SlideShare a Scribd company logo
1 of 8
Download to read offline
Juan San Martin Liburutegia
“Idazlearekin harixa emoten”
AITAREN ETXEA
Karmele Jaio, Elkar, 2019
Iruzkina: Antxon Narbaiza, 2020-03-03
Wikipedian
https://es.wikipedia.org/wiki/Karmele_Jaio
Webgune propioa
https://karmelejaio.com/
Literaturaren zubitegian
https://zubitegia.armiarma.eus/?i=672
Aitaren etxea
213 orrialde dituen eleberri hau, bikote arrunt baten bizitzaren gorabeheretatik
abiatzen da. 14 kapitulutan banatua, Ismael eta Jasoneren harremana kontatzen da.
Beraiei eskainiak datoz haietariko 11, eta Liberi, Ismaelen arrebari, eskaintzen zaizkio
beste hiruak. Banaketa egokia irakurlearen irakurketa azkarra baliatzen duena. Halaber,
egileak berak kapitulu bakoitzari esaldi labur bat eransten dio hasieran datorrenaren
zelanbaiteko aurrerapen bezala.
Ismael eta Jasone senar emazteak dira; bi alaba hazi dituzte eta, orain, berauek
etxetik alde eginda daudela, eurek “bakarrik” bizi behar dute. Bikote harremana, ohikoa
da, baina literatura harremana? Biak baitira literatura zale eta idazle, baina Ismael dugu
soil-soilik errekonozitua gizartean. Bien bitartean Jasonek senarraren beltzaren lana
egiten du, baina badu isil-gordean bere literatura lana. Zertzelada honek arazoaren
muinera eramango gaitu: inork ez dio Jasoneren sorkuntza lanari erreparatzen. Eta,
diogunarekin batera, hirugarren osagaia agertzen zaigu: Jauregi deitura duen literatura
lanen hautatzaile zorrotza.
Ismael, Jasone eta Jauregiren arteko harremanak hartuko du nobelaren
protagonismorik nagusiena.
Kontaeraren harian
Eleberria kontatzeko era berezia du egileak. Badu bat baino gehiago. Esaterako,
Ismaelen kasuan narratzaile orojakile bat zuzentzen zaio pertsonaiari berari zer egin
duen edo zer egiten ari den kontatzen. Ni bat Zu bati, alegia. Jasoneren kasuan, berriz,
Ni, 1. pertsona ari da, hots, Jasone bera, hizketan. Azkenik, Liberi eskaintzen zaizkion
hiru kapituluetan ere, Ismaelekin erabiltzen duen era berbera darabil egileak, hau da,
narratzailea zuzentzen ari zaio Ismaelen arreba nagusiari.
Teknika honek ez dio bizitasunik kentzen kontakizunari, aitzitik, esango genuke
egileak lortu nahi lukeen ondorioa erdiesten duela. Irudi luke, dena den, Jasoneren
pertsonaiari halako egiatasun edo garrantzia, (?) besteei baino handiago bat, eskaintzen
zaiola teknika hau erabiliz.
Bi aro: oraingoa eta iraganekoa
Kontakizuna bi arotan ibiliko da: orainaldian arestian aipatu ditugun pertsonaien
arteko bizitzan. Iraganaldiari, dagozkio, bestalde, pertsonaien gaztaroak non beste
pertsonaia batzuk aipatzen diren baina orainaldian apenas eraginik izango duten.
Hastapenean esan bezala, Jasone eta Ismael bikote ezkondua dira. Dagoeneko euren
alabak hazita daude eta etxetik alde eginak dira. Ismael badirudi “full-time” ari dela
literaturgintzan. Idazlea da, beraz. Eta inork ez dio enbarazurik egin behar lanean
diharduela. Jasone emazteak ere literatura maite du. Eta hark ere idatzi egiten du.
Horretaraino dena ondo. Baina bion zaletasunek arazoren bat sor lezakete: Ismael idazle
demagun ezaguna eta, neurri batean, goraipatua da. Ostera, Jasone, senarraren
zuzentzaile dugu, itzaleko langintza garbian. Gaitz erdi beste esperantzarik ez baleuka.
Baina Jasonek idaztea maite du eta etxeko giroak ez dio bat ere laguntzen. Halere
tematia izanik erdi ezkutuan dihardu idazten, isil gordean uzkur, bere bokazioa
plazaratzeko ez baitu egokierarik ikusten.
Senar-emazteen artean, Jauregi literatura kritikaria eta argitaratzailea dago. Hark
epaitzen ditu bere begietatik igaro ohi diren literatura lanak: zeinek balio duen eta
zeinek ez.
Beste plano batean gure bikotearen familiak daude. Ismaelek arreba du atzerrian
Gobernuz Kanpoko Erakunde batean. Libe du izena eta militante politiko ezkerrekoa eta
sutsua izan da bere gaztaroan: ihes egin behar izan zuen frankismo pean. Libe anaia
