2. HELBURUAK
● Ikasleen gaitasun eta nortasun osoaren garapena sustatu nahi da, erabakien
partaide aktiboa eginez.
● Atzerriko hizkuntza era motibatzaile batean ikastea bultzatu, gure ikasleen
etorkizuneko garapen akademikoa, pertsonala eta soziala bermatuz.
● Informazio eta Komunikaziorako teknologien erabilera aktiboa sustatu,
ikasleen garapen kognitiboa eraikitzen laguntzeko.
3. PRINTZIPIO, BALIO ETA EZAUGARRIAK
Printzipio eraikitzaile bat bultzatu nahi da: Norberaren ekimena eta norberaren zein
taldearen ahalegina sustatzen duena eta norberaren garapen integrala sustatu nahi
duena.
Horretarako irakasleen etengabeko berrikuntza profesionala beharrezkoa da, ikasleen
garapen kognitiborako eta adingabekoen interes gorenerako ezinbesteko eragilea baita.
Ikasleen autoerregulazioa indartzea eta autonomia lantzea (erabakiak hartzeko
ahalmena indartzea, emozioen garapena eta gatazkak ebazteko estrategiak
eskuratzea…).
Berdinen arteko elkarreragina sustatuko da ikaskuntzarako estrategia gisa (talde
eragileak sortu lan egiteko.
4. GARAPEN PSIKOMOTORRA
Imaginarium eskolan pedagogia aktiboek behaketaren eta esperimentazioaren bidez sustatzen
dute ikaskuntza. Horretarako behar diren giroak, baliabideak eta materialak emanez. Garapen
psikomotorra bultzatzeko hurrengo giroa daukagu ikasleentzat: Psikomotrizitate gela.