SlideShare a Scribd company logo
1 of 4
Download to read offline
2015eko martxoa
BI URTETAKO KRONIKA
FAKULTATIBOA (2012-2014),
JOAN MARI IRIGOIENEN
POEMA-LIBURU BERRIA
Joan Mari Irigoien prosagile gisa nabar-
mendu bada ere, poesian ere eman
ditu hainbat liburu. Oraingo hau, Kro-
nika fakultatiboa (2012-2014), gaixo-
tasun baten lekukotasun ausarta da,
bere gordinean hunkigarria. "Zergatik
niri?" galderatik "zergatik ez niri?"
galderaraino bizi izan duen prozesua
kontatu du Irigoienek; izan ere, duela
hiru urte esan zioten endekapenezko
gaixotasun bat zuela.
Hiru zatitan banatuta dago liburua.
Lehenengo gau-kolpea izenekoan,
bere gaixotasunaren berri ematen die
senide eta lagunei umore-ukitu bate-
kin; Bigarren gau-kolpea-n, berriz, de-
presioan zehar bizitako une latzei bu-
ruz idatzi du; eta Bizitzak aurrera darrai
amaierakoan “zulotik” atera eta atea
zabaltzen dio itxaropenari.
Liburua honako hauei eskaini die:
“Esklerosiak edo depresioak jota dau-
denei, gaixotasun horien aurka borro-
kan ari diren mediku eta erizainei, iker-
tzaileei… guztiei ere, elkartasun han-
diz”.
EGUNEROKO KUKUA: EUSKARAREN ETA EUSKAL
MUNDUAREN EGUNEROKO BISITA NORBERAREN
POSTONTZIAN
Aurki, EGUNEROKO KUKUA izeneko ekimena jarriko da martxan, Osakidetzako
Euskara Planaren testuinguruan. Ekimen hori euskara-ezagutza hobetu, aberas-
tu eta euskal munduarekin eguneroko harremana izan nahi duten Osakidetzako
langile guztiei egongo da zuzendua.
EuskararietaeuskalmunduariegingodiogunegunerokobisitaizangodaEGU-
NEROKO KUKUA. Helburua da euskara hobetzeko eta aberasteko baliabideak
ematea eta euskal mundura hurbiltzeko erraztasuna ematea eta bultzatzea.
Euskarak egunero egingo digu kuku gure posta elektronikora, bost minutuko
tartetxo edo pilulen bitartez. Pilula horietan eduki baliagarriak izango ditugu,
besteak beste, gramatika, literatura, hiztegia, kultura eta kantak.
Euskarak egunero kuku egiteko eskaria egina ez baduzu, jar zaitez harrema-
netan zeure erakundeko euskara-zerbitzuarekin.
AULKI HUTSAK DOKUMENTALA IKUSI BERRI DUTE
BILBO-BASURTU ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUAN
Doluari buruzko filma da Aulki hutsak, Iñaki Peña Bandrés Zumarragako Ospi-
taleko Barne Medikuntzako medikuaren eta Arteman Komunikazioa koopera-
tibaren lankidetzaren emaitza. Osasungintzako aditu eta heriotzarekin sentsi-
bilizatuta dauden jende askoren esanetan, gizartean heriotza eta dolu-prozesua
hizpide jarri eta ulertzeko erreminta oso aproposa da, orain arte ez zegoena.
Profesionalen azalpenak eta norbait galdu duten senideen elkarrizketak biltzen
ditu dokumentalak. Gaur egun gure gizartean tabu bihurtu den gaia dakar, zer
gertatzen da maite dugun norbait hiltzen denean? galderari erantzuna topatu
nahian. Euskara da hizkuntza nagusia, baina badaude gaztelaniaz eta ingelesez
zenbait testigantza, eta azpitituluak ditu. Lau kapitulutan banatuta dago, gaika:
mina, haserrea, egun seinalatuak eta itxaropena. Epilogo batek burutzen du lana.
Filma orain ia urte eta erdi eman zen lehen aldiz. Ordutik hona, osasungintzako
jardunaldietan, telebistan eta herri askotako kultur etxe eta zinema-aretoetan
eman dute, baita erbestean ere, esate baterako, Mallorcan, Zaragozan eta,
joan den hilaren 27an, Bartzelonan.
Osakidetzako zenbait zentrotan ere ikusia dute; berriki, Bilbo-Basurtu ESIan, eus-
kara normalizatzeko programaren barruan, egilea bera aurrean zela. Berrogeita
hamar bat lagun izan ziren emanaldian, eta, ohi bezala, oso harrera ona izan zuen.
IMANOL IRIGOIEN
GORKA ZUBIZARRETA / ARTEMAN KOMUNIKAZIOA
08osabuletina15-03_Maquetación 1 2015-03-23 14:00 Página 1
2015eko martxoa
«Gure erronketako bat
izan da profesional
guztiak biltzea»
Osasuna eta jarduera fisikoa ditu-
zue aurtengo gai nagusiak. Profe-
sional ugariren lan-esparrua auke-
ratu duzue. Zergatik erabaki duzue
gai hori jorratzea?
Jarduera fisikoan eta kirolean profesio-
nal ugarik egiten dugu lan, bai; eta
pentsatu genuen jakintza-adarren arte-
ko lan bat egitea garrantzitsua zela.
Areago, gure erronketako bat izan da
profesional guztiak biltzea. Gehienbat
jarduera fisikoari buruz ariko garen
arren, egia da mahai-inguru batean ki-
rola izango dugula ardatz. Elkar ulertzen
lagunduko digula uste dut.
Jarduera fisikoa osasun-progra-
man nola sartu landuko duzue. Ga-
bezia handia al dago?
Gabezia baino gehiago da lanketa-be-
harra. Lau ikuspuntutatik aztertuko
dugu gaia jardunaldietan. Lehenik, zer
dagoen: osasun-arloko teknikari bat
eta Getxoko familia-mediku bat etorri-
ko dira hango esperientzia kontatzera.
Bigarrenik, gaixotasun bat izan dute-
nekin zein jarduera fisiko egin behar
den azalduko dugu. Esaterako, zein