Ismaelen ifrentzua da: ekintzailea eta irekia.
Jasone-Ismaelen arteko desadostasunek, beste norabide bat hartzen dute, Liberen
etorrerak Jasone animatuko du. Gurasoen pertsonaien garapenak eta Aitor
lehengusuaren oroitzapenak Ismaelen itxura koldar samarra eta zalantzatia handituko
dute.
Iraganaldia
Aitak, ehiztari amorratua eta, itxuraz, familia bere mendean izan duena agintekeria
erabiliz (amari egin izan dizkion mespretxuak lekuko), eta, Aitorrek, iloba eta Ismael eta
Liberen lehengusua, beste garai eta giro batera garamatzate, hau da Eibarren bizi ziren
sasoira. Giroa lana eta ehiza dituzte premia eta zaletasun, hurrenez hurren. Amak ere
etengabeko lana du bizi ardatz: etxeko lan estimu gutxikoa. Aitor, osabaren kutuna bere
zaletasunak medio, istripu bat izango du eta, ez dakigu nola, handik gutxira, hilik
gertatuko da.
Jelosia, bekaizkeria, eta, batez ere, emakumearen mendekotasuna gizonarekiko
ditugu kontaeran barrena nabarmentzen diren jardunak, ahantzi gabe familia mailan
agertzen den nagusikeria, aitak ezarrita daukan hezkuntza (?) autoritarioaren bitartez.
Ismael
Ezer bada ongi lortua Ismaelen pertsonaia dugu. Arestian aurreratu dugun bezala,
zalantzatia, herabea da, bere autoestimuak gorabehera asko dituena, txikitatik aitak
beretzat nahi lukeen eredutik aldendua dabil, literaturgintza duelarik lanbide. Baina
arazoak ditu zenbait giro islatzeko. Fikzioa ez zaio aski eta, izan duen bere bizitza
sedentarioak ez dio baimenik ematen nonbait ezagutu ez duen, pairatu esatea agian
hobeto legoke, gatazkaz aritzeko. Horretarako hainbat gauzatan bere antitesia den Libe
arreba egokiago litzatekeela, aitortzen du (63). Jasoneren laguntza ezin estimagarriagoa
bazaio ere, Ismaelek bere gelan kikildua jarraitzen du. Jauregiren oniritzia izan arren –
oso idazle interesgarritzat dauka– aldi batez blokeatua bezala sentitzen da.
Jasone
Emazte fidel, arduratsuaren irudia dugu. Baina emakume den aldetik bere helburuak
ditu. Haurrak hazi ditu eta orain astia du idazle lanetan aurrera egiteko. Senarraren itzal
literario izaten gogaitua dago apur bat eta bere burua landu eta jantzi nahi luke literatur
sorkuntzaren bidez.
Jauregi
Herrian literatura gurua dugu. Editore izanik bere begietatik pasatzen dira hainbat
eta hainbat esku izkribu. Berak ematen die oniritzia fikziozko idatziei. Baina arra izanik
ez zaio burutik ere pasatzen Jasone literatura sortzaile izan daitekeenik.
Lan harremanetaz badago aspalditik Jasoneren aldetik halako miresmen berezi bat
harenganako non sexu apeta ez den urrun. Baina horretan geratzen da dena Jauregik ez
baitu teorian behintzat Jasonerekin inolako jolasik aurre ikusten. Narratzaileak ez du
bide horretatik jo nahi izan, nobelari agian beste zentzu bat emango bailiokeen.
Libe
Arestian adierazi dugun legez, Libe bere anaia gazteagoaren antitesia da. Ekintzailea,
borrokalaria, diktaduraren kontrako ahaleginean konprometitua, anaiak ez duen bulka
dauka eta, orain ere, GKE erakunde baten aritzen da atzerrian.
Aita, Aitor
Aitaren pertsonaia garai bateko kanonen artean ederki barneratzen bada, besterik
da, gure ustez, Aitor lehengusuarena. Ehiza zale amorratua bizitzaren beste alorretan
ere sutsutasun handia erakutsiko du. Ehizarako baino ez du begirik: bere eskopeta eta
mendia, itsu-itsuan, bekokian. Ismaelen guztiz alderantzizkoa da, hura izaera uzkurra eta
istiluetatik urruntzen dena, Aitorrek, berriz, izaera erasokorra du eta erotasun ukitu
batez dabil bizitzan zehar. Zauritu egingo da mendian dabilela, Ismaelek inoiz ahantziko
ez duen koldarkeria izan zuelarik orduan, eta bizia galduko du geroago etxean ari dela
lehergai batek eztanda egiten dionean. Ez da pertsonaia oso lortua gure ikuspegitik;
agian egileak garai baten hainbat gaztek izan zuten jarrera politikoa laburbildu nahi izan
du.
Iritzia
