SlideShare a Scribd company logo
1 of 4
4. PRAKTIKA
2.4. Espazioa eta mugimendua
1. Eginbeharra: Musika saioa hasteko egiten al duzu ongietorri edo
erritualik. Zein? Kontaiguzu.
Beste praktika batzuetan komentatu izan dudan bezala, inoiz ez dut
musika saiorik eman, baina egia da LH-ko 6. mailako haurrekin
nengoenean, egunero, eguna abestiren batekin hasten genuela.
Ongietorri moduko bat izaten zen, elkarrekin sortutako ohitura bat.
Horregatik, abestiaren aukeraketa ere elkarrekin egiten zen: data bereziren
bat gerturatzen bazen, astebete edo bi aste ematen genituen horri lotutako
abestiren batekin;
bestela, ikasleek eta nik
aukeratutako abestiak
tartekatzen genituen.
Musika entzuten
zen bitartean, lasai
egoteko momentua zen.
Bakoitza bere tokian
eserita eta etxerako lanak
mahai gainean eserita
egon behar ziren.
Beldurra izaten
nuen ea musika etxerako
lanak egin ez izanaren tentsioarekin lotuko ote zuen baten batek, baina
egia esan abestia jartzeko eskatzen zidaten egunero. Alegia, egunen
batean denbora faltarekin geundela esanez gero ere, eskatu egiten zuten.
Bestalde, noizean behin, azterketaren batekin urduri zeudela ikusten
banuen, aurretik erlaxaziorako musika jartzen nien. Honen aurrean,
berriz, bai sumatu nituela kontrako jarrerak. Batzuk lasaitu egiten
baitziren baino besteak urduriagotu.
Badakit nire esperientzia hauek ez dutela ariketarekin zerikusi
handirik baina irakasle bezala musikarekiko izan dudan esperientzia
bakarrak dira.
2. Eginbeharra: Proposatu 4-6 urtekoentzako jolas musikalen bat.
Nik jolas bat baino gehiago aurkeztuko dut, duela urte batzuk
“Eskolaz kanpokoetan euskara sustatzen” ikastaroa egin bainuen eta
bertan joko bat baino gehiago ikasi genuen eta zuekin konpartitzea
gustatuko litzaidakeelako.
ANIMALIAK TALDEKATU:
4-6 urteko umeek ezagutzen dituzten 4-5 animalia aukeratzen dira
eta ume bakoitzari animalia bat egokitzen zaio. Orduan, begiak estalita
(beraz, arriskurik gabeko zonalde batean kokatu beharko gara) euren
animaliaren hotsa egin beharko dute eta espazioan mugituz euren familia
osoarekin (animalia bera duten ikaskide guztiekin) elkartu arte.
OILO ZAHAR:
Taldekide bat begiak estalita jarri behar da eta besteek bitartean
“Oilo zahar” abestia
(http://www.youtube.com/watch?v=aj2GGCkUqTo )
abestuko dugu eta begiak estalita dituena
tokiz aldatuko dugu. Oiloa, begiak
estalita dituena, besteak non dauden
jakiteko, jotzen dituzten txaloak jarraitu
beharko ditu eta behin pertsona bat
harrapatuz gero, nor den asmatu beharko du, honek txioak egiten dituen
bitartean.
DOMINA ABANTI
Ikasleak borobilean
zutik jarriko dira eta
irakasleak abestuko duena
esaldika errepikatuko dute
ikasleek keinuak eginez.
Joko hauek aukeratu ditut lehenengo biak espazioarekin erlazionatuta
daudelako eta hirugarrena bereziki mugimenduarekin, egiten diren keinuek
psikomotrizitatea lantzen laguntzen dutela uste dudalako.
Gainera, aurreko gaiak landu nahi baditugu, tinbre, intentsitate
eta altuera desberdinekin jolastu dezakegu, bereziki lehenengo jolasean.
3. Eginbeharra: Bururatzen al zaizu zerbait ezberdina? Azaldutako
praktikaz gain beste ideiaren bat al duzu? Kontaiguzu. Konpartitu. Nahi
izanez gero, foroan ere aurkez ditzakezu.
Ikusten dudanez, orain arte ikastaro-kideek atal honetan joko
gehiago jarri dituzte. Dagoeneko hiru jarri ditut eta nahi izanez gero nik
dudan joko bilduma eskaneatuko nizueke eta plataformara igo, denok joko
gehiago izateko.
Baina, nahiago dut aurreko praktika batean aipatu nuen bezala,
orain arte kontziente izan ez naizena zuekin partekatu.
Kasu honetan konturatu egin naiz ikastolan, bereziki haur
hezkuntzan, zenbat abestiren bidez landu izan dugun espazioaren zein gure
gorputzaren ezagutza eta psikomotrizitatea: Oilo itsuarekin, “Han
zeuden”, “Epo itai taie”…
Bestalde, udalekuetan ere, maiz erabiltzen dira abestiak eta bereziki
talde nortasuna lortzeko erabiltzen direla uste dudan arren, ume txikiekin
koreografia bati lotuta egiten direnean, espazioa eta norbere gorputzaren
jabe izateko oso baliagarriak direla uste dut.

