SlideShare a Scribd company logo
1 of 6
Download to read offline
2016ko martxoaren 4a, barikua | anboto
M8
2016ko martxoaren 4a, barikua | anboto
“Kirolean estereotipoak
irauli egin behar ditugu”
Kiroleanberdintasunalanduguran,ikastaroaemangoduAzurmendik,Elorrion
BERBAZ Paul Bustindui
Ainhoa Azurmendi psikologo
etakirolaholkulariakurteakda-
ramatza emakumeen heziketa
fisikoa aztertzen, genero ikus-
pegitik. Martxoaren 10ean,
eguena,ElorriokoKulturEtxean
“Kirol esparruan berdintasuna
landuz” izenburua duen hitzal-
dia eskainiko du, 18:30ean.
Kirol eragileentzat zuzentzen
dituzu ikastaroak. Emakume
kirolariei ematen zaien hezike-
ta sexista da gaur egun?
Emakume kirolariek ez dute
heziketa formal bat izaten. Hitz
egin beharko genuke gizarte
osoak jasotzen duen heziketaz.
Nahiz eta heziketa programak
ugaritzen ari diren hezkuntzan,
oraindik ez daukagu berdinta-
sunean oinarritutako hezkun-
tza bat ume txikiek hezkuntzan
jasotzen duten heziketa fisikoko
ikasketetan, SHEE ikasketetan
edo magisteritzako heziketa fisi-
kokoeskoletan.Generoikuspegi
on bat sortzeko, pauso asko dau-
deemateko.
Traba handiak aurkitzen ditu
emakumeak kirol esparruan
XXI. mendean?
Sozializazio prozesutik modu
ezberdinean hezten dira ema-
kume eta gizonak, nahiz eta
azaleko gauzak ematen diren,
heziketaren arabera. Jartzen
dizkigutenarropen,ematendiz-
kigutenjostailuenedoegitendi-
tugun ariketa fisikoen arabera,
agerian dago ezberdintasunak
egon badaudela. Kirol arloan,
desberdintasun handiak daude
gaur egun, alde ekonomikoan,
giza baliabideen banaketan edo
arlo materialetan. Esate batera-
ko, formakuntza hoberena du-
ten entrenatzaileek gizonekin
egiten dute lan. Instalazio eta
ordutegi okerrenak, gainera,
emakumeei egokitzen zaizkie.
Zer nolako arazoak daude?
Goimailakokiroleangarrantzia
duten horietakoak. Publikoa ez
da ohartzen inguruan dauden
desberdintasunez. Emakumeei,
oraindik ere, estereotipo ugari
jartzen zaizkie. Aukeratzerako
garaian, badaude estereotipoak
jarrera eta jokabideari dagokie-
nez.Formakuntzan,goimailako
kirolariengan berdintasunaren
inguruko benetako formazio bat
faltada.
Bakarkako kirolak zailtasun
gehiago dakarkio emakume
kirolariari?
Desberdintasuna eta diskri-
minazioa daude oro har, eta
modalitate indibidualetan han-
diagoak dira zailtasunak, muti-
lekin aritzearen ondorioz. Badi-
ra neskak gaztetatik mutilekin
ondokonpontzendirenak,baina
gehiengoak amore ematen du
bere kirol ibilbidean. Oso zaila
da, gutxietsita egon, eta jarrai-
tzekogogoaizatea.
Eta talde kirolak?
Talde kiroletan ere, kirol ba-
tzuetangeneroezberdintasunak
daude, oraindik. Ordutegi eta
entrenatzaile hoberenak gizo-
nezkoen kirolak hartzen ditu,
eta honek gutxietsi egiten du
emakumeen kirola. Beraz, kirol
modalitatearen arabera, zailta-
sungehiagodaude.
Arlo ekonomiko eta mate-
rialean, klubek era egokian
kudeatzen dituzte emaku-
meentzako eta gizonentzako
errekurtsoak?
Oro har, legeak ezin die diru
publikoagaz lagundu diskrimi-
natzen duten elkarte eta federa-
zioei. Beraz, berdintasuna lortu
beharra dago baliabideen bana-
ketan. Emakumeei kalitatezko
eskaintza bat ematen zaienean,
kirolibilbideahobetzenzaie.
Komunikabideek behar beste-
ko esfortzua egiten dute ema-
kumezkoen eta gizonezkoen
albisteak parekotasun batetik
helarazteko?
Eusko Jaurlaritzaren azken
txostenean agerian geratzen da
emakumeen albisteak ez dau-
dela, kuantitatiboki, gizonenen
parean. Gehienetan, gorputz
sexualizatuetan eta kirolarekin
zerikusia ez daukaten alderdie-
tan zentratzen dira. Askotan, ez
da kazetari lana ondo egiten, eta
beraz, oraindik urrun gaude lor-
tubeharrekomailatik.
Eta kirol ikuslegoaren partetik,
zer hobetu daiteke?
Hau gizartearen eskutik da-
torren arazo bat da, edozein
arlotan ikusiko dena. Gizar-
tean, berdintasunik ez dagoen
heinean, ezin daiteke lortu
pareko ikuslego bat. Jendeak
ez du interesik jartzen, argudio
errazera jotzen du, baina honek
ez du balio. Beste herrialde ba-
tzuetan, ez da hau gertatzen.
Iparraldeko Europako herrial-
deetan, eskubaloiak ikuslego
anitza dauka. Kanadan ere,
emakumezkoen futbolak zaletu
ugari biltzen ditu. Zenbait he-
rrialdetan, politika berri asko
jarri dira distantzia hori mu-
rrizteko, eta hau mundu osora
zabaldu beharra dago.
Nazioarteko kirol batzordeak
gero eta gehiago sustatzen du
emakumeen kirola, baina he-
rrialde garatuetara baino ez da
mugatzen, ezta?
Arazo estrukturala dela uste
dut. Afrikan, esate baterako,
ezinezkoa litzateke arazo haue-
taz hitz egiten hastea, oinarriz-
ko eskubide batzuk bermatu-
ta ez dituztenean. Dena dela,
emakumeen gorputzak jasaten
duen sexualizazioa mundu guz-
tian gertatzen da.
OTSAILEAN
• Ikastetxeetan “Elorrioko
emakume kirolariak”: HH, LH
eta DBHko irakasleek“kirola eta
berdintasuna”ri buruzko prestakuntza
jaso eta ikasleek emakume kirolariez
osatutako muralak egingo dituzte.
• Irakurketaren gida: Kirola eta
Berdintasuna. Elorrioko Liburutegia.
MARTXOAN
MARTXOAK 3, eguena
• Erakusketa: Elorrioko emakume
kirolariez osatutako muralak. Elorrioko
ikasleek eginda. Iturri Kultur Etxean eta
Kiroldegiko horman.
MARTXOAK 4, barikua
• Ipuin kontalaria: “Juanita
kuxkuxek beldurrik ez”. Maite
Franco. 17:00 (3-5 urte) eta 17:30
(6-9 urte). Euskaraz. Iturri Kultur Etxean.
• Mahai-ingurua: “Elorrioko
emakume kirolariekin solasaldia”.
19:30. Iturri Kultur Etxean (sarrera libre).
• Antzerkia: “Florido Pensil.
Neskak”.Tanttaka Teatroa.
22:00. Euskaraz.Arriola Antzokian.
MARTXOAK 5, zapatua
• Bizikleta martxa: “Frenorik ez”
(Zaldibar-Durango) Emakumeentzat.
Durangaldeko “Frenorik Ez
Plataforma Feminista”.
11:30ean Elorrioko Plazan harrera.
• Rap Kontzertua: “La Basu
eta AneGuria”. 22:15. Gaztetxean
(sarrera libre).
• Zinea: “Sufragistas”. 22:00.
Gaztelaniaz.Arriola Antzokian.
MARTXOAK 6, domeka
• Zinea: “Sufragistas”. 20:00.
Gaztelaniaz.Arriola Antzokian.
MARTXOAK 7, astelehena
• Zinea: “Sufragistas”. 20:00.
Gaztelaniaz.Arriola Antzokian.
MARTXOAK 8, asteartea
• Manifestazioa Durangon.
Durangoko Plataforma Feministak
antolatuta. 19:00. Durangoko
Santa Ana Plazan.
MARTXOAK 10, eguena
• Ikastaroa: “Kirol esparruan
berdintasuna landuz”. Irakaslea:
Ainhoa Azurmendi. Kirol-eragileentzat:
entrenatzaileak, klubetako
juntak, heziketa fisiko irakasleak,
begiraleak…18:30-20:30. Euskaraz.
Iturri Kultur Etxean. Doan.
MARTXOAK 12, zapatua
• Kirol-jarduera: Urkiolarako
Mendi Martxa. Emakumeentzat.
Irteera 9:00 Herriko Plazan. 5 orduko
ibilbidea, Urkiolan bazkaldu eta buelta
lineako busez (norberak berea ordaindu
behar du).
• Kirol-jarduera:* “Parketako
kirol-makinak erabiltzen ikasteko
saioa”. Irakaslea: Miriam Etxenagusia.
Emakumeentzat. 17:00-18:00.
Aldatsalekua Jauregiaren ondoko
parkean. Doan. (euria eginez gero,
ez da egingo).
• Zinea: “Carol”. 22:00. Gaztelaniaz.
Arriola Antzokian.
MARTXOAK 13, domeka
• Zinea: “Carol”. 20:00. Gaztelaniaz.
Arriola Antzokian.
MARTXOAK 14, astelehena
• Zinea: “Carol”. 20:00. Gaztelaniaz.
Arriola Antzokian.
Izena emateko, idatzi edo deitu:
kirola@elorrio.eus / 946 582 712 (Berdintasun arloa)
elorrio
ELORRIO
M8
16
Ainhoa Azurmendi (Hernani, 1978) | Psikologoa eta kirol aholkularia
Emakumeen
albisteak ez daude,
kuantitatiboki,
gizonenen parean”
2016ko martxoaren 4a, barikua | anboto
ZORNOTZA
M8
17
MARTXOAK 5
· Goiz osoan zehar Herriko Plazan: Emakume Artisau eta
Nekazarien azokaren XIX. edizioa.
MARTXOAK 8
· 11:30 Zornotza Aretoan: “Nik egin beharko & Ko.
Pantxika Lamur” antzezlana eta martxoaren 8ko kartel
lehiaketaren sari banaketa. (LH 5.maila eta LH6. mailako
ikasleei zuzendua).
· Kontzentrazioa eta Adierazpen Instituzionalaren
irakurketa Herriko Plazan, 13:00etan.
· 17:00-20:00 STOP MOTION tailerra gaztetxokoan.
MARTXOAK 10
· 19:30ean Koraleko egoitzan: Amatasuna
eta kirola hitzaldia (Ana Casares)
MARTXOAK 16
· 18:00 Nagusi Aretoan: Amama esklabua hitzaldia.
Hilabete osoan zehar KINE ZIKOLA
Martxoak 8:
Zikloaren aurkezpena, “La adopción” filma eta lunch-a.
Martxoak 15:
“Paulina” eta osteko solasaldia Lara Izagirrerekin.
Martxoak 22:
“La novia” eta zikloaren amaiera jaia.
Emakumeen Nazioarteko Eguna
MARTXOAK 8 ZORNOTZA
Amatasuna eta kirola berbagai
izango ditu Ana Casares triatletak
Berebizipenpertsonaletikabiatutasolasaldiaproposatukodu,martxoaren10ean
HITZALDIA Joseba Derteano
Amatasuna eta kirola. Kirola-
ri-bizitza ama izan aurretik, eta
ostean. Ana Casares (Iruñea,
Nafarroa, 1971) triatletak Ma-
ma Triatleta liburua idatzi zuen
2012an, bere hirugarren haur-