jarduera fisiko landu daitekeen biho-
tzekoa izan dutenekin. Indarra nola
landu kolektibo bereziekin, diabetiko-
ekin eta. Azken batean, jarduera fisi-
koaren atal bat aerobikoa da, mugi-
mendua, eta bestea, anaerobikoa; in-
darra eta abar nola landu aztertuko
dugu. Hirugarrenik, gaixotasun kroni-
koak dituztenek zer berezitasun izan
ditzaketen. Azkenik, profesionalok
hartuko dugu hitza, jarduera fisikoa
osasunean sartzeko zer hartu behar
dugun kontuan erakusteko. Hor, elika-
dura sartuko dugu.
Jarduera fisikoa beharrezkoa dela
eta, ez al gara ari muturreraino
eramaten? Lehiak ez ote du bere-
ganatu gorputza zaintzeko hasie-
rako helburua?
Batzuei gertatzen zaie hori. Ez da oro-
korra, inondik ere. Jarduera askotan,
profesionalizatu ez, medikalizatu egin
da. Batzuetan, ematen du jarduera fisi-
koa egiteko gorputz jakin bat izan be-
har duzula, hainbat proba gainditu be-
har dituzula... Eta hori ez da horrela.
Jarduera fisikoa izan daiteke lantokira
joan-etorria oinez egitea edo lagune-
kin mendira joatea. Lan batzuk mugi-
mendu handikoak dira, eta horietan
ere fisikoa lantzen da. Patologiaren eta
adinaren arabera, komeniko zaizu jar-
duera bat edo bestea egitea. Ariketa
fisikoak ebidentzia argia du: ez du
gauza espezifikorik behar, eta osasun-
onurak ekartzen ditu.
Pertsona bakoitzaren ezaugarriei
lotutako ariketa fisikoa egitea ko-
meni omen da. Azterketa mediko-
ak egin behar al dira norbera nola
dagoen jakiteko?
Eztabaida handiko gaia da hori, eta
mahai gainean jarriko dugu. Noiz egin
behar dira horrelako azterketak, edo-
nolako ariketa fisikoak aholkatzean ala
ahalegin handikoak direnean soilik?
Zein adinetan?
Profesional ugari izan arren, guz-
tiok dakigu zer aholku eman kiro-
lari buruz ari garenean.
Ahoz aho dabiltzan usteak dira horiek.
Nutrizionista bat etorriko da zalantzak
argitzera, eta gehigarrien inguruko in-
formazioa emango du.
Ikuspegi kritikotik ere landuko du-
zue kirola. Itsutu egiten al gaitu
lehiak?
Kirolak soziologikoki hartu duen nora-
bidea aztertuko dugu. Norantz ote
doan hasieran lagunen arteko irteera
zena, burua zein gorputza osasuntsu
edukitzen laguntzen gintuena.
Lehiaren balioak, izan ere, ez dira
oso osasungarriak. Nola eragiten
die gizarteko kolektiboei?
Eztabaida handia sortu duen gaiari
helduko diogu: kiroletan haurrei trans-
mititzen dizkieten balioez arituko
gara. Kirola zertarako egiten ote du-
ten, ea zaletasuna indartzeko den edo
irabazteko bakarrik. Generoa ere hor
sartzen da. Esperientzia propio bat
izango dugu jardunaldietan. Kontxan
parte hartu duen arraunlari bat etorri-
ko da bere esperientzia kontatzera.
Generoaren ikuspegitik kontatuko du
emakumeak bere sarrera nolakoa izan
zen. Eskoletan zein kirol lantzen da?
Zer sustatzen da? Sustatzen diren kiro-
lek aukera berdina ematen al dute?
Gaur egungo gizartea sedentarioa
da. Ohitura-aldaketez gain, beste
zein arrazoik ekarri du hori?
itziar lasa beitia
Medikua eta Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeko
zuzendaritza-batzordeko kidea
OEEk apirilean egingo duen biltzarreko antolaketa-lanetan buru-
belarri dabil Itziar Lasa Beitia (Durango, Bizkaia, 1967), batzorde
zientifikoko kidea baita. Gasteizen izango da aurten biltzarra, eta
jarduera fisikoa osasungintzan nola sartu aztertuko dute, besteak
beste. Esparru zabala izaki, hizlari askoren ikuspuntua izango dute.
08osabuletina15-03_Maquetación 1 2015-03-23 14:00 Página 2
Aholkuak eta baliabideak ematen zaiz-
kie pazienteei. Demagun: oinez edo bi-
zikletan aritzeko errezetatzen bazaie,
hainbat ibilbideren berri emango zaie.
Horrek ez al du ekarri jarduera fisi-
koaren alderdirik makurrena?
Ikuspegi kontsumista bat hartu da,
bai, baina jarduera fisikoa osasunean
sartzeko nahi horrekin ez da hori sus-
tatu nahi, inondik ere. Kirola ez da ho-
rretarako agintzen. Esparru zabalagoa
hartzen du. Kirol-errezetekin proposa-
tzen dena doakoa izango da. Hirien
antolamendua aldaraziko luke horrek.
Edukiz bete-betea antolatu duzue
25. biltzarra. Zailtasunik izan al du-
zue?
Ez dugu inongo oztoporik izan hizla-
riak topatzeko. Aurtengo gaiarekin,
Gizonezkoen %73k eta emakumez-
koen %66k egiten dute jarduera fisi-
koren bat. Biztanleria guztitik %19
baino ez da modu aktiboan joaten la-
nera. Hor nabari da bizimodu-aldake-
ta. Beharbada, osasungintza ez da as-
korik sartu ingurumari horretan, eta
jendea ez dugu mugitzera bultzatu.
Zenbait tokitan, jarduera fisikoa agin-
tzen hasi dira. Hala, farmakoekin joka-
tzen duten gisan jokatu behar dute
beren osasuna hobetu nahi badute.
Agindutako jarduera fisikoa udaleko
kirol-zerbitzura bideratzen da, eta da-
gokion jarraipena egiten zaio. Gaur
