Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Ikas kooperatiboa 2

4,891 views

Published on

Ikastetxeetan emandako prestakuntza

Published in: Education
  • Be the first to comment

Ikas kooperatiboa 2

  1. 1. Ikas Kooperatiboa 2 Pilar Etxebarria Leioako Berritzegunea
  2. 2. Gogoratu: Ikasgela “ikas-egoera” da EGOERAREN ALDAKETA = JARRERAREN ALDAKETA indibidualista Taldea ez egituratuta Talde kooperatiboak
  3. 3. C Taldean lan egitea irakatsiB Taldean lan eginez ikasi A Taldea indartu “taldea egiteko” dinamikak Taldeen antolakuntza Gogoratu: Eskuhartze Mailak (Proposamena Pere Pujolàs eta bere taldearengan moldatuta) Dinamika Kooperatiboak Teknika kooperatiboak
  4. 4. Dinamikak arloetan
  5. 5. Nire ikastetxea hobeto ezagutzen dut Nork bere ordenagailuan, ikastetxearen web-orrian sartzen da eta , irakasleak emandako galdesorta baten bi galdera bilatzen eta erantzuten ditu ( zer ordutan dago irekia liburutegia?, nor da zuzendaria?, zure tutorearen ordutegia zein da?...). Ondoren, banan banan, besteekin partekatzen dituzte ikerketaren datuak eta guztiok osotzen dugu jarduera.
  6. 6. Geometria zotzak eta gominolekin Ikasle bakoitzari fitxa bat ematen zaio. Fitxa bakoitzean 3D figura geometriko bat irudikatuta dago gehi galdera batzuk: zenbat erpin?, zenbat aurpegi?, zenbat ertz?, zein da azalera kalkulatzeko formula?... Norberak bere figura, zotzak eta gominolak erabiliz, eraikitzen du eta fitxa betetzen du. Prismak elkartrukatzen dira eta azalera kalkulatzen dute prismaren neurriak erregela batez neurtzen eta formula erabiliz. Orduan, denon artean prisma hauen sailkapena egiten dugu.
  7. 7. Pertsonai mitologikoak Bikoteka jarrita, bakoitzak pertsonai mitologikoen deskripzioa irakurtzen du. Behin irakurrita, pertsonaia marrazten du. Orain, elkarren artean, marrazkia oinarria harturik, pertsonai honen ezaugarriak eta istorioa ahoz kontatzen dute. Gero, bikotekideek antolatzaile grafiko batean pertsonaien konparatzen dituzte.
  8. 8. Nire buruaren aurkezpena Voki-an Taldean, folio birakaria erabiliz, edonoren burua aurkezteko egingo genituzkeen ideiak idazten ditugu. Taldean, 4 aukeratu ondoren, bakoitzak, Voki aplikazio digitala erabiliz, bere aurkezpena garatzen du. Me presento con Voki
  9. 9. Dentsitatea laborategian Taldekide batek likido baten ardura du (koipea, ura, alkohola, eztia) eta ondorengo jarraibideak betetzen ditu: 1.probeta pisatu, 2.bere likidoaren 50 ml. bolumena probetan sartu, 3.orain dena pisatu eta 4. likidoaren dentsitatea kalkulatu. Gero, denon artean, dentsitate taula betetzen dute eta kontzeptuari buruz eztabaidatzen dute: nahasten baditugu, nola geratuko dira? Azkenean, konprobatzen dute beste probeta handiago batean, beren lau likido dentsitatearen arabera botatzen.
  10. 10. Ortografia Ortografiaren puntuazio markak ez dituen irakurmen bat banatzen da Taldean. Bakoitzak puntuazioa jarri behar dio irakasleak emandako jarraibideen arabera. Ondoren, lanak partekatzen eta elkarren artean zuzentzen dituzte Dejo mis bienes a mi sobrino Juan no a mi hermano Luis tampoco jamás se pagará la cuenta del sastre nunca de ningún modo para los Jesuitas todo lo dicho es mi deseo Facundo
  11. 11. Euskadiko geodibertsitatea Euskadiko geodibertsitateari buruzko karta batzuk (eta jolas-taula) ematen zaizkio talde bakoitzari: alde batean geogunearen argazkia eta beste aldean deskripzioa. Kartak banatzen dira. Batek hasten du jokoa esanez ".....tokia da". Toki honen azalpena duenak beren ezaugarriak ozenki azaltzen dizkie besteei. Orduan argazki-karta mapan kokatzen dute, leku guztiak bukatu arte. Gero, bakoitza jarduera bat garatzen du: geotokiak taula batean sailkatu behar dituzte, arroka motaren arabera eta dauzkaten interesen arabera (geologikoak, ekonomikoa edo turistikoa). Geogunea Non dago Arroka mota Interesa 1. 2.
