakatzea frantsesez): mihisetik margoa, lehorra dagoenean, karraskatu egiten da
ehundura berezi bat utziz .
 - Zerikusirik ez duten objektuen collage-a edota muntaia (Ready-made. Marcel Duchamp eta
beste dadaistetik hartutako teknika)
Dekalkomania
cadavre exquis
ESTILOA:
Margogintzan, Surrealismoak ez zuen estilo bateratu bat izan, bi korronte ezberdindu
ziren:
 - SURREALISMO AUTOMATISTA (abstraktua)
Inkontziente eta zoritik sortutako sinboloen unibertso pertsonalak irudikatu zituzten
automatismoa jarraituz.
André Masson, Miró, Klee…
 - SURREALISMO ONIRIKOA. Lan figuratiboak egiten zituzten, argazki baten
errealismoz, baina asoziazio arraro eta aztoragarrien bitartez, konposizio irrealak
osatuz. Salvador Dalí eta René Magritte, besteak beste.
Paul Klee. Suiza 1879-1940
Arrain magikoa. 1925
 SURREALISMO AUTOMATISTA (abstraktua)
SURREALISMO ONIRIKOA.
Salvador Dalí. San Antonioren
tentazioak.
1946
S. Antonio basamortuan
tentazioei aurre egiten; :
garaipena, lujuria, ondasun-
gosea…
ARTISTAK
Lehenengo urteetan bat egin zuten artisten artean, Louis Aragon, Man
Ray, Tristan Tzara, Paul Klee, Giorgio de Chirico, Salvador Dalí, Joan
Miró, Luis Buñuel, René Magritte eta Max Ernst ditugu. Marcel
Duchamp eta Frida Kahlo, besteak beste, surrealismotik gertu ibili
ziren, ofizialki bat egin ez bazuten ere.
Max Ernst (Alemania 1891- Paris 1976)
Bigarren Mundu Gerra ondoren, suntsitutako Europa irudikatzen du.
Hondamendian, harrizko eta mineralezko formetatik, pertsonaia irrealak,
misteriotsuak eta emakumezkoen gorputz biluziak sortzen dira, amets gaizto baten
giroa sortuz.
Max Ernst. Europa euriaren ondoren, 1940 .
Max Ernst. Celebes-ko elefantea, 1921.
Nahiz eta margolana izan, Collage-aren helburu berarekin
egina dago; zerikusirik ez duten elementuak elkartu beste
errealitate edo elementu ezberdin bat sortzeko. Efektu
errealista du baina emaitza irreala eta onirikoa da: makina
bat dirudien elefantea, ur-eremua izan zitekeen fondoa,
arrainak zeruan, kableek zeharkatutako zuloak mihisean,
bururik gabeko emakumea… Nahiz eta elefante baten
antza izan, Ernstek antropologiako aldizkari batetan
aurkitutako tresna baten argazkitik sortutakoa omen da.
Tresnaren argazkia manipulatu ondoren, beste errealitate
bat sortzen du. Izenburua, Ernstek haurtzaroan ikasi eta
inkontzientean gorde zituen bertso lizun batzuetatik dator.
Ives Tanguy ( Paris 1900-1955)
Ives Tanguy. Geldotasun egunak, 1937.
Errealitatearekin zerikusirik ez duten ametsak irudikatzen
ditu. Horizonteak, infinituaren sentsazioa, objektu
misteriotsuek eta zeinu sexualek, itoaldia eta misteriozko
giroa sortzen dute.
Arreta handiz egindako objektu irrealak, fondo motel eta
espazio mugagabeetan kokatzen ditu.
René Magritte ( Belgica 1898- Bruselas 1967)
René Magritte. Golconde, 1953 René Magritte. Hau ez da pipa bat.1929
Obra hauetan, Magrittek, irudikapenak gezurra esaten duela dio; gizon hauen irudiak ez dira gizonak,
irudikapenak baizik, horregatik ez dute araurik jarraitu behar, airean mantendu daitezke. Irudien faltsukeriaz
kontziente egin nahi gaitu.
Modu berean esanda, pipa baten irudikapena ez da benetako pipa bat.
René Magritte. Landa-eremuetako giltza, 1936
Gaia: ilusio optikoa. Leihoan ikusten ari ginena
ez zen paisaia erreala baizik eta kristalean
margotutako irudikapen bat. Artea, tradizionalki,
errealitatearen kopia bat egiten du, baina hori
ilusio bat besterik ez da. Magritten ustez, arteak
gure pertzepzioa baldintzatzen du eta
engainatzen gaitu. Hori ez da errealitatea, beira
bat besterik ez. Artearen
konbentzionalismoarekin hautsi nahi duela
dirudi kristala hautsiz. Berak ez du errealitateren
kopia bat egin nahi, artea gehiago da.
Marc Chagall (Bielorrusia1887- Frantzia1985)
Marc Chagall. Herria eta ni. 1911
Bi aurpegi elkar begiratzen. Gizon bat eta bildotsa. Eskuin
aldean, Chagallen autoerretratua judutarren txanoarekin lore
sorta bat bildotsa bati ematen diola (judutarra zen). Ezkerrean,
bildotsak bere ama sinbolizatzen du. Judutarren ospakizunetan
bildotsa da garrantzitsuena, modu berean, bere ama
garrantzitsuena da artistarentzako eta familiarentzako. Tarteka,
baserri giroko eszenak: emakumea behia jaisten, goiko aldean,
aita lanetik herrira dator, ondoan, emakume bat buruz bera
jarrita, gizona lanetik bueltatzeagatik poza sinbolizatzen du.
Lerro fin batek Chagall eta bildotsaren begiradak elkartzen ditu,
haien arteko amodioaren seinale. Artistak bere herrialdea eta
familia faltan somatzen zituela adierazten du (herri mina
atzerrian bizi izan zelako) Elementu errealak dira baina lengoaia
irreala eta onirikoa erabili du.
Errealitatetik ateratako gaietan inspiratzen zen (amodioa,
oroimenak, Errusiako eta judutarren tradizioak, gertaera
historikoak…) baina ametsetako giro batetan margotzen zituen.
Salvador Dalí
(Figueres, Katalunia, 1904- 1989)
Madrilen eta Parisen ikasi zuen, eta Luis Buñuel, Federico García Lorca, André Breton eta Pablo
Picasso moduko egileak ezagutu zituen.
Estatu Batuetan ere bizi izan zen (1940-1955) Erlijio katolikora murgildu zen, eta gai horrekin
zenbait margolan egin zituen.
Nartzisismo eta megalomaniarekiko joerak izan zituen, eta publikoaren arreta lortzeko, beraren
gaineko irudi berezi bat sortu zuen, bizitza osorako identifikatu zuena, marketing marka bat izanen
balitz bezala: pertsonaia bitxia eta originalarena.
Margolaria, eskultorea, diseinatzailea, idazlea eta
zinemagilea izan zen
Salvador Dalí. Erle batek granada baten
inguruan hegan eragindako loa, esnatu
baina minutu bat lehenago (1944)
Irudi oniriko eta irrealak dira, baina
xehetasun maila bikaina eta apartako
akabera marrazkian. Gala, Salvadorren
emaztea eta musa, lotan agertzen da.
Granada baten inguruan erle batek egin
duen soinuak eragindako loa da. Bere
ametsean, granada batek eztanda egiten
du, arrain bat, bi tigre eta baioneta bat
kanporatuz. Arma honen soinuak, segundo
bat beranduago, Gala esnatuko du.
Salvador Dalí: otarrain-telefonoa
(1936)
Dadaismoaren eta surrealismoaren
erdibidean dago objektu honen
absurdotasuna. Edward James
mezenas aberatsaren enkargu bat
izan zen, eta ez zen apaintzeko
bakarrik egin, bere etxerako
diseinatua izan zen.
Dalíri buruz gehiago jakiteko, 58 minutuko bideoa: : http://www.rtve.es/alacarta/videos/la-noche-de/noche-
revelando-dali/2338787/
Gehiago jakiteko bere pertsonari buruz 15 minutuko bideoa: http://www.rtve.es/alacarta/videos/fue-noticia-en-
el-archivo-de-rtve/dali-reportaje-informe-semanal-sobre-su-muerte/388410/
3- GIORGIO DE CHIRICO-REN MARGO METAFISIKOAK. JEAN ARP
ETA JOAN MIRÓ-REN LAN SURR3- GIORGIO DE CHIRICO-REN
