SlideShare a Scribd company logo
1 of 8
Download to read offline
34
BERTSOAK ETA ERREGISTROAK
Andoni Egaña
Bertsolaria eta idazlea
Bertsogintza, batik bat gaiak bestek emanak direlarik, ekinaldi mota
konplexua da. Bertsolari bat, esaterako Sustrai Colina, izan daiteke etzi bakarkako
gai batean Lance Armstrong, zazpi Tourrak kendu berritan prentsaurreko batean
bere azalpenak ematen ari dena ehunka kazetariren aurrean. Ireki du ahoa
Sustraik eta Armstrong hasi da hizketan. Gu oso ohituak gaudelako, baina
bertsolaririk inoiz entzun ez duenarentzat ez da deszifratzen erraza. Esaten dena
Amstrongek esaten du, baina Sustrairen mintzoa da! Amstrong da Sustrairen
galbahetik pasatuta! Edo Sustrai Amstrongena egiten! Eta bertsozaleak jolas
konplexu horretantxe hartu nahi du parte.
Gainera, kartzelako gaia bada, bertsozaleak entzun eta alderatu egin nahiko
du nolakoa den Ametsen ahotik entzuten dugun Armstrong hori, Maddiren ahotik
entzuten duguna, Odeiren ahotik entzun duguna…
Eta are konplexuagoa da kontua, ahoa eta mintzoa norbereak direnean.
Demagun gaia dela: Sustrai, zure etxeko besaulkian eseri eta telebistari adi-adi
zaude. Armstrong, zazpi Tourrak kendu ondoren, prentsaurrekoa ematen ari da.
Orduan Sustrairenak dira ahoa, mintzoa… dena.
Beraz, bertso-saio bakar batean hainbat kontu nahasten dira. Konplexua da.
Pentsa zenbateraino den konplexua! Sustrai teman ari zen, ez dakit zehatz
norekin. Demagun, Maddi Sarasuarekin ari zela. Bata zen esne-ekoizlea eta bestea
gasnagilea, demagun. Hasi zen Sustrai esne-ekoizlearen paperean… Ondo. Ondo
arrazoitu zuen bere bertsoa zegokion paperetik. Maddirena entzutean, ordea,
zalantza egin ondo ulertu ote zuen, eta jiratu eta gai-jartzaileari egin zion kontsulta.
35
Hori ona da? Ez…Zergatik? Ba, Sustrai zelako gaia entzuten eta pentsatzen ari
zena. Gero, esne-ekoizlea, gero berriz Sustrai zalantza argitzera atzeratu zena eta
berriz esne-ekoizlea izan beharra zeukalako publikoaren belarrietara. Konplexua
are gehiago konplikatzea da hori! Eta kalte egiten dio komunikazioari, nahiz
bertsoen kalitate testualari kalterik egin ez, Sustrairen gisako bertsolari bikain bat
tartean delarik.
Hori argituta gero, beste kontutxo bat, hasteko. ERREGISTROA? Zer da
erregistroa? Hizkuntza baten baitan, gizon-emakume talde desberdinek duten
mintzaira. Beste herrialdeetan ere halatsu izango da, baina guk Euskal Herrikoari
begiratuko diogu. Ez baita sailkapen bakarra erregistroena. Sailkapena izan
daiteke:
- Euskalkien araberakoa…
- Adinaren araberakoa…
- Ofizioaren edo lagunartearen araberakoa…
- Gorputz aldartearen araberakoa…(lokartua, mozkorra, euforikoa, tristea)
ERREGISTROAren erabilpen egokiak asko du imitatze gaitasunetik. Azken
batean, hori da erregistroa: hizkuntza estandarretik kanpo dagoen zerbait,
ezaugarri jakin batzuk dituena. Ezaugarri horiek detektatu eta une egokian
errepikatzean datza erregistroaren erabilera egokia. Esaterako, Juan Carlos
Erregearen paperean, tontoarena egiteaz gain, asko laguntzen du totelarena
egiteak ere.
Edo goazen Sustrai besaulkian Armstrongen prentsaurrekoa entzuten ari zen
gaira. Demagun bukaera pentsatu duela: “maiz engainatu ninduzun, gaur ez dut
sinisten ezer”. Nola koloreztatuko luke argudio hori modurik egokienean? Aukera
bat honakoa litzateke:
Beti harro, kokotz-gora
beti american-power
ez gara beti izango
ni gregario zu lider…
Maiz engainatu ninduzun
Gaur ez dut sinisten ezer.
Hori duela berrogei urte ezinezkoa zen. Bai bertsolarien aldetik eta bai
entzuleen aldetik ere. Gaur egun posible da…
Baina ez da juxtu-juxtu erregistroaren arloko adibidea. Hor, balizko Sustrai
horrek erakutsiko lukeena da ezagutza handia txirrindularitzaren arlo
semantikoarekiko eta ezagutza handia beste hizkuntzetan fosilizaturik dauden eta
36
beraz ulerterrazak diren esamoldeetarako.
- EUSKARA BATUA eta bertsolari batek esan zuena:
“Euskara batua? Hori jada bertsolariok inbentatua geneukan!”. Bertsolari batek
esana omen da, eta ez da guztiz bururik gabeko esaldia. Euskara batua xextragai
izan zen… Bertsolariak beti jendaurrean egiten du lan. Beti komunikatu nahi du.
Toposa bilatzeko joera du. Eta nahiko ongi identifikatzen ditu komunikazio-
