SlideShare a Scribd company logo
1 of 28
Download to read offline
EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA
EMAKUMEENTZAKO GIDA
EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA
                             EMAKUMEENTZAKO GIDA
                                                   AURKEZPENA
                                                   BILBOKO UDALEKO BERDINTASUN, LANKIDETZA ETA HIRITARREN SAILETIK, EMAKUMEENTZAKO
                                                   GIDA hau aurkeztu nahi dizuegu, sexu-osasuna edo emakumeek bikote-harremanen esparruan
                                                   jasaten duten indarkeriaren prebentzioa bezalako gai garrantzitsuez informatzeko eta
                                                   sentsibilizatzeko asmoz. Gida hau, 2008ko azarotik EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA
                                                   programaren barnean aurrera eraman diren emakume-topaketei esker sortu ahal izan da.
                                                   Topaketa horietako dinamizatzaileek, osasun-agente gisa, gai horiei buruzko sentsibilizazio-
                                                   lan garrantzitsu bat egin dute eta hainbat jatorritako eta esparrutako emakumeengana iritsi
                                                   dira.

                                                   Gida honetan, emakumeon Maitasunaren kontzeptuaz eta hori bizitzeko eraz hitz eginez hasten
                                                   gara, guretzako oinarrizko gai bat baita eta sexualitatea eta bikote-harremanak bizitzeko
                                                   erarekin oso lotua baitago. Zenbait gako emango ditugu ulertu ahal izateko zergatik batzuetan
                                                   emakumeok geure buruaren eta geure osasunaren kontrako arriskuko jokabide batzuk hartzen
                                                   ditugun. Halaber, ezin genituen zenbait mito eta sinesmen alde batera utzi, emakume eta gizon
                                                   askok bikote-harremanei buruz pentsatzen dutena osatzen dutelako. Eta hori guztia, egokitutako
                                                   genero-rolekin eta kultura edo gizarte jakin baterako pertenentzia-identitateekin oso loturik.

                                                   Osasunaz hitz egiten dugunean, Gorputzaz hitz egin behar dugu, hura zaintzearen eta
                                                   ezagutzearen garrantziaz. Gida honetan gai horretaz aritzen gara eta baita gure osasuna
                                                   kudeatzeko garrantziaz ere, egunen batean ama izatea erabakitzen badugu, pausu hori
                                                   baldintzarik onenetan eta guk aukeratzen dugun unean eman dezagun. Horregatik, gure eskura
                                                   dauden metodo antisorgailuei buruz hitz egingo dugu zenbait ataletan.

                                                   Azken zatian indarkeriaz hitz egiten dugu. Emakumeek gizonekiko jasaten dituzten menpekotasun-
                                                   egoeren emaitza den indarkeriaz. Argiak izan nahi dugu egoera horietan nola jokatu behar den
                                                   azaltzeko orduan.

                                                   Bai sexualitatearen gaian, bai indarkeriaren gaian, sinesmen okerretan oinarritutako adierazpenak
                                                   egin ohi dira. Horietako batzuk aipatu nahi izan ditugu eta haiei erantzuna eman.

                                                   Azkenik, intereseko Zerbitzu eta Leku batzuen erreferentziak ematen ditugu, horiek behar izan
                                                   ditzaketen emakume guztientzat.

                                                   Espero dugu zuen gustukoa izatea eta erabilgarri aurkituko duzuela.

                                                   Nekane Alonso Santamaría




                         2
EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA
                                                                                                     EMAKUMEENTZAKO GIDA
ESKERRAK
Mila esker sentsibilizazio-programan parte hartu duten osasun-agenteei:

• Yuliana Calvo (bere inplikazioagatik), Lucie Valentine Gnonlonfoun (bere inplikazioagatik).
• Maria Elena Uyuli Bartolomé eta Roxana Prado (hitzaldietan izandako komunikazio-
  gaitasunagatik).
• Wilma Camacho, Adriana Sánchez, Ruth Salazar (euren deialdi-gaitasunagatik).
• Marta Eugenia Fernández (bere ekarpen artistikoagatik eta emandako edukiengatik), María
  Teresa Álvarez (jasotako mitoengatik).
• Nilse Benítez eta Nancy Penayo (euren deialdi-gaitasunagatik).
• Yeli Brigitte Nagbé eta Rosario García (euren interesagatik eta parte-hartzeagatik).
• Fang Xiao eta Jing Wei Xiang (kuku) (euren inplikazioagatik).
• Sumaya del Peral, Jamila López (emakume musulman gisa egindako ekarpenagatik).
• Henriette Yessibo, Fatima Djarra (sentsibilizazio-jarduerak antolatzen lehenengoak izateagatik).
• Saioa Luque (emakume gazteengana iristeagatik), Nilda Diarte eta Rina Rosario Rocha
  (euren parte-hartzeagatik).
• Clementine Baza (bere interesagatik).
• Encarni Fernández, Eliene Martin Do Santos (programan interesatzeagatik).
• Kenia Gonzáles, Yobeida Carolina, Diana Pérez, Marina Vidal, Nana Anete (prestakuntzan
  parte hartzeagatik).

Mila esker AUZOLAN MODULUKO Belen Bilbao eta Ana Fernándezi euren aholkularitza
profesionalagatik eta programan inplikatzeagatik.

Mila esker TAS-TAS IRRATI LIBREARI sentsibilizazio-iragarkiekin lagundu dutelako eta lagunduko
dutelako.

Eskerrak Irati Fernández Pujanari ere (Tesia : Maitasun erromantikoaren mitoa bikote barruko
genero-indarkeriaren arrisku-faktore gisa).

Eskerrik asko parte hartzeko interesa adierazi duten elkarte guztiei : MUNDUKO EMAKUMEAK-
BABEL, TXINAKO IKASKUNTZA ZENTROA, POSADA DE LOS ABRAZOS, ASOCOLVAS, ANGIRÛ
APYTEPE, SARTU, SUSTERRA, GALARAZI, BIDAYA ELKARTEA, CEAR-EUSKADI…

Ez ditut ahaztu nahi programan parte hartzeko eta lankidetza emateko interesa adierazi duten
emakume guztiak.

ESKERRIK ASKO ZUEI GUZTIOI




                                                                                                       3
EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA
                             EMAKUMEENTZAKO GIDA
                                                   AURKIBIDEA


                                                   1.   Zer da maitasuna?                                                  5

                                                   2.   Pertsonok ezin dugu maitasunaz hitz egin hau gabe...               5

                                                   3.   Maitasun Erromantikoaren Mitoak                                    6

                                                   4.   Maitasun Mitoen Ondorioak                                          8



                                                   5.   Sexualitateaz hitz egin dezagun                                    9

                                                   6.   Gure gorputza ezagutzen                                            9

                                                   7.   Emakumeen genitalak                                               10

                                                   8.   Geuk erabakitzen dugu gure gorputza nola erabili                  11

                                                   9.   Kontrazezpzioaz hitz egin dezagun                                 12

                                                   10. Zenbait Gomendio                                                   18

                                                   11. Mitoei Erantzuten                                                  19



                                                   12. Indarkeria Definitzen                                              21

                                                   13. Indarkeriaren zirkulua                                             22

                                                   14. Indarkeriaren kausak                                               23

                                                   15. Indarkeriaren zeinuak                                              23

                                                   16. Indarkeriaren ondorio ohikoenak                                    24

                                                   17. Sinesmen faltsuei erantzuten                                       24

                                                   18. Gure bikotekidearen indarkeria antzemateko adierazleak             25

                                                   19. Nora joan indarkeria jasaten baduzu                                26

                                                   20. Garrantzizko gaiak                                                 27

                                                   21. Emakumeen eskubideak bermatzeko intereseko telefonoak eta lekuak   27




                          4
EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA
                                                                                                        EMAKUMEENTZAKO GIDA
  ZER DA MAITASUNA?

     Maitasuna kontzeptu                  Maitasuna bizitzeko             Maitasuna aldatzen doan
  unibertsala da eta gutako              erak zenbait aldaketa              gizarte- eta kultura-
 guztiok sentitu dezakegu eta              izan ditu historian            egitura bat da eta gizarte-
hartaz hitz egin dezakegu, hura                  zehar.                       talde eta kultura
dugula edo ez dugula noizbait                                              bakoitzean esanahi bat
      nabaritu dugulako.                                                              du.


Pertsonon maitatzeko eta maitasuna bizitzeko           Pertsona guztiok dugu beharrezko maitatzea
      erak desberdinak izan ohi dira, bi               eta maita gaitzaten, afektuz komunikatzea,
     azpikulturatatik abiatzen garelako,               aintzatets eta balora gaitzaten eta norbaiti
   emakumeena eta gizonena alegia, eta                   eta zerbaiti lotuak egotea. Ez du zertan
   bakoitzak bere balioak eta rolak ditu.                          bikotekide bat izan.


Maitasuna, sentimendu multzo gisa ulertu behar da, baina baita pentsamendu multzo gisa ere.
  Maitasuna sentitzen da, baina hausnartu beharra dago ere. Bi alderdi horien arteko oreka,
emoziozko eta arrazoizko alderdien artekoa alegia, oinarrizkoa da osasungarria eta berdintasunezkoa
                              den maitasun-prozesu bat garatzeko.



  PERTSONOK EZIN DUGU MAITASUNAZ HITZ EGIN HAU GABE:

  GEURE BURUARI                                     B E S T E E N G A N D I K M A I TA S U N A
  MAITASUNA EMATEA                                  JASOTZEN ETA EMATEN JAKITEA

  • Geure buruari mimo txikiak ematen eta           • Norbera maitatzeak eta errespetatzeak
    egunero zaintzen has gaitezke: gustuko            beste pertsonak maitatzen eta
    dugun abesti bat entzutea, liburu bat             errespetatzen laguntzen dute.
    irakurtzea, gure oin nekatuetan masajea
                                                    • Autobalorazio txikia duten pertsonek,
    ematea, etab. Hau da, geure buruari
                                                      maitatzen zaienean, ez dute sinesten, eta
    denbora-tartetxo bat eskainiz.
                                                      une batetik bestera abandonatuko dituztela
                                                      espero dute, ez direlako baliotsuak
  • Geurekoitzat har gaitzaten beldur                 sentitzen.
    izateagatik, emakumeok, askotan, geure
    gorputza eta geure beharrak alde batera         • Geure buruaren pertzepzioa kanpora
    utzi ditugu eta ez dugu jakin geure burua         islatzen da eta bularrean “MEREZI DUT”
    ondo tratatzen eta errespetatzen. Hau da,         “EZ DUT MEREZI” dioen kartel bat
    ez dugu gure burua maitatu.                       eramango bagenu bezala da.

                                                    • Egoera horretan zaudenean oso erraza da
                                                      maitasuna eta arreta ematen dizun
                                                      pertsona batekiko menpekotasuna sortzea,
                                                      horiek oso dosi txikitan ematen baditu ere
                                                      eta baita indarkeriazko jarrerekin
                                                      tartekatzen badira ere.
                                                                                                        5
EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA
                             EMAKUMEENTZAKO GIDA
                                                    MAITASUN ERROMANTIKOAREN MITOAK
                                                    Mitoak gizartean partekatzen diren sinesmenak dira. Askotan gai bati buruzko ezjakintasunagatik
                                                    edo aurreiritziengatik sortzen dira. Ezin dira inoiz zientifikoki frogatu. Nahasgarriak eta
                                                    irrazionalak dira. Kultura guztiek dituzte euren mitoak eta sinesmenak.

                                                    Azterlanek frogatzen dutenaren arabera, mendebaldeko gizarteetan barneratuagoa dagoen
                                                    maitasun erromantikoari lotutako mitoek, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunezko
                                                    eta abusuzko harremanak legitimatzen dituzte eta indarkeria psikologikoaren adierazleak
                                                    ikustea oztopa dezakete ere. (Vázquez, Estébanez eta Cantera).




                                                   Ondoren maitasunarekin lotutako Mito ohikoenetako batzuk ikusiko ditugu, baina kontuan
                                                   hartu beharra dago askoz ere gehiago daudela:

                                                   • LARANJA ERDIAREN MITOA: 2 gizaki osatugabek, osatuko dituen euren beste erdia halabeharrez
                                                     aurkituko dutela dioen analisian oinarrituta dago.

                                                      Sinesmen horrek emakume asko erdi edo gizaki osatugabe gisa sentitzea eragin du; horrela,
                                                      predestinatuta duten euren beste erdia bilatzeko eta bikotea osatzeko beharra sentitzen
                                                      dute eta euren bizi-proiekturako aukera bakar edo hoberen gisa hautematen dute hori.

                                                   • JELOSKORTASUNAREN MITOA: Jeloskortasuna maitasunaren benetako zeinu bat dela
                                                     pentsatzean datza. Sinesmen horrekin abusuzko jarrerak justifikatzera iristen da batzuetan.

                                                      Jeloskortasuna, estalitako indarkeria mota bat da eta haren helburua bikotekidea menpean
                                                      izatea da eta ez maitatzea.

                                                   • BETIKO PASIOAREN MITOA: Harreman baten hasierako pasioa ez dela inoiz agortzen eta
                                                     betiko irauten duela pentsatzean datzan pentsamendu okerra da. Horrek frustrazioa eta
                                                     etsipena eragiten ditu.

                                                   • PAREKATZEAREN MITOA: Bikotea zerbait naturala eta unibertsala dela sinestea da. Gizarte-
                                                     arau bat da. Gatazkak sortzen dira arau horretatik desbideratzen diren jarreretan.

                           6
EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA
                                                                                                  EMAKUMEENTZAKO GIDA
• ERRUDUNTASUNAREN MITOA: Harreman bat amaitzen denean zeure errua dela pentsatzea
  da. Harremanean zuk huts egin duzula sinestea.

• AUKERAMENAREN MITOA: Geure sentimenduetan inongo kontrolik ez dugula pentsatzean
  datza eta, beraz, maitasuna, gure nahitik eta kontzientziatik kanpo dagoen zerbait bihurtzen
  dugu. Horren ondorio negatiboa da emakumeek euren bikotekidea ez dutela aukeratu behar
  pentsatzen dutela, halabeharrak haien ordez aukeratzen baitu.

• SAKRIFIZIOAREN MITOA: Horren arabera, maitasunak, zure desio, iritzi eta bizitza-
  proiektuetako askori zure bikotekidearengatik uko egin behar diezula esan nahi du. Mito
  horren alde perbertsoa da zure bikotekidearekiko menpekotasun-harreman bat sortzen
  duela eta, hura, beraz, egoera menperatzaile batean kokatzen da.

• GENERO ROLEN MITOA: Bikote-harremana perfektua izateko gizonei eta emakumeei atxikitzen
  ohi zaizkien jarrerak mantendu behar direla dioen sinesmena da. Harreman baten hasieran
  gizonak lehen pausoa eman behar duela eta emakumeak bikotean paper pasiboa izan behar
  duela bezalako kontzeptuak barne hartzen ditu. Emakumeak eta gizonak bikote-harremanean
  paper jakin bat betetzera behartuta egongo dira eta horrek emakumea gizonarekiko
  menpekotasun-egoera batean egotea eragiten du.

• SUFRIMENDUAREN MITOA: Sinesmen horren arabera, zenbat eta harremanean oztopo eta
  arazo gehiago egon, orduan eta ederragoa eta benetakoagoa da harremana. Mito horrek
  emakumeengan duen ondorioa, “BENETAN MAITATZEN ZAITUENAK NEGARRA ERAGINGO
  DIZU” dioen herri-sinesmenean oinarrituta dago.

   Sufrimendua maitasunaren elementu garrantzitsu bihurtzen da, maitatzen ikasteko sufritzen
   ikasi behar delako.

• KONTROLAREN MITOA: Gure bikotekideak asko kontrolatzen bagaitu asko maite gaituelako
  dela pentsatzea da. Horren ondorioz, abusuzko, jabetzazko eta jarraipenezko jarrerak onartzen
  dira.

   Maitasuna bizitzeko erak bikote-proiektua bideratzen du eta, hori, pertsona bakoitzarekin
   eta haren kulturarekin loturik dago. Horregatik komenigarria da gogoraraztea parekatze-
   estrategiak gizarte- eta kultura-testuinguruaren arabera ere desberdinak direla.




                                                                                                   7
EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA
                             EMAKUMEENTZAKO GIDA
                                                   MAITASUN MITOEN ONDORIOAK
                                                   Maitasun-mitoek emakumeengan dute eraginik handiena, sozializazio diferentzialaren ondorioz,
                                                   eta ondorengoa sinestarazten diete:

                                                   “Beste pertsona horrek” ematen die zentzua euren bizitzari,
                                                   Harreman bat haustea erabateko porrota da,
                                                   “Maitasunak dena ahal duenez” edozein zailtasun eramateko gai izan behar dute eta indarkeria
                                                   eta maitasuna bateragarriak direla pentsatzen amaitzen dute ere,
                                                   Jeloskortasuna maitasunaren seinale da, etab.




