MITHOLOGIA CLASICA ARRASATE BHI LINGUAE LATINAE DEPARTAMENTUM 2004-2005
MITHOLOGIA CLASICA

1. SONDEO OROKORRA.

2. MITO . DEFINIZIOA.

3. MITOLOGIA . DE...

4.1. AUTOREAK  eta  OBRAK .

4.2. ARDATZ NAGUSIAK .

4.2.1. KOSMOGONIA . DEFINIZ...

4.2.4. JAINKO OLINPIKOAK; "DIOSES MENORES“; TALDEK DIBIDINADEAK; HEROIAK; PERTSONAIAK...

4....

4.2.4.4. HEROIAK .

4.2.4.4.1. HEROI  TROIARRAK .

4.2.4.4.2. HEROI  GREZIARRAK ...
1. SONDEO OROKORRA.

Hasi baino lehenago, aztertzen ari garen

gaiari  buruz zer dakizun ikusiko ...

Zer da  MITO  bat ?

Zer da  MITOLOGIA  ?

Zer dakizu  MITOLOGIA GREKOA z ? </li...
Mito: Definizioa

4 adiera  agertzen zaizkigu :

a)  Aintzinako Jainko edo Heroien ekintzetan edo ...

b)  Konzeptu abstrakturen bat azaltzeko erabiltzen den alegoria  edo irudikapen sinbolikoa : "Platonen haitzu...
Mitologia: Definizioa

2 adiera :

a)  Kultura edo herri jakin baten mitoen multzoa  : "Euska...
Mitologia Grekoa Mitologia Erromatarra

Mendebaldeko MITOLOGIAn izugarri  indarra  izan du MITOLOGIA KLASIKOAk, arl...

MITOLOGIA KLASIKOAri buruz puntu batzuk jorratuko ditugu.

Hasi baino lehen bi aspektu oso garran...

b)  Mitologiako aspektu konkretu batzuk,  Kosmogonia, Teogonia eta Antropologiko mitoak batez ere ,  Greziar Mitol...
Autoreak eta obrak

Asko  izan dira Mitologiaz idazti duten  idazleak , baina batzuengan konkretatuko dugu:

Greziar idazleak: Hesiodo

Olerkaria (Askra, Beozia, K.a. VIII. - VI.). Biografia datuak ezagutzen zaizkion lehen i...

"Lanak eta egunak" 828 hexametroko poema horretan, lanaren eta justiziaren gaiak jorratu zituen, eta mit...
Greziar autoreak: Homero

Greziar poeta epikoa. Joniarra  Esmirna hirian jaioa, Kios uhartean bizi eta Ios-en hil z...

Ospe handia izan zuen antzinate osoan; K.a. VII. mendean haren epopeiak guztiz ezagunak ziren greziarren artean, e...

" Iliada "

Greziar epopeia, K.a. IX. mende inguruan idatzia. Betidanik Homerok idatzia...

Troiako (Ilion) gerraren azken urtea kontatzen da Iliadan. Agamenonek esklaba bat lapurtu dio Akileri: Briseida. A...

" Odisea "

K.a. IX. mende inguruko greziar epopeia. Betidanik Homerok idatziakotzat ha...

Troiatik Greziarako bidean, Ogigia uhartean geratzera beharturik, Kalipso ninfa Ulisez maitemintzen da eta ez du u...

Azken hamar urteetako abenturak, Troiakoak, Polifemorekin izandakoak etab. kontatzen dizkio Antinori, uharteko err...

Odisearen erdialdeko parteak asmaziozko eleberri bat dirudi, beste hainbat zatitan berriz nekazari giroko poema ba...
Ulisesen Bidaiak

Greziar autoreak: Apolodoro

Atenasko gramatikaria ( K.a. 180 inguruan ). Aristarkoren ikaslea. Harenak dira Troiak...
Greziar autoreak:  Luziano Samosatakoa

Idazlea ( Samosata, egungo Turkian, 125 - Egipto, 192 ).

Larogeitasei obretatik hirirogeita hamar dira berak eginak zalantzarik gabe: poemak, elkarrrizketak, panfletoak, s...

Kritika ezkorra eta joera guztiz eszeptikoa nagusitu ziren Luziano Samosatakoaren lanetan, baina estilo argi zorro...

Rabelais, Erasmo, Fenelon, Quevedo, Jonathan Swift, Voltaire eta Gaiacomo Leopardi idazleen  satira lanetan nabarm...
Greziar autoreak: Eskilo

Greziar olerkaria eta antzerki idazlea, Eleusis, K.a. 525 - Gela, Sizilia, K.a. 496. Sala...

Berak idatzi zituen larogeita hamar antzerkietatik, zazpi bakarrik heldu dira gaur egunera : " Erregutzaileak...

Greziako tragediaren sortzaile, Eskilok dramari lege zehatzak ezarri zizkion, koruaren lirismotik aldenduz eta elk...
Greziar autoreak: Sofokle

Poeta trajikoa ( Kolona, K.a. 496 - Atenas, 406 ). Familia aberatsakoa zen eta Atenasen ...

Tradizioaren arabera 123 obraren egile izan zen; antzerki lehiaketetan 24 aldiz irabazi zuen, eta beste askotan bi...

Sofoklek gai gai ugari ikutu zituen bere obretan, baina parteri handiena Tebasko eta Troiako elezaharrei dagokiena...

Sofoklerengan gizakiaren zoriontasun ezaren kontzientzia eta oinazearen aurreko duintasuna biltzen dira, baita pen...

Aintzinateko kritikoek guztiz miretsi zuten. Ondoren Euripide hobetsia izan bazen ere, XIX. mendetik aurrera, Less...
Greziar autoreak: Euripide

Poeta trajikoa ( Salamina K.a. 480 - Mazedonia K.a. 406 ). Sokrateren adiskidea izan ze...

Idatzi zituen  larogeita hamabi obretatik, hemezortzi heldu zaizkigu. Noiz idatzi zituen, batzuetan zaila da zehaz...

Oraindik beste zenbait tragedia gehitu behar dira: " Hekuba " ( 424 ), " Erregutzaileak  ( 424 ), &...

Gerrek ahuldutako Atenas batetan  idatzi zuen Euripidek. Nahiago zituen deskribatu gizakien grinak eta beren barne...
Erromatar autoreak: Virgilio

Andesen, gaur egun Pietole, Mantua, K.a. 70 jaioa, Brindisin, K.a. 19 hilda. Literatu...

41. urtean lurrak kendu zizkioten, soldatuen artean banatuak izan baitziren ( soldatuen gehigikeriak eta gerra zib...

Bizitzako azken hamar urteak " Eneida" lantzen eman zituen, eta poematan aipatzen ziren Greziako eta Asi...

Ondoren " Georgikak " ( 36 - 29 ) poema didaktikoa idatzi zuen lau liburutan, nekazaritza, abere hazkunt...

Homeroren poemen eraginez eta Erromako historiaren bertuteak goraipatzeko gogoak bultzatuta idatzi zuen " Ene...
Virgilio: Eneida

Hamabi liburu ditu, eta Troia suntsitu berritik Erromara Eneak egin zuen bidaia kontazten du. Ber...

Historiak eta mitologiak kontatzen zituen gertarietan oinarrituta, Virgiliok epopeia bat idatzi zuen Erromaren eta...

Erromatar autoreak: Ovidio

Sulmona, K.a. 43 - Tomis K.o. 17. Goi mailako familia batean jaio zen. Aitak Erromara b...

Mesalaren literatura taldean ibili zen eta garai hartako Horazio, Galo, Propertzio ezagutu zituen. K.o. 8. urtean ...

Idazlanen artean aipa ditzakegu:

" Amores "  ( K.a. 20 ), amodiozko elegiak;  " H...

...  “ Fausti ”, Erromako egutegiko hilabetez hilabete azaltzen dituen elegia, sei liburukitan argitaratua; "...

Ovidiok eragin handia izan zuen ez bakarrik Erromako idazleengan, baita Erdi Aroko eta Berpizkunde garaiko idazlee...
Ovidio: Metamorfosiak

K.o. 2. urtean idatzia. Hexametroetan idatzitako poema epikoa, hamabost liburukitan argitara...
Ardatz nagusiak

4.2. ARDATZ NAGUSIAK.

Mitologiak, greziarrak batez ere, LAU ARDATZ nagusi aurkez...
Kosmogonia

Munduaren edo unibertsoaren sorrerari buruzko teoria filosofiko zein zientifiko ; kultura zaharretan, m...
Teogonia

Jainkoen sorrera eta genealogiari buruzko doktrina.

Erabat loturik dago KOSMOGONIAREKIN...
Antropologiko mitoak

Gizakiaren sorrerari buruzko mitoen bilduma.

Oso loturik dago KOSMOGONIA et...
Jerarkiak

Mitologiaren barruan gauza asko sar ditzakegu, baina, argi dago edonolako jerarkia dagoela, hau da, gauz...
Jainkoak...

JAINKOAK,

"DIOSES MENORES“ deiturikoak

TALDEKO DIBIDITATEAK ...
Jainko Olinpikoak

Garrantzitsuenak ziren.

Greziako Olimpo mendian bizi ziren Jainko-Jainkosak zi...

Zeus / Jupiter Hera / Juno

Cronos / Saturno

Atenea / Minerva

<li...
De@  Olimpic@

Zeus / Jupiter

Olinpoko jainko nagusia, Kronosen eta Rearen semea, Kronosen azkenengoa. Kronosek seme guztiak jaten zituztenez, R...

Titanei, berriz, Ziklopeen eta Hekatonkireen laguntzarekin garaitu zitzaien. Titanek egindako tximista bati esker ...

Bigarren emazte hilezkorra Temis izan zen; Eurinome, hirugarrena, eta Demeter ( bere arreba ), Mnemosine, Leto eta...

Zeusi ezagutzen zitzaizkion emazte hilkorrak, beria, ezin konta ahala ziren. Horiengandik ere seme eta alaba asko ...
Hera / Juno

Olinpiako jainkosa guztien artean handiena. Kronosen eta rearen alaba, eta Zeusen arreba eta emaztea. Reak Ozeanus...
Cronos / Saturno

Titanetan gazteena, Urano eta Gearen semea. Uranoren aurkako matxinadaren buru izan zen, eta munduko jainko nagusi...
Atenea / Minerva

Jainkosa grekoa, Palas ere deitua eta erromatarren artean Minerva izenez ezaguna. Zeus eta Metisen alaba. Ama Lurr...

Aldi berean, alabaina, arrazoiaren  jainkosa da, jainko eta gizakien aholkularia delarik. Atenasi bere izena eman ...

Adimenaren jainkosa da, literatura eta arteen babeslea, hirien aurrerapenaren begiralea; jakintzat eta industria h...
Afrodita / Venus

Maitasun eta ugalkortasunaren jainkosa Grezian, Venus erromatarrekin berdindua. Jatorriz ekialdekoa, semitarren As...

Troiako Gerraren hasieran ageri da eta Paris laguntzen dio Helenaren bahiketan. Tenplu ugari eskeini zitzaizkion. ...
Artemisa / Diana

Grekoen jainkosa nagusietako bat, gerora erromatarrek Diana Italiakoarekin berdindu zutena. Delos uhartean sortua,...

Mendekatzailea eta ankerra, Akteon, Orion eta Kalisto hil zituen eta Apolori lagundu zion Niobek egindako laidoa m...
Ares / Marte

Erromatarren jainkoa, Jupiterren eta Junoren semea. Hasieran nekazaritzaren jainkotzat zuten, baina geroago gerrar...

Militarren trebakuntzarako eta herriaren batzarretarako erabili zen hasieran, eta ezin zen etxerik jaso leku harta...
Dionisos / Baco

Mahatsaren, ardoaren eta zoramenaren jainko greziarra, K.a. V. mendetik aurrera  Bako   ere deitua. Latinoen  Libe...

Beste kondaira baten arabera, Zeusen eta Persephonaren semea da Dionisos. Hera jainkosak, jeloskortasunak hartuta,...

Italian K.a. II. mendean, hain asaldagarriak ziren  Bakanalak  , non Senatuak berak debekatu zituen, eta orgien au...
Efesto / Bulkano

Greziako mitologiako pertsonaia, suaren jainkoa. Zeusen eta Heraren seme zen; elezahar batzuen arabera Afrodita ze...
Hermes / Merkurio

Olinpoko mezularia, merkataritzaren, lapurretaren eta hegaldien jainkoa zen; bidaiariak bidean zehar gidatzen zitu...
Hades / Pluton

Hildakoen jainkoa, Kronos eta Rearen semea.  Jainkoak Titanei nagusitu ondoren unibertsoa banatu zen hala, Hadesi ...
Poseidon /   Neptuno

Itsasoetako eta, orohar, uretako jainkoa, itsaketaren eta arrantzaren babeslea. Kronos eta Rearen semea ze, Zeus e...
Urano

Zeruaren personifikazioa, Lurraren maskulino eta emankor elementua. Gearen (Lurra) seme.  Bere semeak ugaria...
Gea

Lurra. Unibertsoko elemen-

tuetariko bat. Ugaltasunaren jainkosa eta orakuluena. Jakinduria...
Urano eta Gearen leinua
Hestia / Vesta

Etxearen jainkosa, Kronos eta Rearen alaba. Erromatarrek  Vesta  izenaz ezagutu zuten. Poseidonek eta Apolok maite...
“ Dioses Menores” deiturikoak

Apolo / Apolo

Demeter / Ceres

Eros / Cupido </li...
Apolo

Egunaren eta Argiaren jainko greziarra.  Zeus eta Letoren semea eta Artemisaren anaia bikia. Herak, Letoz jelostur...

Jaio eta zazpi egunetara heldutasunera iritsirik, Delfosa abiatu zen, bertan,  Zeusen ordenari men eginez, santute...

Geroago, bere anaia Herakleren aurka borrokatu zen, beronek orakuluaz jabetu nahi izan baitzuen.Orohar, Apolo ez z...

Troiako Gerran, izurria zabaldu zuen graziarren artean Krise bere apaiza mendekatzeko, Agamenon haren alaba bahitu...

Igermen, musika eta poesiaren jainkoa, musen babeslea (Musageta), aldi berean gerrari eta artzaina da. Eguzki jain...
Demeter / Ceres

Greziako jainkosa, Zeusen ahizpa eta Persefoneren ama. Nekazaritzaren eta bizitzaren jainkosa zen. Haren omenez os...
Eros / Cupido

Ares eta Afroditaren seme. Amodioaren jainkoa. Munduaren indar funtzezkoetariko bat. Anai bat dauka:  Anteros “amo...
Leto / Latona

Zeo eta Febe titanen alaba eta Zeusen maitalea. Erditzeko toki baten zebilela, Delosen aurkitu zuen ...
Persefone / Proserpina

Zeus eta Demeterren alaba. Inpernuetako jainkosa. Hadesek bahitu zuen bere emazte egiteko asmotan. Demeterrek, oso...
Rea / Cibeles
Rea / Cibeles

Urano eta Gearen alaba. Titanidetariko bat, Cronos anaiarekin ezkondua. Hauetatik Olinpikoen lehen l...

Selene / Ilargia

Ilargia irudikatzen du. Hiperioren alaba eta Heliosen arreba. Pan eta Endimionen naitalea zen. Zilarezko gurdi bat...
Asklepio / Eskulapio

Apolo eta Coronideren seme.