egun, Getxon ari dira horretan.
Nolakoak dira kirol-errezetak?
Oro har, kalerako dira, nahiz eta kirol-
degietara joatea ere agin daitekeen.
gainera, astebeteko jardunaldiak egin
ahal izango genituzke. Bada nabar-
mentzeko beste datu bat: ahozko ko-
munikazioek ere gainezka egin digute.
Ahozko hamabost komunikazio izan-
go dira orotara, eta 25 poster. Poz-po-
zik gaude benetan.
Urteroko erronkari erraz egiten
diozue aurre.
Neurri batean bai, baina kontuan izan
behar da OEEren barruan Euskal Herri
osoko osasun-arloko jendea biltzen
dela, eta lurralde guztietako egoera ez
da bera. Dena den, ari gara bidea egi-
ten. Baionako ospitalean, esaterako,
biltzarrak egiteko hitzarmena lortu
dute. Bakoitza bere erritmoan bada
ere, euskararen presentzia handiago-
tzen jardungo gara.
08osabuletina15-03_Maquetación 1 2015-03-23 14:00 Página 3
gramatika
ADITZ BATZUEN ERABILERA DESEGOKIA
EMAN
Erdarazko “producir, ocurrir” eta holakoak, gertakarien berri emateko erabiltzen direne-
an, erdara ez dotorean batzuetan “dar” aditzaren bidez adierazten dira. Erdaraz ere era-
bilera arrunta dela esan daiteke, baina euskarara kalkatua igaro da hainbat hiztunen jar-
dunetan, erabilera guztiz neutroan, edo, are okerrago, erabilera “jaso” moduan:
“Gorputzean era askotako ondorioak ematen dira drogak kontsumitu eta gero”.
“Egoera honetan hainbat hemorragia eman daitezke”.
“Zazpi urtetik nerabezarora bitartean, portaera-arazoak ematen dira”.
Oraintxe arteko tradizioari begiratuta, ordea, aditz bat baino gehiago ditugu euskaraz
horrelakoak adierazteko:gertatu, izan, egon dira horrelako esapideak adierazteko ohiko
aditzak; beste batzuetan, beharbada “egin” eta besteren bat ere egokia izan daitezke
eduki bera komunikatzeko.
Ariketak egiteko, klik egin hemen.
JASAN
Gaztelaniaz “sufrir” aditzaren esanahi ohikoenari beste batzuk ere eransten ari bide
zaizkio azken aldi honetan, adierazteko indarra handitu nahian-edo, eta batzuetan esaldi
xelebre samarrak sortzen dira:
“La carretera ha sufrido grandes mejoras”
“El paciente sufre una mejoría progresiva de la sintomatología del OI”.
Euskaraz, ordea, sufrir horren ordain kasik automatikoa, “jasan” aditzaren bidezkoa,
ez da beti irtenbiderik doiena eta adierazgarriena:
“Instrumentuak berak ere hobekuntza handiak jasan ditu”.
“Udal-liburutegiak ordutegi-aldaketa jasan du”.
Sarritan aski izaten da “izan” aditza erabiltzea, edo gisa horretako zerbait.
Ariketak egiteko, klik egin hemen.
USAINDU
Euskaraz hainbat modu ditugu erdarazko “oler” aditzaren familiakoak adierazteko, eta
batzuen artean behinik behin bakoitzak bere ñabardura du (usaindu, usaina hartu, usain
egin, usaina aditu, usain ona/txarra izan/egon...).
Horietako bat osagai bakarrekoa da, forma bakarrean ematen dena: usaindu. Besteek
elementu bat baino gehiago dute: usain ona/txarra izan, usaina hartu, usain egin, usaina
aditu. Gaztelaniaz ere forma bakarra ez da oler (esanahiaren arabera bada besterik: olfa-
tear, notar, sospechar, heder, apestar, desprender hedor, tener buen/mal olor, percibir un
olor, despedir un determinado olor...), nahiz eta aurreko hori den gehien erabiltzen dena.
Dena dela, esan bezala, gaur egungo erabileran forma bat bakarra ari da nagusitzen,
adiera guztiak bere baitan bildurik: “oler”. Eta horrela, adibide bat jartzeko, “huelo a ro-
sas” esaldiak bi esangura izan ditzake: “arrosa-usaina dut nik”, eta “arrosa-usaina adi-
tzen/hartzen dut”.
Ariketak egiteko, klik egin hemen.
Iturria: EHUTSI (EHU), euskaraz egiten diren akatsak zuzentzeko aplikazio informatikoa (moldatua)
2015eko martxoa
KOMIKIA dani fano
Zenbat hitz
dakizkizu
euskaraz?
unitate didaktikoa
agenda
HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAK
EGIAZTATZEKO PROBETARAKO
2015EKO LEHENENGO DEIALDIA
Eskabideak aurkezteko epea martxoaren
17an bukatu zen. Probetarako onartuen
eta baztertuen behin betiko zerrenda
martxoaren 31n argitaratuko da, eta
idatzizko azterketa maiatzaren 9an egitea
aurreikusita dago.
OEE, OSASUNGOA
EUSKALDUNTZEKO
ERAKUNDEAREN 25. OSASUN
BILTZARRA: “OSASUNA ETA
KIROLA”.
Apirilaren 17 eta 18an, EHUko Jarduera
Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien
Fakultatean, Vitoria-Gasteizen.
UDAKO EUSKARA-
IKASTAROETARAKO IZEN-EMATEA
Eskabideak apirilaren 21etik maiatzaren
5era (biak barne), Internetez. Horretarako
NANa eta pertsonal-zenbakia behar dira.
29. DOCTOR JOSE BEGIRISTAIN
SARIA, MEDIKUNTZAKO
IKERKETA-LANETARAKO
Lanak 2015eko apirilaren 30a baino
lehenago helarazi behar dira Gipuzkoako
Sendagileen Elkargora.
webgunearen esteka
webgunearen esteka
webgunearen esteka
08osabuletina15-03_Maquetación 1 2015-03-23 14:00 Página 4