MARGO METAFISIKOAK. JEAN ARP ETA JOAN MIRÓ-REN LAN
SURREALISTAK.EALISTAK.
- Klasikoetan inspiratzen zen Chiricoren pintura figuratiboan.
- Espazio arkitektonikoek itzal luzeak, leku bakarti eta hutsek tristezia infinitua.
Existitzen ez diren munduak, bizi izateko ezinezkoak diren lekuak. Bere
pintura melankolikoa eta nostalgikoa da, baina abanguardista. Surrealista
gehienentzat eragin haundia izan zuen
- Chiricooren aldarrikapenean abanguardia ez da bakarra, anitza baizik, eta
pintura metafisikoa abanguardian barneratua dago, aniztasun horren zati bat
delarik. Abanguardiak ez dauka zergaitik iraganeko artea ukatu behar.
Iraganerekin elkarrizketa sortzea posible dela adierazi nahi du Chiricok
abanguardia sortuz.
3.1- GIORGIO DE CHIRICO (Grezia 1888 - Italia 1978)
Giorgio de Chirico: Hektor eta Andromaka. 1917.
Izenburua esanguratsua da. Bi maniki xume ikusten dira
espazio huts haundi baten erdian, bi eraikinen artean.
Baina Troiako heroia eta bere emaztea dira, Homeroren
Iliadako pertsonai garrantzitsuak. Une horretan elkar
agurtzen ari dira, berriz ere ikusiko ote diren ez dakitela.
Akiles borrokalari akeoak, bere lagun Patroklo hil
ondoren, Hektor printze troiarra berarekin borrokatzera
desafiatu du. Borroka horren ondoren bietatik bat soilik
irtengo da bizirik. Une honen drama bi manikiekin soilik
deskribatzen du Chiricok. Manikiak elkar besarkatu, ukitu,
laztandu nahi dute, baina ezin dute lortu.
Ez da kasualitatea beraz koadro honen bi bertsio data
zehatz eta esanguratsuetan margotu izana. Lehena 1917
urtean, Lehen Gerrate Mundialean, eta 1945 urtean
bigarrena, Bigarren Gerrate Mundiala amaitzean. Gaia
bera ere, Hektor eta Andromakaren azken agurra, senarra
eta emaztearen arteko maitasunaren sinboloa -familako
maitasuna-, gerratearen hondamendiak apurtua.
3.2 Joan Miró (Bartzelona1893- Palma de Mallorca1983)
kataluniar margolari, eskulturagile, grabatzaile eta zeramikaria izan zen. Frantzian eta Holandan ere bizi izan
zen.
Nahiz eta estilo ezberdinetara murgildu, Surrealismo abstraktuaren ordezkari nagusia da. Margogintzaren
konbentzionalismoekin hautsi nahi zuen, perspektiba, argi-itzalak, eta akabera zehatzak errefusatu zituen. Sinbolo
abstraktuen unibertso propio bat erabili zuen, irrazionaltasunatik ateratako mundu oniriko eta poetiko bat adierazten
dutenak.
Irudi sinpleak, organikoak, naif edo umeen estiloan, ingerada beltzez. Kolore puruak, dirdiratsuak eta biziak,
tinta lauak.
Margolan aipagarrienak hauek dira: Masia bat (1921-22), Ricart-en erretratua (1917), Baserria (1922), Lur
landua (1923), Arlekinaren Inauteria (1925), Konposizioa (1933), Portua (1945
Joan Miró. Emakumea, txoria eta izarra (Picassoren
omenaldian) 1966-1973
Miróren ikonografia pertsonalaren hiru funtsezko
pertsonaia agertzen dira; erdian, emakumea
(gizakiak lurrarekin duen loturaren sinbolo bezala),
eskuin aldean, txoria (lurra eta zeruaren arteko
lotura. Poesia eta irudimenaren sinbolo bezala ere,
lurrera lotuak ez daudenak) eta ezkerraldean, izarra
(zeruaren eta unibertsoaren sinbolo bezala)
Bereak dira ere Pariseko UNESCO-ko egoitzako
zeramikaz egindako bi horma: ilargi eta eguzkiaren
hormak (gaur egun egoitzaren barnealdean) Teknika bera
erabiliz, egin zituen ere Harvardeko Unibertsitatean,
Guggenheimen, Bartzelonako aireportuan, Madrilgo
Kongresuko jauregi berrian…
Joan Miró. Ilargiren horma. UNESCO- París 1958
Miroren lanean sakontzeko bideoa: el triunfo del signo.
Fundacion Joan Miró. https://youtu.be/kJhgKuAELrI eta
pájaros (Fundacion Joan Miro)
https://youtu.be/mNef8UjDll0
3.3 JEAN ARP (Estrasburgo 1887- Basilea 1966)
Paris eta Suizan ere bizi izan zen. Poeta, margolaria eta eskultorea. Giacometti eta Henry Moorekin
batera, garai horretako eskultorerik esanguratsuenak izan ziren.
Jean Harpen lanak XX. mendeko joera edo korronte nagusiekin bat egiten du. Lotura zuzena du
hurrengo mogimendu hauekin: dadaismoa, surrealismoa eta arte abstraktuko aitzindariekin. Hans
Arp (1887 - 1966) artistaren obrak bi gai nagusiren inguruan eraikita daude: mundu begetal
organikoa eta gizakiaren irudia, eskultura honek adierazten duen bezala.
Hans (Jean) Arp: Korifeo (Coryphée). 1961.
Bertan ederki adierazten da Arpen obran ematen den
transformazioa, figurazio surrealista antropomorfikoa
bilakatuz. Korifeo artelanean gizakiaren irudiaren aztarna
garbiak adierazten dira, biribiltze plastiko hauek, formalki,
berezko moduan osatzen direlarik granito beltzezko
peanaren bitartez. Marmolezko eskultura hau 1961 urtean
egin zuen Arpek eta gaur egun Berlinen dago, Sammlung
DaimlerChrysler Bilduman. 76 x 26 x 22,5 (eskultura), 90
cm x Ø 40cm (peana).
Jean Arp. Concrétion humaine (1933). Igeltsua.
Hau ere eskultura biomorfikoaren barnean kokatzen da; forma organiko, borobil eta abstraktuekin
egina, giza gorputzaren zatiak balira bezala, baina giza gorputza erreal bat osatu gabe. Bere
eskulturatan, hutsune eta bolumen borobilduen arteko orekak harmonia arraro bat sortarazten du.
Arpek koloredun paperak moztu eta airean botatzen
zituen, paperak erortzen ziren moduan lortutako
konposizoa guztiz arbitrarioa izanik. “Aparteko zoriaz
aurkitutako gauzetaz baliatu (burniak, harriak), era berean
paperean zoriaz marraztutako zeinu edo marka
eskematiko batetaz -edo istripu batetaz- baliatzen naizen
moduan. Soilik honek dauka garrantzia, txinparta magiko
honek du garrantzia artean.” Bere ibilbide artistiko guztian,
Joan Miróren sortze prozesuan, artistak zoria edo
txiriparekin izan duen harreman zuzena ikus daiteke.
Zoria (“azar”) eta lanketa edo elaborazioa. Jean Arp eta Joan Miró.
Dadaismoarentzat zoria -edo txiripa- sortze prozesuan tresna bezala
erabiltzea izakera bat zen, lenguaia edo hizkuntza mota bat, non
kolokan jartzen zuen lanean oinarritzen den kultura tradizionala, ondo
egindako aretelana, trebetasuna… baina Arpentzat bizitzaren
misterioak irekitzeko giltza bat zen ere. Artistak berak zioenez “zoriaren
legeaz” antolatuta dauden lanak “naturaren legeaz” ezarrita zeuden,
eta hauetaz baliatzen zen lorrezina zen ordena batera hurbiltzeko.
Txiripa gauza miresgarriak aurkitzeko erabili zuen Arpek. Modu
honetan dadaistak eta Arpek artearen nozioa edo kontzeptua zabaldu
zuten, ondorengo belaunaldiek mezu emankor honen inguruan
sakondu zutelarik. Dena den, gaur egun zalantzan jarriko genuke
hauetako zenbait artelan, oso ondo artikulatu eta eraikiak daudenak,
txiriparen ondorio hutsa izatea.
Miróren kasuan bezala, “zoria”, bapateko keinu eta ekintzak, ziur aski
bigarren une batean berregin eta berbideratu egin dira.

