SlideShare a Scribd company logo
1 of 2
4. sarrera honetan egin behar den behaketa burutzeko, nik, matematikako klase bat hartu dut adibide
gisa. Argi izan dezazuen, Ikasbiden, laugarren mailan erabaki da matematikako klaseak hiru zatitan
banatzea: buru kalkulua, eragiketak eta mate tailerra. Berezitasun gehien dituen zatia, nire ustez, tailerra
da, izan ere ikasleek beste modu batean egiten dute lan.
Lehenik eta behin azalduko dizuet zein modutan egiten duten lan, eta ondoren helburu eta
konpetentziekin egingo dut aurrera:
Aurreko sarreraren batean esan nuen bezala, lauko lau taldeetan daude eserita, eta esan beharra dago
taldeen artean izugarrizko aldeak daudela. Saio hauek astean bitan ematen dira eta honetan datza: bi
taldek liburuko buruketak egiten dituzten bitartean, beste bi taldeek prozedura orrialde batzuk egiten
dituzte. Talde guztiak batera egin behar du, beraien artean ados jarri behar dira. Saio hauekin espero
dena honako hau da: Zenbakien esanahia, kontzeptu-garapena, problemak ebaztea eta haiek bistaratzea.
Gainera, pentsamendu arrazionala garatzeko ezinbestekoa da, izan ere, arrazoibideak garatzeko aukera
ematen du. Horretaz guztiaz gain, matematika saio hauetan ikasleen autonomia lantzea bilatzen da, bai
banaka eta bai taldeka. Irakaslearen zeregina klase hauetan ez da oso nabarmena. Gelaren inguruan
ibiltzen da, zenbaitetan ikasleen lanak begiratuz, akatsak zuzenduz eta beti gogoraraziz zein pauso
jarraitu behar dituzten.
Eduki multzoei dagokienez, zenbakiak eta eragiketak, neurketa, geometria, informazioa tratatzea, zoria
eta probabilitatea eta problemak ebaztea ditugu. Horietaz gain eduki komunak deritzogunak ditugu.
Zenbakiak eta eragiketak buru kalkulua saioan garatzen dira bereziki, nahiz eta tailerrean ere erabiltzen
diren.
Esan dudan bezala, tailerrean batzuek buruketak ebazten dituzte besteek prozedurak egiten dituzten
bitartean. Problemen ebazpenak garrantzi handia dauka, eguneroko bizimoduko arazoak identifikatzen
laguntzen duelako, datuak eta haien arteko harreman garrantzitsuenak hautemateko, emaitza zehatza
edo gutxi gorabeherakoa lortzeko eta estrategiak sortzeko eta antolatzen jakiteko. Hauek guztiak
ebazteko, problema bakoitzari denbora zehatz bat eskaintzen zaio eta honen barruan ebatzi behar dituzte.
Zeuek ikus dezazuen, hemen uzten dizuet ikasleek egindako lehenengo azterketa. Honek matematikako
hiru zatiak – buru kalkulua, tailerra eta eragiketak – konbinatzen ditu.: eskanear azterketa
Aurretik esan dizuedan bezala, ikasleek denbora zehatz bat daukate ebazteko. Irakasleak garrantzi
handia ematen dio denboraren kudeaketari eta, nahiko motelak diren ikasleak daudenez, istiluak egon
dira honekin. Errietek eraginik izan ez dutenez, zigor moduan zenbait eragiketa fitxa eraman behar dituzte
etxera. Bi egun dituzte ebazteko eta gurasoek sinatu egin behar dute jakiteko zein arazo dagoen. Hala eta
guztiz ere, nire ustetan, ez du arazoa konpontzen, izan ere, desnibel handia dago ikasleen artean.
Arazo horiek alde batera utziz ebaluazioa dator. Irakaslearekin hizketan galdetu nion ea zein irizpide
erabiltzen zituen ebaluatzerako orduan. Guztiei ez zaie berdin ebaluatzen. Noski, ebaluazio irizpide
batzuk ezartzen dira hasiera batean, guztiek bete behar dituztenak, baina horretaz gain irakasleak badaki
ikasle bakoitzaren zailtasunak zeintzuk diren eta horietatik abiatuta modu batean edo bestean zuzentzen
du. Adibidez: bada klasean oso ondo dabilen mutil bat, Ander, gutxitan egiten dituenak akatsak. Honi
askoz gehiago eskatzen dio. Aldiz, hiperaktibitatearen ondorioz medikatuta dagoen ikasle bati, Juneri, ez
dizkio akats berdinak kontuan hartzen. Ikasleen aurrerapenek garrantzi handia dute. Irakasleak ikusten
duenean akatsak ez dituztela egiten, zuzen ebazten dituztela eta ados jartzen direla beraien artean,
jakinarazi egiten die, eta honek asko motibatzen ditu. Bestalde, zenbaitetan akatsak behin eta berriz
errepikatzen dituzte eta gogor jokatzen du irakasleak.
Hau guztia argitu ondoren, matematika tailerra zehazki zertan datzan azalduko dizuet. Lehenengo ordu
erdian bi taldek liburuko bi buruketa egiten dituzte, izan ere, ez dute denborarik gehiago egiteko. Bien
bitartean beste bi taldeek prozedurak egiten dituzte. Hauek honetan oinarritzen dira: bakoitzak irakasleak
sortutako fitxa bat du. Bere ardura da hauek eguneratuta eramatera eta ez galtzea. Ariketa hauek ez dira
inoiz etxerako lanak izango, izan ere taldeka ebatzi behar dituzte. Ageri daitezkeen ariketen artean
honako hau daukagu:
Biltegi batean 300 liburu ditugu eta bakoitzak 45 orrialde ditu.
Liburu bakoitzak hogei euro balio baditu, zenbat liburu erosi ahalko ditut 1500 eurorekin?
45
300
1500
20