                                                   Eta emakumeok, afektuzko harremanak eta zaintza bermatu behar ditugunez, geure gorputza
                                                   eta osasuna ahazten ditugu azkenean.

                                                   Maitasun erromantikoak bultzatzen duen gorputz eta arima aritze horrek maitasunagatik
                                                   jasatea eragiten du. Eta emakumeen jasateko gaitasun horrek sarritan zapalkuntza-harremanak
                                                   sortzen ditu eta desberdintasunezko maitasun-harremanak naturalak bihurtzen dira.

                                                   Maitasunerako gehiegizko ilusioaren ondorioz emakume askok ikuspegi falta garatzen dute,
                                                   izan ere itxurazko maitasun-adierazpenak ematen zaizkien arren benetako abusuzko eta
                                                   desberdintasunezko egoerak bizitzen ari dira: kontrola, jeloskortasuna, maitasun-frogak, sexu-
                                                   harremanak izateko presioak, kritikak, etab.

                                                   Beraz, maitasun-eredu horrek bikotearen esparruan indarkeria-egoerak antzemateko askatasuna
                                                   eta ikuspegia kentzen dizkigu eta horrek oso ondorio kaltegarriak dakartza emakumearen
                                                   osasunerako.




                           8
EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA
                                                                                                EMAKUMEENTZAKO GIDA
SEXUALITATEAZ HITZ EGIN DEZAGUN
Giza sexualitatea, Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, honela definitzen da:

"Gizakiaren funtsezko alderdi bat, haren bizitzan zehar garatzen dena. Sexua, generoko
rolak eta identitateak, erotismoa, gozamena, intimitatea, ugalketa eta sexu-orientazioa
barne hartzen ditu. Pentsamenduen, fantasien, desioen, sinesmenen, jarreren, balioen,
jokabideen, jardueren, rolen eta pertsonen arteko harremanen bidez bizitzen eta adierazten
da. Sexualitateak dimentsio horiek guztiak barne har ditzake, hala ere ez dira beti guztiak
bizitzen edo adierazten. Sexualitatean hainbat faktoreren interakzioak eragiten du: faktore
biologikoak, psikologikoak, sozialak, ekonomikoak, politikoak, kulturalak, etikoak, legalak,
historikoak, erlijiosoak eta espiritualak."

Hortaz, giza sexualitatea ugalketarekin loturik egon daiteke edo ez. Horrela balitz haurrak
izateko plangintzari buruz hitz egin beharko genuke, hori, nahi den aukera bat izan dadin eta
ez inposatutako zerbait. Igaro gaitezen orain kontrazepzioaren gaira.


GURE GORPUTZA EZAGUTZEN
• AUTOAZTERKETA: Geure gorputz biluzia begiratzen eta ukitzen has gaitezke, haren sentsazioak
  eta aldaketak entzuteko eta harengandik informazioa lortzeko.

• Gure gorputza ezagutzea garrantzitsua da haren kontrola eramateko eta edozein anomalia
  prebenitzeko.

• Sexu-harremanak izan behar baditugu, oso garrantzitsua da sexu-transmisiozko
  gaixotasunetan pentsatzea eta gutako bakoitzarentzat egokiena den antisorgailua erabiltzea.
  Horretarako, GINEKOLOGOARENERA JOAN BEHAR DUGU.


                    “GEUK IZAN BEHAR DUGU PROTAGONISTAK
                       GEURE GORPUTZAREN EZAGUTZAN”




                                                                                                 9
EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA
                             EMAKUMEENTZAKO GIDA
                                                    EMAKUMEEN GENITALEN MORFOLOGIA
                                                    • VENUSEN MENDIA: Biloz estalita dagoen azalezko eta gantzezko kuxin bat da eta organo
                                                      genitalak babesteko balio du.

                                                    • KLITORIA: Baginaren azken herenaren (kanpokoena) nerbio-amaierak biltzen dituen bala
                                                      bat da. Emakumea sexualki kitzikatzen denean organo hori hazten da eta sentikorrago
                                                      bihurtzen da. Klitoriak plazerra ematen du sexu-harremanetan.

                                                    • URETRAREN IREKIGUNEA: Gernua ateratzen den irekigunea da.

                                                    • BAGINAREN SARGUNEA: Bagina kanpoaldearekin komunikatzen duen irekigunea da. Bagina,
                                                      tutu forma duen barrunbe “'birtuala” da. Birtuala dela esaten da, tutu horretako paretak
                                                      batera daudelako, elkarri atxikita, eta elastikotasun handia dutelako; horrela, zakila har
                                                      dezakete eta, erditzeko unean, barrutik umetokiaren lepoarekin komunikatuta egoteari
                                                      esker, erditze-kanala eraiki dezakete, fetua atera ahal izateko. Baginak nerbio ugari ditu
                                                      (eta hainbat nerbio-amaiera dituenez, oso sentikorra da) 2 edo 3 cm inguru dituen bere
                                                      ibilbidearen lehen herenean -kanpokoenean-. Eta oso inerbazio txikia du gainerako ibilbidean.

                                                    • EZPAIN HANDIAK ETA TXIKIAK: baginaren sarrera inguratzen dute.

                                                    • UZKIA: Hestea libratzeko irekigunea da.




                                                               VENUSEN MENDIA         KLITORIA
                                                                                                                                            KLITORIA



                                                                                                                                              1
                                                                                                                                              2
                                                                                                                                              3
                                                                                                                                              4
                                                                                                                                              5
                                                                                                                                              6
                                                                                                                                              7
                                                   BAGINAREN             UZKIAREN           URETRAREN
                                                   SARGUNEA              IREKIGUNEA         IREKIGUNEA

                                                                                                                        1. EZPAIN HANDIA
                                                                                                                        2. KLITORIA
                                                                                                                        3. EZPAIN TXIKIA
                                                                                                                        4. URETRAREN IREKIGUNEA
                                                                                                                        5. BAGINAREN IREKIGUNEA
                                                                                                                        6. BERTOLINIREN GLANDULAK
                                                                                                                        7. HIMENA

                           10
EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA
                                                                                                EMAKUMEENTZAKO GIDA
GEUK ERABAKITZEN DUGU GURE GORPUTZA NOLA ERABILI
Autoazterketak geure gorputzari eta haren erreakzioei beldurrik ez izaten eta gure organo
genitalei buruzko Mitoak eta Tabuak apurtzen laguntzen digu. Horiek eragin dute, eta eragiten
dute oraindik ere, emakume askok euren gorputza ez ezagutzea.

Gogora dezagun gure gorputza PLAZER iturri bat dela. Zenbat eta gehiago ezagutzen dugun,
orduan eta gehiago gozatuko dugu hartaz eta eskubide hori erabiltzen jakingo dugu, bakarrik
zein beste norbaitekin.




                                     ULER DEZAGUN
                                 Gure Gorputza Ezagutzeak

                              Plazerra sentitzea errazten digu

                               Geure buruarekin ondo egotea

Konplexuak alde batera uztea eta gure burua den bezala ONARTZEA, geure edertasunaz ohartuz


                         Norberarenganako Ziurtasuna Eskuratzea


                    Norberak maitasuna bizitzeko era berri bat sor dezan


       Emakume bakoitzak, gizaki bakoitzak, sexualitatea era bakar eta errepikaezin
                             batean bizi eta gozatzen du.


 Sexualitatean ez gaude dena probatzera behartuta baina horrek ez du eragotzi behar, hori,
                     beste pertsona batzuen aukera gisa ONARTZEA.

               BESTE PERTSONARENGANAKO ERRESPETUA OINARRIZKOA DA

                    GURE SEXUALITATEAZ BALIATZEA ESKUBIDE BAT DA
                                                                                                11
EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA
                             EMAKUMEENTZAKO GIDA
                                                   KONTRAZEPZIOAZ HITZ EGIN DEZAGUN

                                                   Haurduntza ekiditeko metodoak antzinatik ezagutzen dira. Egipton jada bazekiten haurduntza
                                                   nola ekidin eta hainbat metodo erabili izan dira gaur egungo metodo seguruak eta eraginkorrak
                                                   garatu arte.

                                                   XXI. mendeko metodo modernoek haurrak edukitzeko unerik egokiena aukeratzea ahalbidetzen
                                                   digute eta, baita ere, sexualitateaz bikotean gozatzea, une egokia ez denean haurdun gelditzeko
                                                   beldurrik izan gabe.

                                                   Has gaitezen gaur egun eskuragarri ditugun zenbait metodoz hitz egiten:

                                                   BARRERA METODOAK

                                                   GIZONENTZAKO PRESERBATIBOA / KONDOIA

                                                   ZER DA ETA NOLA JARTZEN DA?

                                                   Latexezko oso estalki fin bat da. Zakila tente
                                                   dagoenean jartzen da, koitoaren aurretik, eta
                                                   semena jasotzen du. Sexu-harremana hasi
                                                   aurretik jarri behar da.

                                                   Estutu preserbatiboaren punta (bilgailua) eta
                                                   zabaldu tente egon behar duen zakilean zehar
                                                   haren oinarriraino.

                                                   Utzi bilgailua libre eta airerik gabe, semena
                                                   kondoia hautsi gabe jaso ahal izan dezan.

                                                   Koitoa amaitu ondoren, preserbatiboa kendu
                                                   behar da zakilak tentetasuna galdu aurretik, eta
                                                   oinarritik heldu behar zaio baginaren barruan
                                                   gera ez dadin.

                                                   ABANTAILAK:

                                                   • Eskuratzeko erraza.
                                                   • Jartzeko erraza.
                                                   • % 86 eta 97 arteko eraginkortasuna du.
                                                   • GIB/HIESa eta SEXU TRANSMISIOZKO GAIXOTASUNAK eraginkortasunez prebenitzeko metodo
                                                     antisorgailu bakarra da, emakumeen preserbatiboarekin batera.
                                                   • Ez da kontrol medikorik behar.

                                                   DESABANTAILAK:

                                                   • Kondoia puskatzen bada metodoak huts egiten du.
                                                   • Sexu-harremanen naturaltasunean eragin dezake.

                        12
EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA
                                                                                                    EMAKUMEENTZAKO GIDA
EMAKUMEENTZAKO PRESERBATIBOA

ZER DA ETA NOLA JARTZEN DA?

Plastikozko poltsa gardena da, muturretan eraztun
bana duena. Baginako paretei egokitzen zaie eta
eiakulatutako semena jasotzen du.

Sexu-harremanaren aurretik jarri behar duzu.
Sartu baginaren barruan, eraztuna
preserbatiboaren kanpoaldetik hartuta.

Sartu atzamarra preserbatiboan, hura jartzen
bukatzeko, eta utzi kanpoko eraztuna kanpoan.
Koitoaren ondoren eman buelta pare bat kanpoko
eraztunari semena ez irteteko eta kendu.

ABANTAILAK:                                           DESABANTAILAK:

• Zeuk maneia eta kontrola dezakezu zure              • Hotsa egin dezake eta sexu-harremanak
  barrerako kontrazepzioa.                              oztopatu.
• HIESaren eta Sexu Transmisiozko beste               • Baliteke itxura oso diskretua ez izatea.
  Infekzio batzuen aurka babesten zaitu.




DIAFRAGMA

ZER DA?

Kautxuzko edo latexezko txano biribil bat da. Oso
malgua da eta baginaren hondoan jartzen da,
umetokiaren lepoa erabat estaltzeko. Horrela
espermatozoideak umetokiaren barnean sartzea
galarazten du.

NOLA ERABILTZEN DEN:

Osasun-zentroko pertsonalak zure neurria zein
den esango dizu eta nola jarri erakutsiko dizu.       ABANTAILAK:
Krema espermizida batekin erabili behar da, hori
diafragmaren bi alderdietan eta ertzetan              • Zeuk maneia eta kontrola dezakezu zure
zabalduz. Behin jarrita, uteroaren lepoa ondo           barrerako kontrazepzioa.
estalita dagoela ziurtatu beharko duzu.
                                                      DESABANTAILAK:
Koitoaren aurretik jarri behar da eta ezin da kendu
6-8 ordu igaro arte. Ondoz ondoko koito bat baino     • Ez zaitu HIESatik eta Sexu Transmisiozko
gehiago egiten bada, ez da kendu behar, baginan         beste Infekzioetatik babesten. Deskuidu-
zuzenean krema espermizida eman baizik.                 indizea altua da.

                                                                                                   13
EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA
                             EMAKUMEENTZAKO GIDA
                                                   METODO HORMONALAK
                                                   PILULA KONBINATUA

                                                   Bi hormonez (estrogenoa eta progestagenoa)
                                                   osatutako pastilla bat da. Horiek emakumeen
                                                   organismoak produzitutakoen oso antzekoak dira
                                                   eta, horrela, obulazioa galarazten da. Hainbat
                                                   pilula antisorgailu mota daude.

                                                   Zure medikuak gomendatuko dizu zuretzako
                                                   egokiena zein den edo metodo hori zure kasurako
                                                   egokia den.

                                                   Jarraibide bat dago pilula mota bakoitzaren arabera :
                                                   21 pilula : 21 egunez pilula bana hartzen duzu egunero eta 7 egunez deskantsatzen duzu.
                                                   22 pilula : 22 egunez pilula bana hartzen duzu egunero eta 6 egunez deskantsatzen duzu.
                                                   28 pilula : 28 egunez pilula bana hartzen duzu egunero eta ez duzu deskantsatzen.

                                                   ABANTAILAK:

                                                   • Ondo erabiltzen bada, ia % 100eko eraginkortasuna du.
                                                   • Hilekoaren minak murriztu ditzake eta zikloa erregulatu.
                                                   • Ez ditu sexu-harremanak oztopatzen.

                                                   DESABANTAILAK:

                                                   •   Egunero hartu behar duzu ordu berean, sexu-harremanak badituzu edo ez badituzu ere.
                                                   •   Eraginkortasuna txikitu daiteke gorakoa edo beherakoa baduzu.
                                                   •   Ezinbestekoa da medikuak adierazten dizkizun segimendu-azterketetara joatea.
                                                   •   Ez zaitu HIESaren edo Sexu Transmisiozko beste Infekzio batzuen aurka babesten.
                                                   •   Jasanezintasuna eta kontraindikazioak eragin ditzake. Osasun-zentroko pertsonalari
                                                       kontsultatu.


                                                   MINIPILULA

                                                   Pilula horrek hormona bakarra du obulazioa         ABANTAILAK:
                                                   galarazteko: progestagenoa. Egunero hartu behar
                                                   da, deskantsurik gabe.                             • Edoskitzaroan dauden emakumeei
                                                                                                        aholkatzen zaien pilula bakarra da.
                                                                                                      • Pilula konbinatuak dituen abantaila
                                                                                                        berberak.

                                                                                                      DESABANTAILAK:

                                                                                                      • Zure odol-jarioa aldakorragoa izan daiteke.
                                                                                                      • Pilula konbinatuak dituen desabantaila
                                                                                                        berberak.

                            14
EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA
                                                                                                  EMAKUMEENTZAKO GIDA
AZAL AZPIKO INPLANTEA

Plastikozko hagatxo bat edo bi hagatxo malgu
dira eta besoko azalaren azpian jartzen dira
(goiko partean).

Inplanteak hormona bat (prostagenoa) askatzen
du oso dosi txikitan.

3 eta 5 urte bitartean iraun dezake, produktuaren
arabera.

NOLA ERABILTZEN DEN:                                  DESABANTAILAK:
Pertsonal medikoak inplantea sartzen dizu besoko      • Zure odol-jarioa aldakorragoa izan
goiko partean. 3 eta 5 urte bitarteko denbora           daiteke.
igarotakoan, kendu egiten da, berri bat jartzeko.
Edozein unetan ken daiteke.                           • Pertsonal medikoak sartu eta kendu
                                                        behar du.
ABANTAILAK:                                           • 160 ¤ inguru balio du.
                                                      • 2 hagatxokoa finantzatuta dago (Galdetu
• Edoskitzaroan erabil daiteke.                         pertsonal medikoari).



ANTISORGAILU HORMONAL INJEKTAGARRIAK

Bi eratan eskura daitezke, hilekoa eta hiruhilekoa.

Hileko injektagarria antisorgailu konbinatua da,
bi hormona (estrogenoa eta gestagenoa) baititu;
beraz, pilularen antzeko eran funtzionatzen du.

Hiruhileko injektagarriak hormona bakarra du
(gestagenoa) eta, beraz, minipilularen antzeko
eran funtzionatzen du.