More Related Content

What's hot

Règims totalitaris a l'Europa d'entreguerres (1919-1939)
Règims totalitaris a l'Europa d'entreguerres (1919-1939)Règims totalitaris a l'Europa d'entreguerres (1919-1939)
Règims totalitaris a l'Europa d'entreguerres (1919-1939)Eva María Gil
 
El Gran Jordi de Sant Jordi
El Gran Jordi de Sant JordiEl Gran Jordi de Sant Jordi
El Gran Jordi de Sant Jordijordidesantjordi
 
Inpresionismoa
Inpresionismoa Inpresionismoa
Inpresionismoa jaionetxu
 
Pere Calders
Pere CaldersPere Calders
Pere Calderspauarolas
 
La Rebel·lió dels animals
La Rebel·lió dels animalsLa Rebel·lió dels animals
La Rebel·lió dels animalsDiana Duma
 
Federico garcia lorca: Poeta espanol De la guerra Civil Espanola
Federico garcia lorca: Poeta espanol De la guerra Civil EspanolaFederico garcia lorca: Poeta espanol De la guerra Civil Espanola
Federico garcia lorca: Poeta espanol De la guerra Civil EspanolaJuan Reyes
 
El comte arnau presentació
El comte arnau presentacióEl comte arnau presentació
El comte arnau presentaciójuferrerga
 
Federico García Lorca
Federico García LorcaFederico García Lorca
Federico García Lorcayurrutiag
 
La novela española de posguerra (40-70)
La novela española de posguerra (40-70)La novela española de posguerra (40-70)
La novela española de posguerra (40-70)Edu Ares
 
10 Els totalitarismes: nazisme i feixisme
10 Els totalitarismes: nazisme i feixisme10 Els totalitarismes: nazisme i feixisme
10 Els totalitarismes: nazisme i feixismeAntoni Aixalà
 
La novela desde el 75 a la actualidad
La novela desde el 75 a la actualidadLa novela desde el 75 a la actualidad
La novela desde el 75 a la actualidadjavilasan
 
Les avantguardes
Les avantguardesLes avantguardes
Les avantguardesMerce
 
Pere calders feblesa de caràcter, raspall i un crim
Pere calders feblesa de caràcter, raspall i un crimPere calders feblesa de caràcter, raspall i un crim
Pere calders feblesa de caràcter, raspall i un crimmarinascastelo
 

What's hot (20)

Règims totalitaris a l'Europa d'entreguerres (1919-1939)
Règims totalitaris a l'Europa d'entreguerres (1919-1939)Règims totalitaris a l'Europa d'entreguerres (1919-1939)
Règims totalitaris a l'Europa d'entreguerres (1919-1939)
 
El Gran Jordi de Sant Jordi
El Gran Jordi de Sant JordiEl Gran Jordi de Sant Jordi
El Gran Jordi de Sant Jordi
 
Luces de bohemia
Luces de bohemiaLuces de bohemia
Luces de bohemia
 
Inpresionismoa
Inpresionismoa Inpresionismoa
Inpresionismoa
 
Mercè rodoreda
Mercè rodoredaMercè rodoreda
Mercè rodoreda
 
Pere Calders
Pere CaldersPere Calders
Pere Calders
 
La Rebel·lió dels animals
La Rebel·lió dels animalsLa Rebel·lió dels animals
La Rebel·lió dels animals
 
Pere Calders
Pere Calders Pere Calders
Pere Calders
 
Federico garcia lorca: Poeta espanol De la guerra Civil Espanola
Federico garcia lorca: Poeta espanol De la guerra Civil EspanolaFederico garcia lorca: Poeta espanol De la guerra Civil Espanola
Federico garcia lorca: Poeta espanol De la guerra Civil Espanola
 
Joan Maragall
Joan MaragallJoan Maragall
Joan Maragall
 
Romanticisme i Realisme
Romanticisme i RealismeRomanticisme i Realisme
Romanticisme i Realisme
 
