SlideShare a Scribd company logo
1 of 9
UXUE ALBERDI: «BIOLENTZIA AHOSKATZEAK
BERTSOLARITZAREN IRUDI IDEALIZATUA
ARRAKALATZEN DU»
2019-04-10
Uxue Alberdi –
Xole Aramendik Uxue Alberdik plazaratu berri duen Kontrako Eztarritik liburuaren
inguruan, Gara egunkarian.
Kontrako eztarritik kantatu dute emakume bertsolariek. Haietako hamabosti eman
die ahotsa Uxue Alberdik. Plazetan jasandako indarkeria bere gordinean. Zeresana
emango duena. Bati baino gehiagori kontrako eztarritik joango zaion irakurketa.
Hamabost emakume bertsolari. Hamabost testigantza. Nor bere zaurietara, bere barne
arrakaletara begira. “Kontrako eztarria” liburua (Lisipe, Susa) bertsolaritzaren eremuan
kokatu du, baina jendarteko edozein alorretan balio bera duen tresna politikoa idatzi du
Uxue Alberdik (Elgoibar, 1984).
Elkarrizketatu bakoitzak –20 urteko adin tartea dute eta denak dabiltza plazetan gaur
egun– emakume identitatetik, emakume gorputzetik, bertsotan egitea nola bizi duten
kontatu dio. Itziar Okariz artistak behin Alberdi berari luzatutako galdera du abiapuntu: nola
iritsi bertsora emakume gorputzetik? Ezin baitira banatu zer eta nondik. «Gorputzarena da
mintzoa, mintzoarena da gorputza», dio liburuan Alberdik.
Emakume bertsolariaren jarduna azpiratzen duten 22 mugatze mekanismo detektatu eta
izendatu ditu. Baita haien gaineko hausnarketa egin ere. «Beste autore batzuek beste leku
eta garai batzuetan mugatze mekanismo horiei buruz zer esan duten irakurri eta horrek
guretzat balio duten ikusi dugu», azaldu du. Bertsolaritzatik kanpoko esparruetara jo du
horretarako, literatura eta artearen eremura. «Adibidez, detektatzea leku beretik datozela
desexualizazioa eta hipersexualizazioa. Izan ere, ez baldin baditugu horrela kokatzen, izan
daitezke elkar ukatzen duten bizipenak. Baina sistemaren baitan jartzen baldin baditugu
eta sistemak emakume gorputzari zer eskatzen dion eta nola irakurtzen duen begiratzen
badiogu konturatuko gara biolentzia berberaren bi hegal direla. Batak existitzeko besteak
egon behar du, zure gorputza ez da sekula neutroa izango».
Gorputz neutroa, maskulinoa
Gorputz neutroa beti baita gorputz maskulinoa. «Emakume gorputzak etengabe ari dira
dialogatzen bertso saio bakoitzean ondoan dituzten gorputzekin, eta aldi berean ari dira
dialogatzen emakume gorputz generikoaren historiarekin eta etorkizunarekin. Entzule
batek lehenengo aldiz emakume bertsolari bat ikustean irakurketa egingo du: goxoa da,
zakarra, polita, gaztea, itsusia, azkarra, tuntuna? Horrek denak narrazio bat sortzen du eta
narrazio horrekin batera egiten dugu bertsotan. Gure testuak ez dira abiatzen
mikrofonoaren aurrean ahoa zabaltzen dugunean. Ez gureak, ez inorenak. Baina
gizonezkoaren gorputza neutroa denez ez dio hainbeste eragiten. Hori azaltzea nuen
helburu liburua egitean».
Alberdik 22 urte zituen literaturaren eta bertsolaritzaren plazetara salto egin zuenean.
Berehala ohartu zen bere gorputz femeninoak eta gorputz maskulinoek ez zituztela
erreakzio berak sortzen. «Nik hasieran ez nuen biolentzia moduan irakurtzen. Baina
konturatu nintzen etengabe ari nintzela besteek nitaz egindako irudiari erantzuten,
zehazten edo kontra egiten; nire irudimena eta testua bera mugatzen zuen neska gazte
bezala irakurria izateak». Betidanik da feminista –«ama eta izeko hala dira»–, etxetik.
«Baina ez nintzen jabetzen horrek nola zeharkatzen zuen nire gorputza. Iritsi zen momentu
bat ni bertsolari izateko nire burua feminista bezala janzteko beharra sentitu nuena», esan
du.
Hamar urte joan dira Ainhoa Agirreazaldegi eta biak bertsolaritza eta feminismoaz
hitzaldiak ematen hasi zirela. Eta denbora asko da hainbat emakume elkartzen hasi
zirenetik.
Aliantzak eraiki dituzte. Baita espazio propioak sortu ere. «2009an hasi ginen ‘Ez da
kasualitatea’ saioekin. Oso inportanteak dira gure umorea lantzeko, gure kodeak sortzeko
–elkarrizketatu ia denek aipatzen dute beraien kalitatea igo egiten dela–, konturatzeko
besteen zelaian ari garela jokatzen. Hori ez duzu sentitzen zelai propioa sortzen duzun
arte. Erosotasun eta talde sentsazioarena, ahizpatasunaren bezala, erraz esan baina
kostata eraikitzen diren errealitateak dira», ohartarazi du.
Kontrako erreakzioak
Aliantzak ikusita gizonezkoen aurkako erreakzioak etorri dira. Elkarrizketatu asko dira
