SlideShare a Scribd company logo
1 of 7
Download to read offline
Uxue Barkos Nafarroako Foru Komunitateko
Presidentearen eta Iñigo Urkullu
Lehendakariaren Adierazpen bateratua
Bizikidetza sendotzeko proposamen eta
konpromiso partekatuak, ETAk behin
betiko desagertu dela iragarri ondoren
Bertiz, 2018ko maiatzaren 4a
2
Uxue Barkos Nafarroako Foru Komunitateko Presidentearen Adierazpena
ETAk atzo jakinarazitako hondar adierazpenak amaiera eman dio indarkeriaz eta oinazez beteriko
garai ilun bati. Garai horretan, indarkeriara jo zutenek eta terrorismoan aritu direnek bizikidetza
baketsua hautsi zuten gure gizartean. Horrexegatik, eta bereziki horrexegatik, erakundeok lan egin
behar dugu gaur garai berri bat has dadin.
Gure erakundeak eta gure gizarteak aspaldi ari ziren galdatzen ETAren desagerpena, hau da, ETAren
desegite alde bakarrekoa, egiazkoa eta behin betikoa. ETAren ekintza terroristak oinazea eta galera
konponezinak eragin dizkio milaka jenderi; guztiak izan dira indarkeria bidegabe eta zuritu ezinaren
biktimak. ETAk ez zuen inoiz existitu behar, inork inoiz uste behar izan ez zuelako, halako ideia edo
proiektu baten ustezko defentsan, armak hartzen ahal zituenik beste pertsona batzuei eraso egiteko,
lekua harturik herriarengandik etorritako subiranotasun bidezkoari.
ETAk indarkeria bertan behera utzita, duela urte bat inguru armagabetu eta orain desegin ondoren,
unea iritsi da iraganaren memoria kritikoan aurrera egiteko eta indarkeria bidegabekoa eta ezin zu-
rituzkoa izan zela aitortzeko. Memoriak gertatuaren kontakizuna berreskuratzen du iraganetik, go-
goan izan dezagun eta ahanzturan eror ez gaitezen, historiaren ispiluaren aitzinean paratzeko eta ez
erortzeko ahanzturaren eta oroimenaren galeraren bidegabekerian. Memoriak, gainera, balio digu
iraganean gertaturikoa ez dadin itxuragabetu edo, are okerrago, zuritu.
Memoriak, hain zuzen ere, lor dezake orainaldian, gure iragana eta gure etorkizuna eskutik joatea.
Memoria ez baita soilik iraganeko kontua, aitzitik, batez ere etorkizuneko kontua da. Memoriak
zerikusia du etorkizuneko belaunaldiekin eta gure seme-alabei, gure ilobei, bakearen kultura trans-
mititzearekin, ez dezaten ahantz gertaturikoa, biktimak ez daitezen ahanzturan erori eta, azkenik,
indarkeriarik gabeko gizarte batean biziko direnek etorkizun hobea eraiki ahal izan dezaten.
Memoria gizarte etikoagoan, bidezkoagoan eta demokratikoagoan bizikidetza baketsua eraikitzeko
oinarria da, erreparazio osoa lortzeko oinarria da; biktimek eskubidea dute horretarako. Eta, plurala
eta askotarikoa bada ere, memoriak oinarri finko bat partekatu behar du. Oinarri hori izan behar dira
Giza Eskubideak eta giza duintasuna, sendoak eta eztabaidaezinak baitira, eta barne hartu behar
dute espetxe politika salbuespenekoak gainditzea. Damurik, ETAren amaierako adierazpenak ez du
begiratu etiko eta kritikorik adierazi bere jardunaren ondorioei, ez baitu onartu biktima guztiei –
guzti-guztiei gero– eragindako minaren bidegabekeria.
Baina, halere, ezin dugu alboratu komunikatuak garai berri baten norabidea ezartzen duela; eta ezin
dugu alboratu, gizarteak hala izatea merezi duelako. ETAren behin betiko desagerpena helarazten
du eta agertoki berri batean kokatzen gaitu, zeinean gure erantzukizuna baita iraganeko tragedia
etorkizunerako itxaropen bihurtzea, oroimen bidezko eta egiazko batetik abiaturik.
Nire aldetik, Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria naizen aldetik, berretsi egiten dut nire eta
neure gobernuaren konpromisoa bizikidetzaren alde. Orain arte bezala hemendik goiti ere, tinko,
ilusioz eta itxaropenez sustatuko ditugun politika publikoen ardatzak hauek izanen dira: terroris-
moak eta indarkeriak eragindako minaren aitortza eta erreparazioa; biktimek egia eta justiziarako
duten eskubidea; eta bakearen kultura, bizikidetzaren balioak eta Giza Eskubideen errespetua etor-
kizuneko belaunaldiei transmititzen asmatzea. Inoiz ez zen gertatu behar hain kontu lazgarririk,
baina orain oinarriak sendotu behar ditugu sekula ere berriz gerta ez dadin.
3
Iñigo Urkullu Lehendakariaren Adierazpena
Poza. Hamarkadetan zehar, ETAren desagertze baldintzagabea exijitu izan dugu eta
hori itxaroten egon gara. Gaur gure kezka eta ardura izateari utzi dio ETAk. Ez du
jada parte hartuko gure bizitzetan mehatxu gisa, ez du jada indarkeria legez kon-