El comte arnau presentació
El comte arnau presentacióEl comte arnau presentació
El comte arnau presentació
 
Luces de bohemia
Luces de bohemia Luces de bohemia
Luces de bohemia
 
Mercè Rodoreda
Mercè RodoredaMercè Rodoreda
Mercè Rodoreda
 
Federico García Lorca
Federico García LorcaFederico García Lorca
Federico García Lorca
 
La novela española de posguerra (40-70)
La novela española de posguerra (40-70)La novela española de posguerra (40-70)
La novela española de posguerra (40-70)
 
10 Els totalitarismes: nazisme i feixisme
10 Els totalitarismes: nazisme i feixisme10 Els totalitarismes: nazisme i feixisme
10 Els totalitarismes: nazisme i feixisme
 
La novela desde el 75 a la actualidad
La novela desde el 75 a la actualidadLa novela desde el 75 a la actualidad
La novela desde el 75 a la actualidad
 
Les avantguardes
Les avantguardesLes avantguardes
Les avantguardes
 
Pere calders feblesa de caràcter, raspall i un crim
Pere calders feblesa de caràcter, raspall i un crimPere calders feblesa de caràcter, raspall i un crim
Pere calders feblesa de caràcter, raspall i un crim
 

Similar to Artearen Oinarriak II 5. blokea Surrealismoaren ezaugarriak eta chirico_miro_arp

XX. mende hasierako ARTE abangoardiak
XX. mende hasierako ARTE abangoardiakXX. mende hasierako ARTE abangoardiak
XX. mende hasierako ARTE abangoardiakPlastikaDBHLauro
 
Artearen Oinarriak II 2.4 multzoa argazki..,zine eta musika
Artearen Oinarriak II 2.4 multzoa argazki..,zine eta musikaArtearen Oinarriak II 2.4 multzoa argazki..,zine eta musika
Artearen Oinarriak II 2.4 multzoa argazki..,zine eta musikaaintzira2005
 
Espresionismoa (Pintura)
Espresionismoa (Pintura)Espresionismoa (Pintura)
Espresionismoa (Pintura)Maria Granados
 
Artearen Oinarriak II 3.1 multzoa inpresionismo postinpresioonismoa
Artearen Oinarriak II 3.1 multzoa inpresionismo postinpresioonismoaArtearen Oinarriak II 3.1 multzoa inpresionismo postinpresioonismoa
Artearen Oinarriak II 3.1 multzoa inpresionismo postinpresioonismoaaintzira2005
 
GIZARTE ETA KULTURA ALDAKETA (XX. MENDEA) Amaia DAPENA
GIZARTE ETA KULTURA ALDAKETA (XX. MENDEA) Amaia DAPENAGIZARTE ETA KULTURA ALDAKETA (XX. MENDEA) Amaia DAPENA
GIZARTE ETA KULTURA ALDAKETA (XX. MENDEA) Amaia DAPENAAna Espinosa
 
Pintura S XIX: Goya
Pintura S XIX: Goya Pintura S XIX: Goya
Pintura S XIX: Goya joserra msm
 
Postinpresionismoa
Postinpresionismoa Postinpresionismoa
Postinpresionismoa Xabis Iruña
 
Artea eta kultura Industri Iraultzaren garaian
Artea eta kultura Industri Iraultzaren garaianArtea eta kultura Industri Iraultzaren garaian
Artea eta kultura Industri Iraultzaren garaianMARIJE AGUILLO
 
Margotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketa
Margotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketaMargotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketa
Margotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketaPlastikaDBHLauro
 
Artearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatia
Artearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatiaArtearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatia
Artearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatiaaintzira2005
 
Xx.mendeko zenbait abangoardia.ikasleei emandako apunteak
Xx.mendeko zenbait abangoardia.ikasleei emandako apunteakXx.mendeko zenbait abangoardia.ikasleei emandako apunteak
Xx.mendeko zenbait abangoardia.ikasleei emandako apunteaknekane zaldua iturrioz
 
ABANGOARDIAK
ABANGOARDIAKABANGOARDIAK
ABANGOARDIAK951961
 
Surrealismoa (berria)
Surrealismoa (berria)Surrealismoa (berria)
Surrealismoa (berria)mfresnillo
 
Artearen Oinarriak II 3.3 zatia kartelgintza eus
 Artearen Oinarriak II 3.3 zatia kartelgintza  eus Artearen Oinarriak II 3.3 zatia kartelgintza  eus
Artearen Oinarriak II 3.3 zatia kartelgintza eusaintzira2005
 
EUSKAL MARGOLARIAK_Pintores Vascos_Unai Eguia.pptx
EUSKAL MARGOLARIAK_Pintores Vascos_Unai Eguia.pptxEUSKAL MARGOLARIAK_Pintores Vascos_Unai Eguia.pptx
EUSKAL MARGOLARIAK_Pintores Vascos_Unai Eguia.pptxPlastikaDBHLauro
 
POSTINPRESIONISMOA - artegileak
POSTINPRESIONISMOA - artegileakPOSTINPRESIONISMOA - artegileak
POSTINPRESIONISMOA - artegileaknanu373
 

Similar to Artearen Oinarriak II 5. blokea Surrealismoaren ezaugarriak eta chirico_miro_arp (20)

XX. mende hasierako ARTE abangoardiak
XX. mende hasierako ARTE abangoardiakXX. mende hasierako ARTE abangoardiak
XX. mende hasierako ARTE abangoardiak
 
Artearen Oinarriak II 2.4 multzoa argazki..,zine eta musika
Artearen Oinarriak II 2.4 multzoa argazki..,zine eta musikaArtearen Oinarriak II 2.4 multzoa argazki..,zine eta musika
Artearen Oinarriak II 2.4 multzoa argazki..,zine eta musika
 
Espresionismoa (Pintura)
Espresionismoa (Pintura)Espresionismoa (Pintura)
Espresionismoa (Pintura)
 
Artearen Oinarriak II 3.1 multzoa inpresionismo postinpresioonismoa
Artearen Oinarriak II 3.1 multzoa inpresionismo postinpresioonismoaArtearen Oinarriak II 3.1 multzoa inpresionismo postinpresioonismoa
Artearen Oinarriak II 3.1 multzoa inpresionismo postinpresioonismoa
 
Man ray
Man rayMan ray
Man ray
 
GIZARTE ETA KULTURA ALDAKETA (XX. MENDEA) Amaia DAPENA
GIZARTE ETA KULTURA ALDAKETA (XX. MENDEA) Amaia DAPENAGIZARTE ETA KULTURA ALDAKETA (XX. MENDEA) Amaia DAPENA
GIZARTE ETA KULTURA ALDAKETA (XX. MENDEA) Amaia DAPENA
 