  12. 12. Iraultzak Bikoteka jarrita, bi ikasleek, irakurketa partekatuta dinamikaren bitartez, iraultzen ezaugarriei buruzko irakurmena irakurtzen dute. Gero, bakoitzak testu desberdin bat irakurtzen du, aldez aurretik irakurritako ezaugarriak identifikatzen saiatzen: Frantziako iraultza eta Arabiar “udaberria”. Ondoren, bion artean, “konparatu eta kontrastatu” antolatzaile grafikoa betetzen dute.
  13. 13. Historia baten amaiera Guztiok ikusi dugun pelikula edo liburu baten amaiera berriak asmatzen ditugu. Lehendabizi, nork bere amaiera idazten du. Gero, guztiok zutik jarrita, bakoitzak bere zenbaki bera duen bikote batekin elkartzen da eta amaiera elkartrukatzen dituzte. Beste bikote batekin egin ondoren, erreferentziazko taldera bueltatzen gara eta amaiera onena aukeratzen dugu, zergatiak emanez
  14. 14. Ebaluazioa
  15. 15. Ebaluazioaren hiru esparru Ikasleen ikas-prozesuen ebaluazioa. Helburua: Ikasleak, bere ikas- prozesuaren hausnarketa egiten, nolakoa den ezagutzea eta ebaluazio praktika bera hobetzeko prozesuaren zati bat dela jabetzea (ikasten ikastea) Gure irakaskuntzaren ebaluazioa. Helburua: irakaskuntza prozesuaren datu sakonen azterketa ondoren (ikasleen emaitza akademikoak, lankideen elkarrizketak, ikasleen iritziak eta ebaluazioak…), prozesuan inplikatuta dauden esparruak moldatzea eta bideratzea hobetzeko asmoz (ikas-materialak, metodologia, taldekatzeak, ebaluazio-metodoak…) Ikas-edukien ebaluazioa. Helburua: ikasleen ikaskuntzaren aurrerapenak kontrolatzea (emaitzak, kalifikazioa).
  16. 16. Ikas kooperatiboa ikas-edukia ● IK ikas edukia da, azken finean IKren bitartez hainbat gaitasun garatzen dira: komunikazioa, ikasten ikastearena, bizikidetza, autoerregulazioa... ● Gainera, hasiera batean bultzatu nahi badugu, ez badugu baloratzen ez dugu finkatuko, ez diogu balorea ematen. ● Ebaluazioko prozedurak eta tresnak hiru ebaluazio-esparrutan kokatzen dira: 1) Ikasleen hausnarketa eta bere prozesuaz jabetzea: talde- lanaren ebaluazioa, bakoitzaren lana eta ahalegina taldean, kideen arteko ebaluazioa… 2) Irakaslearen irakas-prozesurako pistak: zer pentsatzen dute nire ikasleek eta zergatik, nik proposatutako ikas-jardueren kooperatiboen autoebaluazioa (triada)… 3) Ikas-edukien ebaluazioa: Ebaluazio-irizpide argiak, baloratzeko jarduera eta tresna egokiak (klasean egindako behaketak, ikasleen arteko koebaluazioak, proba kooperatiboak, lan kooperatiboak...)
  17. 17. 1)Ikasleek bere prozesuaz jabetzea 1. Talde- lanaren ebaluazioa 2. Bakoitzaren lana eta ahalegina taldean (autoebaluazioa) 3. Kideen arteko ebaluazioa (koebaluazioa)
  18. 18. Talde-lanaren ebaluazioa: galdesorta • Guztiok ikasi dugu? • Denbora bete dugu? • Elkarrekin lagundu egin dugu? • Norbanako konpromisoak bete egin ditugu? • Oso ondo egin duguna: • Hobetu behar duguna: • Hurrengo lanerako taldeko helburuak:
  19. 19. Talde-lanaren ebaluazioa: itua
  20. 20. Talde lanaren ebaluazioa: irudiak Ikas-jarduera /talde lana egin ondoren, zein irudiarekin identifikatzen duzu zeure burua? Azaldu zergatia.