dunaldian zegoela, eta gai ho-
rietan sakondu zuen bere bizi-
pen pertsonaletatik abiatuta.
Harrezkero, bere esperientzia
hainbat hitzaldi, kongresu eta
ikastetxetan partekatu du: “Jen-
dea islatuta sentitu daiteke nire
bizipenekin, eta, beharbada,
egoera batzuk gainditzen lagun-
du diezaieke”, dio. Hurrengo
geltokia Zornotzan izango du,
martxoaren 10ean, 19:30ean.
‘Amatasunaetakirola’izangodi-
tuberbagaiKoralekoegoitzan.
Barruan sentitzen zuena kon-
tatzeko beharrak eraman zuen
liburua idaztera: “Kirolari, ema-
kume, emakume langile eta ama
lez bizitako guztia transmititze-
ko beharra sentitzen nuen. Ume-
tatik azken haurdunaldira arte-
ko autobiografia da”, gogoratu
du. Liburu horretan jasotzen
direnetaberebizitzangarrantzi-
tsuak izan diren bost-sei bizipen
elkarbanatuko ditu Casaresek,
eta horren inguruko solasal-
dia sortzea gustatuko litzaioke,
denei, berari barne, ikasgaiak
ateratzeko balio liezaiekeena:
“Kirolaren gainean jardungo
dut, eta nire bizitza zelan garatu
zen kirolagaz lotuta. Amatasu-
na, seme-alabak, eta zelan lortu
nituen sekula imajinatuko ez ni-
tuenlorpenak,amaizanostean”.
Izan ere, Casares goi mailako
triatleta da, eta ama izan ostean
lortu ditu lorpenik handienak:
Espainiako Maratoi txapelketa,
esaterako: “Neu nintzen, ama
izan ostean, aurreko mailara
itzuliko ez nintzela pentsatzen
zuen aurrenekoa, eta normala
izan daiteke hori pentsatzea”.
Kirola terapia moduan erabili
zuen lehen haurdunaldiaren
ostean. Lan-kaleratze batek
“hondoratuta” utzi zuen. Ki-
rola sendagai moduan erabili,
eta emaitzak heldu zitzaizkion
apurka: “Neu izan nintzen lehe-
nengo harritua”, dio. “Horrek
erakusten du, motibazioari eus-
ten bazaio eta egiten duzuna
gustukobaduzu,nahidenalortu
daitekeela. Hori erakusten du-
ten hainbat adibide aurki geni-
tzake”. Ikuspegi positiboa eman
du: “Kirolean zein bizitzan, bel-
durrak gainditu eta helburuak
markatu behar direla uste dut,
jakinda erori egingo garena ba-
tzuetan, baina normala da, eta
aurreraeginbeharradago”.
Bide horretan, bikotekideak
eta inguruko jendeak duen ga-
rrantzia ere azpimarratu du
triatleta nafarrak, “zereginak
elkarbanatzerako orduan zein
emozionalki ulertua sentitzera-
koorduan”.
Ama izan ostean lortu ditu garaipenik handienak atleta iruindarrak. A.Casares
Ana Casares bere umeetako batekin helmugaratzen. Ana Casares
“Motibazioari eutsiz
gero, nahi dena lortu
daiteke, jakinda erori
egingo garena”
2016ko martxoaren 4a, barikua | anboto
- Martxoak 5 eta 6
HELMUGA ELKARTEAK EGINDAKO
LANEN ERAKUSKETA, liburutegi zaharrean
11:00 -14:00 eta 17:00 -19:00.
- Martxoak 8, martitzena
AMAMA PELIKULAren emanaldia eta
eztabaida 19:00etan, liburutegi zaharrean.
- Martxoak 9, eguaztena
BILBORA IRTEERA, HELMUGAK antolatuta.
- Martxoak 12, zapatua
ARINEKETAN! EMAKUMEEN HERRI-LASTERKETA
11:00etan, udaletxe plazatik abiatuta.
AFARIA ETA DANTZALDIA
21:00etan Olazarren
Tiketak 20€. Olga, Karobi
eta Castet-en salgai.
Azken eguna: martxoak 8, martitzena.
EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA ZALDIBAR
M8
DURANGALDEA
M8
18
Bizikleta martxara eta parranda feministara
batzeko gonbita Durangaldeko emakumeei
‘Frenorikezsistemapatriarkaletakapitalistatransformatzeko!’aldarriazabaldukoduteekimenbietan
MARTXA Itsaso Esteban
Durangaldeko errepideak, ka-
leak eta plazak emakume bizi-
kletariz beteko dira, laugarren
urtez, martxoaren 5ean. Duran-
galdeko emakumeen Frenorik
ez bizikleta martxa antolatu du-
te-eta eskualdeko hainbat ema-
kume feministek, elkarlanean.
Frenorik ez sistema patriarkal
eta kapitalista transformatzeko!
aldarria zabalduko dute emaku-
meek,aurtenere,herririkherri.
Zaldibarko udaletxeko plaza-
tik aterako da martxa, 10:30ean,
eta Berrizen, Elorrion, Atxon-
don, Abadiñon, eta Iurretan gel-
dialdiak eta kontzentrazioak bu-
rutuostean,Durangora13:30ean
ailegatzea aurreikusi dute. Ibil-
bidea amaitzean, Santa Ana pla-
zan elkartuko dira, luntxerako,
martxarenparte-hartzaileak.
Laugarren bizikleta martxa-
ren harira, gauerako ere egi-
taraua prestatu dute, gainera,
aurten. Elorrioko Gaztetxean
izango da hitzordua: emaku-
meek egindako rap kontzertua
izango da, entzungai, 22:00etan.
La Basu eta Aneguria hip hopla-
riakaritukodira.
Durangaldeko herritar guz-
tiei egin diete gonbidapena,
goizean eskualdeko herrietan
egingo dituzten elkarretaratzee-
tan zein gaueko “parranda femi-
nistan”partehartzeko.
Herentziari uko
“Sistema patriarkal kapitalista
honek esparru pribatura kon-
denatu izan gaitu, historikoki,
emakume jaio izan garenok”,
diote martxaren antolatzaileek:
“Ez gara plazetan egon, ezta
erabaki guneetan edo eszena-
tokietan ere”. Horrexegatik da
emakumeei bakarrik zuzendu-
riko ekimena martxoaren 5eko
bizikletamartxa.
Espazio publikoa okupatze-
ko deia egiteko helburuagaz
sortu zuten eskualdeko hainbat
herritako feministek Frenorik
Ez Plataforma, duela lau urte.
Emakumeek herentzian jaso-
tako diskriminazioen kontra
borrokatzeko baliatu gura dute
antolatzaileek, martxoaren 8ko
emakumearen nazioarteko egu-
naren bueltan, emakumeentzat
antolatzendutenekimenhau.
Eskualdeko hainbat emakume feministaren ekimena da ‘Frenorik Ez’.
Emakumeen I. Herri
Lasterketa egingo dute
Martxoaren12anegingoduteArineketanekimena
EGITARAUA I.E.
Adin guztietako emakumeen
parte-hartzeari irekita dago,
martxoaren 12an, lehenengoz,
egingo duten lasterketa hori.
Udaletxe plazan hasiko dute
ekimena, 11:00etan, eta hiru
kilometroko ibilbidea buru-
tuko dute herrian zehar. Egun
horretan egingo dituzte, baita,
martxoaren 8ko egitarauan ohi-
koakdirenafariaetadantzaldia,
Olazar frontoian. Olga, Karobi
eta Castet tabernetan eskuratu
daitezke afarirako txartelak,
martxoaren8aorduko.
Helmuga Elkarteak eta uda-
lak martxoaren 8aren harira
antolatu duten egitarauan, Hel-
muga Elkarteko kideek egin-
dako eskulanen erakusketa,
eta Amama filmaren inguruko
zineforuma ere ageri dira. Mar-
txoaren5eaneta6an,Liburutegi
Zaharrean egongo da erakuske-
ta, goiz eta arratsaldez, eta leku
horretantxe emango dute Ama-
ma,martxoaren8an. Martxoaren 8an, Liburutegi Zaharrean emango dute ‘Amama’.
La Basu eta Aneguria
hip hoplarien saioa
ere jasotzen du
biharko egitarauak
Zaldibartik abiatuko da, bihar, 10:30ean, bizikleta martxa.
ZALDIBAR
2016ko martxoaren 4a, barikua | anboto
- martxoak 1/18 -
“Emakumea eta lana”
Argazki erakusketa, Kultur Etxean.
- martxoak 4 -
22:00 Sufragistas
Filma, Kultur Etxean.
- martxoak 6 -
12:00 VII. Añeketan,
Berrizburutik Olakueta plazaraino.
19:00 Sufragistas
Filma, Kultur Etxean.
- martxoak 8 -
19:00 Kontzentrazioa,
Udaletxetik Urtiaga plazara.
19:30 “Voz de mujeres”
(Mariela Casetta – Sergio Sleiman)
Kontzertua, Kultur Etxean.
- martxoak 9 -
20:00 “Zinegoak 2016”
Film dokumentala, Kultur Etxean.
- martxoak 12 -
20:00 “Funamviolistas”
Antzerkia, Kultur Etxean.
- martxoak 16 -
20:00 “Difret”
Film dokumentala, Kultur Etxean.
martxoak 8 berriz
EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
BERRIZ
M8
19
Jabekuntza eskolan “aske eta
zoriontsuago” bizitzen ikasiz
BerrizkoJabekuntzaEskolakokideakeguaztenetabarikuetanbatzendira
IKASTAROA M. Zuazubiskar
Urteaskoan,asteanbehinbatzen
dira Berrizko Jabekuntza Esko-
lako kideak. Ikasturte honetan,
jabekuntzarekin lotutako talde
bi daude: lehenengoa Mindful-
ness deituriko ikastaroa da, eta
azken urte hauetan ematen da-
biltza. Bigarrena, sortu berria,
atzerriko emakume talde batek
horrelako talde baten beharra
ikusietaorainseihilabetesortu-
rikoada.
Bi talde hauetako dinami-
zatzailea Miriam Herbon da,
2002tik mundu honetan sartuta
dabilena, eta duela zortzi ur-
tetik Berrizko taldeaz ardura-
tzen dena. Berak laguntzen die
eskolako kideei emakumeen
jabekuntza prozesua lantzen,
hau da, orain arte emakumeak
debekatuta izan duen gaitasun
horiberreskuratzen.
Miriam Herbonen hitzetan,
jabekuntza prozesuan “aldaketa
nabarmenak” eman dira azken
urte hauetan, baina, oraindik
“asko” dago egiteko. Jabekun-
tzaridagokionez,bimotabereizi
daitezke: jabekuntza funtzio-
nala eta emozionala. Azken
urteetan jabekuntza emoziona-
lean zentratuta dabiltzan arren,
bestea ez dute aparte uzten. Ja-
bekuntza emozionala lantzeko,
psikologia feminista erabiltzen
dute, eta honekin emakumeek
“libreago eta zoriontsuago” bi-
zitzen ikasi nahi dutela adierazi
du Miriam Herbonek. Hala ere,
taldeko teknikariak argi utzi
gura izan du talde hau ez dela
“talde terapeutiko bat”, herrian
jende askok uste duen bezala,