liburu bakoitzak balio duena
daukadan diru kopurua
biltegian dauden liburu kopurua
liburu bakoitzak dituen orrialde kopurua

Ikasleek problema irakurriz datuak elkartu egin behar dituzte esanahi zuzenarekin. Honelako ariketak egin
behar dituzte. Harrigarria bada ere, gehienek gaizki egiten dituzte eta irakaslearen laguntza behar dute.
Egokiena izango litzateke talde bakoitzeko irakasle bat egotea, baina ezinezkoa da. Hortaz, irakaslea
gelatik barrena ibili behar da, denon dudak argituz eta ebazten lagunduz. Izan ere, autonomia lantzeko
bada ere, akatsak egiten dituzte eta honekin bilatzen dena da horiek ekiditea. Beraz, bakarrik egiten uzten
badiegu, beti akats berak egiten dituzte.
Nahiz eta irakasleak momentu horretan ariketa zuzentzen duen eta ongi dagoela esan, bi astetan behin
koadernoak hartzen ditu ziurtatzeko ongi eginak daudela.
Nire aburuz klase hau oso eraginkorra da. Motibatuagoak daude, klasea dinamikoagoa da, ez dute beti
irakaslearen azalpenak entzun behar… ondo datorkie metodologiaren aldaketa hau.

More Related Content

Viewers also liked (17)

História da matemática iii resumido2
História da matemática iii   resumido2História da matemática iii   resumido2
História da matemática iii resumido2
 
Cuando los-padres-envejecen
Cuando los-padres-envejecenCuando los-padres-envejecen
Cuando los-padres-envejecen
 
SENA
SENA SENA
SENA
 
Metodos de busqueda 1
Metodos de busqueda 1Metodos de busqueda 1
Metodos de busqueda 1
 
Importancia de los valores para una convivencia social
Importancia de los valores para una convivencia socialImportancia de los valores para una convivencia social
Importancia de los valores para una convivencia social
 