Pintura S XIX: Goya
Pintura S XIX: Goya Pintura S XIX: Goya
Pintura S XIX: Goya
 
Postinpresionismoa
Postinpresionismoa Postinpresionismoa
Postinpresionismoa
 
Surrealismoa
SurrealismoaSurrealismoa
Surrealismoa
 
Artea eta kultura Industri Iraultzaren garaian
Artea eta kultura Industri Iraultzaren garaianArtea eta kultura Industri Iraultzaren garaian
Artea eta kultura Industri Iraultzaren garaian
 
Margotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketa
Margotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketaMargotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketa
Margotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketa
 
Artearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatia
Artearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatiaArtearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatia
Artearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatia
 
Xx.mendeko zenbait abangoardia.ikasleei emandako apunteak
Xx.mendeko zenbait abangoardia.ikasleei emandako apunteakXx.mendeko zenbait abangoardia.ikasleei emandako apunteak
Xx.mendeko zenbait abangoardia.ikasleei emandako apunteak
 
ABANGOARDIAK
ABANGOARDIAKABANGOARDIAK
ABANGOARDIAK
 
Inpresionismoa
InpresionismoaInpresionismoa
Inpresionismoa
 
Surrealismoa (berria)
Surrealismoa (berria)Surrealismoa (berria)
Surrealismoa (berria)
 
Artearen Oinarriak II 3.3 zatia kartelgintza eus
 Artearen Oinarriak II 3.3 zatia kartelgintza  eus Artearen Oinarriak II 3.3 zatia kartelgintza  eus
Artearen Oinarriak II 3.3 zatia kartelgintza eus
 
Goya
GoyaGoya
Goya
 
EUSKAL MARGOLARIAK_Pintores Vascos_Unai Eguia.pptx
EUSKAL MARGOLARIAK_Pintores Vascos_Unai Eguia.pptxEUSKAL MARGOLARIAK_Pintores Vascos_Unai Eguia.pptx
EUSKAL MARGOLARIAK_Pintores Vascos_Unai Eguia.pptx
 
POSTINPRESIONISMOA - artegileak
POSTINPRESIONISMOA - artegileakPOSTINPRESIONISMOA - artegileak
POSTINPRESIONISMOA - artegileak
 

More from aintzira2005

Artearen oinarriak II 5. multzoaDuchamp
Artearen oinarriak II 5. multzoaDuchampArtearen oinarriak II 5. multzoaDuchamp
Artearen oinarriak II 5. multzoaDuchampaintzira2005
 
Artearen Oinarriak II . 5. blokea Dadaismoa
Artearen Oinarriak II . 5. blokea DadaismoaArtearen Oinarriak II . 5. blokea Dadaismoa
Artearen Oinarriak II . 5. blokea Dadaismoaaintzira2005
 
Artearen Oinarriak II Errusiar balleta
Artearen Oinarriak II Errusiar balletaArtearen Oinarriak II Errusiar balleta
Artearen Oinarriak II Errusiar balletaaintzira2005
 
Artearen oinarriak II Zinema surrealista
Artearen oinarriak II Zinema surrealistaArtearen oinarriak II Zinema surrealista
Artearen oinarriak II Zinema surrealistaaintzira2005
 
Artearen oinarriak II 10. multzoa eusk
Artearen oinarriak II 10.  multzoa euskArtearen oinarriak II 10.  multzoa eusk
Artearen oinarriak II 10. multzoa euskaintzira2005
 
Artearen Oinarriak II 9. multzoa funcionalismoa eusk
Artearen Oinarriak II 9. multzoa funcionalismoa euskArtearen Oinarriak II 9. multzoa funcionalismoa eusk
Artearen Oinarriak II 9. multzoa funcionalismoa euskaintzira2005
 
Artearen Oinarriak II 7multzoa
Artearen Oinarriak II 7multzoaArtearen Oinarriak II 7multzoa
Artearen Oinarriak II 7multzoaaintzira2005
 
Artearen Oinarriak II 6 multzoa eusk
Artearen Oinarriak II 6 multzoa euskArtearen Oinarriak II 6 multzoa eusk
Artearen Oinarriak II 6 multzoa euskaintzira2005
 
Artearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoa
Artearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoaArtearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoa
Artearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoaaintzira2005
 
Artearen Oinarriak II 3.2 multzoa nabistak fauvistak-emakume impresionistak-...
Artearen Oinarriak II  3.2 multzoa nabistak fauvistak-emakume impresionistak-...Artearen Oinarriak II  3.2 multzoa nabistak fauvistak-emakume impresionistak-...
Artearen Oinarriak II 3.2 multzoa nabistak fauvistak-emakume impresionistak-...aintzira2005
 
Artearen Oinarriak II 2. multzoa eskultura rodin camille
Artearen Oinarriak II 2. multzoa eskultura rodin camilleArtearen Oinarriak II 2. multzoa eskultura rodin camille
Artearen Oinarriak II 2. multzoa eskultura rodin camilleaintzira2005
 
Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua e...
Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua  e...Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua  e...
Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua e...aintzira2005
 
Artearen Oinarriak II 1.Multzoa : XIX mendeko arkitektura
Artearen Oinarriak II  1.Multzoa : XIX mendeko arkitekturaArtearen Oinarriak II  1.Multzoa : XIX mendeko arkitektura
Artearen Oinarriak II 1.Multzoa : XIX mendeko arkitekturaaintzira2005
 
1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power point
1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power point1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power point
1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power pointaintzira2005
 
Xix mendeko arkitektura espainian
Xix mendeko arkitektura espainianXix mendeko arkitektura espainian
Xix mendeko arkitektura espainianaintzira2005
 

More from aintzira2005 (15)

Artearen oinarriak II 5. multzoaDuchamp
Artearen oinarriak II 5. multzoaDuchampArtearen oinarriak II 5. multzoaDuchamp
Artearen oinarriak II 5. multzoaDuchamp
 
Artearen Oinarriak II . 5. blokea Dadaismoa
Artearen Oinarriak II . 5. blokea DadaismoaArtearen Oinarriak II . 5. blokea Dadaismoa
Artearen Oinarriak II . 5. blokea Dadaismoa
 
Artearen Oinarriak II Errusiar balleta
Artearen Oinarriak II Errusiar balletaArtearen Oinarriak II Errusiar balleta
Artearen Oinarriak II Errusiar balleta
 
Artearen oinarriak II Zinema surrealista
Artearen oinarriak II Zinema surrealistaArtearen oinarriak II Zinema surrealista
Artearen oinarriak II Zinema surrealista
 
Artearen oinarriak II 10. multzoa eusk
Artearen oinarriak II 10.  multzoa euskArtearen oinarriak II 10.  multzoa eusk
Artearen oinarriak II 10. multzoa eusk
 
Artearen Oinarriak II 9. multzoa funcionalismoa eusk
Artearen Oinarriak II 9. multzoa funcionalismoa euskArtearen Oinarriak II 9. multzoa funcionalismoa eusk
Artearen Oinarriak II 9. multzoa funcionalismoa eusk
 
Artearen Oinarriak II 7multzoa
Artearen Oinarriak II 7multzoaArtearen Oinarriak II 7multzoa
Artearen Oinarriak II 7multzoa
 
Artearen Oinarriak II 6 multzoa eusk
Artearen Oinarriak II 6 multzoa euskArtearen Oinarriak II 6 multzoa eusk
Artearen Oinarriak II 6 multzoa eusk
 
Artearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoa
Artearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoaArtearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoa
Artearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoa
 
Artearen Oinarriak II 3.2 multzoa nabistak fauvistak-emakume impresionistak-...
Artearen Oinarriak II  3.2 multzoa nabistak fauvistak-emakume impresionistak-...Artearen Oinarriak II  3.2 multzoa nabistak fauvistak-emakume impresionistak-...
Artearen Oinarriak II 3.2 multzoa nabistak fauvistak-emakume impresionistak-...
 