Oso metodo eraginkorrak dira baina, beste metodo hormonalekin gertatzen den bezala, pertsonal
medikoaren kontseilua behar da, erabiltzea egokia den erabakitzeko.

                                                                                                  15
EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA
                             EMAKUMEENTZAKO GIDA   HILEKO ERAZTUNA

                                                   Plastikozko eraztun bat da, malgua, leuna eta
                                                   gardena, eta baginan jartzen da. Pilula
                                                   antisorgailuaren antzeko hormonak ditu.

                                                   Eraztuna poro txiki batzuen bidez medikamentua
                                                   askatzen doa eta baginako mukosak hura
                                                   xurgatzen du.

                                                   Pilularen eraginkortasun eta albo-ondorio
                                                   berberak ditu.

                                                   NOLA ERABILTZEN DEN
                                                                                                       ABANTAILAK:
                                                   Baginan sartzen da, tanpoi bat bezala, zikloa
                                                   hasten denetik 5-7 egunera (gogoratu zikloa         • Erosotasuna. Hilean behin bakarrik. Pilula
                                                   menstruazioaren lehen egunarekin hasten dela          konbinatuaren abantaila berberak.
                                                   eta ondorengo menstruazioa hasi aurreko egunera
                                                   arte irauten duela).                                DESABANTAILAK:

                                                   Eraztuna barruan uzten dugu 21 egunez; denbora      • Pilula konbinatuaren desabantaila
                                                   hori igarotakoan, kendu eta 7 egunez deskantsatu      berberak. Ez zaitu HIESaren edo Sexu
                                                   behar da, menstruazioa izateko, eta, ondoren,         Transmisiozko beste Infekzioen aurka
                                                   berri bat sartuko dugu.                               babesten.


                                                   ADABAKI ANTISORGAILUA

                                                   Ipurmasailean, abdomenean, besoan edo
                                                   bizkarrean, azalaren gainean jarri beharreko
                                                   adabaki bat da. Adabakiak, azalaren bidez
                                                   xurgatzen diren hormonak askatzen ditu obulazioa
                                                   galarazteko.

                                                   NOLA ERABILTZEN DEN:

                                                   Adabaki bakoitza astebetez erabili behar da.
                                                   Astebetez erabili ondoren kendu eta beste adabaki
                                                   bat jarri behar da azaleko beste leku batean.
                                                   Gauza bera egiten da 3 astez. Laugarren astean
                                                   adabakia kendu eta 7 egunez deskantsatu behar
                                                   da menstruazioa izateko. Azalak garbi eta lehor
                                                   egon behar du. Egunero ziurtatu behar da ondo
                                                   jarrita dagoela.
                                                                                                       DESABANTAILAK:
                                                   ABANTAILAK:
                                                                                                       • Pilula konbinatuak dituen berberak, baina
                                                   • Pilula konbinatuak dituen berberak eta,             ez da hain diskretua. Ez zaitu HIESaren
                                                     gorakoa edo beherakoa izanda ere, berdin            edo Sexu Transmisiozko beste Infekzioen
                                                     babesten du.                                        aurka babesten.

                         16
EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA
                                                                                                      EMAKUMEENTZAKO GIDA
UMETOKI BARNEKO GAILUA (UBG)

UBGa, motaren arabera kobrezko haria edo
hormonak izan ditzakeen plastikozko gailu bat da.
“T” edo aingura forma du umetoki-barrunbera
doitzeko.

Kobrezko UBGa, espermatozoideak umetokiaren
barnetik igarotzea zailtzen du, ernalketa
galarazteko. Hormonadun UBGa progestagenoa
askatzen du progresiboki eta menstruazio-odolaren     DESABANTAILAK:
kantitatea murrizten du. 3 eta 5 urte bitartean
balio du.                                             • Noizbait espontaneoki kanporatu daiteke.
                                                      • Pertsonal medikoak sartu eta atera behar
NOLA JARTZEN DEN:                                       du.
                                                      • Menstruazio ugariak eta mingarriak sor
Ginekologoak jarriko du, hobe menstruazio-garaian,
                                                        ditzake.
horrela umetokiaren lepoa irekiagoa baitago eta
haurdun ez zaudela ziurta daiteke.                    • Kobreari alergia diotenei kontraindikatzen
                                                        zaie eta beste kontraindikazio batzuk ere
ABANTAILAK:                                             sor ditzake.
                                                      • Menstruazio irregularrak.
• Eraginkortasun handia.                              • Ez zaitu HIESaren edo Sexu Transmisiozko
• Ezin da ahaztu.                                       beste Infekzioen aurka babesten.


BESTE METODO BATZUK
BASEKTOMIA
                                                      LEHEN

Anestesia lokalarekin egiten den ebakuntza
kirurgiko txiki bat da eta hodi deferenteak moztean
datza, eiakulazioan espermatozoideak kanpora
irten ez daitezen. Ez dira beharrezkoak ez
ospitalizazioa ez anestesia orokorra, beraz,
arriskuak txikiak dira. Metodo horren
eraginkortasuna % 100etik gertu dago.


                                                                                         ONDOREN


                                                      TRONPEN LOTURA

 LEHEN                                   ONDOREN      Ebakuntza kirurgiko erraza da baina
                                                      kirurgiaren eta anestesia orokorraren
Zer gertatzen da basektomiaren ondoren?               arriskuak ditu. Ebakuntza horretan Falopioren
Ebakuntzak ez du eraginik gizonen sexu-               tronpak mozten eta/edo lotzen dira, horrela
gaitasunean, beraz sexu-harremanek aurretik           obulua obulutegitik umetokira iristea
bezala jarraituko dute; sexu-desira eta eiakulazio-   galarazteko. Metodo atzeraezina da. Haren
prozesua ez dira inolaz ere aldatuko.                 eraginkortasuna % 100etik gertu dago.

                                                                                                      17
EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA
                             EMAKUMEENTZAKO GIDA
                                                    LARRIALDIETAN BAKARRIK
                                                    HURRENGO EGUNEKO PILULA

                                                    Ez da ohituraz hartu behar. Erabilitako metodoak
                                                    huts egin duenean bakarrik hartzea gomendatzen
                                                    da. Adibidez, preserbatiboa puskatzen bada, sexu-
                                                    eraso baten ondoren edo beste kasu batzuetan.

                                                    NOLA ERABILTZEN DEN:

                                                    Babesik gabeko sexu-harremanetik 72 ordu igaro       DESABANTAILAK:
                                                    aurretik hartu behar da. Zenbat eta lehenago
                                                    hartu, orduan eta handiagoa izango da                • Beste metodo batzuek baino askoz ere
                                                                                                           eraginkortasun txikiagoa du.
                                                    eraginkortasuna. Hobe lehen 24 orduetan hartzea.
                                                                                                         • Ez du ez HIESa ez sexu-transmisiozko
                                                    Errezeta behar da edo medikuntzako profesional         beste infekzioak prebenitzen.
                                                    batek eman behar du.
                                                                                                         GAUR EGUN DOHAINIK ETA ERREZETARIK
                                                                                                         GABE EMATEN DA OSASUN ZENTROETAN
                                                    ABANTAILAK:                                          (ANBULATORIOETARA JOAN) ETA FAMILIA
                                                                                                         PLANGINTZAKO MODULUETAN ETA
                                                    • Sor litezkeen haurduntzen %85 galarazten           AURREIKUSTEN DA IRAILETIK AURRERA
                                                      ditu. Argitu beharra dago EZ DELA ABORTU           PILULA HORI FARMAZIETAN ERE SALDUKO
                                                      METODO BAT.                                        DELA (ORDAINDUZ).


                                                    ZENBAIT GOMENDIO


                                                    Ez izan lotsarik. Azaldu zure         Pilula antisorgailuak,      Preserbatiboa ez den metodo
                                                   medikuari nola sentitzen zaren             ondo erabilita,          bat erabili aurretik ziurta
                                                   eta eskatu kezkatzen zaituenari       haurduntza prebenituko         zaitez zure bikotekidea
                                                   buruz aholkatzea. Garrantzitsua                 dizu.              seropositiboa ez dela. Hori
                                                   da lehenbailehen joan zaitezen                                     egiaztatzeko anbulatoriora
                                                        ondoezen bat baduzu.                                           (bertan proba doakoa da)
                                                                                           Preserbatiboak dira          edo udalerriko farmazia
                                                                                            HIESatik babesten             batera joan daiteke.
                                                                                            zaituzten metodo
                                                    Zoaz anbulatoriora osasun
                                                                                                bakarrak.
                                                   arazoren bat duzunean. Mina
                                                      jasan ezin baduzu, zoaz
                                                     larrialdietako zerbitzura.
                                                                                         Pilula hartzeak ez zaitu
                                                                                          HIESatik babestuko.
                                                   Metodo antisorgailu asko daude;
                                                    aukeratu zuretzat egokiena
                                                       dena. Zoaz dagokizun                Pilulak ez zaitu sexu
                                                     anbulatorioko edo familia            transmisiozko inongo
                                                    plangintzako moduluko zure               gaixotasunetatik
                                                       ginekologoarengana.                       babesten.

                           18
EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA
                                                                                                    EMAKUMEENTZAKO GIDA
MITOEI ERANTZUTEN
Sexuaren gaian hainbat eta hainbat mito edo sinesmen faltsu daude eta, horien erruz, nahastuta
sentitzen gara eta gure osasunaren kontrako jarduera arriskutsuak egiten ditugu.

HILEKOARI / MENSTRUAZIOARI BURUZ:

Normala al da menstruazio-garaian odol-koagulu
handiak baditut?

• Koagulu handiek odol-jarioa oso ugaria dela
  esan nahi dute. Odol-jarioak egun asko irauten
  badu eta kantitate handikoa bada, anemia sor
  liteke. Medikuari kontsultatu behar zaio, kausa
  zein den ikusi eta odol-jarioa murrizten saiatu.
• Ohikoa da pentsatzea txarra dela menstruazioan
  odol gutxi ateratzea, baina benetan askoz
  kaltegarriagoa da odol asko ateratzea, ahulezia
  eragiten baitu.

Txarra da dutxatzea eta burua garbitzea
menstruazioa mozten delako?

• Ez da ez txarra ez ona. Ez da ezer gertatzen.

Alka-Seltzer ur epelarekin baraurik hartzeak
menstruazioa itzultzea eragiten du atzerapena
badut?

• Ez. Deshidratazioa eragiten du eta, haurdun
  egonez gero, ez luke etengo. Fetuari kalteak
  eragingo lizkioke.



GIB-ARI BURUZ:

Har al daiteke HIESa musu baten bidez ahoan zauri bat badut eta/edo ahoan semena
erortzen bazait?

• Galdera horren aurrean ulertzen dugu aho-sexuko jarduera bat dagoela. Kasu horretan
  posible da, bai, nahiz eta arriskua bagina- edo uzki-koitoan baino txikiagoa den. Garrantzitsua
  da jakitea zein egoeratan gauden HIESari eta sexu-transmisiozko beste gaixotasunei
  dagokienez, edozein motatako harremanik izan baino lehen. Edozein motatako jarduerak
  egin daitezke baina betiere prebentzio-metodoak erabilita (emakumeen eta gizonen
  preserbatiboak).
• Argitu behar da hiru jariakinek transmititzen dutela HIESaren birusa: ODOLAK, SEMENAK
  eta BAGINA JARIAKINEK.
• Malkoek, txistuak, izerdiak, gernuak eta gorozkiek ez dute HIESaren birusa transmititzen.
• Argi eduki behar da: musu batengatik ez dizute GIBa kutsatuko.

                                                                                                    19
EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA
                             EMAKUMEENTZAKO GIDA




                                                   PLAZERRARI BURUZ:

                                                   Masturbazioa nerabeentzako jarduera bat da bakarrik?

                                                   • Ez. Masturbazioaz hitz egiten dugunean, sexu-plazerra lortzeko helburuz organo genitalak
                                                     estimulatzeaz ari gara. Edozein adinetan egin daiteke. Garrantzitsua da pertsona bakoitza
                                                     bere gorputza era horretan ezagutzen ikastea. Horrela, sexu-harremanak ditugunean, plazer
                                                     handiena sortzen diguten gorputz-atalak zein diren adierazi ahal izango dugu.

                                                   Jakin al dezaket orgasmo batek zenbat irauten duen?

                                                   • Orgasmoa gizakiaren sexu-erantzunaren azken faseetako bat litzateke. Orgasmoan,
                                                     pultsazioak eta arnasketa frekuentziarik eta intentsitaterik handienetara iristen dira, gihar-
                                                     tentsio handia sortzen da eta eremu uzki-genitala uzkurtzen da. Emakumeen kasuan,
                                                     orgasmoa, klitorian eta baginan sor daiteke eta, gizonen kasuan, zakilean eta prostatan.
                                                     Iraupenari dagokionez, segundo batzuk irauten du eta kopurua, iraupena eta intentsitatea
                                                     alda daitezke harreman batetik bestera. Gizonengan, fasea eiakulazioarekin (zakiletik
                                                     semena ateratzea) amaitzen da eta, emakumeengan, eiakulazio likido bat gerta liteke
                                                     (uretraren bidez botatzen den likido argi edo esne-itxurako bat). Badirudi hori G puntuarekin
                                                     (pubisaren hezurraren atzean eta uretraren inguruan kokatutako eremu genitaleko zona)
                                                     loturik dagoela.

                                                   SEXU HEZKUNTZARI BURUZ:

                                                   Sexu-hezkuntzak nerabeek sexu-harremanak lehenago izatea bultzatzen du?

                                                   • OMEaren arabera, sexu-hezkuntzak ez du bultzatzen sexu-jarduera handiago bat izatea edo
                                                     hura lehenago gertatzea. Sexu-harremanak atzeratzeko gaitasuna eman diezaieke gazteei
                                                     eta antisorgailuen erabilera handitu dezake.




                           20
EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA
                                                                                                 EMAKUMEENTZAKO GIDA
METODO ANTISORGAILUEI BURUZ:

Seguruagoa al da bi preserbatibo jartzea baten ordez?

• Guztiz kontrakoa. Kondoia apurtzeko arrisku handiagoa dago, bien arteko marruskaduraren
  eraginez.

Kanpoan hustea edo erritmoaren metodoa eraginkorrak al dira haurdun ez gelditzeko?

• Ez da eraginkorra. Izan ere, asko huts egiten ari den metodo bat da: aldien % 50en. “Egun
  finkoena” izeneko metodo bat dago eta ziklo baten 8. eta 19. egunen artean babesik gabeko
  harremanik ez izatean datza. Menstruazio-zikloa menstruazioaren lehen egunetik hurrengo
  menstruazioaren lehen egunera doa eta 26 eta 32 egun bitartean iraun dezake. OMEk %
  95eko eraginkortasuna ematen dio metodo horri, baina OSO ONDO ERABILI BEHAR DA.

GENITALEN HIGIENEARI BURUZ:

Ura eta xaboi neutroak erabili behar ditugu.
Ez itzazu inoiz perfumatu, infekzioak eragin baitaitezke.

Bagina farmazian saldutako produktuekin edo xaboiarekin garbitzea haurduntza prebenitzeko
metodo eraginkor bat da?

• Ez. Ez da inolaz ere eraginkorra.

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA DEFINITZEN

Gaur egun hainbat kontzeptu erabiltzen ari dira sexu arrazoiengatik emakumeen aurka hainbat
eratan eragiten den indarkeriaren fenomenoaz hitz egiteko. Nahasketa terminologikoak ekiditeko
EMAKUNDEk EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAZ hitz egitea proposatzen du. Definizioa,
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean jasoa dago:

Sexuaren ziozko edozein ekintza bortitz joko da emakumeen aurkako indarkeriatzat, baldin eta
ekintza horrek emakumeari kalte fisiko, sexual edo psikologikoa edo sufrimendua ekartzen
badio edo ekar badiezaioke. Jokaera horien artean sartuko dira emakumea ekintza horiek
egitearekin mehatxatzea, hertsapenak egitea edo askatasuna arbitrarioki kentzea, bizitza
publikoan edo pribatuan.

Bikotearen barruko indarkeria, edozein eratan adierazita ere, DELITU bat da eta salatu beharra
dago. Hala ere, hainbat azterketak diote emakumeak batez beste 7 eta 10 urte bitartean
itxaroten duela salaketa egin aurretik. 1980an Nazio Batuen Erakundeak emakumeen aurkako
indarkeria munduko krimen estalirik ohikoena dela onartu zuen.




                                                                                                 21
EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA
                             EMAKUMEENTZAKO GIDA
                                                   INDARKERIAREN ZIRKULUA

                                                   Bat-batean gertatzen denean, indarkeria prozesu zirkular batean adierazten da, gutxi gorabehera
                                                   ordena berarekin.

