SlideShare a Scribd company logo
1 of 5
Download to read offline
BELOA
BELOAren erabilera
Beloaren erabilerari buruzko lana egin behar izan dugu,
sakoneko elkarrizketa metodoa erabiliz. Horretarako, zenbait
galdera      adostu   genituen   aukeraturiko     pertsonak
elkarrizketatzeko.

Metodologiari dagokionez, esan beharra dago galderak
aurretiaz erabaki genituela eta horiekin batera zenbait argazki
edo bideo erabili genituen, horietaz baliatu gara
elkarrizketatua informatzeko eta gaian hobeto kokatzeko.

Elkarrizketak egin ondoren, elkarrizketatzaileak bildu gara eta
bertan zenbait gai komentatu ditugu. Alde batetik, komentatu
dugu sakoneko elkarrizketa egitean, informazioa biltzeko
modu errazena grabagailua erabiltzea dela, baina konturatu
gara, grabagailua erabiltzean elkarrizketatuak urduritu edota
lotsatu egiten direla. Horregatik, guretzako erabilgarria den
tresna hori elkarrizketatuarentzako traba bat izan litekeela
konturatu gara.

 Beste alde batetik, sakoneko elkarrizketetan, elkarrizketatuak
erabiltzen duen tonua galderak irakurtzerakoan oso
erabakigarria izan daiteke, batez ere, tonu ezkorra agertzen
zaionean     elkarrizketatuari, elkarrizketatuak     erantzuna
defentsiba egoera batean eman ahal duelako, edota
bestalde, duen benetako iritzia ezkutatu ahal duelako. Hala
ere, aitortu behar dugu, zaila egin zaigula gure iritzia alde
batera ustea, galderak egiterakoan egin ditugun keinuak
kontuan harturik.

Metodologiarekin bukatzeko, aipagarria iruditzen zaigu
galdera batzuetan erabili dugun probokazioa, batez ere
elkarrizkatua desorientatzeko eta  momentuan     duten
pertzepzioa eta pentsaera ezagutzeko. Askok, aurretiaz zer
esan nahiko luketen pentsatuta ekarriko luketela uste genuen,
horregatik, prestakuntza horretatik irteten behartzeko egin
ditugu galdera horiek, nahasteko eta honela momentuan
pentsatzen dutena adierazteko.

Elkarrizketatuen iritziak aztertu ondoren, konturatu gara gai
batzuetan ados zeudela. Aztertu ditzagun orain zeintzuk izan
diren gai horiek:
          -Beloa eramatearen alde zeudela, baina aurpegia
          erakusten duten beloen alde soilik, hau da, burka eta
          antzerakoen kontra. Zenbait arrazoi eman dituzte,
          baina aipagarriena seguritate faltarena izan da. Hau
          da, burkarekin doan pertsona bat, haren identitea
          deskubritzea oso zaila dela iruditzen zaie. Beste
          zenbait arrazoi aipatu duten arren (gizakien
          eskubideak      urratzen    dituela,  identitate   falta,
          matxista...), hori izan da denek aipatu duten bat.

        -Batzuek konpartitu izan duten beste iritzi bat, beloa
        kulturari lotuta dagoen objektu bat dela da. Argituz,
        bakoitzak nahi duena egiteko edota edozein erlijio
        jarraitzeko eskubidea duela, berdin duela zein
        herrialdetan     egon.   Honekin     adierazi    dute,
        herrialdearekiko lotura kulturala/erlijiosoa ez dela
        beharrezkoa.

        - Denek esan dute emakume musulmandarren
        erabakia dela beloa eramatea edo ez eramatea,
        azken finean behartuta ez badaude, haiek erabaki
        duten erabakia dela, guztiz errespetagarria den
        janzkera   dela.   Hala   ere,    ume     gazteekin,
        desberdintasun bat adierazi dute. Haien iritziz, ume
        batek ez du kontzientziarik horrelako erabakiak
        hartzeko eta hor diote, inposaturiko janzkera izan
daitekeela eta horrekin ez daude ados. Norberak
        hartu behar duen erabakia delako.

        - Ohituretaz hitz egiterakoan bat datoz esanez, guk
        haien ohiturak errespetatu behar ditugula, edozein
        herrialdetan gaudela, hortaz, ahiek ere errespetatu
        behar gaituzte, bai gure janzkeran eta ohituretan.

        -Lan arloan aritu gara hitz eta pitz eta honetan ere
        iritzi berdinekoak izan dira esanez, arlo publikoetan
        beste kultura edo erlijioduneko pertsonak aritzeari
        dagokionez, ez dela arazoa, kontrako iritzia adierazi
        digute, aberasteko aukera bezala azalduz.

