SlideShare a Scribd company logo
1 of 3
Download to read offline
LEHENDAKARITZA                                     PRESIDENCIA
               Komunikaziorako Zuzendaritza                       Dirección de Comunicación

           LEHENDAKIAREN URTE AMAIERAKO MEZUA
                                 2012ko abenduaren 31an

Gabon dizuela guztioi.

Eguberri eta urteberri egun hauek etxekoekin elkartu eta asmo berriak
azaltzeko uneak izaten dira. Euskal gizarteari esan nahi dizkiodan hitz hauek
izpiritu horrekin esandakoak izatea nahi nuke.

Elkarrengana biltzeko sasoia bizi dugu. Aldi berri bat hasi du gure Herriak;
aukera berriz betetakoa: Bakea eta Bizikidetza lantzeko garaia. Aukera horiek
hezur-mamitzea dagokigu guztioi.

Gorrotoa eta arrangura atzean uzteko ilusioa daukagu. Eskuzabaltasunez
jokatu beharko dugu. Eskuzabal izan beharko dugu pertsona bezala eta
onpromisoak hartu beharko ditugu talde bezala. Iraganak eta etorkizunak hori
eskatzen digute.

Elkarrekin lan egiten badugu, leialtasunez eta isilean, lortuko dugu iragana alde
batera uztea. Lortu egingo dugu gizatasunari dagozkion oinarriak eta balioak
berrindartzea. Eta lortuko dugu indarkeria eta gorrotoa gure artetik baztertzea.
Hori da gure belaunaldiaren erronka nagusia.

Elkartasunerako unea bizi dugu.Pertsona eta familia asko egoera zailetan bizi
dira. Denok ezagutzen ditugu etorkizuna ilun ikusten duten dendariak, enpresa
txikiak edo profesional autonomoak. Pertsona asko daude lanik gabe, eta
langile asko enplegua galtzeko beldurrez bizi dira. Pertsona hauek dira gure
lehentasuna.Euskadin horrela izan da beti. Horixe da gure izateko modua:
beste edozeren aurretik pertsonak daude.

                                       Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ
                        Tef. 945 017 972 – Fax 945 017 832 – e-mail: prensa-comun@ej-gv.es
Aurreko urteetan egoera ekonomiko errazagoan bizi izan gara.Orain, ordea,
disziplinaz eta arduraz jokatzea dagokigu.Eusko Jaurlaritzan neurri zehatzak
hartuko ditugu. Gerrikoa estututuko dugu. Familietan egiten ari garena egingo
dugu Gobernuan.

Ahalegin hoentan denok bat gara. Ekonomi eta gizarte arduradunak. Langileak.
Erakundeetako arduradun guztiak. Euskal gizarte osoa, alegia.

Hastera doan urte berriak lehentasun argi bat dauka: pertsonak. Pertsonen
osasuna zaintzea; beharrizanean daudenei, babesa eskaintzea; gazteei,
formakuntza ematea; eta lanik ez dutenei, laguntasuna. Eta persona horiei hitz
egin nahi diet gaur, batez ere, euskal gizarte osoaren elkartasuna ziurtatu
dezagun.

Asmo berriak azaltzeko unea ere bada.Gure asmo nagusia akordioak lantzea
da.Akordioak eta elkarlana erabilita erronka zailak gainditu ditu Herri honek
lehen ere. Aurrera ateratzeko gai izan gara.Herri txikia gara, baina Herri
saiatua. Asmo handiak dituen Herria.

Eta Herri bezala hazi nahi dugu. Gure autogobernua sendotu, erabakitzeko
ahalmen handiagoa edukitzeko. Presentzia gehiago nahi dugu munduan, eta
Euskadiren tokia Europan indartu. Akordioa eskaintzen dugu, eta errespetua
eskatzen dugu. Ez dugu inoren inposiziorik onartuko gure politikak garatzeko
momentuan.

Azken 30 urteotan Euskadik aurrera egin du. Aurrerapausu handia eman dugu
gizakion garapena ziurtatzeko. Erakutsi dugu autogobernua tresna indartsua
dela horretarako. Autogobernua izan da daukagun ongizatea lortzeko izan
dugun tresna nagusia.

Datozen bi urteetan arazoak izango ditugu: ahaleginak, ajusteak eta
langabezia. Zailtasunez betetako urte bi. Baina gainditu egingo ditugu.

