SlideShare a Scribd company logo
1 of 21
•Publizitate kartela
Kartel bat euskarri batean dagoen publizitatea da.
Paper, kartoi edo beste materialeko lamina batean
inprimaturiko irudizko mezua (irudi, testu, zein
baliabide grafikoz osatua) da, informazioa zabaltzeko,
edo produktu bat merkatuan
bultzatzeko,aldarrikapenen bat egiteko, edo
ikuskizunen bat iragartzeko erabili ohi da. Kartelak
publizitate kanpaina zabalagoen parte izaten dira.
Tamaina handikoak badira, publizitate baila izena
hartzen dute.
Iraultza kartelgintzara litografiarekin iritsi zen, izan ere,
kolorearen erabilerak modu eraginkorragoan eta
atseginagoan ilustratzea ahalbidetzen zuen. Lehenik
Frantzian garatu zen , eta XIX. Mendeko azken
hamarkadan Europan barrena zabaldu zen. Kartelgile
ospetsuenetarikoak izan ziren Jules Chéret, Alfons
Mucha eta Henri de Tolouse-Lautrec. Beraien lanak
bere garaian jada kartel artistikotzat jotzen ziren.
KARTELGINTZA
1800. urte inguruan eman ziren bi gertakariei zor zaie kartelgintza
modernoaren sorrera.
Bata, eskala handiko industrializazioaren hasiera izan zen, zeinek
publizitatearen beharrra sortu zuen.
Bestea, 1798ko asmakizuna izan zen, koloretako kartelen ilustrazioa
errazten zuen inpresio metodo berria, litografia. Posterren
produkzioaren handitzea XIX. mendearen lehen erdialdean eman zen,
izan ere zerbitzuak eta produktu asko iragartzeko erabili baitziren. Garai
hartan ere hasi ziren azaltzen opera, antzerki eta ikuskizun desberdinak
iragartzeko kartelak.
Kartela sortu zen, kopia identikoetan, irudia modu masiboan
erreproduzitua izateko eta ahalik eta jende gehienarengana heltzeko
asmoz. Irudigintzan eta gizartean horrenbestekoa izan zen kartelen
eragina, beste arlo plastikoetan aritzen ziren artista ospetsuak ere
erakarri zituela arlo berri honek. Esate baterako Tolouse-Lautrec.
XIX. Mende amaierarako, kartela elementu artitistiko eta publizitario
modura egonkortua zegoen gizartean. Bere lekua egina zuen irudiaren
munduan. Horregatik kartelgintza beste esparru batzuetara zabaldu eta
erakusketak egiten hasiko ziren, kolekzionismoa hasi zen eta gaiari
buruzko aldizkariak argitaratzeari ekin zitzaion.
Steinlen-en kartela 1896
JULES CHÉRET(1836-1932) frantziarrak 1867.an, Sara Bernhardt-en antzerki
baten antzezpena iragartzeko kartel bat egin zuen, eta ordutik aurrera,
kartelgintzaren fenomenoa hedatzen joan da.
Chéret, antzerki eta cabaret-etako kartelen diseinatzaile izan zen eta bere
lanak Folies Bergere, Opera Antzokia edo Moulin Rougeko karteldegietan
eskegiak ikusi zituen. Baita ere, lurrinak, likoreak, kosmetikoak edo
farmazia produktuak promozionatzeko lanak egin zituen.
Chéret izan zen lehen artista kartelgile modernoa, kartelen itxura irauli
zuen, ilustrazioari goi-mailako trataera eman eta irudigintzan erabili zuen.
Izan ere marrazkia liburuak ilustratzeko soilik erabili ohi zen eta hau
gutxietsia zegoen. Bere lanetan, hizkiak ere diseinatuak eta ilustratuak
izaten ziren.
Irudietan eszena errealistak marraztu ordez, figura idealizatuak egiten
zituen, hauen edertasuna, bizia eta mugimendua azpimarratuz.
Antzerkietarako karteletan espezializatu zen, 1000 inguru egin zituen.
Chéreten inspirazio iturri barroko garaiko artearen maisulanak izan ziren.