aliantza horietatik aldentzeko mezuak jaso dituztenak bertso komunitatearen barruan.
«Asko hitz egiten da ahizpatasunaz baina oso gutxi anaidiaz, gizonezkoen aliantzaz. Eta
gizonezkoek estruktura eta estrategia historikoak dauzkate elkar babesteko, euren posizioa
indartzeko».
Bertsolaritzaren definizio tradizionala zabaltzera dator liburua. «Bertsolaritza beti kokatu
izan da plano dialektikoan, burutik burura, eta liburu honetan ateratzen dira hainbat
aspektu –korporal, emozional, tekniko, estilistiko, ideologiko, sozial– denak txirikordatuta
daudenak eta bertsolaritza direnak».
Egunerokotasunaren pisu astuna garbi islatzen dute bildutako testigantzek. «Ez digute
esan ‘gu kuadrilla gara eta zuek ez’. Baina bertso saioaren aurretik nork ateratzen dituen
hizketarako gaiak, nork gidatzen duen kotxea, antolatzaileekin diru kontuez nork egiten
duen tratua, jarduna amaitu ostean nork sentitzen duen autoritatea saioaren analisia
egiteko, ea galderarik egiten zaien emakumezko bertsolariei saioan nola sentitu diren…
hori dena da».
Izango da liburuko testigantzak irakurrita, ezintasuna bertsolari bakoitzari, haren
nortasunari egoztea nahiago izango duenik. «Norbere ezinak norbere ezinari bakarrik
egoztea ez da erreala eta ikusten duzunean gatazka horietako asko errepikatu egiten direla
konturatzen zara sisteman dagoela gakoa. Urte hauetan denetan horretaz hitz egin dugu
eta ondorio horretara iritsi gara. Horregatik erabaki dute bertsolari hauek hainbeste
irekitzea eta beraientzat hain intimoak diren testigantzak plazaratzea, hain zuzen
badaukatelako eraikuntza eta kontzientzia feminista garatua esaten diena kontatzen ari
direna ez direla ez kontu pertsonalak, ez txutxu-mutxuak, ez anekdotak, baizik egitura bat
eta mekanismo batzuek azaleratzen dituzten mugatze errepikariak», esan du.
Biolentzia ahoskatzea beti da deserosoa. «Denok, denok, nahiago dugu sinistu eremu ez-
biolentoetan gabiltzala. Are gehiago, lan honetan bezala, aztergai denean gure ‘gu’ hurbila,
maite ditugun gizon-emakumeekin batera eta maite dugun jardunean egiten dugun gune
horretan dauden desberdinkeriak azaleratzen direnean. Biolentzia ahoskatzea deserosoa
da guretzat, barruarentzat, baina baita entzuleentzat ere, bertsolaritzaz eduki dezakegun
irudi idealizatua arrakalatzen duelako; baina ni sinistuta nago arrakala hori dela aurrerabide
bakarra».
Irudi tradizionalarekin talka. «Bertsolariaren irudi tradizionala bada artista herrikoia,
gertukoa. Zaleek harreman askoz gertukoagoa dute bertsolariekin idazleekin baino,
esaterako. Beti da askoz zailagoa etxean, kuadrillan, militantzian, gaztetxean edo gure
eremu maitearen barruan maite ditugun gizonekin dauzkagun gatazkez hitz egitea».
Digestio motela
Liburuaren inguruko erreakzioez galdetuta honakoa dio: «Egia da erreakzio asko jaso
ditudala batez ere kazetarien aldetik eta bertso mundutik. Bertso mundutik gutxiago. Baina
digestio motelarekin lantzeko kontuak dira eta ez du zertan seinale txarra izan. Jendeari
denbora eman behar zaio irakurtzeko, kontrako eztarritik joandakoa irensteko eta liseriketa
egiteko», dio.
Emakume bertsolari feministen azken urteotako lana bere emaitzak ematen ari da. «Lortu
dugu bertso mundua arazo honi begira jartzea. Garbi dago gizartea desberdinkerian
oinarrituta dagoela eta ez dela posible bertsolaritza hortik salbu egongo den irla bat
izatea».
Baina aldi berean, bertso sistemak berak ez ditu gauzak errazten. «Bagara mundu txiki
artikulatua eta horrek zailtasunak dakartza familia egiturek bezala funtzionatzen duelako
munduak bere txikian, baina era berean mugimendu autonomoa da. Bertsozale Elkartea ari
da une honetan bere burua birpentsatzen iazko gogoeta estrategikoaren ondoren genero
ardatza lehen lerroan jarrita eta seinale ona da. Noski, eztabaidekin, frikzioekin, baina
determinazioarekin. Ez dut uste beste alorretan –kazetaritzan, musikan edo
politikagintzan– gu baino hobeto daudenik, eta are gehiago, horietan ez dago estrategia
kolektiborik horretan pentsatzen jartzeko».
Eta orain zer?
Oraindik hastapenetan dago Bertsozale Elkarteko gizonezko kideekin elkarrizketa
konpartitua. «Azkenengo urteotan gizonezkoak ere interpelatuta sentitu dira, bertsolari
gizonezko dezente dira genero gaiez arduratzen hasi direnak. Guk askoz urte gehiago