Gizonen mundu hertsi, orain arte iragazgaitz honetan, non gaur arte jarrerak jarauntsi
izan diren aitetatik semeetara, oharturik edo –oraintsu arte– ohartzeke, harako esaldi
izugarria ahora ekarriz: “horrela izan behar zuelakoan”, gizona, gizartearen, familiaren,
bikotearen, historiaren ardatza izan delarik, emakumea izan du hark, salbuespenak
salbuespen, bere izaki pasiboa; izan ere, andrazkoak, malgré lui, arraren mendean bizi
behar izan baitu. Bizitzaren etxea, gizonezkoarena izan da, baita harremanen
hizkuntzaren jitea bera ere zuzendu izan duena, egoera baten isla adierazi izan baitu.
Simone de Beauvoir, idazle eta ekintzaile ezagunak esaten zuen bezala, dena izan du
kontra emakumeak gizonaren aurrean mendeetan eta mendeetan. Erruduntzat joa,
emakumeek bere gabezien artean, zerbait fisikoa izan balitz legez, zioen frantziarrak,
faloa ez izatea litzateke haietako bat. Izan ere, gizonaren nagusitasuna ez da
indarkeriarik gabe gertatu izan. Bortxazko nagusitasun horrek “matxismoa” izan du
agerkaririk doilorrena. Emakumea gizonaren objektu.
Beraz, gizonaren nagusikeria hori, eleberri honetan ere, kultur eta gainerako
alorretan nabarmentzen da de facto. Baita hizkeran bertan ere. Gizarte patriarkal
honetan fosilizaturik bezala mantendu diren jarrerak dira. Onenean ere, denok entzun
izan ditugun, edo aitor dezagun garbi, arrok geuk ere inoiz esan izango genituen,
andrazko baten egintzaren aurrean, harako: “emakumea izateko ez dago gaizki”.
Adierazpide mingarriak, zalantzarik gabe.
Ismael, Jauregi…ez dira gai hausnartzeko, teorian bai, praktikan ez, emakumeak bere
bidea jorratu behar duela askatasun osoz. Baita literatura sorkuntzan ere! Azken buruan,
onartu, gizonak bezainbeste edo hobeto jardun dezakeela langintza intelektual honetan.
Bestelakoan, gizonok ere biktimak bihurtu izan gaituen eta, familia mailan zabaldu
izan den hezkuntza daukagu. Eleberriaren amaieran, Ismaelek dioen bezala: “Biktima eta
errudun senti zaitezke aldi berean”. Gure uste apalean, Josune eta Ismaelen arteko
borroka isil eta odolik gabearen tratamendua oso ondo dago, eta, da, beti ere gure ustez,
nobelaren erakarpen handienetakoa. Ahantzi gabe, Josune eta Jauregiren artekoak
irakurlearengan sorrarazten duen iradokizuna: harreman profesionala ala bestelakoa da
bien artekoa?
Eleberriari, agian lepora dakizkiokeen akatsen artean, eskematikoegia dela giza
jarreren azalpenean izan daiteke: aita hotza eta haserrekorra, ama, otzan eta obedikor,
semea aitaren espektatibak inondik ere betetzen ez dituena (ez du, esaterako, ehiza
maite, gauzak horrela, aitarentzat Aitor iloba bere benetako ispilua, eredua izango da).
Alderdi honetatik ikusten dugu arrakalatzen dela nobela, manikeismo kutsua hartzen
baitu. Gure ustez, Ismael-Jasone eta Jauregiren arteko triangeluak oso ondo
funtzionatzen du: ari narratiboak suspense ukitua ere bai baitu; Jauregi eta Jasoneren
artekoa, literaturazkoa edo eta beste zerbait ote den zalantzan jarriz, ederki plazaratzen
baita; ostera, arestian aipatu dugun “bigarren” zati horretan, gertakariak eta
pertsonaiak aurre ikusteko modukoak ditugu, arestian adierazi dugun legez, Ismaelen
aita eta Aitor adibidez.
Amaitzeko, uste dugu gizartearen baitan gertatzen den emakumearen baztertze
sistematikoaren tratamendua, izan bedi jenero bortizkeria edota beste hainbat adibide,
osagai ezinbestekoak izan eta izango direla inolako zalantzarik gabe literaturgintzan,
baina beti ere papereratuak izan gabe panfleto eran. Gogoratu behar dugu literaturak,
besteak beste, fikzioaren tratamendu erakargarri eta iradokorrean oinarritu behar
lukeela. Alegia, emakumearen edo beste edozein kolektibok bizi edo pairatuko lukeen
ukazioak, txertatua behar luke osotasunaren barnean, ia-ia irakurleak antzeman ezingo
balu bezala. Literaturaren mesedetan izango litzateke, zalantza izpirik gabe.
Aitaren etxea