                                                                            2
Euskadi aurrera aterako da politikan eta gizartean akordioetara iritsita.

Orain aurrera begiratu behar dugu. Ilusioz; eta baita itxaropenez ere. Krisian
gaude eta aurrera atera behar dugu. Erantzunak behar ditugu. Lehendakari
naizen aldetik hitz ematen dut erantzunak bilatuko ditugula. Gure Jaurlaritzak
bide bat dauka aurrera ateratzeko:

   -   Norabide argi bat aukeratu dugu
   -   Bidelagunak bilatuko ditugu, eta
   -   Elkarrekin egingo dugu aurrera

Hori da gure asmoa eta gure erantzukizuna: akordioak lantzea eta aurrera
egitea. Aurrera egiteko beharrezkoa da gaizki daudenei elkartasuna adieraztea.
Beharrezkoa da oinarrizko zerbitzu publikoak ziurtatzea. Aurrera egiteko
lehentasun bezala ipini behar dugu enplegua sortzea. Bakea eta bizikidetza
indartu behar ditugu. Aurrera egiteko hazten jarraitu behar dugu Nazio bezala.

Aurrera egiteko beharrezkoa da akordioak lortzea. Aurkitzen dudan jendeak
eskatzen dit saiatu gaitezela denen arteko akordioak lantzen. Zailtasunen
aurrean gauzak elkarrekin egin ditzagula eskatzen digute. Horixe da gure
Herriak gaur barru barrutik eskatzen diguna. Hauxe izango da nire asmoa eta
ahalegina. Ahalegin hori bera eskatzen diet neure Gobernuari, eta gure Herriko
erakunde guztiei. Baita gure gizartean eta ekonomian dauden arduradun guztiei
ere. Hauxe izango da gure erantzukizuna: akordioak lortzea.

Urte berria hastera doa. Aldi berri baten atarian gaude. Egin dezagun lan
elkarrekin hobea izan dadin denontzat. 2013garren urte honetarako hoberena
opa dizuet guztioi:

Zorionak eta Urte berri on!

                                                                                 3

More Related Content

Viewers also liked

Documente de informare anexa nr 1 - formular de evaluare
Documente de informare anexa nr 1 - formular de evaluareDocumente de informare anexa nr 1 - formular de evaluare
Documente de informare anexa nr 1 - formular de evaluare
IMI PQ NET Romania
 
Creating subject web_site_with_google_sites
Creating subject web_site_with_google_sitesCreating subject web_site_with_google_sites
Creating subject web_site_with_google_sites
edwardtwy
 
CMVRo - The settlement status of veterinary profession in Romania
CMVRo - The settlement status of veterinary profession in RomaniaCMVRo - The settlement status of veterinary profession in Romania
CMVRo - The settlement status of veterinary profession in Romania
IMI PQ NET Romania
 
habitats_bosques.pdf
habitats_bosques.pdfhabitats_bosques.pdf
habitats_bosques.pdf
Irekia - EJGV
 
N E W S T U D Y O F G I T A N O V 8 D R
N E W  S T U D Y  O F  G I T A  N O V 8  D RN E W  S T U D Y  O F  G I T A  N O V 8  D R
N E W S T U D Y O F G I T A N O V 8 D R
sandesh138
 
White_Paper_Synthesis of Adaptive Designs in Clinical Trials_May2016.PDF
White_Paper_Synthesis of Adaptive Designs in Clinical Trials_May2016.PDFWhite_Paper_Synthesis of Adaptive Designs in Clinical Trials_May2016.PDF
White_Paper_Synthesis of Adaptive Designs in Clinical Trials_May2016.PDF
vbartekian
 
Understanding what works
Understanding what worksUnderstanding what works
Understanding what works
MSJ14
 
Viewers also liked (16)

Documente de informare anexa nr 1 - formular de evaluare
Documente de informare anexa nr 1 - formular de evaluareDocumente de informare anexa nr 1 - formular de evaluare
Documente de informare anexa nr 1 - formular de evaluare
 
The art of storytelling and how it can help make a better world
The art of storytelling and how it can help make a better worldThe art of storytelling and how it can help make a better world
The art of storytelling and how it can help make a better world
 
Creating subject web_site_with_google_sites
Creating subject web_site_with_google_sitesCreating subject web_site_with_google_sites
Creating subject web_site_with_google_sites
 
SLG's Market Perspective Update
SLG's Market Perspective UpdateSLG's Market Perspective Update
SLG's Market Perspective Update
 