daramatzagu honetaz guztiaz pentsatzen eta egia da ez dela berdin pentsatzen posizio
batetik ala bestetik. Gure hurbileko gizonezkoek gure gatazka politikoagatik zapalduen
partean kokatu dute euren burua, euskaldun bezala, abertzale bezala… baina generoaren
gatazka plazaratzen dugunean zapalduaren identitateak ez die balio. Boterearekiko
erreakziotik eraiki dudanean nire identitatea, ni zapaltzailea naizenean zer egin? Oso zaila
da».
Gizonezkoen elkarrizketarako borondateaz galdetuta, zera dio: «Disposizioa ikusten dut
eta aldi berean ikusten dut gatazkan dagoela bertsolaritza egituratuta dagoen moduarekin
berarekin. Oso testuinguru lehiakorrean egituratuta dago, txapelketen sisteman,
meritukrazian eta kalitatean. Justu zer den bertso ona eta zer ez, zer jotzen dugun
naturaltzat eta artifizialtzat, zer den bertsolari totala, hori dena lotuta dago bertsolariari
lotutako irudi tradizionalarekin. Eta horrek denok blaitzen gaitu, emakume bezala guk ere
deseraiki behar ditugu geure irudi propioak».
Elkarrekin lehian
Elkarrizketatu ia gehienak ordezkagarri sentitu izan dira. Horrek sekulako lehia sortzen du,
elkarrekiko inbidia izateraino. Testigantza gogorrak irakur daitezke liburuan. Gaur egun
bertso eskoletan %50 dira emakumeak, baina, aldiz, plazan, erdira jaisten da proportzioa,
%20ra. Eta bertso afarietan %15era ere ez da iristen. «Plazaratzen denerako, emakume
batek badaki momentu horretan daukan tartea %20koa dela. Eta dagoeneko beteta
dagoela. Beraz, ez bada horkila zabaltzen berri bat hasten den bakoitzean aurretik ari den
bat aterako dela. Ez da sentsazioa bakarrik, genero bakoitzarentzat ze leku dagoen da. Eta
guk sinistuta badaukagu horkila hori zabaltzeko beste kalitaterik ez dagoela emakumeetan
gauzek berdin jarraituko dute. Baina %50-%5oeko saioak kalitatezkoak ala hobeagoak izan
daitezkeela sinesten badugu pauso batzuk eman daitezke».
Oraindik ez. Horixe txapelketetan jaso duen mezua. «Nik frustrazio handia izaten dut
txapelketetan iruditzen zaidalako txapelketek askotan emakumeoi itzultzen diguten mezua
dela ‘oraindik ez, ez zarete iristen gure bertsolaritza egitera’. Azken Nafarroako
Txapelketaren harira –zortzi gizonezko izan dira– entzun dut ‘igartzen zen lanketa feminista
gizonezkoen artean’. Hori ona da baina honen buelta bada gizonezkoek oso diskurtso
egokia egin baina kopuru berdinean geratzea, ez du ezertarako balio. Kontua ez da
finalean zortzi gizonezko egotea, baizik 30 bertsolarietatik 6 zirela emakumeak
txapelketaren hasieran». Zergatik? «Plaza biolentoa delako emakumeontzat».
Zauriz beteta datoz orriak, sakonak batzuk, arinagoak besteak. Orbainak erakusteraino
biluzten dira hamabost bertsolariak. Tartean bada bortxaketa bat ere. «Nahita ez dut
biolentzia hierarkizatu. Tantaz tantako biolentziaz zeharkatuta dago liburua. Eta egitura
aldatzen ez den bitartean, bihar, etzi, edo hemendik hamar urtera beste bortxaketa bat
gertatuko da bertso munduan. Gertatzen direlako. Idurre Eskisabelek esana da: ‘bortxaketa
da emakumeon gorputzak kontrolatzeko mekanismorik indartsuenetakoa eta mehatxua
existitu dadin noizbehinka bortxaketak existitu egin behar du’. Gainerako tantaz tantako
biolentzia da ahalbidetzen duena bortxaketa bat gertatzea», azpimarratu du.
Orduko hartan erasotako emakumeak ez zuen jakin zer ate jo. Ez zuen Bertsozale
Elkartera jo eta ez zuen inoren babesik jaso. «Garai hartan nora jo ez jakitea, babesik ez
sentitzea… hori dena da egiturazko biolentziaren parte. Gaur egun Bertsozale Elkartearen
gogoetaren barruan ari dira protokoloak lantzen eta antzekoa gertatzean nola jokatu
zehazten».
Mina aurrez aurre. Bere gordinean. Uste baino zabalduago dagoen mina. «Bertsolari
gazteen diskurtso mailak poztu nau, bizipenak kokatzeko gaitasunak, nik eta nire
belaunaldikook adin horretan ezgeneukana. Baina nahi nuen pentsatu gazteagoek hainbat
kontu gaindituta zeuzkatela eta egia esan elkarrizketa batzuk gogorrak egin zaizkit espero
ez nuen sufrimendua topatu dudalako», aitortu du.
Baina minaren gainetik, grina. «Izugarrizko indarra ikusi dut haiengan, konturatu naiz
zenbat gustatzen zaien bertsotan egitea eta zenbaterainoko garrantzia duen beraientzat
bertsolaritzak», amaitu du.
Uxue Alberdi
Uxue Alberdi
Uxue Alberdi
Uxue Alberdi
Uxue Alberdi
Uxue Alberdi
Uxue Alberdi
Uxue Alberdi
Uxue Alberdi