More Related Content

What's hot

Izenordain zehaztugabeak
Izenordain zehaztugabeakIzenordain zehaztugabeak
Izenordain zehaztugabeakMargaGutierrez
 
Kopia material osagarria
Kopia   material osagarriaKopia   material osagarria
Kopia material osagarriagabitxuluis
 
Albistea egitura eskema
Albistea egitura eskemaAlbistea egitura eskema
Albistea egitura eskemaidoialariz
 
Berant Erdi Aroa. Hirien susperraldia
Berant Erdi Aroa. Hirien susperraldiaBerant Erdi Aroa. Hirien susperraldia
Berant Erdi Aroa. Hirien susperraldiaMentxu Gandarias
 
Euskal Herriko mapa fisikoa Elhuyar
Euskal Herriko mapa fisikoa ElhuyarEuskal Herriko mapa fisikoa Elhuyar
Euskal Herriko mapa fisikoa ElhuyarIES F.J.Z. BHI
 
Instrukzioak etxe tresna idazteko jarraibideak n
Instrukzioak etxe tresna idazteko jarraibideak nInstrukzioak etxe tresna idazteko jarraibideak n
Instrukzioak etxe tresna idazteko jarraibideak nidoialariz
 
Antolaketa politikoa
Antolaketa politikoaAntolaketa politikoa
Antolaketa politikoaabvb
 
Atzizkiak -ti -tsu - kor - zale
Atzizkiak -ti -tsu - kor - zaleAtzizkiak -ti -tsu - kor - zale
Atzizkiak -ti -tsu - kor - zaleMargaGutierrez
 
Iberiar penintsula eta Euskadiko erliebea mapak
Iberiar penintsula eta Euskadiko erliebea mapakIberiar penintsula eta Euskadiko erliebea mapak
Iberiar penintsula eta Euskadiko erliebea mapakHULSB
 
Testu laburrak ulermena lantzeko
Testu laburrak ulermena lantzekoTestu laburrak ulermena lantzeko
Testu laburrak ulermena lantzekoVeronicaruesga
 
Kausazko perpausak eta helburuzko perpausak I
Kausazko perpausak eta helburuzko perpausak IKausazko perpausak eta helburuzko perpausak I
Kausazko perpausak eta helburuzko perpausak IRaúl Muñoz Colón
 
Giza Ugalketa
Giza UgalketaGiza Ugalketa
Giza Ugalketamtxromero
 
Instrukzio testua etxeko tresna eskema
Instrukzio testua etxeko tresna  eskemaInstrukzio testua etxeko tresna  eskema
Instrukzio testua etxeko tresna eskemaidoialariz
 
Mezu elektronikoak idazteko aholkuak
Mezu elektronikoak idazteko aholkuakMezu elektronikoak idazteko aholkuak
Mezu elektronikoak idazteko aholkuakhizkera_argia
 
Deskribapenak egiteko ariketak
Deskribapenak egiteko ariketakDeskribapenak egiteko ariketak
Deskribapenak egiteko ariketakjoanlor80
 

What's hot (20)

Izenordain zehaztugabeak
Izenordain zehaztugabeakIzenordain zehaztugabeak
Izenordain zehaztugabeak
 
Kopia material osagarria
Kopia   material osagarriaKopia   material osagarria
Kopia material osagarria
 
Albistea egitura eskema
Albistea egitura eskemaAlbistea egitura eskema
Albistea egitura eskema
 
Berant Erdi Aroa. Hirien susperraldia
Berant Erdi Aroa. Hirien susperraldiaBerant Erdi Aroa. Hirien susperraldia
Berant Erdi Aroa. Hirien susperraldia
 
Euskal Herriko mapa fisikoa Elhuyar
Euskal Herriko mapa fisikoa ElhuyarEuskal Herriko mapa fisikoa Elhuyar
Euskal Herriko mapa fisikoa Elhuyar
 
Instrukzioak etxe tresna idazteko jarraibideak n
Instrukzioak etxe tresna idazteko jarraibideak nInstrukzioak etxe tresna idazteko jarraibideak n
Instrukzioak etxe tresna idazteko jarraibideak n
 
Antolaketa politikoa
Antolaketa politikoaAntolaketa politikoa
Antolaketa politikoa
 
Sasizientzia
SasizientziaSasizientzia
Sasizientzia
 
Atzizkiak -ti -tsu - kor - zale
Atzizkiak -ti -tsu - kor - zaleAtzizkiak -ti -tsu - kor - zale
Atzizkiak -ti -tsu - kor - zale
 
Iberiar penintsula eta Euskadiko erliebea mapak
Iberiar penintsula eta Euskadiko erliebea mapakIberiar penintsula eta Euskadiko erliebea mapak
Iberiar penintsula eta Euskadiko erliebea mapak
 
Testu laburrak ulermena lantzeko
Testu laburrak ulermena lantzekoTestu laburrak ulermena lantzeko
Testu laburrak ulermena lantzeko
 
Kausazko perpausak eta helburuzko perpausak I
Kausazko perpausak eta helburuzko perpausak IKausazko perpausak eta helburuzko perpausak I
Kausazko perpausak eta helburuzko perpausak I
 