emakumeei formakuntzan la-
guntzekotaldeabaizik.
Horretarako, gauza ezberdi-
nak egiten dituzte Berrizko Ja-
bekuntza Eskolako kideek eta,
joan zen irailetik hona, irudime-
na lantzeko teknika berriak eta
meditazioaerabiltzenhasidira.
Taldean, adin zein herri ez-
berdinetako jendea dago. Ba-
tzuek beste batzuek baino den-
bora gehiago daramate ikas-
taroan parte hartzen, baina,
guztiek ere “pertsona moduan
hobeto egoten” laguntzen diela
aitortudute.
Aurora Diez taldeko kideeta-
kobatda.Hamarurteinguruda-
ramatza Jabekuntza Eskolako
saio hauetan parte hartzen, eta,
dioenez, bere izakera “aldatu”
egin zaio ordutik hona. Emaku-
me “otzana” izatetik, emakume
“askea” izatera pasatu dela ai-
tortu du Diezek. Bere hitzekin
taldeko kide guztiak ados daude,
eta beraien burua “gehiago”
baloratzen ikasi dutela adierazi
dute.
Baina, guztiak ez daude hain-
beste urtez taldean, hasiberriak
ere badaude, eta lehen egunetik
oso gustura sentitzen direla dio-
te guztiek. Gustura egotearen
funtsa neskei erabakitzen uz-
tea dela dio Miriam Herbonek.
Gainera, Diezek aitortu du ez
daudela “derrigortuta” beraien
sentimenduak edo pentsatzen
dauden hori esatera, bakoitzak
erabakitzen duela zer esan edo
zerez.
Taldean sartu berrietako
batek, Sara Lazpitak, dioenez,
taldean “oso gustura” dago, eta
ikastarora etorri denetik, bere
helburua eta guztiena pertsona
gisa“haztea”delaaitortudu.
Jabekuntza Eskolako kideek
dei egiten diete inguruko ema-
kumeei eguazten arratsaldetan
Berrizko Kultur Etxera joan, eta
beraiekin ekintza hauetan parte
hartzera. “Hobeto” sentitu, eta
“gustura” hitz egiteko aukera
paregabea egoten dela ikasta-
roetandiotedenek.
Jabekuntza eskolako kideak Berrizko Kultur Etxean batzen dira.
Jabekuntza
eskolako kideek
parte hartzeko
deia luzatu dute
Herbonen esanetan,
jabekuntza arloan
“asko” dago
oraindik egiteko
Souad Kaynak lau hilabete
daramatza Berrizen, eta, or-
duz geroztik, atzerritarren Ja-
bekuntza Eskolako kidea da.
Bariku goizero, Kultur Etxean
izaten dute hitzordua, eta
bertan elkartzen diren ema-
kume gehienak marokoarrak
dira.
Nola ezagutu zenituen ikasta-
ro hauek?
Berrizera etorri nintzenean,
Udaletxera joan eta ikastaro
hauek zeudela esan zidaten.
Beraz, bi aldiz pentsatu gabe,
izena eman, eta joatea erabaki
nuen. Hasiera-hasieratik argi
nuen ikastaro honetara etorri
behar nuela. Une hartan bizi
nuen egoera ikusita, ezinbeste-
koairudituzitzaidan.
Zertarako balio izan dizu ikas-
taroak?
Berrizera bakarrik etorri nin-
tzen, hiru seme-alabekin. Be-
raz, herriko jendearekin hartu
emanean jartzeko beharrezkoa
izango zela pentsatu nuen, eta
horrela izan da, egia esan. Mo-
mentu hori bertan daudenekin
hitz egiteko hartzen dut, eta di-
namizatzaileari nire kontuak
kontatzeko.
Beraz, esan daiteke herri berri
batera etortzeak duen zama
hori arindu dizula ikastaroak?
Bai. Orain dela lau hilabete, zu-
lobeltzbateansarturiknegoen,
ez nuen inondik inora argirik
ikusten. Baina, Miriam Herbo-
nekin hasi nintzenetik, neure
burua maitatzen eta neure
buruarengan pentsatzen ikasi
dut. Oraindik asko falta zait
egiteko, baina, barikuro izaten
ditugun saioek asko laguntzen
didateikasteko.
“Ikastaroak,
orain arte, zulo
beltzetik irteten
lagundu dit”
Souad Kayna
Marokoarra
2016ko martxoaren 4a, barikua | anboto
ERAKUSKETA
“Emakumeen lege
iraultzailea”
Ibarretxe Kultur Etxea
LUMALTIK HERRIAK
19:00 Ibarretxe Kultur Etxea
HITZALDIA: “La resistencia indígena en Chiapas.
Las comunidades del EZLN”. Hizlaria: Lumaltik Herriak
18:15 Ibarretxe Kultur Etxea. EMAKUMEEN LITERATUR TAILERRA
Afrikarrak. Dinamizatzailea: Ainhoa Aldazabal (Skolastika)
10:15 Ibarretxe Kultur Etxea
“XL irakurketa errezako kluba”
18:30 Ibarretxe Kultur Etxea
Hitzaldia: “Escritoras
euskaldunes en castellano”
Hizlaria: Josune Muñoz
12:00 Goiuria Kultur Gunea. IURRETAKO MILIA MOREA
Berdintasunaren alde. Herrigunetik zehar, musikaz girotuta
Dinamizatzailea: Iraia Garcia Animatu morez jantzita etortzera!
EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
19:00 Ibarretxe Kultur Etxea. ADIERAZPEN INSTITUZIONALA-
IRAKURKETA. TARTA-PASTELEN LEHIAKETA ETA DASTAKETA
Izen-ematea, martxoaren 1etik 6ra.
AFARIA-DANTZA
21:30 Goiuriako ikuspegi jatetxea / 20:45 Autobusa, Bidebarrietan
Leku-kopuru mugatua. Izen-emateak, eta txartelak salgai:
martxoaren 1etik 9ra.
SELFIE LEHIAKETA
Gaia: Berdintasuna
Bidali zure selfia
Iurretatik.
gizarte-ongizate@iurreta.net
MAR
TXOAK
1-10
eguena
3
astelehena
7
eguaztena
9
domeka
6
martitzena
8
zapatua
12
MAR
TXOAK
1-30
Argibide gehiago, izen-emateak eta txartelak salgai:
-Ibarretxe Kultur Etxea (gizarte-ongizate@iurreta.net / 94 620 03 42)
- Goiuria Kultur Gunea - Anderebide emakumeen elkartea
(anderebide@gmail.com - osteguna (16:30) - 616 490 506
EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA IURRETA
IURRETA
M8
20
Milia Morea:
Berdintasunaren
aldeko 1.609 metro
Domekan,lehenengoMiliaMoreajokatukodute
Iurretan,parte-hartzeabultzatzekohelburuz
KIROLA Markel Onaindia
Lasterketa bat izango da, baina
garaipenak ez du garrantzirik
edukiko. Ez da inskripziorik
egongo, ez dortsalik, ezta sailka-
penik ere. Iurretako lehenengo
Milia Morean parte-hartzea bul-
tzatuko dute, lehiaren gainetik.
Domeka honetarako ipini dute
hitzordua, 12:00etan, Goiuria
kulturguneareninguruetan.
Iraia Garcia atleta zornotza-
rra izango da korrikaldiaren
dinamizatzailea. “Parte har-
tzeko zerbait izango da. Azken
finean, aldarrikatzen egongo
gara, kausa bat babesten”, esan
du Garciak. Zirkuitu bat sortu-
ko dute herrigunean, eta horri
hiru buelta ematea izango da
zeregina. Kulturgunetik hasita,
Zubiaurre, Bixente Kapana-
ga, Bidebarrieta, Dantzari eta
Askondo kaleak zeharkatuko
dituzte. Azkenik, kulturgunean
amaitukodalasterketa.
Emakume zein gizon
Martxoaren 8ko egitarauaren
barruan kokatu dute Milia Mo-
rea, eta partaidetza ahalik eta
handiena egotea gura dutenez,
ez dute mugarik jarriko. Ema-
kumeek bezala, gizonek ere par-
te hartu ahal izango dute. Gai-
nera, adin guztietarako presta-
tutako ekimena izango da, Iraia
Garciaren arabera. Umeetatik
nagusietaraino. “Gizarteak bar-
neratu behar duen zerbait da”,
adieraziduatletazornotzarrak.
Morez jantzita
Etzi, martxoak 6, eguerdiko
12:00etan elkartuko dira ko-
rrikalariak, eta antolatzaileek
dei berezi bat egin dute: morez
jantzita joatea, parekidetasu-
naren aldeko koloreagaz, hain
zuzen ere.
Iurretako korrikalariak
Iaz, Gu Be Bai Runners taldea
sortu zuten Iurretan, korri-
ka egitera edo oinez ibiltzera
irteten ziren emakumeekin.
Proiektu hori ere Iraia Gar-
ciaren laguntzaz jaio zen, bera
baita begiralea. Azaldu duenez,
udaberrian eta udan 25 bat ema-
kume ibili ziren taldean, eta ne-
guan, eguraldiagatik, kopurua
apur bat bajatu arren, laster be-
rriroigokodelausteduGarciak.
Adin guztietako herritarrak batu gura dituzte domekako Milia Morean.Iraia Garcia atleta
zornotzarra izango
da korrikaldiaren
dinamizatzailea
Adin guztietarako
prestatutako
ekimena izango da,
Garciaren arabera
Kultura, berdintasunaren
aldarria zabaltzeko tresna
Hurrengoegunetanliteraturtailerrakegingodituzte,Iurretan
KULTURA M.O.
Martxoaren 8aren harira, egita-
rau oparoa prestatu dute Iurre-
tan, hilabete osoan zehar heda-
tuko dena, gainera. Ekitaldirik
gehienak kulturalak izango
dira; kultura, berdintasunaren
aldarria zabaltzeko tresna den
seinale.
Dagoeneko martxan dago
erakusketa bat, martxoaren
10era arte bisitatu ahalko de-
na. Emakumeen lege iraultzai-
lea izenekoa da, eta Ibarretxe
kultur etxean dago ikusgai.
Astelehenean, Emakumeen Li-
teratur Tailerra burutuko dute,
18:15ean. Skolastika elkarteko
Ainhoa Aldazabalek gidatuko
du, eta idazle afrikarrak izango
diraardatz.
Literaturak eguaztenean
jarraituko du, hilaren 9an.
10:15ean, irakurketa erraze-
ko tailerra egingo dute, nagu-
siei bideratuta. Arratsaldean,
18:30ean, Josune Muñozek ber-
baldia emango du, gaztelaniaz
idazten duten euskal idazleen
ingurukoa.
12an, afaria
Bestalde, eta azken urteetako
ohiturari jarraituta, martxoa-
ren 12an afaria egingo dute,
Goiuriko Ikuspegi jatetxean.
21:30ean hasiko da, eta 20:45ean
autobusez irtengo dute herrigu-
netik. Inskripzioa hilaren 9an
amaitukoda.
Horretaz aparte, martxoan
zehar berdintasunagaz lotuta-
ko selfien (argazki pertsonalak)
lehiaketa egongo da, eta hilaren
8an,pastellehiaketaerebai.
Erakusketa martxan dago Ibarretxen. Bertan izango dira ekintzarik gehienak.
Ohiturari jarraituta,
martxoaren
12an afaria egingo
dute, Goiurian