Fluzz capítulo 5
Fluzz capítulo 5Fluzz capítulo 5
Fluzz capítulo 5
 
Edital Restaurante Popular
Edital Restaurante PopularEdital Restaurante Popular
Edital Restaurante Popular
 
Picture
PicturePicture
Picture
 
RGN BIO HBL
RGN BIO HBLRGN BIO HBL
RGN BIO HBL
 
Meche
MecheMeche
Meche
 
Fluzz capítulo 7
Fluzz capítulo 7Fluzz capítulo 7
Fluzz capítulo 7
 
Conferência Internacional sobre Redes Sociais
Conferência Internacional sobre Redes SociaisConferência Internacional sobre Redes Sociais
Conferência Internacional sobre Redes Sociais
 
LendyAcosta Resume
LendyAcosta ResumeLendyAcosta Resume
LendyAcosta Resume
 
KCFA
KCFAKCFA
KCFA
 
Android notifications
Android notificationsAndroid notifications
Android notifications
 
Humedales carlos vasquez
Humedales carlos vasquezHumedales carlos vasquez
Humedales carlos vasquez
 
Tp tipografia (1)
Tp tipografia (1)Tp tipografia (1)
Tp tipografia (1)
 

Similar to Behaketa

Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoa
lanmodularra
 
10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)
Equipoa754
 
10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)
Equipoa754
 
Investigación e innovación en el proyecto investigando nuestro mundo
Investigación e innovación en el proyecto investigando nuestro mundoInvestigación e innovación en el proyecto investigando nuestro mundo
Investigación e innovación en el proyecto investigando nuestro mundo
Xingola
 

Similar to Behaketa (20)

Buena praktikan hausnarketa
Buena praktikan hausnarketaBuena praktikan hausnarketa
Buena praktikan hausnarketa
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoa
 
452_ikasteko teknikak.ppt
452_ikasteko teknikak.ppt452_ikasteko teknikak.ppt
452_ikasteko teknikak.ppt
 
Ikas kooperatiboa 2
Ikas kooperatiboa 2Ikas kooperatiboa 2
Ikas kooperatiboa 2
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoa
 
2.maila online aurkezpena
2.maila online aurkezpena2.maila online aurkezpena
2.maila online aurkezpena
 
Hod txostena
Hod txostenaHod txostena
Hod txostena
 
Abe aldizkaria
Abe aldizkariaAbe aldizkaria
Abe aldizkaria
 
10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)
 
10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)
 
Moodle Talde Maialen Sagarna
Moodle Talde Maialen SagarnaMoodle Talde Maialen Sagarna
Moodle Talde Maialen Sagarna
 
3.maila online aurkezpena
3.maila online aurkezpena3.maila online aurkezpena
3.maila online aurkezpena
 
Investigación e innovación en el proyecto investigando nuestro mundo
Investigación e innovación en el proyecto investigando nuestro mundoInvestigación e innovación en el proyecto investigando nuestro mundo
Investigación e innovación en el proyecto investigando nuestro mundo
 
Ikasys Ebaluazioa
Ikasys EbaluazioaIkasys Ebaluazioa
Ikasys Ebaluazioa
 
Bikoteka irakurtzen
Bikoteka irakurtzenBikoteka irakurtzen
Bikoteka irakurtzen
 
Agrega proiektua
Agrega proiektuaAgrega proiektua
Agrega proiektua
 
Teknologia Jakintza ikastolan 2014 2015
Teknologia Jakintza ikastolan 2014 2015Teknologia Jakintza ikastolan 2014 2015
Teknologia Jakintza ikastolan 2014 2015
 
Ik ki jardueren ondorioak
Ik ki jardueren ondorioakIk ki jardueren ondorioak
Ik ki jardueren ondorioak
 
Arazoen ebazpena eta erabakiak hartzea
Arazoen ebazpena eta erabakiak hartzeaArazoen ebazpena eta erabakiak hartzea
Arazoen ebazpena eta erabakiak hartzea
 
DBH 3 "Ondo ikasten al dut?"
DBH 3 "Ondo ikasten al dut?"DBH 3 "Ondo ikasten al dut?"
DBH 3 "Ondo ikasten al dut?"
 