More Related Content

Similar to Osatuberri boletin marzo

Haurtzaroko eta nerabezaroko buruzko gida
Haurtzaroko eta nerabezaroko buruzko gidaHaurtzaroko eta nerabezaroko buruzko gida
Haurtzaroko eta nerabezaroko buruzko gidaanabadiola
 
Mugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasunean
Mugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasuneanMugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasunean
Mugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasuneanAnjaritoi Urnieta
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraAFMENICA
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraAFMENICA
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraAFMENICA
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraAFMENICA
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraAFMENICA
 
Ildo estrategikoak
Ildo estrategikoakIldo estrategikoak
Ildo estrategikoakAFMENICA
 
Bizitza guztirako kirola. aurkezpena
Bizitza guztirako kirola. aurkezpenaBizitza guztirako kirola. aurkezpena
Bizitza guztirako kirola. aurkezpenaKirolPsikologia
 
Eskizofrenia ulertu
Eskizofrenia ulertuEskizofrenia ulertu
Eskizofrenia ulertuXuaxtenea
 
2023-2027 aldirako Euskadiko Zainketa Aringarrien Plan Estrategikoa
2023-2027 aldirako Euskadiko Zainketa Aringarrien Plan Estrategikoa2023-2027 aldirako Euskadiko Zainketa Aringarrien Plan Estrategikoa
2023-2027 aldirako Euskadiko Zainketa Aringarrien Plan EstrategikoaIrekia - EJGV
 
Nola ekin pozik eta osasuntsu bizitzeari
Nola ekin pozik eta osasuntsu bizitzeari Nola ekin pozik eta osasuntsu bizitzeari
Nola ekin pozik eta osasuntsu bizitzeari Leire Arizeta
 
1 egun osoa (4)
1 egun osoa (4)1 egun osoa (4)
1 egun osoa (4)Aner Urain
 
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)Irekia - EJGV
 
Jateko portaerako trastornoak
Jateko portaerako trastornoakJateko portaerako trastornoak
Jateko portaerako trastornoakmaiderinigo
 