Perpaus motak
Perpaus motakPerpaus motak
Perpaus motak
 
Giza Ugalketa
Giza UgalketaGiza Ugalketa
Giza Ugalketa
 
Instrukzio testua etxeko tresna eskema
Instrukzio testua etxeko tresna  eskemaInstrukzio testua etxeko tresna  eskema
Instrukzio testua etxeko tresna eskema
 
Madame bovary
Madame bovaryMadame bovary
Madame bovary
 
Mezu elektronikoak idazteko aholkuak
Mezu elektronikoak idazteko aholkuakMezu elektronikoak idazteko aholkuak
Mezu elektronikoak idazteko aholkuak
 
Atzizkiak
AtzizkiakAtzizkiak
Atzizkiak
 
Deskribapenak egiteko ariketak
Deskribapenak egiteko ariketakDeskribapenak egiteko ariketak
Deskribapenak egiteko ariketak
 
II Mundu Gerra
II Mundu GerraII Mundu Gerra
II Mundu Gerra
 

Similar to Aitaren etxea

Similar to Aitaren etxea (20)

Gorputz madarikatuak - Lucía Baskaran
Gorputz madarikatuak - Lucía BaskaranGorputz madarikatuak - Lucía Baskaran
Gorputz madarikatuak - Lucía Baskaran
 
Atzerrian. Nerea Balda San Juan
Atzerrian. Nerea Balda San JuanAtzerrian. Nerea Balda San Juan
Atzerrian. Nerea Balda San Juan
 
Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019
 
Irakurle negua 2019_bajan
Irakurle negua 2019_bajanIrakurle negua 2019_bajan
Irakurle negua 2019_bajan
 
Begirada Berriak
Begirada BerriakBegirada Berriak
Begirada Berriak
 
"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina
"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina
"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina
 
Irakurle uda 2021
Irakurle uda 2021Irakurle uda 2021
Irakurle uda 2021
 
Irakurle uda 2021
Irakurle uda 2021Irakurle uda 2021
Irakurle uda 2021
 
Irakurle uda 2020_bajan
Irakurle uda 2020_bajanIrakurle uda 2020_bajan
Irakurle uda 2020_bajan
 
Irakurle uda 2018
Irakurle uda 2018Irakurle uda 2018
Irakurle uda 2018
 
Aitona eta amona udalekuetan
Aitona eta amona udalekuetanAitona eta amona udalekuetan
Aitona eta amona udalekuetan
 
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
 
Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019
 
Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019
 
Irakurle negua 2021_mobila-1
Irakurle negua 2021_mobila-1Irakurle negua 2021_mobila-1
Irakurle negua 2021_mobila-1
 
Bilintx[1]
Bilintx[1]Bilintx[1]
Bilintx[1]
 
Uxue alberdi
Uxue alberdiUxue alberdi
Uxue alberdi
 
Irakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdfIrakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdf
 
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdfIrakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
 
Irakurle kanpaina negua-2020
Irakurle kanpaina negua-2020Irakurle kanpaina negua-2020
Irakurle kanpaina negua-2020
 

More from Eibarko Liburutegia

More from Eibarko Liburutegia (18)

Grabatu zeure burua irakurtzen
Grabatu zeure burua irakurtzenGrabatu zeure burua irakurtzen
Grabatu zeure burua irakurtzen
 
Grábate en vídeo leyendo
Grábate en vídeo leyendoGrábate en vídeo leyendo
Grábate en vídeo leyendo
 
2019ko Txostena
2019ko Txostena 2019ko Txostena
2019ko Txostena
 
Memoria 2019
Memoria 2019Memoria 2019
Memoria 2019
 
Harkaitz Cano - Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano - Fakirraren ahotsaHarkaitz Cano - Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano - Fakirraren ahotsa
 
Udarako gomendioak - Recomendaciones para el verano
Udarako gomendioak  - Recomendaciones para el veranoUdarako gomendioak  - Recomendaciones para el verano
Udarako gomendioak - Recomendaciones para el verano
 
Eibarko bonbardaketaren 80. urteurrena
Eibarko bonbardaketaren 80. urteurrenaEibarko bonbardaketaren 80. urteurrena
Eibarko bonbardaketaren 80. urteurrena
 
Udako gida-16 zuz-1
Udako gida-16 zuz-1Udako gida-16 zuz-1
Udako gida-16 zuz-1
 
eLiburutegia: lehenengo 5 hilabeteak
eLiburutegia: lehenengo 5 hilabeteakeLiburutegia: lehenengo 5 hilabeteak
eLiburutegia: lehenengo 5 hilabeteak
 
Zinema cine
Zinema cineZinema cine
Zinema cine
 
Eibarko Akademien Feria
Eibarko Akademien FeriaEibarko Akademien Feria
Eibarko Akademien Feria
 
Más allá del aula: recursos para autodidactas en la Biblioteca de Eibar
Más allá del aula: recursos para autodidactas en la Biblioteca de EibarMás allá del aula: recursos para autodidactas en la Biblioteca de Eibar
Más allá del aula: recursos para autodidactas en la Biblioteca de Eibar
 