                                                   Eraso Fasea

                                                   • Nolabaiteko tratu txarren bat gertatzen da.
                                                   • Fisikoa, sexuala edo psikologiko-emozionala.

                                                   Damutasun eta Kontziliazio Fasea

                                                   • Erasotzaileak barkamena eskatzen du.
                                                   • Biktimak barkatzen du.

                                                   Tentsio Fasea

                                                   • Liskarrak hasten dira.
                                                   • Familia- edo bizikidetza-giroan tentsioa sortzen da berriz ere.




                                                      INDARKERIAREN ZIRKULUA

                                                      • INTENTSITATEA HAZTEN DA
                                                      • FASEEN ARTEKO DENBORA - TARTEA TXIKITZEN DA




                                                      ERASO FASEA                DENBORAREKIN ZIRKULUA                      EZTEI BIDAIAKO FASEA
                                                                                   OLDARKORRAGOA ETA
                                                                                 OHIKOAGOA BIHURTZEN DA



                                                                                          TENTSIO FASEA




                                                   Indarkeria-egoeren konplexutasuna ulertu behar dugu eta jakin, sarritan, erasotzen zaituen
                                                   bikotekide batekin harremana mantentzen dela, erasotzen zaituen pertsona, aldi berean mimozko
                                                   eta maitasunezko jokaerak dituen pertsona berbera delako. Mitoak barneratuak izatea,
                                                   menpekotasun-egoerak eta indarkeria-adierazpenen sotiltasuna, bikote-harremanak ez hausteko
                                                   arrazoietako batzuk dira.

                           22
EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA
                                                                                                    EMAKUMEENTZAKO GIDA
INDARKERIAREN KAUSAK

HAINBAT TEORIAK AZALTZEN DUTE INDARKERIA HARREMAN BATEN SORRERA

Haietatik guztietatik, delitu-egintzaren benetako kausa, erroa edo jatorria soziokulturala
dela dioena hartu nahi dugu, horrek bakarrik adierazten baitu, indarkeria, sistema osoari
dagokion egiturazko arazo baten emaitza dela: emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren
emaitza, alegia. Genero-indarkeria, batzuen eta besteen arteko desberdintasun politikoaren,
ekonomikoaren, sozialaren eta kulturalaren ondoriorik muturrekoentzat, handientzat eta
perbertsoentzat ulertzen da. Genero-arazo baten eta botere-desoreka baten emaitza da, genero
bati, hots gizonezkoenari, lehentasuna, gehiegizko balioa, nabarmentasuna, prestigioa eta
pribilegioak ematen baitzaizkio, emakumezko generoaren kalterako, hau da, munduko biztanleria
guztiaren erdiaren kalterako. Teoria horrek azaltzen du nola harreman batean, indarkeria, prozesu
oso baten emaitza gisa sortzen den, non rol bereiziak, lanaren sexu bidezko banaketa, bidezkoa
ez den denboren eta espazioen banaketa, erabakitzeko boterearen desoreka, etab, ezartzen
doazen. Eredu horren arabera, emakumearen menpekotasuna bikotearen barruan, emakumezkoek
gizartean bizi duten zapalketaren isla da eta hezkuntza sexistak eta gizarte-eragileek
emakumezkoen eta gizonezkoen identitateak bultzatzearen, legitimatzearen eta normaltzearen
ondorio, eta ez dago erasotzailearen pertsonalitateari edo esperientzia indibidualei atxikia.




INDARKERIAREN ZEINUAK
Fisikoa

• Kolpe batetik hilketa batera doa.

Ekonomikoa eta soziala

• Diruaren erabateko kontrola.
• Ahozko indarkeria jendaurrean.
• Kanpo-harremanen eta jardueren kontrola.

Psikologikoa edo emoziozkoa

• Irainak, ahozko isekak eta mehatxuak.
• Balio sentimentaleko objektuak apurtzea eta etxeko animaliak gaizki tratatzea.

Sexuala

• Borondatearen kontra sexu-harremanak izatera behartzea.
• Exhibizionismoa, hitz lizunak, zirriak, jazarpena eta, horietatik larriena: bortxaketa.

                                                                                                    23
EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA
                             EMAKUMEENTZAKO GIDA
                                                   INDARKERIAREN ONDORIO OHIKOENAK

                                                   Arazo fisikoak

                                                   • Min kronikoak.
                                                   • Nahi gabeko haurduntzak.
                                                   • Lesioak eta heriotza.

                                                   Arazo psikologikoak

                                                   • Depresioa, antsietatea, insomnioa, jatearen nahasmendua.
                                                   • Trauma-ondoko estresa.
                                                   • Alkohol- edo droga-abusua eta suizidioa.

                                                   Arazo sozialak

                                                   • Inkomunikazioa eta isolamendua.
                                                   • Gizarte-kostu handia: sanitarioa, poliziala, judiziala eta gizarte-zerbitzuak.

                                                   SINISMEN FALTSUEI ERANTZUTEN

                                                   PAPERIK EZ BADUT ETA INDARKERIAREN BIKTIMA NAIZELA SALATZEN BADUT,
                                                   ESPAINIATIK BOTA NAZEKETE

                                                   BAI: Polizia Nazionalean salatzen badut.

                                                   EZ: Bilboko Udaltzaingoan edo Ertzaintzaren komisarian salatzen badut. Berehalako babesa
                                                   behar baduzu deitu 112-ra.

                                                   EMAKUME MUSULMANEK JASATEN DUTE GEHIEN INDARKERIA

                                                   EZ: Datuek frogatzen digute emakume guztiok, emakume izateagatik, indarkeriaren biktima
                                                   izan gaitezkeela. Indarkeria hainbat eratan adierazten da eta neurri batean edo bestean
                                                   gizarteen eta kulturen arabera.

                                                   Askotan, sinesmen faltsu horrengatik, islama indarkeria egotearen erruduntzat hartzen da.
                                                   Beste erlijio batzuek bezala, judaismoak edo kristautasunak kasu, islamak ere ez du indarkeria
                                                   emakumeen aurka erabiltzea justifikatzen. Desberdintasunaren jatorria, dagoen
                                                   desberdintasunezko gizarte-egituran oinarritzen da, kulturek tradizioen, usadioen eta ohituren
                                                   bidez mantendu dutena eta, horregatik, historian zehar emakumeen aurkako indarkeria ezarri
                                                   eta normaldu da.

                                                   INDARKERIA JASATEN DUTEN EMAKUME BATZUK MASOKISTAK DIRA,
                                                   HAIEN BIKOTEKIDEEK EGURRA EMATEA GUSTATZEN ZAIE ETA

                                                   EZ: Indarkeria jasaten duten emakumeak oso egoera konplexu batean daude eta, egoera hori,
                                                   sarritan, ulertzeko zaila da. Erasotzailearekiko harremana hausteko beste pertsona batzuen
                                                   laguntza behar du gehienetan: bizilagunena, lagunena edo profesionalena, egoera salatzera
                                                   ausartzeko.

                          24
EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA
                                                                                                 EMAKUMEENTZAKO GIDA
HAUSNARTU ZURE BIKOTE HARREMANEAN ONDORENGO EGOERAK BIZI DITUZUN
(ADIERAZLE BATZUK DIRA):

• Zure bikotekideak zure iritziak garrantzirik ez duela esaten du sarritan.
• Zure bikotekideak eta zuk ez dituzue inoiz harremanak era berean hartzen.
• Zure bikotekideak gehiegizko jeloskortasuna adierazten du eta zure mugikorra eta gizarte-
  harremanak kontrolatzen ditu.
• Zure bikotekideak zure lagunengandik isolatu nahi zaitu.
• Zure bikotekideak gehiegi babesten zaitu, hainbat gauzatan haren menpeko izan zaitezen.
• Zure bikotekideak autoestimu txikia, segurtasunik eza eta konplexuak ditu eta, horregatik,
  balioa kentzen dizu, hori konpentsatzeko eta zu baino gehiago sentitzeko.
• Zure bikotekideak denbora guztian zure gorputza, janzkera, pentsaera edo zaletasunak
  kritikatzen ditu edota gizen edo argal zaudela, itsusia zarela edo zerbait aldatu behar
  duzula esaten dizu.
• Zure bikotekideak denbora guztian esaten dizu ez duzula ideiarik ezertaz edo isiltzeko edota
  jendaurrean barregarri uzten zaitu, esanez: zer jakingo duzu zuk horri buruz? etab.




• Zure bikotekideak xantaia egiten dizu, isilik gelditzen da, une oro nahi duena lortzen ez
  badu.
• Zure bikotekideak sexu-harremanak noiz izan inposatzen dizu beti edo zein jarreratan egin
  behar duzuen erabakitzen du.
• Zure bikotekideak sexu-harremanak preserbatiborik gabe izatea inposatzen dizu.
• Zure bikotekideak jarrera matxista eta errespetugabea du emakumeei dagokienez orokorrean.
• Zure inguruko pertsonek (lagunak, familia, ezagunak) zure bikotekideak nola tratatzen
  zaituen gustatzen ez zaiela adierazten dizute, errespeturik ez dizula jotzen dutelako.
• Zure bikotekideak iraintzen zaitu, bultzatzen zaitu, zaplaztekoak ematen dizkizu edo
  axolagabetasunez begiratzen zaitu, dosi txikitan bada ere.
• Zure bikotekideak aurretik fisikoki, sexualki eta psikologikoki jada eraso egin dizu.

ZURE ERANTZUNA BAIEZKOA BADA, EGOERA HORIEK ETENGABE BIZI DITUZULAKO, BILATU
IRTENBIDEA
Iturria: Julia Romero (GALARAZI ELKARTEA) aterakina
(Gida honetan horretarako beharrezko informazioa ematen dizugu)

                                                                                                 25
EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA
                             EMAKUMEENTZAKO GIDA
                                                       NORA JOAN INDARKERIA JASATEN BADUZU

                                                    Zure bikotekideak edo bikotekide         Beste senide baten, ezezagun         Biktimarentzako
                                                     ohiak erasotzen badizu (lotura            baten edo beste norbaiten         Laguntza Zerbitzua
                                                         sentimental bat dago)              indarkeriaren biktima zarenean          900 400 028



                                                                                                                Larritasuna dagoenean
                                                                Larritasunik ez dagoenean                      Arratsaldean edo gauean
                                                               BERDINTASUN, LANKIDETZA ETA                   erasotzen badizute, GIZARTE
                                                                   HERRITARTASUN SAILA                         LARRIALDIETARAKO UDAL
                                                                  Venezuela plaza, 2 zk., 4.                ZERBITZURA DEITU DEZAKEZU:
                                                                           solairua                                  94 470 14 60
                                                                        94 420 48 38                       Bertan informazioa emango dizute
                                                               Eskatu hitzordua gizarte-langile               eta hainbat baliabidetara
                                                                           batekin                                 lagunduko dizute.




                                                                KASU GUZTIEN BALORAZIOA
                                                                    ETA DIAGNOSTIKOA
                                                              Jarduera prebentiboak, jarraituak
                                                                     eta berehalakoak




                                                   Eman beharreko urratsak:

                                                   1. EGIN SALAKETA gertuen duzun Ertzaintzaren edo Udaltzaingoaren
                                                      komisarian.
                                                   2. JOAN OSASUN ZENTRORA eta adierazi pertsonal medikoari eraso
                                                      baten biktima izan zarela, jasandako erasoaren txosten bat egin
                                                      dezaten.

                                                   Gainera:

                                                   • ESKATU BABES AGINDUA arriskurik dagoenean.
                                                   • Etxera ezin baduzu itzuli: LARRIALDIKO BEHIN BEHINEKO OSTATUA.
                                                   • Sexu bereko bikotekidea baduzu eta indarkeria jasaten baduzu, zuk
                                                     ere informazioa eta arreta jasotzeko eskubidea duzu.
                                                   • BILBOTIK KANPOKO EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO BESTE
                                                     UDALERRI BATEAN BIZI BAZARA ETA INDARKERIA JASATEN BADUZU,
                                                     DEITU 900 840 111 TELEFONO ZENBAKIRA

                            26
EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA
                                                                                                       EMAKUMEENTZAKO GIDA
   GARRANTZIZKO GAIAK

Komentatu lagun, senide       Salatzea erabaki baduzu, saiatu          Babesik gabeko sexu
edo zurengandik gertuko        gertueneko komisariara beste        harremanak izateagatik, sexu
     pertsonei. Ez izan             norabaitekin joaten.          transmisiozko gaixotasunen bat
isilpean. Garrantzitsua da                                           har dezakezu, HIESa izan
 beste pertsona batzuen                                           dezakezu edo nahi gabe haurdun
 laguntza izan dezazun,                                                   geldi zaitezke.
  irtenbideak bilatzeko.

                                                                      Indarkeriaren biktima bazara,
   Indarkeria jasaten                                                           ez isildu.
  baduzu, jakin behar
duzu: Larrialdiko ostatuak
      daudela, zure
segurtasuna bermatzeko                                            Indarkeria egoeratik ateratzen,
                                  Gogoratu nahi gabeko             pakea, ongizatea eta osasuna
                               haurduntza bat etetea zeure         eskuratuko dituzu. Emakume
Gogoratu indarkeria eta       gorputzarekiko indarkeria mota       asko eta asko atera dira jada
sexu bizitza osasungarria         bat dela; ekidin ezazu          egoera horretatik eta zu ere atera
 ez direla bateragarriak.         prebentzioaren bidez.                       zaitezke.



   EMAKUMEEN ESKUBIDEAK BERMATZEKO
   INTERESEKO TELEFONOAK ETA LEKUAK

   INDARKERIAREN BIKTIMA DIREN EMAKUMEEK JAKIN BEHAR DUTE ESKUBIDE HAUEK DITUZTELA:

   •   Informazioa, aholkularitza eta orientazioa prozesu osoan.
   •   Segurtasun-arrazoiengatik bizilekua aldatzeko laguntzak.
   •   Duintasunaren eta intimitatearen babesa.
   •   Seme-alaben berehalako eskolaratzea, bizilekua aldatuz gero.
   •   Laguntza eta akonpainamendu profesionala.
   •   Gizarte-laguntza integrala.
   •   Orientazio juridikoa eta aholkularitza psikologikoa.




                                                                                                       27
EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA
                             EMAKUMEENTZAKO GIDA
                                                   ETA ONDORENGO LEKUETARA JO DEZAKETELA:

                                                   • BERDINTASUN, LANKIDETZA ETA HIRRITARREN SAILA (BILBOKO UDALA): BILBON bizi diren
                                                     emakumeentzat. Venezuela plaza 2 zk., 4. solairua. Tlf.: 94 420 48 38.
                                                   • EMAKUMEZKOENTZAKO ZERBITZUA (BIZKAIKO FORU ALDUNDIA): Bizkaiko gainerako
                                                     udalerrietan bizi diren emakumeentzat. Ugaskobidea 3 zk., 2. solairua. Tlf.: 94 406 69 00.
                                                   • ORIENTAZIO JURIDIKOKO ZERBITZUA (ofiziozko txandako abokatuak)
                                                     Barroeta Aldamar 10 zk., beheko solairua. Tlf.: 94 401 67 12.
                                                   • BIKTIMENTZAKO LAGUNTZA ZERBITZUA (Bizkaian bizi diren emakumeentzat)
                                                     Ibañez de Bilbao kalea 5 zk., beheko solairua. Tlf.: 900 400 028.
                                                   • FAMILIA BITARTEKARITZA ZERBITZUA. Santutxu kalea 69 zk. Tlf.: 900 100 080.

                                                   SEXU ETA UGALKETA OSASUNERAKO:

                                                   • MODULU PSIKOSOZIALAK (FAMILIA PLANGINTZARAKO, AHOLKULARITZA JURIDIKORAKO ETA
                                                     PSIKOLOGIKORAKO…).
                                                   • AUZOLAN MODULUA. Naxa kalea 5 zk. (Maiatzaren Biko kalearen izkinan). Tlf.: 94 416 36 22.
                                                   • DEUSTO-SAN IGNACIO MODULUA. Aoiz plaza z/g (Postetxearen aurrean). Tlf.: 94 475 94 72.
                                                   • REKALDEKO MODULUA. Camilo Villabaso kalea 24 zk. Tlf.: 94 444 98 59.
                                                   • Zure udalerrian bertan dauden ANBULATORIOETAN ondorengoa aurkituko duzu: LEHEN
                                                     MAILAKO ARRETA ESPEZIALIZATUA (non arreta ginekologikoa eska dezakezun).

                                                   OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK:

                                                   Edozein gizarte-problematikari buruzko Aholkularitza eta Laguntza ematen dizute.
                                                   Beti dago baten bat zu bizi zaren zonatik gertu. Ezagutzen ez baduzu 010 telefonora dei dezakezu
                                                   eta non dagoen galdetu.