Similar to Osatuberri boletin marzo (20)

Martxoak 8 2016
Martxoak 8 2016Martxoak 8 2016
Martxoak 8 2016
 
Euskal AEko Osasunaren Ikuspegia. 2008. Emaitza nagusiak
Euskal AEko Osasunaren Ikuspegia. 2008. Emaitza nagusiakEuskal AEko Osasunaren Ikuspegia. 2008. Emaitza nagusiak
Euskal AEko Osasunaren Ikuspegia. 2008. Emaitza nagusiak
 
Haurtzaroko eta nerabezaroko buruzko gida
Haurtzaroko eta nerabezaroko buruzko gidaHaurtzaroko eta nerabezaroko buruzko gida
Haurtzaroko eta nerabezaroko buruzko gida
 
Mugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasunean
Mugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasuneanMugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasunean
Mugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasunean
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskera
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskera
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskera
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskera
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskera
 
Ildo estrategikoak
Ildo estrategikoakIldo estrategikoak
Ildo estrategikoak
 
Bizitza guztirako kirola. aurkezpena
Bizitza guztirako kirola. aurkezpenaBizitza guztirako kirola. aurkezpena
Bizitza guztirako kirola. aurkezpena
 
Eskizofrenia ulertu
Eskizofrenia ulertuEskizofrenia ulertu
Eskizofrenia ulertu
 
2023-2027 aldirako Euskadiko Zainketa Aringarrien Plan Estrategikoa
2023-2027 aldirako Euskadiko Zainketa Aringarrien Plan Estrategikoa2023-2027 aldirako Euskadiko Zainketa Aringarrien Plan Estrategikoa
2023-2027 aldirako Euskadiko Zainketa Aringarrien Plan Estrategikoa
 
Nola ekin pozik eta osasuntsu bizitzeari
Nola ekin pozik eta osasuntsu bizitzeari Nola ekin pozik eta osasuntsu bizitzeari
Nola ekin pozik eta osasuntsu bizitzeari
 
1 egun osoa (4)
1 egun osoa (4)1 egun osoa (4)
1 egun osoa (4)
 
Motibazioa
MotibazioaMotibazioa
Motibazioa
 
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
 
Jateko portaerako trastornoak
Jateko portaerako trastornoakJateko portaerako trastornoak
Jateko portaerako trastornoak
 
Garoa proiektua nahaste sexualak
Garoa proiektua nahaste sexualakGaroa proiektua nahaste sexualak
Garoa proiektua nahaste sexualak
 
Memoria partekatu baterantz lasarte
Memoria partekatu baterantz lasarteMemoria partekatu baterantz lasarte
Memoria partekatu baterantz lasarte
 