tra erabiliko Euskal Herriaren izenean. Erabaki hau aldebakarrekoa, eraginkorra eta
behin betikoa izan zedin lan egin dugu. Gertakari historiko baten aurrean gaude,
erabat positiboa. Denbora asko kosta izan da, gehiegi; baina, azkenik, bakea indar-
keriaren gainetik ezarri da. Une honetan gizartearen gehiengoaren lasaitasun eta
poztasun sentimendu sakonak partekatzen ditut.
Memoria. ETA mehatxu gisa desagertuko da; baina ez oroitzapen triste gisa. Eragin-
dako min bidegabe guztiaren memoria geratzen da. Bere azken komunikatuan, ETA
ez da gai izan biktima guztiei zuzendutako zuzenketako hitzik adierazteko. Baina
gizarteak eta erakundeek hori egin dezakegu: indarkeria eta giza eskubideen urra-
keta arma politiko gisa erabiltzea erabateko akats etikoa izan zen. Inoiz gehiago ez.
ETAk eragindako biktima bakar bat ere ez zen inoiz gertatu behar. Gizartearen, era-
kundeen, politikaren eta giza eskubideen lorpen demokratiko honen subjektu eta
partaide nagusiak dira gaur biktimak.
Itxaropena. Une txarrenetan itxaropenak mugitu gintuen, eta bizikidetza integratu
eta integratzailea, bidezkoa eta memoria duen itxaropenak mugitzen gaitu orain.
Une honetan, beharrezkoa da bakearen alde lanean jardun diren hainbat eta hain-
bat pertsonen, gizarte entitateen, alderdi politikoen eta erakundeen ahalegina go-
goratzea. Denbora luzez baldintzarik kontrakoenetan egin behar izan zuten lan eta,
zenbaitetan ere, itxaropenari eutsiz itxaropen ororen kontra. Gaur errekonozimendu
berezia merezi dute. Horien itxaropenak eta pertseberantziak ekarri gaituzte honai-
no. Memoriaren parte dira. Mila esker.
Ilusioa. Gaur bereziki hunkitzen gaitu geure nagusiek luzaro irrikatu eta behar izan
duten helburua geure gazteekin partekatu ahal izatea: bakean bizitzea. Geure nagu-
sien amets hau errealitate bihurtzen ari da. Belaunaldi berriek gizarte ireki eta giza
eskubideekiko tinko konprometitutakoan hazi ahal izango direla sinestearen ilusioa
partekatzeak hunkitzen gaitu gaur.
Konpromisoa. Egitasmo bat izan dugu: bakea. Lanean jarraitzeko helmuga bat dugu:
bizikidetza. Konpromiso eta proposamen multzo bat aurkeztu dugu gaur modu parte-
katuan. Etorkizunerako eta itxaropenerako egitasmo bat dugu helburu nagusi batekin:
Gizartea elkartea. Konpromiso etikoak jarraitu egiten du. Gaur oso garrantzitsua den
zerbait amaitu da. Ez gelditzeko erabaki tinkoa dugu. Biziikidetza normalizatu baten
alde lanean jarraitzen dugu, orain eszenategi hobeago batean. Bideak jarraitzen du.
Poza, memoria, itxaropena,
ilusioa eta konpromisoa
Proposamenak eta konpromisoak, ETAk behin
betiko desagertu dela iragarri ondoren
“Geure gizartean bizikidetzarako aldi
berria sendotuko duten urratsak
adosteko baldintzak daude”
Azken urteotan, eta 2011ean ETAk bere jarduera armatua eta in-
darkeria-adierazpen oro amaitutzat eman ondoren, behin eta be-
rriz adierazi dugu bakea eta bizikidetza sendotzeak hiru gai na-
gusi eta egiteke zeuzkala: ETAren armagabetzea eta desegitea,
iraganari buruzko memoria kritikoa eta espetxe-politika.
Hiru gai hauetako bat argitu da. Atzo ETAk bere behin betiko
amaiera iragarri zuen. Bere izarea aldebakarrekoa, eraginkorra
eta behin betikoa dela berretsi dezakegu daukagun informazioa-
ren arabera. Oso berandu baldin badator ere, gertaera historiko
baten aurrean gaude geure historiaren garai beltza behin betiko
ixten hasteko bidea eskaintzen duelako.
Terrorismoa behin betiko utziko zuela iragarri ostean 2011ean, ETAk
irautea, soilik sinbolikoa baldin bazen ere, blokeo-faktorea bihurtu
zen. 2017ko armagabetzeak eta 2018ko behin betiko amaieraren ira-
garpenak oztopo hau gainditu dute.
Une honetan, geure gizartean behin betiko bizikidetzarako aldi
berria zabalduko duten urratsak adosteko eta emateko baldintzak
daude, erakundeetatik eta gizarte antolatutik hainbeste lan egiten
jardun dugunaren alde. Bizikidetzarako aldi berria non biktimen
erreparazio integrala lehentasunezko zeregina izango den.
Testuinguru honetan, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak
ondorengoa onartzen eta bultzatzen dute: “Bizikidetza sendotzeko
proposamen eta konpromiso partekatuak, ETAk behin betiko desa-
gertu dela iragarri ondoren”.
4
I. Proposamenak
Dagokien eramu instituzionaletan garatu beharko diren proposa-
menak bi denbora-esparrutan banatzen dira: urratsak epe laburre-
ra, eta urratsak epe ertainera begira.