korapilorik handienak. Horretan, ibiliak garrantzi handia du. Gaztetxotan, artean
Euskal Herrira gutxi irtenak ginenean, nola ulertzen genuen ba, “Lepoan hartu ta
segi aurrera”?
Euskararen egoeraz ere pare bat hitz egin nahi nituzke gaia kokatze aldera.
Aurten, duela hilabete pasatxo, Donostiako Zinemaldian epaimahaiko izatea
egokitu zitzaidan. Begi-belarri zoliagoz ikusi eta entzun nituen filmak. Eta analisi
bat egin behar banu, esango nuke aurkitu nituen euskarak ez zitzaizkidala batere
arrotz.
- Baypasseko ETBko euskara, komedia erromantiko bati dagokiona.
- Baztaneko XVII. mendeko euskara, eta gaur egungoa.
- Zuloakeko neska musikariek euren artean kamerinoetan zerabiltena.
37
Denak dira euskara. Filologo batek, edo purista batek denei aurkituko lieke
bainaren bat. Nik, harro diot, ez zitzaidala arrotz euskara horietan bakar bat ere.
JON SARASUAk ere aipatzen zituen bertsotan hasi zelarik izan zituen
desabantailak eta abantailak (ohartu zenean). Apotzagan trebatu zen Jon
bertsotan. Eta han Leintz inguruko euskara egiten zuen. Euskal Herri osorako
bertsotan hasi zelarik, ohartzen zen ideia bertsuak Euzkitzek botaz gero, tokirik
gehienetan hobeto hartzen zirela. Eta mix bat egiteko aukera zeukala ohartu zen
ondoren. Atxabaletakoa gehi etxeko Oriokoa gehi euskara batua…Eta askoz hobeto
“funtzionatzen” hasi omen zen orduan.
1. BERTSOLARI bakoitzaren estiloa eta sinesgarritasuna.
Komunikazioaz ari gara, eta ez bertsolari bakoitzaren on/txar
parametroetan. Halere, hasteko, zertzeladaren batzuk: badira bertsolari batzuk
Euskal Herri osokoak direnak, eta beste batzuk ez. Eta horrek ez du zerikusirik
kalitatearekin. Edo ez behintzat kalitatearekin, ulertzen dugun parametroetan.
Beti azalpenik axalekoenak eman izan dira: herriak agintzen du eta herriak
batzuk nahi ditu besteen aurretik edo besteak baino gehiago. Konforme! Baina
zergatik?
38
Eta hor, esango nuke, komunikazio gaitasunak baduela zerikusirik. Beste
galdera bat badago lehengoa baino zehatzagoa. Zergatik bertsolari batzuk bere
ingurutxoan sekulako maila dute eta Euskal Herri osorako aterabiderik ez?
Euskalki kontua bakarrik da?
Nik ezagutu ditudan bi iraultzarik handienak bi muturretatik hasiak dira.
Eta bakoitzak bere garaian, biek txunditu ninduten. Xabier Amurizarenaz eta
Maialen Lujanbiorenaz ari naiz. Biek erabili zuten hizkuntza modu bat nahi
zutena adierazteko. Badakit kontu hau urrun egon daitekeela erregistroaren
kontu zehatzetik, baina auzo-gaia behintzat badela ez didazue ukatuko.
Amurizarena, 80ko Txapelketa Nagusi hartan bistaratu zena gehienbat,
hizkuntza borobildutzat definituko nuke. Maialenena, berriz, hizkuntza
ertzduntzat. Eta ez du esan nahi horrek bata bestea baino hobea denik.
2.DOINUAK eta euskararen erabilpena.
Doinua ez da bertsolarientzat osagai arrunta edo hornidura soilik. Testuaren
ibaia da doinua. Testua baldintzatzen du. Inoiz aipatu izan dut maiorreko donuak
hobeak direla sententzia emateko eta minorrekoak hobeak iradokitzeko, adarra
jotzeko, zalantza azaltzeko…
Era berean, doinu batzuetan min ematen du geure euskalkian egiteak…
Beste batzuetan mesede egiten duela esango nuke. Edo esango nuke ez dela
euskalki kontua bakarrik. Mintzo borobildua eta mintzo inperfektua edo ertzduna
jarriko nituzke aurrez aurre.
Gaia: Erloju berria daukazu eskumuturrean.
Aita izena doinuan holatsu kantatuko nuke:
Ze oparia nire berrogei
ta hamargarren urtean
alabak norbait ezagutu du
JOSE MARIen artean
disdira handirik ez izanarren
esferan eta katean
gutxienean borobila da
ta ez da nire kaltean
baina askotan da lo egina
kaxa karratu batean.
39
Beste doinu batean, alaiagoan, nolabait adierazteko:
Hau oparia nere berrogei
ta hamargarren urtian
alabak norbait ezagutu du
JOXEMARIen artian
disdira handirik ez dauka euki
ez esferan ez katian
gutxin-gutxinez borobila da
hori ez da nere kaltian
baina ziur maiz lo egin dula
kaja kuadratu batian.
3.ETORKIZUNERAKO APUSTUA. ROLAK BEREIZI.
Ander Lipusen pertsonajeen adibidea: Juan Junda, Euxebio, Ignatius
mozkorra, Camaleón, Manex Dominitxine…
Lipusen ekarpenik handiena da, ordea, pertsonaia bakoitza, beretik,
inprobisatzeko gai dela. Berak badaki azaltzen eta nik ez, baina arnasgune