  21. 21. Taldekideen auto ebaluazioa Nire partehartzea talde kooperatiboetan Izena: _____________ Data: ________________ Gela:_________________ 1. Erantzun bat jakin dudanean edo zerbait bururatu zaidanean, taldearekin partekatu dut. Inoiz ez 1 2 3 4 5 Beti 1. Nire erantzuna taldekidearenarekin bat egiten ez zuenean, saiatu naiz zergaitia aztertzen. Inoiz ez 1 2 3 4 5 Beti 1. Zerbait ulertu ez dudanean, besteekin kontsultatu dut. Inoiz ez 1 2 3 4 5 Beti 1. Norbaitek zerbait ulertu ez duenean, modu eraginkorrean azaldu diot. Inoiz ez 1 2 3 4 5 Beti 1. Taldeko partaideak errespetatzen eta estimatzen saiatu naiz. Inoiz ez 1 2 3 4 5 Beti 1. Taldeko froga sinatu baino lehen, dena ulertzen nuela, erantzunekin ados nengoela eta besteek erantzunak ulertu zituztela ziurtatu naiz. Inoiz ez 1 2 3 4 5 Beti
  22. 22. Taldekideen arteko ebaluazioa Tresna bakar bat aprobetxagarria da ikasle bakoitzari “talde-nota” emateko: 1. Lehenendabizi ikasleak bere buruaren balorazioa egiten du (autoebaluazioa) 2. Ondoren, bere kide bati pasatzen dio, berak bere balorazioa egiteko. Aldi berean, bere lagun baten balorazioa jaso eta beteko du. Balorazioak irakasleari ematen zaizkio 3. Irakasleak ikaslearen balorazioa egiten du eta bataz bestekoa puntuazioa jartzen du. Ebaluazioa taldeari bueltatzen dio. 4. Gero, emaitzak taldean eztabaidatuko dira, desberdintasunei arrazoiak bilatuz. 5. Kide bakoitzak helburu bat jarri beharko luke taldeko kide guztien ikaskuntzan bere ekarpena handitzeko. A ikasleak D kidearen ebaluazioa egiten du. Irakasleak A ikaslearen ebaluazioa egiten du A ikasleak hiru ebaluazio jasotzen ditu: berea, bere kidearena eta irakaslearenaA C B D
  23. 23. Nire izena: Ebaluatutako kidea: Taldea: Puntuak: 5= bikain; 4= gaitua; 3=egokia; 2=mugatua; 1= ezegokia Autoebalu azioa Koebalu azioa Irakaslea Denera Ataza baten aurrean, ideiak, proposamen eta iritziak argi ematen ditut /ditu Era berean, besteen ideiak, iritziak eta proposamenak arretaz entzuten ditut / ditu. Denon ideiak, iritziak eta proposamenak aditasunez integratzeko gai naiz /da Besteen parte hartzea bultzatzen dut / du Hitz-txandak errespetatzen ditut /ditu Elkarrizketan zarata handia ez sortzeko ahalegintzen naiz / da Ataza zuzen moduan garatzeko argibideak betetzen ditut / ditu Nire (bere) norbanako lana egiten dut / du Nire (Bere) kideei laguntza ematen diet (die) Atazak epean betetzen ditut / ditu Nire (Bere) kideen erritmo desberdinak ulertzeko ahalmena dut /du Nire (Bere) kideen lana eta ikuspuntuak baloratzen ditut /ditu Gatazka sortuz gero, denok adostasunera heltzeko ahaleginak egiten ditut / ditu Guztiok ikasteko helburua betetzen dut /du Hurrengo batean, zehazki, zer egingo zenuke prozesua hobetzeko?
  24. 24. 2) Irakaslearen irakas-prozesua hobetzea ● Zer pentsatzen dute nire ikasleek eta zergatik ● Nik proposatutako ikas-jardueren kooperatiboen autoebaluazioa (triada)…
  25. 25. Nire ikasleen iritzia
  26. 26. Nire ikasleen iritzia
  27. 27. Ikas-jarduera kooperatiboaren ebaluazioa (triada) 1) Ikaslana garatzeko, ikasleek elkarren arteko laguntza behar dute? (Interdependentzia positiboa), ezin dute garatu besteen laguntza barik 2) Guztiek parte hartzen dute? (partaidetza ekitatiboa) ikasle bakoitzak bere eginkizuna du 3) Bakoitzak egin duena konprobatu ahal dugu? (norbanako ardura) ikasle bakoitzaren koadernoa, portafolioa...