·Urratsak epe laburrera
ETA behin betiko amaitzearekin harreman zuzena dute, eta bi hel-
buru autonomotan irudikatzen dira:
-Gogoeta kritikoa. Iraganari buruzko gogoeta kritiko globala,
ETAren indarkeria esplizituki barne hartuz, indar politiko guz-
tiek, lehen aldiz, partekatuko dutena.
-Espetxe-politika. Espetxe-politika testuinguru berrira egoki-
tzeari buruzko adostasuna, behin betiko indar politiko guz-
tiak hartuko dituena.
Epe laburreko bi adostasun hauek lortzeak oztopoak ezabatzen
ditu eta baldintza aldekoak eta egokiak sortzen ditu epe ertainera
helburu estrategikoetan aurrera egiteko.
·Urratsak epe ertainera begira
Harreman zuzena dute bizikidetzaren normalizazio estrategikoa-
rekin eta Gizartea Elkartzearen helburuarekin hiru xede nagusi
lortzera begira:
-Memoria. Giza eskubideen urraketen inguruan gertatutakoa
argitzean oinarritutako memoria anitza eta partekatua sen-
dotzea.
-Biktimak. Terrorismoaren, indarkeriaren eta giza eskubideen
urraketen biktima guztiak aitortzeko eta erreparatzeko poli-
tika publikoak bultzatzea.
-Hezkuntza. Bizikidetzaren eta giza eskubideen aldeko hez-
kuntza eta kultura sustatzea, prebentzio moduan, erronka
berrien eta etorkizunaren aurrean.
5
II. Konpromisoak
·Urrats estrategikoak bultzatzea epe laburrera
-Iraganari buruzko adierazpen kritikoa eta globala bultzatzea,
ETAren indarkeria barne hartuz, indar politiko guztiek, lehen
aldiz, partekatuko dutena
Gogoeta kritiko eta partekatuari begirako abiapuntuak hu-
rrengo kontsiderazioak ditu:
·ETA amaitzeak ezin du izan, gertatutakoaren balorazio kri-
tikorik eta espliziturik egin gabe, orrialdea pasatzea.
·Etorkizuna eraikitzea terrorismoaren eta indarkeriaren bik-
tima guztiei eragindako min bidegabearen errekonozimen-
duan oinarritzen da.
·Memoria anitz eta partekatua edozein terrorismo edo in-
darkeria motari eta bere legitimazioari edo justifikazioari
uko egite publikoan oinarritu behar da.
·Bizikidetzaren normalizazioak erakunde terrorista guztien,
eta bereziki ETAren, indarkeria bidegabeari buruzko balo-
razio argia eta partekatua eskatzen du.
·Biktima guztien aurrean, beharrezkoa da aitortzea inongo
kausarik ez zuela eduki inoiz bakoitzaren bizitza, duintasu-
na edo osotasuna baino balio handiagorik.
·Biktimen memoria eta ohorea iragana ahaztuko duen etor-
kizunerako begirada bategatik baztertuak ez uzteko kon-
promisoa hartzen dugu.
·Arrazoi etikoengatik eta legedia betez, biktima guztiei
erreparazioa emateko konpromisoa hartzen dugu, bere
biktimizazioaren arrazoia bat edo bestea bada ere, giza es-
kubideen urraketa batzuen eta besteen artean edozein al-
deratze orekatzailea baztertuz.
6
-Eusko Jaurkaritzaren, Nafarroako Gobernuaren eta Espainia-
ko Gobernuaren artean Espetxe Politikari buruzko Lan taldea
sustatzea
Nafarroan eta Euskadin lortuko diren adostasun parlamenta-
rioak garatuko dituen Espetxe Politikari buruzko Lan taldea
proposatzea eta sustatzea Nafarroako Gobernuaren, Eusko
Jaurkaritzaren eta Espainiako Gobernuaren artean. Adostasun
hori lortzeko abiapuntuak ondorengo proposamenak ditu:
·Presoei espetxe-bide legalak garatzera dei egitea indibi-
duazioaren, egindako minaren aitortzearen eta gizartera-
tzearen printzipioak oinarritzat hartuz.
·Presoak beren bizilekutik gertuen dauden espetxeetara hur-
biltze-prozesua bultzatzea, espetxe-legediak agintzen due-
naren arabera (Espetxeen Lege Organiko Orokorraren 12.1.
artikulua).
·Gaixo dauden edo adin txikikoak beren ardurapean dituz-
ten zein hirurogeita hamar urte beteak dituzten presoen-
tzat ordenamendu juridikoak eskaintzen dituen aukerak
irizpide humanitarioarekin aplikatzea.
·Bere definizio konstituzionalaren araberako gizarteratze-poli-
tika bultzatzea, eta ibilbide bideragarriekin berriro erortzeko
arriskua behin betiko modu sinesgarrian desagertu denean.
·Urrats estrategikoak bultzatzea epe ertainera
Bizikidetzarako estrategia integrala garatzea, ondorengo akor-
dio-esparruei lehentasunezko izaera emanez:
-Terrorismoaren biktima guztientzako egia, justizia, erre-
parazioa eta elkartasunaren aldeko politika publikoak, eta
baita memoriaren eta iragana argitzearen aldekoak ere.
-Bizikidetzaren eta giza eskubideen aldeko hezkuntza eta
kultura politika publikoak.
-Motibazio politikoko giza eskubideen urraketak jasan di-
tuzten biktimen eskubideen errrekonozimendu legalaren
politikak.
7

