3. JARDUERAK
● Nekazaritzarako egokiak ziren lurraldeetan, lanak egiteko moduak erabat
aldatu zituzten. Berrikuntza nagusien artean ureztatze-lanak, goldea,
ongarrien erabilera eta lursailen hirurteko txandatze-sistema aipatu behar
dira. Horrek guztiak aldaketa handia ekarri zuen; izan ere, lehen aldiz uzta
handiak lortzen hasi ziren; beraz, soberan zutena saldu eta irabaziak
lortzeko aukera izan zuten. Euskal lurraldeetan, batez ere Ebro eskualdean
garatu zen egoera hori.
● Produktu berri ugari ekarri zituzten erromatarrek, garia, olioa, mahatsa...,
fruta-arbolak ere sartu zituzten, besteak beste Ehunak egiteko zenbait
landare ere (kalamua eta lihoa bereziki) erromatarrei sor dizkiegu.
● Zenbait lekutaeste, gerezia eta pikua. Edarietan garagardoa, ardoa eta
sagardoa egiteko teknikak ere ekarri zituzten.n, meatzaritza ere landu zuten,
urrea, beruna, eztainua, kobrea, burdina eta merkurioa lortzeko. Arditurritik
(Aiako Harria) adibidez, zilarra, kobrea eta burdina atera zituzten. Oiassoko
(Irun) portutik bideratzen zuten mearen garraioa.
4. Elikadura (jana eta edana, eta janarien prestaketa)
Garai artako elikagaiak etxean bertan oinarritzen ziren. Antzinaroko
dietako zatirik handiena landare jatorria zen, haragia eta arraina urri ziren.
Erromatarrek ekarri zituzten barazki eta zereal asko.Bildutako fruitu eta
lalandareak osagarri gisa maiz jaten zituzten.
5. TRESNA BERRIAK
● Erromatarrek ekarritako tresna eta teknika berriei esker arrantz-
jarduerek ere loraldia izan zuten. Arraina kontserbatzeko lantegiak
sortu ziren; horrez gain beste ekoizpen berezi bati ekin zioten:
arrainetatik ateratzen zuten saltsa bat, garum izenekoa, erromatar
munduan oso preziatua. Anfora ontzietan garraiatzen zuten. Horrelako
lantegien aztarnak aurkitu dira Getarian (Lapurdi).arduera berriekin
lotuta hainbat tresna berri ekarri zituzten erromatarrek. Nekazaritzan
golde erromatarra erabiltzen hasi ziren, goldeak lurra errazago biratzea
ahalbidetu zuen, horrela, uzta handiagoak eta hobeak lortuz. Ureztatze-
sistemari dagokionez, ubideak dira aipagarrienak, haien bitartez ura
noranahi eraman zezaketen: soroetara, landareak ureztatzeko, nahiz
etxeetara, etxeko ur beharrak asetzeko
7. ANTOLAKETA
Euskal lurraldeetako biztanleen eta erromatarren arteko
harremanak oso onak izan omen ziren. Erromatarrek ez zuten
arazo berezirik izan, euskal lurralde guztiak konkistatu ondoren,
beren biztanleak kontrolpean edukitzeko.
Erromatarrek euskal lurraldeetako biztanle guztiak izen beraren
mendean bateratu zituzten. K.o. II. mendetik aurrera, aurreko
barduloak eta autrigoiak baskoi bilakatu ziren.
8. ETXEBIZITZA, HERRIAK ETA HIRIAK
Hirietako eraikinak zurez, harriz eta morteroz egiten ziren,
batzuetan adreiluz ere bai, eta teilatua buztinezko teilekin estaltzen
zuten. Erromatar ereduko etxeak ez ziren kanpotik oso ikusgarriak
izaten. Leiho gutxi eta txikiak izaten zituzten, garai hartan ez
baitzen beira erabiltzen leihoetan.
Maila sozialaren arabera, barruan hainbat apaingarri eta luxu izan
zitzaketen; adibidez, zoruan jartzen zituzten mosaikoak, hainbat
koloretako teselaz (kubo formako harriak) egindako marrazki
ikusgarriak.