Artearen Oinarriak II 2. multzoa eskultura rodin camille
Artearen Oinarriak II 2. multzoa eskultura rodin camilleArtearen Oinarriak II 2. multzoa eskultura rodin camille
Artearen Oinarriak II 2. multzoa eskultura rodin camille
 
Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua e...
Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua  e...Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua  e...
Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua e...
 
Artearen Oinarriak II 1.Multzoa : XIX mendeko arkitektura
Artearen Oinarriak II  1.Multzoa : XIX mendeko arkitekturaArtearen Oinarriak II  1.Multzoa : XIX mendeko arkitektura
Artearen Oinarriak II 1.Multzoa : XIX mendeko arkitektura
 
1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power point
1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power point1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power point
1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power point
 
Xix mendeko arkitektura espainian
Xix mendeko arkitektura espainianXix mendeko arkitektura espainian
Xix mendeko arkitektura espainian
 

Artearen Oinarriak II 5. blokea Surrealismoaren ezaugarriak eta chirico_miro_arp

  • 2. - 1924 Parisen sortu zen André Bretonek idatzitako Lehenengo Manifestuaren argitaratzearekin. - Berehala zabaldu zen beste arteetara: margogintza, eskultura, argazkigintza, zinema eta musika. - Surrealismoak aurreko hamarkadetan garatutako kubismoa ordezkatu zuen. Dadaismotik hartu zuten zoria, ustekabea eta errebeldia, baina haien izaera ezkorra eta suntsitzailea errefusatu zuten. - Surrealistek zentzu eta logika gabeko mundu bat eratu zuten haien obretan, non subkontzienteak agintzen zuen, ez arrazoiak. - Herri primitibo, umeen eta zoroen artea interesatzen zitzaien. - Obrak izendatzeko izenburu luze, misteriotsu eta esanahi bat baino gehiagokoak zituzten gustuko - Ordu arteko gizarte moldeak, eta arte eta kultura balioak irauli nahi izan zituen. Bigarren Mundu Gerrak surrealistak sakabanatu zituen eta mugimenduak behera egin zuen. HISTORIA ETA EZAUGARRIAK:
  • 3. TEKNIKA ETA METODO SURREALISTAK  - Automatismo surrealista: ideiak, irudiak eta koloreak, automatikoki subkontzientetik ateratzen dira arrazoia, adimena eta borondatearen kontrolik gabe. Artistaren inkontzientearen isla dira. Honen barruan, idazki edo marrazkiak sortzeko cadavre exquis teknika erabiltzen zuten.  - Surrealistek, irudi bat edo ehundura bat mugimendu automatiko batez edo ustekabearen bitartez lortu zezaketen, eta ondoren, modu kontzientean manipulatu zezaketen.  - Frottage: azalera zimurtsuetan, papera edo mihise, arkatza edo margoa igurtziz lortzen den egindura.  - Dekalkomania: Orri batetan irudi bat dago, beste orri edo objektu baten azaleraren gainean jartzen da, presioa egiten da eta margoa lehortu baino lehen kentzen da, horrela, irudia beste materialera transferitzen da.  - Grattage (karrakatzea frantsesez): mihisetik margoa, lehorra dagoenean, karraskatu egiten da ehundura berezi bat utziz .  - Zerikusirik ez duten objektuen collage-a edota muntaia (Ready-made. Marcel Duchamp eta beste dadaistetik hartutako teknika)
  • 6. ESTILOA: Margogintzan, Surrealismoak ez zuen estilo bateratu bat izan, bi korronte ezberdindu ziren:  - SURREALISMO AUTOMATISTA (abstraktua) Inkontziente eta zoritik sortutako sinboloen unibertso pertsonalak irudikatu zituzten automatismoa jarraituz. André Masson, Miró, Klee…  - SURREALISMO ONIRIKOA. Lan figuratiboak egiten zituzten, argazki baten errealismoz, baina asoziazio arraro eta aztoragarrien bitartez, konposizio irrealak osatuz. Salvador Dalí eta René Magritte, besteak beste.
  • 7. Paul Klee. Suiza 1879-1940 Arrain magikoa. 1925  SURREALISMO AUTOMATISTA (abstraktua)
  • 8. SURREALISMO ONIRIKOA. Salvador Dalí. San Antonioren tentazioak. 1946 S. Antonio basamortuan tentazioei aurre egiten; : garaipena, lujuria, ondasun- gosea…
  • 9. ARTISTAK Lehenengo urteetan bat egin zuten artisten artean, Louis Aragon, Man Ray, Tristan Tzara, Paul Klee, Giorgio de Chirico, Salvador Dalí, Joan Miró, Luis Buñuel, René Magritte eta Max Ernst ditugu. Marcel Duchamp eta Frida Kahlo, besteak beste, surrealismotik gertu ibili ziren, ofizialki bat egin ez bazuten ere.
  • 10. Max Ernst (Alemania 1891- Paris 1976) Bigarren Mundu Gerra ondoren, suntsitutako Europa irudikatzen du. Hondamendian, harrizko eta mineralezko formetatik, pertsonaia irrealak, misteriotsuak eta emakumezkoen gorputz biluziak sortzen dira, amets gaizto baten giroa sortuz. Max Ernst. Europa euriaren ondoren, 1940 .
  • 11. Max Ernst. Celebes-ko elefantea, 1921. Nahiz eta margolana izan, Collage-aren helburu berarekin egina dago; zerikusirik ez duten elementuak elkartu beste errealitate edo elementu ezberdin bat sortzeko. Efektu errealista du baina emaitza irreala eta onirikoa da: makina bat dirudien elefantea, ur-eremua izan zitekeen fondoa, arrainak zeruan, kableek zeharkatutako zuloak mihisean, bururik gabeko emakumea… Nahiz eta elefante baten antza izan, Ernstek antropologiako aldizkari batetan aurkitutako tresna baten argazkitik sortutakoa omen da. Tresnaren argazkia manipulatu ondoren, beste errealitate bat sortzen du. Izenburua, Ernstek haurtzaroan ikasi eta inkontzientean gorde zituen bertso lizun batzuetatik dator.