More Related Content

Similar to Uxue Barkos Nafarroako Foru Komunitateko Presidentearen eta Iñigo Urkullu Lehendakariaren Adierazpen bateratua

2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Plana
2017-2020rako  Bizikidetzaren eta Giza  Eskubideen Plana2017-2020rako  Bizikidetzaren eta Giza  Eskubideen Plana
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen PlanaIrekia - EJGV
 
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...Irekia - EJGV
 
Esparru-dokumentua, Eusko Jaurlaritzarena, modu partekatuan bideratzeko erref...
Esparru-dokumentua, Eusko Jaurlaritzarena, modu partekatuan bideratzeko erref...Esparru-dokumentua, Eusko Jaurlaritzarena, modu partekatuan bideratzeko erref...
Esparru-dokumentua, Eusko Jaurlaritzarena, modu partekatuan bideratzeko erref...Irekia - EJGV
 
Gizarteratzea eta justizia leheneratzailea Eusko Jaurlaritzaren bizikidetza-p...
Gizarteratzea eta justizia leheneratzailea Eusko Jaurlaritzaren bizikidetza-p...Gizarteratzea eta justizia leheneratzailea Eusko Jaurlaritzaren bizikidetza-p...
Gizarteratzea eta justizia leheneratzailea Eusko Jaurlaritzaren bizikidetza-p...Irekia - EJGV
 
Memoriari buruzko herritarren elkarrizketak
Memoriari buruzko herritarren elkarrizketakMemoriari buruzko herritarren elkarrizketak
Memoriari buruzko herritarren elkarrizketakIrekia - EJGV
 
Lehendakariaren urte amaierako mezua.pdf
Lehendakariaren urte amaierako mezua.pdfLehendakariaren urte amaierako mezua.pdf
Lehendakariaren urte amaierako mezua.pdfIrekia - EJGV
 
Inmigraziorako Itun Soziala Euskadin.pdf
Inmigraziorako Itun Soziala Euskadin.pdfInmigraziorako Itun Soziala Euskadin.pdf
Inmigraziorako Itun Soziala Euskadin.pdfIrekia - EJGV
 
Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013
Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013
Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013ARALAR Araba
 
Gernikako akordioa
Gernikako akordioaGernikako akordioa
Gernikako akordioalaieneblog
 
Similar to Uxue Barkos Nafarroako Foru Komunitateko Presidentearen eta Iñigo Urkullu Lehendakariaren Adierazpen bateratua (20)

Memoria partekatu baterantz gidaliburua 2018
Memoria partekatu baterantz gidaliburua 2018Memoria partekatu baterantz gidaliburua 2018
Memoria partekatu baterantz gidaliburua 2018
 
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Plana
2017-2020rako  Bizikidetzaren eta Giza  Eskubideen Plana2017-2020rako  Bizikidetzaren eta Giza  Eskubideen Plana
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Plana
 
MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ. LEGAZPI
MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ. LEGAZPIMEMORIA PARTEKATU BATERANTZ. LEGAZPI
MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ. LEGAZPI
 