Bere joera artistikoagoa zen gaur egun “publizistagoa” dioguna baino.
Lerro eta kolore lauekin bere marrazkietan sakonera lortzen zuen eta
gustu herrikoiekin erraz konektatzen zuen.
•Jules Cheret
Jules Chéret
ALPHONSE MUCHA(1860-1939) Jatorri
moldaviarrekoa, bere lana Parisen garatu zuen,
non berak eginiko Moet Chandon txanpainaren
edo Sarah Bernhardt aktoresaren kartelak ospetsu
egin ziren. Sarah Bernhardt-entzako kartelak
egiteaz gain, eszenografiak eta jantziak ere
diseinatu zizkion. Bitxigintzaren munduan ere
diseinuak egin zituen
Mucha-k lan asko egin zituen, ala nola pinturak,
posterrak (litografiak), oharrak, ilustrazioak,
diseinuak bitxigintzarako, alfonbretarako,
paperetarako eta antzerki dekoratuetarako. Lan
hauen estiloari “Art Nouveau” izena eman zitzaien.
Muchak bere lanetan sarritan erabiltzen zituen
emakume gazteen irudiak, ederrak eta
osasuntsuak, neoklasikoko janzkeretan hegan eta
lore erraldoiez inguratuak eta buruaren inguruan
halo batekin. Estilo hau oso imitatua izan zen.
Mucha bera saiatu zen estilo honetandik
urruntzen, adieraziz modan zen estilora lotu baino,
berak bere inspirazio iturriak bazituela
defendatzen zuen.
Alphonse Mucha Savonnerie de bagnolet, 1897
Ameriketako Estatu Batuetan aritu zen urte batzuz lanean. 1910ean Pragara itzuli zen eta
MG-I ondoren, Checoslovaquiak independentzia lortzean, bere bizitzako lanik
garrantzitsuena egin nahi izan zuen “La Épica Eslava” izenburuko 20 margolan erraldoi.
Hauek amaitu bazituen ere, bere herrialdea alemaniarren menpe erori zen eta jasan zituen
interrogatorioetatik ez zen osatu. 1930ean hil zen pulmoniaz.
ludaberria uda udazkena negua
Alphonse Mucha
LEONETTO CAPIELLO (1875-1942) Jatorri
italiarreko frantses pintore, publizista, marrazkilari
eta karikatura-egilea izan zen.
1898an Parisera joan zen bizitzera.
Lerro gutxirekin, irudi bakar batean bere umore
eta birtute guztia adieraztea lortzen duen artista
da. Chéreten jarraitzailea izan zen Parisko
kartelgintzaren historian.
Le Rire eta L´Assiette au beurre aldizkarietan
argitaratutako karikaturek ospe handia lortu zuten.
Antzerki-kartel koloretsu, bizi eta umoretsuak egin
zituen: Ouate thermogene (1909), Cinzano (1922)
eta Kub (1931).
Leonetto Cappiello
Leonetto Cappiello (1875 -1942)
•JAPONIAR ESTANPEN ERAGINA
• Henri de Toulouse-Lautrec (1864-1901)
LAUTREC-ek arte japoniarreko objektuak bildu zituen
eta tinta eta pintzel japoniarrak erabili zituen
kartelgintzan eta diseinu grafikoan oso eraginkorra
izan zen espresionismo gestualaren aurrekariak
ezarriz.
•Vincent Van Gogh (1853-1890) ere bere lanetan
arte japoniarraren jarraitzailea dela ikus daiteke,
biltzen zituen estanpa japoniarrak oinarri hartuta
hauen olio kopiak egin zituen 1886-1888 urteen
tartean. Hiroshige (1797-1858) eta Eisen -en (1790-
1848) ukiyoe batzuk egin zituen. Batzuetan hauen
omenez margolanetako hondoan margotzen zituen
estanpak.1888an egin zuen autoerretratuan bere
burua budista monje baten antzera errepresentatu
zuen, agerian geratuz bere kezka izpirituala.
Ezkerrean, Hiroshige-ren Ohashi eta Atake-ko zubia bapateko euri jasa azpian; eskuinean japoniar grabatuaren Van Gogh-ek
eginiko kopia.