More Related Content

Viewers also liked

Apostila Construção de Edifícios
Apostila Construção de EdifíciosApostila Construção de Edifícios
Apostila Construção de EdifíciosSolange Souza
 
The Groin "Inguinal Region" (Anatomy of the Abdomen)
The Groin "Inguinal Region"  (Anatomy of the Abdomen)The Groin "Inguinal Region"  (Anatomy of the Abdomen)
The Groin "Inguinal Region" (Anatomy of the Abdomen)Dr. Sherif Fahmy
 
financial analysis of automobile industry of Pakistan 2010-2016
financial analysis of automobile industry of Pakistan 2010-2016 financial analysis of automobile industry of Pakistan 2010-2016
financial analysis of automobile industry of Pakistan 2010-2016 Usama Najeeb
 
Understanding the Cloud Stack
Understanding the Cloud StackUnderstanding the Cloud Stack
Understanding the Cloud StackRapidScale
 
Software Requirements Specification for restaurant management system
Software Requirements Specification for restaurant management systemSoftware Requirements Specification for restaurant management system
Software Requirements Specification for restaurant management systemSM. Aurnob
 
TCI 2015 Pragmatic Approach to Evaluating Collaborative Dynamics in Clusters
TCI 2015 Pragmatic Approach to Evaluating Collaborative Dynamics in ClustersTCI 2015 Pragmatic Approach to Evaluating Collaborative Dynamics in Clusters
TCI 2015 Pragmatic Approach to Evaluating Collaborative Dynamics in ClustersTCI Network
 

Viewers also liked (11)

Apostila de isostática
Apostila de isostáticaApostila de isostática
Apostila de isostática
 
Hibernate in Nutshell
Hibernate in NutshellHibernate in Nutshell
Hibernate in Nutshell
 
Apostila Construção de Edifícios
Apostila Construção de EdifíciosApostila Construção de Edifícios
Apostila Construção de Edifícios
 
The Groin "Inguinal Region" (Anatomy of the Abdomen)
The Groin "Inguinal Region"  (Anatomy of the Abdomen)The Groin "Inguinal Region"  (Anatomy of the Abdomen)
The Groin "Inguinal Region" (Anatomy of the Abdomen)
 
Apostila de matlab
Apostila de matlabApostila de matlab
Apostila de matlab
 
ANALISIS REAL
ANALISIS REALANALISIS REAL
ANALISIS REAL
 
financial analysis of automobile industry of Pakistan 2010-2016
financial analysis of automobile industry of Pakistan 2010-2016 financial analysis of automobile industry of Pakistan 2010-2016
financial analysis of automobile industry of Pakistan 2010-2016
 
Understanding the Cloud Stack
Understanding the Cloud StackUnderstanding the Cloud Stack
Understanding the Cloud Stack
 
Canal inguinal
Canal inguinalCanal inguinal
Canal inguinal
 
Software Requirements Specification for restaurant management system
Software Requirements Specification for restaurant management systemSoftware Requirements Specification for restaurant management system
Software Requirements Specification for restaurant management system
 
TCI 2015 Pragmatic Approach to Evaluating Collaborative Dynamics in Clusters
TCI 2015 Pragmatic Approach to Evaluating Collaborative Dynamics in ClustersTCI 2015 Pragmatic Approach to Evaluating Collaborative Dynamics in Clusters
TCI 2015 Pragmatic Approach to Evaluating Collaborative Dynamics in Clusters
 

Similar to Martxoak 8 2016

Osatuberri boletin marzo
Osatuberri boletin marzoOsatuberri boletin marzo
Osatuberri boletin marzoAFMENICA
 
Emakumeen aurkako sexu-indarkeria nola komunikatu. Emakunde
Emakumeen aurkako sexu-indarkeria nola komunikatu. EmakundeEmakumeen aurkako sexu-indarkeria nola komunikatu. Emakunde
Emakumeen aurkako sexu-indarkeria nola komunikatu. EmakundeIrekia - EJGV
 
Diskriminazioa eta aniztasuna EAEn: perspektibak, esparruak eta kolektiboak
Diskriminazioa eta aniztasuna EAEn: perspektibak, esparruak eta kolektiboakDiskriminazioa eta aniztasuna EAEn: perspektibak, esparruak eta kolektiboak
Diskriminazioa eta aniztasuna EAEn: perspektibak, esparruak eta kolektiboakIrekia - EJGV
 
Euskadiko hamar gaztetik zortzik uste dute bizitzan zehar pertsona batek bere...
Euskadiko hamar gaztetik zortzik uste dute bizitzan zehar pertsona batek bere...Euskadiko hamar gaztetik zortzik uste dute bizitzan zehar pertsona batek bere...
Euskadiko hamar gaztetik zortzik uste dute bizitzan zehar pertsona batek bere...Irekia - EJGV
 