  28. 28. 3) IK edukien ebaluazio kooperatiboa ● Irakasleak egindako behaketak ● Ikasleen arteko koebaluazioak ● Lan kooperatiboak ● Proba kooperatiboak
  29. 29. Irakaslearen behaketak ● Erregistroa ● Erabakiak: zer erregistratu (ebaluazio-irizpideak) ● Behatzailea: irakasle bera edo kanpoko bat (azken hau abisatu barik) ● Zenbat aldiz egin behaketa eraginkorra izateko: hobe irakasleen artean lana banatzen denean ● Zertarako egiten dugu: nota bat jartzeko (kalifikazioaren % erabaki behar) eta ikasle batzuekin elkarrizketatzeko.
  30. 30. Irakaslearen behaketak: irizpideak Trebetasun kooperatiboak Lanean inplikatzen da Txandak errespetatzen ditu Bere kideak errespetatzen ditu Laguntza ematen du Arauak betetzen ditu Atazak epean betetzen ditu Gatazken aurrean bitartekaria da Komunikazioa trebetasunak Azalpen argiak ematen ditu Bere kideen azalpenak entzuten ditu Besteei gogoarazteko laguntzen du enpatikoki Ideiak eta proposamenak ematen ditu Lidergo Trebetasunak Ziurtasunarekin portatzen da Ideiak proposatzen ditu Partaidetza bultzatzen du Bere kideen erritmo desberdinak ulertzeko ahalmena du Bere kideen lana eta ikuspuntuak baloratzen ditu Zailtasunen aurrean ikas-estrategiak bilatzen ditu
  31. 31. Irakaslearen behaketak: errubrikak
  32. 32. Irakaslearen behaketak: errubrikak
  33. 33. Lan kooperatiboak - Irakasleak kalifikatzeko ataza edo lan esagurantsu batzuk erabakitzen ditu - Lan honen egindako talde lanari kalifikazioaren % 80 ematen dio (8 puntu, adibidez) eta taldekideen artean banatzen da. - Lanari buruzko norbanako lana eskaintzen die. Baten batek garatzen badu % 20 lortuko du ( 2 puntu gehiago, 10a arte) NORBANAKO EKOIZPENA TALDEAREN EKOIZPENA 2 PUNTU 8 PUNTU IKASLEAREN NOTA Adibidea: Materiaren propietateak
  34. 34. Proba kooperatiboak IKa dela medio, helburua denok ikastea bada, suposatzen da, norbanako proba baten aurrean, denok gainditzeko aukerak biderkatzen eta handitzen direla. Aukerak: -Norbanako proba egin aurretik, birpaso kolektiboak egitea -Talde baten norbanako notak onak badira, talde honi aparteko puntuazioa ematen zaio (Taldeko-bonusa) -Probak taldean zuzentzea -Berreskuratzeko Laguntza-Kontratuak
  35. 35. Birpaso azkarra: bingoa Irakasleak, fitxa moduko orri batean, birpasatzeko galdera batzuk ematen ditu. Ikasleak, zutik, ikasgelatik ibiltzen dira “bikote” baten bila. Aurkitzerakoan, bakoitzak zerrendan dagoen galdera bat aukeratzen du, bere kideari galdetzen dio eta erantzuna orrian idazten du. Beste lagun baten bila doa eta prozesua errepikatzen da galdera- zerrenda bukatu arte. Galdera guztiak eginda dituen lehenengo bikoteak “bingo” esaten du ozenki, orduan denok esertzen gara eta irakasleak ikasleen zorizko izenak aukeratzen, galderak zuzentzen hasten da.
  36. 36. Birpaso azkarra: galdera bidaiariak Ikasle bakoitzak dakien galdera bat idazten du paper batean, bere izanarekin lagunduta. Papera tolesten du eta beste kide bati botatzen dio. Bizpahiru buelta ematen dira, nork beste lagun baten galdera izan arte. Orduan galdera erantzuten saiatu ondoren, egilearekin bikoteka elkartzen da eta bien artean irtenbideratzen dute galdera.
  37. 37. Birpasatu: azterketa-txartelak Ikasle bakoitzak “azterketa” galdera bat sortzen ditu. Taldean interesgarriagoak diren bi aukeratzen dituzte eta irakasleak prestatutako txartel batzuetan idazten dituzte erantzunarekin batera. Txartelak komunean jartzen dira klasean, denok gaia birpasatu arte. Aukerakoa: galderaren bat kontrolean jarriko da
  38. 38. Birpasatu: Ikas-lehiaketak (“Teams-Games-Tournaments”) Irakasleak, aldez aurretik ikasle guztiak zenbatuta, taldeei galdera batzuk proposatzen dizkie txarteletan. Taldekide bakoitzak, txandaka, txartela bat hartzen du eta erantzuten saiatzen da. Ez bada gai, taldeak laguntzen du. Honela, galdera guztiak egin arte. Taldeak ziurtatu behar du bere taldekide guztiek ondo egiten jakitea. Gero, irakasleak zenbaki bat aukeratzen du eta ikasle honek ataza azaldu behar du. Ondo egiten badu, talde osoak puntuazioa jasotzen du.