Osatuberri boletin marzo

  • 1. 2015eko martxoa BI URTETAKO KRONIKA FAKULTATIBOA (2012-2014), JOAN MARI IRIGOIENEN POEMA-LIBURU BERRIA Joan Mari Irigoien prosagile gisa nabar- mendu bada ere, poesian ere eman ditu hainbat liburu. Oraingo hau, Kro- nika fakultatiboa (2012-2014), gaixo- tasun baten lekukotasun ausarta da, bere gordinean hunkigarria. "Zergatik niri?" galderatik "zergatik ez niri?" galderaraino bizi izan duen prozesua kontatu du Irigoienek; izan ere, duela hiru urte esan zioten endekapenezko gaixotasun bat zuela. Hiru zatitan banatuta dago liburua. Lehenengo gau-kolpea izenekoan, bere gaixotasunaren berri ematen die senide eta lagunei umore-ukitu bate- kin; Bigarren gau-kolpea-n, berriz, de- presioan zehar bizitako une latzei bu- ruz idatzi du; eta Bizitzak aurrera darrai amaierakoan “zulotik” atera eta atea zabaltzen dio itxaropenari. Liburua honako hauei eskaini die: “Esklerosiak edo depresioak jota dau- denei, gaixotasun horien aurka borro- kan ari diren mediku eta erizainei, iker- tzaileei… guztiei ere, elkartasun han- diz”. EGUNEROKO KUKUA: EUSKARAREN ETA EUSKAL MUNDUAREN EGUNEROKO BISITA NORBERAREN POSTONTZIAN Aurki, EGUNEROKO KUKUA izeneko ekimena jarriko da martxan, Osakidetzako Euskara Planaren testuinguruan. Ekimen hori euskara-ezagutza hobetu, aberas- tu eta euskal munduarekin eguneroko harremana izan nahi duten Osakidetzako langile guztiei egongo da zuzendua. EuskararietaeuskalmunduariegingodiogunegunerokobisitaizangodaEGU- NEROKO KUKUA. Helburua da euskara hobetzeko eta aberasteko baliabideak ematea eta euskal mundura hurbiltzeko erraztasuna ematea eta bultzatzea. Euskarak egunero egingo digu kuku gure posta elektronikora, bost minutuko tartetxo edo pilulen bitartez. Pilula horietan eduki baliagarriak izango ditugu, besteak beste, gramatika, literatura, hiztegia, kultura eta kantak. Euskarak egunero kuku egiteko eskaria egina ez baduzu, jar zaitez harrema- netan zeure erakundeko euskara-zerbitzuarekin. AULKI HUTSAK DOKUMENTALA IKUSI BERRI DUTE BILBO-BASURTU ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUAN Doluari buruzko filma da Aulki hutsak, Iñaki Peña Bandrés Zumarragako Ospi- taleko Barne Medikuntzako medikuaren eta Arteman Komunikazioa koopera- tibaren lankidetzaren emaitza. Osasungintzako aditu eta heriotzarekin sentsi- bilizatuta dauden jende askoren esanetan, gizartean heriotza eta dolu-prozesua hizpide jarri eta ulertzeko erreminta oso aproposa da, orain arte ez zegoena. Profesionalen azalpenak eta norbait galdu duten senideen elkarrizketak biltzen ditu dokumentalak. Gaur egun gure gizartean tabu bihurtu den gaia dakar, zer gertatzen da maite dugun norbait hiltzen denean? galderari erantzuna topatu nahian. Euskara da hizkuntza nagusia, baina badaude gaztelaniaz eta ingelesez zenbait testigantza, eta azpitituluak ditu. Lau kapitulutan banatuta dago, gaika: mina, haserrea, egun seinalatuak eta itxaropena. Epilogo batek burutzen du lana. Filma orain ia urte eta erdi eman zen lehen aldiz. Ordutik hona, osasungintzako jardunaldietan, telebistan eta herri askotako kultur etxe eta zinema-aretoetan eman dute, baita erbestean ere, esate baterako, Mallorcan, Zaragozan eta, joan den hilaren 27an, Bartzelonan. Osakidetzako zenbait zentrotan ere ikusia dute; berriki, Bilbo-Basurtu ESIan, eus- kara normalizatzeko programaren barruan, egilea bera aurrean zela. Berrogeita hamar bat lagun izan ziren emanaldian, eta, ohi bezala, oso harrera ona izan zuen. IMANOL IRIGOIEN GORKA ZUBIZARRETA / ARTEMAN KOMUNIKAZIOA 08osabuletina15-03_Maquetación 1 2015-03-23 14:00 Página 1
  • 2. 2015eko martxoa «Gure erronketako bat izan da profesional guztiak biltzea» Osasuna eta jarduera fisikoa ditu- zue aurtengo gai nagusiak. Profe- sional ugariren lan-esparrua auke- ratu duzue. Zergatik erabaki duzue gai hori jorratzea? Jarduera fisikoan eta kirolean profesio- nal ugarik egiten dugu lan, bai; eta pentsatu genuen jakintza-adarren arte- ko lan bat egitea garrantzitsua zela. Areago, gure erronketako bat izan da profesional guztiak biltzea. Gehienbat jarduera fisikoari buruz ariko garen arren, egia da mahai-inguru batean ki- rola izango dugula ardatz. Elkar ulertzen lagunduko digula uste dut. Jarduera fisikoa osasun-progra- man nola sartu landuko duzue. Ga- bezia handia al dago? Gabezia baino gehiago da lanketa-be- harra. Lau ikuspuntutatik aztertuko dugu gaia jardunaldietan. Lehenik, zer dagoen: osasun-arloko teknikari bat eta Getxoko familia-mediku bat etorri- ko dira hango esperientzia kontatzera. Bigarrenik, gaixotasun bat izan dute- nekin zein jarduera fisiko egin behar den azalduko dugu. Esaterako, zein jarduera