Eibarren euskaraz bizi nahi dut azoka
Eibarren euskaraz bizi nahi dut azokaEibarren euskaraz bizi nahi dut azoka
Eibarren euskaraz bizi nahi dut azoka
 
uztaileko liburuak
uztaileko liburuakuztaileko liburuak
uztaileko liburuak
 
Eibar liburukliken
Eibar liburuklikenEibar liburukliken
Eibar liburukliken
 
Gometxa horia aurkezpena
Gometxa horia aurkezpenaGometxa horia aurkezpena
Gometxa horia aurkezpena
 
Gometxa berdea aurkezpena
Gometxa berdea aurkezpenaGometxa berdea aurkezpena
Gometxa berdea aurkezpena
 
Gometxa gorria aurkezpena
Gometxa gorria aurkezpenaGometxa gorria aurkezpena
Gometxa gorria aurkezpena
 

Aitaren etxea

  • 1. Juan San Martin Liburutegia “Idazlearekin harixa emoten” AITAREN ETXEA Karmele Jaio, Elkar, 2019 Iruzkina: Antxon Narbaiza, 2020-03-03
  • 3. Aitaren etxea 213 orrialde dituen eleberri hau, bikote arrunt baten bizitzaren gorabeheretatik abiatzen da. 14 kapitulutan banatua, Ismael eta Jasoneren harremana kontatzen da. Beraiei eskainiak datoz haietariko 11, eta Liberi, Ismaelen arrebari, eskaintzen zaizkio beste hiruak. Banaketa egokia irakurlearen irakurketa azkarra baliatzen duena. Halaber, egileak berak kapitulu bakoitzari esaldi labur bat eransten dio hasieran datorrenaren zelanbaiteko aurrerapen bezala. Ismael eta Jasone senar emazteak dira; bi alaba hazi dituzte eta, orain, berauek etxetik alde eginda daudela, eurek “bakarrik” bizi behar dute. Bikote harremana, ohikoa da, baina literatura harremana? Biak baitira literatura zale eta idazle, baina Ismael dugu soil-soilik errekonozitua gizartean. Bien bitartean Jasonek senarraren beltzaren lana egiten du, baina badu isil-gordean bere literatura lana. Zertzelada honek arazoaren muinera eramango gaitu: inork ez dio Jasoneren sorkuntza lanari erreparatzen. Eta, diogunarekin batera, hirugarren osagaia agertzen zaigu: Jauregi deitura duen literatura lanen hautatzaile zorrotza. Ismael, Jasone eta Jauregiren arteko harremanak hartuko du nobelaren protagonismorik nagusiena. Kontaeraren harian Eleberria kontatzeko era berezia du egileak. Badu bat baino gehiago. Esaterako, Ismaelen kasuan narratzaile orojakile bat zuzentzen zaio pertsonaiari berari zer egin duen edo zer egiten ari den kontatzen. Ni bat Zu bati, alegia. Jasoneren kasuan, berriz, Ni, 1. pertsona ari da, hots, Jasone bera, hizketan. Azkenik, Liberi eskaintzen zaizkion hiru kapituluetan ere, Ismaelekin erabiltzen duen era berbera darabil egileak, hau da, narratzailea zuzentzen ari zaio Ismaelen arreba nagusiari. Teknika honek ez dio bizitasunik kentzen kontakizunari, aitzitik, esango genuke egileak lortu nahi lukeen ondorioa erdiesten duela. Irudi luke, dena den, Jasoneren pertsonaiari halako egiatasun edo garrantzia, (?) besteei baino handiago bat, eskaintzen zaiola teknika hau erabiliz. Bi aro: oraingoa eta iraganekoa Kontakizuna bi arotan ibiliko da: orainaldian arestian aipatu ditugun pertsonaien arteko bizitzan. Iraganaldiari, dagozkio, bestalde, pertsonaien gaztaroak non beste pertsonaia batzuk aipatzen diren baina orainaldian apenas eraginik izango duten.
  • 4. Hastapenean esan bezala, Jasone eta Ismael bikote ezkondua dira. Dagoeneko euren alabak hazita daude eta etxetik alde eginak dira. Ismael badirudi “full-time” ari dela literaturgintzan. Idazlea da, beraz. Eta inork ez dio enbarazurik egin behar lanean diharduela. Jasone emazteak ere literatura maite du. Eta hark ere idatzi egiten du. Horretaraino dena ondo. Baina bion zaletasunek arazoren bat sor lezakete: Ismael idazle demagun ezaguna eta, neurri batean, goraipatua da. Ostera, Jasone, senarraren zuzentzaile dugu, itzaleko langintza garbian. Gaitz erdi beste esperantzarik ez baleuka. Baina Jasonek idaztea maite du eta etxeko giroak ez dio bat ere laguntzen. Halere tematia izanik erdi ezkutuan dihardu idazten, isil gordean uzkur, bere bokazioa plazaratzeko ez baitu egokierarik ikusten. Senar-emazteen artean, Jauregi literatura kritikaria eta argitaratzailea dago. Hark epaitzen ditu bere begietatik