Hezkidetza
HezkidetzaHezkidetza
HezkidetzaJosin
 
Emakume helduen ahalduntze prozesuak Euskal Autonomia Erkidegoan
Emakume helduen ahalduntze prozesuak Euskal Autonomia ErkidegoanEmakume helduen ahalduntze prozesuak Euskal Autonomia Erkidegoan
Emakume helduen ahalduntze prozesuak Euskal Autonomia Erkidegoanekonomistak
 
Guia Euskera
Guia EuskeraGuia Euskera
Guia Euskeramarnegro
 
Egape txo!2 (15 16)
Egape txo!2 (15 16)Egape txo!2 (15 16)
Egape txo!2 (15 16)beitza
 
Uztarriak HUHEZIn
Uztarriak HUHEZInUztarriak HUHEZIn
Uztarriak HUHEZInJoxe
 

Similar to Martxoak 8 2016 (20)

Osatuberri boletin marzo
Osatuberri boletin marzoOsatuberri boletin marzo
Osatuberri boletin marzo
 
Azaroak 25
Azaroak 25Azaroak 25
Azaroak 25
 
Berria
BerriaBerria
Berria
 
Martxoaren 8ko gehigarria (2015)
Martxoaren 8ko gehigarria (2015)Martxoaren 8ko gehigarria (2015)
Martxoaren 8ko gehigarria (2015)
 
Emakumeen aurkako sexu-indarkeria nola komunikatu. Emakunde
Emakumeen aurkako sexu-indarkeria nola komunikatu. EmakundeEmakumeen aurkako sexu-indarkeria nola komunikatu. Emakunde
Emakumeen aurkako sexu-indarkeria nola komunikatu. Emakunde
 
516 interneterako
516 interneterako516 interneterako
516 interneterako
 
Memoria partekatu baterantz lasarte
Memoria partekatu baterantz lasarteMemoria partekatu baterantz lasarte
Memoria partekatu baterantz lasarte
 
Diskriminazioa eta aniztasuna EAEn: perspektibak, esparruak eta kolektiboak
Diskriminazioa eta aniztasuna EAEn: perspektibak, esparruak eta kolektiboakDiskriminazioa eta aniztasuna EAEn: perspektibak, esparruak eta kolektiboak
Diskriminazioa eta aniztasuna EAEn: perspektibak, esparruak eta kolektiboak
 
Azaroaren 25eko gehigarria 2014
Azaroaren 25eko gehigarria 2014Azaroaren 25eko gehigarria 2014
Azaroaren 25eko gehigarria 2014
 
Euskadiko hamar gaztetik zortzik uste dute bizitzan zehar pertsona batek bere...
Euskadiko hamar gaztetik zortzik uste dute bizitzan zehar pertsona batek bere...Euskadiko hamar gaztetik zortzik uste dute bizitzan zehar pertsona batek bere...
Euskadiko hamar gaztetik zortzik uste dute bizitzan zehar pertsona batek bere...
 
Zaldibarko jaiak 2017
Zaldibarko jaiak 2017Zaldibarko jaiak 2017
Zaldibarko jaiak 2017
 
Memoria partekatu baterantz elgoibar
Memoria partekatu baterantz elgoibarMemoria partekatu baterantz elgoibar
Memoria partekatu baterantz elgoibar
 
Anboto 501
Anboto 501Anboto 501
Anboto 501
 
Udako gehigarria
Udako gehigarriaUdako gehigarria
Udako gehigarria
 
Hezkidetza
HezkidetzaHezkidetza
Hezkidetza
 
Emakume helduen ahalduntze prozesuak Euskal Autonomia Erkidegoan
Emakume helduen ahalduntze prozesuak Euskal Autonomia ErkidegoanEmakume helduen ahalduntze prozesuak Euskal Autonomia Erkidegoan
Emakume helduen ahalduntze prozesuak Euskal Autonomia Erkidegoan
 
Guia Euskera
Guia EuskeraGuia Euskera
Guia Euskera
 
Egape txo!2 (15 16)
Egape txo!2 (15 16)Egape txo!2 (15 16)
Egape txo!2 (15 16)
 
Homofobiaeusk
HomofobiaeuskHomofobiaeusk
Homofobiaeusk
 
Uztarriak HUHEZIn
Uztarriak HUHEZInUztarriak HUHEZIn
Uztarriak HUHEZIn
 

More from Anboto Komunikabideak (20)

Zaldibar kronograma
Zaldibar kronogramaZaldibar kronograma
Zaldibar kronograma
 
Ezkontza gehigarria
Ezkontza gehigarriaEzkontza gehigarria
Ezkontza gehigarria
 
Ingurumen gehigarria
Ingurumen gehigarriaIngurumen gehigarria
Ingurumen gehigarria
 
San Blas jaietako gehigarria
San Blas jaietako gehigarriaSan Blas jaietako gehigarria
San Blas jaietako gehigarria
 
Programa euskaraz sf18
Programa euskaraz sf18Programa euskaraz sf18
Programa euskaraz sf18
 
Zornotzako jaietako gehigarria
Zornotzako jaietako gehigarriaZornotzako jaietako gehigarria
Zornotzako jaietako gehigarria
 
Otxandioko jaietako gehigarria
Otxandioko jaietako gehigarriaOtxandioko jaietako gehigarria
Otxandioko jaietako gehigarria
 
Uda giroko egitaraua 2018
Uda giroko egitaraua 2018Uda giroko egitaraua 2018
Uda giroko egitaraua 2018
 
Julene Azpeitia irabazleak 2018
Julene Azpeitia irabazleak 2018 Julene Azpeitia irabazleak 2018
Julene Azpeitia irabazleak 2018
 
Euskal jaiak 2018
Euskal jaiak 2018Euskal jaiak 2018
Euskal jaiak 2018
 
Traña-Matienako jaietako gehigarria
Traña-Matienako jaietako gehigarriaTraña-Matienako jaietako gehigarria
Traña-Matienako jaietako gehigarria
 
Ezkontza gehigarria
Ezkontza gehigarriaEzkontza gehigarria
Ezkontza gehigarria
 
San Blas jaiak 2018
San Blas jaiak 2018San Blas jaiak 2018
San Blas jaiak 2018
 
Gabonetako gehigarria
Gabonetako gehigarriaGabonetako gehigarria
Gabonetako gehigarria
 
Zornotza Azaroak 25eko kartela
Zornotza Azaroak 25eko kartelaZornotza Azaroak 25eko kartela
Zornotza Azaroak 25eko kartela
 
Durangoko jaiak
Durangoko jaiakDurangoko jaiak
Durangoko jaiak
 
Iurretako jaietako gehigarria
Iurretako jaietako gehigarriaIurretako jaietako gehigarria
Iurretako jaietako gehigarria
 
Eskolara buelta 2017
Eskolara buelta 2017Eskolara buelta 2017
Eskolara buelta 2017
 