fisiko landu daitekeen biho- tzekoa izan dutenekin. Indarra nola landu kolektibo bereziekin, diabetiko- ekin eta. Azken batean, jarduera fisi- koaren atal bat aerobikoa da, mugi- mendua, eta bestea, anaerobikoa; in- darra eta abar nola landu aztertuko dugu. Hirugarrenik, gaixotasun kroni- koak dituztenek zer berezitasun izan ditzaketen. Azkenik, profesionalok hartuko dugu hitza, jarduera fisikoa osasunean sartzeko zer hartu behar dugun kontuan erakusteko. Hor, elika- dura sartuko dugu. Jarduera fisikoa beharrezkoa dela eta, ez al gara ari muturreraino eramaten? Lehiak ez ote du bere- ganatu gorputza zaintzeko hasie- rako helburua? Batzuei gertatzen zaie hori. Ez da oro- korra, inondik ere. Jarduera askotan, profesionalizatu ez, medikalizatu egin da. Batzuetan, ematen du jarduera fisi- koa egiteko gorputz jakin bat izan be- har duzula, hainbat proba gainditu be- har dituzula... Eta hori ez da horrela. Jarduera fisikoa izan daiteke lantokira joan-etorria oinez egitea edo lagune- kin mendira joatea. Lan batzuk mugi- mendu handikoak dira, eta horietan ere fisikoa lantzen da. Patologiaren eta adinaren arabera, komeniko zaizu jar- duera bat edo bestea egitea. Ariketa fisikoak ebidentzia argia du: ez du gauza espezifikorik behar, eta osasun- onurak ekartzen ditu. Pertsona bakoitzaren ezaugarriei lotutako ariketa fisikoa egitea ko- meni omen da. Azterketa mediko- ak egin behar al dira norbera nola dagoen jakiteko? Eztabaida handiko gaia da hori, eta mahai gainean jarriko dugu. Noiz egin behar dira horrelako azterketak, edo- nolako ariketa fisikoak aholkatzean ala ahalegin handikoak direnean soilik? Zein adinetan? Profesional ugari izan arren, guz- tiok dakigu zer aholku eman kiro- lari buruz ari garenean. Ahoz aho dabiltzan usteak dira horiek. Nutrizionista bat etorriko da zalantzak argitzera, eta gehigarrien inguruko in- formazioa emango du. Ikuspegi kritikotik ere landuko du- zue kirola. Itsutu egiten al gaitu lehiak? Kirolak soziologikoki hartu duen nora- bidea aztertuko dugu. Norantz ote doan hasieran lagunen arteko irteera zena, burua zein gorputza osasuntsu edukitzen laguntzen gintuena. Lehiaren balioak, izan ere, ez dira oso osasungarriak. Nola eragiten die gizarteko kolektiboei? Eztabaida handia sortu duen gaiari helduko diogu: kiroletan haurrei trans- mititzen dizkieten balioez arituko gara. Kirola zertarako egiten ote du- ten, ea zaletasuna indartzeko den edo irabazteko bakarrik. Generoa ere hor sartzen da. Esperientzia propio bat izango dugu jardunaldietan. Kontxan parte hartu duen arraunlari bat etorri- ko da bere esperientzia kontatzera. Generoaren ikuspegitik kontatuko du emakumeak bere sarrera nolakoa izan zen. Eskoletan zein kirol lantzen da? Zer sustatzen da? Sustatzen diren kiro- lek aukera berdina ematen al dute? Gaur egungo gizartea sedentarioa da. Ohitura-aldaketez gain, beste zein arrazoik ekarri du hori? itziar lasa beitia Medikua eta Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeko zuzendaritza-batzordeko kidea OEEk apirilean egingo duen biltzarreko antolaketa-lanetan buru- belarri dabil Itziar Lasa Beitia (Durango, Bizkaia, 1967), batzorde zientifikoko kidea baita. Gasteizen izango da aurten biltzarra, eta jarduera fisikoa osasungintzan nola sartu aztertuko dute, besteak beste. Esparru zabala izaki, hizlari askoren ikuspuntua izango dute. 08osabuletina15-03_Maquetación 1 2015-03-23 14:00 Página 2
  • 3. Aholkuak eta baliabideak ematen zaiz- kie pazienteei. Demagun: oinez edo bi- zikletan aritzeko errezetatzen bazaie, hainbat ibilbideren berri emango zaie. Horrek ez al du ekarri jarduera fisi- koaren alderdirik makurrena? Ikuspegi kontsumista bat hartu da, bai, baina jarduera fisikoa osasunean sartzeko nahi horrekin ez da hori sus- tatu nahi, inondik ere. Kirola ez da ho- rretarako agintzen. Esparru zabalagoa hartzen du. Kirol-errezetekin proposa- tzen dena doakoa izango da. Hirien antolamendua aldaraziko luke horrek. Edukiz bete-betea antolatu duzue 25. biltzarra. Zailtasunik izan al du- zue? Ez dugu inongo oztoporik izan hizla- riak topatzeko. Aurtengo gaiarekin, Gizonezkoen %73k eta emakumez- koen %66k egiten dute jarduera fisi- koren bat. Biztanleria guztitik %19 baino ez da modu aktiboan joaten la- nera. Hor nabari da bizimodu-aldake- ta. Beharbada, osasungintza ez da as- korik sartu ingurumari horretan, eta jendea ez dugu mugitzera bultzatu. Zenbait tokitan, jarduera fisikoa agin- tzen hasi dira. Hala, farmakoekin joka- tzen duten gisan jokatu behar dute beren osasuna hobetu nahi badute. Agindutako jarduera fisikoa udaleko kirol-zerbitzura bideratzen da, eta da- gokion jarraipena egiten