Etxe gehienek barruko patio bat zuten, patioak etxeari argitasuna
ematen zion, eta gelak haren inguruan antolatzen ziren.
10. SINESKERAK, HILETA-ERRITUAK
● Inperioaren toki gehienetan politeismoa zen nagusi eta tokian tokiko jendearen
sinesmenak, erromatarrentzat arriskutsuak ez ziren neurrian, errespetatu egiten
zituzten. Datu horiekin pentsa liteke euskal biztanleriaren gehiengo zabala, bereziki
nekazaria eta abeltzaina, betiko sinesmen tradizionalen jarraitzailea zela, eta
erromatar ereduko erlijioa batez ere hirietan eta elite-inguruetan, hau da, gutxi
batzuen artean zabaldu zela.
● Erromatarren ikuspegi tradizionalean jainko-jainkosek zeru-lurrak gobernatzen
zituzten. Erromatarrentzat jainko boteretsuena Jupiter zen, bere emazte Juno
inperioaren babesle eta jainkosa aholkularia zen, eta bien alaba Minerva,
eskulangintza eta medizinaren jainkosa. Erromatarren artean baziren beste jainko-
jainkosa nagusi batzuk ere: Marte, gerraren jainkoa; Venus,maitasunaren jainkosa;
Neptuno, itsasoetako jainkoa; Diana, ehizaren jainkosa; Apolo, edertasunaren eta
poesiaren jainkoa;Zeres, hazten diren landareen jainkosa; Merkurio, merkataritzaren
jainkoa; Vesta, lurraren eta familiaren jainkosa; eta Vulkano,suaren eta metalgileen
jainkoa.
● Erromatar jainkoen irudiak eguneroko bizitzako objektu askotan aurki zitezkeen.
Ohikoa zen, adibidez, terra sigillatazko ontzietan apaingarri gisa haien irudiak jartzea;
txanponetan ere maiz azaltzen ziren, baita altzarietan ere. Aurkitu dira gisa horretako
irudiak gure lurraldean, baita exotikoagoak ere, adibidez Isis jainkosa egiptoarrarena,
edo Helios jainko greziarrarena.
11. JANZKIAK ETA APAINGARRIAK
Erromatarren jantziak (togak, sandaliak, legionarioen armadurak...) jende-
talde jakin bati zegokion: hirietan bizi zen biztanleriari. Bertakoen artean
hirietan bizi zen jende batek, seguru asko, erromatar modari segituko zion,
baina gehienek bertako janzkera tradizionala mantenduko zuten.
● Batetik jantziak zeuden, tunikak, prakak, etab., bestetik oihal pieza bakar eta
handi batez egindako estalkiak, norberak bere gorputzaren inguruan biltzen
zituenak; estalkiak lotzeko fibulak (paparreko orratzak) erabiltzen zituzten.
● Garai hartako aztarnetatik ondoriozta daiteke, ehotzea eta jostea ohiko
jarduerak zirela. Landare-zuntzetan lihoa, eta animalia-zuntzetan artilea
ziren lehengai arruntenak garai hartan. Lehengai horiekin haria egiteko,
iruteko, ardatzak erabiltzen zituzten, gero ehuna (oihala) zurezko
ehungailuetan ehotzen zuten. Ehuna tenkatzeko pisuak zituen, ehungailu
bertikala erabiltzen zen gehiena. Larruzko jantziak ere erabiltzen zituzten.
● Euskal biztanle gehienak, seguru asko, ortozik edo abarken tankerako
oinetakoekin ibiliko ziren. Nolanahi ere, erromatar moldeko oinetakoak ere
azaldu dira; adibidez Oiasso hirian oinetako baten zola azaldu da.
12. ARTEA
● Hiri nagusietan oso garrantzitsu bihurtu ziren
eraikin publikoak: foroak, teatroak, zirkuak,
termak… Horrelako eraikinek probintzietako
biztanleei Erromaren handitasuna eta
edertasuna erakusten zizkieten. Horren adibide
ditugu euskal lurraldeetan topatutako bai
monumentu handiak (Lodosako akueduktua,
Oiassoko termak, Andeloseko ur-biltegia) eta
baita hainbat mosaiko, pintura, terma, etab.
ere.