Tags: emakume bertsolariak feminismoa generoa kontrakoeztarritik uxue alberdi
ALDIZKARIA
116. ALDIZKARIA – NORI KOMIKIA
DENDA – Erosteko aukera duzu. Egin klik hemen.
HARPIDETU
ARGAZKIAK
HARPIDETU
DENDA
 116. aldizkaria - NORI Komikia (Azal biguna)15,00€
 116. aldizkaria - NORI Komikia (Azal
gogorra)18,00€
 100. aldizkaria - NORK12,00€
 114. aldizkaria - Bertsolari emakumeei buruzko
monografikoa10,00€
 108. aldizkaria - Arditutakoak15,00€
GEHIAGO
 BERTSOLARITZAREN HEMEROTEKA
 DOINUTEGIA
 BAT-BATEKO BERTSOLARITZA
HARREMANETARAKO
Bertsolari Aldizkaria
Martin Ugalde kultur parkea z/g
20140 Andoain - Gipuzkoa
T: 688 827 545
administrazioa@bertsolari.eus
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi
estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula
ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu
Cookie Politika
ONARTU

More Related Content

Similar to Uxue alberdi

Nietzsche. honela mintzatu zen zaratustra
Nietzsche. honela mintzatu zen zaratustraNietzsche. honela mintzatu zen zaratustra
Nietzsche. honela mintzatu zen zaratustra
hausnartzen
 
Izarren Hautsa
Izarren HautsaIzarren Hautsa
Izarren Hautsa
dibermusik
 

Similar to Uxue alberdi (19)

Berria
BerriaBerria
Berria
 
Ahozko euskal literarura -Baladak
Ahozko euskal literarura -BaladakAhozko euskal literarura -Baladak
Ahozko euskal literarura -Baladak
 
Beste gu
Beste guBeste gu
Beste gu
 
Aitaren etxea
Aitaren etxea Aitaren etxea
Aitaren etxea
 
Sexualitatea
Sexualitatea Sexualitatea
Sexualitatea
 
Bertsolaritza
BertsolaritzaBertsolaritza
Bertsolaritza
 
Orain da garaia
Orain da garaiaOrain da garaia
Orain da garaia
 
Irakurle negua 2021_mobila-1
Irakurle negua 2021_mobila-1Irakurle negua 2021_mobila-1
Irakurle negua 2021_mobila-1
 
Emakume eta gizonak, bai, baina XXI. mendekoak!!
Emakume eta gizonak, bai, baina XXI. mendekoak!!Emakume eta gizonak, bai, baina XXI. mendekoak!!
Emakume eta gizonak, bai, baina XXI. mendekoak!!
 