  • 12. Ives Tanguy ( Paris 1900-1955) Ives Tanguy. Geldotasun egunak, 1937. Errealitatearekin zerikusirik ez duten ametsak irudikatzen ditu. Horizonteak, infinituaren sentsazioa, objektu misteriotsuek eta zeinu sexualek, itoaldia eta misteriozko giroa sortzen dute. Arreta handiz egindako objektu irrealak, fondo motel eta espazio mugagabeetan kokatzen ditu.
  • 13. René Magritte ( Belgica 1898- Bruselas 1967) René Magritte. Golconde, 1953 René Magritte. Hau ez da pipa bat.1929 Obra hauetan, Magrittek, irudikapenak gezurra esaten duela dio; gizon hauen irudiak ez dira gizonak, irudikapenak baizik, horregatik ez dute araurik jarraitu behar, airean mantendu daitezke. Irudien faltsukeriaz kontziente egin nahi gaitu. Modu berean esanda, pipa baten irudikapena ez da benetako pipa bat.
  • 14. René Magritte. Landa-eremuetako giltza, 1936 Gaia: ilusio optikoa. Leihoan ikusten ari ginena ez zen paisaia erreala baizik eta kristalean margotutako irudikapen bat. Artea, tradizionalki, errealitatearen kopia bat egiten du, baina hori ilusio bat besterik ez da. Magritten ustez, arteak gure pertzepzioa baldintzatzen du eta engainatzen gaitu. Hori ez da errealitatea, beira bat besterik ez. Artearen konbentzionalismoarekin hautsi nahi duela dirudi kristala hautsiz. Berak ez du errealitateren kopia bat egin nahi, artea gehiago da.
  • 15. Marc Chagall (Bielorrusia1887- Frantzia1985) Marc Chagall. Herria eta ni. 1911 Bi aurpegi elkar begiratzen. Gizon bat eta bildotsa. Eskuin aldean, Chagallen autoerretratua judutarren txanoarekin lore sorta bat bildotsa bati ematen diola (judutarra zen). Ezkerrean, bildotsak bere ama sinbolizatzen du. Judutarren ospakizunetan bildotsa da garrantzitsuena, modu berean, bere ama garrantzitsuena da artistarentzako eta familiarentzako. Tarteka, baserri giroko eszenak: emakumea behia jaisten, goiko aldean, aita lanetik herrira dator, ondoan, emakume bat buruz bera jarrita, gizona lanetik bueltatzeagatik poza sinbolizatzen du. Lerro fin batek Chagall eta bildotsaren begiradak elkartzen ditu, haien arteko amodioaren seinale. Artistak bere herrialdea eta familia faltan somatzen zituela adierazten du (herri mina atzerrian bizi izan zelako) Elementu errealak dira baina lengoaia irreala eta onirikoa erabili du. Errealitatetik ateratako gaietan inspiratzen zen (amodioa, oroimenak, Errusiako eta judutarren tradizioak, gertaera historikoak…) baina ametsetako giro batetan margotzen zituen.
  • 16. Salvador Dalí (Figueres, Katalunia, 1904- 1989) Madrilen eta Parisen ikasi zuen, eta Luis Buñuel, Federico García Lorca, André Breton eta Pablo Picasso moduko egileak ezagutu zituen. Estatu Batuetan ere bizi izan zen (1940-1955) Erlijio katolikora murgildu zen, eta gai horrekin zenbait margolan egin zituen. Nartzisismo eta megalomaniarekiko joerak izan zituen, eta publikoaren arreta lortzeko, beraren gaineko irudi berezi bat sortu zuen, bizitza osorako identifikatu zuena, marketing marka bat izanen balitz bezala: pertsonaia bitxia eta originalarena. Margolaria, eskultorea, diseinatzailea, idazlea eta zinemagilea izan zen
  • 17. Salvador Dalí. Erle batek granada baten inguruan hegan eragindako loa, esnatu baina minutu bat lehenago (1944) Irudi oniriko eta irrealak dira, baina xehetasun maila bikaina eta apartako akabera marrazkian. Gala, Salvadorren emaztea eta musa, lotan agertzen da. Granada baten inguruan erle batek egin duen soinuak eragindako loa da. Bere ametsean, granada batek eztanda egiten du, arrain bat, bi tigre eta baioneta bat kanporatuz. Arma honen soinuak, segundo bat beranduago, Gala esnatuko du.
  • 18. Salvador Dalí: otarrain-telefonoa (1936) Dadaismoaren eta surrealismoaren erdibidean dago objektu honen absurdotasuna. Edward James mezenas aberatsaren enkargu bat izan zen, eta ez zen apaintzeko bakarrik egin, bere etxerako diseinatua izan zen. Dalíri buruz gehiago jakiteko, 58 minutuko bideoa: : http://www.rtve.es/alacarta/videos/la-noche-de/noche- revelando-dali/2338787/ Gehiago jakiteko bere pertsonari buruz 15 minutuko bideoa: http://www.rtve.es/alacarta/videos/fue-noticia-en- el-archivo-de-rtve/dali-reportaje-informe-semanal-sobre-su-muerte/388410/
  • 19. 3- GIORGIO DE CHIRICO-REN MARGO METAFISIKOAK. JEAN ARP ETA JOAN MIRÓ-REN LAN SURR3- GIORGIO DE CHIRICO-REN MARGO METAFISIKOAK. JEAN ARP ETA JOAN MIRÓ-REN LAN SURREALISTAK.EALISTAK.
  • 20. - Klasikoetan inspiratzen zen Chiricoren pintura figuratiboan. - Espazio arkitektonikoek itzal luzeak, leku bakarti eta hutsek tristezia infinitua. Existitzen ez diren munduak, bizi izateko ezinezkoak diren lekuak. Bere pintura melankolikoa eta nostalgikoa da, baina abanguardista. Surrealista gehienentzat eragin haundia izan zuen - Chiricooren aldarrikapenean abanguardia ez da bakarra, anitza baizik, eta pintura metafisikoa abanguardian barneratua dago, aniztasun horren zati bat delarik. Abanguardiak ez dauka zergaitik iraganeko artea ukatu behar. Iraganerekin elkarrizketa sortzea posible dela adierazi nahi du Chiricok abanguardia sortuz. 3.1- GIORGIO DE CHIRICO (Grezia 1888 - Italia 1978)
  • 21.
  • 22.
  • 23. Giorgio de Chirico: Hektor eta Andromaka. 1917. Izenburua esanguratsua da. Bi maniki xume ikusten dira espazio huts haundi baten erdian, bi eraikinen artean. Baina Troiako heroia eta bere emaztea dira, Homeroren Iliadako pertsonai garrantzitsuak. Une horretan elkar agurtzen ari dira, berriz ere ikusiko ote diren ez dakitela. Akiles borrokalari akeoak, bere lagun Patroklo hil ondoren, Hektor printze troiarra berarekin borrokatzera desafiatu du. Borroka horren ondoren bietatik bat soilik irtengo da bizirik. Une honen drama bi manikiekin soilik deskribatzen du Chiricok. Manikiak elkar besarkatu, ukitu, laztandu nahi dute, baina ezin dute lortu.