                                                   ATZERRITARTASUN ARLOAN:

                                                   INMIGRAZIOKO UDAL ZERBITZUA:
                                                   • ERDI JURIDIKOA: Informazioa, orientazioa eta asilo-eskubidearekin eta atzerritartasunarekin
                                                      lotutako izapideen kudeaketa. Tlf.: 94 416 66 37.
                                                   • ERDI SOZIALA: Gizarteratze-txostenak izapidetzea SUSTRAITZE efektuetarako, etxebizitzen
                                                      erabilgarritasun-txostenak familia berriz elkartzeko planetarako, gizarte-txostenak
                                                      borondatezko itzulerarako. Tlf.: 94 476 37 25.

                                                   LARRIALDIAK :

                                                   • GIZARTE LARRIALDIETARAKO BILBOKO UDAL ZERBITZUA (24 orduko arreta zerbitzua)
                                                     Mazarredo zumarkalea 22 zk. Tlf.: 94 470 14 60.
                                                   • GUARDIAKO EPAITEGIA. Ibañez de Bilbao kalea 4 zk. Tlf.: 94 401 64 81.
                                                   • BILBOKO UDALTZAINGOA. Tlf.: 092
                                                   • SOS DEIAK - BILBO LARRIALDIETAKO KOORDINAZIOA. Tlf.: 112




                                   28

More Related Content

Similar to Guia Euskera

Publizitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoa eta autoerregul...
Publizitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoa eta autoerregul...Publizitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoa eta autoerregul...
Publizitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoa eta autoerregul...Irekia - EJGV
 
ZAINDU Genero-indarkeriaren kontrako osasun-profesionalak .pdf
ZAINDU Genero-indarkeriaren kontrako osasun-profesionalak .pdfZAINDU Genero-indarkeriaren kontrako osasun-profesionalak .pdf
ZAINDU Genero-indarkeriaren kontrako osasun-profesionalak .pdfIrekia - EJGV
 
Protokoloa, lanean sexu-jazarpenari eta sexuan onarritutako jazarpenari aurre...
Protokoloa, lanean sexu-jazarpenari eta sexuan onarritutako jazarpenari aurre...Protokoloa, lanean sexu-jazarpenari eta sexuan onarritutako jazarpenari aurre...
Protokoloa, lanean sexu-jazarpenari eta sexuan onarritutako jazarpenari aurre...Irekia - EJGV
 
Aurkezpena emakumeak
Aurkezpena   emakumeakAurkezpena   emakumeak
Aurkezpena emakumeak12345673075
 
Aurkezpena emakumeak
Aurkezpena   emakumeakAurkezpena   emakumeak
Aurkezpena emakumeak12345673075
 
Beharrak, oztopoak eta jardunbide egokiak genero-indarkeriatik irteteko ibilb...
Beharrak, oztopoak eta jardunbide egokiak genero-indarkeriatik irteteko ibilb...Beharrak, oztopoak eta jardunbide egokiak genero-indarkeriatik irteteko ibilb...
Beharrak, oztopoak eta jardunbide egokiak genero-indarkeriatik irteteko ibilb...ARGITUZ Asociación Pro Derechos Humanos
 
Zer dakigu kulturaz
Zer dakigu kulturazZer dakigu kulturaz
Zer dakigu kulturazIñaki Arana
 
Ume emozionalki zaurituak eskolan
Ume emozionalki zaurituak eskolanUme emozionalki zaurituak eskolan
Ume emozionalki zaurituak eskolanJose Aizpurua
 
Osatuberri boletin marzo
Osatuberri boletin marzoOsatuberri boletin marzo
Osatuberri boletin marzoAFMENICA
 

Similar to Guia Euskera (20)

Guía de coeducación euskera
Guía de coeducación euskeraGuía de coeducación euskera
Guía de coeducación euskera
 
Azaroak 25 soraluze
Azaroak  25 soraluzeAzaroak  25 soraluze
Azaroak 25 soraluze
 
Publizitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoa eta autoerregul...
Publizitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoa eta autoerregul...Publizitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoa eta autoerregul...
Publizitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoa eta autoerregul...
 
Ae.2
Ae.2Ae.2
Ae.2
 
Eraikiz
EraikizEraikiz
Eraikiz
 
ZAINDU Genero-indarkeriaren kontrako osasun-profesionalak .pdf
ZAINDU Genero-indarkeriaren kontrako osasun-profesionalak .pdfZAINDU Genero-indarkeriaren kontrako osasun-profesionalak .pdf
ZAINDU Genero-indarkeriaren kontrako osasun-profesionalak .pdf
 
etika eta morala
etika eta moralaetika eta morala
etika eta morala
 
Ibilbide guztiak
Ibilbide guztiakIbilbide guztiak
Ibilbide guztiak
 
Protokoloa, lanean sexu-jazarpenari eta sexuan onarritutako jazarpenari aurre...
Protokoloa, lanean sexu-jazarpenari eta sexuan onarritutako jazarpenari aurre...Protokoloa, lanean sexu-jazarpenari eta sexuan onarritutako jazarpenari aurre...
Protokoloa, lanean sexu-jazarpenari eta sexuan onarritutako jazarpenari aurre...
 
Aurkezpena emakumeak
Aurkezpena   emakumeakAurkezpena   emakumeak
Aurkezpena emakumeak
 
Aurkezpena emakumeak
Aurkezpena   emakumeakAurkezpena   emakumeak
Aurkezpena emakumeak
 
Martxoak 8
Martxoak 8Martxoak 8
Martxoak 8
 
Mnam (1)
Mnam (1)Mnam (1)
Mnam (1)
 
Beharrak, oztopoak eta jardunbide egokiak genero-indarkeriatik irteteko ibilb...
Beharrak, oztopoak eta jardunbide egokiak genero-indarkeriatik irteteko ibilb...Beharrak, oztopoak eta jardunbide egokiak genero-indarkeriatik irteteko ibilb...
Beharrak, oztopoak eta jardunbide egokiak genero-indarkeriatik irteteko ibilb...
 
Zer dakigu kulturaz
Zer dakigu kulturazZer dakigu kulturaz
Zer dakigu kulturaz
 
Nerabezaroa
NerabezaroaNerabezaroa
Nerabezaroa
 
Ume emozionalki zaurituak eskolan
Ume emozionalki zaurituak eskolanUme emozionalki zaurituak eskolan
Ume emozionalki zaurituak eskolan
 
Osatuberri boletin marzo
Osatuberri boletin marzoOsatuberri boletin marzo
Osatuberri boletin marzo
 
Anboto 623 interneterako_03
Anboto 623 interneterako_03Anboto 623 interneterako_03
Anboto 623 interneterako_03
 
Martxoak 8ko gehigarria
Martxoak 8ko gehigarriaMartxoak 8ko gehigarria
Martxoak 8ko gehigarria
 