More from Irune Artola Mateos (10)

Zirriborroa
ZirriborroaZirriborroa
Zirriborroa
 
Hausnarketa
HausnarketaHausnarketa
Hausnarketa
 
Web 2.0.
Web 2.0.Web 2.0.
Web 2.0.
 
Lan modularra
Lan modularraLan modularra
Lan modularra
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoa
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoa
 
didaktika-sintesia
didaktika-sintesiadidaktika-sintesia
didaktika-sintesia
 
Berrikuntza
BerrikuntzaBerrikuntza
Berrikuntza
 
Taula
TaulaTaula
Taula
 
Curriculumaren inguruko galderak
Curriculumaren inguruko galderakCurriculumaren inguruko galderak
Curriculumaren inguruko galderak
 

Behaketa

  • 1. 4. sarrera honetan egin behar den behaketa burutzeko, nik, matematikako klase bat hartu dut adibide gisa. Argi izan dezazuen, Ikasbiden, laugarren mailan erabaki da matematikako klaseak hiru zatitan banatzea: buru kalkulua, eragiketak eta mate tailerra. Berezitasun gehien dituen zatia, nire ustez, tailerra da, izan ere ikasleek beste modu batean egiten dute lan. Lehenik eta behin azalduko dizuet zein modutan egiten duten lan, eta ondoren helburu eta konpetentziekin egingo dut aurrera: Aurreko sarreraren batean esan nuen bezala, lauko lau taldeetan daude eserita, eta esan beharra dago taldeen artean izugarrizko aldeak daudela. Saio hauek astean bitan ematen dira eta honetan datza: bi taldek liburuko buruketak egiten dituzten bitartean, beste bi taldeek prozedura orrialde batzuk egiten dituzte. Talde guztiak batera egin behar du, beraien artean ados jarri behar dira. Saio hauekin espero dena honako hau da: Zenbakien esanahia, kontzeptu-garapena, problemak ebaztea eta haiek bistaratzea. Gainera, pentsamendu arrazionala garatzeko ezinbestekoa da, izan ere, arrazoibideak garatzeko aukera ematen du. Horretaz guztiaz gain, matematika saio hauetan ikasleen autonomia lantzea bilatzen da, bai banaka eta bai taldeka. Irakaslearen zeregina klase hauetan ez da oso nabarmena. Gelaren inguruan ibiltzen da, zenbaitetan ikasleen lanak begiratuz, akatsak zuzenduz eta beti gogoraraziz zein pauso jarraitu behar dituzten. Eduki multzoei dagokienez, zenbakiak eta eragiketak, neurketa, geometria, informazioa tratatzea, zoria eta probabilitatea eta problemak ebaztea ditugu. Horietaz gain eduki komunak deritzogunak ditugu. Zenbakiak eta eragiketak buru kalkulua saioan garatzen dira bereziki, nahiz eta tailerrean ere erabiltzen diren. Esan dudan bezala, tailerrean batzuek buruketak ebazten dituzte besteek prozedurak egiten dituzten bitartean. Problemen ebazpenak garrantzi handia dauka, eguneroko bizimoduko arazoak identifikatzen laguntzen duelako, datuak eta haien arteko harreman garrantzitsuenak hautemateko, emaitza zehatza edo gutxi gorabeherakoa lortzeko eta estrategiak sortzeko eta antolatzen jakiteko. Hauek guztiak ebazteko, problema bakoitzari denbora zehatz bat eskaintzen zaio eta honen barruan ebatzi behar dituzte. Zeuek ikus dezazuen, hemen uzten dizuet ikasleek egindako lehenengo azterketa. Honek matematikako hiru zatiak – buru kalkulua, tailerra eta eragiketak – konbinatzen ditu.: eskanear azterketa Aurretik esan dizuedan bezala, ikasleek denbora zehatz bat daukate ebazteko. Irakasleak