  • 24. Ez da kasualitatea beraz koadro honen bi bertsio data zehatz eta esanguratsuetan margotu izana. Lehena 1917 urtean, Lehen Gerrate Mundialean, eta 1945 urtean bigarrena, Bigarren Gerrate Mundiala amaitzean. Gaia bera ere, Hektor eta Andromakaren azken agurra, senarra eta emaztearen arteko maitasunaren sinboloa -familako maitasuna-, gerratearen hondamendiak apurtua.
  • 25. 3.2 Joan Miró (Bartzelona1893- Palma de Mallorca1983) kataluniar margolari, eskulturagile, grabatzaile eta zeramikaria izan zen. Frantzian eta Holandan ere bizi izan zen. Nahiz eta estilo ezberdinetara murgildu, Surrealismo abstraktuaren ordezkari nagusia da. Margogintzaren konbentzionalismoekin hautsi nahi zuen, perspektiba, argi-itzalak, eta akabera zehatzak errefusatu zituen. Sinbolo abstraktuen unibertso propio bat erabili zuen, irrazionaltasunatik ateratako mundu oniriko eta poetiko bat adierazten dutenak. Irudi sinpleak, organikoak, naif edo umeen estiloan, ingerada beltzez. Kolore puruak, dirdiratsuak eta biziak, tinta lauak. Margolan aipagarrienak hauek dira: Masia bat (1921-22), Ricart-en erretratua (1917), Baserria (1922), Lur landua (1923), Arlekinaren Inauteria (1925), Konposizioa (1933), Portua (1945
  • 26. Joan Miró. Emakumea, txoria eta izarra (Picassoren omenaldian) 1966-1973 Miróren ikonografia pertsonalaren hiru funtsezko pertsonaia agertzen dira; erdian, emakumea (gizakiak lurrarekin duen loturaren sinbolo bezala), eskuin aldean, txoria (lurra eta zeruaren arteko lotura. Poesia eta irudimenaren sinbolo bezala ere, lurrera lotuak ez daudenak) eta ezkerraldean, izarra (zeruaren eta unibertsoaren sinbolo bezala)
  • 27. Bereak dira ere Pariseko UNESCO-ko egoitzako zeramikaz egindako bi horma: ilargi eta eguzkiaren hormak (gaur egun egoitzaren barnealdean) Teknika bera erabiliz, egin zituen ere Harvardeko Unibertsitatean, Guggenheimen, Bartzelonako aireportuan, Madrilgo Kongresuko jauregi berrian… Joan Miró. Ilargiren horma. UNESCO- París 1958 Miroren lanean sakontzeko bideoa: el triunfo del signo. Fundacion Joan Miró. https://youtu.be/kJhgKuAELrI eta pájaros (Fundacion Joan Miro) https://youtu.be/mNef8UjDll0
  • 28. 3.3 JEAN ARP (Estrasburgo 1887- Basilea 1966) Paris eta Suizan ere bizi izan zen. Poeta, margolaria eta eskultorea. Giacometti eta Henry Moorekin batera, garai horretako eskultorerik esanguratsuenak izan ziren. Jean Harpen lanak XX. mendeko joera edo korronte nagusiekin bat egiten du. Lotura zuzena du hurrengo mogimendu hauekin: dadaismoa, surrealismoa eta arte abstraktuko aitzindariekin. Hans Arp (1887 - 1966) artistaren obrak bi gai nagusiren inguruan eraikita daude: mundu begetal organikoa eta gizakiaren irudia, eskultura honek adierazten duen bezala.
  • 29. Hans (Jean) Arp: Korifeo (Coryphée). 1961. Bertan ederki adierazten da Arpen obran ematen den transformazioa, figurazio surrealista antropomorfikoa bilakatuz. Korifeo artelanean gizakiaren irudiaren aztarna garbiak adierazten dira, biribiltze plastiko hauek, formalki, berezko moduan osatzen direlarik granito beltzezko peanaren bitartez. Marmolezko eskultura hau 1961 urtean egin zuen Arpek eta gaur egun Berlinen dago, Sammlung DaimlerChrysler Bilduman. 76 x 26 x 22,5 (eskultura), 90 cm x Ø 40cm (peana).
  • 30. Jean Arp. Concrétion humaine (1933). Igeltsua. Hau ere eskultura biomorfikoaren barnean kokatzen da; forma organiko, borobil eta abstraktuekin egina, giza gorputzaren zatiak balira bezala, baina giza gorputza erreal bat osatu gabe. Bere eskulturatan, hutsune eta bolumen borobilduen arteko orekak harmonia arraro bat sortarazten du.
  • 31. Arpek koloredun paperak moztu eta airean botatzen zituen, paperak erortzen ziren moduan lortutako konposizoa guztiz arbitrarioa izanik. “Aparteko zoriaz aurkitutako gauzetaz baliatu (burniak, harriak), era berean paperean zoriaz marraztutako zeinu edo marka eskematiko batetaz -edo istripu batetaz- baliatzen naizen moduan. Soilik honek dauka garrantzia, txinparta magiko honek du garrantzia artean.” Bere ibilbide artistiko guztian, Joan Miróren sortze prozesuan, artistak zoria edo txiriparekin izan duen harreman zuzena ikus daiteke. Zoria (“azar”) eta lanketa edo elaborazioa. Jean Arp eta Joan Miró.
  • 32. Dadaismoarentzat zoria -edo txiripa- sortze prozesuan tresna bezala erabiltzea izakera bat zen, lenguaia edo hizkuntza mota bat, non kolokan jartzen zuen lanean oinarritzen den kultura tradizionala, ondo egindako aretelana, trebetasuna… baina Arpentzat bizitzaren misterioak irekitzeko giltza bat zen ere. Artistak berak zioenez “zoriaren legeaz” antolatuta dauden lanak “naturaren legeaz” ezarrita zeuden, eta hauetaz baliatzen zen lorrezina zen ordena batera hurbiltzeko. Txiripa gauza miresgarriak aurkitzeko erabili zuen Arpek. Modu honetan dadaistak eta Arpek artearen nozioa edo kontzeptua zabaldu zuten, ondorengo belaunaldiek mezu emankor honen inguruan sakondu zutelarik. Dena den, gaur egun zalantzan jarriko genuke hauetako zenbait artelan, oso ondo artikulatu eta eraikiak daudenak, txiriparen ondorio hutsa izatea. Miróren kasuan bezala, “zoria”, bapateko keinu eta ekintzak, ziur aski bigarren une batean berregin eta berbideratu egin dira.