More Related Content

Viewers also liked

Viewers also liked (10)

4 2 martinez naroa
4 2 martinez naroa4 2 martinez naroa
4 2 martinez naroa
 
5 martinez naroa
5 martinez naroa5 martinez naroa
5 martinez naroa
 
01 1 p martinez naroa
01 1 p martinez naroa01 1 p martinez naroa
01 1 p martinez naroa
 
01 2 p martinez naroa
01 2 p martinez naroa01 2 p martinez naroa
01 2 p martinez naroa
 
02 1 p martinez naroa
02 1 p martinez naroa02 1 p martinez naroa
02 1 p martinez naroa
 
16 juan amos comenio
16 juan amos comenio16 juan amos comenio
16 juan amos comenio
 
Curso de historia de mexico
Curso de historia de mexicoCurso de historia de mexico
Curso de historia de mexico
 
01 3 p martinez naroa
01 3 p martinez naroa01 3 p martinez naroa
01 3 p martinez naroa
 
Disaster portfolio taylor huffman 2013
Disaster portfolio taylor huffman 2013Disaster portfolio taylor huffman 2013
Disaster portfolio taylor huffman 2013
 
General Contents or Template for writing an Article or research paper
General Contents or Template for writing an Article or research paperGeneral Contents or Template for writing an Article or research paper
General Contents or Template for writing an Article or research paper
 

Similar to 02 4 p martinez naroa

Musikaz gozatu
Musikaz gozatuMusikaz gozatu
Musikaz gozatu
jaranaz001
 
13 ud kukua entzun dugu(berreskuratuta]
13 ud kukua entzun dugu(berreskuratuta]13 ud kukua entzun dugu(berreskuratuta]
13 ud kukua entzun dugu(berreskuratuta]
fedebadiola
 
Arangoiti ikastolako udako Ludoteka 2012
Arangoiti ikastolako udako Ludoteka 2012Arangoiti ikastolako udako Ludoteka 2012
Arangoiti ikastolako udako Ludoteka 2012
arangoiti-ikastola
 

Similar to 02 4 p martinez naroa (15)

Abestiak: Haur Hezkuntza
Abestiak: Haur HezkuntzaAbestiak: Haur Hezkuntza
Abestiak: Haur Hezkuntza
 
Jarduera Musikalak
Jarduera MusikalakJarduera Musikalak
Jarduera Musikalak
 
Musikaz gozatu
Musikaz gozatuMusikaz gozatu
Musikaz gozatu
 
Musikaz gozatu
Musikaz gozatuMusikaz gozatu
Musikaz gozatu
 
4.2 ariketa praktikoa
4.2 ariketa praktikoa4.2 ariketa praktikoa
4.2 ariketa praktikoa
 
4.2 ariketa praktikoa
4.2 ariketa praktikoa4.2 ariketa praktikoa
4.2 ariketa praktikoa
 
Aramaioko eskola
Aramaioko eskolaAramaioko eskola
Aramaioko eskola
 
ARAMAIOKO ESKOLA
ARAMAIOKO ESKOLAARAMAIOKO ESKOLA
ARAMAIOKO ESKOLA
 
01.ari(h)itzak
01.ari(h)itzak01.ari(h)itzak
01.ari(h)itzak
 
Moduloko lana
Moduloko lanaModuloko lana
Moduloko lana
 
Modular
ModularModular
Modular
 
13 ud kukua entzun dugu(berreskuratuta]
13 ud kukua entzun dugu(berreskuratuta]13 ud kukua entzun dugu(berreskuratuta]
13 ud kukua entzun dugu(berreskuratuta]
 
1.3. Modulua Power Pont[1]
1.3. Modulua Power Pont[1]1.3. Modulua Power Pont[1]
1.3. Modulua Power Pont[1]
 
Bertsolaritza unitate didaktikoa
Bertsolaritza unitate didaktikoaBertsolaritza unitate didaktikoa
Bertsolaritza unitate didaktikoa
 
Arangoiti ikastolako udako Ludoteka 2012
Arangoiti ikastolako udako Ludoteka 2012Arangoiti ikastolako udako Ludoteka 2012
Arangoiti ikastolako udako Ludoteka 2012
 

