4. GAIA: GEHIAGO BIZI, HOBEKI BIZI
4. GEHIAGO BIZI, HOBEKI BIZI: SARRERA   Bat al dator zure adin fisikoa zure egiazko    adinarekin?    Hurrengo estekan kl...
4. GEHIAGO BIZI, HOBEKI BIZI: SARRERA   Zenbat urte gehiago bizi nahi duzu?   Biologoek diote 120 urte inguru bizitzeko ...
4. GEHIAGO BIZI, HOBEKI BIZI: SARRERA   Gizakion gehienezko bizitza-luzera ez da aldatu    azkeneko 100.000 urteetan. Ald...
4. GEHIAGO BIZI, HOBEKI BIZI: SARRERA   Demografo askok bataz besteko bizi itxaropena    igotzen jarraituko dela uste dut...
4. GEHIAGO BIZI, HOBEKI BIZI: ATAZA   Ikusiko dugu zergatik pertsona batzuk beste batzuk    baino gehiago eta osasuntsuag...
4. GEHIAGO BIZI, HOBEKI BIZI: PROZEDURA   Jarraitu 1., 2., 3., eta 4. urratsak.     1.URRATSA: BIZI-ITXAROPENA. - Bakar ...
4. GEHIAGO BIZI, HOBEKI BIZI: PROZEDURABizi itxaropena munduanBizi itxaropena Nafarroan eta EspainianZergatik bizi dira ge...
4. GEHIAGO BIZI, HOBEKI BIZI: PROZEDURA  2.   URRATSA: IKERKETA LANA - Talde lana-    Talde bakoitzak osasuna eta bizitz...
4. GEHIAGO BIZI, HOBEKI BIZI: PROZEDURA   Hona hemen zenbait orientazio talde bakoitzarentzat:    1. FAKTORE GENETIKOAK. ...
4. GEHIAGO BIZI, HOBEKI BIZI: PROZEDURA 3. ERITASUN INFEKZIOSO ARRUNTAK. Hasteko,    gaixotasun infekziosoak eta horrelako...
4. GEHIAGO BIZI, HOBEKI BIZI: PROZEDURA  3.   URRATSA. Urrezko arauak 2,3 eta 4. gaia aukeratu duzuenek osasun dekalogo b...
4. GEHIAGO BIZI, HOBEKI BIZI: BALIABIDEAK    ZIENTZIA.NET:   Kea biriketan, nikotina garunean   Tabakoa eta minbizia   ...
4. GEHIAGO BIZI, HOBEKI BIZI: BALIABIDEAKEROSKI-CONSUMER: Bigarren infartua prebenitzea   Bizi-kalitate handiagoa lortze...
4. GEHIAGO BIZI, HOBEKI BIZI: BALIABIDEAK    HIRU.COM:   Osasunaren kontzeptu modernoa eta positiboa    Osasuna gaitasun...
Upcoming SlideShare
Loading in …5
×