zaio. Gaur egun, Getxon ari dira horretan. Nolakoak dira kirol-errezetak? Oro har, kalerako dira, nahiz eta kirol- degietara joatea ere agin daitekeen. gainera, astebeteko jardunaldiak egin ahal izango genituzke. Bada nabar- mentzeko beste datu bat: ahozko ko- munikazioek ere gainezka egin digute. Ahozko hamabost komunikazio izan- go dira orotara, eta 25 poster. Poz-po- zik gaude benetan. Urteroko erronkari erraz egiten diozue aurre. Neurri batean bai, baina kontuan izan behar da OEEren barruan Euskal Herri osoko osasun-arloko jendea biltzen dela, eta lurralde guztietako egoera ez da bera. Dena den, ari gara bidea egi- ten. Baionako ospitalean, esaterako, biltzarrak egiteko hitzarmena lortu dute. Bakoitza bere erritmoan bada ere, euskararen presentzia handiago- tzen jardungo gara. 08osabuletina15-03_Maquetación 1 2015-03-23 14:00 Página 3
  • 4. gramatika ADITZ BATZUEN ERABILERA DESEGOKIA EMAN Erdarazko “producir, ocurrir” eta holakoak, gertakarien berri emateko erabiltzen direne- an, erdara ez dotorean batzuetan “dar” aditzaren bidez adierazten dira. Erdaraz ere era- bilera arrunta dela esan daiteke, baina euskarara kalkatua igaro da hainbat hiztunen jar- dunetan, erabilera guztiz neutroan, edo, are okerrago, erabilera “jaso” moduan: “Gorputzean era askotako ondorioak ematen dira drogak kontsumitu eta gero”. “Egoera honetan hainbat hemorragia eman daitezke”. “Zazpi urtetik nerabezarora bitartean, portaera-arazoak ematen dira”. Oraintxe arteko tradizioari begiratuta, ordea, aditz bat baino gehiago ditugu euskaraz horrelakoak adierazteko:gertatu, izan, egon dira horrelako esapideak adierazteko ohiko aditzak; beste batzuetan, beharbada “egin” eta besteren bat ere egokia izan daitezke eduki bera komunikatzeko. Ariketak egiteko, klik egin hemen. JASAN Gaztelaniaz “sufrir” aditzaren esanahi ohikoenari beste batzuk ere eransten ari bide zaizkio azken aldi honetan, adierazteko indarra handitu nahian-edo, eta batzuetan esaldi xelebre samarrak sortzen dira: “La carretera ha sufrido grandes mejoras” “El paciente sufre una mejoría progresiva de la sintomatología del OI”. Euskaraz, ordea, sufrir horren ordain kasik automatikoa, “jasan” aditzaren bidezkoa, ez da beti irtenbiderik doiena eta adierazgarriena: “Instrumentuak berak ere hobekuntza handiak jasan ditu”. “Udal-liburutegiak ordutegi-aldaketa jasan du”. Sarritan aski izaten da “izan” aditza erabiltzea, edo gisa horretako zerbait. Ariketak egiteko, klik egin hemen. USAINDU Euskaraz hainbat modu ditugu erdarazko “oler” aditzaren familiakoak adierazteko, eta batzuen artean behinik behin bakoitzak bere ñabardura du (usaindu, usaina hartu, usain egin, usaina aditu, usain ona/txarra izan/egon...). Horietako bat osagai bakarrekoa da, forma bakarrean ematen dena: usaindu. Besteek elementu bat baino gehiago dute: usain ona/txarra izan, usaina hartu, usain egin, usaina aditu. Gaztelaniaz ere forma bakarra ez da oler (esanahiaren arabera bada besterik: olfa- tear, notar, sospechar, heder, apestar, desprender hedor, tener buen/mal olor, percibir un olor, despedir un determinado olor...), nahiz eta aurreko hori den gehien erabiltzen dena. Dena dela, esan bezala, gaur egungo erabileran forma bat bakarra ari da nagusitzen, adiera guztiak bere baitan bildurik: “oler”. Eta horrela, adibide bat jartzeko, “huelo a ro- sas” esaldiak bi esangura izan ditzake: “arrosa-usaina dut nik”, eta “arrosa-usaina adi- tzen/hartzen dut”. Ariketak egiteko, klik egin hemen. Iturria: EHUTSI (EHU), euskaraz egiten diren akatsak zuzentzeko aplikazio informatikoa (moldatua) 2015eko martxoa KOMIKIA dani fano Zenbat hitz dakizkizu euskaraz? unitate didaktikoa agenda HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAK EGIAZTATZEKO PROBETARAKO 2015EKO LEHENENGO DEIALDIA Eskabideak aurkezteko epea martxoaren 17an bukatu zen. Probetarako onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda martxoaren 31n argitaratuko da, eta idatzizko azterketa maiatzaren 9an egitea aurreikusita dago. OEE, OSASUNGOA EUSKALDUNTZEKO ERAKUNDEAREN 25. OSASUN BILTZARRA: “OSASUNA ETA KIROLA”. Apirilaren 17 eta 18an, EHUko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatean, Vitoria-Gasteizen. UDAKO EUSKARA- IKASTAROETARAKO IZEN-EMATEA Eskabideak apirilaren 21etik maiatzaren 5era (biak barne), Internetez. Horretarako NANa eta pertsonal-zenbakia behar dira. 29. DOCTOR JOSE BEGIRISTAIN SARIA, MEDIKUNTZAKO IKERKETA-LANETARAKO Lanak 2015eko apirilaren 30a baino lehenago helarazi behar dira Gipuzkoako Sendagileen Elkargora. webgunearen esteka webgunearen esteka webgunearen esteka 08osabuletina15-03_Maquetación 1 2015-03-23 14:00 Página 4