  39. 39. Proga kooperatiboak Progak noizean behin taldean egiten dira eta gero norbanako proga. Oso fase aurreratuan egon behar dira ikasleak. 1. Bikoteka jarrita proba garatzen da 2. Launaka, ulertzen ez dituzten edo oraindik zaila iruditzen zaizkien edukiak partekatzen dituzte 3. Taldeak proga ematen dio irakasleari, orri batekin lagunduta, non taldelagun guztiek jantzita daudela adierazten den (Ziurtagiria). 4. Taldekide guztiek nota bera jasotzen dute.
  40. 40. Ebaluazio- tresnak: proba kolektiboko ziurtagiria Proba kolektiboko ziurtagiria Izenpetzaileek eztabaidaren proba kolektiboan parte hartu dugula eta hurrengo irizpideak betetzen ditugula ziurtatzen dugu: 1. Proban aurkeztutako oinarrizko kontzeptuak, teoriak eta datuak ulertzen ditugu. 2. Teoriak eta datuak egoera praktikoetan aplikatzeko gai gara. 3. Galdera bat kontzeptualizatzeko eta gure hipotesiak frogatzeko ikerketa disenatzeko konpetenteak gara. 4. Gure galderak eta taldean formulatutako erantzun guztien laburpena eman ditugu. Izena Sinadura Data
  41. 41. Proga kooperatiboak 5. Norbanako proba egiten da. Taldekide guztiek aterako noten bataz besteko egiten da eta, berriro, norberak aterako notarekin media egiten dugu. Azken hau norberaren nota izango da.IES Pino Manso: Evaluación AC
  42. 42. Laguntza-Kontratuak Ikasle batek bere kidea tutorizatzeko konpromisoa sinatzen du. Kideak kontrola gainditzen badu (edo berreskuratzeko eskatzen den lana) bonifikazio bat jasotzen du notan. Ikaslearen izena: Ikasle laguntzailearen izena: Bonifikazioa (Kontrola gainditzen badu): Ikasteko edukinak: - - - - ….. Data: Sinadurak:
  43. 43. Hasteko lehenengo aholkuak
  44. 44. Hasteko ezinbesteko aholkuak ● Ezinbestekoa, irakasle guztiek plangintza minimoa izatea, ikasgelako kudeaketarako minimoak adostea (eszenatokia, isiltzeko seinalea, denborak, talde-koadernoak, nola hasi, nola ebaluatu...) ● Hasi baino lehen, talde kooperatiboetan lan egiten irakastea, denbora ematea (tutoretzan adibidez). Ez da “denbora galtzea” (hasierako Ikas- sekuentzia) ● Hasteko, dinamika sinpleak erabiltzea errutina bihurtu arte: folio birakaria, 1-2-4, irakurketa partekatuta…Horretarako parekatu behar ditugu: Gure ikas-jarduera + dinamika= ikas-jarduera kooperatiboa ● Ikastaldea ez badago ohituratuta taldean aritzera, hobe bikoteka hastea ● Taldeak eboluzionatzen duen heinean, dinamika konplexuagoak sartzea ● Noizean behin, taldea kohesionatzeko dinamikak erabiltzen jarraitzea ● Talde batek, bere heldutasuna luzatu arte, etapa desberdinak ditu eta bitartean gatazkak sortzen dira. Kontutan hartu eta ez desanimatu!!!
  45. 45. Taldeen eboluzioa Jokaldien analisia Jolastu Jolastokia prestatzea Berotzea Entrenamendua Taldeek eboluzionatzen dute eta praktikatik elikatzen dira “Taldean lan egitea irakatsi behar da” Arauak Gatazkak Ikastea Eraginkortasuna Dispertsioa Ikasteko denbora ematea Orain taldeak ondo funtzionatzen du Taldeak berantolatzeko momentua
  46. 46. Planatik infusioara Infusioa Plana
  47. 47. Erabaki komunak: Bitakora-orria Hasi nahi duzue? Ba….plangintzari ekin!!!!
  48. 48. Estekak B08-Leioako Berritzegunea: Elkarlana Sites ● Baliabideak ● Estekak ● Bideoak
  49. 49. Mila esker Frato

×