Gehiago bizi, hobeki bizi

392 views

Published on

  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

Gehiago bizi, hobeki bizi

  1. 1. 4. GAIA: GEHIAGO BIZI, HOBEKI BIZI
  2. 2. 4. GEHIAGO BIZI, HOBEKI BIZI: SARRERA Bat al dator zure adin fisikoa zure egiazko adinarekin? Hurrengo estekan klikatuz 33-34 galderadun galdetegi bat aurkituko duzu eta erantzuna jakingo duzu. Galdetegia hasteko klikatu geziaren gainean. ADIN FISIKOA KALKULATZEN
  3. 3. 4. GEHIAGO BIZI, HOBEKI BIZI: SARRERA Zenbat urte gehiago bizi nahi duzu? Biologoek diote 120 urte inguru bizitzeko genetikoki programaturik gaudela. Dokumentatu ahal izan den bizitzarik luzeena, 1997an Frantziako hegoaldean hil zen emakume batek, Jeanne Calment, gozatu zuen. 122 urte zituen. Baina oso jende gutxik gainditu ditu 100 urte. Gaur egun, herri garatuetan 10.000 lagunetik bat bakarrik da ehun urtetik gorakoa.
  4. 4. 4. GEHIAGO BIZI, HOBEKI BIZI: SARRERA Gizakion gehienezko bizitza-luzera ez da aldatu azkeneko 100.000 urteetan. Aldatu dena bizi- itxaropena da. Herri industrializatuetan XVIII mendean 25-30 urtekoa zen, 1900ean 49 urte ingurukoa eta 2005ean 79. Bizi-itxaropena 27 urtez luzatu da XX mendean, horietatik 21 mendearen lehenengo 70 urteetan luzatu ziren, eta azkeneko 30 urteetan 6. Higiene hobeak eta antibiotiko eta txertoen aurkikuntzak ahalbidetu du hori.
  5. 5. 4. GEHIAGO BIZI, HOBEKI BIZI: SARRERA Demografo askok bataz besteko bizi itxaropena igotzen jarraituko dela uste dute. Hori horrela bada, prebentzio neurriak, minbizia eta bihotz gaixotasunentzako batez ere, inoiz baino garrantzitsuagoak izango dira, bizi luze baten amaiera eramangarriagoa egiteko. Oraindik ez badakizu zerk mugatzen duen osasuna eta bizitza-luzera, jarduera honek lagunduko dizu
  6. 6. 4. GEHIAGO BIZI, HOBEKI BIZI: ATAZA Ikusiko dugu zergatik pertsona batzuk beste batzuk baino gehiago eta osasuntsuago bizi diren, eta zeintzuk diren gehiago eragiten diguten gaixotasunak. Taldeka banatuko zarete. Talde bakoitzak hurrengo faktoreetatik bat ikertuko du: 1. Faktore genetikoak. 2. Ingurumeneko faktoreak. 3. Eritasun infekziosoak. Kausak, prebentzio neurriak eta tratamenduak. 4. Eritasun ez-infekziosoak. Kausak, prebentzio neurriak eta tratamenduak.
  7. 7. 4. GEHIAGO BIZI, HOBEKI BIZI: PROZEDURA Jarraitu 1., 2., 3., eta 4. urratsak.  1.URRATSA: BIZI-ITXAROPENA. - Bakar lana- 1. Munduko bataz besteko bizi- itxaropena 66,7 urtetako (2005ean) bada ere, planetako eskualdeen arabera diferentzia handiak daude. Zenbat bizitza urte suposatzen da geldituko zitzaizkizula Zambian jaio eta biziko bazina? eta Japonian? Zergatik uste duzu dela diferentzia hori? 2. Zenbatekoa da espainiarren bizitza-luzera?, eta nafarrena? (emakumezkoenak eta gizonezkoenak) 3. Ia herrialde guztietan emakumezkoak gizonezkoak baino gehiago bizi dira, lau urte batez beste. Mundu mailan, gizonezkoen batez besteko bizi itxaropen orokorra 63,7 urtetakoa zen 2005ean, emakumezkoena berriz, 67,8. Zergatik uste duzu gertatzen dela hori?
  8. 8. 4. GEHIAGO BIZI, HOBEKI BIZI: PROZEDURABizi itxaropena munduanBizi itxaropena Nafarroan eta EspainianZergatik bizi dira gehiago emakumeak?Emakumeen bizi kalitatea