Medi z inaren jainkoa. Kiron

<l...
Taldeko Dibinitateak

GRAZIAK HESPERIDEAK MOIRAK  MUSAK NEREIDAK  PLEIADEAK ORDUAK  PARKAK

FURIAK...
Graziak

Edertasunaren jainkosak eta agian jatorriz landareen potentziak. Olinpon Musekin bizi dira. Apoloren laguntzaileak...
Hesperideak

Gauaren alabak. Herari konsagraturiko jardina zaintzen dute. Honetan Lurrak hartu zituen urrezko sagar...

Moirak

Greziako jainkosak, gizaki bakoitzaren patuaren irudiak. Oso lege estu zuten, eta jainkoek ere zezaketen le...

Musak

Burulanezko antzeen buruzagi ziren bederatzi jainkosetako bakoitza. Bakoitzari “arlo” bat dagokio.  “Atribut...

MUSAK JAKINTZA ARLOA ATRIBUTOAK KALIOPE Olerki epikoa eta elokuentzia. Idazteko materiala (oholzkak eta estiletea) KLIO Hi...
Nereidak

Maila apaleko jainkosak, iturri, ibai, baso edo mendietan bizi zenak. Ninfek zelaien, basoen eta, orohar,...

Orohar ez ziren gizonen etsai. Bestalde, amodioarekin zerikusia duten mito askotan azaldu ohi dira Pan edo Priapo ...

Pleiadeak

Atlas eta Pleioneren zazpi alabak, sei ikusgarriak eta beste bat ikusiezina Sísifo hilkorrarekin ezkontz...

Orduak

Zeus eta Temisen alabak, Moireen ahizpak. Hiru dira: Eumomia (Disciplina), Dice (Justizia) eta Eirene (Pake...
Parkak

Erroman patuaren jainkosak, greziar Moirekin identifikaturikoak.  Hasieran jaiotzaren demonioak izan zirela...

Furiak  /  Eriniak

Grekoen artean, ifernuko mendekuaren jainkosak, erromatarren artean,  Furiae  deituak.  Erinia ...

Gorgonak

Antzinako grekoen artean, hiru emakumezko munstroetako bakoitza:  ESTENEA ,  EURIALA  eta  MEDUSA . Sugez...

Ninfak

Zeusen alabak  naturaren personifikazioak dira. Oso ederral eta alitsuak dira. Artemisa, Dionisio edo Pan-e...

Urtaroak

Zeus eta Temisen alabak. Naturaren ugaltasunarekin erlazionaturikoak. Dice, Eunomia eta Irene izenekoak. ...

Heroi Greziarrak

ULISES / ODISEO

TESEO

PELEO

TELAMON

Ulises / Ulise / Odiseo

Greziako mitologian Itakako erregea. Learteren eta Antilearen semea zen, Peneloperen senar...

Zurezko zaldiaren sortzaileetako bat izan zen eta zaldi hura erabili zuen. Greziarren garaipenaren ondoren, urrun ...

Teseo

Atenasko erregea. Egeo erregearen eta Etraren semea zen. Elezaharraren arabera, ezin zen Atenasera joan bere...

Ariadnarekin batera Kretatik ihes  egin zuen, baina Naxos-en abandonatu zuen hura. Minotauroa hiltzen bazuen bere ...

Horren ondorioz amazonek Atenas inbaditu zuten eta haien aurka borrokatu behar izan zuen. Likomede erregeak hil zu...

Peleo

Eaco eta Endeis seme. Telamoren anaia eta Focoren sasianaia. Peleok eta telamonek Foco hiltzen dute, baina P...

Telamon

Eaco eta Endeis semea, Pelearen anai.  Anai biak Eginatik herbesteraturik izan ziren, Foco anaia hiltzeaga...

Ajax

Homeroren bi heroiren izena.  Lehenegoa, Salaminako erregea, greziarrik adoratsuena da Akileren ondoan. Akile...
Ajax eta Akiles
Heroi Troiarrak

AGAMENON

ANKISES

AKILES

ENEAS

Agamenon

Argosko eta Mizenasko elezaharretako erregea, Atreo eta Aeroperen semea eta Menelaoren anaia. Troyaren au...

Ankises

Kapis eta Temisteren seme. Dardaniarren errege eta  Enea heroiaren aita. Zeusek itsu eta erren utzi zuen A...

Akiles

Homeroren heroia, mirmidoniarren erregea, greziarren arteko gudari adoretsuena Troiako setioan. Tetis eta P...

Troiako setiora eramanda, bere ospea egiaztatu zuen, kemen handiz borrokatuz, harik eta Agamenonek Briseida jopua ...

Eneas

Troiako printzea. Haren inguruan eratu zen Erromaren sorrerari buruzko mitoa. Ankisesen eta Afroditaren seme...

Hogei ontziko armada bat osaturik, Kartagora heldu zen, eta han Dido erreginak hartu zuen. Jupiterrek agindurik, a...

Priamo

Troiako azken erregea eta Laomedonteren seme eta ondorengoa. Troia berriro eraiki zuen eta frigioekin bateg...

Nestor

Greziako antzinako mitologian Pilos-ko erregea, Neleoren eta Closiren semea. Heraklek Nestor-en hamai- </li...
Beste izen batzuk....

ADONIS AMAZONAK ATALANTA

CADMO CALIPSO CASANDRA

CIRCE DE...
Adonis

Feniziar jatorriko jainko greziarra.  Ugalketaren ar eredutzathartzen zen. Greziako mitologiaren arabera, A...
Venusekin Adonisen  Jaiotza
Amazonak

Kaukason, Asia Txikiko iparraldean edota Eszitian bizi izan zen emakume gudukariek osatua bide zen alegiz...
Amazonak  Komikietan Egungo artean
Atalanta

Arkadiar mitologiako eta Tebasko zikloko heroia. Taso erregearen alaba, edo Eskeneorena, beoziarren arabe...
Atalanta Hipomenesekin
Kadmo

Tebaseko eraikitzaile eta lehen erregea, Harmoniaren senarra. Zibilizatzaile heroia. Bizitzaren bukaeran, bi...
Minervarekin Beste Pertsonaiekin
Kalipso

Helio eta Perseisen alaba. Ogigia irlan bizi da.  Odisean, Ulises eusten du haram urtetan bere etxean.  Na...

Kasandra

Antzinako Greziako mitologian Priamo, Troiako azken erregearen alaba. Apolo Kasandraz maitemindu zen, eta...
Zirce

Helio eta Perseisen seme. Eea irlan bizi zen. Oso sorgin famatua, Pasifae ahizpa eta Medea  bilobaren bezala...
Circe
Dedalo

Greziako alegiazko arkitektoa, eskultorea eta asmatzailea. Mitologiaren arabera, Kretako labirintoa eraiki ...

Dedalok argizarizko hegoak eta lumak eginez ihes egitea lortu zuen labirintotik Ikaro semearekin batera, baina sem...

Edipo

Layo eta Yocastaren, Tebaseko erregeak, seme.  Tragediak markaturiko heroia jaiotzetik.  Augurioak ikusita j...

Tebasetik herbesteraturik bere alaba Antigonarekin, lazarillo legez, hil arte. Elezaharraren arabera, Apolo lira j...

Euridize

Antzineko grekoen artean, Driadetako bat, Orfeoren emaztea. Aristeok jarraikitzen ziola, suge batek hozka...

Europa

Antzinako grekoen artean, Agenor, Feniziako erregearen alaba, edo Homeroren ustetan Fenixena. Zeus guztiz l...

Faetonte

Helio eta Klimine Ozeanidearen seme. Faetonte izan ondoren, Klimene etipear errege Meroperekin ezkontzen ...

Heliok burdia utzi zion,  baina Faetontek hartutako alturagaik bildurturik, Lurrera hurbildu zen, ekuador zonaldea...
Fae- tonte
Ganimedes

Eskuarki Tros eta Kalirroeren seme kontsideratua, troiar errege leinuko. Oso nerabe ederra zen. Zeusek ,...
Ganimedes
Helena

Antzinako grekoen mitologian, zeus eta Ledaren alaba eta Menelaoren emaztea. Greziako emakumerik ederrena z...

Herkules

Erromatarrek Herkules izenez ezagutu zutena.  Aldize zuen jatorrizko izena, eta Zeus eta Alkmenaren semea...
Herkulesen 12 lanak

12 urte zituela  hamabi egitandi  egin zituen:  Nemeako lehoia  itotzea;  Lernako hidra  hiltz...

Herkulesen lan batzuk
Hermafrodito

Hermes eta Afroditaren semea. Ninfa bat maitemindu zitzaion, hain eder ikusirik, Kariako aintzira bat...
Ikaro

Dedaloren semea. Minosek laberintoan atxilotu zuen, aitarekin batera. Parsifaek, Minosen emazteak, askatu zi...

Jason

Tesaliako Iolko erregearen semea eta argonauten espedizioaren antolatzailea. Pelias bere aitaren anaiordeak ...

Kolkidera abiatu zen Jason  Argon  ontzian, argonauten buru, eta gorabehera askoren ondoan, Iolkora itzuli zen Jas...

Minotauro

Giza gorputz eta zezen burudun monstruo. Parsifae (minosen emaztea) eta Kretako zezenaren fuitu. Minosek...

Orfeo

Traziako olerkaria eta musikaria. Traziako errege Eagroren eta musa baten elezahar gehienen arabera) semea. ...

Elezaharraren arabera, Zeusen tximista batek hil zuen Orfeo, edo Menadeek hil zuten, zapuztuta, Orfeok baztertu zi...

Aipagarriak dira, besteak beste, Orfeo gaitzat hartu zuten musikagile hauen operak eta musika lanak: Peri (1600), ...

Pandora

Jainkoek egindako emakumea, baina gizonentzako zigor bésala. Donu guztiak zeuzkan, Epimeteori eman zioten ...
Paris

Troiako erregea, Priamo eta Hekubaren semea. Troia deuseztuko zuelako igarpena egina baitzen, Ida mendian ut...

Herak horren truke munduko emakumerik ederrena eskaini zion, Helena. Helena harrapatzera Troiara joan zirenean Tro...

Penelope

Icario eta Peribearen alaba. Ulisesen emaztea. Ulises Itakatik Troyara doanean, bere itzulera itxaroten d...
Penelope
Persefone / Proserpina

Zeus eta Demeterren alaba. Inpernuetako jainkosa. Hadesek bahitu zuen bere emazte egiteko a...

Perseo

Zeusen eta Danaeren semea zen. Akrisio aitonak aginduta (Danaeren seme batek hilko zuela iragarri baitzion ...

Perseok lepoa moztu zion Medusari, eta haren odoletik Pegaso, zaldi hegoduna, sortu zen. Serifo uhartera itzuli ba...

Pigmalion

Chipren jaitako eskultore. Oso emakume eder baten escultura egin zuen eta beretaz maitemenidu zen. Pigma...

Polifemo

Poseidon eta ninfa Toosaren semeetariko ziklope bat. Erraldoia zen eta oso zakarra, begibakarrekoa. Artza...

Prometeo

Greziako mitologiako pertsonaia, Japetoren eta Klimenederen semea, Urano eta Gearen ondorengo ziren titan...

Prometeoren leinua
Ekite kolektiboak

Ekite kolektibo asko daude Mitologian baina LAU nabarituko ditugu:

Troyako Ge...
Troyako Gerratea

Herri multzo baten eta Troiako hiriaren artean geratu zen gerra. Greziarrek Ponto Euxinoranzko konkistak hasi zitu...

Tradizio epikoaren arabera Troiako erregearen Priamo semeak, Parisek, eragin zuen gerra, Parisek Menelanoren emazt...

Ondoren Ulisek, Troiako zaldiaz baliaturik (zurezko zaldi erraldoi batean greziar soldatuak sartu zituen), hirian ...

...  Guido delle Colonne siziliarraren “ Historia destructionis Troiae ” (1287) kroniak ; nolanahi ere guztiek Hom...
Jason eta Argonautak

Jasonek antolaturiko expedizioa. Kolkidako erregearen eskuan zegoen Aete, urrezko Toisoia edo...

Medeak laguntza eman zien Jasonek emaztetzak hartuko zuela agindu ondoren. Izena Argos ontzitik datorkie, bertan j...

Zazpiak Tebasen aurka

Eskiloren trilogiaren azken partea, Layo eta Edipo beste biak. Polinices, Ediporen semea, he...

Beste bertsio batek jarraitzen du, sugur aski asmatuta eta ez originala. Ismene eta Antigona, arrebak, koroarekin ...
Parisen epaiketa

Peleo eta Tetiseen arteko ezkontzetan, Erisek urrezko sagar bat bota zuen “edrerrenentzako” idazk...

ARIKETAK
Ariketak – Konzeptuak:

Definitu hurrengo konzeptuak:

MITO

MITOLOGIA

Autoreak:

Aipatu HIRU autore Greziarrak eta HIRU erromatarrak, obra nagusiekin.

Jerarkiak:

Mitologian historio asko, pertsonai asko, autore asko… daude, baina edonolako JERARKIA egon badago. Nol...
Jainko Olinpikoak:

Zenbat dira?

Zeintzuk dira?

Egin taula bat izen guztiekin, ...
“ Dioses menores” deiturikoak:

Zerrendatu eta generoa desberdindu: zutabe batetan femeninoak eta bestean maskulino...
Taldeko dibinidadeak:

Aipa ditzakezu komuneko ezaugarri nagusiak?

Zerrendatu Taldeko dibinidadea...
Heroiak:

Zerrendatu heroiak alderdia mantenduz:

GREZIARRAK:

TROIARRAK:

Beste izen batzuk:

Zerrendatu, generoak desberdinduz.

Ikasi HIRU eta HIRU.

Ira...
Irakurtketak:

Iliada ,  Odisea  (Homero);  Eneida  (Virgilio)  eta  Metamorfosis  (Ovidio) obren kapitulo batzuk i...
Bibliografia eta WWWgrafia

M.C. Howatson “ Diccionario de la Literatura Clásica ” Aliaza Ed. Madrid 1991.
</u...

http :// www . pantheon . org /

http://www.kelpienet.net/rea/

http :// www ...

http :// www . mythweb . com / encyc / index . html ? refer =enciclopedias. com

http :// home . ...

http :// www . pantheon . org / areas / gallery / mythology / europe / greek /

http :// www . pa...

http :// abcdioses . noneto . com / grecia / grecia . htm

Oharra

Eskertuko nizuke ikusi dituzun akatsak komunikatzea, diapositiba zenbakia esanez eta proposatutako zuzenket...
Papo!!! Fin Amaiera Finis The end
Upcoming SlideShare
Loading in …5

Mitologia Klasikoa Euskaraz

11,857 views

Published on

Mitologia Klasikarako euskarazko apunte batzuk

Published in: Education
1 Comment
1 Like
Statistics
Notes
No Downloads
Views
Total views
11,857
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
323
Actions
Shares
0
Downloads
94
Comments
1
Likes
1
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Mitologia Klasikoa Euskaraz

1. 1. MITHOLOGIA CLASICA ARRASATE BHI LINGUAE LATINAE DEPARTAMENTUM 2004-2005
2. 2. MITHOLOGIA CLASICA

1. SONDEO OROKORRA.

2. MITO . DEFINIZIOA.

3. MITOLOGIA . DEFINIZIOA.

4. MITOLOGIA KLASIKOA edo MITOLOGIA GREKO-ERROMATARRA.

3. 3.