Zornotzako jaiak
Zornotzako jaiakZornotzako jaiak
Zornotzako jaiak
 
Otxandioko jaiak
Otxandioko jaiakOtxandioko jaiak
Otxandioko jaiak
 

Martxoak 8 2016

  • 1. 2016ko martxoaren 4a, barikua | anboto M8
  • 2. 2016ko martxoaren 4a, barikua | anboto “Kirolean estereotipoak irauli egin behar ditugu” Kiroleanberdintasunalanduguran,ikastaroaemangoduAzurmendik,Elorrion BERBAZ Paul Bustindui Ainhoa Azurmendi psikologo etakirolaholkulariakurteakda- ramatza emakumeen heziketa fisikoa aztertzen, genero ikus- pegitik. Martxoaren 10ean, eguena,ElorriokoKulturEtxean “Kirol esparruan berdintasuna landuz” izenburua duen hitzal- dia eskainiko du, 18:30ean. Kirol eragileentzat zuzentzen dituzu ikastaroak. Emakume kirolariei ematen zaien hezike- ta sexista da gaur egun? Emakume kirolariek ez dute heziketa formal bat izaten. Hitz egin beharko genuke gizarte osoak jasotzen duen heziketaz. Nahiz eta heziketa programak ugaritzen ari diren hezkuntzan, oraindik ez daukagu berdinta- sunean oinarritutako hezkun- tza bat ume txikiek hezkuntzan jasotzen duten heziketa fisikoko ikasketetan, SHEE ikasketetan edo magisteritzako heziketa fisi- kokoeskoletan.Generoikuspegi on bat sortzeko, pauso asko dau- deemateko. Traba handiak aurkitzen ditu emakumeak kirol esparruan XXI. mendean? Sozializazio prozesutik modu ezberdinean hezten dira ema- kume eta gizonak, nahiz eta azaleko gauzak ematen diren, heziketaren arabera. Jartzen dizkigutenarropen,ematendiz- kigutenjostailuenedoegitendi- tugun ariketa fisikoen arabera, agerian dago ezberdintasunak egon badaudela. Kirol arloan, desberdintasun handiak daude gaur egun, alde ekonomikoan, giza baliabideen banaketan edo arlo materialetan. Esate batera- ko, formakuntza hoberena du- ten entrenatzaileek gizonekin egiten dute lan. Instalazio eta ordutegi okerrenak, gainera, emakumeei egokitzen zaizkie. Zer nolako arazoak daude? Goimailakokiroleangarrantzia duten horietakoak. Publikoa ez da ohartzen inguruan dauden desberdintasunez. Emakumeei, oraindik ere, estereotipo ugari jartzen zaizkie. Aukeratzerako garaian, badaude estereotipoak jarrera eta jokabideari dagokie- nez.Formakuntzan,goimailako kirolariengan berdintasunaren inguruko benetako formazio bat faltada. Bakarkako kirolak zailtasun gehiago dakarkio emakume kirolariari? Desberdintasuna eta diskri- minazioa daude oro har, eta modalitate indibidualetan han- diagoak dira zailtasunak, muti- lekin aritzearen ondorioz. Badi- ra neskak gaztetatik mutilekin ondokonpontzendirenak,baina gehiengoak amore ematen du bere kirol ibilbidean. Oso zaila da, gutxietsita egon, eta jarrai- tzekogogoaizatea. Eta talde kirolak? Talde kiroletan ere, kirol ba- tzuetangeneroezberdintasunak daude, oraindik. Ordutegi eta entrenatzaile hoberenak gizo- nezkoen kirolak hartzen ditu, eta honek gutxietsi egiten du emakumeen kirola. Beraz, kirol modalitatearen arabera, zailta- sungehiagodaude. Arlo ekonomiko eta mate- rialean, klubek era egokian kudeatzen dituzte emaku- meentzako eta gizonentzako errekurtsoak? Oro har, legeak ezin die diru publikoagaz lagundu diskrimi- natzen duten elkarte eta federa- zioei. Beraz, berdintasuna lortu beharra dago baliabideen bana- ketan. Emakumeei kalitatezko eskaintza bat ematen zaienean, kirolibilbideahobetzenzaie. Komunikabideek behar beste- ko esfortzua egiten dute ema- kumezkoen eta gizonezkoen albisteak parekotasun batetik helarazteko? Eusko Jaurlaritzaren azken txostenean agerian geratzen da emakumeen albisteak ez dau- dela, kuantitatiboki, gizonenen parean. Gehienetan, gorputz sexualizatuetan eta kirolarekin zerikusia ez daukaten alderdie- tan zentratzen dira. Askotan, ez da kazetari lana ondo egiten, eta beraz, oraindik urrun gaude lor- tubeharrekomailatik. Eta kirol ikuslegoaren partetik, zer hobetu daiteke? Hau gizartearen eskutik da- torren arazo bat da, edozein arlotan ikusiko dena. Gizar- tean, berdintasunik ez dagoen heinean, ezin daiteke lortu pareko ikuslego bat. Jendeak ez du interesik jartzen, argudio errazera jotzen du, baina honek ez du balio. Beste herrialde ba- tzuetan, ez da hau gertatzen. Iparraldeko Europako herrial- deetan, eskubaloiak ikuslego anitza dauka. Kanadan ere, emakumezkoen futbolak zaletu ugari biltzen ditu. Zenbait he- rrialdetan, politika berri asko jarri dira distantzia hori mu- rrizteko, eta hau mundu osora zabaldu beharra dago. Nazioarteko kirol batzordeak gero eta gehiago sustatzen du emakumeen kirola, baina he- rrialde garatuetara baino ez da mugatzen, ezta? Arazo estrukturala dela uste dut. Afrikan, esate baterako, ezinezkoa litzateke arazo haue- taz hitz egiten hastea, oinarriz- ko eskubide batzuk bermatu- ta ez dituztenean. Dena dela, emakumeen gorputzak jasaten duen sexualizazioa mundu guz- tian gertatzen da. OTSAILEAN • Ikastetxeetan “Elorrioko emakume kirolariak”: HH, LH eta DBHko irakasleek“kirola eta berdintasuna”ri buruzko prestakuntza jaso eta ikasleek emakume kirolariez osatutako muralak egingo dituzte. • Irakurketaren gida: Kirola eta Berdintasuna. Elorrioko Liburutegia. MARTXOAN MARTXOAK 3, eguena • Erakusketa: Elorrioko emakume kirolariez osatutako muralak. Elorrioko ikasleek eginda. Iturri Kultur Etxean eta Kiroldegiko horman. MARTXOAK 4, barikua • Ipuin kontalaria: “Juanita kuxkuxek beldurrik ez”. Maite Franco. 17:00 (3-5 urte) eta 17:30 (6-9 urte). Euskaraz. Iturri Kultur Etxean. • Mahai-ingurua: “Elorrioko emakume kirolariekin solasaldia”. 19:30. Iturri Kultur Etxean (sarrera libre). • Antzerkia: “Florido Pensil. Neskak”.Tanttaka Teatroa. 22:00. Euskaraz.Arriola Antzokian. MARTXOAK 5, zapatua • Bizikleta martxa: “Frenorik ez” (Zaldibar-Durango) Emakumeentzat. Durangaldeko “Frenorik Ez Plataforma Feminista”. 11:30ean Elorrioko Plazan harrera. • Rap Kontzertua: “La Basu eta AneGuria”. 22:15. Gaztetxean (sarrera libre). • Zinea: “Sufragistas”. 22:00. Gaztelaniaz.Arriola Antzokian. MARTXOAK 6, domeka • Zinea: “Sufragistas”. 20:00. Gaztelaniaz.Arriola Antzokian. MARTXOAK 7, astelehena • Zinea: “Sufragistas”. 20:00. Gaztelaniaz.Arriola Antzokian. MARTXOAK 8, asteartea • Manifestazioa Durangon. Durangoko Plataforma Feministak antolatuta. 19:00. Durangoko Santa Ana Plazan. MARTXOAK 10, eguena • Ikastaroa: “Kirol esparruan berdintasuna landuz”. Irakaslea: Ainhoa Azurmendi. Kirol-eragileentzat: entrenatzaileak, klubetako juntak, heziketa fisiko irakasleak, begiraleak…18:30-20:30. Euskaraz. Iturri Kultur Etxean. Doan. MARTXOAK 12, zapatua • Kirol-jarduera: Urkiolarako Mendi Martxa. Emakumeentzat. Irteera 9:00 Herriko Plazan. 5 orduko ibilbidea, Urkiolan bazkaldu eta buelta lineako busez (norberak berea ordaindu behar du). • Kirol-jarduera:* “Parketako kirol-makinak erabiltzen ikasteko saioa”. Irakaslea: Miriam Etxenagusia. Emakumeentzat. 17:00-18:00. Aldatsalekua Jauregiaren ondoko parkean. Doan. (euria eginez gero, ez da egingo). • Zinea: “Carol”. 22:00. Gaztelaniaz. Arriola Antzokian. MARTXOAK 13, domeka • Zinea: “Carol”. 20:00. Gaztelaniaz. Arriola Antzokian. MARTXOAK 14, astelehena • Zinea: “Carol”. 20:00. Gaztelaniaz. Arriola Antzokian. Izena emateko, idatzi edo deitu: kirola@elorrio.eus / 946 582 712 (Berdintasun arloa) elorrio ELORRIO M8 16 Ainhoa Azurmendi (Hernani, 1978) | Psikologoa eta kirol aholkularia Emakumeen albisteak ez daude, kuantitatiboki, gizonenen parean”