1887. Zubia euripean. Olioa mihise gainean, 73x 54cm. , Rijksmuseum, Fundación Van Gogh.
•Van Gogh
•Van Gogh
•Van Gogh
Toulouse-Lautrec-en kartelgintza eta obra grafikoa
azaltzen du:
Toulouse-Lautrec-en artelanak bere estilo
fotografikoagatik dira ezagunak, bere eszena eta
pertsonaien espontaneitatea eta mugimendua atxikitzeko
gaitasunagatik, izan zen berea horren estilo
karakteristikoa. Enkoadreetan originala, arte
japoniarraren eragina jasandakoa, konposaketa lerro
diagonaletan adierazgarria eta ertzetan moztutako figurak
erabiltzen zituena. Memoria fotografikoa zuen eta oso
azkar marrazten zuen. Hala eta guztiz ere, berak
jasandako lehen eragina pintura inpresionistarena izan
zen, eta bereziki, Degas margolariarena, zeinek hiriko
gaiak egiteari ekin zion, Monet eta Renoir-ek egiten
zituzten paisaietatik urrun. Modernismoa eta Art
Nouveau-ren aurrekaria (abangoardia) izan zen.
Lautrec funtsean marrazkilari eta ilustratzailea izan zen,
bizirauten lagundu zioten lanak izan ziren hauek hain
zuzen. Berak eginiko olio margoak urriak izan ziren eta
ez zituen erakutsi bere bizitzan zehar. Van Goghri gertatu
ez zitzaion bezala, bere baztertu edo “gaitzetsi” famak ez
zion galtzaile artista izatera behartu; izan ere oso
ezaguna izan zen bere ilustrazio eta kartel
publizitarioengatik. Le Rire astekariari 15 diseinu egin
zizkion eta Oscar Wilderen Salomé antzezlanerako
eskuliburuska ilustratu zuen.
Toulouse-Lautrec, XIX. Mendeko
kartelgilerik ezagunenak, kartelen edukietan
eta estilo artistikoan aldaketa
esanguratsuak egin zituen. Aurreko
estiloetako inpresionismo lirikoa alde batera
utzi eta kolore laueko azalera handiak
erabiliko ditu, japoniar grabatuetatik
harturiko teknika. Aurreko lanetako
emakume figura idealizatuak benetazko
pertsonekin ordezkatuak izango dira, nahiz
oso modu suabean estilizatu ere, bineta
berriak egingo ditu, taberna batean edaten
ari den emakumea adibidez, edo gizon eta
emakume bat mahai batean eserita
musukatzen. Testuak kartelean gutxi
okupatuko du eta ikuslea behartuko du bere
arreta guztia kartelaren piktorialtasunean
konzentratzera. Bere azken lanetako
batean, Jane Avril (1899) izenekoan,
artistaren izena besterik ez da agertzen,
gainontzeko informazioa ez da idatzi, eta
hau pasa da historian kartelgintza
modernoaren, espreski, adibide
esanguratsu bezala.
Toulouse-Lautrec-en Moulin Rouge.La Goulue.
1891ko lau koloretara eginiko litografia da.
191X115cm. Bibliotèque Nationale, Paris.
( Moulin Rouge. Gauero dantza eta kontzertuak. La
Goulue. Gauero.Moulin Rouge. Asteazken eta
larunbatetan mozorro dantza.)
Kartel honetan teknika japoniarrak erabili dira,
azalera handiko forma sinplifikatuekin eginiko
konposaketa, objektu eta pertsonak mozten
ditueneko enkoadre fotografikoa, hondo argiarekin
oso kontrastatuak diren siluetak, perfilak marrazten
dituen lerroa. Kartel honetan ikusi ahal da Lautrec-
ek zuen tokiaren ezagutza, non sintesi lana egin
duen, kolore bizien eta agertzen diren formen
hautaketan zehatzean. Kartela Ch. Levy.k inprimatu
zuen lau tintetara (urdina,horia, gorria eta beltza) bi
orritan eta banda batekin gaikaldean.
 Artearen Oinarriak II 3.3 zatia kartelgintza  eus
 Artearen Oinarriak II 3.3 zatia kartelgintza  eus