  9. 9. 4. GEHIAGO BIZI, HOBEKI BIZI: PROZEDURA  2. URRATSA: IKERKETA LANA - Talde lana-  Talde bakoitzak osasuna eta bizitza luzerarekin lotuta dauden proposatutako gai baten ikerketa gauzatuko du.  Zuen lanaren emaitzak, gehienez 15 diapositiba izanen dituen aurkezpen bat prestatuko duzue, gero ahoz azaltzeko.  Hiru eskola saio izanen dituzue gehienez, laugarrenerako aurkezpena (power point) prestatua izan beharko duzuelarik
  10. 10. 4. GEHIAGO BIZI, HOBEKI BIZI: PROZEDURA Hona hemen zenbait orientazio talde bakoitzarentzat: 1. FAKTORE GENETIKOAK. Pertsona baten bizitza kalitatean eragiten duten faktore genetikoek duten garrantzia ikertuko duzue. Ondorioak argitu adibide adierazgarriekin edo zuen arreta erakarri dutenenekin. 2. INGURUMENEKO FAKTOREAK. Pertsona baten bizitza kalitatean eragiten duten ingurumeneko faktoreek (elikadura, jarduera fisikoa, kutsadura...) duten garrantzia ikertuko duzue. Gure ingurumeneko egoera nabarmendu. Ondorioak argitu adibide adierazgarriekin edo zuen arreta erakarri dutenenekin.
  11. 11. 4. GEHIAGO BIZI, HOBEKI BIZI: PROZEDURA 3. ERITASUN INFEKZIOSO ARRUNTAK. Hasteko, gaixotasun infekziosoak eta horrelakoak ez direnak berezituko dituzue, baita infekzio eragile (birus, bakterio...) arruntenak. Gure ingurumenean arruntenak diren gaixotasun infekziosoak ikertuko dituzue, sintomak, kausak, prebentzio neurriak eta tratamendu arruntenak zehaztuz. 4. EZ-INFEKZIOSOAK DIREN ERITASUN arruntak. Hasteko, gaixotasun infekziosoak eta horrelakoak ez direnak berezituko dituzue. Ondoren gure ingurumenean arruntenak diren mota horretako gaixotasunak ikertuko dituzue, sintomak, kausak,prebentzio neurriak eta tratamendu arruntenak, transplanteak eta horiei loturiko arazoak zehaztuta.
  12. 12. 4. GEHIAGO BIZI, HOBEKI BIZI: PROZEDURA  3. URRATSA. Urrezko arauak 2,3 eta 4. gaia aukeratu duzuenek osasun dekalogo bat zehaztuko duzue, hau da, 10 arau bizia luzeago baterako, bakoitzak aztertu dituen faktoreak aintzakotzat hartuta: ingurumeneko faktoreak, gaixotasun infekziosoak eta infekziosoak ez diren gaixotasunak. Gero gela osoan, faktore guztiak bilduko dituen 10 arau orokorrak adostuko dituzue. Azkeneko hori ikasgaiko blogean argitaratuko da.  4. URRATSA. Azalpena Talde bakoitzak egindako lana azalduko du, gehienez 15 diapositiba izanen duen aurkezpen baten gainean.
  13. 13. 4. GEHIAGO BIZI, HOBEKI BIZI: BALIABIDEAK ZIENTZIA.NET: Kea biriketan, nikotina garunean Tabakoa eta minbizia Minbizia, zelula gaiztoen inbasioa Bizitza luzatzeko errezeta Gutxi jan, luze bizi Zelularen erlojua Egonean egonda, bizia laburtu Sistema immunea
  14. 14. 4. GEHIAGO BIZI, HOBEKI BIZI: BALIABIDEAKEROSKI-CONSUMER: Bigarren infartua prebenitzea Bizi-kalitate handiagoa lortzeko lehen urratsa Elikadurak ba al du eraginik sistema immunologikoan?
  15. 15. 4. GEHIAGO BIZI, HOBEKI BIZI: BALIABIDEAK HIRU.COM: Osasunaren kontzeptu modernoa eta positiboa Osasuna gaitasun eta ingurumenarekiko oreka gisa harturik Osasunaren heziketarainoko bidea (ohb) Osasuna eta bizimoduak Ohitura osasungarriak: elikagaien garbitasuna Ohitura osasungarriak: atsedena

×