40
desberdinek laguntzen omen diote une bakoitzean nor den gogoratzen eta nor
horrek zer hizkera, zer jokaera eta zer ideia izango dituen erabakitzen.
Lipusek ordea, pertsonaia corpus txikia du. Zortzi-bederatzi. Ongi bereiziak
bata bestearengandik. Eta berak aukeratuak.
Bertsogintzan erregistroena ez da askorik bistaratu. Arrazoi nagusia da OSO
ZAILA dela, bat-batean, honako edo halako pertsonaiaren pentsaeraz eta
argudiaketaz gain, haren hizkera ere imitatzea. Gainera, ehunka izan daitezke
tokatutako pertsonaiaak eta ez dago beti argi perfil markaturik duten ere.
Badira erregistrorako ofizioak edo gizarte-estatusak edo ematen duena
baino lan ERRAZAGOAK. JATORRIA eta batik bat ADINA aipatuko nituzke.
Hor zerbait egitea errazagotzat daukat. ADINA, bi muturretakoa, ume edo
zahar-zahar… imitaerrazagoak dira. Eta eskerronekoak entzuleen aldetik.
Horien mentalitatea, usteak eta hizkera imitaerrazagoak dira. Baita, esate
baterako, euskara ikasten hasi berria den euskaldun berriaren papera ere.
Adibidez: Iñaki Murua 1989ko Txapelketa Nagusiaren finalean. Hauxe zuen
gaia: “Ume bat zara. Hondarrezko gaztelu bat egin duzu eta itsasoak, igo denean,
zapuztu egin dizu”. Honela bukatu izan balu:
“Ai itsasoa zure joera oso gaiztoa izan da
ez al zen aski etorri eta hareari pa emanda?”
“Nik uste nuen ona zinela, baina gaiztoa zara zu
aitatxitori esango diot eta ikusiko duzu!”
Edo haurrari nola hitz egin ere imita daiteke. Neuk eduki nuen aukera
ederra azken Txapelketa Nagusian: Olentzerorena egiten harrapatu ninduenean
alabak.
Zaharren kasuan zailxeago da. Ez da umeena bezain markatua hizkera.
Baina Peñak bapo baliatu zuen aukera… “Requiem es dominen virgo veneranda”.
Gaur egun, nik uste GAZTE HIZKERA ere imita daitekeela…
Hortik aurrera? Ez da samurra… Ogibide edo estatusaren edo egoeraren
mailako euskara desberdindua erabil daiteke. Baina imitazio soiletik goragoko
zerbait eskatzen du horrek. Eta bat-batean gainera?
Zaila da. Baina gero eta errazagoa izango da. Bertsolarien gaitasunak gora
egingo duelako eta euskararen garabideak ere gero eta indartsuagoak eta
41
askotarikoagoak izatea espero dudalako. Arestian jarri dudan adibidea, Baypass,
Baztan eta Zuloakena gogoratu besterik ez duzue.
Gu gaztetxo ginela, euskara mota gutxi entzuten genuen. Etxekoa, kalekoa
eta ikastolakoa nik. Eta elkarren oso antzekoak ziren gure kasuan.
Oraingo gaztetxoek, etxekoa askok, kalekoa eta, hedabideen bidez,
euskalkietakoak, hainbat lanbidetakoak, estereotipoak… entzun ditzakete.
Badakizue nor den gure hamazortzi urteko semearen eta bere kuadrillakoen
idoloa? Nor entzuteko desiratzen egoten diren? Joseba Urkiola. ETBko kazetari
leitzar gazte bat da, kirol-sailean ari dena. Lekuari eta egokierari ez dagokion
joritasuna darabil hizketan eta gure gazteek harrapatu egin dute eta grazia egiten
die!!! Badakite oso parera ez datorren erregistroa darabilela, eta imitagai peto-
petoa bihurtu da.
4. HITANOA… AINTZAT HARTU BEHAR GENUKEEN LEHEN ERREGISTROA
Kalean barra-barra hika egiten dugun bertsolariok ere oso gutxitan egiten
dugu bertsotan hika.
Historian zehar ere ez dira bertso asko geratu hikakoak. “ Aizak hi mutil
mainontzi”, “Gure sorotik lapurtzen dituk sahatsak eta urritzak”… Biak ere errieta
edo kargu hartzeko egoeratakoak dira. Ez da kasualitatea… Gure etxean ere gauza
bera gertatzen da ama-alabekin. Badira, jakina, kasu gehiago. Amurizak txapelari
hika kantatu zion lehenengo hartan:
“Aizak hi txapel, zer sentitzen duk…”.
Eta Gorrotxategiren azken agurra ere hika izan zen: “…merezi dek ta lagun
Xabier, gorde zak urte askuan!”.
Zergatik erabiltzen ditugu hain gutxitan hikako formak? Tira… Bertsotako
errima-metrikak, gure esamolde eginak, gure ohiturak… zukakoak dira. Eta
sistemaren aldaketa bat ekarri beharko luke hika hasteak. Sistema berri horren
lanketa ez litzateke, ordea, beste munduko lana. Ohiz hika egiten duenarentzat ez
litzateke batuan kantatzetik bizkaieraz kantatzera dagoen baino jauzi handiagoa,
esaterako. Eta hori egitea lortu dutenak badira.
Eta hikaren kontu honetan ere badut susmo bat: gai batzuk ez ezik, doinu
batzuk ere eskertu egingo lukete hikako formen erabilera.