Guia Euskera

  • 1. EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA EMAKUMEENTZAKO GIDA
  • 2. EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA EMAKUMEENTZAKO GIDA AURKEZPENA BILBOKO UDALEKO BERDINTASUN, LANKIDETZA ETA HIRITARREN SAILETIK, EMAKUMEENTZAKO GIDA hau aurkeztu nahi dizuegu, sexu-osasuna edo emakumeek bikote-harremanen esparruan jasaten duten indarkeriaren prebentzioa bezalako gai garrantzitsuez informatzeko eta sentsibilizatzeko asmoz. Gida hau, 2008ko azarotik EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA programaren barnean aurrera eraman diren emakume-topaketei esker sortu ahal izan da. Topaketa horietako dinamizatzaileek, osasun-agente gisa, gai horiei buruzko sentsibilizazio- lan garrantzitsu bat egin dute eta hainbat jatorritako eta esparrutako emakumeengana iritsi dira. Gida honetan, emakumeon Maitasunaren kontzeptuaz eta hori bizitzeko eraz hitz eginez hasten gara, guretzako oinarrizko gai bat baita eta sexualitatea eta bikote-harremanak bizitzeko erarekin oso lotua baitago. Zenbait gako emango ditugu ulertu ahal izateko zergatik batzuetan emakumeok geure buruaren eta geure osasunaren kontrako arriskuko jokabide batzuk hartzen ditugun. Halaber, ezin genituen zenbait mito eta sinesmen alde batera utzi, emakume eta gizon askok bikote-harremanei buruz pentsatzen dutena osatzen dutelako. Eta hori guztia, egokitutako genero-rolekin eta kultura edo gizarte jakin baterako pertenentzia-identitateekin oso loturik. Osasunaz hitz egiten dugunean, Gorputzaz hitz egin behar dugu, hura zaintzearen eta ezagutzearen garrantziaz. Gida honetan gai horretaz aritzen gara eta baita gure osasuna kudeatzeko garrantziaz ere, egunen batean ama izatea erabakitzen badugu, pausu hori baldintzarik onenetan eta guk aukeratzen dugun unean eman dezagun. Horregatik, gure eskura dauden metodo antisorgailuei buruz hitz egingo dugu zenbait ataletan. Azken zatian indarkeriaz hitz egiten dugu. Emakumeek gizonekiko jasaten dituzten menpekotasun- egoeren emaitza den indarkeriaz. Argiak izan nahi dugu egoera horietan nola jokatu behar den azaltzeko orduan. Bai sexualitatearen gaian, bai indarkeriaren gaian, sinesmen okerretan oinarritutako adierazpenak egin ohi dira. Horietako batzuk aipatu nahi izan ditugu eta haiei erantzuna eman. Azkenik, intereseko Zerbitzu eta Leku batzuen erreferentziak ematen ditugu, horiek behar izan ditzaketen emakume guztientzat. Espero dugu zuen gustukoa izatea eta erabilgarri aurkituko duzuela. Nekane Alonso Santamaría 2
  • 3. EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA EMAKUMEENTZAKO GIDA ESKERRAK Mila esker sentsibilizazio-programan parte hartu duten osasun-agenteei: • Yuliana Calvo (bere inplikazioagatik), Lucie Valentine Gnonlonfoun (bere inplikazioagatik). • Maria Elena Uyuli Bartolomé eta Roxana Prado (hitzaldietan izandako komunikazio- gaitasunagatik). • Wilma Camacho, Adriana Sánchez, Ruth Salazar (euren deialdi-gaitasunagatik). • Marta Eugenia Fernández (bere ekarpen artistikoagatik eta emandako edukiengatik), María Teresa Álvarez (jasotako mitoengatik). • Nilse Benítez eta Nancy Penayo (euren deialdi-gaitasunagatik). • Yeli Brigitte Nagbé eta Rosario García (euren interesagatik eta parte-hartzeagatik). • Fang Xiao eta Jing Wei Xiang (kuku) (euren inplikazioagatik). • Sumaya del Peral, Jamila López (emakume musulman gisa egindako ekarpenagatik). • Henriette Yessibo, Fatima Djarra (sentsibilizazio-jarduerak antolatzen lehenengoak izateagatik). • Saioa Luque (emakume gazteengana iristeagatik), Nilda Diarte eta Rina Rosario Rocha (euren parte-hartzeagatik). • Clementine Baza (bere interesagatik). • Encarni Fernández, Eliene Martin Do Santos (programan interesatzeagatik). • Kenia Gonzáles, Yobeida Carolina, Diana Pérez, Marina Vidal, Nana Anete (prestakuntzan parte hartzeagatik). Mila esker AUZOLAN MODULUKO Belen Bilbao eta Ana Fernándezi euren aholkularitza profesionalagatik eta programan inplikatzeagatik. Mila esker TAS-TAS IRRATI LIBREARI sentsibilizazio-iragarkiekin lagundu dutelako eta lagunduko dutelako. Eskerrak Irati Fernández Pujanari ere (Tesia : Maitasun erromantikoaren mitoa bikote barruko genero-indarkeriaren arrisku-faktore gisa). Eskerrik asko parte hartzeko interesa adierazi duten elkarte guztiei : MUNDUKO EMAKUMEAK- BABEL, TXINAKO IKASKUNTZA ZENTROA, POSADA DE LOS ABRAZOS, ASOCOLVAS, ANGIRÛ APYTEPE, SARTU, SUSTERRA, GALARAZI, BIDAYA ELKARTEA, CEAR-EUSKADI… Ez ditut ahaztu nahi programan parte hartzeko eta lankidetza emateko interesa adierazi duten emakume guztiak. ESKERRIK ASKO ZUEI GUZTIOI 3
  • 4. EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA EMAKUMEENTZAKO GIDA AURKIBIDEA 1. Zer da maitasuna? 5 2. Pertsonok ezin dugu maitasunaz hitz egin hau gabe... 5 3. Maitasun Erromantikoaren Mitoak 6 4. Maitasun Mitoen Ondorioak 8 5. Sexualitateaz hitz egin dezagun 9 6. Gure gorputza ezagutzen 9 7. Emakumeen genitalak 10 8. Geuk erabakitzen dugu gure gorputza nola erabili 11 9. Kontrazezpzioaz hitz egin dezagun 12 10. Zenbait Gomendio 18 11. Mitoei Erantzuten 19 12. Indarkeria Definitzen 21 13. Indarkeriaren zirkulua 22 14. Indarkeriaren kausak 23 15. Indarkeriaren zeinuak 23 16. Indarkeriaren ondorio ohikoenak 24 17. Sinesmen faltsuei erantzuten 24 18. Gure bikotekidearen indarkeria antzemateko adierazleak 25 19. Nora joan indarkeria jasaten baduzu 26 20. Garrantzizko gaiak 27 21. Emakumeen eskubideak bermatzeko intereseko telefonoak eta lekuak 27 4
  • 5. EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA EMAKUMEENTZAKO GIDA ZER DA MAITASUNA? Maitasuna kontzeptu Maitasuna bizitzeko Maitasuna aldatzen doan unibertsala da eta gutako erak zenbait aldaketa gizarte- eta kultura- guztiok sentitu dezakegu eta izan ditu historian egitura bat da eta gizarte- hartaz hitz egin dezakegu, hura zehar. talde eta kultura dugula edo ez dugula noizbait bakoitzean esanahi bat nabaritu dugulako. du. Pertsonon maitatzeko eta maitasuna bizitzeko Pertsona guztiok dugu beharrezko maitatzea erak desberdinak izan ohi dira, bi eta maita gaitzaten, afektuz komunikatzea, azpikulturatatik abiatzen garelako, aintzatets eta balora gaitzaten eta norbaiti emakumeena eta gizonena alegia, eta eta zerbaiti lotuak egotea. Ez du zertan bakoitzak bere balioak eta rolak ditu. bikotekide bat izan. Maitasuna, sentimendu multzo gisa ulertu behar da, baina baita pentsamendu multzo gisa ere. Maitasuna sentitzen da, baina hausnartu beharra dago ere. Bi alderdi horien arteko oreka, emoziozko eta arrazoizko alderdien artekoa alegia, oinarrizkoa da osasungarria eta berdintasunezkoa den maitasun-prozesu bat garatzeko. PERTSONOK EZIN DUGU MAITASUNAZ HITZ EGIN HAU GABE: GEURE BURUARI B E S T E E N G A N D I K M A I TA S U N A MAITASUNA EMATEA JASOTZEN ETA EMATEN JAKITEA • Geure buruari mimo txikiak ematen eta • Norbera maitatzeak eta errespetatzeak egunero zaintzen has gaitezke: gustuko beste pertsonak maitatzen eta dugun abesti bat entzutea, liburu bat errespetatzen laguntzen dute. irakurtzea, gure oin nekatuetan masajea • Autobalorazio txikia duten pertsonek, ematea, etab. Hau da, geure buruari maitatzen zaienean, ez dute sinesten, eta denbora-tartetxo bat eskainiz. une batetik bestera abandonatuko dituztela espero dute, ez direlako baliotsuak • Geurekoitzat har gaitzaten beldur sentitzen. izateagatik, emakumeok, askotan, geure gorputza eta geure beharrak alde batera • Geure buruaren pertzepzioa kanpora utzi ditugu eta ez dugu jakin geure burua islatzen da eta bularrean “MEREZI DUT” ondo tratatzen eta errespetatzen. Hau da, “EZ DUT MEREZI” dioen kartel bat ez dugu gure burua maitatu. eramango bagenu bezala da. • Egoera horretan zaudenean oso erraza da maitasuna eta arreta ematen dizun pertsona batekiko menpekotasuna sortzea, horiek oso dosi txikitan ematen baditu ere eta baita indarkeriazko jarrerekin tartekatzen badira ere. 5
  • 6. EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA EMAKUMEENTZAKO GIDA MAITASUN ERROMANTIKOAREN MITOAK Mitoak gizartean partekatzen diren sinesmenak dira. Askotan gai bati buruzko ezjakintasunagatik edo aurreiritziengatik sortzen dira. Ezin dira inoiz zientifikoki frogatu. Nahasgarriak eta irrazionalak dira. Kultura guztiek dituzte euren mitoak eta sinesmenak. Azterlanek frogatzen dutenaren arabera, mendebaldeko gizarteetan barneratuagoa dagoen maitasun erromantikoari lotutako mitoek, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunezko eta abusuzko harremanak legitimatzen dituzte eta indarkeria psikologikoaren adierazleak ikustea oztopa dezakete ere. (Vázquez, Estébanez eta Cantera). Ondoren maitasunarekin lotutako Mito ohikoenetako batzuk ikusiko ditugu, baina kontuan hartu beharra dago askoz ere gehiago daudela: • LARANJA ERDIAREN MITOA: 2 gizaki osatugabek, osatuko dituen euren beste erdia halabeharrez aurkituko dutela dioen analisian oinarrituta dago. Sinesmen horrek emakume asko erdi edo gizaki osatugabe gisa sentitzea eragin du; horrela, predestinatuta duten euren beste erdia bilatzeko eta bikotea osatzeko beharra sentitzen dute eta euren bizi-proiekturako aukera bakar edo hoberen gisa hautematen dute hori. • JELOSKORTASUNAREN MITOA: Jeloskortasuna maitasunaren benetako zeinu bat dela pentsatzean datza. Sinesmen horrekin abusuzko jarrerak justifikatzera iristen da batzuetan. Jeloskortasuna, estalitako indarkeria mota bat da eta haren helburua bikotekidea menpean izatea da eta ez maitatzea. • BETIKO PASIOAREN MITOA: Harreman baten hasierako pasioa ez dela inoiz agortzen eta betiko irauten duela pentsatzean datzan pentsamendu okerra da. Horrek frustrazioa eta etsipena eragiten ditu. • PAREKATZEAREN MITOA: Bikotea zerbait naturala eta unibertsala dela sinestea da. Gizarte- arau bat da. Gatazkak sortzen dira arau horretatik desbideratzen diren jarreretan. 6
  • 7. EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA EMAKUMEENTZAKO GIDA • ERRUDUNTASUNAREN MITOA: Harreman bat amaitzen denean zeure errua dela pentsatzea da. Harremanean zuk huts egin duzula sinestea. • AUKERAMENAREN MITOA: Geure sentimenduetan inongo kontrolik ez dugula pentsatzean datza eta, beraz, maitasuna, gure nahitik eta kontzientziatik kanpo dagoen zerbait bihurtzen dugu. Horren ondorio negatiboa da emakumeek euren bikotekidea ez dutela aukeratu behar pentsatzen dutela, halabeharrak haien ordez aukeratzen baitu. • SAKRIFIZIOAREN MITOA: Horren arabera, maitasunak, zure desio, iritzi eta bizitza- proiektuetako askori zure bikotekidearengatik uko egin behar diezula esan nahi du. Mito horren alde perbertsoa da zure bikotekidearekiko menpekotasun-harreman bat sortzen duela eta, hura, beraz, egoera menperatzaile batean kokatzen da. • GENERO ROLEN MITOA: Bikote-harremana perfektua izateko gizonei eta emakumeei atxikitzen ohi zaizkien jarrerak mantendu behar direla dioen sinesmena da. Harreman baten hasieran gizonak lehen pausoa eman behar duela eta emakumeak bikotean paper pasiboa izan behar duela bezalako kontzeptuak barne hartzen ditu. Emakumeak eta gizonak bikote-harremanean paper jakin bat betetzera behartuta egongo dira eta horrek emakumea gizonarekiko menpekotasun-egoera batean egotea eragiten du. • SUFRIMENDUAREN MITOA: Sinesmen horren arabera, zenbat eta harremanean oztopo eta arazo gehiago egon, orduan eta ederragoa eta benetakoagoa da harremana. Mito horrek emakumeengan duen ondorioa, “BENETAN MAITATZEN ZAITUENAK NEGARRA ERAGINGO DIZU” dioen herri-sinesmenean oinarrituta dago. Sufrimendua maitasunaren elementu garrantzitsu bihurtzen da, maitatzen ikasteko sufritzen ikasi behar delako. • KONTROLAREN MITOA: Gure bikotekideak asko kontrolatzen bagaitu asko maite gaituelako dela pentsatzea da. Horren ondorioz, abusuzko, jabetzazko eta jarraipenezko jarrerak onartzen dira. Maitasuna bizitzeko erak bikote-proiektua bideratzen du eta, hori, pertsona bakoitzarekin eta haren kulturarekin loturik dago. Horregatik komenigarria da gogoraraztea parekatze- estrategiak gizarte- eta kultura-testuinguruaren arabera ere desberdinak direla. 7
  • 8. EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA EMAKUMEENTZAKO GIDA MAITASUN MITOEN ONDORIOAK Maitasun-mitoek emakumeengan dute eraginik handiena, sozializazio diferentzialaren ondorioz, eta ondorengoa sinestarazten diete: “Beste pertsona horrek” ematen die zentzua euren bizitzari, Harreman bat haustea erabateko porrota da, “Maitasunak dena ahal duenez” edozein zailtasun eramateko gai izan behar dute eta indarkeria eta maitasuna bateragarriak direla pentsatzen amaitzen dute ere, Jeloskortasuna maitasunaren seinale da, etab. Eta emakumeok, afektuzko harremanak eta zaintza bermatu behar ditugunez, geure gorputza eta osasuna ahazten ditugu azkenean. Maitasun erromantikoak bultzatzen duen gorputz eta arima aritze horrek maitasunagatik jasatea eragiten du. Eta emakumeen jasateko gaitasun horrek sarritan zapalkuntza-harremanak sortzen ditu eta desberdintasunezko maitasun-harremanak naturalak bihurtzen dira. Maitasunerako gehiegizko ilusioaren ondorioz emakume askok ikuspegi falta garatzen dute, izan ere itxurazko maitasun-adierazpenak ematen zaizkien arren benetako abusuzko eta desberdintasunezko egoerak bizitzen ari dira: kontrola, jeloskortasuna, maitasun-frogak, sexu- harremanak izateko presioak, kritikak, etab. Beraz, maitasun-eredu horrek bikotearen esparruan indarkeria-egoerak antzemateko askatasuna eta ikuspegia kentzen dizkigu eta horrek oso ondorio kaltegarriak dakartza emakumearen osasunerako. 8
  • 9. EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA EMAKUMEENTZAKO GIDA SEXUALITATEAZ HITZ EGIN DEZAGUN Giza sexualitatea, Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, honela definitzen da: "Gizakiaren funtsezko alderdi bat, haren bizitzan zehar garatzen dena. Sexua, generoko rolak eta identitateak, erotismoa, gozamena, intimitatea, ugalketa eta sexu-orientazioa barne hartzen ditu. Pentsamenduen, fantasien, desioen, sinesmenen, jarreren, balioen, jokabideen, jardueren, rolen eta pertsonen arteko harremanen bidez bizitzen eta adierazten da. Sexualitateak dimentsio horiek guztiak barne har ditzake, hala ere ez dira beti guztiak bizitzen edo adierazten. Sexualitatean hainbat faktoreren interakzioak eragiten du: faktore biologikoak, psikologikoak, sozialak, ekonomikoak, politikoak, kulturalak, etikoak, legalak, historikoak, erlijiosoak eta espiritualak." Hortaz, giza sexualitatea ugalketarekin loturik egon daiteke edo ez. Horrela balitz haurrak izateko plangintzari buruz hitz egin beharko genuke, hori, nahi den aukera bat izan dadin eta ez inposatutako zerbait. Igaro gaitezen orain kontrazepzioaren gaira. GURE GORPUTZA EZAGUTZEN • AUTOAZTERKETA: Geure gorputz biluzia begiratzen eta ukitzen has gaitezke, haren sentsazioak eta aldaketak entzuteko eta harengandik informazioa lortzeko. • Gure gorputza ezagutzea garrantzitsua da haren kontrola eramateko eta edozein anomalia prebenitzeko. • Sexu-harremanak izan behar baditugu, oso garrantzitsua da sexu-transmisiozko gaixotasunetan pentsatzea eta gutako bakoitzarentzat egokiena den antisorgailua erabiltzea. Horretarako, GINEKOLOGOARENERA JOAN BEHAR DUGU. “GEUK IZAN BEHAR DUGU PROTAGONISTAK GEURE GORPUTZAREN EZAGUTZAN” 9
  • 10. EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA EMAKUMEENTZAKO GIDA EMAKUMEEN GENITALEN MORFOLOGIA • VENUSEN MENDIA: Biloz estalita dagoen azalezko eta gantzezko kuxin bat da eta organo genitalak babesteko balio du. • KLITORIA: Baginaren azken herenaren (kanpokoena) nerbio-amaierak biltzen dituen bala bat da. Emakumea sexualki kitzikatzen denean organo hori hazten da eta sentikorrago bihurtzen da. Klitoriak plazerra ematen du sexu-harremanetan. • URETRAREN IREKIGUNEA: Gernua ateratzen den irekigunea da. • BAGINAREN SARGUNEA: Bagina kanpoaldearekin komunikatzen duen irekigunea da. Bagina, tutu forma duen barrunbe “'birtuala” da. Birtuala dela esaten da, tutu horretako paretak batera daudelako, elkarri atxikita, eta elastikotasun handia dutelako; horrela, zakila har dezakete eta, erditzeko unean, barrutik umetokiaren lepoarekin komunikatuta egoteari esker, erditze-kanala eraiki dezakete, fetua atera ahal izateko. Baginak nerbio ugari ditu (eta hainbat nerbio-amaiera dituenez, oso sentikorra da) 2 edo 3 cm inguru dituen bere ibilbidearen lehen herenean -kanpokoenean-. Eta oso inerbazio txikia du gainerako ibilbidean. • EZPAIN HANDIAK ETA TXIKIAK: baginaren sarrera inguratzen dute. • UZKIA: Hestea libratzeko irekigunea da. VENUSEN MENDIA KLITORIA KLITORIA 1 2 3 4 5 6 7 BAGINAREN UZKIAREN URETRAREN SARGUNEA IREKIGUNEA IREKIGUNEA 1. EZPAIN HANDIA 2. KLITORIA 3. EZPAIN TXIKIA 4. URETRAREN IREKIGUNEA 5. BAGINAREN IREKIGUNEA 6. BERTOLINIREN GLANDULAK 7. HIMENA 10