4.1. AUTOREAK eta OBRAK .

4.2. ARDATZ NAGUSIAK .

4.2.1. KOSMOGONIA . DEFINIZIOA.

4.2.2. TEOGONIA . DEFINIZIOA.

4.2.3. ANTROPOLOGIARI BURUZKO MITOAK .

4. 4.

4.2.4. JAINKO OLINPIKOAK; "DIOSES MENORES“; TALDEK DIBIDINADEAK; HEROIAK; PERTSONAIAK...

4.2.4.1. JAINKO OLINPIKOAK .

4.2.4.2. "DIOSES MENORES" IZENEKOAK.

4.2.4.3. TALDEKO DIBINIDADEAK .

5. 5.

4.2.4.4. HEROIAK .

4.2.4.4.1. HEROI TROIARRAK .

4.2.4.4.2. HEROI GREZIARRAK .

4.3. BESTE IZEN BATZUK.

4.4. JAIAK

6. 6. 1. SONDEO OROKORRA.

Hasi baino lehenago, aztertzen ari garen

gaiari buruz zer dakizun ikusiko dugu .

Honetarako hartu paper eta boligrafo bat eta

hurrengo diapositibako galderak erantzun.

7. 7.

Zer da MITO bat ?

Zer da MITOLOGIA ?

Zer dakizu MITOLOGIA GREKOA z ?

Zer dakizu MITOLOGIA ERROMATARRA z ?

Zer dakizu MITOLOGIA EUSKALDUNA z ?

Ezagutzen al dituzu JAINKO , PERTSONAI , IZEN , EKINTZA ... MITOLOGIKOrik ?

8. 8. Mito: Definizioa

4 adiera agertzen zaizkigu :

a) Aintzinako Jainko edo Heroien ekintzetan edo egiazko gertaeretan oinarritzen den alegiazko kontakizuna , jatorri ezezagunekoa eta herri baten tradiziozko pentsamendu kolektiboaren osagai dena, naturako indaren edo giza izaeraren zenbait alderdiri buruzko ikuspegia eta sinisteak isladatzen dituena.

9. 9.

b) Konzeptu abstrakturen bat azaltzeko erabiltzen den alegoria edo irudikapen sinbolikoa : "Platonen haitzuloaren mitoa".

c) Errealitatean inongo oinarririk ez duen ustea edo ideia : "Erdi Aroko euskal demokrazia mito hutsa da".

d) Pertsonaia, pertsona, gertaera, teknika baten, etab.en inguruan sorturiko uste idealizatua : "Maradonaren mitoa".

10. 10. Mitologia: Definizioa

2 adiera :

a) Kultura edo herri jakin baten mitoen multzoa : "Euskal mitologia", "Aintzinako Greziako mitologia".

b) Mitoen jatorri, garapen eta esanahien azterketa sistematikoa ; azterketa horretan diharduen jakintza-arloa.

11. 11. Mitologia Grekoa Mitologia Erromatarra

Mendebaldeko MITOLOGIAn izugarri indarra izan du MITOLOGIA KLASIKOAk, arlo askotan : Eskulturan, Pinturan, Musikan, Pelikuletan, Lexikoan, Marka komertzialetan, Publizitatean ...

Egun edozein tokitan ikus ditzakegu "Apartamentos NEPTUNO ", "Pub DELFOS ", "Citas ADONIS ", " OLIMPO " eta honako izenak.

12. 12.

MITOLOGIA KLASIKOAri buruz puntu batzuk jorratuko ditugu.

Hasi baino lehen bi aspektu oso garrantzitsuak aipatu behar ditugu:

a) Erromatar Mitologia Greziar Mitologiaren kopia besterik ez da . Erromatarrek ia ia bakarrik izenak aldatzen dizkete Jainkoei eta Jainkosei, ezaugarriak, atributuak, arloak... mantendu egiten dizkiete.

13. 13.

b) Mitologiako aspektu konkretu batzuk, Kosmogonia, Teogonia eta Antropologiko mitoak batez ere , Greziar Mitologiaren ardatzak dira , erromatar mitologiak oso gutxi edo gutxi aipatzen du, greziar mitologian dena konpondurik zegoen eta.

14. 14. Autoreak eta obrak

Asko izan dira Mitologiaz idazti duten idazleak , baina batzuengan konkretatuko dugu:

GREZIAN : Hesiodo, Homero, Apolodoro, Luziano, Eskilo, Sofokle, Euripide...

ERROMAN : Ovidio, Virgilio...

15. 15. Greziar idazleak: Hesiodo

Olerkaria (Askra, Beozia, K.a. VIII. - VI.). Biografia datuak ezagutzen zaizkion lehen idazlea. Askran hil zen baina errautsak Orkomeno-ra eraman zituzten.

" Lanak eta egunak " (  ) poeman kontatu zuen aita merkatariaren heredentziagatik. Perse anaiak auzia jarri ziola eta, epaileak erosirik, partetik handiena beretu eta xahutu egin zuela.

16. 16.

"Lanak eta egunak" 828 hexametroko poema horretan, lanaren eta justiziaren gaiak jorratu zituen, eta mito, alegia era esaeraren bidez erakutsi zuen nola lan jarraikiak duintasuna dakarkion gizonari. Obra hori izan da antzinako Greziaren gizarte egoera ezagutzeko iturri nagusietako bat.

" Teogonia " 1.022 hexametroetan munduaren eta jainkoen jatorria azaltzen duena, mito eta erligio grekoak ezagutzeko balio handikoa.

Hesiodorenak dira, orobat, Herakleren (Aspis Herakleus) obraren lehen berrogeita hamalau bertsoak.

17. 17. Greziar autoreak: Homero

Greziar poeta epikoa. Joniarra Esmirna hirian jaioa, Kios uhartean bizi eta Ios-en hil zen. Herodotok dioenez K.A. 850. urte inguruan bizi izan zen.

" Iliada " eta " Odisea " bi obra nagusi horien egilea da, eta Grezia klasikoan eredutzat zeukaten Hesiodorekin batera.

18. 18.

Ospe handia izan zuen antzinate osoan; K.a. VII. mendean haren epopeiak guztiz ezagunak ziren greziarren artean, eta helenismoaren azkenera arte leku handia izan zuten heziketaren alorrean.

K.a. VIII. mendean Hesiodo eta beste zenbait poeta haren hizkuntzaz eta teknikaz baliatu ziren.

Homeroren nortasuna edo izatea bera zalantzan jarri duenik ere izan da (Aubugnac, Vico, Wolf), baina gaur egun arazoa besterik da: literatura unibertsalean funtsezkoak diren obra horien egilea ote den.

19. 19.

" Iliada "

Greziar epopeia, K.a. IX. mende inguruan idatzia. Betidanik Homerok idatzia dela uste izan bada ere, teoria asko dira Iliadaren egileari buruz. Dena dela, mendeetan zehar ahoz aho gordetako kontakizuna izan zen, Homerok jaso zuena; Homeroren garaiaren aurreko esapide eta hitz ugari daudenez, teoria hori onartua izan da. 15.537 bertsoz dago osatua, hexametroetan, eta 24 kantutan banaturik.

20. 20.

Troiako (Ilion) gerraren azken urtea kontatzen da Iliadan. Agamenonek esklaba bat lapurtu dio Akileri: Briseida. Akile hasarretu eta gudalekutik alde egiten du, eta akeiarren ostea ahulduta uzten du. Baina Akileren laguna Patrolklo hiltzen denean bere hasarrea areagotu eta gudulekura itzultzea erabakitzen du.

Jainkoen eta gizonen ekintzak nahasten dira bertan. Garranzti historiko handikoa da, zibilizazio mizenokoaren ezaugarri asko ezagutzera ematen baititu.

21. 21.

" Odisea "

K.a. IX. mende inguruko greziar epopeia. Betidanik Homerok idatziakotzat hartu izan da, baina badira, agertzen diren zenbait pasarte direla eta, Homerorenak ez direla diotenak ere.

12.110 bertso ditu, hexametrotan idatzia, eta 24 kantutan banatuak.

Ulisek (Odiseo) Troiatik Itakara bitartean, eta Itakara itzulita gero izan zituen gorabeherak kontatzen dira Odisea epopeian. Lehen 12 kantuetan hura Troiatik irten eta bere herrira itzuli zen artekoak, eta beste 12etan, Itakara itzuli ondorengoak.

22. 22.

Troiatik Greziarako bidean, Ogigia uhartean geratzera beharturik, Kalipso ninfa Ulisez maitemintzen da eta ez du uhartetik irteten utzi nahi. Itakan berriz, Ulise hila uste zuten hainbat ezkongai ingurutik urrundu ezinik dabil Penelope, haren emaztea.

Jainkoek Ulise libre uzteko agintzen diote Kalipsori. Hau irteten da uhartetik, baina ontzia hondoratzen zaio, eta Feazia uhartera iristen da.

23. 23.

Azken hamar urteetako abenturak, Troiakoak, Polifemorekin izandakoak etab. kontatzen dizkio Antinori, uharteko erregeari. Hark antolatzen dio gero Itakako bidaia. Itakan, etxola batean gordeta geratzen da bere seme Telemako aurkitzen duen arte.

Artzai jantzita etxera itzuli, Peneloperen inguruan zenbiltzan ezkongaiak hil, eta Itakako errege bihurtzen da berriro.

24. 24.

Odisearen erdialdeko parteak asmaziozko eleberri bat dirudi, beste hainbat zatitan berriz nekazari giroko poema bat. Bukaerako sarraskian eta Troiako gerrari buruz ari denean izan ezin, poema epiko baten antz gutxi du.

Kronologiaren aldetik begiratuta, ez da oso zehatza; Odiseako kontaera Iliadakoa bezain lerraldi zuzenekoa ere ez da.

25. 25. Ulisesen Bidaiak
26. 27. Greziar autoreak: Apolodoro

Atenasko gramatikaria ( K.a. 180 inguruan ). Aristarkoren ikaslea. Harenak dira Troiako garaietatik K.a. 144. urtera arteko aro guztia biltzen duen kronologia bat, bertso ianbikoetan egina, eta " Jainkoei buruz " izeneko obra. Alabaina " Apolodoren Biblioteka " delakoa, mitologiari buruzko datu baliotsuak ematen dituena, ezezagun batek egina da eta askoz geroago burutua.

27. 28. Greziar autoreak: Luziano Samosatakoa

Idazlea ( Samosata, egungo Turkian, 125 - Egipto, 192 ).

Erretorika eta lege ikasketak egin zituen, baina dena utzi zuen sofista gisa munduan ibiltzeko. Jonia, Grezia, Italia eta Galia ezagutu ondoren, Atenasko hirian finkatu zen 165ean. Han egon zen hurrengo hogei urteetan eta han idatzi zituen obra gehienak. Egiptoko lurretan hil zen, Erromako funtzionaria zelarik.

28. 29.

Larogeitasei obretatik hirirogeita hamar dira berak eginak zalantzarik gabe: poemak, elkarrrizketak, panfletoak, satira-eleberriak, eta abar. " Hildakoen elkarhizketak " eta "Ametsa eta oilarra" dira haren elkarrizketa ospetsuenak.

Satira guztiz zorrotzak idatzi zituen, eta aberatsak, gizartearen bizioak, filosofo sofistak eta zinikoak, kristautasuna, literatura modak, hitz batean, bere garaiko ideologia eta gizarte agergai eta gertakari guztiak izan zituen kritikagai.

29. 30.

Kritika ezkorra eta joera guztiz eszeptikoa nagusitu ziren Luziano Samosatakoaren lanetan, baina estilo argi zorrotzak eta bere errealismoaren irudimen indartsuak( Menippos-en bufoi-satiraren ildotik ) gar guztiz biziz jantzi zituzten haren obrak. Luziano Samosatakoaren eragina garai modernoetara iritsi zen.

30. 31.

Rabelais, Erasmo, Fenelon, Quevedo, Jonathan Swift, Voltaire eta Gaiacomo Leopardi idazleen satira lanetan nabarmen ikus daitekeen bezala.

31. 32. Greziar autoreak: Eskilo

Greziar olerkaria eta antzerki idazlea, Eleusis, K.a. 525 - Gela, Sizilia, K.a. 496. Salamina eta Maratongo guduetan hartu zuen parte. Oso gazte zela hasi zen antzerki lanak idazten eta behin baino gehiagotan irabazi zituen sariak lehiaketetan. Bere izena Mediterraneo guztira zabaldu zen. Sirakusako Hieronen gortean onartua izan zen, Sizilian bigarrenez izan zenean.

32. 33.

Berak idatzi zituen larogeita hamar antzerkietatik, zazpi bakarrik heldu dira gaur egunera : " Erregutzaileak " ( 490 ), " Pertsiarrak " ( 472 ), " Zazpiak Tebaren kontra " ( 464 ), " Prometeo kateatua " eta “ Oreste ”n trilogia ( 458 ).

Orestiadan Agamenone itzulera eta Klitemnestrak eta Egistok nola hil zuten deskribatzen du " Agamemnon " , hiltzaileen zigorra " Koreoforoak " eta Oresteren auzia " Eumenideak " .

33. 34.

Greziako tragediaren sortzaile, Eskilok dramari lege zehatzak ezarri zizkion, koruaren lirismotik aldenduz eta elkarrizketa eta ekintza sartuz.

Maskara jantzia eta azaltzeko modua berritu zituen.

Filosofoa eta moralista zen; zuzenbidearen lehentasuna azpimarratu zuen mendekuaren gogo itsuaren kontra, justizia legearen kontra, izpiritua indarraren kontra.

Poeta lirikoa izaki, bere hitzaren indarrari esker, tragedia bere gailurrera eraman zuen.

34. 35. Greziar autoreak: Sofokle

Poeta trajikoa ( Kolona, K.a. 496 - Atenas, 406 ). Familia aberatsakoa zen eta Atenasen garrantzizko karguak izan zituen; zenbait espedizio militarretan, estratega gisa ihardun zuen. Hiriaren eta greziar kulturaren garairik gorenean, " Perikleren mendean ", bizi izan zen eta Perikle, Fidias eta Herodoto haren lagunetarikoak ziren. Izpiritu irekikoa eta izaera baketsukoa zen; bere garaikideen begirunea bereganatu zuen, eta bere obrek harrera ezin hobea izan zuten.

35. 36.

Tradizioaren arabera 123 obraren egile izan zen; antzerki lehiaketetan 24 aldiz irabazi zuen, eta beste askotan bigarren gelditu zen.

Obra anitzetatik titulua eta zenbait zati besterik gorde ez badira ere, osorik iritsi diren 7 trajediek tokia eman diote trajediaren historian: " Aiax " ( K.a. 450 inguruan), " Antigona " ( 442 ), " Edipo errege " ( 430 ), " Elektra " ( 425 ), " Tarkiniak " ( 415 ) , " Filoktetes " ( 409 ), " Edipo Kolonan " ( 401 ).

36. 37.

Sofoklek gai gai ugari ikutu zituen bere obretan, baina parteri handiena Tebasko eta Troiako elezaharrei dagokiena da.