More Related Content

Viewers also liked

Historia de los navegadores
Historia de los navegadoresHistoria de los navegadores
Historia de los navegadoresStefania001
 
Report on board committees
Report on board committeesReport on board committees
Report on board committeesmisbah ullah
 
VT 2 setrificate
VT 2 setrificateVT 2 setrificate
VT 2 setrificateAntti Nyk
 
грипп
гриппгрипп
гриппsuraf
 
OECD Guidlines By Genotoxicity
OECD Guidlines By GenotoxicityOECD Guidlines By Genotoxicity
OECD Guidlines By GenotoxicityShital Magar
 
Detective story of one clever user - Lightning Talk By Sergiy Kukunin
Detective story of one clever user - Lightning Talk By Sergiy KukuninDetective story of one clever user - Lightning Talk By Sergiy Kukunin
Detective story of one clever user - Lightning Talk By Sergiy KukuninPivorak MeetUp
 
Setting the Scene for Better Data Driven Marketing
Setting the Scene for Better Data Driven MarketingSetting the Scene for Better Data Driven Marketing
Setting the Scene for Better Data Driven MarketingPerformanceIN
 
Moving microsoft .net applications one container at a time
 Moving microsoft .net applications one container at a time  Moving microsoft .net applications one container at a time
Moving microsoft .net applications one container at a time Amazon Web Services
 
Instituto universitario politécnico
Instituto universitario politécnicoInstituto universitario politécnico
Instituto universitario politécnicoLuiz Casanova
 
Educational Technology Leadership
Educational Technology LeadershipEducational Technology Leadership
Educational Technology Leadershipmanuelemv
 
Studio Redesign - Conference Presentation
Studio Redesign - Conference PresentationStudio Redesign - Conference Presentation
Studio Redesign - Conference PresentationJames Hall
 

Viewers also liked (18)

Historia de los navegadores
Historia de los navegadoresHistoria de los navegadores
Historia de los navegadores
 
samarbejdeturretur
samarbejdeturretursamarbejdeturretur
samarbejdeturretur
 
Regletes
RegletesRegletes
Regletes
 
Report on board committees
Report on board committeesReport on board committees
Report on board committees
 