  • 11. EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA EMAKUMEENTZAKO GIDA GEUK ERABAKITZEN DUGU GURE GORPUTZA NOLA ERABILI Autoazterketak geure gorputzari eta haren erreakzioei beldurrik ez izaten eta gure organo genitalei buruzko Mitoak eta Tabuak apurtzen laguntzen digu. Horiek eragin dute, eta eragiten dute oraindik ere, emakume askok euren gorputza ez ezagutzea. Gogora dezagun gure gorputza PLAZER iturri bat dela. Zenbat eta gehiago ezagutzen dugun, orduan eta gehiago gozatuko dugu hartaz eta eskubide hori erabiltzen jakingo dugu, bakarrik zein beste norbaitekin. ULER DEZAGUN Gure Gorputza Ezagutzeak Plazerra sentitzea errazten digu Geure buruarekin ondo egotea Konplexuak alde batera uztea eta gure burua den bezala ONARTZEA, geure edertasunaz ohartuz Norberarenganako Ziurtasuna Eskuratzea Norberak maitasuna bizitzeko era berri bat sor dezan Emakume bakoitzak, gizaki bakoitzak, sexualitatea era bakar eta errepikaezin batean bizi eta gozatzen du. Sexualitatean ez gaude dena probatzera behartuta baina horrek ez du eragotzi behar, hori, beste pertsona batzuen aukera gisa ONARTZEA. BESTE PERTSONARENGANAKO ERRESPETUA OINARRIZKOA DA GURE SEXUALITATEAZ BALIATZEA ESKUBIDE BAT DA 11
  • 12. EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA EMAKUMEENTZAKO GIDA KONTRAZEPZIOAZ HITZ EGIN DEZAGUN Haurduntza ekiditeko metodoak antzinatik ezagutzen dira. Egipton jada bazekiten haurduntza nola ekidin eta hainbat metodo erabili izan dira gaur egungo metodo seguruak eta eraginkorrak garatu arte. XXI. mendeko metodo modernoek haurrak edukitzeko unerik egokiena aukeratzea ahalbidetzen digute eta, baita ere, sexualitateaz bikotean gozatzea, une egokia ez denean haurdun gelditzeko beldurrik izan gabe. Has gaitezen gaur egun eskuragarri ditugun zenbait metodoz hitz egiten: BARRERA METODOAK GIZONENTZAKO PRESERBATIBOA / KONDOIA ZER DA ETA NOLA JARTZEN DA? Latexezko oso estalki fin bat da. Zakila tente dagoenean jartzen da, koitoaren aurretik, eta semena jasotzen du. Sexu-harremana hasi aurretik jarri behar da. Estutu preserbatiboaren punta (bilgailua) eta zabaldu tente egon behar duen zakilean zehar haren oinarriraino. Utzi bilgailua libre eta airerik gabe, semena kondoia hautsi gabe jaso ahal izan dezan. Koitoa amaitu ondoren, preserbatiboa kendu behar da zakilak tentetasuna galdu aurretik, eta oinarritik heldu behar zaio baginaren barruan gera ez dadin. ABANTAILAK: • Eskuratzeko erraza. • Jartzeko erraza. • % 86 eta 97 arteko eraginkortasuna du. • GIB/HIESa eta SEXU TRANSMISIOZKO GAIXOTASUNAK eraginkortasunez prebenitzeko metodo antisorgailu bakarra da, emakumeen preserbatiboarekin batera. • Ez da kontrol medikorik behar. DESABANTAILAK: • Kondoia puskatzen bada metodoak huts egiten du. • Sexu-harremanen naturaltasunean eragin dezake. 12
  • 13. EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA EMAKUMEENTZAKO GIDA EMAKUMEENTZAKO PRESERBATIBOA ZER DA ETA NOLA JARTZEN DA? Plastikozko poltsa gardena da, muturretan eraztun bana duena. Baginako paretei egokitzen zaie eta eiakulatutako semena jasotzen du. Sexu-harremanaren aurretik jarri behar duzu. Sartu baginaren barruan, eraztuna preserbatiboaren kanpoaldetik hartuta. Sartu atzamarra preserbatiboan, hura jartzen bukatzeko, eta utzi kanpoko eraztuna kanpoan. Koitoaren ondoren eman buelta pare bat kanpoko eraztunari semena ez irteteko eta kendu. ABANTAILAK: DESABANTAILAK: • Zeuk maneia eta kontrola dezakezu zure • Hotsa egin dezake eta sexu-harremanak barrerako kontrazepzioa. oztopatu. • HIESaren eta Sexu Transmisiozko beste • Baliteke itxura oso diskretua ez izatea. Infekzio batzuen aurka babesten zaitu. DIAFRAGMA ZER DA? Kautxuzko edo latexezko txano biribil bat da. Oso malgua da eta baginaren hondoan jartzen da, umetokiaren lepoa erabat estaltzeko. Horrela espermatozoideak umetokiaren barnean sartzea galarazten du. NOLA ERABILTZEN DEN: Osasun-zentroko pertsonalak zure neurria zein den esango dizu eta nola jarri erakutsiko dizu. ABANTAILAK: Krema espermizida batekin erabili behar da, hori diafragmaren bi alderdietan eta ertzetan • Zeuk maneia eta kontrola dezakezu zure zabalduz. Behin jarrita, uteroaren lepoa ondo barrerako kontrazepzioa. estalita dagoela ziurtatu beharko duzu. DESABANTAILAK: Koitoaren aurretik jarri behar da eta ezin da kendu 6-8 ordu igaro arte. Ondoz ondoko koito bat baino • Ez zaitu HIESatik eta Sexu Transmisiozko gehiago egiten bada, ez da kendu behar, baginan beste Infekzioetatik babesten. Deskuidu- zuzenean krema espermizida eman baizik. indizea altua da. 13
  • 14. EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA EMAKUMEENTZAKO GIDA METODO HORMONALAK PILULA KONBINATUA Bi hormonez (estrogenoa eta progestagenoa) osatutako pastilla bat da. Horiek emakumeen organismoak produzitutakoen oso antzekoak dira eta, horrela, obulazioa galarazten da. Hainbat pilula antisorgailu mota daude. Zure medikuak gomendatuko dizu zuretzako egokiena zein den edo metodo hori zure kasurako egokia den. Jarraibide bat dago pilula mota bakoitzaren arabera : 21 pilula : 21 egunez pilula bana hartzen duzu egunero eta 7 egunez deskantsatzen duzu. 22 pilula : 22 egunez pilula bana hartzen duzu egunero eta 6 egunez deskantsatzen duzu. 28 pilula : 28 egunez pilula bana hartzen duzu egunero eta ez duzu deskantsatzen. ABANTAILAK: • Ondo erabiltzen bada, ia % 100eko eraginkortasuna du. • Hilekoaren minak murriztu ditzake eta zikloa erregulatu. • Ez ditu sexu-harremanak oztopatzen. DESABANTAILAK: • Egunero hartu behar duzu ordu berean, sexu-harremanak badituzu edo ez badituzu ere. • Eraginkortasuna txikitu daiteke gorakoa edo beherakoa baduzu. • Ezinbestekoa da medikuak adierazten dizkizun segimendu-azterketetara joatea. • Ez zaitu HIESaren edo Sexu Transmisiozko beste Infekzio batzuen aurka babesten. • Jasanezintasuna eta kontraindikazioak eragin ditzake. Osasun-zentroko pertsonalari kontsultatu. MINIPILULA Pilula horrek hormona bakarra du obulazioa ABANTAILAK: galarazteko: progestagenoa. Egunero hartu behar da, deskantsurik gabe. • Edoskitzaroan dauden emakumeei aholkatzen zaien pilula bakarra da. • Pilula konbinatuak dituen abantaila berberak. DESABANTAILAK: • Zure odol-jarioa aldakorragoa izan daiteke. • Pilula konbinatuak dituen desabantaila berberak. 14
  • 15. EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA EMAKUMEENTZAKO GIDA AZAL AZPIKO INPLANTEA Plastikozko hagatxo bat edo bi hagatxo malgu dira eta besoko azalaren azpian jartzen dira (goiko partean). Inplanteak hormona bat (prostagenoa) askatzen du oso dosi txikitan. 3 eta 5 urte bitartean iraun dezake, produktuaren arabera. NOLA ERABILTZEN DEN: DESABANTAILAK: Pertsonal medikoak inplantea sartzen dizu besoko • Zure odol-jarioa aldakorragoa izan goiko partean. 3 eta 5 urte bitarteko denbora daiteke. igarotakoan, kendu egiten da, berri bat jartzeko. Edozein unetan ken daiteke. • Pertsonal medikoak sartu eta kendu behar du. ABANTAILAK: • 160 ¤ inguru balio du. • 2 hagatxokoa finantzatuta dago (Galdetu • Edoskitzaroan erabil daiteke. pertsonal medikoari). ANTISORGAILU HORMONAL INJEKTAGARRIAK Bi eratan eskura daitezke, hilekoa eta hiruhilekoa. Hileko injektagarria antisorgailu konbinatua da, bi hormona (estrogenoa eta gestagenoa) baititu; beraz, pilularen antzeko eran funtzionatzen du. Hiruhileko injektagarriak hormona bakarra du (gestagenoa) eta, beraz, minipilularen antzeko eran funtzionatzen du. Oso metodo eraginkorrak dira baina, beste metodo hormonalekin gertatzen den bezala, pertsonal medikoaren kontseilua behar da, erabiltzea egokia den erabakitzeko. 15
  • 16. EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA EMAKUMEENTZAKO GIDA HILEKO ERAZTUNA Plastikozko eraztun bat da, malgua, leuna eta gardena, eta baginan jartzen da. Pilula antisorgailuaren antzeko hormonak ditu. Eraztuna poro txiki batzuen bidez medikamentua askatzen doa eta baginako mukosak hura xurgatzen du. Pilularen eraginkortasun eta albo-ondorio berberak ditu. NOLA ERABILTZEN DEN ABANTAILAK: Baginan sartzen da, tanpoi bat bezala, zikloa hasten denetik 5-7 egunera (gogoratu zikloa • Erosotasuna. Hilean behin bakarrik. Pilula menstruazioaren lehen egunarekin hasten dela konbinatuaren abantaila berberak. eta ondorengo menstruazioa hasi aurreko egunera arte irauten duela). DESABANTAILAK: Eraztuna barruan uzten dugu 21 egunez; denbora • Pilula konbinatuaren desabantaila hori igarotakoan, kendu eta 7 egunez deskantsatu berberak. Ez zaitu HIESaren edo Sexu behar da, menstruazioa izateko, eta, ondoren, Transmisiozko beste Infekzioen aurka berri bat sartuko dugu. babesten. ADABAKI ANTISORGAILUA Ipurmasailean, abdomenean, besoan edo bizkarrean, azalaren gainean jarri beharreko adabaki bat da. Adabakiak, azalaren bidez xurgatzen diren hormonak askatzen ditu obulazioa galarazteko. NOLA ERABILTZEN DEN: Adabaki bakoitza astebetez erabili behar da. Astebetez erabili ondoren kendu eta beste adabaki bat jarri behar da azaleko beste leku batean. Gauza bera egiten da 3 astez. Laugarren astean adabakia kendu eta 7 egunez deskantsatu behar da menstruazioa izateko. Azalak garbi eta lehor egon behar du. Egunero ziurtatu behar da ondo jarrita dagoela. DESABANTAILAK: ABANTAILAK: • Pilula konbinatuak dituen berberak, baina • Pilula konbinatuak dituen berberak eta, ez da hain diskretua. Ez zaitu HIESaren gorakoa edo beherakoa izanda ere, berdin edo Sexu Transmisiozko beste Infekzioen babesten du. aurka babesten. 16
  • 17. EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA EMAKUMEENTZAKO GIDA UMETOKI BARNEKO GAILUA (UBG) UBGa, motaren arabera kobrezko haria edo hormonak izan ditzakeen plastikozko gailu bat da. “T” edo aingura forma du umetoki-barrunbera doitzeko. Kobrezko UBGa, espermatozoideak umetokiaren barnetik igarotzea zailtzen du, ernalketa galarazteko. Hormonadun UBGa progestagenoa askatzen du progresiboki eta menstruazio-odolaren DESABANTAILAK: kantitatea murrizten du. 3 eta 5 urte bitartean balio du. • Noizbait espontaneoki kanporatu daiteke. • Pertsonal medikoak sartu eta atera behar NOLA JARTZEN DEN: du. • Menstruazio ugariak eta mingarriak sor Ginekologoak jarriko du, hobe menstruazio-garaian, ditzake. horrela umetokiaren lepoa irekiagoa baitago eta haurdun ez zaudela ziurta daiteke. • Kobreari alergia diotenei kontraindikatzen zaie eta beste kontraindikazio batzuk ere ABANTAILAK: sor ditzake. • Menstruazio irregularrak. • Eraginkortasun handia. • Ez zaitu HIESaren edo Sexu Transmisiozko • Ezin da ahaztu. beste Infekzioen aurka babesten. BESTE METODO BATZUK BASEKTOMIA LEHEN Anestesia lokalarekin egiten den ebakuntza kirurgiko txiki bat da eta hodi deferenteak moztean datza, eiakulazioan espermatozoideak kanpora irten ez daitezen. Ez dira beharrezkoak ez ospitalizazioa ez anestesia orokorra, beraz, arriskuak txikiak dira. Metodo horren eraginkortasuna % 100etik gertu dago. ONDOREN TRONPEN LOTURA LEHEN ONDOREN Ebakuntza kirurgiko erraza da baina kirurgiaren eta anestesia orokorraren Zer gertatzen da basektomiaren ondoren? arriskuak ditu. Ebakuntza horretan Falopioren Ebakuntzak ez du eraginik gizonen sexu- tronpak mozten eta/edo lotzen dira, horrela gaitasunean, beraz sexu-harremanek aurretik obulua obulutegitik umetokira iristea bezala jarraituko dute; sexu-desira eta eiakulazio- galarazteko. Metodo atzeraezina da. Haren prozesua ez dira inolaz ere aldatuko. eraginkortasuna % 100etik gertu dago. 17
  • 18. EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA EMAKUMEENTZAKO GIDA LARRIALDIETAN BAKARRIK HURRENGO EGUNEKO PILULA Ez da ohituraz hartu behar. Erabilitako metodoak huts egin duenean bakarrik hartzea gomendatzen da. Adibidez, preserbatiboa puskatzen bada, sexu- eraso baten ondoren edo beste kasu batzuetan. NOLA ERABILTZEN DEN: Babesik gabeko sexu-harremanetik 72 ordu igaro DESABANTAILAK: aurretik hartu behar da. Zenbat eta lehenago hartu, orduan eta handiagoa izango da • Beste metodo batzuek baino askoz ere eraginkortasun txikiagoa du. eraginkortasuna. Hobe lehen 24 orduetan hartzea. • Ez du ez HIESa ez sexu-transmisiozko Errezeta behar da edo medikuntzako profesional beste infekzioak prebenitzen. batek eman behar du. GAUR EGUN DOHAINIK ETA ERREZETARIK GABE EMATEN DA OSASUN ZENTROETAN ABANTAILAK: (ANBULATORIOETARA JOAN) ETA FAMILIA PLANGINTZAKO MODULUETAN ETA • Sor litezkeen haurduntzen %85 galarazten AURREIKUSTEN DA IRAILETIK AURRERA ditu. Argitu beharra dago EZ DELA ABORTU PILULA HORI FARMAZIETAN ERE SALDUKO METODO BAT. DELA (ORDAINDUZ). ZENBAIT GOMENDIO Ez izan lotsarik. Azaldu zure Pilula antisorgailuak, Preserbatiboa ez den metodo medikuari nola sentitzen zaren ondo erabilita, bat erabili aurretik ziurta eta eskatu kezkatzen zaituenari haurduntza prebenituko zaitez zure bikotekidea buruz aholkatzea. Garrantzitsua dizu. seropositiboa ez dela. Hori da lehenbailehen joan zaitezen egiaztatzeko anbulatoriora ondoezen bat baduzu. (bertan proba doakoa da) Preserbatiboak dira edo udalerriko farmazia HIESatik babesten batera joan daiteke. zaituzten metodo Zoaz anbulatoriora osasun bakarrak. arazoren bat duzunean. Mina jasan ezin baduzu, zoaz larrialdietako zerbitzura. Pilula hartzeak ez zaitu HIESatik babestuko. Metodo antisorgailu asko daude; aukeratu zuretzat egokiena dena. Zoaz dagokizun Pilulak ez zaitu sexu anbulatorioko edo familia transmisiozko inongo plangintzako moduluko zure gaixotasunetatik ginekologoarengana. babesten. 18
  • 19. EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA EMAKUMEENTZAKO GIDA MITOEI ERANTZUTEN Sexuaren gaian hainbat eta hainbat mito edo sinesmen faltsu daude eta, horien erruz, nahastuta sentitzen gara eta gure osasunaren kontrako jarduera arriskutsuak egiten ditugu. HILEKOARI / MENSTRUAZIOARI BURUZ: Normala al da menstruazio-garaian odol-koagulu handiak baditut? • Koagulu handiek odol-jarioa oso ugaria dela esan nahi dute. Odol-jarioak egun asko irauten badu eta kantitate handikoa bada, anemia sor liteke. Medikuari kontsultatu behar zaio, kausa zein den ikusi eta odol-jarioa murrizten saiatu. • Ohikoa da pentsatzea txarra dela menstruazioan odol gutxi ateratzea, baina benetan askoz kaltegarriagoa da odol asko ateratzea, ahulezia eragiten baitu. Txarra da dutxatzea eta burua garbitzea menstruazioa mozten delako? • Ez da ez txarra ez ona. Ez da ezer gertatzen. Alka-Seltzer ur epelarekin baraurik hartzeak menstruazioa itzultzea eragiten du atzerapena badut? • Ez. Deshidratazioa eragiten du eta, haurdun egonez gero, ez luke etengo. Fetuari kalteak eragingo lizkioke. GIB-ARI BURUZ: Har al daiteke HIESa musu baten bidez ahoan zauri bat badut eta/edo ahoan semena erortzen bazait? • Galdera horren aurrean ulertzen dugu aho-sexuko jarduera bat dagoela. Kasu horretan posible da, bai, nahiz eta arriskua bagina- edo uzki-koitoan baino txikiagoa den. Garrantzitsua da jakitea zein egoeratan gauden HIESari eta sexu-transmisiozko beste gaixotasunei dagokienez, edozein motatako harremanik izan baino lehen. Edozein motatako jarduerak egin daitezke baina betiere prebentzio-metodoak erabilita (emakumeen eta gizonen preserbatiboak). • Argitu behar da hiru jariakinek transmititzen dutela HIESaren birusa: ODOLAK, SEMENAK eta BAGINA JARIAKINEK. • Malkoek, txistuak, izerdiak, gernuak eta gorozkiek ez dute HIESaren birusa transmititzen. • Argi eduki behar da: musu batengatik ez dizute GIBa kutsatuko. 19