Beste alde batetik, gai batzuetan iritzi desberdinekoak izan
dira elkarrizketatu ditugun pertsona hauek. Hurrengo gaietan
egon dira iritzi desberdinak:

     - Frantziako Gobernuak hartu duen erabakiaren
       inguruan bi iritzi kontrajarri azaldu dira. Batzuek beloa
       debekatzearen alde agertu dira, aldiz, beste batzuek
       aurka.
     - Beloa     eramatearen       aurka    dagoen      pertsona
       pentsamendu itxia duela uste dutenak elkarrizketatu
       ditugu. Hauek diote, ez duela zertan pertsona itxia
       izan behar beloa eramatearen kontra dagoena,
       beste ohitura batzuetarako irekia izan daitekeelako.
       Baina baita alderantziz pentsatzen dutenak ere
       elkarrizketatu ditugu, hau da, beste hauek pentsatzen
       dute beloa eramatearen aurka daudenak, oso
       pentsamendu itxikoak direla, beste kulturetako
       ohiturak eta janzkerak ez dituztelako errespetatzen.

Sakoneko elkarrizketetan aipatutako iritziak aztertu ondoren,
puntu nagusi orokor batzuk atera ditugu.
Alde batetik, konturatu gara erlijio musulmandarreko alde
txarrenak baino ez ditugula ezagutzen. Gizarte honetan uste
dugulako haiek behartuta eramaten dutela beloa eta kasu
askotan hori horrela ez da. Ez gara ohartzen beloa erabiltzen
dutela haiek hartutako erabaki baten ondorioz, ez behartuta
daudelako.

Bestetik, islam erlijioarekiko jarrera ezkorra daukagula esan
dezakegu, batez ere emakumeen eskubideak urratzen dituela
uste dugulako, matxismoa eta erlijioa bateratzen dugulako.
Orokorrean, uste dugu, erlijioaren hasieran, hau da, erlijioaren
oinarrian emakumeen eta gizonen artekoak maila berean
daudela, baina erlijio horren interpretazioan dago arazoa.
Erlijio musulmandarra gizon matxistek interpretatu dutelako eta
hori da gure gustukoa ez dena.

                                                    Janire Pérez
                                                     Leire López
                                            Eukene Galarraga
                                                   Amaia Moran
                                            Cristina Dañobeitia

More Related Content

Similar to Beloaren erabilera

Emakume eta gizonak, bai, baina XXI. mendekoak!!
Emakume eta gizonak, bai, baina XXI. mendekoak!!Emakume eta gizonak, bai, baina XXI. mendekoak!!
Emakume eta gizonak, bai, baina XXI. mendekoak!!amaiafilo
 
GURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZEN
GURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZENGURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZEN
GURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZENAnjaritoi Urnieta
 
Soziolinguistika Klusterra: Mahai ingurua HIZKUNTZA-IDENTITATEAK IDENTITATE B...
Soziolinguistika Klusterra: Mahai ingurua HIZKUNTZA-IDENTITATEAK IDENTITATE B...Soziolinguistika Klusterra: Mahai ingurua HIZKUNTZA-IDENTITATEAK IDENTITATE B...
Soziolinguistika Klusterra: Mahai ingurua HIZKUNTZA-IDENTITATEAK IDENTITATE B...Dr Igor Calzada, MBA, FeRSA
 
Informazioaren Gizartea eta Ikaskuntza Dialogikoak
Informazioaren Gizartea eta  Ikaskuntza DialogikoakInformazioaren Gizartea eta  Ikaskuntza Dialogikoak
Informazioaren Gizartea eta Ikaskuntza Dialogikoakdokumentatzaileak
 
Guia Euskera
Guia EuskeraGuia Euskera
Guia Euskeramarnegro
 
IKT aurkezpena
IKT aurkezpenaIKT aurkezpena
IKT aurkezpenanereehu
 
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak Irekitzen
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak IrekitzenIñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak Irekitzen
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak Irekitzenemun10
 
Zer dakigu kulturaz
Zer dakigu kulturazZer dakigu kulturaz
Zer dakigu kulturazIñaki Arana
 
Etika: programazio luzea
Etika: programazio luzeaEtika: programazio luzea
Etika: programazio luzeaAndeka
 
Aniztasuna eta aukera berdintasuna
Aniztasuna eta aukera berdintasunaAniztasuna eta aukera berdintasuna
Aniztasuna eta aukera berdintasunaLiiide
 

Similar to Beloaren erabilera (18)

Emakume eta gizonak, bai, baina XXI. mendekoak!!
Emakume eta gizonak, bai, baina XXI. mendekoak!!Emakume eta gizonak, bai, baina XXI. mendekoak!!
Emakume eta gizonak, bai, baina XXI. mendekoak!!
 
GURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZEN
GURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZENGURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZEN
GURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZEN
 
Soziolinguistika Klusterra: Mahai ingurua HIZKUNTZA-IDENTITATEAK IDENTITATE B...
Soziolinguistika Klusterra: Mahai ingurua HIZKUNTZA-IDENTITATEAK IDENTITATE B...Soziolinguistika Klusterra: Mahai ingurua HIZKUNTZA-IDENTITATEAK IDENTITATE B...
Soziolinguistika Klusterra: Mahai ingurua HIZKUNTZA-IDENTITATEAK IDENTITATE B...
 
4. eguna
4. eguna4. eguna
4. eguna
 
Homofobiaeusk
HomofobiaeuskHomofobiaeusk
Homofobiaeusk
 
4. eguna
4. eguna4. eguna
4. eguna
 
Informazioaren Gizartea eta Ikaskuntza Dialogikoak
Informazioaren Gizartea eta  Ikaskuntza DialogikoakInformazioaren Gizartea eta  Ikaskuntza Dialogikoak
Informazioaren Gizartea eta Ikaskuntza Dialogikoak
 
Guia Euskera
Guia EuskeraGuia Euskera
Guia Euskera
 
IKT aurkezpena
IKT aurkezpenaIKT aurkezpena
IKT aurkezpena
 
Aukera egitea zuzenketa
Aukera egitea zuzenketaAukera egitea zuzenketa
Aukera egitea zuzenketa
 
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak Irekitzen
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak IrekitzenIñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak Irekitzen
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak Irekitzen
 
Mnam (1)
Mnam (1)Mnam (1)
Mnam (1)
 
INFOR
INFORINFOR
INFOR
 
Zer dakigu kulturaz
Zer dakigu kulturazZer dakigu kulturaz
Zer dakigu kulturaz
 
Memoria partekatu baterantz lasarte
Memoria partekatu baterantz lasarteMemoria partekatu baterantz lasarte
Memoria partekatu baterantz lasarte
 
Etika: programazio luzea
Etika: programazio luzeaEtika: programazio luzea
Etika: programazio luzea
 
Ae.2
Ae.2Ae.2
Ae.2
 
Aniztasuna eta aukera berdintasuna
Aniztasuna eta aukera berdintasunaAniztasuna eta aukera berdintasuna
Aniztasuna eta aukera berdintasuna
 

