1. HERRITARTASUNA IKASGAIAREN AURKEZPENA
Herritartasuna ikasgaian zertan trebatuko gara eta zeintzuk izango dira gure helburuak:
1. Talde lanean trebatzea.
2. Lanaren antolaketa eta plangintza egokia egitea.
3. Informazioaren bilaketa, aukeraketa, selekzioa eta antolaketa egokia egitea.
4. Norbere iritziak eta ideiak argudiatzeko trebetasuna garatzea.
5. Ikasleek egoera gatazkatsuen aurrean, pentsamendu kritiko, eraikitzaile eta
logikoa erabiltzea.
6. Konponbideak eta soluzioak aurkitzeko gaitasuna garatzea.
7. Erantzukizunez eta zintzotasunez jokatzea.
8. Desberdintasunaren aurrean errespetua, tolerantzia eta solidaritatea agertzea.
9. Asertibitatea eta enpatia garatzea.
10. Autonomia eta auto-estima garatzea.
11. Norberaren autokritika eta auto-ebaluazioa egitea.
12. Ikaskideak ebaluatzea eta hauen lanak era konstruktiboan kritikatzea.
Metodologia:
Talde lanean oinarrituko gara eta talde lan hau kontrolatu eta baloratzeko
“taldeko koadernoa” erabiliko dugu.
Taldeko koadernoan arlo hauek agertuko dira:
• Nortzuk garen: taldearen izena eta partaideak.
• Zer nahi dugun: gure lanaren helburuak.
• Nola antolatuko garen: zeintzuk izango diren ardurak eta bakoitzak
hartuko dituen konpromisoak.
• Egunerokoa: egunero egiten denaren laburpena eta balorazioa.
• Balorazio orokorra: auto-ebaluazioa.
Egingo diren jarduera nagusiak:
1. Hiruhilabetekoan: Gaur egun kezkatzen gaituzten gaien inguruko talde lana.
2. Hiruhilabetekoan: Pil-pilean dauden gaien inguruko debateak.
3. Hiruhilabetekoan: Gizakien antolaketa formen inguruko talde lana.