  • 3. 2016ko martxoaren 4a, barikua | anboto ZORNOTZA M8 17 MARTXOAK 5 · Goiz osoan zehar Herriko Plazan: Emakume Artisau eta Nekazarien azokaren XIX. edizioa. MARTXOAK 8 · 11:30 Zornotza Aretoan: “Nik egin beharko & Ko. Pantxika Lamur” antzezlana eta martxoaren 8ko kartel lehiaketaren sari banaketa. (LH 5.maila eta LH6. mailako ikasleei zuzendua). · Kontzentrazioa eta Adierazpen Instituzionalaren irakurketa Herriko Plazan, 13:00etan. · 17:00-20:00 STOP MOTION tailerra gaztetxokoan. MARTXOAK 10 · 19:30ean Koraleko egoitzan: Amatasuna eta kirola hitzaldia (Ana Casares) MARTXOAK 16 · 18:00 Nagusi Aretoan: Amama esklabua hitzaldia. Hilabete osoan zehar KINE ZIKOLA Martxoak 8: Zikloaren aurkezpena, “La adopción” filma eta lunch-a. Martxoak 15: “Paulina” eta osteko solasaldia Lara Izagirrerekin. Martxoak 22: “La novia” eta zikloaren amaiera jaia. Emakumeen Nazioarteko Eguna MARTXOAK 8 ZORNOTZA Amatasuna eta kirola berbagai izango ditu Ana Casares triatletak Berebizipenpertsonaletikabiatutasolasaldiaproposatukodu,martxoaren10ean HITZALDIA Joseba Derteano Amatasuna eta kirola. Kirola- ri-bizitza ama izan aurretik, eta ostean. Ana Casares (Iruñea, Nafarroa, 1971) triatletak Ma- ma Triatleta liburua idatzi zuen 2012an, bere hirugarren haur- dunaldian zegoela, eta gai ho- rietan sakondu zuen bere bizi- pen pertsonaletatik abiatuta. Harrezkero, bere esperientzia hainbat hitzaldi, kongresu eta ikastetxetan partekatu du: “Jen- dea islatuta sentitu daiteke nire bizipenekin, eta, beharbada, egoera batzuk gainditzen lagun- du diezaieke”, dio. Hurrengo geltokia Zornotzan izango du, martxoaren 10ean, 19:30ean. ‘Amatasunaetakirola’izangodi- tuberbagaiKoralekoegoitzan. Barruan sentitzen zuena kon- tatzeko beharrak eraman zuen liburua idaztera: “Kirolari, ema- kume, emakume langile eta ama lez bizitako guztia transmititze- ko beharra sentitzen nuen. Ume- tatik azken haurdunaldira arte- ko autobiografia da”, gogoratu du. Liburu horretan jasotzen direnetaberebizitzangarrantzi- tsuak izan diren bost-sei bizipen elkarbanatuko ditu Casaresek, eta horren inguruko solasal- dia sortzea gustatuko litzaioke, denei, berari barne, ikasgaiak ateratzeko balio liezaiekeena: “Kirolaren gainean jardungo dut, eta nire bizitza zelan garatu zen kirolagaz lotuta. Amatasu- na, seme-alabak, eta zelan lortu nituen sekula imajinatuko ez ni- tuenlorpenak,amaizanostean”. Izan ere, Casares goi mailako triatleta da, eta ama izan ostean lortu ditu lorpenik handienak: Espainiako Maratoi txapelketa, esaterako: “Neu nintzen, ama izan ostean, aurreko mailara itzuliko ez nintzela pentsatzen zuen aurrenekoa, eta normala izan daiteke hori pentsatzea”. Kirola terapia moduan erabili zuen lehen haurdunaldiaren ostean. Lan-kaleratze batek “hondoratuta” utzi zuen. Ki- rola sendagai moduan erabili, eta emaitzak heldu zitzaizkion apurka: “Neu izan nintzen lehe- nengo harritua”, dio. “Horrek erakusten du, motibazioari eus- ten bazaio eta egiten duzuna gustukobaduzu,nahidenalortu daitekeela. Hori erakusten du- ten hainbat adibide aurki geni- tzake”. Ikuspegi positiboa eman du: “Kirolean zein bizitzan, bel- durrak gainditu eta helburuak markatu behar direla uste dut, jakinda erori egingo garena ba- tzuetan, baina normala da, eta aurreraeginbeharradago”. Bide horretan, bikotekideak eta inguruko jendeak duen ga- rrantzia ere azpimarratu du triatleta nafarrak, “zereginak elkarbanatzerako orduan zein emozionalki ulertua sentitzera- koorduan”. Ama izan ostean lortu ditu garaipenik handienak atleta iruindarrak. A.Casares Ana Casares bere umeetako batekin helmugaratzen. Ana Casares “Motibazioari eutsiz gero, nahi dena lortu daiteke, jakinda erori egingo garena”
  • 4. 2016ko martxoaren 4a, barikua | anboto - Martxoak 5 eta 6 HELMUGA ELKARTEAK EGINDAKO LANEN ERAKUSKETA, liburutegi zaharrean 11:00 -14:00 eta 17:00 -19:00. - Martxoak 8, martitzena AMAMA PELIKULAren emanaldia eta eztabaida 19:00etan, liburutegi zaharrean. - Martxoak 9, eguaztena BILBORA IRTEERA, HELMUGAK antolatuta. - Martxoak 12, zapatua ARINEKETAN! EMAKUMEEN HERRI-LASTERKETA 11:00etan, udaletxe plazatik abiatuta. AFARIA ETA DANTZALDIA 21:00etan Olazarren Tiketak 20€. Olga, Karobi eta Castet-en salgai. Azken eguna: martxoak 8, martitzena. EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA ZALDIBAR M8 DURANGALDEA M8 18 Bizikleta martxara eta parranda feministara batzeko gonbita Durangaldeko emakumeei ‘Frenorikezsistemapatriarkaletakapitalistatransformatzeko!’aldarriazabaldukoduteekimenbietan MARTXA Itsaso Esteban Durangaldeko errepideak, ka- leak eta plazak emakume bizi- kletariz beteko dira, laugarren urtez, martxoaren 5ean. Duran- galdeko emakumeen Frenorik ez bizikleta martxa antolatu du- te-eta eskualdeko hainbat ema- kume feministek, elkarlanean. Frenorik ez sistema patriarkal eta kapitalista transformatzeko! aldarria zabalduko dute emaku- meek,aurtenere,herririkherri. Zaldibarko udaletxeko plaza- tik aterako da martxa, 10:30ean, eta Berrizen, Elorrion, Atxon- don, Abadiñon, eta Iurretan gel- dialdiak eta kontzentrazioak bu- rutuostean,Durangora13:30ean ailegatzea aurreikusi dute. Ibil- bidea amaitzean, Santa Ana pla- zan elkartuko dira, luntxerako, martxarenparte-hartzaileak. Laugarren bizikleta martxa- ren harira, gauerako ere egi- taraua prestatu dute, gainera, aurten. Elorrioko Gaztetxean izango da hitzordua: emaku- meek egindako rap kontzertua izango da, entzungai, 22:00etan. La Basu eta Aneguria hip hopla- riakaritukodira. Durangaldeko herritar guz- tiei egin diete gonbidapena, goizean eskualdeko herrietan egingo dituzten elkarretaratzee- tan zein gaueko “parranda femi- nistan”partehartzeko. Herentziari uko “Sistema patriarkal kapitalista honek esparru pribatura kon- denatu izan gaitu, historikoki, emakume jaio izan garenok”, diote martxaren antolatzaileek: “Ez gara plazetan egon, ezta erabaki guneetan edo eszena- tokietan ere”. Horrexegatik da emakumeei bakarrik zuzendu- riko ekimena martxoaren 5eko bizikletamartxa. Espazio publikoa okupatze- ko deia egiteko helburuagaz sortu zuten eskualdeko hainbat herritako feministek Frenorik Ez Plataforma, duela lau urte. Emakumeek herentzian jaso- tako diskriminazioen kontra borrokatzeko baliatu gura dute antolatzaileek, martxoaren 8ko emakumearen nazioarteko egu- naren bueltan, emakumeentzat antolatzendutenekimenhau. Eskualdeko hainbat emakume feministaren ekimena da ‘Frenorik Ez’. Emakumeen I. Herri Lasterketa egingo dute Martxoaren12anegingoduteArineketanekimena EGITARAUA I.E. Adin guztietako emakumeen parte-hartzeari irekita dago, martxoaren 12an, lehenengoz, egingo duten lasterketa hori. Udaletxe plazan hasiko dute ekimena, 11:00etan, eta hiru kilometroko ibilbidea buru- tuko dute herrian zehar. Egun horretan egingo dituzte, baita, martxoaren 8ko egitarauan ohi- koakdirenafariaetadantzaldia, Olazar frontoian. Olga, Karobi eta Castet tabernetan eskuratu daitezke afarirako txartelak, martxoaren8aorduko. Helmuga Elkarteak eta uda- lak martxoaren 8aren harira antolatu duten egitarauan, Hel- muga Elkarteko kideek egin- dako eskulanen erakusketa, eta Amama filmaren inguruko zineforuma ere ageri dira. Mar- txoaren5eaneta6an,Liburutegi Zaharrean egongo da erakuske- ta, goiz eta arratsaldez, eta leku horretantxe emango dute Ama- ma,martxoaren8an. Martxoaren 8an, Liburutegi Zaharrean emango dute ‘Amama’. La Basu eta Aneguria hip hoplarien saioa ere jasotzen du biharko egitarauak Zaldibartik abiatuko da, bihar, 10:30ean, bizikleta martxa. ZALDIBAR
  • 5. 2016ko martxoaren 4a, barikua | anboto - martxoak 1/18 - “Emakumea eta lana” Argazki erakusketa, Kultur Etxean. - martxoak 4 - 22:00 Sufragistas Filma, Kultur Etxean. - martxoak 6 - 12:00 VII. Añeketan, Berrizburutik Olakueta plazaraino. 19:00 Sufragistas Filma, Kultur Etxean. - martxoak 8 - 19:00 Kontzentrazioa, Udaletxetik Urtiaga plazara. 19:30 “Voz de mujeres” (Mariela Casetta – Sergio Sleiman) Kontzertua, Kultur Etxean. - martxoak 9 - 20:00 “Zinegoak 2016” Film dokumentala, Kultur Etxean. - martxoak 12 - 20:00 “Funamviolistas” Antzerkia, Kultur Etxean. - martxoak 16 - 20:00 “Difret” Film dokumentala, Kultur Etxean. martxoak 8 berriz EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA BERRIZ M8 19 Jabekuntza eskolan “aske eta zoriontsuago” bizitzen ikasiz BerrizkoJabekuntzaEskolakokideakeguaztenetabarikuetanbatzendira IKASTAROA M. Zuazubiskar Urteaskoan,asteanbehinbatzen dira Berrizko Jabekuntza Esko- lako kideak. Ikasturte honetan, jabekuntzarekin lotutako talde bi daude: lehenengoa Mindful- ness deituriko ikastaroa da, eta azken urte hauetan ematen da- biltza. Bigarrena, sortu berria, atzerriko emakume talde batek horrelako talde baten beharra ikusietaorainseihilabetesortu- rikoada. Bi talde hauetako dinami- zatzailea Miriam Herbon da, 2002tik mundu honetan sartuta dabilena, eta duela zortzi ur- tetik Berrizko taldeaz ardura- tzen dena. Berak laguntzen die eskolako kideei emakumeen jabekuntza prozesua lantzen, hau da, orain arte emakumeak debekatuta izan duen gaitasun horiberreskuratzen. Miriam Herbonen hitzetan, jabekuntza prozesuan “aldaketa nabarmenak” eman dira azken urte hauetan, baina, oraindik “asko” dago egiteko. Jabekun- tzaridagokionez,bimotabereizi daitezke: jabekuntza funtzio- nala eta emozionala. Azken urteetan jabekuntza emoziona- lean zentratuta dabiltzan arren, bestea ez dute aparte uzten. Ja- bekuntza emozionala lantzeko, psikologia feminista erabiltzen dute, eta honekin emakumeek “libreago eta zoriontsuago” bi- zitzen ikasi nahi dutela adierazi du Miriam Herbonek. Hala ere, taldeko teknikariak argi utzi gura izan du talde hau ez dela “talde terapeutiko bat”, herrian jende