Beloaren erabilera

  • 2. BELOAren erabilera Beloaren erabilerari buruzko lana egin behar izan dugu, sakoneko elkarrizketa metodoa erabiliz. Horretarako, zenbait galdera adostu genituen aukeraturiko pertsonak elkarrizketatzeko. Metodologiari dagokionez, esan beharra dago galderak aurretiaz erabaki genituela eta horiekin batera zenbait argazki edo bideo erabili genituen, horietaz baliatu gara elkarrizketatua informatzeko eta gaian hobeto kokatzeko. Elkarrizketak egin ondoren, elkarrizketatzaileak bildu gara eta bertan zenbait gai komentatu ditugu. Alde batetik, komentatu dugu sakoneko elkarrizketa egitean, informazioa biltzeko modu errazena grabagailua erabiltzea dela, baina konturatu gara, grabagailua erabiltzean elkarrizketatuak urduritu edota lotsatu egiten direla. Horregatik, guretzako erabilgarria den tresna hori elkarrizketatuarentzako traba bat izan litekeela konturatu gara. Beste alde batetik, sakoneko elkarrizketetan, elkarrizketatuak erabiltzen duen tonua galderak irakurtzerakoan oso erabakigarria izan daiteke, batez ere, tonu ezkorra agertzen zaionean elkarrizketatuari, elkarrizketatuak erantzuna defentsiba egoera batean eman ahal duelako, edota bestalde, duen benetako iritzia ezkutatu ahal duelako. Hala ere, aitortu behar dugu, zaila egin zaigula gure iritzia alde batera ustea, galderak egiterakoan egin ditugun keinuak kontuan harturik. Metodologiarekin bukatzeko, aipagarria iruditzen zaigu galdera batzuetan erabili dugun probokazioa, batez ere elkarrizkatua desorientatzeko eta momentuan duten
  • 3. pertzepzioa eta pentsaera ezagutzeko. Askok, aurretiaz zer esan nahiko luketen pentsatuta ekarriko luketela uste genuen, horregatik, prestakuntza horretatik irteten behartzeko egin ditugu galdera horiek, nahasteko eta honela momentuan pentsatzen dutena adierazteko. Elkarrizketatuen iritziak aztertu ondoren, konturatu gara gai batzuetan ados zeudela. Aztertu ditzagun orain zeintzuk izan diren gai horiek: -Beloa eramatearen alde zeudela, baina aurpegia erakusten duten beloen alde soilik, hau da, burka eta antzerakoen kontra. Zenbait arrazoi eman dituzte, baina aipagarriena seguritate faltarena izan da. Hau da, burkarekin doan pertsona bat, haren identitea deskubritzea oso zaila dela iruditzen zaie. Beste zenbait arrazoi aipatu duten arren (gizakien eskubideak urratzen dituela, identitate falta, matxista...), hori izan da denek aipatu duten bat. -Batzuek konpartitu izan duten beste iritzi bat, beloa kulturari lotuta dagoen objektu bat dela da. Argituz, bakoitzak nahi duena egiteko edota edozein erlijio jarraitzeko eskubidea duela, berdin duela zein herrialdetan egon. Honekin adierazi dute, herrialdearekiko lotura kulturala/erlijiosoa ez dela beharrezkoa. - Denek esan dute emakume musulmandarren erabakia dela beloa eramatea edo ez eramatea, azken finean behartuta ez badaude, haiek erabaki duten erabakia dela, guztiz errespetagarria den janzkera dela. Hala ere, ume gazteekin, desberdintasun bat adierazi dute. Haien iritziz, ume batek ez du kontzientziarik horrelako erabakiak hartzeko eta hor diote, inposaturiko janzkera izan
  • 4. daitekeela eta horrekin ez daude ados. Norberak hartu behar duen erabakia delako. - Ohituretaz hitz egiterakoan bat datoz esanez, guk haien ohiturak errespetatu behar ditugula, edozein herrialdetan gaudela, hortaz, ahiek ere errespetatu behar gaituzte, bai gure janzkeran eta ohituretan. -Lan arloan aritu gara hitz eta pitz eta honetan ere iritzi berdinekoak izan dira esanez, arlo publikoetan beste kultura edo erlijioduneko pertsonak aritzeari dagokionez, ez dela arazoa, kontrako iritzia adierazi digute, aberasteko aukera bezala azalduz. Beste alde batetik, gai batzuetan iritzi desberdinekoak izan dira elkarrizketatu ditugun pertsona hauek. Hurrengo gaietan egon dira iritzi desberdinak: - Frantziako Gobernuak hartu duen erabakiaren inguruan bi iritzi kontrajarri azaldu dira. Batzuek beloa debekatzearen alde agertu dira, aldiz, beste batzuek aurka. - Beloa eramatearen aurka dagoen pertsona pentsamendu itxia duela uste dutenak elkarrizketatu ditugu. Hauek diote, ez duela zertan pertsona itxia izan behar beloa eramatearen kontra dagoena, beste ohitura batzuetarako irekia izan daitekeelako. Baina baita alderantziz pentsatzen dutenak ere elkarrizketatu ditugu, hau da, beste hauek pentsatzen dute beloa eramatearen aurka daudenak, oso pentsamendu itxikoak direla, beste kulturetako ohiturak eta janzkerak ez dituztelako errespetatzen. Sakoneko elkarrizketetan aipatutako iritziak aztertu ondoren, puntu nagusi orokor batzuk atera ditugu.
  • 5. Alde batetik, konturatu gara erlijio musulmandarreko alde txarrenak baino ez ditugula ezagutzen. Gizarte honetan uste dugulako haiek behartuta eramaten dutela beloa eta kasu askotan hori horrela ez da. Ez gara ohartzen beloa erabiltzen dutela haiek hartutako erabaki baten ondorioz, ez behartuta daudelako. Bestetik, islam erlijioarekiko jarrera ezkorra daukagula esan dezakegu, batez ere emakumeen eskubideak urratzen dituela uste dugulako, matxismoa eta erlijioa bateratzen dugulako. Orokorrean, uste dugu, erlijioaren hasieran, hau da, erlijioaren oinarrian emakumeen eta gizonen artekoak maila berean daudela, baina erlijio horren interpretazioan dago arazoa. Erlijio musulmandarra gizon matxistek interpretatu dutelako eta hori da gure gustukoa ez dena. Janire Pérez Leire López Eukene Galarraga Amaia Moran Cristina Dañobeitia