Irakurle uda 2018
Irakurle uda 2018Irakurle uda 2018
Irakurle uda 2018
 
Soziolinguistika Klusterra: Mahai ingurua HIZKUNTZA-IDENTITATEAK IDENTITATE B...
Soziolinguistika Klusterra: Mahai ingurua HIZKUNTZA-IDENTITATEAK IDENTITATE B...Soziolinguistika Klusterra: Mahai ingurua HIZKUNTZA-IDENTITATEAK IDENTITATE B...
Soziolinguistika Klusterra: Mahai ingurua HIZKUNTZA-IDENTITATEAK IDENTITATE B...
 
Nietzsche. honela mintzatu zen zaratustra
Nietzsche. honela mintzatu zen zaratustraNietzsche. honela mintzatu zen zaratustra
Nietzsche. honela mintzatu zen zaratustra
 
Eraikiz
EraikizEraikiz
Eraikiz
 
Euskal literatura genero ikuspegitik ikertuta
Euskal literatura genero ikuspegitik ikertutaEuskal literatura genero ikuspegitik ikertuta
Euskal literatura genero ikuspegitik ikertuta
 
Klasean lantzeko testuak aktualitatea eta edukien loturak
Klasean lantzeko testuak aktualitatea eta edukien loturakKlasean lantzeko testuak aktualitatea eta edukien loturak
Klasean lantzeko testuak aktualitatea eta edukien loturak
 
Izarren Hautsa
Izarren HautsaIzarren Hautsa
Izarren Hautsa
 
Anboto 623 interneterako_03
Anboto 623 interneterako_03Anboto 623 interneterako_03
Anboto 623 interneterako_03
 
Martxoak 8ko gehigarria
Martxoak 8ko gehigarriaMartxoak 8ko gehigarria
Martxoak 8ko gehigarria
 
Martxoak 8 2016
Martxoak 8 2016Martxoak 8 2016
Martxoak 8 2016
 

More from ChaimaaEL4 (6)

Mate
MateMate
Mate
 
Gazte
GazteGazte
Gazte
 
Euskera
EuskeraEuskera
Euskera
 
Matematicas 6 de primaria
Matematicas 6 de primariaMatematicas 6 de primaria
Matematicas 6 de primaria
 
