2. Zer ikasiko dugu?
O LEXIKOA
O Atzizkiak
O Animaliak
O KOMUNIKAZIOA
O Albistea
O GRAMATIKA
O Izenondoa eta Izenlaguna
O Sintaxia: Denborazko perpausak
O Deklinabidea: NON eta NORENGAN kasuak
O Aditza: NOR-NORI-NORK
O ORTOTIPOGRAFIA
O Orduak
O KULTURA
O Euskalkiak II
O LITERATURA
O Alegia
4. Atzizkiak
Atzizkia Esanahia Oinarria Adibideak
-ti Izaera,
joera,ugaritasuna,
adjektibogilea
Izena edo
adjektiboa
Lotsati, loti…
-ka adberbiogilea Izena edo aditza Isilka, arrastaka,
joka…
-tar (-ar / -dar) Baseak
adierazitako tokian
jaio dena
Izena Herritar, Bilbotar,
mundutar,
etxetiar…
-tza Ekintza Aditza Bizitza, jaiotza…
-tasun (-asun) Izen abstraktuak Adjektiboa edo
pertsona
adierazten duen
izena
Itsutasun,
amatasun,
alaitasun…
7. Albistea
O Zer da albistea?
O Gaurkotasuna duen zerbaiti buruz
informazioa ematen duen idazkia.
O Non irakur edo entzun daiteke?
O Prentsa idatzian: egunkarietan,
aldizkarietan…
O Telebistan
O Irratian
O Eskuko telefonoan
8. Egunkarietako sailak
O Eskelak
O Politika
O Iritzia
O Kirolak
O Publizitatea
O Ekonomia
O Gizartea
O Mundua
O Euskal Herria
O Agenda
O Nazioartekoak
O …
9. Albistea
O Zer egitura eduki ohi dute albisteek?
O TITULARRA: Gertakizunaren informazioa eta
datu esanguratsuenen berri ematen du.
Batzuetan, titularrean emandako informazioa
osatzeko azpititularra jartzen da.
O INFORMAZIOAREN LABURPENA: Sei galdera
nagusiren inguruan egituratzen da: ZER,
NOR/NORK, NOIZ, NOLA, ZERGATIK.
O GORPUTZA: Lehen emandako informazioa
garatzen da, datuak osatuz.
10. Albistea
O Zer eratako hizkuntza erabili ohi da
albisteetan?
O Esaldi ARGIAK erabili behar dira, irakurleak
ulertzeko modukoak.
O Ideiak ZEHAZTASUNEZ azaldu behar ditugu.
Askotan alferrik erabiltzen ditugun hitz asko.
Hobe da hitz egokiak aukeratzea, esan nahi
duguna zuzen adierazteko.
O NATURALTASUNA bilatu behar dugu; hitz eta
egitura errazak.
O Ezin dugu hitz egiten dugun moduan idatzi.
O Esaldi luzeak eta hitz zailak baztertu egin
behar ditugu.
11. Albistea
Informazioaren iturria aipatzeko bideak.
OInformazio iturria
ezagutzen denean
O-ek adierazi duenez / du
O-ek esan duenez / du
O-ek kontatu duenez / du
O-ek iragarri du
O-ek jakinarazi du
O-en adierazpenen
arabera
O Informazio iturria
ezagutzen ez denean
O antza denez
O itxura denez
O dirudienez
O badirudi
O diotenez
O omen
13. Izenondoa (izond.)
O Gizakia, animalia, gauza… nolakoak diren
aditzera ematen dute.
O Izenaren eskuinaldean joaten dira.
O Jentilizioak eta –dun atzizkidunak izan ezik.
Niri sagar gorriak gustatzen zaizkit.
14. Izenondoa (izond.)
O Esanahia mailakatu egin daiteke:
O Izenondoa errepikatuz:
O Niri sagar gorri-gorriak gustatzen zaizkit.
O Maila adberbioak erabiliz:
O Oso, txit, zeharo, izugarri…
O Gizon hori oso aberatsa da.
O -en, -ago, -egi:
O Gorriena, gorriago, gorriegi
15. Izenlaguna (izlag.)
O -EN eta –KO (-GO) deklinabide atzizkiak
hartzen ditu.