Jainkoei ez zien Eskilok beste garrantzirik eman; baina, bestalde, ez zuen Euripideren ikuspegi arrazionalista hutsa ere. Sofokleren ustez patuaren ezinbesteko legeek baino areago kausa psikologikoek eramaten dute heroia galbidera edo moldatzen duten haren arrakasta.

37. 38.

Sofoklerengan gizakiaren zoriontasun ezaren kontzientzia eta oinazearen aurreko duintasuna biltzen dira, baita pentsamendu arrazionala eta haren menpeko ez diren indar ilunak ere.

Teknikaren eta poetikaren alorreko berrinkuntzak ekarri zituen: protagonistaren izaera ez da osorik emana trajediaren hasieratik; ekintza gorabehera gehiagoz hornitua; elkarrizketaren garrantzia geroz eta handiagoa da; koroaren murrizketa; hizkuntzaren perfekzioa,...

38. 39.

Aintzinateko kritikoek guztiz miretsi zuten. Ondoren Euripide hobetsia izan bazen ere, XIX. mendetik aurrera, Lessing-en eta F. Schegel-en oharpenetan oinarriturik, haren obraren aberastasuna berriro ezagutarazten hasi zen.

Sofokleren eraginaz ohartzeko, aski da egungo kulturaren alorrean Elektra , Antigona edo Edipo bezain garrantzitsuak eta erabiliak diren, gehienbat, autore horrek bideraturiko bertsioan ezagutu direla.

39. 40. Greziar autoreak: Euripide

Poeta trajikoa ( Salamina K.a. 480 - Mazedonia K.a. 406 ). Sokrateren adiskidea izan zen. Filosofoen eta sofisten irakatsiak entzun zituen, poesia eta antzerkirako lanak idazten hasi aurretik. K.a. 455ean aurkeztu zituen lehen aldiz hiru obra Dionisosen omenetako lehian, Atenasen, hirugarren geratu zen. Eskilo, bere areriorik gogorrena, urte horretan hil zen. Bizi zela ez zuten bere garaikideek aintzat hartu; baina Mazedoniako Arkelao erregearen gortean hil ondoren, bere ospea Grezia osora hedatu zen.

40. 41.

Idatzi zituen larogeita hamabi obretatik, hemezortzi heldu zaizkigu. Noiz idatzi zituen, batzuetan zaila da zehaztea. Hiru taldetan bana daitezke obra hauek.

Klasikoak direnak: " Medea " ( 431 ) , " Hipolito " ( 428 ), " Ifigenia Aulisen " ( 405 ) eta "Bakanteak" ( 405 ).

Berrikuntzak dakartzatenak: " Alzeste " ( 438 ), " Ion " ( 418 ) eta “ Elektra ” (413 ).

Garai hartan ari zena jasotzen duten obrak: " Heraklideak " ( 430 ), " Amdromaka " ( 426 ), " Troiarrak “ ( 415 ) eta “ Helena ” ( 412 ).

41. 42.

Oraindik beste zenbait tragedia gehitu behar dira: " Hekuba " ( 424 ), " Erregutzaileak ( 424 ), " Feniziarrak " ( 410 ) eta " Oreste " ( 408 ).

Data ezaguna ez bada ere, Euripidek drama satiriko bat idatzi zuen, " Ziklopea ".

Bere garaikideek eszeptikoa zela aurpegiratzen zioten, jainnkoie jaierarik ez ziela, Greziako mitoak ez zitzaizkiola axola.

42. 43.

Gerrek ahuldutako Atenas batetan idatzi zuen Euripidek. Nahiago zituen deskribatu gizakien grinak eta beren barneko izaera, antzinako heroien handitasun tragikoa goraipatze abaiono, eta hartaz Euripidek bat egin zuen bere belaunaldikoekin. Hil ondoren lortu zuen ospea da horren lekukorik garbiena.

43. 44. Erromatar autoreak: Virgilio

Andesen, gaur egun Pietole, Mantua, K.a. 70 jaioa, Brindisin, K.a. 19 hilda. Literaturaren historiako poeta handienekato bat da Virgilo, eta, besteak beste " Eneida " obra epikoaren egilea izateagatik da batez ere ezaguna.

Nekazari aberatsen seme, oso gizon ikasia. Mantua, Cremona, Milan, Erroma eta Napolesen egin zituen ikasketak; Erroman Epidio erretorika irakaslearekin eta Napolesen, Siron filosofo epikureoaren eskoalan.

44. 45.

41. urtean lurrak kendu zizkioten, soldatuen artean banatuak izan baitziren ( soldatuen gehigikeriak eta gerra zibileko gorabeherak haren artzian giroko kantuetan samintasunez aipatzen dira ), baina, handik urte batzuetara, Erromako gizon nagusien laguntzari esker atzera eskuratu zituen. Hala ere, osasun ahulekoa baitzen, ez zen bere lurretan bizi izan, Napolin eta Erroman baizik.

Erromako politikan parte hartu ez bazuen ere oso harreman estuak izan zituen garai hartako gizon aipagarrienekin, eta arteen babesle handienetakoa izan zen Mezenas ministroaren babesa ere izan zuen.

45. 46.

Bizitzako azken hamar urteak " Eneida" lantzen eman zituen, eta poematan aipatzen ziren Greziako eta Asia Txikiko tokiak ezagutzera egindako bidaiatik itzultzean, gaisoturik hil zen.

Dirudienez, hilzorian zegoela, eskuizkribua desegin zezaten eskatu zuen, behin-behinekotzat jotzen baitzuen, baina haren lagunek gorde eta argitaratu zuten.

Virgilioren lehen obra handia artzain giroko hamar eglogen bilduma da, " Bukolikak “, hexametroetan idatzia, eta Teokritoren ereduaren eraginpean egina. Liburu honek ospe handia eman zion, eta ohorezko tokia Mezenasen babespeko literatura giroan.

46. 47.

Ondoren " Georgikak " ( 36 - 29 ) poema didaktikoa idatzi zuen lau liburutan, nekazaritza, abere hazkuntza eta erlezaintzaz. Liburuak, Mezenasen aholkuz egina, gerra zibilak amaituta jendea lurra lantzera bultzatzea zuen helburu. Geroztik literaturaren historiako poema luze eta handienetako bat, " Eneida ", idazten eman zuen bizitza osoa.

47. 48.

Homeroren poemen eraginez eta Erromako historiaren bertuteak goraipatzeko gogoak bultzatuta idatzi zuen " Eneida ", eta horretarako Eneasen elezaharra hartu zuen abiapuntutzat.

48. 49. Virgilio: Eneida

Hamabi liburu ditu, eta Troia suntsitu berritik Erromara Eneak egin zuen bidaia kontazten du. Bere aita, Ankise, semea Askanio, eta lagun batzuk harturik, itsasoz abiatu zen.

Afrikako itsaertzean, Dido aurkitu zuen, eta hartaz maitemindu zen. Hala ere, Jupiterrek aurrera egiteko agindu zion. Nahigabeturik, bere buruaz beste egin zuen Didok. Gero Sizilian Azesta sortu zuen eta zazpi urteren buruan, Laziora heldu zen.

49. 50.

Historiak eta mitologiak kontatzen zituen gertarietan oinarrituta, Virgiliok epopeia bat idatzi zuen Erromaren eta enperadorearen ohoretan. Europako kultura ondareko obrarik nagusienetakoa da.

50. 53. Erromatar autoreak: Ovidio

Sulmona, K.a. 43 - Tomis K.o. 17. Goi mailako familia batean jaio zen. Aitak Erromara bidali zuen erretorika ikasketak egitera. Bidalkiak egin zituen Greziara, Anatoliara, Siziliara eta Egiptora greziar kulturaz jabetzeko.

Garrantzi handirik ez zuten kargu publikoetan ihardun zuen Erroman, baina kargu horiek berehala utzirik olerkia idazten hasi zen, eta horretan eman zuen bizi osoa.

51. 54.

Mesalaren literatura taldean ibili zen eta garai hartako Horazio, Galo, Propertzio ezagutu zituen. K.o. 8. urtean Augusto enperadoreak erbestera bidali zuen Itsaso Beltzaren ertzean zegoen Tomis herrira ( egun Errumanian ), eta haren liburuak liburutegi publikoetatik kentzea agindu zuen. Ez dago garbi zergatik zigortu zuen; adituen ustez tarteko gertatu omen zen enperadorearen familian iskanbilaren batean; beste batzuen ustez Augustori gaitzesgarria iruditu omen zitzaio " Ars Amatoria " olerki erotikoa.

52. 55.

Idazlanen artean aipa ditzakegu:

" Amores " ( K.a. 20 ), amodiozko elegiak; " Heroidas " mitologiako eta historiako emakumeem maitaleei idatzitako fikziozko gutunak; " Medea ", ospe handia izan zuen tragedia, gaur egun galdua; "Maitasunerako erremedioak" ( K.o. 1 ), erotismoari buruzkoa, hiru liburukitan argitaratua, Ovidioren lan nagusietako bat: "Emakumezkoen aurpegirako botikei buruz“...

53. 56.

... “ Fausti ”, Erromako egutegiko hilabetez hilabete azaltzen dituen elegia, sei liburukitan argitaratua; " Tristia " ( K.o. 9 ), erbestean gutun moduan idatzitako olerki autobiografikoak, bost liburukitan argitaratuak; " Ibis " ( K.o. 11 ) , etsai ezezagun bati erasotzen dion olerkia; “ Epistulae ex Ponto " ( K.o. 13 ), kexua adierazten duten gutunak, lau liburutan.

54. 57.

Ovidiok eragin handia izan zuen ez bakarrik Erromako idazleengan, baita Erdi Aroko eta Berpizkunde garaiko idazleengan era.

55. 58. Ovidio: Metamorfosiak

K.o. 2. urtean idatzia. Hexametroetan idatzitako poema epikoa, hamabost liburukitan argitaratua, greziar eta latin literaturan eta mitoetan oinarri harturik itxuraldaketari buruzko kontaerak azaltzen ditu.

56. 59. Ardatz nagusiak

4.2. ARDATZ NAGUSIAK.

Mitologiak, greziarrak batez ere, LAU ARDATZ nagusi aurkezten digu.

KOSMOGONIA

TEOGONIA

ANTROPOLOGIKO MITOAK

JAINKOAK, HEROIAK, PERTSONAIAK

57. 60. Kosmogonia

Munduaren edo unibertsoaren sorrerari buruzko teoria filosofiko zein zientifiko ; kultura zaharretan, munduaren sorrera azaltzen duen Mitologiaren zatia.

Erabat loturik dago TEOGONIAREKIN.

Honi buruz gehien azaltzen diguten autoreak : HESIODO eta OVIDIO .

58. 61. Teogonia

Jainkoen sorrera eta genealogiari buruzko doktrina.

Erabat loturik dago KOSMOGONIAREKIN.

Honi buruz gehien azaltzen diguten autoreak : HESIODO eta OVIDIO.

59. 62. Antropologiko mitoak

Gizakiaren sorrerari buruzko mitoen bilduma.

Oso loturik dago KOSMOGONIA eta TEOGONIArekin.

HESIODO eta OVIDIO autoreak dira honetaz gehien azaltzen digutenak.

60. 63. Jerarkiak

Mitologiaren barruan gauza asko sar ditzakegu, baina, argi dago edonolako jerarkia dagoela, hau da, gauza, persona, jainko... etab. batzuk beste batzuk baino garrantzitsuagoak dira.

Horrelaxe, LAU maila ezberdinak eta goitik beherakoak nabari ditzakegu:

61. 64. Jainkoak...

JAINKOAK,

"DIOSES MENORES“ deiturikoak

TALDEKO DIBIDITATEAK

HEROIAK, PERTSONAIAK...

62. 65. Jainko Olinpikoak

Garrantzitsuenak ziren.

Greziako Olimpo mendian bizi ziren Jainko-Jainkosak ziren.

Bakoizak zeukan bere eremu kontretua.

Gizakien konportamentua eta sentimentuak zituzten.

Gizakien bizitzak gobernatzen zituzten.

63. 67.

Zeus / Jupiter Hera / Juno

Cronos / Saturno

Atenea / Minerva

Afrodita / Venus Ares / Marte

Artemisa / Diana Dionisos / Baco

Efesto / Vulcano

Hermes / Mercurio

Hades / Pluton

Poseidon / Neptuno

Urano / Cielo Gea / Tierra

Hestia / Vesta

64. 68. De@ Olimpic@
65. 70. Zeus / Jupiter
66. 71.

Olinpoko jainko nagusia, Kronosen eta Rearen semea, Kronosen azkenengoa. Kronosek seme guztiak jaten zituztenez, Reak ( amak ) Kretako ninfen eta kureteen esku utzi zuen Zeusen heziketa. Amaltea ahuntzak ( edo nonfak ) eman zion bularra, eta Amaltea hil zenean haren larrua hartu zuen erroldatzat ( egida ). Heldutasunera iritsi zenean, Kronosi garaitu zitzaion, Metisen ( zuhurtziaren ) edabe bati esker, eta anaia guztiak ok eginarazi zizkion.

67. 72.

Titanei, berriz, Ziklopeen eta Hekatonkireen laguntzarekin garaitu zitzaien. Titanek egindako tximista bati esker jarri zen Erraldooien eta Tifoi mustroaren gainetik. garaipen horien ondoren anaien artean egin zuten banaketan Zeus zeruetako errege geratu zen, eta Hades, lurreko erregearen, eta Poseidon, itsasokoaren gainetik.

Zeusek izan zituen emazte "hilezkorretan" lehena Metis izan zen. Harengandik izango zuen semeak tronotik kenduko zuela iragarri zioten ordea, eta emaztea, Metis, jan egin zuen. Baina gero Atenea jaio zen Zeusen burutik.

68. 73.

Bigarren emazte hilezkorra Temis izan zen; Eurinome, hirugarrena, eta Demeter ( bere arreba ), Mnemosine, Leto eta Hera ( hau ere arreba ), ondorengoak. Horiengandik "Urte garaien", "Orduen", "Bakearen", "Zuzenbidearen", "Patuaren" eta bizitzako edo izadiko beste zenbait gertakizunen eta ahalmenen irudi ziren hainbat jainko-jainkosa ( seme eta alaba ) izan zituen.

69. 74.

Zeusi ezagutzen zitzaizkion emazte hilkorrak, beria, ezin konta ahala ziren. Horiengandik ere seme eta alaba asko izan zituen, heroiak eta erdi jainkoak, Greziako eskualdeen edo heroien izenak zituzten: Akiles, ATiax, Tantalo, Kadmo, Dardano, Arkade, Pelasgo, Lazedemon, besteak beste.

Jainko-jainkosa, heroi, gertaera eta ahalmen guzti horien gainetik egoteak egiten zuen Zeus Olinpiko jainkoen jainko.

70. 75. Hera / Juno
71. 76.

Olinpiako jainkosa guztien artean handiena. Kronosen eta rearen alaba, eta Zeusen arreba eta emaztea. Reak Ozeanusen eta Tetisaren eskutan utzi zuen Hera, haiek haz zezaten, Zeusen eta Erraldoien arteko borroka garaian. Hera zeusekin ezkondu zen, eta bera izan zen Zeusen hirugarren emaztea, Metisen eta Temisen atzetik. lau seme-alabak izan zituzten: Hefesto, Ares, Eilitia eta Hebe. troiako setioan greziarren laguntzaile izan zen. Jeloskorra eta mendekuzalea zela diote poetek.