Andikonako foroa
Andikonako foroaAndikonako foroa
Andikonako foroa
 
Memoria partekatu baterantz lasarte
Memoria partekatu baterantz lasarteMemoria partekatu baterantz lasarte
Memoria partekatu baterantz lasarte
 
Memoria Partekatu Baterantz Andoain
Memoria Partekatu Baterantz AndoainMemoria Partekatu Baterantz Andoain
Memoria Partekatu Baterantz Andoain
 
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
 
Esparru-dokumentua, Eusko Jaurlaritzarena, modu partekatuan bideratzeko erref...
Esparru-dokumentua, Eusko Jaurlaritzarena, modu partekatuan bideratzeko erref...Esparru-dokumentua, Eusko Jaurlaritzarena, modu partekatuan bideratzeko erref...
Esparru-dokumentua, Eusko Jaurlaritzarena, modu partekatuan bideratzeko erref...
 
Diskurtso ahula du Jaurlaritzak estatuaren biktimen inguruan
Diskurtso ahula du Jaurlaritzak estatuaren biktimen inguruanDiskurtso ahula du Jaurlaritzak estatuaren biktimen inguruan
Diskurtso ahula du Jaurlaritzak estatuaren biktimen inguruan
 
Gizarteratzea eta justizia leheneratzailea Eusko Jaurlaritzaren bizikidetza-p...
Gizarteratzea eta justizia leheneratzailea Eusko Jaurlaritzaren bizikidetza-p...Gizarteratzea eta justizia leheneratzailea Eusko Jaurlaritzaren bizikidetza-p...
Gizarteratzea eta justizia leheneratzailea Eusko Jaurlaritzaren bizikidetza-p...
 
Memoriari buruzko herritarren elkarrizketak
Memoriari buruzko herritarren elkarrizketakMemoriari buruzko herritarren elkarrizketak
Memoriari buruzko herritarren elkarrizketak
 
Orain da garaia
Orain da garaiaOrain da garaia
Orain da garaia
 
Lehendakariaren urte amaierako mezua.pdf
Lehendakariaren urte amaierako mezua.pdfLehendakariaren urte amaierako mezua.pdf
Lehendakariaren urte amaierako mezua.pdf
 
Eraikiz
EraikizEraikiz
Eraikiz
 
Inmigraziorako Itun Soziala Euskadin.pdf
Inmigraziorako Itun Soziala Euskadin.pdfInmigraziorako Itun Soziala Euskadin.pdf
Inmigraziorako Itun Soziala Euskadin.pdf
 
Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013
Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013
Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013
 
Memoria partekatu baterantz elgoibar
Memoria partekatu baterantz elgoibarMemoria partekatu baterantz elgoibar
Memoria partekatu baterantz elgoibar
 
Gernikako Akordioa
Gernikako AkordioaGernikako Akordioa
Gernikako Akordioa
 
Gernikako akordioa
Gernikako akordioaGernikako akordioa
Gernikako akordioa
 
Manifiesto euskera
Manifiesto euskeraManifiesto euskera
Manifiesto euskera
 
More from Irekia - EJGV

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Irekia - EJGV
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko batIrekia - EJGV
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Irekia - EJGV
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Irekia - EJGV
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Irekia - EJGV
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Irekia - EJGV
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakIrekia - EJGV
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverIrekia - EJGV
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanIrekia - EJGV
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Irekia - EJGV
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Irekia - EJGV
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfIrekia - EJGV
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesIrekia - EJGV
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroIrekia - EJGV
 
More from Irekia - EJGV (20)

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
 
Uxue Barkos Nafarroako Foru Komunitateko Presidentearen eta Iñigo Urkullu Lehendakariaren Adierazpen bateratua