More Related Content

What's hot

Artearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatia
Artearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatiaArtearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatia
Artearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatiaaintzira2005
 
Artearen Oinarriak II 7multzoa
Artearen Oinarriak II 7multzoaArtearen Oinarriak II 7multzoa
Artearen Oinarriak II 7multzoaaintzira2005
 
XX. mende hasierako ARTE abangoardiak
XX. mende hasierako ARTE abangoardiakXX. mende hasierako ARTE abangoardiak
XX. mende hasierako ARTE abangoardiakPlastikaDBHLauro
 
Xx.mendeko zenbait abangoardia.ikasleei emandako apunteak
Xx.mendeko zenbait abangoardia.ikasleei emandako apunteakXx.mendeko zenbait abangoardia.ikasleei emandako apunteak
Xx.mendeko zenbait abangoardia.ikasleei emandako apunteaknekane zaldua iturrioz
 
Inpresionismoa
InpresionismoaInpresionismoa
Inpresionismoamfresnillo
 
Espresionismoa (Pintura)
Espresionismoa (Pintura)Espresionismoa (Pintura)
Espresionismoa (Pintura)Maria Granados
 
Espresionismoa
EspresionismoaEspresionismoa
Espresionismoamfresnillo
 
Postinpresionismoa
PostinpresionismoaPostinpresionismoa
Postinpresionismoamfresnillo
 
Artearen Oinarriak II Errusiar balleta
Artearen Oinarriak II Errusiar balletaArtearen Oinarriak II Errusiar balleta
Artearen Oinarriak II Errusiar balletaaintzira2005
 
Margotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketa
Margotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketaMargotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketa
Margotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketaPlastikaDBHLauro
 
ABANGOARDIAK
ABANGOARDIAKABANGOARDIAK
ABANGOARDIAK951961
 
Azken joerak artean
Azken joerak arteanAzken joerak artean
Azken joerak arteanmfresnillo
 

What's hot (20)

Artearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatia
Artearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatiaArtearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatia
Artearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatia
 
Artearen Oinarriak II 7multzoa
Artearen Oinarriak II 7multzoaArtearen Oinarriak II 7multzoa
Artearen Oinarriak II 7multzoa
 
XX. mende hasierako ARTE abangoardiak
XX. mende hasierako ARTE abangoardiakXX. mende hasierako ARTE abangoardiak
XX. mende hasierako ARTE abangoardiak
 
Xx.mendeko zenbait abangoardia.ikasleei emandako apunteak
Xx.mendeko zenbait abangoardia.ikasleei emandako apunteakXx.mendeko zenbait abangoardia.ikasleei emandako apunteak
Xx.mendeko zenbait abangoardia.ikasleei emandako apunteak
 
Inpresionismoa
InpresionismoaInpresionismoa
Inpresionismoa
 
Espresionismoa (Pintura)
Espresionismoa (Pintura)Espresionismoa (Pintura)
Espresionismoa (Pintura)
 
Inpresionismoa
InpresionismoaInpresionismoa
Inpresionismoa
 
Espresionismoa
EspresionismoaEspresionismoa
Espresionismoa
 
Surrealismoa
SurrealismoaSurrealismoa
Surrealismoa
 
Postinpresionismoa
PostinpresionismoaPostinpresionismoa
Postinpresionismoa
 
Abstrakzioa lana
Abstrakzioa lanaAbstrakzioa lana
Abstrakzioa lana
 
Artearen Oinarriak II Errusiar balleta
Artearen Oinarriak II Errusiar balletaArtearen Oinarriak II Errusiar balleta
Artearen Oinarriak II Errusiar balleta
 
Margotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketa
Margotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketaMargotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketa
Margotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketa
 
Fauvismoa
FauvismoaFauvismoa
Fauvismoa
 
ABANGOARDIAK
ABANGOARDIAKABANGOARDIAK
ABANGOARDIAK
 
Azken joerak artean
Azken joerak arteanAzken joerak artean
Azken joerak artean
 
Fauvismoa
FauvismoaFauvismoa
Fauvismoa
 
Errealismoa
ErrealismoaErrealismoa
Errealismoa
 
Kubismoa
KubismoaKubismoa
Kubismoa
 
Errealismoa
ErrealismoaErrealismoa
Errealismoa
 

Similar to Artearen Oinarriak II 3.3 zatia kartelgintza eus

Postinpresionismoa
Postinpresionismoa Postinpresionismoa
Postinpresionismoa Xabis Iruña
 
POSTINPRESIONISMOA - artegileak
POSTINPRESIONISMOA - artegileakPOSTINPRESIONISMOA - artegileak
POSTINPRESIONISMOA - artegileaknanu373
 
Publizitatearen Historia3 (1/3)
Publizitatearen Historia3 (1/3)Publizitatearen Historia3 (1/3)
Publizitatearen Historia3 (1/3)katixa
 
Ekin jo take_ arteaz busti arte
Ekin  jo  take_ arteaz busti arteEkin  jo  take_ arteaz busti arte
Ekin jo take_ arteaz busti artePlastikaDBHLauro
 
Inpresionismoa
Inpresionismoa Inpresionismoa
Inpresionismoa jaionetxu
 
Fernand Léger (powerpointa)
Fernand Léger (powerpointa)Fernand Léger (powerpointa)
Fernand Léger (powerpointa)infodbh
 
GIZARTE ETA KULTURA ALDAKETA (XX. MENDEA) Amaia DAPENA
GIZARTE ETA KULTURA ALDAKETA (XX. MENDEA) Amaia DAPENAGIZARTE ETA KULTURA ALDAKETA (XX. MENDEA) Amaia DAPENA
GIZARTE ETA KULTURA ALDAKETA (XX. MENDEA) Amaia DAPENAAna Espinosa
 