72. 77. Cronos / Saturno
73. 78.

Titanetan gazteena, Urano eta Gearen semea. Uranoren aurkako matxinadaren buru izan zen, eta munduko jainko nagusi bihurtu zen. Bere alaba Rearekin jainko handiak sortu zituen: Zeus, Poseidon, demeter, Hera, Hades eta Hestia. Bere seme-alabetako batek aginpidetik kenduko zuelako patua ezaguturik, alferrik ahalegindu zen haiek suntsitzen. Olinpoko jainkoek, matxinaturik, Kronos garaitu zuten, Zeus buru zutela, Hesiodok Titanomakia lanean deskribatzen duen gudan. Erromatarren mitologian Saturno da Kronosen kidea.

74. 79. Atenea / Minerva
75. 80.

Jainkosa grekoa, Palas ere deitua eta erromatarren artean Minerva izenez ezaguna. Zeus eta Metisen alaba. Ama Lurraren orakulu batek iragarria zuenez, Metis neska batez erdituko zen, baina bigarrena haurdunaldia izatera, hartatik sorturiko mutilak Zeus aita hil beharko zuen, Zeusek bere aita Kronos eta honek Urano hilik zituzten bezala. Hargatik Zeusek Metis irentsi zuen. Garaia iritsirik, Zeusen burutik jaio zen, guztiz armaturik eta oihu ikaragarria eginez. Jainkosa gerraria, aitari lagundu zion erraldoiak garaitzen.

76. 81.

Aldi berean, alabaina, arrazoiaren jainkosa da, jainko eta gizakien aholkularia delarik. Atenasi bere izena eman dio, horren eta beste zenbait hiriren babeslea baita. Lantza eskuan eta kaskoa buruan dituela irudikaturik ageri ohi da. Halaber, Atenasi eman dion dohainik preziatuena olibondoa da, hiriko aberastasunaren eta bakearen sinboloa, hain zuzen. Heroien babeslea izaki, Herakleri lanak burutzen eta Perseori Medusa hiltzen lagundu zien. Haren aldean Afrodita hobetsi zuen Parisen auziaren ondoren, Greziako heroei eman zien babesa Trioako Gerran.

77. 82.

Adimenaren jainkosa da, literatura eta arteen babeslea, hirien aurrerapenaren begiralea; jakintzat eta industria hartzen ditu bere gerizapean. Atenasen, Panatenar edo Panatinaikos jokoak ospatu ohi ziren urtero eta haren tenplu nagusia Partenon izenekoa zen, bertan Atenea Partenos, "jainkosa birgina", izenaren pean ohoratzen zutelarik. Ateneari beste izen asko ere eman zaizkio:Promako ("Lehen lerroko borrokalaria"), Nike ("Garaipena"), Ergane ("Langilea"), etab. Atenea zibilizazio grekoaren sinbolotzat hartua izan da.

78. 83. Afrodita / Venus
79. 84.

Maitasun eta ugalkortasunaren jainkosa Grezian, Venus erromatarrekin berdindua. Jatorriz ekialdekoa, semitarren Astarterekin eta Hathor egiptiarrarekin zenbait ezaugarri kideko agertzen ditu. Gizakiei eta abereei ugalketarako sena emanten die, baina aldi berean grina bortitzak sortzen ditu. Zeusen eta Dianaren alaba, edo Hesiodoren arabera, Uranoren odolak ernalduriko itsas uhinen aparretik sortua. Hefaistoren emazte iruzurlea. Arerengandik Harmonia eta heros izan zituen; Priapo Dionisorengandik, eta Hermafrodito Hermerekin elkartu ondoren. Adonirekin amodio gartsua bizi izan zuen eta Anquise troirar hilkorrarekin Eneas izan zuen.

80. 85.

Troiako Gerraren hasieran ageri da eta Paris laguntzen dio Helenaren bahiketan. Tenplu ugari eskeini zitzaizkion. Poeta eta eskultureentzat inspirazio iturburu oparoa izan da beti: Safo, Kalimako, Lisipo, Praxitele, Skopa. Ekialdeko artean biluzik zein jantzita agertzen da, eskuak bularretan estuturik edo altzoan dituela. Greziako artean, K.a. IV. mendetik aurrera batez ere, amodioren eta edertasunaren jainkosa honen irudi ezin ederragoak egin zituzten. Erdi biluzik edo guztiz biluzik irudikatzen zuten. Ezagunak dira Kalimakoren Afrodita genitrixx , Praxitelerena, Cnidokoa eta Lisiporen Afrodita Nedicis deitua.

81. 86. Artemisa / Diana
82. 87.

Grekoen jainkosa nagusietako bat, gerora erromatarrek Diana Italiakoarekin berdindu zutena. Delos uhartean sortua, Zeus eta Letoren alaba eta Apoloren arreba bizkia da. Ilargiaren eta ehizaren jainkosa. Arku eta geziak aldean, ninfak lagundu dituela, gauez ohianetan barrena abiatu ohi da basapiztiak atzeman beharrez. Artemisaren izaera kontraesanez betea ageri da: birgina izanik, erditzekotan zeuden emakumeen babeslea zen, nahiz eta zenbaitetan, apetak emanik, hil egiten zituen geziak jaurtikiz.

83. 88.

Mendekatzailea eta ankerra, Akteon, Orion eta Kalisto hil zituen eta Apolori lagundu zion Niobek egindako laidoa mendekatzen. Agamenonekin hasarreturik, Ifigenia hil zezan agindu zion. Arkadian bereziki ohoratua izan zen. Efeso eta Epidauron berari eskeinitako tenpluak zeuden. Animalia basatien babesle gisa, piztiez eta txoriz inguratua irudikatu zuten. VI. mendean tunika luzez jantzia ageri da, geziak jaurtikitzeko jarreran, eta Apolo anaiari lagunduz askotan.

84. 89. Ares / Marte
85. 90.

Erromatarren jainkoa, Jupiterren eta Junoren semea. Hasieran nekazaritzaren jainkotzat zuten, baina geroago gerraren jainkotzat gurtu zuten. Erromatar gudarosteek etsaiari jaurritzen zioten lantza bat erabiltzen zuten, Marteren sinbolotzat zutena. Elezaharraren arabera, Martek Rearekin izan zuen harremanetatik Romulo eta Remo, Erromaren sortzaileak, jaio ziren. Marteren Zelaia (Campus Martius). Aintzinako Erromako zelaia, Capitolioren iparraldean eta Tiber ibaiaren ertzean.

86. 91.

Militarren trebakuntzarako eta herriaren batzarretarako erabili zen hasieran, eta ezin zen etxerik jaso leku hartan. Errepublika garaian eraiki ziren bertako lehen etxe pribatuak eta inperio garaian monumentuz bete zen: Panteoia, Augustoren Mausoleoa, Agripa eta Neronen bainutegiak...

87. 92. Dionisos / Baco
88. 93.

Mahatsaren, ardoaren eta zoramenaren jainko greziarra, K.a. V. mendetik aurrera Bako ere deitua. Latinoen Liber Pater jainkoa da. Dionisos landare munduaren jainkoa zen berez. Dionisosenganako gurtza Trazia eta Frigiatik ekarri zuten greziarrek, baina jatorriz Kreta edo Egiptokoa zen. Dirudienez haren kondairek erligio eta gizarte agintarien lizunkeria eta olgetei egindako kritika adierazten dute. Semele, bere ama, Zeusen maitalea zena, haurdunaldiaren seigarren hilabetean hil zen. Zeusek berak umekia hartu eta izterrean josi ondoren zegokion garaian jaio zen Dionisos.

89. 94.

Beste kondaira baten arabera, Zeusen eta Persephonaren semea da Dionisos. Hera jainkosak, jeloskortasunak hartuta, haurra lapurtu zuen eta Titanei eman. Titanek lau puzketan zatitu eta egosi ondoren jan egin zituzten haurraren puskak. Ateneak bihotza jaso eta Zeus-i eman zion. jainko nagusiak bihotaz hartu eta haren bidez utzi zuen haurdun Semele. Zeusek suntsitu zituen Titanen errautsetatik sortu zen giza gendea. Bi kondairen arabera Dionisos bi aldiz sortua da. Haren omenean antolatzen ziren jaietan ( Dionisiakoak ) erabiltzen ziren mozorroetatik eta egiten ziren bilera burrunbatsuetatik sortu ziren trajedia, komedia eta drama satirikoa.

90. 95.

Italian K.a. II. mendean, hain asaldagarriak ziren Bakanalak , non Senatuak berak debekatu zituen, eta orgien aurkako auzi gaitzak egin zituzten.

91. 96. Efesto / Bulkano
92. 97.

Greziako mitologiako pertsonaia, suaren jainkoa. Zeusen eta Heraren seme zen; elezahar batzuen arabera Afrodita zen haren emaztea, eta beste batzuek diotenez, berriz Karita. Herrena zen; atsekabe handia izan zuen hura Hera bere amarentzako, eta jaio zenean kanpora jaurti zuen haserre. Geroago Zeusek, aitak, berriro bota zuen zerutik familiarteko haserre batengatik. Eskulangileen zaindaria zen.

93. 98. Hermes / Merkurio
94. 99.

Olinpoko mezularia, merkataritzaren, lapurretaren eta hegaldien jainkoa zen; bidaiariak bidean zehar gidatzen zituen jainkoa. Zeus eta Maiaren semea zen. Dortoka batez lehen lira egin zuen. Hego zabaletako burukoak jantzia, eskuan makila zuela, eta espartin hegodunekin irudikatzen zuten. Erromatarrek Merkurio izena jarri zioten.

95. 100. Hades / Pluton
96. 101.

Hildakoen jainkoa, Kronos eta Rearen semea. Jainkoak Titanei nagusitu ondoren unibertsoa banatu zen hala, Hadesi lurpeko munduaren erregetza egokitu zitzaion. Ziklopeek eman zioten buru babes magiko bati esker ikustezin bilakatzen zen. Persefone, Demeteren alaba, bahitu zuen. Heraklek zauritu egin zuen ifernuetara sartu ahal izateko. Pluton (aberastasunen emaile) izengoitia ere eman izan zaio, eta ugaritasunaren adarra eskuetan duela irudikatzen da.

97. 102. Poseidon / Neptuno
98. 103.

Itsasoetako eta, orohar, uretako jainkoa, itsaketaren eta arrantzaren babeslea. Kronos eta Rearen semea ze, Zeus eta Hades bezala, eta Anfrititeren senarra. Pelias, Neleo, Anteo, Orion eta Polifemo ziren Poseidon-en semeak. Grezia guztian hedatua zen haren gurtza. Erromako mitologiako Neptunori dagokio Poseidon.

99. 104. Urano

Zeruaren personifikazioa, Lurraren maskulino eta emankor elementua. Gearen (Lurra) seme. Bere semeak ugariak dira, Titaneak, Hekatonkiroak, Ziklopeak, Furiak, Ninfak, … Afrodita beste batzuren artean.

100. 105. Gea

Lurra. Unibertsoko elemen-

tuetariko bat. Ugaltasunaren jainkosa eta orakuluena. Jakinduriaren zaindari. Geroago kultu hauek beste jainko eguneratuengana desbideratu zen. Uzten eta ugaltasuna Demeterengana pasatu zen eta Apolo urakukuen jainko izan zen, azkenik Hades hildakoen jainko gelditu zen.

101. 106. Urano eta Gearen leinua
102. 107. Hestia / Vesta
103. 108.

Etxearen jainkosa, Kronos eta Rearen alaba. Erromatarrek Vesta izenaz ezagutu zuten. Poseidonek eta Apolok maite izan bazuten ere beti birgina iraun zuen. Ez zuen sekula Olinpotik aldegin. Gizartearen eta erlijioaren egonkortasuna sinbolizatzen du. Erroman sazerdotesa talde bat sortu zen honen omenez Vestalak . Vestaren sua gordetzen zuten eta bizi osoan birgina iranu behar zuten.

104. 109. “ Dioses Menores” deiturikoak

Apolo / Apolo

Demeter / Ceres

Eros / Cupido

Leto / Latona

Persefone / Proserpina

Rea / Cibeles

Selene / Ilargia

Asklepio / Eskulapio

105. 110. Apolo
106. 111.

Egunaren eta Argiaren jainko greziarra. Zeus eta Letoren semea eta Artemisaren anaia bikia. Herak, Letoz jelosturik, jainkosa hau erditzeko unean onar zezaten debekua emana zien lurreko leku orori. Leto toki batetik bestera atseden hartu gabe zebilela, uharte batek eman zion babesa, zeren hain zoritzarreko zen non ez baizuten ezeren beldurrik. Artemisa eta Apolo bertan jaio ziren eta jainko honek, esker honez, mundu greakoaren erdian finkatu zuen uharte hura, eta Delfos ("Distiratsua") izena eman zion.

107. 112.

Jaio eta zazpi egunetara heldutasunera iritsirik, Delfosa abiatu zen, bertan, Zeusen ordenari men eginez, santutegi bat eraikitzearren; zisnek eramandako orgak, alabaina, hiperboreoen lurraldera eraman zuen. Haien artean urtebete iraganik, Delfosa iritsi zeneko Temisen orakuluaz jabetu zen Piton suge odolzaleak bere mende hartuz zuen lurraldea. Munstroua hil ondoren eta haren izpiritua baketzearren Joko Pitikoak ezarri zituen. Orakulua baretu zuen eta tripode sakratua ezarri zuen santutegian; haren gainean emakume apaiz Pitia deituak, jainkoak inspiraturiko orakuluak ematen zituen.

108. 113.

Geroago, bere anaia Herakleren aurka borrokatu zen, beronek orakuluaz jabetu nahi izan baitzuen.Orohar, Apolo ez zen oso zoriontsua izan maitasun kontuetan: ninfek eta emakumeek ihes egiten zioten, baina zenbaitetan bortxatu egiten zituen. Talia musarekin elkartzearen ondorioz Koribanteak sortu ziren, Uraniarekin Orfeo musikalaria izan zuen eta Koronirekin Asklepios, medikuntzaren jainkoa. Haren mendekuak izugarriak izan ziren: Ziklopeak hil zituen, baita Nioberen haurrak ere; Marsias satiroa bizirik larrutu zuen, musikari gisa herronka egiteagatik...

109. 114.

Troiako Gerran, izurria zabaldu zuen graziarren artean Krise bere apaiza mendekatzeko, Agamenon haren alaba bahitua zuelako; Laokonte eta haren semeak Apolok bidalitako sugeek ito zituzten bere kontrako laidoa zigortzearen. Egeoko herrien ezaugarria den sinkretismoa mamitzen da Apolorengan, heleniar munduaren mugez kanpotik iritsitako haibat jainko biltzen baititu. Mendeetan zehar haibat atributu aitortu zaizkio (lira, arkua, tripodea, erramua, oreina, etab.), harenganako gurtzak hartu zuen hedaduraren adierazgarri.

110. 115.