askok uste duen bezala, emakumeei formakuntzan la- guntzekotaldeabaizik. Horretarako, gauza ezberdi- nak egiten dituzte Berrizko Ja- bekuntza Eskolako kideek eta, joan zen irailetik hona, irudime- na lantzeko teknika berriak eta meditazioaerabiltzenhasidira. Taldean, adin zein herri ez- berdinetako jendea dago. Ba- tzuek beste batzuek baino den- bora gehiago daramate ikas- taroan parte hartzen, baina, guztiek ere “pertsona moduan hobeto egoten” laguntzen diela aitortudute. Aurora Diez taldeko kideeta- kobatda.Hamarurteinguruda- ramatza Jabekuntza Eskolako saio hauetan parte hartzen, eta, dioenez, bere izakera “aldatu” egin zaio ordutik hona. Emaku- me “otzana” izatetik, emakume “askea” izatera pasatu dela ai- tortu du Diezek. Bere hitzekin taldeko kide guztiak ados daude, eta beraien burua “gehiago” baloratzen ikasi dutela adierazi dute. Baina, guztiak ez daude hain- beste urtez taldean, hasiberriak ere badaude, eta lehen egunetik oso gustura sentitzen direla dio- te guztiek. Gustura egotearen funtsa neskei erabakitzen uz- tea dela dio Miriam Herbonek. Gainera, Diezek aitortu du ez daudela “derrigortuta” beraien sentimenduak edo pentsatzen dauden hori esatera, bakoitzak erabakitzen duela zer esan edo zerez. Taldean sartu berrietako batek, Sara Lazpitak, dioenez, taldean “oso gustura” dago, eta ikastarora etorri denetik, bere helburua eta guztiena pertsona gisa“haztea”delaaitortudu. Jabekuntza Eskolako kideek dei egiten diete inguruko ema- kumeei eguazten arratsaldetan Berrizko Kultur Etxera joan, eta beraiekin ekintza hauetan parte hartzera. “Hobeto” sentitu, eta “gustura” hitz egiteko aukera paregabea egoten dela ikasta- roetandiotedenek. Jabekuntza eskolako kideak Berrizko Kultur Etxean batzen dira. Jabekuntza eskolako kideek parte hartzeko deia luzatu dute Herbonen esanetan, jabekuntza arloan “asko” dago oraindik egiteko Souad Kaynak lau hilabete daramatza Berrizen, eta, or- duz geroztik, atzerritarren Ja- bekuntza Eskolako kidea da. Bariku goizero, Kultur Etxean izaten dute hitzordua, eta bertan elkartzen diren ema- kume gehienak marokoarrak dira. Nola ezagutu zenituen ikasta- ro hauek? Berrizera etorri nintzenean, Udaletxera joan eta ikastaro hauek zeudela esan zidaten. Beraz, bi aldiz pentsatu gabe, izena eman, eta joatea erabaki nuen. Hasiera-hasieratik argi nuen ikastaro honetara etorri behar nuela. Une hartan bizi nuen egoera ikusita, ezinbeste- koairudituzitzaidan. Zertarako balio izan dizu ikas- taroak? Berrizera bakarrik etorri nin- tzen, hiru seme-alabekin. Be- raz, herriko jendearekin hartu emanean jartzeko beharrezkoa izango zela pentsatu nuen, eta horrela izan da, egia esan. Mo- mentu hori bertan daudenekin hitz egiteko hartzen dut, eta di- namizatzaileari nire kontuak kontatzeko. Beraz, esan daiteke herri berri batera etortzeak duen zama hori arindu dizula ikastaroak? Bai. Orain dela lau hilabete, zu- lobeltzbateansarturiknegoen, ez nuen inondik inora argirik ikusten. Baina, Miriam Herbo- nekin hasi nintzenetik, neure burua maitatzen eta neure buruarengan pentsatzen ikasi dut. Oraindik asko falta zait egiteko, baina, barikuro izaten ditugun saioek asko laguntzen didateikasteko. “Ikastaroak, orain arte, zulo beltzetik irteten lagundu dit” Souad Kayna Marokoarra
  • 6. 2016ko martxoaren 4a, barikua | anboto ERAKUSKETA “Emakumeen lege iraultzailea” Ibarretxe Kultur Etxea LUMALTIK HERRIAK 19:00 Ibarretxe Kultur Etxea HITZALDIA: “La resistencia indígena en Chiapas. Las comunidades del EZLN”. Hizlaria: Lumaltik Herriak 18:15 Ibarretxe Kultur Etxea. EMAKUMEEN LITERATUR TAILERRA Afrikarrak. Dinamizatzailea: Ainhoa Aldazabal (Skolastika) 10:15 Ibarretxe Kultur Etxea “XL irakurketa errezako kluba” 18:30 Ibarretxe Kultur Etxea Hitzaldia: “Escritoras euskaldunes en castellano” Hizlaria: Josune Muñoz 12:00 Goiuria Kultur Gunea. IURRETAKO MILIA MOREA Berdintasunaren alde. Herrigunetik zehar, musikaz girotuta Dinamizatzailea: Iraia Garcia Animatu morez jantzita etortzera! EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA 19:00 Ibarretxe Kultur Etxea. ADIERAZPEN INSTITUZIONALA- IRAKURKETA. TARTA-PASTELEN LEHIAKETA ETA DASTAKETA Izen-ematea, martxoaren 1etik 6ra. AFARIA-DANTZA 21:30 Goiuriako ikuspegi jatetxea / 20:45 Autobusa, Bidebarrietan Leku-kopuru mugatua. Izen-emateak, eta txartelak salgai: martxoaren 1etik 9ra. SELFIE LEHIAKETA Gaia: Berdintasuna Bidali zure selfia Iurretatik. gizarte-ongizate@iurreta.net MAR TXOAK 1-10 eguena 3 astelehena 7 eguaztena 9 domeka 6 martitzena 8 zapatua 12 MAR TXOAK 1-30 Argibide gehiago, izen-emateak eta txartelak salgai: -Ibarretxe Kultur Etxea (gizarte-ongizate@iurreta.net / 94 620 03 42) - Goiuria Kultur Gunea - Anderebide emakumeen elkartea (anderebide@gmail.com - osteguna (16:30) - 616 490 506 EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA IURRETA IURRETA M8 20 Milia Morea: Berdintasunaren aldeko 1.609 metro Domekan,lehenengoMiliaMoreajokatukodute Iurretan,parte-hartzeabultzatzekohelburuz KIROLA Markel Onaindia Lasterketa bat izango da, baina garaipenak ez du garrantzirik edukiko. Ez da inskripziorik egongo, ez dortsalik, ezta sailka- penik ere. Iurretako lehenengo Milia Morean parte-hartzea bul- tzatuko dute, lehiaren gainetik. Domeka honetarako ipini dute hitzordua, 12:00etan, Goiuria kulturguneareninguruetan. Iraia Garcia atleta zornotza- rra izango da korrikaldiaren dinamizatzailea. “Parte har- tzeko zerbait izango da. Azken finean, aldarrikatzen egongo gara, kausa bat babesten”, esan du Garciak. Zirkuitu bat sortu- ko dute herrigunean, eta horri hiru buelta ematea izango da zeregina. Kulturgunetik hasita, Zubiaurre, Bixente Kapana- ga, Bidebarrieta, Dantzari eta Askondo kaleak zeharkatuko dituzte. Azkenik, kulturgunean amaitukodalasterketa. Emakume zein gizon Martxoaren 8ko egitarauaren barruan kokatu dute Milia Mo- rea, eta partaidetza ahalik eta handiena egotea gura dutenez, ez dute mugarik jarriko. Ema- kumeek bezala, gizonek ere par- te hartu ahal izango dute. Gai- nera, adin guztietarako presta- tutako ekimena izango da, Iraia Garciaren arabera. Umeetatik nagusietaraino. “Gizarteak bar- neratu behar duen zerbait da”, adieraziduatletazornotzarrak. Morez jantzita Etzi, martxoak 6, eguerdiko 12:00etan elkartuko dira ko- rrikalariak, eta antolatzaileek dei berezi bat egin dute: morez jantzita joatea, parekidetasu- naren aldeko koloreagaz, hain zuzen ere. Iurretako korrikalariak Iaz, Gu Be Bai Runners taldea sortu zuten Iurretan, korri- ka egitera edo oinez ibiltzera irteten ziren emakumeekin. Proiektu hori ere Iraia Gar- ciaren laguntzaz jaio zen, bera baita begiralea. Azaldu duenez, udaberrian eta udan 25 bat ema- kume ibili ziren taldean, eta ne- guan, eguraldiagatik, kopurua apur bat bajatu arren, laster be- rriroigokodelausteduGarciak. Adin guztietako herritarrak batu gura dituzte domekako Milia Morean.Iraia Garcia atleta zornotzarra izango da korrikaldiaren dinamizatzailea Adin guztietarako prestatutako ekimena izango da, Garciaren arabera Kultura, berdintasunaren aldarria zabaltzeko tresna Hurrengoegunetanliteraturtailerrakegingodituzte,Iurretan KULTURA M.O. Martxoaren 8aren harira, egita- rau oparoa prestatu dute Iurre- tan, hilabete osoan zehar heda- tuko dena, gainera. Ekitaldirik gehienak kulturalak izango dira; kultura, berdintasunaren aldarria zabaltzeko tresna den seinale. Dagoeneko martxan dago erakusketa bat, martxoaren 10era arte bisitatu ahalko de- na. Emakumeen lege iraultzai- lea izenekoa da, eta Ibarretxe kultur etxean dago ikusgai. Astelehenean, Emakumeen Li- teratur Tailerra burutuko dute, 18:15ean. Skolastika elkarteko Ainhoa Aldazabalek gidatuko du, eta idazle afrikarrak izango diraardatz. Literaturak eguaztenean jarraituko du, hilaren 9an. 10:15ean, irakurketa erraze- ko tailerra egingo dute, nagu- siei bideratuta. Arratsaldean, 18:30ean, Josune Muñozek ber- baldia emango du, gaztelaniaz idazten duten euskal idazleen ingurukoa. 12an, afaria Bestalde, eta azken urteetako ohiturari jarraituta, martxoa- ren 12an afaria egingo dute, Goiuriko Ikuspegi jatetxean. 21:30ean hasiko da, eta 20:45ean autobusez irtengo dute herrigu- netik. Inskripzioa hilaren 9an amaitukoda. Horretaz aparte, martxoan zehar berdintasunagaz lotuta- ko selfien (argazki pertsonalak) lehiaketa egongo da, eta hilaren 8an,pastellehiaketaerebai. Erakusketa martxan dago Ibarretxen. Bertan izango dira ekintzarik gehienak. Ohiturari jarraituta, martxoaren 12an afaria egingo dute, Goiurian