02 4 p martinez naroa

  • 1. 4. PRAKTIKA 2.4. Espazioa eta mugimendua 1. Eginbeharra: Musika saioa hasteko egiten al duzu ongietorri edo erritualik. Zein? Kontaiguzu. Beste praktika batzuetan komentatu izan dudan bezala, inoiz ez dut musika saiorik eman, baina egia da LH-ko 6. mailako haurrekin nengoenean, egunero, eguna abestiren batekin hasten genuela. Ongietorri moduko bat izaten zen, elkarrekin sortutako ohitura bat. Horregatik, abestiaren aukeraketa ere elkarrekin egiten zen: data bereziren bat gerturatzen bazen, astebete edo bi aste ematen genituen horri lotutako abestiren batekin; bestela, ikasleek eta nik aukeratutako abestiak tartekatzen genituen. Musika entzuten zen bitartean, lasai egoteko momentua zen. Bakoitza bere tokian eserita eta etxerako lanak mahai gainean eserita egon behar ziren. Beldurra izaten nuen ea musika etxerako lanak egin ez izanaren tentsioarekin lotuko ote zuen baten batek, baina egia esan abestia jartzeko eskatzen zidaten egunero. Alegia, egunen batean denbora faltarekin geundela esanez gero ere, eskatu egiten zuten. Bestalde, noizean behin, azterketaren batekin urduri zeudela ikusten banuen, aurretik erlaxaziorako musika jartzen nien. Honen aurrean, berriz, bai sumatu nituela kontrako jarrerak. Batzuk lasaitu egiten baitziren baino besteak urduriagotu.
  • 2. Badakit nire esperientzia hauek ez dutela ariketarekin zerikusi handirik baina irakasle bezala musikarekiko izan dudan esperientzia bakarrak dira. 2. Eginbeharra: Proposatu 4-6 urtekoentzako jolas musikalen bat. Nik jolas bat baino gehiago aurkeztuko dut, duela urte batzuk “Eskolaz kanpokoetan euskara sustatzen” ikastaroa egin bainuen eta bertan joko bat baino gehiago ikasi genuen eta zuekin konpartitzea gustatuko litzaidakeelako. ANIMALIAK TALDEKATU: 4-6 urteko umeek ezagutzen dituzten 4-5 animalia aukeratzen dira eta ume bakoitzari animalia bat egokitzen zaio. Orduan, begiak estalita (beraz, arriskurik gabeko zonalde batean kokatu beharko gara) euren animaliaren hotsa egin beharko dute eta espazioan mugituz euren familia osoarekin (animalia bera duten ikaskide guztiekin) elkartu arte. OILO ZAHAR: Taldekide bat begiak estalita jarri behar da eta besteek bitartean “Oilo zahar” abestia (http://www.youtube.com/watch?v=aj2GGCkUqTo ) abestuko dugu eta begiak estalita dituena tokiz aldatuko dugu. Oiloa, begiak estalita dituena, besteak non dauden jakiteko, jotzen dituzten txaloak jarraitu beharko ditu eta behin pertsona bat harrapatuz gero, nor den asmatu beharko du, honek txioak egiten dituen bitartean.
  • 3. DOMINA ABANTI Ikasleak borobilean zutik jarriko dira eta irakasleak abestuko duena esaldika errepikatuko dute ikasleek keinuak eginez. Joko hauek aukeratu ditut lehenengo biak espazioarekin erlazionatuta daudelako eta hirugarrena bereziki mugimenduarekin, egiten diren keinuek psikomotrizitatea lantzen laguntzen dutela uste dudalako. Gainera, aurreko gaiak landu nahi baditugu, tinbre, intentsitate eta altuera desberdinekin jolastu dezakegu, bereziki lehenengo jolasean.
  • 4. 3. Eginbeharra: Bururatzen al zaizu zerbait ezberdina? Azaldutako praktikaz gain beste ideiaren bat al duzu? Kontaiguzu. Konpartitu. Nahi izanez gero, foroan ere aurkez ditzakezu. Ikusten dudanez, orain arte ikastaro-kideek atal honetan joko gehiago jarri dituzte. Dagoeneko hiru jarri ditut eta nahi izanez gero nik dudan joko bilduma eskaneatuko nizueke eta plataformara igo, denok joko gehiago izateko. Baina, nahiago dut aurreko praktika batean aipatu nuen bezala, orain arte kontziente izan ez naizena zuekin partekatu. Kasu honetan konturatu egin naiz ikastolan, bereziki haur hezkuntzan, zenbat abestiren bidez landu izan dugun espazioaren zein gure gorputzaren ezagutza eta psikomotrizitatea: Oilo itsuarekin, “Han zeuden”, “Epo itai taie”… Bestalde, udalekuetan ere, maiz erabiltzen dira abestiak eta bereziki talde nortasuna lortzeko erabiltzen direla uste dudan arren, ume txikiekin koreografia bati lotuta egiten direnean, espazioa eta norbere gorputzaren jabe izateko oso baliagarriak direla uste dut.