igaro ohi diren literatura lanak: zeinek balio duen eta zeinek ez. Beste plano batean gure bikotearen familiak daude. Ismaelek arreba du atzerrian Gobernuz Kanpoko Erakunde batean. Libe du izena eta militante politiko ezkerrekoa eta sutsua izan da bere gaztaroan: ihes egin behar izan zuen frankismo pean. Libe anaia Ismaelen ifrentzua da: ekintzailea eta irekia. Jasone-Ismaelen arteko desadostasunek, beste norabide bat hartzen dute, Liberen etorrerak Jasone animatuko du. Gurasoen pertsonaien garapenak eta Aitor lehengusuaren oroitzapenak Ismaelen itxura koldar samarra eta zalantzatia handituko dute. Iraganaldia Aitak, ehiztari amorratua eta, itxuraz, familia bere mendean izan duena agintekeria erabiliz (amari egin izan dizkion mespretxuak lekuko), eta, Aitorrek, iloba eta Ismael eta Liberen lehengusua, beste garai eta giro batera garamatzate, hau da Eibarren bizi ziren sasoira. Giroa lana eta ehiza dituzte premia eta zaletasun, hurrenez hurren. Amak ere etengabeko lana du bizi ardatz: etxeko lan estimu gutxikoa. Aitor, osabaren kutuna bere zaletasunak medio, istripu bat izango du eta, ez dakigu nola, handik gutxira, hilik gertatuko da. Jelosia, bekaizkeria, eta, batez ere, emakumearen mendekotasuna gizonarekiko ditugu kontaeran barrena nabarmentzen diren jardunak, ahantzi gabe familia mailan agertzen den nagusikeria, aitak ezarrita daukan hezkuntza (?) autoritarioaren bitartez.
  • 5. Ismael Ezer bada ongi lortua Ismaelen pertsonaia dugu. Arestian aurreratu dugun bezala, zalantzatia, herabea da, bere autoestimuak gorabehera asko dituena, txikitatik aitak beretzat nahi lukeen eredutik aldendua dabil, literaturgintza duelarik lanbide. Baina arazoak ditu zenbait giro islatzeko. Fikzioa ez zaio aski eta, izan duen bere bizitza sedentarioak ez dio baimenik ematen nonbait ezagutu ez duen, pairatu esatea agian hobeto legoke, gatazkaz aritzeko. Horretarako hainbat gauzatan bere antitesia den Libe arreba egokiago litzatekeela, aitortzen du (63). Jasoneren laguntza ezin estimagarriagoa bazaio ere, Ismaelek bere gelan kikildua jarraitzen du. Jauregiren oniritzia izan arren – oso idazle interesgarritzat dauka– aldi batez blokeatua bezala sentitzen da. Jasone Emazte fidel, arduratsuaren irudia dugu. Baina emakume den aldetik bere helburuak ditu. Haurrak hazi ditu eta orain astia du idazle lanetan aurrera egiteko. Senarraren itzal literario izaten gogaitua dago apur bat eta bere burua landu eta jantzi nahi luke literatur sorkuntzaren bidez. Jauregi Herrian literatura gurua dugu. Editore izanik bere begietatik pasatzen dira hainbat eta hainbat esku izkribu. Berak ematen die oniritzia fikziozko idatziei. Baina arra izanik ez zaio burutik ere pasatzen Jasone literatura sortzaile izan daitekeenik. Lan harremanetaz badago aspalditik Jasoneren aldetik halako miresmen berezi bat harenganako non sexu apeta ez den urrun. Baina horretan geratzen da dena Jauregik ez baitu teorian behintzat Jasonerekin inolako jolasik aurre ikusten. Narratzaileak ez du bide horretatik jo nahi izan, nobelari agian beste zentzu bat emango bailiokeen.
  • 6. Libe Arestian adierazi dugun legez, Libe bere anaia gazteagoaren antitesia da. Ekintzailea, borrokalaria, diktaduraren kontrako ahaleginean konprometitua, anaiak ez duen bulka dauka eta, orain ere, GKE erakunde baten aritzen da atzerrian. Aita, Aitor Aitaren pertsonaia garai bateko kanonen artean ederki barneratzen bada, besterik da, gure ustez, Aitor lehengusuarena. Ehiza zale amorratua bizitzaren beste alorretan ere sutsutasun handia erakutsiko du. Ehizarako baino ez du begirik: bere eskopeta eta mendia, itsu-itsuan, bekokian. Ismaelen guztiz alderantzizkoa da, hura izaera uzkurra eta istiluetatik urruntzen dena, Aitorrek, berriz, izaera erasokorra du eta erotasun ukitu batez dabil bizitzan zehar. Zauritu egingo da mendian dabilela, Ismaelek inoiz ahantziko ez duen koldarkeria izan zuelarik orduan, eta bizia galduko du geroago etxean ari dela lehergai batek eztanda egiten dionean. Ez da