Erromantizismoa2
Erromantizismoa2Erromantizismoa2
Erromantizismoa2mfresnillo
 
Artea eta kultura Industri Iraultzaren garaian
Artea eta kultura Industri Iraultzaren garaianArtea eta kultura Industri Iraultzaren garaian
Artea eta kultura Industri Iraultzaren garaianMARIJE AGUILLO
 

Similar to Artearen Oinarriak II 3.3 zatia kartelgintza eus (20)

Postinpresionismoa
Postinpresionismoa Postinpresionismoa
Postinpresionismoa
 
POSTINPRESIONISMOA - artegileak
POSTINPRESIONISMOA - artegileakPOSTINPRESIONISMOA - artegileak
POSTINPRESIONISMOA - artegileak
 
Equipo Cronica azalpena
Equipo Cronica azalpenaEquipo Cronica azalpena
Equipo Cronica azalpena
 
Publizitatearen Historia3 (1/3)
Publizitatearen Historia3 (1/3)Publizitatearen Historia3 (1/3)
Publizitatearen Historia3 (1/3)
 
Paul klee
Paul kleePaul klee
Paul klee
 
Errealismoa
ErrealismoaErrealismoa
Errealismoa
 
Ekin jo take_ arteaz busti arte
Ekin  jo  take_ arteaz busti arteEkin  jo  take_ arteaz busti arte
Ekin jo take_ arteaz busti arte
 
Inpresionismoa
Inpresionismoa Inpresionismoa
Inpresionismoa
 
Fernand Léger (powerpointa)
Fernand Léger (powerpointa)Fernand Léger (powerpointa)
Fernand Léger (powerpointa)
 
Modernismoa
ModernismoaModernismoa
Modernismoa
 
Fauvismoa
FauvismoaFauvismoa
Fauvismoa
 
GIZARTE ETA KULTURA ALDAKETA (XX. MENDEA) Amaia DAPENA
GIZARTE ETA KULTURA ALDAKETA (XX. MENDEA) Amaia DAPENAGIZARTE ETA KULTURA ALDAKETA (XX. MENDEA) Amaia DAPENA
GIZARTE ETA KULTURA ALDAKETA (XX. MENDEA) Amaia DAPENA
 
Man ray
Man rayMan ray
Man ray
 
Goya
GoyaGoya
Goya
 
Erromantizismoa2
Erromantizismoa2Erromantizismoa2
Erromantizismoa2
 
Artea eta kultura Industri Iraultzaren garaian
Artea eta kultura Industri Iraultzaren garaianArtea eta kultura Industri Iraultzaren garaian
Artea eta kultura Industri Iraultzaren garaian
 
Van Goghen biografia 2D
Van Goghen biografia 2DVan Goghen biografia 2D
Van Goghen biografia 2D
 
Power point Ainhoa
Power point AinhoaPower point Ainhoa
Power point Ainhoa
 
Pertsonaiak
Pertsonaiak Pertsonaiak
Pertsonaiak
 
Velázquez
VelázquezVelázquez
Velázquez
 

More from aintzira2005

Artearen oinarriak II 5. multzoaDuchamp
Artearen oinarriak II 5. multzoaDuchampArtearen oinarriak II 5. multzoaDuchamp
Artearen oinarriak II 5. multzoaDuchampaintzira2005
 
Artearen Oinarriak II . 5. blokea Dadaismoa
Artearen Oinarriak II . 5. blokea DadaismoaArtearen Oinarriak II . 5. blokea Dadaismoa
Artearen Oinarriak II . 5. blokea Dadaismoaaintzira2005
 
Artearen Oinarriak II 9. multzoa funcionalismoa eusk
Artearen Oinarriak II 9. multzoa funcionalismoa euskArtearen Oinarriak II 9. multzoa funcionalismoa eusk
Artearen Oinarriak II 9. multzoa funcionalismoa euskaintzira2005
 
Artearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoa
Artearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoaArtearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoa
Artearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoaaintzira2005
 
Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua e...
Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua  e...Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua  e...
Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua e...aintzira2005
 
Artearen Oinarriak II 1.Multzoa : XIX mendeko arkitektura
Artearen Oinarriak II  1.Multzoa : XIX mendeko arkitekturaArtearen Oinarriak II  1.Multzoa : XIX mendeko arkitektura
Artearen Oinarriak II 1.Multzoa : XIX mendeko arkitekturaaintzira2005
 