CMVRo - The settlement status of veterinary profession in Romania
CMVRo - The settlement status of veterinary profession in RomaniaCMVRo - The settlement status of veterinary profession in Romania
CMVRo - The settlement status of veterinary profession in Romania
 
habitats_bosques.pdf
habitats_bosques.pdfhabitats_bosques.pdf
habitats_bosques.pdf
 
N E W S T U D Y O F G I T A N O V 8 D R
N E W  S T U D Y  O F  G I T A  N O V 8  D RN E W  S T U D Y  O F  G I T A  N O V 8  D R
N E W S T U D Y O F G I T A N O V 8 D R
 
White_Paper_Synthesis of Adaptive Designs in Clinical Trials_May2016.PDF
White_Paper_Synthesis of Adaptive Designs in Clinical Trials_May2016.PDFWhite_Paper_Synthesis of Adaptive Designs in Clinical Trials_May2016.PDF
White_Paper_Synthesis of Adaptive Designs in Clinical Trials_May2016.PDF
 
Convocatoria pcr 2016
Convocatoria pcr 2016Convocatoria pcr 2016
Convocatoria pcr 2016
 
A tecnoloxía na globalización do capital e na homoxeneización cultural
A tecnoloxía na globalización do capital e na homoxeneización culturalA tecnoloxía na globalización do capital e na homoxeneización cultural
A tecnoloxía na globalización do capital e na homoxeneización cultural
 
Guía breve sobre Artritis Idiopática Juvenil AIJ // Osakidetza - Gobierno Vasco
Guía breve sobre Artritis Idiopática Juvenil AIJ  // Osakidetza - Gobierno VascoGuía breve sobre Artritis Idiopática Juvenil AIJ  // Osakidetza - Gobierno Vasco
Guía breve sobre Artritis Idiopática Juvenil AIJ // Osakidetza - Gobierno Vasco
 
Variable pay
Variable payVariable pay
Variable pay
 
Consumer behavior in service
Consumer behavior in serviceConsumer behavior in service
Consumer behavior in service
 
Understanding what works
Understanding what worksUnderstanding what works
Understanding what works
 
Mosquito and Rodent Control
Mosquito and Rodent ControlMosquito and Rodent Control
Mosquito and Rodent Control
 
Pricing of services
Pricing of servicesPricing of services
Pricing of services
 
Similar to Lehendakariaren urte amaierako mezua.pdf

Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Agenda Estrategikoa
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Agenda EstrategikoaLehendakariaren hitzaldia - Euskararen Agenda Estrategikoa
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Agenda Estrategikoa
Irekia - EJGV
 
Inmigraziorako Itun Soziala Euskadin.pdf
Inmigraziorako Itun Soziala Euskadin.pdfInmigraziorako Itun Soziala Euskadin.pdf
Inmigraziorako Itun Soziala Euskadin.pdf
Irekia - EJGV
 
Bake eta Bizikidetza Plana
Bake eta Bizikidetza PlanaBake eta Bizikidetza Plana
Bake eta Bizikidetza Plana
Irekia - EJGV
 
Similar to Lehendakariaren urte amaierako mezua.pdf (20)

EUSKADI AURRERA, Hauteskunde Egitaraua 2012
EUSKADI AURRERA, Hauteskunde Egitaraua 2012EUSKADI AURRERA, Hauteskunde Egitaraua 2012
EUSKADI AURRERA, Hauteskunde Egitaraua 2012
 
Hauteskunde Egitaraua 2012 - Eusko Legebiltzarra - Euskadi Aurrera
Hauteskunde Egitaraua 2012 - Eusko Legebiltzarra - Euskadi AurreraHauteskunde Egitaraua 2012 - Eusko Legebiltzarra - Euskadi Aurrera
Hauteskunde Egitaraua 2012 - Eusko Legebiltzarra - Euskadi Aurrera
 
Uxue Barkos Nafarroako Foru Komunitateko Presidentearen eta Iñigo Urkullu Leh...
Uxue Barkos Nafarroako Foru Komunitateko Presidentearen eta Iñigo Urkullu Leh...Uxue Barkos Nafarroako Foru Komunitateko Presidentearen eta Iñigo Urkullu Leh...
Uxue Barkos Nafarroako Foru Komunitateko Presidentearen eta Iñigo Urkullu Leh...
 