  • 20. EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA EMAKUMEENTZAKO GIDA PLAZERRARI BURUZ: Masturbazioa nerabeentzako jarduera bat da bakarrik? • Ez. Masturbazioaz hitz egiten dugunean, sexu-plazerra lortzeko helburuz organo genitalak estimulatzeaz ari gara. Edozein adinetan egin daiteke. Garrantzitsua da pertsona bakoitza bere gorputza era horretan ezagutzen ikastea. Horrela, sexu-harremanak ditugunean, plazer handiena sortzen diguten gorputz-atalak zein diren adierazi ahal izango dugu. Jakin al dezaket orgasmo batek zenbat irauten duen? • Orgasmoa gizakiaren sexu-erantzunaren azken faseetako bat litzateke. Orgasmoan, pultsazioak eta arnasketa frekuentziarik eta intentsitaterik handienetara iristen dira, gihar- tentsio handia sortzen da eta eremu uzki-genitala uzkurtzen da. Emakumeen kasuan, orgasmoa, klitorian eta baginan sor daiteke eta, gizonen kasuan, zakilean eta prostatan. Iraupenari dagokionez, segundo batzuk irauten du eta kopurua, iraupena eta intentsitatea alda daitezke harreman batetik bestera. Gizonengan, fasea eiakulazioarekin (zakiletik semena ateratzea) amaitzen da eta, emakumeengan, eiakulazio likido bat gerta liteke (uretraren bidez botatzen den likido argi edo esne-itxurako bat). Badirudi hori G puntuarekin (pubisaren hezurraren atzean eta uretraren inguruan kokatutako eremu genitaleko zona) loturik dagoela. SEXU HEZKUNTZARI BURUZ: Sexu-hezkuntzak nerabeek sexu-harremanak lehenago izatea bultzatzen du? • OMEaren arabera, sexu-hezkuntzak ez du bultzatzen sexu-jarduera handiago bat izatea edo hura lehenago gertatzea. Sexu-harremanak atzeratzeko gaitasuna eman diezaieke gazteei eta antisorgailuen erabilera handitu dezake. 20
  • 21. EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA EMAKUMEENTZAKO GIDA METODO ANTISORGAILUEI BURUZ: Seguruagoa al da bi preserbatibo jartzea baten ordez? • Guztiz kontrakoa. Kondoia apurtzeko arrisku handiagoa dago, bien arteko marruskaduraren eraginez. Kanpoan hustea edo erritmoaren metodoa eraginkorrak al dira haurdun ez gelditzeko? • Ez da eraginkorra. Izan ere, asko huts egiten ari den metodo bat da: aldien % 50en. “Egun finkoena” izeneko metodo bat dago eta ziklo baten 8. eta 19. egunen artean babesik gabeko harremanik ez izatean datza. Menstruazio-zikloa menstruazioaren lehen egunetik hurrengo menstruazioaren lehen egunera doa eta 26 eta 32 egun bitartean iraun dezake. OMEk % 95eko eraginkortasuna ematen dio metodo horri, baina OSO ONDO ERABILI BEHAR DA. GENITALEN HIGIENEARI BURUZ: Ura eta xaboi neutroak erabili behar ditugu. Ez itzazu inoiz perfumatu, infekzioak eragin baitaitezke. Bagina farmazian saldutako produktuekin edo xaboiarekin garbitzea haurduntza prebenitzeko metodo eraginkor bat da? • Ez. Ez da inolaz ere eraginkorra. EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA DEFINITZEN Gaur egun hainbat kontzeptu erabiltzen ari dira sexu arrazoiengatik emakumeen aurka hainbat eratan eragiten den indarkeriaren fenomenoaz hitz egiteko. Nahasketa terminologikoak ekiditeko EMAKUNDEk EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAZ hitz egitea proposatzen du. Definizioa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean jasoa dago: Sexuaren ziozko edozein ekintza bortitz joko da emakumeen aurkako indarkeriatzat, baldin eta ekintza horrek emakumeari kalte fisiko, sexual edo psikologikoa edo sufrimendua ekartzen badio edo ekar badiezaioke. Jokaera horien artean sartuko dira emakumea ekintza horiek egitearekin mehatxatzea, hertsapenak egitea edo askatasuna arbitrarioki kentzea, bizitza publikoan edo pribatuan. Bikotearen barruko indarkeria, edozein eratan adierazita ere, DELITU bat da eta salatu beharra dago. Hala ere, hainbat azterketak diote emakumeak batez beste 7 eta 10 urte bitartean itxaroten duela salaketa egin aurretik. 1980an Nazio Batuen Erakundeak emakumeen aurkako indarkeria munduko krimen estalirik ohikoena dela onartu zuen. 21
  • 22. EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA EMAKUMEENTZAKO GIDA INDARKERIAREN ZIRKULUA Bat-batean gertatzen denean, indarkeria prozesu zirkular batean adierazten da, gutxi gorabehera ordena berarekin. Eraso Fasea • Nolabaiteko tratu txarren bat gertatzen da. • Fisikoa, sexuala edo psikologiko-emozionala. Damutasun eta Kontziliazio Fasea • Erasotzaileak barkamena eskatzen du. • Biktimak barkatzen du. Tentsio Fasea • Liskarrak hasten dira. • Familia- edo bizikidetza-giroan tentsioa sortzen da berriz ere. INDARKERIAREN ZIRKULUA • INTENTSITATEA HAZTEN DA • FASEEN ARTEKO DENBORA - TARTEA TXIKITZEN DA ERASO FASEA DENBORAREKIN ZIRKULUA EZTEI BIDAIAKO FASEA OLDARKORRAGOA ETA OHIKOAGOA BIHURTZEN DA TENTSIO FASEA Indarkeria-egoeren konplexutasuna ulertu behar dugu eta jakin, sarritan, erasotzen zaituen bikotekide batekin harremana mantentzen dela, erasotzen zaituen pertsona, aldi berean mimozko eta maitasunezko jokaerak dituen pertsona berbera delako. Mitoak barneratuak izatea, menpekotasun-egoerak eta indarkeria-adierazpenen sotiltasuna, bikote-harremanak ez hausteko arrazoietako batzuk dira. 22
  • 23. EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA EMAKUMEENTZAKO GIDA INDARKERIAREN KAUSAK HAINBAT TEORIAK AZALTZEN DUTE INDARKERIA HARREMAN BATEN SORRERA Haietatik guztietatik, delitu-egintzaren benetako kausa, erroa edo jatorria soziokulturala dela dioena hartu nahi dugu, horrek bakarrik adierazten baitu, indarkeria, sistema osoari dagokion egiturazko arazo baten emaitza dela: emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren emaitza, alegia. Genero-indarkeria, batzuen eta besteen arteko desberdintasun politikoaren, ekonomikoaren, sozialaren eta kulturalaren ondoriorik muturrekoentzat, handientzat eta perbertsoentzat ulertzen da. Genero-arazo baten eta botere-desoreka baten emaitza da, genero bati, hots gizonezkoenari, lehentasuna, gehiegizko balioa, nabarmentasuna, prestigioa eta pribilegioak ematen baitzaizkio, emakumezko generoaren kalterako, hau da, munduko biztanleria guztiaren erdiaren kalterako. Teoria horrek azaltzen du nola harreman batean, indarkeria, prozesu oso baten emaitza gisa sortzen den, non rol bereiziak, lanaren sexu bidezko banaketa, bidezkoa ez den denboren eta espazioen banaketa, erabakitzeko boterearen desoreka, etab, ezartzen doazen. Eredu horren arabera, emakumearen menpekotasuna bikotearen barruan, emakumezkoek gizartean bizi duten zapalketaren isla da eta hezkuntza sexistak eta gizarte-eragileek emakumezkoen eta gizonezkoen identitateak bultzatzearen, legitimatzearen eta normaltzearen ondorio, eta ez dago erasotzailearen pertsonalitateari edo esperientzia indibidualei atxikia. INDARKERIAREN ZEINUAK Fisikoa • Kolpe batetik hilketa batera doa. Ekonomikoa eta soziala • Diruaren erabateko kontrola. • Ahozko indarkeria jendaurrean. • Kanpo-harremanen eta jardueren kontrola. Psikologikoa edo emoziozkoa • Irainak, ahozko isekak eta mehatxuak. • Balio sentimentaleko objektuak apurtzea eta etxeko animaliak gaizki tratatzea. Sexuala • Borondatearen kontra sexu-harremanak izatera behartzea. • Exhibizionismoa, hitz lizunak, zirriak, jazarpena eta, horietatik larriena: bortxaketa. 23
  • 24. EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA EMAKUMEENTZAKO GIDA INDARKERIAREN ONDORIO OHIKOENAK Arazo fisikoak • Min kronikoak. • Nahi gabeko haurduntzak. • Lesioak eta heriotza. Arazo psikologikoak • Depresioa, antsietatea, insomnioa, jatearen nahasmendua. • Trauma-ondoko estresa. • Alkohol- edo droga-abusua eta suizidioa. Arazo sozialak • Inkomunikazioa eta isolamendua. • Gizarte-kostu handia: sanitarioa, poliziala, judiziala eta gizarte-zerbitzuak. SINISMEN FALTSUEI ERANTZUTEN PAPERIK EZ BADUT ETA INDARKERIAREN BIKTIMA NAIZELA SALATZEN BADUT, ESPAINIATIK BOTA NAZEKETE BAI: Polizia Nazionalean salatzen badut. EZ: Bilboko Udaltzaingoan edo Ertzaintzaren komisarian salatzen badut. Berehalako babesa behar baduzu deitu 112-ra. EMAKUME MUSULMANEK JASATEN DUTE GEHIEN INDARKERIA EZ: Datuek frogatzen digute emakume guztiok, emakume izateagatik, indarkeriaren biktima izan gaitezkeela. Indarkeria hainbat eratan adierazten da eta neurri batean edo bestean gizarteen eta kulturen arabera. Askotan, sinesmen faltsu horrengatik, islama indarkeria egotearen erruduntzat hartzen da. Beste erlijio batzuek bezala, judaismoak edo kristautasunak kasu, islamak ere ez du indarkeria emakumeen aurka erabiltzea justifikatzen. Desberdintasunaren jatorria, dagoen desberdintasunezko gizarte-egituran oinarritzen da, kulturek tradizioen, usadioen eta ohituren bidez mantendu dutena eta, horregatik, historian zehar emakumeen aurkako indarkeria ezarri eta normaldu da. INDARKERIA JASATEN DUTEN EMAKUME BATZUK MASOKISTAK DIRA, HAIEN BIKOTEKIDEEK EGURRA EMATEA GUSTATZEN ZAIE ETA EZ: Indarkeria jasaten duten emakumeak oso egoera konplexu batean daude eta, egoera hori, sarritan, ulertzeko zaila da. Erasotzailearekiko harremana hausteko beste pertsona batzuen laguntza behar du gehienetan: bizilagunena, lagunena edo profesionalena, egoera salatzera ausartzeko. 24
  • 25. EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA EMAKUMEENTZAKO GIDA HAUSNARTU ZURE BIKOTE HARREMANEAN ONDORENGO EGOERAK BIZI DITUZUN (ADIERAZLE BATZUK DIRA): • Zure bikotekideak zure iritziak garrantzirik ez duela esaten du sarritan. • Zure bikotekideak eta zuk ez dituzue inoiz harremanak era berean hartzen. • Zure bikotekideak gehiegizko jeloskortasuna adierazten du eta zure mugikorra eta gizarte- harremanak kontrolatzen ditu. • Zure bikotekideak zure lagunengandik isolatu nahi zaitu. • Zure bikotekideak gehiegi babesten zaitu, hainbat gauzatan haren menpeko izan zaitezen. • Zure bikotekideak autoestimu txikia, segurtasunik eza eta konplexuak ditu eta, horregatik, balioa kentzen dizu, hori konpentsatzeko eta zu baino gehiago sentitzeko. • Zure bikotekideak denbora guztian zure gorputza, janzkera, pentsaera edo zaletasunak kritikatzen ditu edota gizen edo argal zaudela, itsusia zarela edo zerbait aldatu behar duzula esaten dizu. • Zure bikotekideak denbora guztian esaten dizu ez duzula ideiarik ezertaz edo isiltzeko edota jendaurrean barregarri uzten zaitu, esanez: zer jakingo duzu zuk horri buruz? etab. • Zure bikotekideak xantaia egiten dizu, isilik gelditzen da, une oro nahi duena lortzen ez badu. • Zure bikotekideak sexu-harremanak noiz izan inposatzen dizu beti edo zein jarreratan egin behar duzuen erabakitzen du. • Zure bikotekideak sexu-harremanak preserbatiborik gabe izatea inposatzen dizu. • Zure bikotekideak jarrera matxista eta errespetugabea du emakumeei dagokienez orokorrean. • Zure inguruko pertsonek (lagunak, familia, ezagunak) zure bikotekideak nola tratatzen zaituen gustatzen ez zaiela adierazten dizute, errespeturik ez dizula jotzen dutelako. • Zure bikotekideak iraintzen zaitu, bultzatzen zaitu, zaplaztekoak ematen dizkizu edo axolagabetasunez begiratzen zaitu, dosi txikitan bada ere. • Zure bikotekideak aurretik fisikoki, sexualki eta psikologikoki jada eraso egin dizu. ZURE ERANTZUNA BAIEZKOA BADA, EGOERA HORIEK ETENGABE BIZI DITUZULAKO, BILATU IRTENBIDEA Iturria: Julia Romero (GALARAZI ELKARTEA) aterakina (Gida honetan horretarako beharrezko informazioa ematen dizugu) 25
  • 26. EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA EMAKUMEENTZAKO GIDA NORA JOAN INDARKERIA JASATEN BADUZU Zure bikotekideak edo bikotekide Beste senide baten, ezezagun Biktimarentzako ohiak erasotzen badizu (lotura baten edo beste norbaiten Laguntza Zerbitzua sentimental bat dago) indarkeriaren biktima zarenean 900 400 028 Larritasuna dagoenean Larritasunik ez dagoenean Arratsaldean edo gauean BERDINTASUN, LANKIDETZA ETA erasotzen badizute, GIZARTE HERRITARTASUN SAILA LARRIALDIETARAKO UDAL Venezuela plaza, 2 zk., 4. ZERBITZURA DEITU DEZAKEZU: solairua 94 470 14 60 94 420 48 38 Bertan informazioa emango dizute Eskatu hitzordua gizarte-langile eta hainbat baliabidetara batekin lagunduko dizute. KASU GUZTIEN BALORAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA Jarduera prebentiboak, jarraituak eta berehalakoak Eman beharreko urratsak: 1. EGIN SALAKETA gertuen duzun Ertzaintzaren edo Udaltzaingoaren komisarian. 2. JOAN OSASUN ZENTRORA eta adierazi pertsonal medikoari eraso baten biktima izan zarela, jasandako erasoaren txosten bat egin dezaten. Gainera: • ESKATU BABES AGINDUA arriskurik dagoenean. • Etxera ezin baduzu itzuli: LARRIALDIKO BEHIN BEHINEKO OSTATUA. • Sexu bereko bikotekidea baduzu eta indarkeria jasaten baduzu, zuk ere informazioa eta arreta jasotzeko eskubidea duzu. • BILBOTIK KANPOKO EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO BESTE UDALERRI BATEAN BIZI BAZARA ETA INDARKERIA JASATEN BADUZU, DEITU 900 840 111 TELEFONO ZENBAKIRA 26
  • 27. EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA EMAKUMEENTZAKO GIDA GARRANTZIZKO GAIAK Komentatu lagun, senide Salatzea erabaki baduzu, saiatu Babesik gabeko sexu edo zurengandik gertuko gertueneko komisariara beste harremanak izateagatik, sexu pertsonei. Ez izan norabaitekin joaten. transmisiozko gaixotasunen bat isilpean. Garrantzitsua da har dezakezu, HIESa izan beste pertsona batzuen dezakezu edo nahi gabe haurdun laguntza izan dezazun, geldi zaitezke. irtenbideak bilatzeko. Indarkeriaren biktima bazara, Indarkeria jasaten ez isildu. baduzu, jakin behar duzu: Larrialdiko ostatuak daudela, zure segurtasuna bermatzeko Indarkeria egoeratik ateratzen, Gogoratu nahi gabeko pakea, ongizatea eta osasuna haurduntza bat etetea zeure eskuratuko dituzu. Emakume Gogoratu indarkeria eta gorputzarekiko indarkeria mota asko eta asko atera dira jada sexu bizitza osasungarria bat dela; ekidin ezazu egoera horretatik eta zu ere atera ez direla bateragarriak. prebentzioaren bidez. zaitezke. EMAKUMEEN ESKUBIDEAK BERMATZEKO INTERESEKO TELEFONOAK ETA LEKUAK INDARKERIAREN BIKTIMA DIREN EMAKUMEEK JAKIN BEHAR DUTE ESKUBIDE HAUEK DITUZTELA: • Informazioa, aholkularitza eta orientazioa prozesu osoan. • Segurtasun-arrazoiengatik bizilekua aldatzeko laguntzak. • Duintasunaren eta intimitatearen babesa. • Seme-alaben berehalako eskolaratzea, bizilekua aldatuz gero. • Laguntza eta akonpainamendu profesionala. • Gizarte-laguntza integrala. • Orientazio juridikoa eta aholkularitza psikologikoa. 27
  • 28. EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA EMAKUMEENTZAKO GIDA ETA ONDORENGO LEKUETARA JO DEZAKETELA: • BERDINTASUN, LANKIDETZA ETA HIRRITARREN SAILA (BILBOKO UDALA): BILBON bizi diren emakumeentzat. Venezuela plaza 2 zk., 4. solairua. Tlf.: 94 420 48 38. • EMAKUMEZKOENTZAKO ZERBITZUA (BIZKAIKO FORU ALDUNDIA): Bizkaiko gainerako udalerrietan bizi diren emakumeentzat. Ugaskobidea 3 zk., 2. solairua. Tlf.: 94 406 69 00. • ORIENTAZIO JURIDIKOKO ZERBITZUA (ofiziozko txandako abokatuak) Barroeta Aldamar 10 zk., beheko solairua. Tlf.: 94 401 67 12. • BIKTIMENTZAKO LAGUNTZA ZERBITZUA (Bizkaian bizi diren emakumeentzat) Ibañez de Bilbao kalea 5 zk., beheko solairua. Tlf.: 900 400 028. • FAMILIA BITARTEKARITZA ZERBITZUA. Santutxu kalea 69 zk. Tlf.: 900 100 080. SEXU ETA UGALKETA OSASUNERAKO: • MODULU PSIKOSOZIALAK (FAMILIA PLANGINTZARAKO, AHOLKULARITZA JURIDIKORAKO ETA PSIKOLOGIKORAKO…). • AUZOLAN MODULUA. Naxa kalea 5 zk. (Maiatzaren Biko kalearen izkinan). Tlf.: 94 416 36 22. • DEUSTO-SAN IGNACIO MODULUA. Aoiz plaza z/g (Postetxearen aurrean). Tlf.: 94 475 94 72. • REKALDEKO MODULUA. Camilo Villabaso kalea 24 zk. Tlf.: 94 444 98 59. • Zure udalerrian bertan dauden ANBULATORIOETAN ondorengoa aurkituko duzu: LEHEN MAILAKO ARRETA ESPEZIALIZATUA (non arreta ginekologikoa eska dezakezun). OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK: Edozein gizarte-problematikari buruzko Aholkularitza eta Laguntza ematen dizute. Beti dago baten bat zu bizi zaren zonatik gertu. Ezagutzen ez baduzu 010 telefonora dei dezakezu eta non dagoen galdetu. ATZERRITARTASUN ARLOAN: INMIGRAZIOKO UDAL ZERBITZUA: • ERDI JURIDIKOA: Informazioa, orientazioa eta asilo-eskubidearekin eta atzerritartasunarekin lotutako izapideen kudeaketa. Tlf.: 94 416 66 37. • ERDI SOZIALA: Gizarteratze-txostenak izapidetzea SUSTRAITZE efektuetarako, etxebizitzen erabilgarritasun-txostenak familia berriz elkartzeko planetarako, gizarte-txostenak borondatezko itzulerarako. Tlf.: 94 476 37 25. LARRIALDIAK : • GIZARTE LARRIALDIETARAKO BILBOKO UDAL ZERBITZUA (24 orduko arreta zerbitzua) Mazarredo zumarkalea 22 zk. Tlf.: 94 470 14 60. • GUARDIAKO EPAITEGIA. Ibañez de Bilbao kalea 4 zk. Tlf.: 94 401 64 81. • BILBOKO UDALTZAINGOA. Tlf.: 092 • SOS DEIAK - BILBO LARRIALDIETAKO KOORDINAZIOA. Tlf.: 112 28