1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power point
1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power point1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power point
1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power pointaintzira2005
 
Xix mendeko arkitektura espainian
Xix mendeko arkitektura espainianXix mendeko arkitektura espainian
Xix mendeko arkitektura espainianaintzira2005
 

More from aintzira2005 (8)

Artearen oinarriak II 5. multzoaDuchamp
Artearen oinarriak II 5. multzoaDuchampArtearen oinarriak II 5. multzoaDuchamp
Artearen oinarriak II 5. multzoaDuchamp
 
Artearen Oinarriak II . 5. blokea Dadaismoa
Artearen Oinarriak II . 5. blokea DadaismoaArtearen Oinarriak II . 5. blokea Dadaismoa
Artearen Oinarriak II . 5. blokea Dadaismoa
 
Artearen Oinarriak II 9. multzoa funcionalismoa eusk
Artearen Oinarriak II 9. multzoa funcionalismoa euskArtearen Oinarriak II 9. multzoa funcionalismoa eusk
Artearen Oinarriak II 9. multzoa funcionalismoa eusk
 
Artearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoa
Artearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoaArtearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoa
Artearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoa
 
Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua e...
Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua  e...Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua  e...
Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua e...
 
Artearen Oinarriak II 1.Multzoa : XIX mendeko arkitektura
Artearen Oinarriak II  1.Multzoa : XIX mendeko arkitekturaArtearen Oinarriak II  1.Multzoa : XIX mendeko arkitektura
Artearen Oinarriak II 1.Multzoa : XIX mendeko arkitektura
 
1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power point
1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power point1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power point
1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power point
 
Xix mendeko arkitektura espainian
Xix mendeko arkitektura espainianXix mendeko arkitektura espainian
Xix mendeko arkitektura espainian
 