PNV-PSE Hitzarmena
PNV-PSE HitzarmenaPNV-PSE Hitzarmena
PNV-PSE Hitzarmena
 
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Agenda Estrategikoa
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Agenda EstrategikoaLehendakariaren hitzaldia - Euskararen Agenda Estrategikoa
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Agenda Estrategikoa
 
Entzuixu!! 17.zkia. 2021eko ekaina.
Entzuixu!! 17.zkia. 2021eko ekaina.Entzuixu!! 17.zkia. 2021eko ekaina.
Entzuixu!! 17.zkia. 2021eko ekaina.
 
UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea
UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.aleaUDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea
UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea
 
Imana taldea egile testua
Imana taldea egile testuaImana taldea egile testua
Imana taldea egile testua
 
Memoria 2013 (Euskeraz)
Memoria 2013 (Euskeraz)Memoria 2013 (Euskeraz)
Memoria 2013 (Euskeraz)
 
Inmigraziorako Itun Soziala Euskadin.pdf
Inmigraziorako Itun Soziala Euskadin.pdfInmigraziorako Itun Soziala Euskadin.pdf
Inmigraziorako Itun Soziala Euskadin.pdf
 
Lehendakariaren hitzaldia - Proyecto europeo INTEGRIM
Lehendakariaren hitzaldia - Proyecto europeo INTEGRIMLehendakariaren hitzaldia - Proyecto europeo INTEGRIM
Lehendakariaren hitzaldia - Proyecto europeo INTEGRIM
 
Eraikitzaileak
Eraikitzaileak Eraikitzaileak
Eraikitzaileak
 
Eraikitzaileak
Eraikitzaileak Eraikitzaileak
Eraikitzaileak
 
Diruzblai aldizkaria
Diruzblai aldizkariaDiruzblai aldizkaria
Diruzblai aldizkaria
 
Eraikitzaileak
EraikitzaileakEraikitzaileak
Eraikitzaileak
 
2012 2016ko Gobernu Programa
2012 2016ko Gobernu Programa2012 2016ko Gobernu Programa
2012 2016ko Gobernu Programa
 
Krisi boom aldizkaria
Krisi boom aldizkariaKrisi boom aldizkaria
Krisi boom aldizkaria
 
Bake eta Bizikidetza Plana
Bake eta Bizikidetza PlanaBake eta Bizikidetza Plana
Bake eta Bizikidetza Plana
 
Deusto Covid-19 Bekak
Deusto Covid-19 BekakDeusto Covid-19 Bekak
Deusto Covid-19 Bekak
 
Entzuixu!! 19.zkia. 2022ko azaroa.
Entzuixu!! 19.zkia. 2022ko azaroa. Entzuixu!! 19.zkia. 2022ko azaroa.
Entzuixu!! 19.zkia. 2022ko azaroa.
 
More from Irekia - EJGV

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Irekia - EJGV
 
More from Irekia - EJGV (20)