  • 1. Uxue Barkos Nafarroako Foru Komunitateko Presidentearen eta Iñigo Urkullu Lehendakariaren Adierazpen bateratua Bizikidetza sendotzeko proposamen eta konpromiso partekatuak, ETAk behin betiko desagertu dela iragarri ondoren Bertiz, 2018ko maiatzaren 4a
  • 2. 2 Uxue Barkos Nafarroako Foru Komunitateko Presidentearen Adierazpena ETAk atzo jakinarazitako hondar adierazpenak amaiera eman dio indarkeriaz eta oinazez beteriko garai ilun bati. Garai horretan, indarkeriara jo zutenek eta terrorismoan aritu direnek bizikidetza baketsua hautsi zuten gure gizartean. Horrexegatik, eta bereziki horrexegatik, erakundeok lan egin behar dugu gaur garai berri bat has dadin. Gure erakundeak eta gure gizarteak aspaldi ari ziren galdatzen ETAren desagerpena, hau da, ETAren desegite alde bakarrekoa, egiazkoa eta behin betikoa. ETAren ekintza terroristak oinazea eta galera konponezinak eragin dizkio milaka jenderi; guztiak izan dira indarkeria bidegabe eta zuritu ezinaren biktimak. ETAk ez zuen inoiz existitu behar, inork inoiz uste behar izan ez zuelako, halako ideia edo proiektu baten ustezko defentsan, armak hartzen ahal zituenik beste pertsona batzuei eraso egiteko, lekua harturik herriarengandik etorritako subiranotasun bidezkoari. ETAk indarkeria bertan behera utzita, duela urte bat inguru armagabetu eta orain desegin ondoren, unea iritsi da iraganaren memoria kritikoan aurrera egiteko eta indarkeria bidegabekoa eta ezin zu- rituzkoa izan zela aitortzeko. Memoriak gertatuaren kontakizuna berreskuratzen du iraganetik, go- goan izan dezagun eta ahanzturan eror ez gaitezen, historiaren ispiluaren aitzinean paratzeko eta ez erortzeko ahanzturaren eta oroimenaren galeraren bidegabekerian. Memoriak, gainera, balio digu iraganean gertaturikoa ez dadin itxuragabetu edo, are okerrago, zuritu. Memoriak, hain zuzen ere, lor dezake orainaldian, gure iragana eta gure etorkizuna eskutik joatea. Memoria ez baita soilik iraganeko kontua, aitzitik, batez ere etorkizuneko kontua da. Memoriak zerikusia du etorkizuneko belaunaldiekin eta gure seme-alabei, gure ilobei, bakearen kultura trans- mititzearekin, ez dezaten ahantz gertaturikoa, biktimak ez daitezen ahanzturan erori eta, azkenik, indarkeriarik gabeko gizarte batean biziko direnek etorkizun hobea eraiki ahal izan dezaten. Memoria gizarte etikoagoan, bidezkoagoan eta demokratikoagoan bizikidetza baketsua eraikitzeko oinarria da, erreparazio osoa lortzeko oinarria da; biktimek eskubidea dute horretarako. Eta, plurala eta askotarikoa bada ere, memoriak oinarri finko bat partekatu behar du. Oinarri hori izan behar dira Giza Eskubideak eta giza duintasuna, sendoak eta eztabaidaezinak baitira, eta barne hartu behar dute espetxe politika salbuespenekoak gainditzea. Damurik, ETAren amaierako adierazpenak ez du begiratu etiko eta kritikorik adierazi bere jardunaren ondorioei, ez baitu onartu biktima guztiei – guzti-guztiei gero– eragindako minaren bidegabekeria. Baina, halere, ezin dugu alboratu komunikatuak garai berri baten norabidea ezartzen duela; eta ezin dugu alboratu, gizarteak hala izatea merezi duelako. ETAren behin betiko desagerpena helarazten du eta agertoki berri batean kokatzen gaitu, zeinean gure erantzukizuna baita iraganeko tragedia etorkizunerako itxaropen bihurtzea, oroimen bidezko eta egiazko batetik abiaturik. Nire aldetik, Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria naizen aldetik, berretsi egiten dut nire eta neure gobernuaren konpromisoa bizikidetzaren alde. Orain arte bezala hemendik goiti ere, tinko, ilusioz eta itxaropenez sustatuko ditugun politika publikoen ardatzak hauek izanen dira: terroris- moak eta indarkeriak eragindako minaren aitortza eta erreparazioa; biktimek egia eta justiziarako duten eskubidea; eta bakearen kultura, bizikidetzaren balioak eta Giza Eskubideen errespetua etor- kizuneko belaunaldiei transmititzen asmatzea. Inoiz ez zen gertatu behar hain kontu lazgarririk, baina orain oinarriak sendotu behar ditugu sekula ere berriz gerta ez dadin.