Artearen Oinarriak II 3.3 zatia kartelgintza eus

  • 1. •Publizitate kartela Kartel bat euskarri batean dagoen publizitatea da. Paper, kartoi edo beste materialeko lamina batean inprimaturiko irudizko mezua (irudi, testu, zein baliabide grafikoz osatua) da, informazioa zabaltzeko, edo produktu bat merkatuan bultzatzeko,aldarrikapenen bat egiteko, edo ikuskizunen bat iragartzeko erabili ohi da. Kartelak publizitate kanpaina zabalagoen parte izaten dira. Tamaina handikoak badira, publizitate baila izena hartzen dute. Iraultza kartelgintzara litografiarekin iritsi zen, izan ere, kolorearen erabilerak modu eraginkorragoan eta atseginagoan ilustratzea ahalbidetzen zuen. Lehenik Frantzian garatu zen , eta XIX. Mendeko azken hamarkadan Europan barrena zabaldu zen. Kartelgile ospetsuenetarikoak izan ziren Jules Chéret, Alfons Mucha eta Henri de Tolouse-Lautrec. Beraien lanak bere garaian jada kartel artistikotzat jotzen ziren.
  • 2. KARTELGINTZA 1800. urte inguruan eman ziren bi gertakariei zor zaie kartelgintza modernoaren sorrera. Bata, eskala handiko industrializazioaren hasiera izan zen, zeinek publizitatearen beharrra sortu zuen. Bestea, 1798ko asmakizuna izan zen, koloretako kartelen ilustrazioa errazten zuen inpresio metodo berria, litografia. Posterren produkzioaren handitzea XIX. mendearen lehen erdialdean eman zen, izan ere zerbitzuak eta produktu asko iragartzeko erabili baitziren. Garai hartan ere hasi ziren azaltzen opera, antzerki eta ikuskizun desberdinak iragartzeko kartelak. Kartela sortu zen, kopia identikoetan, irudia modu masiboan erreproduzitua izateko eta ahalik eta jende gehienarengana heltzeko asmoz. Irudigintzan eta gizartean horrenbestekoa izan zen kartelen eragina, beste arlo plastikoetan aritzen ziren artista ospetsuak ere erakarri zituela arlo berri honek. Esate baterako Tolouse-Lautrec. XIX. Mende amaierarako, kartela elementu artitistiko eta publizitario modura egonkortua zegoen gizartean. Bere lekua egina zuen irudiaren munduan. Horregatik kartelgintza beste esparru batzuetara zabaldu eta erakusketak egiten hasiko ziren, kolekzionismoa hasi zen eta gaiari buruzko aldizkariak argitaratzeari ekin zitzaion. Steinlen-en kartela 1896
  • 3. JULES CHÉRET(1836-1932) frantziarrak 1867.an, Sara Bernhardt-en antzerki baten antzezpena iragartzeko kartel bat egin zuen, eta ordutik aurrera, kartelgintzaren fenomenoa hedatzen joan da. Chéret, antzerki eta cabaret-etako kartelen diseinatzaile izan zen eta bere lanak Folies Bergere, Opera Antzokia edo Moulin Rougeko karteldegietan eskegiak ikusi zituen. Baita ere, lurrinak, likoreak, kosmetikoak edo farmazia produktuak promozionatzeko lanak egin zituen. Chéret izan zen lehen artista kartelgile modernoa, kartelen itxura irauli zuen, ilustrazioari goi-mailako trataera eman eta irudigintzan erabili zuen. Izan ere marrazkia liburuak ilustratzeko soilik erabili ohi zen eta hau gutxietsia zegoen. Bere lanetan, hizkiak ere diseinatuak eta ilustratuak izaten ziren. Irudietan eszena errealistak marraztu ordez, figura idealizatuak egiten zituen, hauen edertasuna, bizia eta mugimendua azpimarratuz. Antzerkietarako karteletan espezializatu zen, 1000 inguru egin zituen. Chéreten inspirazio iturri barroko garaiko artearen maisulanak izan ziren. Bere joera artistikoagoa zen gaur egun “publizistagoa” dioguna baino. Lerro eta kolore lauekin bere marrazkietan sakonera lortzen zuen eta gustu herrikoiekin erraz konektatzen zuen.
  • 6. ALPHONSE MUCHA(1860-1939) Jatorri moldaviarrekoa, bere lana Parisen garatu zuen, non berak eginiko Moet Chandon txanpainaren edo Sarah Bernhardt aktoresaren kartelak ospetsu egin ziren. Sarah Bernhardt-entzako kartelak egiteaz gain, eszenografiak eta jantziak ere diseinatu zizkion. Bitxigintzaren munduan ere diseinuak egin zituen Mucha-k lan asko egin zituen, ala nola pinturak, posterrak (litografiak), oharrak, ilustrazioak, diseinuak bitxigintzarako, alfonbretarako, paperetarako eta antzerki dekoratuetarako. Lan hauen estiloari “Art Nouveau” izena eman zitzaien. Muchak bere lanetan sarritan erabiltzen zituen emakume gazteen irudiak, ederrak eta osasuntsuak, neoklasikoko janzkeretan hegan eta lore erraldoiez inguratuak eta buruaren inguruan halo batekin. Estilo hau oso imitatua izan zen. Mucha bera saiatu zen estilo honetandik urruntzen, adieraziz modan zen estilora lotu baino, berak bere inspirazio iturriak bazituela defendatzen zuen. Alphonse Mucha Savonnerie de bagnolet, 1897
  • 7. Ameriketako Estatu Batuetan aritu zen urte batzuz lanean. 1910ean Pragara itzuli zen eta MG-I ondoren, Checoslovaquiak independentzia lortzean, bere bizitzako lanik garrantzitsuena egin nahi izan zuen “La Épica Eslava” izenburuko 20 margolan erraldoi. Hauek amaitu bazituen ere, bere herrialdea alemaniarren menpe erori zen eta jasan zituen interrogatorioetatik ez zen osatu. 1930ean hil zen pulmoniaz. ludaberria uda udazkena negua