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak

Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
 
Lehendakariaren urte amaierako mezua.pdf

  • 1. LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA Komunikaziorako Zuzendaritza Dirección de Comunicación LEHENDAKIAREN URTE AMAIERAKO MEZUA 2012ko abenduaren 31an Gabon dizuela guztioi. Eguberri eta urteberri egun hauek etxekoekin elkartu eta asmo berriak azaltzeko uneak izaten dira. Euskal gizarteari esan nahi dizkiodan hitz hauek izpiritu horrekin esandakoak izatea nahi nuke. Elkarrengana biltzeko sasoia bizi dugu. Aldi berri bat hasi du gure Herriak; aukera berriz betetakoa: Bakea eta Bizikidetza lantzeko garaia. Aukera horiek hezur-mamitzea dagokigu guztioi. Gorrotoa eta arrangura atzean uzteko ilusioa daukagu. Eskuzabaltasunez jokatu beharko dugu. Eskuzabal izan beharko dugu pertsona bezala eta onpromisoak hartu beharko ditugu talde bezala. Iraganak eta etorkizunak hori eskatzen digute. Elkarrekin lan egiten badugu, leialtasunez eta isilean, lortuko dugu iragana alde batera uztea. Lortu egingo dugu gizatasunari dagozkion oinarriak eta balioak berrindartzea. Eta lortuko dugu indarkeria eta gorrotoa gure artetik baztertzea. Hori da gure belaunaldiaren erronka nagusia. Elkartasunerako unea bizi dugu.Pertsona eta familia asko egoera zailetan bizi dira. Denok ezagutzen ditugu etorkizuna ilun ikusten duten dendariak, enpresa txikiak edo profesional autonomoak. Pertsona asko daude lanik gabe, eta langile asko enplegua galtzeko beldurrez bizi dira. Pertsona hauek dira gure lehentasuna.Euskadin horrela izan da beti. Horixe da gure izateko modua: beste edozeren aurretik pertsonak daude. Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 017 972 – Fax 945 017 832 – e-mail: prensa-comun@ej-gv.es
  • 2. Aurreko urteetan egoera ekonomiko errazagoan bizi izan gara.Orain, ordea, disziplinaz eta arduraz jokatzea dagokigu.Eusko Jaurlaritzan neurri zehatzak hartuko ditugu. Gerrikoa estututuko dugu. Familietan egiten ari garena egingo dugu Gobernuan. Ahalegin hoentan denok bat gara. Ekonomi eta gizarte arduradunak. Langileak. Erakundeetako arduradun guztiak. Euskal gizarte osoa, alegia. Hastera doan urte berriak lehentasun argi bat dauka: pertsonak. Pertsonen osasuna zaintzea; beharrizanean daudenei, babesa eskaintzea; gazteei, formakuntza ematea; eta lanik ez dutenei, laguntasuna. Eta persona horiei hitz egin nahi diet gaur, batez ere, euskal gizarte osoaren elkartasuna ziurtatu dezagun. Asmo berriak azaltzeko unea ere bada.Gure asmo nagusia akordioak lantzea da.Akordioak eta elkarlana erabilita erronka zailak gainditu ditu Herri honek lehen ere. Aurrera ateratzeko gai izan gara.Herri txikia gara, baina Herri saiatua. Asmo handiak dituen Herria. Eta Herri bezala hazi nahi dugu. Gure autogobernua sendotu, erabakitzeko ahalmen handiagoa edukitzeko. Presentzia gehiago nahi dugu munduan, eta Euskadiren tokia Europan indartu. Akordioa eskaintzen dugu, eta errespetua eskatzen dugu. Ez dugu inoren inposiziorik onartuko gure politikak garatzeko momentuan. Azken 30 urteotan Euskadik aurrera egin du. Aurrerapausu handia eman dugu gizakion garapena ziurtatzeko. Erakutsi dugu autogobernua tresna indartsua dela horretarako. Autogobernua izan da daukagun ongizatea lortzeko izan dugun tresna nagusia. Datozen bi urteetan arazoak izango ditugu: ahaleginak, ajusteak eta langabezia. Zailtasunez betetako urte bi. Baina gainditu egingo ditugu. 2
  • 3. Euskadi aurrera aterako da politikan eta gizartean akordioetara iritsita. Orain aurrera begiratu behar dugu. Ilusioz; eta baita itxaropenez ere. Krisian gaude eta aurrera atera behar dugu. Erantzunak behar ditugu. Lehendakari naizen aldetik hitz ematen dut erantzunak bilatuko ditugula. Gure Jaurlaritzak bide bat dauka aurrera ateratzeko: - Norabide argi bat aukeratu dugu - Bidelagunak bilatuko ditugu, eta - Elkarrekin egingo dugu aurrera Hori da gure asmoa eta gure erantzukizuna: akordioak lantzea eta aurrera egitea. Aurrera egiteko beharrezkoa da gaizki daudenei elkartasuna adieraztea. Beharrezkoa da oinarrizko zerbitzu publikoak ziurtatzea. Aurrera egiteko lehentasun bezala ipini behar dugu enplegua sortzea. Bakea eta bizikidetza indartu behar ditugu. Aurrera egiteko hazten jarraitu behar dugu Nazio bezala. Aurrera egiteko beharrezkoa da akordioak lortzea. Aurkitzen dudan jendeak eskatzen dit saiatu gaitezela denen arteko akordioak lantzen. Zailtasunen aurrean gauzak elkarrekin egin ditzagula eskatzen digute. Horixe da gure Herriak gaur barru barrutik eskatzen diguna. Hauxe izango da nire asmoa eta ahalegina. Ahalegin hori bera eskatzen diet neure Gobernuari, eta gure Herriko erakunde guztiei. Baita gure gizartean eta ekonomian dauden arduradun guztiei ere. Hauxe izango da gure erantzukizuna: akordioak lortzea. Urte berria hastera doa. Aldi berri baten atarian gaude. Egin dezagun lan elkarrekin hobea izan dadin denontzat. 2013garren urte honetarako hoberena opa dizuet guztioi: Zorionak eta Urte berri on! 3