Igermen, musika eta poesiaren jainkoa, musen babeslea (Musageta), aldi berean gerrari eta artzaina da. Eguzki jainko gisa garbitzaile eta sendatzaile izanik ere, mendekatzaile eta bortitz ageri da batera, maiz aski sumindurak bereturik. Argitasunaren sinboloa, erljio orfikoaren jainkoa izan zen. Edertasunaren eredu greziarra, Apolo Antzinateko estatua askoren inspirazio da: Piombiniko Apolo (K.a. 500); Apolo Sauroktono, Praxiteleren kopia (K.A. 340 inguruan); Apolo Kasel, Fidiasen obratzat hartua; Apolo Choiseul-Gouffier, Kalamiren obratzat dutena; Tibereko Apolo (K.a. 450); Belbedereko Apolo (K.a. III. m.); Rosaseko Kolosoa.

111. 116. Demeter / Ceres
112. 117.

Greziako jainkosa, Zeusen ahizpa eta Persefoneren ama. Nekazaritzaren eta bizitzaren jainkosa zen. Haren omenez ospatzen ziren Eleusiseko misterioak. Erromatarren Ceres jainkosari dagokio.

Latinoen artean, emankortasunaren jainkosa; Saturnoren alaba, Jupiterren arreba eta Proserpinaren ama zen. Greziako Demeter-en erromatar ordaina da.

113. 118. Eros / Cupido
114. 119.

Ares eta Afroditaren seme. Amodioaren jainkoa. Munduaren indar funtzezkoetariko bat. Anai bat dauka: Anteros “amor correspondido”. Egodun umea bésala irudikaturik eta bakarrik bere anaiaren ondoan dagoenen hezitzen da eta gizon bilakatzen da. Jainkoen artean eta gizonen artean egindako interbentzioak asko dira.

115. 120. Leto / Latona

Zeo eta Febe titanen alaba eta Zeusen maitalea. Erditzeko toki baten zebilela, Delosen aurkitu zuen Poseidonen laguntzari esker. Apoloz eta Artemisaz erditu zen eta haiek babestu zuten Tizio erraldoiarengandik. Osasunaren jainkosatzat hartua zen erromatarren artean.

116. 121. Persefone / Proserpina
117. 122.

Zeus eta Demeterren alaba. Inpernuetako jainkosa. Hadesek bahitu zuen bere emazte egiteko asmotan. Demeterrek, oso hasarre, lurra madarikatu zuen, Persefone agertu arte, ezer ere ez jaiotzea galeraziz. Hadesetik ezin zitekeen bueltatu, hildakoen janaria probatuz gero. Persefonek granada baten ale bat jan zuen eta bueltatu ezin izan zuen. Zeusek Demeter baretzeko zera erabaki eta agindu zuen: Persefonek urte erdia lurran eta beste erdian Hadesen pasatzea.

118. 123. Rea / Cibeles
119. 124. Rea / Cibeles

Urano eta Gearen alaba. Titanidetariko bat, Cronos anaiarekin ezkondua. Hauetatik Olinpikoen lehen leinua jaiotzen da: Hestia, Demeter, Hera, Hades, Poseidon eta Zeus.

120. 126. Selene / Ilargia
121. 127.

Ilargia irudikatzen du. Hiperioren alaba eta Heliosen arreba. Pan eta Endimionen naitalea zen. Zilarezko gurdi bat zeruan gidatzen irudikatu ohi da.

122. 128. Asklepio / Eskulapio

Apolo eta Coronideren seme.

Medi z inaren jainkoa. Kiron

zentauroa k hezi zuen, honek

medi z ina erakutsi zion. Oso

trebea zen, hilak berpiztu

zituen, Zeusek, munduaren o reka

mantentzearen asmoz, tximista

b atekin hil zuen eta gero, beren

merituengatik, jainko mailara

eraman zuen.

123. 129. Taldeko Dibinitateak

GRAZIAK HESPERIDEAK MOIRAK MUSAK NEREIDAK PLEIADEAK ORDUAK PARKAK

FURIAK GORGONAK

NINFAK   URTAROAK

124. 130. Graziak
125. 131.

Edertasunaren jainkosak eta agian jatorriz landareen potentziak. Olinpon Musekin bizi dira. Apoloren laguntzaileak dira. Hiru ahizpak dira: Eufrosine, Talia eta Aglage. Eskinetakoak norabide batera, besteak, erdikoak, bestera begiratuz agertzen dute. Aita Zeusa da, ama Ozeanoren alaba Eurinome, Batzutan hera agertzen da ama bazala. Espirituaren eta artearen lanetan eraginak izaten dituzte. Atenea, Eros eta Dionisioren SEQUITOan daude

126. 132. Hesperideak

Gauaren alabak. Herari konsagraturiko jardina zaintzen dute. Honetan Lurrak hartu zituen urrezko sagarrak, ezkon oparia, daude. Sagar hauek hilezkortasuna ematen dute.

127. 134. Moirak

Greziako jainkosak, gizaki bakoitzaren patuaren irudiak. Oso lege estu zuten, eta jainkoek ere zezaketen lege hori alda. Hari baten bidez gidatzen zituzten gizonen jaiotza eta heriotza. Hiru ziren : KLOTO, LAKESIS eta ATROPOS.

128. 136. Musak

Burulanezko antzeen buruzagi ziren bederatzi jainkosetako bakoitza. Bakoitzari “arlo” bat dagokio. “Atributoak” eramaten dituzte, arloarekin erlazionaturik.

129. 140. MUSAK JAKINTZA ARLOA ATRIBUTOAK KALIOPE Olerki epikoa eta elokuentzia. Idazteko materiala (oholzkak eta estiletea) KLIO Historia. Tronprta eta klepsidra. ERATO Lirika korala eta poesia erotikoa. Lira. EUTERPE Musika. Txirula. MELPOMENE Tragedia. Trajediako maskara. POLIMIA Mimika. Pentsakor keinus eta atzamarra ahoan. TALIA Komedia. Maskara komikoa. TERPSIKORE Olerki lirikoa eta dantza. Zitara. URANIA Astronomia. Zerua eta konpasa.
130. 141. Nereidak

Maila apaleko jainkosak, iturri, ibai, baso edo mendietan bizi zenak. Ninfek zelaien, basoen eta, orohar, izadiaren emankortasuna irudikatzen zuten. Homeroren poemen arabera Zeusen alabak ziren. Haitzuloetan bizi ziren eta hilkorrak izanik ere guztiz bizialdi luzea zuten. Jainkosa nagusien laguntzaileak ziren (Artemisenak bereziki), eta goragoko maila bateko beste nInfen zerbitzuan era izaten ziren (Kalipsorenak edo Zirzerenak esaterako).

131. 142.

Orohar ez ziren gizonen etsai. Bestalde, amodioarekin zerikusia duten mito askotan azaldu ohi dira Pan edo Priapo jainkoen edo satiroen maitale gisa, nahiz eta Zeus, Apolo, Hermes eta beste askorekin ere harremanetan izan zituzten. Bizi ingurunearen arabera, mota anitzetakoak ziren: ozeanideak itsas zabaleko ninfak ziren; nereidak edo itsaso bareko ninfak; oreadak, mendikoak eta haitzuloetakoak; alseidak , arboladietakoak, etab.

132. 144. Pleiadeak

Atlas eta Pleioneren zazpi alabak, sei ikusgarriak eta beste bat ikusiezina Sísifo hilkorrarekin ezkontzaz lotsaturikoa. Zeus-ek uso bihurtu zituen Orionraldoiarengandik salbatzeko, eta gero kostelazioen artean ezarri zituen. Astronomian erabiliak zeruan ikusten duguna deskribatzeko.

133. 146. Orduak

Zeus eta Temisen alabak, Moireen ahizpak. Hiru dira: Eumomia (Disciplina), Dice (Justizia) eta Eirene (Pakea). Ateniarrek Talo, Auxo eta Carpo deitzen zituzten. Naturaren dibinitate bezala landetako zikloa presiditzen dute; ordenaren dibinitate bizala social oreka bermatzen dute.Olinpoan rol ezberdinak dauzkate: jainkoen etxeko ateak zaintzen dituzte, Haera zaindu zuten, Afroditaren SEQUITOan agertzen dira, Panen laguntzaileak dira… Hiru neskato bezala agertzen dira irudietan, lore batekin edo landare batekin eskuetan. Abstraktoak dira.

134. 147.
135. 148. Parkak

Erroman patuaren jainkosak, greziar Moirekin identifikaturikoak. Hasieran jaiotzaren demonioak izan zirela ematen du, baina kutsu hau berehalaxe desagertu zen Moirekin parekatzean. Gizakien visitas antolatzen duten HILANDERASen bezala irudikatzen dira. Ahizpak dira, batak jaiotza presiditzen du, beste batek ezkontza eta hirugarrenak heriotza. Foroan hiru parkek escultura bakoitza zeukan “Tria Fata” = “Tres Hadas” = “Tres Destinos”.

136. 150. Furiak / Eriniak

Grekoen artean, ifernuko mendekuaren jainkosak, erromatarren artean, Furiae deituak. Erinia hitzak bortxaz hildakoaren mamua, hiltzaileari jarraitzen zaiona, adierazten du. Eskilok Eumenideak ("Onuragarriak") deitu zien, izen bildurgarri hura baztertuz. Hesiodok Lurraren eta Kronosek iraindu zuen Uranoren odol tanten alabatzat jo bazituen ere, Lurraren edo Gauaren alabatzat hartu ohi dira. Dontzeila hegodun gisa irudikatzen dira, suge kiribilduz osaturiko ilea eta itxura izugarria dutela. ALEKTO , TISIFONE eta MEGERA .

137. 152. Gorgonak

Antzinako grekoen artean, hiru emakumezko munstroetako bakoitza: ESTENEA , EURIALA eta MEDUSA . Sugez inguraturik, hegodun eta atzamar zorrotz eta agin beldurgarriak zituztela irudikatu ohi ziren. Medusa, hilkorra zen ahizpa bakarra, oso neska liraina zen, baina Ateneak ileak suge bihurtu zizkion, eta hura ikusten zuen oro harri bihurturik geratu ohi zen.

138. 154. Ninfak

Zeusen alabak naturaren personifikazioak dira. Oso ederral eta alitsuak dira. Artemisa, Dionisio edo Pan-ekin agertzen dira. Izenak aldatzen dira tokien arabera: Oreades -mendietakoak Nayades - erreketakoak, Hamadriades - zuhaitzetakoak, Agronomos – landetakoak, Nereidas , - itsasokoak, Crenides – iturrietakoak, Napetas , haranetakoak, Antriades - kobetakoak, Alseides , - ohianetakoak, Meliades , - de los fresnos, Driades , - de los robles, Limónides , -zelaietakoak, Perimécides , - abereenak Epimelides , - ardienak, Hesperides , - ilunabarrenak...

139. 156. Urtaroak

Zeus eta Temisen alabak. Naturaren ugaltasunarekin erlazionaturikoak. Dice, Eunomia eta Irene izenekoak. Beste izen alternatiboak: Talo, Auxo eta Carpo.

140. 158. Heroi Greziarrak

ULISES / ODISEO

TESEO

PELEO

TELAMON

AIAX

141. 159. Ulises / Ulise / Odiseo

Greziako mitologian Itakako erregea. Learteren eta Antilearen semea zen, Peneloperen senarra eta Telemakoren aita. Greziarrek Sziros uhartera bidali zuten bertan izkutaturik zegoen Akileren bila. Troiako gerran parte hartu zuen, Diomede babestu zuen eta Ajax Homeroren bi heroiak garaitu zituen Patrokloren ohoretan egin ziren hilketa jokoetan, Akileren eta Agamenonen artean bakea egin zuen, eta Akileren armez jabetu zen.

142. 160.

Zurezko zaldiaren sortzaileetako bat izan zen eta zaldi hura erabili zuen. Greziarren garaipenaren ondoren, urrun ibili zen hamar urtez, eta denbora horren barruan Itakara itzuli zen Penelopek inguruan zerabiltzan ezkongaiak hiltzeko asmoz. Odisea epopeian kontatzen dira Ulisek izan zituen gorabeherak eta abenturak, eta Iliada epopeian gerlari abil eta maltzur gisa ageri da. Artista askoren indpirazio iturri izan da. Etruriarrek Nanos (Ibilkorra) izena eman zioten.

143. 162. Teseo

Atenasko erregea. Egeo erregearen eta Etraren semea zen. Elezaharraren arabera, ezin zen Atenasera joan bere aitak ezpata azpian utzi zuen harritzarra altxatzeko gauza izan arte. Atenasen Egea bere emaztearen mende bizi izan zen. Kretara joan zen eta Kretako Labirintuan Minotauroa hil ondoren, Ariadnak emendako harilari esker aurkitu zuen irteera.

144. 163.

Ariadnarekin batera Kretatik ihes egin zuen, baina Naxos-en abandonatu zuen hura. Minotauroa hiltzen bazuen bere belaontziko bela beltzen ordez zuriak ezarriko zituela agindu zion aitari, baina ahaztu egin zitzaion, eta aitak, ontziak bela beltzak zeramatzala ikusi zuenean, bere burua itsasora bota zuen; harrezkero itsaso hura Egeo deitu zen. Teseo Atenasko errege egin zen, eta Atika gehiena konkistatu zuen. Itsasoan lapurretan ibiltzen zen, eta bere espedizioetako baten ondoren, Antiope amazonarekin itzuli zen, baina hura abandonatu eta Fedrarekin elkartu zen.

145. 164.

Horren ondorioz amazonek Atenas inbaditu zuten eta haien aurka borrokatu behar izan zuen. Likomede erregeak hil zuen. Atenastarrek Herakleren antzeko heroi bihurtu zuten Teseo.

146. 166. Peleo

Eaco eta Endeis seme. Telamoren anaia eta Focoren sasianaia. Peleok eta telamonek Foco hiltzen dute, baina Peleoren irainatik ihes egin izan behar zuten. Peleo hainbat abenturatan agertzen da, Argonautena batez ere, baina bere fama Akilesen aita izatean datza. Tetisek, hiltzerakoan, itsasoko fondora eraman zuen.

147. 168. Telamon

Eaco eta Endeis semea, Pelearen anai. Anai biak Eginatik herbesteraturik izan ziren, Foco anaia hiltzeagatik. Glaucearekin ezkonduz Salaminako erreinua jaso zuen. Emaztea hil ondoren Megarako erregearen alaba Peribearekin ezkondu zen. “Ayax Handia” izan zuten. Bukaeran Hesionekin ezkondu zen, Heraclesek Troya hartu ondoren. Calidonen CAZERIA neta argonauten bidaian parte hartu zuen.

148. 170. Ajax

Homeroren bi heroiren izena. Lehenegoa, Salaminako erregea, greziarrik adoratsuena da Akileren ondoan. Akile hilik gertatu eta haren armak eskatu zituen beretzat, baina gainerako buruzagiek Ulise hobetsi zuten. Eroturik, artalde oso bati moztu zion lepoa greziarrak zirelakoan; bere okerraz konturatzean, bere buruaz beste egin zuen. Bigarrena lokriarren erregea da. Troia hartu ondoren, Kasandra emakume apaiza Atenaren tenpluan bortxatu eta gero itsasoan galdu zen.

149. 171. Ajax eta Akiles
150. 172. Heroi Troiarrak

AGAMENON

ANKISES

AKILES

ENEAS

PRIAMO

NESTOR

151. 173. Agamenon

Argosko eta Mizenasko elezaharretako erregea, Atreo eta Aeroperen semea eta Menelaoren anaia. Troyaren aurkako espedizioa presiditzen du. Helena, bere emaztea eta Menelaori, bere anaia eta helenaren senarra, lapurtutako altxorrak errekuperatu nahi ditu. Etxerako itzuleran bere emazteak Klitemestrak eta Egistok, amorantea, hiltzen dute. Orestes semeak hilketa mendekatzen du.