  • 3. 3 Iñigo Urkullu Lehendakariaren Adierazpena Poza. Hamarkadetan zehar, ETAren desagertze baldintzagabea exijitu izan dugu eta hori itxaroten egon gara. Gaur gure kezka eta ardura izateari utzi dio ETAk. Ez du jada parte hartuko gure bizitzetan mehatxu gisa, ez du jada indarkeria legez kon- tra erabiliko Euskal Herriaren izenean. Erabaki hau aldebakarrekoa, eraginkorra eta behin betikoa izan zedin lan egin dugu. Gertakari historiko baten aurrean gaude, erabat positiboa. Denbora asko kosta izan da, gehiegi; baina, azkenik, bakea indar- keriaren gainetik ezarri da. Une honetan gizartearen gehiengoaren lasaitasun eta poztasun sentimendu sakonak partekatzen ditut. Memoria. ETA mehatxu gisa desagertuko da; baina ez oroitzapen triste gisa. Eragin- dako min bidegabe guztiaren memoria geratzen da. Bere azken komunikatuan, ETA ez da gai izan biktima guztiei zuzendutako zuzenketako hitzik adierazteko. Baina gizarteak eta erakundeek hori egin dezakegu: indarkeria eta giza eskubideen urra- keta arma politiko gisa erabiltzea erabateko akats etikoa izan zen. Inoiz gehiago ez. ETAk eragindako biktima bakar bat ere ez zen inoiz gertatu behar. Gizartearen, era- kundeen, politikaren eta giza eskubideen lorpen demokratiko honen subjektu eta partaide nagusiak dira gaur biktimak. Itxaropena. Une txarrenetan itxaropenak mugitu gintuen, eta bizikidetza integratu eta integratzailea, bidezkoa eta memoria duen itxaropenak mugitzen gaitu orain. Une honetan, beharrezkoa da bakearen alde lanean jardun diren hainbat eta hain- bat pertsonen, gizarte entitateen, alderdi politikoen eta erakundeen ahalegina go- goratzea. Denbora luzez baldintzarik kontrakoenetan egin behar izan zuten lan eta, zenbaitetan ere, itxaropenari eutsiz itxaropen ororen kontra. Gaur errekonozimendu berezia merezi dute. Horien itxaropenak eta pertseberantziak ekarri gaituzte honai- no. Memoriaren parte dira. Mila esker. Ilusioa. Gaur bereziki hunkitzen gaitu geure nagusiek luzaro irrikatu eta behar izan duten helburua geure gazteekin partekatu ahal izatea: bakean bizitzea. Geure nagu- sien amets hau errealitate bihurtzen ari da. Belaunaldi berriek gizarte ireki eta giza eskubideekiko tinko konprometitutakoan hazi ahal izango direla sinestearen ilusioa partekatzeak hunkitzen gaitu gaur. Konpromisoa. Egitasmo bat izan dugu: bakea. Lanean jarraitzeko helmuga bat dugu: bizikidetza. Konpromiso eta proposamen multzo bat aurkeztu dugu gaur modu parte- katuan. Etorkizunerako eta itxaropenerako egitasmo bat dugu helburu nagusi batekin: Gizartea elkartea. Konpromiso etikoak jarraitu egiten du. Gaur oso garrantzitsua den zerbait amaitu da. Ez gelditzeko erabaki tinkoa dugu. Biziikidetza normalizatu baten alde lanean jarraitzen dugu, orain eszenategi hobeago batean. Bideak jarraitzen du. Poza, memoria, itxaropena, ilusioa eta konpromisoa
  • 4. Proposamenak eta konpromisoak, ETAk behin betiko desagertu dela iragarri ondoren “Geure gizartean bizikidetzarako aldi berria sendotuko duten urratsak adosteko baldintzak daude” Azken urteotan, eta 2011ean ETAk bere jarduera armatua eta in- darkeria-adierazpen oro amaitutzat eman ondoren, behin eta be- rriz adierazi dugu bakea eta bizikidetza sendotzeak hiru gai na- gusi eta egiteke zeuzkala: ETAren armagabetzea eta desegitea, iraganari buruzko memoria kritikoa eta espetxe-politika. Hiru gai hauetako bat argitu da. Atzo ETAk bere behin betiko amaiera iragarri zuen. Bere izarea aldebakarrekoa, eraginkorra eta behin betikoa dela berretsi dezakegu daukagun informazioa- ren arabera. Oso berandu baldin badator ere, gertaera historiko baten aurrean gaude geure historiaren garai beltza behin betiko ixten hasteko bidea eskaintzen duelako. Terrorismoa behin betiko utziko zuela iragarri ostean 2011ean, ETAk irautea, soilik sinbolikoa baldin bazen ere, blokeo-faktorea bihurtu zen. 2017ko armagabetzeak eta 2018ko behin betiko amaieraren ira- garpenak oztopo hau gainditu dute. Une honetan, geure gizartean behin betiko bizikidetzarako aldi berria zabalduko duten urratsak adosteko eta emateko baldintzak daude, erakundeetatik eta gizarte antolatutik hainbeste lan egiten jardun dugunaren alde. Bizikidetzarako aldi berria non biktimen erreparazio integrala lehentasunezko zeregina izango den. Testuinguru honetan, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak ondorengoa onartzen eta bultzatzen dute: “Bizikidetza sendotzeko proposamen eta konpromiso partekatuak, ETAk behin betiko desa- gertu dela iragarri ondoren”. 4