Izaroko altxorra
Izaroko altxorraIzaroko altxorra
Izaroko altxorra
 
Mate bi divisiones
Mate bi divisionesMate bi divisiones
Mate bi divisiones
 

Uxue alberdi

  • 1. UXUE ALBERDI: «BIOLENTZIA AHOSKATZEAK BERTSOLARITZAREN IRUDI IDEALIZATUA ARRAKALATZEN DU» 2019-04-10 Uxue Alberdi – Xole Aramendik Uxue Alberdik plazaratu berri duen Kontrako Eztarritik liburuaren inguruan, Gara egunkarian. Kontrako eztarritik kantatu dute emakume bertsolariek. Haietako hamabosti eman die ahotsa Uxue Alberdik. Plazetan jasandako indarkeria bere gordinean. Zeresana emango duena. Bati baino gehiagori kontrako eztarritik joango zaion irakurketa. Hamabost emakume bertsolari. Hamabost testigantza. Nor bere zaurietara, bere barne arrakaletara begira. “Kontrako eztarria” liburua (Lisipe, Susa) bertsolaritzaren eremuan kokatu du, baina jendarteko edozein alorretan balio bera duen tresna politikoa idatzi du Uxue Alberdik (Elgoibar, 1984). Elkarrizketatu bakoitzak –20 urteko adin tartea dute eta denak dabiltza plazetan gaur egun– emakume identitatetik, emakume gorputzetik, bertsotan egitea nola bizi duten kontatu dio. Itziar Okariz artistak behin Alberdi berari luzatutako galdera du abiapuntu: nola iritsi bertsora emakume gorputzetik? Ezin baitira banatu zer eta nondik. «Gorputzarena da mintzoa, mintzoarena da gorputza», dio liburuan Alberdik. Emakume bertsolariaren jarduna azpiratzen duten 22 mugatze mekanismo detektatu eta izendatu ditu. Baita haien gaineko hausnarketa egin ere. «Beste autore batzuek beste leku eta garai batzuetan mugatze mekanismo horiei buruz zer esan duten irakurri eta horrek guretzat balio duten ikusi dugu», azaldu du. Bertsolaritzatik kanpoko esparruetara jo du horretarako, literatura eta artearen eremura. «Adibidez, detektatzea leku beretik datozela desexualizazioa eta hipersexualizazioa. Izan ere, ez baldin baditugu horrela kokatzen, izan daitezke elkar ukatzen duten bizipenak. Baina sistemaren baitan jartzen baldin baditugu eta sistemak emakume gorputzari zer eskatzen dion eta nola irakurtzen duen begiratzen badiogu konturatuko gara biolentzia berberaren bi hegal direla. Batak existitzeko besteak egon behar du, zure gorputza ez da sekula neutroa izango».
  • 2. Gorputz neutroa, maskulinoa Gorputz neutroa beti baita gorputz maskulinoa. «Emakume gorputzak etengabe ari dira dialogatzen bertso saio bakoitzean ondoan dituzten gorputzekin, eta aldi berean ari dira dialogatzen emakume gorputz generikoaren historiarekin eta etorkizunarekin. Entzule batek lehenengo aldiz emakume bertsolari bat ikustean irakurketa egingo du: goxoa da, zakarra, polita, gaztea, itsusia, azkarra, tuntuna? Horrek denak narrazio bat sortzen du eta narrazio horrekin batera egiten dugu bertsotan. Gure testuak ez dira abiatzen mikrofonoaren aurrean ahoa zabaltzen dugunean. Ez gureak, ez inorenak. Baina gizonezkoaren gorputza neutroa denez ez dio hainbeste eragiten. Hori azaltzea nuen helburu liburua egitean». Alberdik 22 urte zituen literaturaren eta bertsolaritzaren plazetara salto egin zuenean. Berehala ohartu zen bere gorputz femeninoak eta gorputz maskulinoek ez zituztela erreakzio berak sortzen. «Nik hasieran ez nuen biolentzia moduan irakurtzen. Baina konturatu nintzen etengabe ari nintzela besteek nitaz egindako irudiari erantzuten, zehazten edo kontra egiten; nire irudimena eta testua bera mugatzen zuen neska gazte bezala irakurria izateak». Betidanik da feminista –«ama eta izeko hala dira»–, etxetik. «Baina ez nintzen jabetzen horrek nola zeharkatzen zuen nire gorputza. Iritsi zen momentu bat ni bertsolari izateko nire burua feminista bezala janzteko beharra sentitu nuena», esan du. Hamar urte joan dira Ainhoa Agirreazaldegi eta biak bertsolaritza eta feminismoaz hitzaldiak ematen hasi zirela. Eta denbora asko da hainbat emakume elkartzen hasi zirenetik. Aliantzak eraiki dituzte. Baita espazio propioak sortu ere. «2009an hasi ginen ‘Ez da kasualitatea’ saioekin. Oso inportanteak dira gure umorea lantzeko, gure kodeak sortzeko –elkarrizketatu ia denek aipatzen dute beraien kalitatea igo egiten dela–, konturatzeko besteen zelaian ari garela jokatzen. Hori ez duzu sentitzen zelai propioa sortzen duzun arte. Erosotasun eta talde sentsazioarena, ahizpatasunaren bezala, erraz esan baina kostata eraikitzen diren errealitateak dira», ohartarazi du. Kontrako erreakzioak Aliantzak ikusita gizonezkoen aurkako erreakzioak etorri dira. Elkarrizketatu asko dira aliantza horietatik aldentzeko mezuak jaso dituztenak bertso komunitatearen barruan. «Asko hitz egiten da ahizpatasunaz baina oso gutxi anaidiaz, gizonezkoen aliantzaz. Eta