pertsonaia oso lortua gure ikuspegitik; agian egileak garai baten hainbat gaztek izan zuten jarrera politikoa laburbildu nahi izan du. Iritzia Gizonen mundu hertsi, orain arte iragazgaitz honetan, non gaur arte jarrerak jarauntsi izan diren aitetatik semeetara, oharturik edo –oraintsu arte– ohartzeke, harako esaldi izugarria ahora ekarriz: “horrela izan behar zuelakoan”, gizona, gizartearen, familiaren, bikotearen, historiaren ardatza izan delarik, emakumea izan du hark, salbuespenak salbuespen, bere izaki pasiboa; izan ere, andrazkoak, malgré lui, arraren mendean bizi behar izan baitu. Bizitzaren etxea, gizonezkoarena izan da, baita harremanen hizkuntzaren jitea bera ere zuzendu izan duena, egoera baten isla adierazi izan baitu. Simone de Beauvoir, idazle eta ekintzaile ezagunak esaten zuen bezala, dena izan du kontra emakumeak gizonaren aurrean mendeetan eta mendeetan. Erruduntzat joa, emakumeek bere gabezien artean, zerbait fisikoa izan balitz legez, zioen frantziarrak, faloa ez izatea litzateke haietako bat. Izan ere, gizonaren nagusitasuna ez da indarkeriarik gabe gertatu izan. Bortxazko nagusitasun horrek “matxismoa” izan du agerkaririk doilorrena. Emakumea gizonaren objektu. Beraz, gizonaren nagusikeria hori, eleberri honetan ere, kultur eta gainerako alorretan nabarmentzen da de facto. Baita hizkeran bertan ere. Gizarte patriarkal honetan fosilizaturik bezala mantendu diren jarrerak dira. Onenean ere, denok entzun izan ditugun, edo aitor dezagun garbi, arrok geuk ere inoiz esan izango genituen,
  • 7. andrazko baten egintzaren aurrean, harako: “emakumea izateko ez dago gaizki”. Adierazpide mingarriak, zalantzarik gabe. Ismael, Jauregi…ez dira gai hausnartzeko, teorian bai, praktikan ez, emakumeak bere bidea jorratu behar duela askatasun osoz. Baita literatura sorkuntzan ere! Azken buruan, onartu, gizonak bezainbeste edo hobeto jardun dezakeela langintza intelektual honetan. Bestelakoan, gizonok ere biktimak bihurtu izan gaituen eta, familia mailan zabaldu izan den hezkuntza daukagu. Eleberriaren amaieran, Ismaelek dioen bezala: “Biktima eta errudun senti zaitezke aldi berean”. Gure uste apalean, Josune eta Ismaelen arteko borroka isil eta odolik gabearen tratamendua oso ondo dago, eta, da, beti ere gure ustez, nobelaren erakarpen handienetakoa. Ahantzi gabe, Josune eta Jauregiren artekoak irakurlearengan sorrarazten duen iradokizuna: harreman profesionala ala bestelakoa da bien artekoa? Eleberriari, agian lepora dakizkiokeen akatsen artean, eskematikoegia dela giza jarreren azalpenean izan daiteke: aita hotza eta haserrekorra, ama, otzan eta obedikor, semea aitaren espektatibak inondik ere betetzen ez dituena (ez du, esaterako, ehiza maite, gauzak horrela, aitarentzat Aitor iloba bere benetako ispilua, eredua izango da). Alderdi honetatik ikusten dugu arrakalatzen dela nobela, manikeismo kutsua hartzen baitu. Gure ustez, Ismael-Jasone eta Jauregiren arteko triangeluak oso ondo funtzionatzen du: ari narratiboak suspense ukitua ere bai baitu; Jauregi eta Jasoneren artekoa, literaturazkoa edo eta beste zerbait ote den zalantzan jarriz, ederki plazaratzen baita; ostera, arestian aipatu dugun “bigarren” zati horretan, gertakariak eta pertsonaiak aurre ikusteko modukoak ditugu, arestian adierazi dugun legez, Ismaelen aita eta Aitor adibidez. Amaitzeko, uste dugu gizartearen baitan gertatzen den emakumearen baztertze sistematikoaren tratamendua, izan bedi jenero bortizkeria edota beste hainbat adibide, osagai ezinbestekoak izan eta izango direla inolako zalantzarik gabe literaturgintzan, baina beti ere papereratuak izan gabe panfleto eran. Gogoratu behar dugu literaturak, besteak beste, fikzioaren tratamendu erakargarri eta iradokorrean oinarritu behar lukeela. Alegia, emakumearen edo beste edozein kolektibok bizi edo pairatuko lukeen ukazioak, txertatua behar luke osotasunaren barnean, ia-ia irakurleak antzeman ezingo balu bezala. Literaturaren mesedetan izango litzateke, zalantza izpirik gabe.