  • 5. I. Proposamenak Dagokien eramu instituzionaletan garatu beharko diren proposa- menak bi denbora-esparrutan banatzen dira: urratsak epe laburre- ra, eta urratsak epe ertainera begira. ·Urratsak epe laburrera ETA behin betiko amaitzearekin harreman zuzena dute, eta bi hel- buru autonomotan irudikatzen dira: -Gogoeta kritikoa. Iraganari buruzko gogoeta kritiko globala, ETAren indarkeria esplizituki barne hartuz, indar politiko guz- tiek, lehen aldiz, partekatuko dutena. -Espetxe-politika. Espetxe-politika testuinguru berrira egoki- tzeari buruzko adostasuna, behin betiko indar politiko guz- tiak hartuko dituena. Epe laburreko bi adostasun hauek lortzeak oztopoak ezabatzen ditu eta baldintza aldekoak eta egokiak sortzen ditu epe ertainera helburu estrategikoetan aurrera egiteko. ·Urratsak epe ertainera begira Harreman zuzena dute bizikidetzaren normalizazio estrategikoa- rekin eta Gizartea Elkartzearen helburuarekin hiru xede nagusi lortzera begira: -Memoria. Giza eskubideen urraketen inguruan gertatutakoa argitzean oinarritutako memoria anitza eta partekatua sen- dotzea. -Biktimak. Terrorismoaren, indarkeriaren eta giza eskubideen urraketen biktima guztiak aitortzeko eta erreparatzeko poli- tika publikoak bultzatzea. -Hezkuntza. Bizikidetzaren eta giza eskubideen aldeko hez- kuntza eta kultura sustatzea, prebentzio moduan, erronka berrien eta etorkizunaren aurrean. 5
  • 6. II. Konpromisoak ·Urrats estrategikoak bultzatzea epe laburrera -Iraganari buruzko adierazpen kritikoa eta globala bultzatzea, ETAren indarkeria barne hartuz, indar politiko guztiek, lehen aldiz, partekatuko dutena Gogoeta kritiko eta partekatuari begirako abiapuntuak hu- rrengo kontsiderazioak ditu: ·ETA amaitzeak ezin du izan, gertatutakoaren balorazio kri- tikorik eta espliziturik egin gabe, orrialdea pasatzea. ·Etorkizuna eraikitzea terrorismoaren eta indarkeriaren bik- tima guztiei eragindako min bidegabearen errekonozimen- duan oinarritzen da. ·Memoria anitz eta partekatua edozein terrorismo edo in- darkeria motari eta bere legitimazioari edo justifikazioari uko egite publikoan oinarritu behar da. ·Bizikidetzaren normalizazioak erakunde terrorista guztien, eta bereziki ETAren, indarkeria bidegabeari buruzko balo- razio argia eta partekatua eskatzen du. ·Biktima guztien aurrean, beharrezkoa da aitortzea inongo kausarik ez zuela eduki inoiz bakoitzaren bizitza, duintasu- na edo osotasuna baino balio handiagorik. ·Biktimen memoria eta ohorea iragana ahaztuko duen etor- kizunerako begirada bategatik baztertuak ez uzteko kon- promisoa hartzen dugu. ·Arrazoi etikoengatik eta legedia betez, biktima guztiei erreparazioa emateko konpromisoa hartzen dugu, bere biktimizazioaren arrazoia bat edo bestea bada ere, giza es- kubideen urraketa batzuen eta besteen artean edozein al- deratze orekatzailea baztertuz. 6
  • 7. -Eusko Jaurkaritzaren, Nafarroako Gobernuaren eta Espainia- ko Gobernuaren artean Espetxe Politikari buruzko Lan taldea sustatzea Nafarroan eta Euskadin lortuko diren adostasun parlamenta- rioak garatuko dituen Espetxe Politikari buruzko Lan taldea proposatzea eta sustatzea Nafarroako Gobernuaren, Eusko Jaurkaritzaren eta Espainiako Gobernuaren artean. Adostasun hori lortzeko abiapuntuak ondorengo proposamenak ditu: ·Presoei espetxe-bide legalak garatzera dei egitea indibi- duazioaren, egindako minaren aitortzearen eta gizartera- tzearen printzipioak oinarritzat hartuz. ·Presoak beren bizilekutik gertuen dauden espetxeetara hur- biltze-prozesua bultzatzea, espetxe-legediak agintzen due- naren arabera (Espetxeen Lege Organiko Orokorraren 12.1. artikulua). ·Gaixo dauden edo adin txikikoak beren ardurapean dituz- ten zein hirurogeita hamar urte beteak dituzten presoen- tzat ordenamendu juridikoak eskaintzen dituen aukerak irizpide humanitarioarekin aplikatzea. ·Bere definizio konstituzionalaren araberako gizarteratze-poli- tika bultzatzea, eta ibilbide bideragarriekin berriro erortzeko arriskua behin betiko modu sinesgarrian desagertu denean. ·Urrats estrategikoak bultzatzea epe ertainera Bizikidetzarako estrategia integrala garatzea, ondorengo akor- dio-esparruei lehentasunezko izaera emanez: -Terrorismoaren biktima guztientzako egia, justizia, erre- parazioa eta elkartasunaren aldeko politika publikoak, eta baita memoriaren eta iragana argitzearen aldekoak ere. -Bizikidetzaren eta giza eskubideen aldeko hezkuntza eta kultura politika publikoak. -Motibazio politikoko giza eskubideen urraketak jasan di- tuzten biktimen eskubideen errrekonozimendu legalaren politikak. 7