152. 175. Ankises

Kapis eta Temisteren seme. Dardaniarren errege eta Enea heroiaren aita. Zeusek itsu eta erren utzi zuen Afroditarekin izandako amodioaz parre egiteagatik.

153. 177. Akiles

Homeroren heroia, mirmidoniarren erregea, greziarren arteko gudari adoretsuena Troiako setioan. Tetis eta Peleoren semea, Kiron zentauroa izan zuen irakasle gerra antzeetan. Zauriezina egiteko asmoz, amak Estigio aintziran sartu zuen orpotik atxikirik zuela. Troian hil behar zuelako iragarpena saihestu nahiz, haren amak Sziros uhartean ezkuratu zuen, baina greziarrek, haren adorea ezaguturik, Ulise bidali zuten haren bila.

154. 178.

Troiako setiora eramanda, bere ospea egiaztatu zuen, kemen handiz borrokatuz, harik eta Agamenonek Briseida jopua kendu zion arte. Bere dendara erretiraturik ez zuen gehiago borroka egin nahi izan. Akileren hasarreak arriskuan jarri zuen greziarren garaipena, troiarrak behin eta birritan nagusitu baitzitzaizkien. Patroklo laguna Hektorrek hil zuenean, berriro ekin zion borrokari Hefestok landu eta apaindutako arma miragarriekin. Mendekua hartu zuen Hektor hilez, baina beronen anaia Parisek jaurtikitako gezi hilgarriak orpoan jo zuen. Akileren heriotzaren ondoan, estabaida sortu zen Ulise eta Ajaxen artean heroiaren armez nor jabetu.

155. 180. Eneas

Troiako printzea. Haren inguruan eratu zen Erromaren sorrerari buruzko mitoa. Ankisesen eta Afroditaren semea zen; horregatik jarri ziren erromatarrak Venusen zaindaritzapean. Kreusarekin, Priamoren alabarekin ezkondu zen, eta Troiako gerran garrantzi handiko eginkizuna izan zuen. Greziarrek Troia hiria erre zutenean, Penateak salbatu zituen, eta bere aita bizkarrean zuela eta semea aldean hartuta, ihes egin zuen; baina ekintza horretan emaztea galdu zuen.

156. 181.

Hogei ontziko armada bat osaturik, Kartagora heldu zen, eta han Dido erreginak hartu zuen. Jupiterrek agindurik, aurrera jarraitu zuen, Erromara heldu arte. Latino erregearen alaba Laviniarekin ezkondu eta haren ordez errege izan zen. Rutuloek hil zuten, eta Olinpon onartua izan zen, Tito Livioren arabera. Haren leinukoa zen Romulok, sortu zuen Erroma.

157. 183. Priamo

Troiako azken erregea eta Laomedonteren seme eta ondorengoa. Troia berriro eraiki zuen eta frigioekin bateginik, amazonen aurka borrokatu zen. Elezaharrak dioenez, 50 seme eta alaba asko izan zituen, hemeretzi bigarren emazte Hekubarekin (Hektor, Paris, Heleno, Deifobo, Kasandra, Kreus eta Polixena haien artean) . Pirrosek hil zuen.

158. 185. Nestor

Greziako antzinako mitologian Pilos-ko erregea, Neleoren eta Closiren semea. Heraklek Nestor-en hamai-

ka anaiak hil zituenean berak

ihes egitea lortu zuen. Iliada

eta Odisea liburuetan urteek

ematen duten zuhurtasunaren

irudia da.

159. 186. Beste izen batzuk....

ADONIS AMAZONAK ATALANTA

CADMO CALIPSO CASANDRA

CIRCE DEDALO EDIPO

EURIDIZE EUROPA FAETONTE

GANIMEDES HELENA HERKULES

HERMAFRODITO IKARO

JASON MINOTAURO ORFEO

PANDORA PARIS PENELOPE

PERSEFONE / PROSERPINA PERSEO

PIGMALION POLIFEMO PROMETEO

160. 187. Adonis

Feniziar jatorriko jainko greziarra. Ugalketaren ar eredutzathartzen zen. Greziako mitologiaren arabera, Afroditaren maitale gazte eder hau basurde batek hil zuen, baina Zeusek jainkosa haren erreguari amor emanez, urte sasoi bat tartarotik kanpora egin ahal izateko ahalmena eman zion, gainerakoa bertan, Persefonerekin, egon behar zuelarik.

161. 188. Venusekin Adonisen Jaiotza
162. 189. Amazonak

Kaukason, Asia Txikiko iparraldean edota Eszitian bizi izan zen emakume gudukariek osatua bide zen alegizko herriko emakumea. Herri horretako emakumeak ehiztari eta gudari porrokatuak ziren, mitoak dioenez; bular bat erretzen omen zuten arkuan aiseago ari ahal izateko. Beren artean gozonezkorik onartze n ez zutelarik, seme jaio berriak hil, esklabo gisa erabili edo aitarengana bidaltzen omen zituzten.

163. 190. Amazonak Komikietan Egungo artean
164. 191. Atalanta

Arkadiar mitologiako eta Tebasko zikloko heroia. Taso erregearen alaba, edo Eskeneorena, beoziarren arabera. Afroditak bultzaturik, melanion (Hipomene, beoziarren arabera) lehaitu zen Atalantarekin, lasterketa batean nork irabazi. Jainkosak emaniko hiru urrezko sagar utzi zituen erortzen; Atalantak haiek biltzen galdu zuen denbora, eta Hipomenek irabazi zuen lasterketa. Atalantak kalidon basurdearen ehizan parte hartu zuen, eta Agonauten espedizioko partaidea izan zen.

165. 192. Atalanta Hipomenesekin
166. 193. Kadmo

Tebaseko eraikitzaile eta lehen erregea, Harmoniaren senarra. Zibilizatzaile heroia. Bizitzaren bukaeran, biak suge beltzak bilakaturik izan ziren eta Elisiar landetara eramanak izan ziren.

167. 194. Minervarekin Beste Pertsonaiekin
168. 195. Kalipso

Helio eta Perseisen alaba. Ogigia irlan bizi da. Odisean, Ulises eusten du haram urtetan bere etxean. Nausitoo eta Nausinoo semeak izan zituzten.

169. 197. Kasandra

Antzinako Greziako mitologian Priamo, Troiako azken erregearen alaba. Apolo Kasandraz maitemindu zen, eta igerpen ahalmena agindu zion bere maitasunaren ordainetan. Kasandrak, ordea, haren oparia hartu baina ez zion amodiorik eman. Apolok, zigortzeko, bere igerpenak ez zizkiotela inoiz sinetsiko agindu zion.

170. 198. Zirce

Helio eta Perseisen seme. Eea irlan bizi zen. Oso sorgin famatua, Pasifae ahizpa eta Medea bilobaren bezala. Bere irlako itsaertzetara heltzen ziren guztiak animali bilakatzen zituen. Ulisesek aurre egin zion bere lagunak emandako formatik , txerriak hain zuzen ere, askatzeko. Argonauten historian agertzen da ere.

171. 199. Circe
172. 200. Dedalo

Greziako alegiazko arkitektoa, eskultorea eta asmatzailea. Mitologiaren arabera, Kretako labirintoa eraiki zuen. Kretako Minos erregeak bere seme Ikarorekin giltzaperatu zuten labirintoan, Parsifae erreginak zezen batekin izan zituen harremanetan zerikusia izan zuelako. Harreman horien ondorioz Minotauro munstroa jaio zen.

173. 201.

Dedalok argizarizko hegoak eta lumak eginez ihes egitea lortu zuen labirintotik Ikaro semearekin batera, baina semeak eguzkitik gertuegi egin zuen hegan, eta hegoek su harturik itsasora erori eta ito egin zen. dedalo Siziliara erbesteratu zuten eta bertan eraiki zituen ubidea eta gotorlekuak.

174. 203. Edipo

Layo eta Yocastaren, Tebaseko erregeak, seme. Tragediak markaturiko heroia jaiotzetik. Augurioak ikusita jaio bezain laster abandonatu zuten. Esfingearekin bukatzeagatik Tebaseko tronua irabazi zuen. Bere aita hil zuen eta bere amarekin ezkondu zen. Bere amarekin Ismene, Antigona, Eteokles eta Polizizes seme-alabak izan sitúen. Inzestoaz konturatzerakoan bere buruari begiak kendu zizkion.

175. 204.

Tebasetik herbesteraturik bere alaba Antigonarekin, lazarillo legez, hil arte. Elezaharraren arabera, Apolo lira jotzailearekin lehiatzera ausartu zen. Apolok baldintza batekin onartu zuen erronka: irabazleak nahiko zuen zigorra emango zion galtzaileari. Jainkoa musikariari nagusitu ondoren bizirik lurraru zuen eta, azkenik, izen bereko ibai bihurtu zuen. Marsiasen larrutzea oso gai erabilia izan zen arte helenistikoan.

176. 206. Euridize

Antzineko grekoen artean, Driadetako bat, Orfeoren emaztea. Aristeok jarraikitzen ziola, suge batek hozka egin eta hil zen. Orfeo orduan ifernuetara jaitsi eta berriro lurrrera ekartzeko baimena lortu zuen horretarako ezinbesteko baldintza zuelarik Euridizeren aurretik irtetea atzera begiratu gabe. Baina hala hitz eman bazuen ere, itzulerakoan Hadestik irten aurretik burua itzuli zuen Orfeok, eta Euridize desagertu egin zen berriro ilunbetan.

177. 208. Europa

Antzinako grekoen artean, Agenor, Feniziako erregearen alaba, edo Homeroren ustetan Fenixena. Zeus guztiz liluraturik geratu zen Europaren edertasunaz, eta zezen itxura harturik, beste abereen artean nahastu zen. hain ontzana ikusirik, Europa zezenaren gainean eseri zen, eta orduan Zeusek Kretara ihes egin zuen Europa lapurtuta. Zeus eta Europarengandik jaio ziren Hinos, Radamanto eta Sarpedon.

178. 210. Faetonte

Helio eta Klimine Ozeanidearen seme. Faetonte izan ondoren, Klimene etipear errege Meroperekin ezkontzen da. Ume erregea bere aitazelakon heldu zen. Amak “aitaren” identitatea kontatu zionean, umeak frogak eskatu zizkion. Horrexegatik Heliori, benetako aitari, eguzki burdia eskatu zion.

179. 211.

Heliok burdia utzi zion, baina Faetontek hartutako alturagaik bildurturik, Lurrera hurbildu zen, ekuador zonaldea lehortu zen eta biztanleei larrua beltzatu zitzailen. Norabidea zuzendu ondoren zeruan “Via Lactea” egin zuen. Hondapen gaihiago ez egiteko Zeusek tximista bat bota zion eta umea fulminaturik Eridano errekara jausi zen.

180. 212. Fae- tonte
181. 213. Ganimedes

Eskuarki Tros eta Kalirroeren seme kontsideratua, troiar errege leinuko. Oso nerabe ederra zen. Zeusek , maitemindurik, bahitu zuen eta Olinpoko “kopazain” izendatu zuen, lan honetan Hebe ordezkatu zuen. Familiari konpensatzeko Zeusek jaikotar salid batzuk eta Hefestok egindako urrezko mahasti bat oparitu zizkion.

182. 214. Ganimedes
183. 215. Helena

Antzinako grekoen mitologian, zeus eta Ledaren alaba eta Menelaoren emaztea. Greziako emakumerik ederrena zen Helena, eta printze guztiek nehi omen zuten. Gazte zelarik Teseok bahitu zuen, eta Parisek geroago; bigarren bahiketa horren ondorioz piztu zen troiako gerra. Gorabehera horiek artye eta litaratura lan ugaritan hartu izan dira gaitzat. Euripidek, adibidez, Helena izeneko tragedia idatzi zuen.

184. 217. Herkules

Erromatarrek Herkules izenez ezagutu zutena. Aldize zuen jatorrizko izena, eta Zeus eta Alkmenaren semea zen. Gurputzaren indarra du ezaugarri. Sehaskan zegoela bi suge ito zituen besoen artean.

185. 218. Herkulesen 12 lanak

12 urte zituela hamabi egitandi egin zituen: Nemeako lehoia itotzea; Lernako hidra hiltzea; Erimantoko basurdea harrapatzea; Cerinako basahuntza lasterketan lotzea; Estinfalo lakuko txoriak hondatzea; Augien kortak garbitzea; Kretako zezena menderattzea; Diomeden YEGUAS hartzea; Amazonen erreginaren petrina magikoa lapurtzea; (10) Gerionen idien hartzea; Hespedideen urrezko sagarrak eramatea; Cerberoren bahiketa inpernuetan, eta beste ekintza ezberdin batzuk: Teseo ifernutik atera; ...

186. 220. Herkulesen lan batzuk
187. 221. Hermafrodito

Hermes eta Afroditaren semea. Ninfa bat maitemindu zitzaion, hain eder ikusirik, Kariako aintzira batean bainatzen ari zela; gazteak gaitzetsi zuen, baina, hala ere, berari lotu zitzaion ninfa betiko, eta jainkoei eskatu zien beren gorputzak bat egin zitzaten. Haren eskaria entzunik, jainkoek bi gorputza batu zituzten eta izaera bikoitzen pertsona sontu zen.

188. 222. Ikaro

Dedaloren semea. Minosek laberintoan atxilotu zuen, aitarekin batera. Parsifaek, Minosen emazteak, askatu zituen. Uhartetik ateratzeko, luma eta argizariz hego batzuk moldatu eta airetu egin ziren. Gora eta gora, ordea, eta Ikaro, aitaren aholkuei jaramon egiteke, gehiegi hurbildu zen eguzkira, eta hegoak urtu eta itsasora amildu zen. Samos uhartearen inguruko itsas alde horri Ikario deritza, Ikaroren oroimenez. Arteak askotan erabili du Ikaroren gaia.

189. 224. Jason

Tesaliako Iolko erregearen semea eta argonauten espedizioaren antolatzailea. Pelias bere aitaren anaiordeak Iolko erresumaz jabetu eta hil nahi izan zuen Jason umetan, baina honek ihes egin eta Kiron zentauroak hezi zuen. Heldutakoan, Iolkora itzuli zen Jason eta erreinua eskatu zion Peliasi. Baldintza bat ezarri zion erregeak aginpidea ematekotan, Urrezko Ardilarrua ekar ziezaiola alegia.

190. 225.

Kolkidera abiatu zen Jason Argon ontzian, argonauten buru, eta gorabehera askoren ondoan, Iolkora itzuli zen Jason, Medea Kolkidako erregearen alabarekin ezkondua eta ardilarru preziatu haren jabe. Handik gutxira hil zen Pelias, Medeak eragindako heriotzez, eta Iolkotik Korintora alde egin behar izan zuten senar-emazteek seme-alabekin. Hamar ureteren buruan, emaztea laga eta Kreonen alaba Kreusarekin ezkondu zen Jason. Medearen mendeku latza ekarri zuen Jasonen eta Medearen bizitzako atal hau bere Medea tragedian (K.a. 413)

191. 227. Minotauro

Giza gorputz eta zezen burudun monstruo. Parsifae (minosen emaztea) eta Kretako zezenaren fuitu. Minosek agindutako eta dedalok egindako laberintoan zigortuta. Teseok hil zuen.