gizonezkoek estruktura eta estrategia historikoak dauzkate elkar babesteko, euren posizioa indartzeko». Bertsolaritzaren definizio tradizionala zabaltzera dator liburua. «Bertsolaritza beti kokatu izan da plano dialektikoan, burutik burura, eta liburu honetan ateratzen dira hainbat aspektu –korporal, emozional, tekniko, estilistiko, ideologiko, sozial– denak txirikordatuta daudenak eta bertsolaritza direnak». Egunerokotasunaren pisu astuna garbi islatzen dute bildutako testigantzek. «Ez digute esan ‘gu kuadrilla gara eta zuek ez’. Baina bertso saioaren aurretik nork ateratzen dituen hizketarako gaiak, nork gidatzen duen kotxea, antolatzaileekin diru kontuez nork egiten duen tratua, jarduna amaitu ostean nork sentitzen duen autoritatea saioaren analisia egiteko, ea galderarik egiten zaien emakumezko bertsolariei saioan nola sentitu diren… hori dena da». Izango da liburuko testigantzak irakurrita, ezintasuna bertsolari bakoitzari, haren nortasunari egoztea nahiago izango duenik. «Norbere ezinak norbere ezinari bakarrik egoztea ez da erreala eta ikusten duzunean gatazka horietako asko errepikatu egiten direla konturatzen zara sisteman dagoela gakoa. Urte hauetan denetan horretaz hitz egin dugu eta ondorio horretara iritsi gara. Horregatik erabaki dute bertsolari hauek hainbeste irekitzea eta beraientzat hain intimoak diren testigantzak plazaratzea, hain zuzen badaukatelako eraikuntza eta kontzientzia feminista garatua esaten diena kontatzen ari
  • 3. direna ez direla ez kontu pertsonalak, ez txutxu-mutxuak, ez anekdotak, baizik egitura bat eta mekanismo batzuek azaleratzen dituzten mugatze errepikariak», esan du. Biolentzia ahoskatzea beti da deserosoa. «Denok, denok, nahiago dugu sinistu eremu ez- biolentoetan gabiltzala. Are gehiago, lan honetan bezala, aztergai denean gure ‘gu’ hurbila, maite ditugun gizon-emakumeekin batera eta maite dugun jardunean egiten dugun gune horretan dauden desberdinkeriak azaleratzen direnean. Biolentzia ahoskatzea deserosoa da guretzat, barruarentzat, baina baita entzuleentzat ere, bertsolaritzaz eduki dezakegun irudi idealizatua arrakalatzen duelako; baina ni sinistuta nago arrakala hori dela aurrerabide bakarra». Irudi tradizionalarekin talka. «Bertsolariaren irudi tradizionala bada artista herrikoia, gertukoa. Zaleek harreman askoz gertukoagoa dute bertsolariekin idazleekin baino, esaterako. Beti da askoz zailagoa etxean, kuadrillan, militantzian, gaztetxean edo gure eremu maitearen barruan maite ditugun gizonekin dauzkagun gatazkez hitz egitea». Digestio motela Liburuaren inguruko erreakzioez galdetuta honakoa dio: «Egia da erreakzio asko jaso ditudala batez ere kazetarien aldetik eta bertso mundutik. Bertso mundutik gutxiago. Baina digestio motelarekin lantzeko kontuak dira eta ez du zertan seinale txarra izan. Jendeari denbora eman behar zaio irakurtzeko, kontrako eztarritik joandakoa irensteko eta liseriketa egiteko», dio. Emakume bertsolari feministen azken urteotako lana bere emaitzak ematen ari da. «Lortu dugu bertso mundua arazo honi begira jartzea. Garbi dago gizartea desberdinkerian oinarrituta dagoela eta ez dela posible bertsolaritza hortik salbu egongo den irla bat izatea». Baina aldi berean, bertso sistemak berak ez ditu gauzak errazten. «Bagara mundu txiki artikulatua eta horrek zailtasunak dakartza familia egiturek bezala funtzionatzen duelako munduak bere txikian, baina era berean mugimendu autonomoa da. Bertsozale Elkartea ari da une honetan bere burua birpentsatzen iazko gogoeta estrategikoaren ondoren genero ardatza lehen lerroan jarrita eta seinale ona da. Noski, eztabaidekin, frikzioekin, baina determinazioarekin. Ez dut uste beste alorretan –kazetaritzan, musikan edo politikagintzan– gu baino hobeto daudenik, eta are gehiago, horietan ez dago estrategia kolektiborik horretan pentsatzen jartzeko». Eta orain zer? Oraindik hastapenetan dago Bertsozale Elkarteko gizonezko kideekin elkarrizketa konpartitua. «Azkenengo urteotan gizonezkoak ere interpelatuta sentitu dira, bertsolari gizonezko dezente dira genero gaiez arduratzen hasi direnak. Guk askoz urte gehiago daramatzagu honetaz guztiaz pentsatzen eta egia da ez dela berdin pentsatzen posizio batetik ala bestetik. Gure hurbileko gizonezkoek gure gatazka politikoagatik zapalduen partean kokatu dute euren burua, euskaldun bezala, abertzale bezala… baina generoaren gatazka plazaratzen dugunean zapalduaren identitateak ez die balio. Boterearekiko erreakziotik eraiki dudanean nire identitatea, ni zapaltzailea naizenean zer egin? Oso zaila da». Gizonezkoen elkarrizketarako borondateaz