  • 9. LEONETTO CAPIELLO (1875-1942) Jatorri italiarreko frantses pintore, publizista, marrazkilari eta karikatura-egilea izan zen. 1898an Parisera joan zen bizitzera. Lerro gutxirekin, irudi bakar batean bere umore eta birtute guztia adieraztea lortzen duen artista da. Chéreten jarraitzailea izan zen Parisko kartelgintzaren historian. Le Rire eta L´Assiette au beurre aldizkarietan argitaratutako karikaturek ospe handia lortu zuten. Antzerki-kartel koloretsu, bizi eta umoretsuak egin zituen: Ouate thermogene (1909), Cinzano (1922) eta Kub (1931). Leonetto Cappiello
  • 11.
  • 12. •JAPONIAR ESTANPEN ERAGINA • Henri de Toulouse-Lautrec (1864-1901) LAUTREC-ek arte japoniarreko objektuak bildu zituen eta tinta eta pintzel japoniarrak erabili zituen kartelgintzan eta diseinu grafikoan oso eraginkorra izan zen espresionismo gestualaren aurrekariak ezarriz. •Vincent Van Gogh (1853-1890) ere bere lanetan arte japoniarraren jarraitzailea dela ikus daiteke, biltzen zituen estanpa japoniarrak oinarri hartuta hauen olio kopiak egin zituen 1886-1888 urteen tartean. Hiroshige (1797-1858) eta Eisen -en (1790- 1848) ukiyoe batzuk egin zituen. Batzuetan hauen omenez margolanetako hondoan margotzen zituen estanpak.1888an egin zuen autoerretratuan bere burua budista monje baten antzera errepresentatu zuen, agerian geratuz bere kezka izpirituala.
  • 13. Ezkerrean, Hiroshige-ren Ohashi eta Atake-ko zubia bapateko euri jasa azpian; eskuinean japoniar grabatuaren Van Gogh-ek eginiko kopia. 1887. Zubia euripean. Olioa mihise gainean, 73x 54cm. , Rijksmuseum, Fundación Van Gogh.
  • 17. Toulouse-Lautrec-en kartelgintza eta obra grafikoa azaltzen du: Toulouse-Lautrec-en artelanak bere estilo fotografikoagatik dira ezagunak, bere eszena eta pertsonaien espontaneitatea eta mugimendua atxikitzeko gaitasunagatik, izan zen berea horren estilo karakteristikoa. Enkoadreetan originala, arte japoniarraren eragina jasandakoa, konposaketa lerro diagonaletan adierazgarria eta ertzetan moztutako figurak erabiltzen zituena. Memoria fotografikoa zuen eta oso azkar marrazten zuen. Hala eta guztiz ere, berak jasandako lehen eragina pintura inpresionistarena izan zen, eta bereziki, Degas margolariarena, zeinek hiriko gaiak egiteari ekin zion, Monet eta Renoir-ek egiten zituzten paisaietatik urrun. Modernismoa eta Art Nouveau-ren aurrekaria (abangoardia) izan zen. Lautrec funtsean marrazkilari eta ilustratzailea izan zen, bizirauten lagundu zioten lanak izan ziren hauek hain zuzen. Berak eginiko olio margoak urriak izan ziren eta ez zituen erakutsi bere bizitzan zehar. Van Goghri gertatu ez zitzaion bezala, bere baztertu edo “gaitzetsi” famak ez zion galtzaile artista izatera behartu; izan ere oso ezaguna izan zen bere ilustrazio eta kartel publizitarioengatik. Le Rire astekariari 15 diseinu egin zizkion eta Oscar Wilderen Salomé antzezlanerako eskuliburuska ilustratu zuen.
  • 18. Toulouse-Lautrec, XIX. Mendeko kartelgilerik ezagunenak, kartelen edukietan eta estilo artistikoan aldaketa esanguratsuak egin zituen. Aurreko estiloetako inpresionismo lirikoa alde batera utzi eta kolore laueko azalera handiak erabiliko ditu, japoniar grabatuetatik harturiko teknika. Aurreko lanetako emakume figura idealizatuak benetazko pertsonekin ordezkatuak izango dira, nahiz oso modu suabean estilizatu ere, bineta berriak egingo ditu, taberna batean edaten ari den emakumea adibidez, edo gizon eta emakume bat mahai batean eserita musukatzen. Testuak kartelean gutxi okupatuko du eta ikuslea behartuko du bere arreta guztia kartelaren piktorialtasunean konzentratzera. Bere azken lanetako batean, Jane Avril (1899) izenekoan, artistaren izena besterik ez da agertzen, gainontzeko informazioa ez da idatzi, eta hau pasa da historian kartelgintza modernoaren, espreski, adibide esanguratsu bezala.
  • 19. Toulouse-Lautrec-en Moulin Rouge.La Goulue. 1891ko lau koloretara eginiko litografia da. 191X115cm. Bibliotèque Nationale, Paris. ( Moulin Rouge. Gauero dantza eta kontzertuak. La Goulue. Gauero.Moulin Rouge. Asteazken eta larunbatetan mozorro dantza.) Kartel honetan teknika japoniarrak erabili dira, azalera handiko forma sinplifikatuekin eginiko konposaketa, objektu eta pertsonak mozten ditueneko enkoadre fotografikoa, hondo argiarekin oso kontrastatuak diren siluetak, perfilak marrazten dituen lerroa. Kartel honetan ikusi ahal da Lautrec- ek zuen tokiaren ezagutza, non sintesi lana egin duen, kolore bizien eta agertzen diren formen hautaketan zehatzean. Kartela Ch. Levy.k inprimatu zuen lau tintetara (urdina,horia, gorria eta beltza) bi orritan eta banda batekin gaikaldean.

Editor's Notes

  1. 12