192. 229. Orfeo

Traziako olerkaria eta musikaria. Traziako errege Eagroren eta musa baten elezahar gehienen arabera) semea. Bere kantu ederren bitartez izaki guztiak menderatzen zituen, eta landareak eta zuhaitzak makurrarazten. Horregatik batzuetan Apoloren semetzat hartu izan zen. Euridize, emaztea, hil zitzionean, ifernura joan zen haren bila. Itzultzerakoan, debekatua bazuen ere, atzera begiratu zuen Euridizek jarraitzen ote zion ikusteko, eta orduan emaztea betiko desagertu zen.

193. 230.

Elezaharraren arabera, Zeusen tximista batek hil zuen Orfeo, edo Menadeek hil zuten, zapuztuta, Orfeok baztertu zituelako. Esan ohi da zitara asmatu zuela, eta lirari bederatzigarren soka erantsi ziola bederatzi musen oroimenez. Orfeo hil ondoren, haren lira konstelazio bihurtu zen. Musikaren historian, Orfeoren pertsonaia jainkoek argitzen duten artistaren eredu gisa erabili izan da, musikari esker adiskidetasuna eta gizabidea zabaltzen duena.

194. 231.

Aipagarriak dira, besteak beste, Orfeo gaitzat hartu zuten musikagile hauen operak eta musika lanak: Peri (1600), Caccini (1602), Monteverdi (1607), Rossi (1647), Sartorio (1672), Gluck (1762), J.Ch.Bach (1770), Berroni (1776), Nauman ( 1786), Liszt (1854), Krenek ( 1923), G.F. Malapiero (1925), Milhaud ( 1926), Roger-Ducase (1926), Stravinski (1948)...

195. 233. Pandora

Jainkoek egindako emakumea, baina gizonentzako zigor bésala. Donu guztiak zeuzkan, Epimeteori eman zioten emazte bezala. Bere anaia Prometeok munduko gaitz guztiak kutxa batean sartu zituen. Kutxa hau Epimeteok zeukan eta Pandorak kuriositatea ezin izan zuen gainditu eta kutxa zabaldu zuen, honetatik gaitz guztiak irten ziren. Hauek oso azkar zabaldu ziren, bakarrik kutxan itxaropena fodo-fondoan gelditu zen.

196. 234. Paris

Troiako erregea, Priamo eta Hekubaren semea. Troia deuseztuko zuelako igarpena egina baitzen, Ida mendian utzi zuten txikitan, baina artzainek jaso eta hazi zuten. Troiara itzuli zenean Hera, Atenea eta Afrodita jainkosen artean ederrena zein zen erabaki behar zuen epailea izan zen; Hera hautatu zuen irabazle.

197. 235.

Herak horren truke munduko emakumerik ederrena eskaini zion, Helena. Helena harrapatzera Troiara joan zirenean Troiako gudua piztu zen; Hera hautatu izanagatik Parisen kontra mendekua hartuta Afroditak eta Ateneak troiarrei lagundu zieten guduan eta Paris gudu hartan hiltzea lortu zuen.

198. 237. Penelope

Icario eta Peribearen alaba. Ulisesen emaztea. Ulises Itakatik Troyara doanean, bere itzulera itxaroten du, lehialtasun eredua izanik. senargaiak sahiatzen ditu, engainatuz, egunean zehar ehundu eta gauean egindako lana desegiten zuen. Telemako semea izan zuen.

199. 238. Penelope
200. 239. Persefone / Proserpina

Zeus eta Demeterren alaba. Inpernuetako jainkosa. Hadesek bahitu zuen bere emazte egiteko asmotan. Demeterrek, oso hasarre, lurra madarikatu zuen, Persefone agertu arte, berarengandik ezer ez jaiotzea galeraziz. Hadesetik ezin zitekeen bueltatu, hildakoen janaria probatuz gero. Persefonek granada baten ale bat jan zuen eta bueltatu ezin izan zuen. Zeusek Demeter baretzeko zera erabaki eta agindu zuen: Persefonek urte erdia lurran eta beste erdian Hadesen pasatzea.

201. 241. Perseo

Zeusen eta Danaeren semea zen. Akrisio aitonak aginduta (Danaeren seme batek hilko zuela iragarri baitzion Akrisiori orakulu batek) itsasora bota zituzten Danae eta Perseo. Olatuek Serifo uhartera eraman zituzten biak, eta Serifoko errege Polidektek jaso zituen han. Polidekte Danaez maitemindu zen eta, amarengandik urrunarazteko asmoz, Medusa Gorgonarekin borrokatzera bidali zuen Perseo.

202. 242.

Perseok lepoa moztu zion Medusari, eta haren odoletik Pegaso, zaldi hegoduna, sortu zen. Serifo uhartera itzuli baino lehen, Andromeda askatu zuen eta harekin ezkondu zen. Beste Gorgonengandik ihes zihoala, Allas-ek laguntza ukatu zion, eta Medusaren buruak harri bihurtua utzi zuen. Perseo Argosa itzuli zen, eta Akrisio aitona hil zuen ustegabean, eta hala bere zen orakuluak iragarria. Fama handia du B. Celliniren Perseoren estatuak.

203. 244. Pigmalion

Chipren jaitako eskultore. Oso emakume eder baten escultura egin zuen eta beretaz maitemenidu zen. Pigmalionen eskaeraz, Afroditak visitas eman zion, Galatea jaioz. Pigmalion eta Galatearengandik Pafo semea jaio zen.

204. 246. Polifemo

Poseidon eta ninfa Toosaren semeetariko ziklope bat. Erraldoia zen eta oso zakarra, begibakarrekoa. Artzaina zen. Ulisesen Itakara bueltatzean, Polifemorekin egin zuen topo, begi bakarra itsutu zuen. Beste mito batean Galatea nereidaz maitemindurik agertzen da.

205. 248. Prometeo

Greziako mitologiako pertsonaia, Japetoren eta Klimenederen semea, Urano eta Gearen ondorengo ziren titanen arrazakoa. Prometeok, Hesiodoren arabera, sua lapurtu zuen Olinpotik gizonei emateko asmoz, baina Zeus-ek, haserre, harri baten inguruan kateatu zuen, arrano batek etengabe osatzen zitzaion gibela jaten ziola. Ondoregno alegien arabera, Herkulesek arranoa hil eta Prometeo askatu zuen. Poeta eta artista uragik erabili dute Prometeoren irudia beren lanetan.

206. 250. Prometeoren leinua
207. 251. Ekite kolektiboak

Ekite kolektibo asko daude Mitologian baina LAU nabarituko ditugu:

Troyako Gerratea

Jason eta Argonautak

Zazpiak Tebasen aurka

Parisen epaiketa

208. 252. Troyako Gerratea
209. 253.

Herri multzo baten eta Troiako hiriaren artean geratu zen gerra. Greziarrek Ponto Euxinoranzko konkistak hasi zituztenean Troiako hiriarekin egin zuten topo. Troia Dardaneloen itsasertsean gainean zegoen eta urre, kobre eta burdin hobi garrantzitsuak zeuden inguruetan. Hala, etsaien jomuga bihurtu zen eta greziarrek konkistatzeko espedizioa oatolatu zuten. Troaden eta inguruko uharteetan gertatu zen gerra eta azkenik, K.a. XIII-XII. mendeetan sugur aski, triako hiria setiatu eta suntsitu zuten.

210. 254.

Tradizio epikoaren arabera Troiako erregearen Priamo semeak, Parisek, eragin zuen gerra, Parisek Menelanoren emaztea, helena, bahitu baitzuen. Buruzagi greziar, akaier eta eoliarrek bat egin zuten eta Aulisen itsasoratu ziren Troaderantz, Menelaoren anaia, Agamenon, buru zela. Buruzagi hauen artean apaigarri dira Ajax, Akile, Diomede, Ulise, Nestor eta Filoktete. Troiako buruzagi militar nagusia Hektor zen. Troiako hiriaren gaineko setioa amaitzear zegoela Akile erretiratu zen eta horrek troiarren garaipena eragin zuen ia.

211. 255.

Ondoren Ulisek, Troiako zaldiaz baliaturik (zurezko zaldi erraldoi batean greziar soldatuak sartu zituen), hirian sartu eta konkistatu zuen, gerra hasi eta hamar urtetara. Troiako kondairari buruzko poema eta kronika ugari idatzi ziren greziarren eta erromatarren garaian eta Erdi Aroan zehar. Erdi Aroan idatzirikoen artean apaigarri dira Ben î ot de sainte-maure frantsesaren “ Roman de Troie ” (1154-1160) eta ...

212. 256.

... Guido delle Colonne siziliarraren “ Historia destructionis Troiae ” (1287) kroniak ; nolanahi ere guztiek Homero-k idatziriko “ Iliada ”poema epikoa dute oinarri. 1960ko hamarkadan “ pepplum ” motako pelikuletan agertzen da “ Troyako Helena ”, “Jason eta Argonautak ”.... 2004an, “ Troya ” pelikula egin zen Brad Pitt eta beste aktore famatukin.

213. 257. Jason eta Argonautak

Jasonek antolaturiko expedizioa. Kolkidako erregearen eskuan zegoen Aete, urrezko Toisoia edo ardilarrua eskuratzera joan ziren. Egunez eta gauez herensuge ikaragarri batek eta bi zezenek zaintzen zuten urrezko Toisoia edo ardilarrua. Zezen haiek ezin zitezkeen burdinez zauritu eta garrak isurtzen zituzten sudurretatik. Aeteren alaba medea sorginari esker, bere asmoa lortu zuten.

214. 258.

Medeak laguntza eman zien Jasonek emaztetzak hartuko zuela agindu ondoren. Izena Argos ontzitik datorkie, bertan joan baitziren; ontzi horretarako planoak Minervak berak eginak ziren. Jasonen mendeko gerrarien artean hauek dira garrantzitsuenak: Herkule , Hylas, Orfeo, Teleo, Teseo, Meleagro, Kastor eta Polux, Linzeo, Eskulapio, Augias, Piritoo eta Tifis.

215. 260. Zazpiak Tebasen aurka

Eskiloren trilogiaren azken partea, Layo eta Edipo beste biak. Polinices, Ediporen semea, heltzen da Tebasera bere tronoa exigitzea Eteokles anaiak kendu egin dio eta. Defentsa antolatzen dute ate bakoitzaren aurrean, 7 ate ziren eta, jefe bat ipintzen. Noski, Eteoklesi Polinices zagokion, azkenean batak besteari hiltzen du. Hileta elizkisunak egiten dira eta koruak negar egiten du.

216. 261.

Beste bertsio batek jarraitzen du, sugur aski asmatuta eta ez originala. Ismene eta Antigona, arrebak, koroarekin alkartzen dira. Mezulari batek Polinices hil ondoren bere hiriaren aurka borrokatzeagatik lurperaturik gabe geldituko zela iragarri zuen. Antigonak berehalaxe ediktoari jaramonik ez diola egingo eta berak lurperatuko duela adierazten du.

217. 262. Parisen epaiketa

Peleo eta Tetiseen arteko ezkontzetan, Erisek urrezko sagar bat bota zuen “edrerrenentzako” idazkiaz. Hera, Atenea eta Afrodita jainkosaek hartu nahi zuten eta Paris artzaiari, hilkorren artean ederrena, laguntza eskatu zioten erabakitzeko. Jainkosak bakoitzak sagarra eskazen zioen zeozeren truke: herak, handitasunaren truke; Ateneak, gerrako arrakastaren truke eta Afroditak, munduko emakume ederrena, bere amodioa. Parisek Afrodita aukeratu zuen eta honen laguntzaz Troyako Helena bahitu zuen.

218. 264. ARIKETAK
219. 265. Ariketak – Konzeptuak:

Definitu hurrengo konzeptuak:

MITO

MITOLOGIA

KOSMOLOGIA

TEOGONIA

220. 266. Autoreak:

Aipatu HIRU autore Greziarrak eta HIRU erromatarrak, obra nagusiekin.

221. 267. Jerarkiak:

Mitologian historio asko, pertsonai asko, autore asko… daude, baina edonolako JERARKIA egon badago. Nola antolatzen da Jerarkia hau edo hobeto MAILAK nola antolatzen dira?

1.

2.

3.

4.

222. 268. Jainko Olinpikoak:

Zenbat dira?

Zeintzuk dira?

Egin taula bat izen guztiekin, atributuekin eta dagozkien arloekin.

223. 269. “ Dioses menores” deiturikoak:

Zerrendatu eta generoa desberdindu: zutabe batetan femeninoak eta bestean maskulinoak.

Ikasi HIRU eta HIRU.

224. 270. Taldeko dibinidadeak:

Aipa ditzakezu komuneko ezaugarri nagusiak?

Zerrendatu Taldeko dibinidadeak.

Ikasi HIRU talde, gehien gustatzen zaizkizunak.

225. 271. Heroiak:

Zerrendatu heroiak alderdia mantenduz:

GREZIARRAK:

TROIARRAK:

Ikasi HIRU eta HIRU.

226. 272. Beste izen batzuk:

Zerrendatu, generoak desberdinduz.

Ikasi HIRU eta HIRU.

Irakurri zerozer MITOLOGIARI buruz.

227. 273. Irakurtketak:

Iliada , Odisea (Homero); Eneida (Virgilio) eta Metamorfosis (Ovidio) obren kapitulo batzuk irakurri eta laburtu.

228. 274. Bibliografia eta WWWgrafia

M.C. Howatson “ Diccionario de la Literatura Clásica ” Aliaza Ed. Madrid 1991.

Carlos García Gual “ Introducción a la mitología griega ” Alianza Ed. Madrid. 1992.

Grimal “ Diccionario de mitología clásica ”

229. 275.

http :// www . pantheon . org /

http://www.kelpienet.net/rea/

http :// www . elhuevodechocolate . com /mitologia1. htm

http://www.culturaclasica.net/MitologiaAranjuez/Aranjuez.htm

http :// www . culturaclasica .net/ MitologiaPrado / mitologia _Prado. htm

230. 276.

http :// www . mythweb . com / encyc / index . html ? refer =enciclopedias. com

http :// home . comcast .net/~ chris .s/ myth . html

http :// www . canariastelecom . com /personales/ fernandorubio /

http :// www . pantheon . org / areas / bestiary / articles . html

http :// www . pantheon . org / areas / genealogy /

231. 277.

http :// www . pantheon . org / areas / gallery / mythology / europe / greek /

http :// www . pantheon . org / areas / gallery / mythology / europe / roman /

http://publish.uwo.ca/~asuksi/heracles.html

http://pegue.com/grecia/fotosgrecia.htm

http :// abcdioses . noneto . com / grecia /semid2/ irene . htm

232. 278.

http :// abcdioses . noneto . com / grecia / grecia . htm

233. 279. Oharra

Eskertuko nizuke ikusi dituzun akatsak komunikatzea, diapositiba zenbakia esanez eta proposatutako zuzenketa

ESKARRIK ASKO

oxinaga @ yahoo .es

234. 280. Papo!!! Fin Amaiera Finis The end