galdetuta, zera dio: «Disposizioa ikusten dut eta aldi berean ikusten dut gatazkan dagoela bertsolaritza egituratuta dagoen moduarekin berarekin. Oso testuinguru lehiakorrean egituratuta dago, txapelketen sisteman, meritukrazian eta kalitatean. Justu zer den bertso ona eta zer ez, zer jotzen dugun naturaltzat eta artifizialtzat, zer den bertsolari totala, hori dena lotuta dago bertsolariari lotutako irudi tradizionalarekin. Eta horrek denok blaitzen gaitu, emakume bezala guk ere deseraiki behar ditugu geure irudi propioak». Elkarrekin lehian Elkarrizketatu ia gehienak ordezkagarri sentitu izan dira. Horrek sekulako lehia sortzen du, elkarrekiko inbidia izateraino. Testigantza gogorrak irakur daitezke liburuan. Gaur egun
  • 4. bertso eskoletan %50 dira emakumeak, baina, aldiz, plazan, erdira jaisten da proportzioa, %20ra. Eta bertso afarietan %15era ere ez da iristen. «Plazaratzen denerako, emakume batek badaki momentu horretan daukan tartea %20koa dela. Eta dagoeneko beteta dagoela. Beraz, ez bada horkila zabaltzen berri bat hasten den bakoitzean aurretik ari den bat aterako dela. Ez da sentsazioa bakarrik, genero bakoitzarentzat ze leku dagoen da. Eta guk sinistuta badaukagu horkila hori zabaltzeko beste kalitaterik ez dagoela emakumeetan gauzek berdin jarraituko dute. Baina %50-%5oeko saioak kalitatezkoak ala hobeagoak izan daitezkeela sinesten badugu pauso batzuk eman daitezke». Oraindik ez. Horixe txapelketetan jaso duen mezua. «Nik frustrazio handia izaten dut txapelketetan iruditzen zaidalako txapelketek askotan emakumeoi itzultzen diguten mezua dela ‘oraindik ez, ez zarete iristen gure bertsolaritza egitera’. Azken Nafarroako Txapelketaren harira –zortzi gizonezko izan dira– entzun dut ‘igartzen zen lanketa feminista gizonezkoen artean’. Hori ona da baina honen buelta bada gizonezkoek oso diskurtso egokia egin baina kopuru berdinean geratzea, ez du ezertarako balio. Kontua ez da finalean zortzi gizonezko egotea, baizik 30 bertsolarietatik 6 zirela emakumeak txapelketaren hasieran». Zergatik? «Plaza biolentoa delako emakumeontzat». Zauriz beteta datoz orriak, sakonak batzuk, arinagoak besteak. Orbainak erakusteraino biluzten dira hamabost bertsolariak. Tartean bada bortxaketa bat ere. «Nahita ez dut biolentzia hierarkizatu. Tantaz tantako biolentziaz zeharkatuta dago liburua. Eta egitura aldatzen ez den bitartean, bihar, etzi, edo hemendik hamar urtera beste bortxaketa bat gertatuko da bertso munduan. Gertatzen direlako. Idurre Eskisabelek esana da: ‘bortxaketa da emakumeon gorputzak kontrolatzeko mekanismorik indartsuenetakoa eta mehatxua existitu dadin noizbehinka bortxaketak existitu egin behar du’. Gainerako tantaz tantako biolentzia da ahalbidetzen duena bortxaketa bat gertatzea», azpimarratu du. Orduko hartan erasotako emakumeak ez zuen jakin zer ate jo. Ez zuen Bertsozale Elkartera jo eta ez zuen inoren babesik jaso. «Garai hartan nora jo ez jakitea, babesik ez sentitzea… hori dena da egiturazko biolentziaren parte. Gaur egun Bertsozale Elkartearen gogoetaren barruan ari dira protokoloak lantzen eta antzekoa gertatzean nola jokatu zehazten». Mina aurrez aurre. Bere gordinean. Uste baino zabalduago dagoen mina. «Bertsolari gazteen diskurtso mailak poztu nau, bizipenak kokatzeko gaitasunak, nik eta nire belaunaldikook adin horretan ezgeneukana. Baina nahi nuen pentsatu gazteagoek hainbat kontu gaindituta zeuzkatela eta egia esan elkarrizketa batzuk gogorrak egin zaizkit espero ez nuen sufrimendua topatu dudalako», aitortu du. Baina minaren gainetik, grina. «Izugarrizko indarra ikusi dut haiengan, konturatu naiz zenbat gustatzen zaien bertsotan egitea eta zenbaterainoko garrantzia duen beraientzat bertsolaritzak», amaitu du. Uxue Alberdi Uxue Alberdi Uxue Alberdi Uxue Alberdi Uxue Alberdi Uxue Alberdi Uxue Alberdi Uxue Alberdi Uxue Alberdi   
  • 5.  Tags: emakume bertsolariak feminismoa generoa kontrakoeztarritik uxue alberdi ALDIZKARIA 116. ALDIZKARIA – NORI KOMIKIA DENDA – Erosteko aukera duzu. Egin klik hemen. HARPIDETU ARGAZKIAK
  • 7.
  • 8. DENDA  116. aldizkaria - NORI Komikia (Azal biguna)15,00€  116. aldizkaria - NORI Komikia (Azal gogorra)18,00€  100. aldizkaria - NORK12,00€  114. aldizkaria - Bertsolari emakumeei buruzko monografikoa10,00€
  • 9.  108. aldizkaria - Arditutakoak15,00€ GEHIAGO  BERTSOLARITZAREN HEMEROTEKA  DOINUTEGIA  BAT-BATEKO BERTSOLARITZA HARREMANETARAKO Bertsolari Aldizkaria Martin Ugalde kultur parkea z/g 20140 Andoain - Gipuzkoa T: 688 827 545 administrazioa@bertsolari.eus Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika ONARTU