garrantzi handia ematen dio denboraren kudeaketari eta, nahiko motelak diren ikasleak daudenez, istiluak egon dira honekin. Errietek eraginik izan ez dutenez, zigor moduan zenbait eragiketa fitxa eraman behar dituzte etxera. Bi egun dituzte ebazteko eta gurasoek sinatu egin behar dute jakiteko zein arazo dagoen. Hala eta guztiz ere, nire ustetan, ez du arazoa konpontzen, izan ere, desnibel handia dago ikasleen artean. Arazo horiek alde batera utziz ebaluazioa dator. Irakaslearekin hizketan galdetu nion ea zein irizpide erabiltzen zituen ebaluatzerako orduan. Guztiei ez zaie berdin ebaluatzen. Noski, ebaluazio irizpide batzuk ezartzen dira hasiera batean, guztiek bete behar dituztenak, baina horretaz gain irakasleak badaki ikasle bakoitzaren zailtasunak zeintzuk diren eta horietatik abiatuta modu batean edo bestean zuzentzen du. Adibidez: bada klasean oso ondo dabilen mutil bat, Ander, gutxitan egiten dituenak akatsak. Honi askoz gehiago eskatzen dio. Aldiz, hiperaktibitatearen ondorioz medikatuta dagoen ikasle bati, Juneri, ez dizkio akats berdinak kontuan hartzen. Ikasleen aurrerapenek garrantzi handia dute. Irakasleak ikusten duenean akatsak ez dituztela egiten, zuzen ebazten dituztela eta ados jartzen direla beraien artean, jakinarazi egiten die, eta honek asko motibatzen ditu. Bestalde, zenbaitetan akatsak behin eta berriz errepikatzen dituzte eta gogor jokatzen du irakasleak.
  • 2. Hau guztia argitu ondoren, matematika tailerra zehazki zertan datzan azalduko dizuet. Lehenengo ordu erdian bi taldek liburuko bi buruketa egiten dituzte, izan ere, ez dute denborarik gehiago egiteko. Bien bitartean beste bi taldeek prozedurak egiten dituzte. Hauek honetan oinarritzen dira: bakoitzak irakasleak sortutako fitxa bat du. Bere ardura da hauek eguneratuta eramatera eta ez galtzea. Ariketa hauek ez dira inoiz etxerako lanak izango, izan ere taldeka ebatzi behar dituzte. Ageri daitezkeen ariketen artean honako hau daukagu: Biltegi batean 300 liburu ditugu eta bakoitzak 45 orrialde ditu. Liburu bakoitzak hogei euro balio baditu, zenbat liburu erosi ahalko ditut 1500 eurorekin? 45 300 1500 20 liburu bakoitzak balio duena daukadan diru kopurua biltegian dauden liburu kopurua liburu bakoitzak dituen orrialde kopurua Ikasleek problema irakurriz datuak elkartu egin behar dituzte esanahi zuzenarekin. Honelako ariketak egin behar dituzte. Harrigarria bada ere, gehienek gaizki egiten dituzte eta irakaslearen laguntza behar dute. Egokiena izango litzateke talde bakoitzeko irakasle bat egotea, baina ezinezkoa da. Hortaz, irakaslea gelatik barrena ibili behar da, denon dudak argituz eta ebazten lagunduz. Izan ere, autonomia lantzeko bada ere, akatsak egiten dituzte eta honekin bilatzen dena da horiek ekiditea. Beraz, bakarrik egiten uzten badiegu, beti akats berak egiten dituzte. Nahiz eta irakasleak momentu horretan ariketa zuzentzen duen eta ongi dagoela esan, bi astetan behin koadernoak hartzen ditu ziurtatzeko ongi eginak daudela. Nire aburuz klase hau oso eraginkorra da. Motibatuagoak daude, klasea dinamikoagoa da, ez dute beti irakaslearen azalpenak entzun behar… ondo datorkie metodologiaren aldaketa hau.