O Izenaren ezkerraldean joaten dira.
O NOREN/ZEREN eta NONGO deklinabide
kasuei erantzuten dieten hitzak dira.
Gurasoen baserrian oilategia dago.
Anbotoko Mari ez dut inoiz ikusi.
16. Denborazko perpausak
O Denborazko perpausek ekintza nagusia
denboran kokatzen dute, eta ekintza hori
erreferentzi puntua baino lehenago, aldi
berean edo ondoren gertatu den esaten
dute; berehalakoa izan den, zein maiztasun
duen…
24. Orduak
1:00 – ordu bata
2:00 – ordu biak
3:00 – hirurak
4:00 – laurak
5:00 – bostak
6:00 – seiak
7:00 – zazpiak
8:00 – zortzirak
9:00 – bederatziak
10:00 – hamarrak
11: 00 – hamaikak
12:00 – hamabiak
:05 – eta bost
:10 – eta hamar
:15 – eta laurden
:20 – eta hogei
:25 – eta hogeita bost
:30 – eta erdi
:35 – hogeita bost gutxi
:40 – hogei gutxi
:45 – laurden gutxi
:50 – hamar gutxi
:55 – bost gutxi
28. Euskalkiak II
O Aurreko unitatean aipatutako ezaugarriak
kontuan hartuta, euskalkiak sailkatu egin
izan dira, eta sailkapen horiek mapetan
adierazi dira.
O Azpieuskalkia: Euskalki baten barnean
bereizten diren hizkera-multzoetako
bakoitza
O Hizkuntzalari eta mapa garrantzitsuenak:
29. Euskalkiak II
O Louis Lucien Bonaparte
O 1863. urteko sailkapena
O 8 euskalki bereizi zituen.
30. Euskalkiak II
O R.M. Azkue
O Oinarrian Bonaparterena zuen.
O 7 euskalki bereizi zituen.
31. Euskalkiak II
Koldo Zuazo
Gaur egungo
sailkapena
6 euskalki bereizten
ditu:
Mendebaldekoa
Erdialdekoa
Nafarrera
Nafar-Lapurtera
Ekialdeko Nafarrera
Zuberera
32. Euskalkia II
BONAPARTE AZKUE KOLDO ZUAZO
Bizkaiera Bizkaiera Mendebaldekoa
Gipuzkera Gipuzkera Erdialdekoa
Lapurtera Lapurtera
Nafar-lapurtera
Mendebaldeko Behe-Nafarrera
Behe nafarrera
Ekialdeko Behen-Nafarrera Ekialdeko nafarrera
Hego goi nafarrera
Goi nafarrera Nafarrera
Ipar goi nafarrera
Zuberera Zuberera Zuberera
Erronkariera
33. Euskalkiak II
O Badira bi gauza kontuan hartzekoak,
edozein sailkapen hartzen dela ere:
O Euskalki baten barruan hizkera desberdinak
daude: azpieuskalkiak. Mendebaldean ez da
berdin egiten herri guztietan, ez eta beste
euskalkietan.
O Badira bi euskalkiren arteko mugako
herrietako hizkerak, bateko eta besteko
ezaugarriak dituztenak.
35. Alegia
O Alegia helburu didaktikoa duen kontakizun laburra
da, gehienetan hitz neurtuz (bertsoz) idatzia; hala
ere, batzuetan hitz lauz ere agertzen dira.
O Pertsona gisa jokatzen duten animaliak izaten dira
kontakizunaren protagonistak gehienetan, baina
pertsonak ere agertuko zaizkigu.
O Kontakizun horren laguntzaz zerbait azaldu eta
irakatsi nahi zaigu.
O Ikasbidea alegiaren bukaeran agertuko da, eta
aurreko kontakizunetik ondorioztatutakoa izango
da.
36. Alegia
O Alegien bidez gizakion jarrerak agerian utzi
eta horiek zuzendu nahi dira.
O Agertzen diren jarrerak kontrajarriak izaten
dira: alferrak/langile; gezurra/egia;
apala/harroa; zuhurra eta zuhurtziagabea…
37. Alegia
ADI!!! Ez nahasi:
O Alegia : Gipuzkoako udalerria
O alegia = hau da, hots
O alegia: kontakizun laburra