Cuarto b feb 2016
Cuarto b feb 2016Cuarto b feb 2016
Cuarto b feb 2016
 
Presentación del tfm
Presentación del tfmPresentación del tfm
Presentación del tfm
 
VT 2 setrificate
VT 2 setrificateVT 2 setrificate
VT 2 setrificate
 
MT
MTMT
MT
 
грипп
гриппгрипп
грипп
 
OECD Guidlines By Genotoxicity
OECD Guidlines By GenotoxicityOECD Guidlines By Genotoxicity
OECD Guidlines By Genotoxicity
 
Detective story of one clever user - Lightning Talk By Sergiy Kukunin
Detective story of one clever user - Lightning Talk By Sergiy KukuninDetective story of one clever user - Lightning Talk By Sergiy Kukunin
Detective story of one clever user - Lightning Talk By Sergiy Kukunin
 
Setting the Scene for Better Data Driven Marketing
Setting the Scene for Better Data Driven MarketingSetting the Scene for Better Data Driven Marketing
Setting the Scene for Better Data Driven Marketing
 
Moving microsoft .net applications one container at a time
 Moving microsoft .net applications one container at a time  Moving microsoft .net applications one container at a time
Moving microsoft .net applications one container at a time
 
Strength Finder Detailed Report
Strength Finder Detailed ReportStrength Finder Detailed Report
Strength Finder Detailed Report
 
Instituto universitario politécnico
Instituto universitario politécnicoInstituto universitario politécnico
Instituto universitario politécnico
 
Educational Technology Leadership
Educational Technology LeadershipEducational Technology Leadership
Educational Technology Leadership
 
Tarea nº 3 actividades ii
Tarea nº 3 actividades iiTarea nº 3 actividades ii
Tarea nº 3 actividades ii
 
Studio Redesign - Conference Presentation
Studio Redesign - Conference PresentationStudio Redesign - Conference Presentation
Studio Redesign - Conference Presentation
 

Similar to 2012 ahoa bete hots 5 bertsoak eta erregistroak - Andoni Egaña

Bertsolaritza gidoia
Bertsolaritza gidoiaBertsolaritza gidoia
Bertsolaritza gidoiajonecn
 
EUSKALKIAK: Zuberera Idazleak
EUSKALKIAK: Zuberera IdazleakEUSKALKIAK: Zuberera Idazleak
EUSKALKIAK: Zuberera Idazleakaingura
 
Bertsolaritza eta bertsoak
Bertsolaritza eta bertsoak Bertsolaritza eta bertsoak
Bertsolaritza eta bertsoak jooonee_e
 
Bertsolaritza
BertsolaritzaBertsolaritza
Bertsolaritzajabilast
 
Zotz egiteko formulak: Haur Hezkuntza
Zotz egiteko formulak: Haur HezkuntzaZotz egiteko formulak: Haur Hezkuntza
Zotz egiteko formulak: Haur HezkuntzaAsier Romero Andonegi
 
Zuberera irati m. eta irune m
Zuberera  irati m. eta irune mZuberera  irati m. eta irune m
Zuberera irati m. eta irune maingura
 
Zelaneginipuinbat 110930074325-phpapp01
Zelaneginipuinbat 110930074325-phpapp01Zelaneginipuinbat 110930074325-phpapp01
Zelaneginipuinbat 110930074325-phpapp01Maitan2
 
Zelan egin ipuin bat
Zelan egin ipuin batZelan egin ipuin bat
Zelan egin ipuin batmanlus
 
Haur Besoetakoa aurkezpena
Haur Besoetakoa aurkezpenaHaur Besoetakoa aurkezpena
Haur Besoetakoa aurkezpenaguest56051d
 
Erromantzeak
ErromantzeakErromantzeak
Erromantzeakmartasena
 
Zuberera jesuri z-eta_ainhoa_u[1]
Zuberera jesuri z-eta_ainhoa_u[1]Zuberera jesuri z-eta_ainhoa_u[1]
Zuberera jesuri z-eta_ainhoa_u[1]aingura
 
Euskalkiak nafar-lapurtera
Euskalkiak nafar-lapurteraEuskalkiak nafar-lapurtera
Euskalkiak nafar-lapurteraSagarra19
 
I.bai dbh 2-euskara-d-lagina
I.bai dbh 2-euskara-d-laginaI.bai dbh 2-euskara-d-lagina
I.bai dbh 2-euskara-d-laginaBego Zugazagoitia
 
Generoa eta bertsolaritza
Generoa eta bertsolaritza Generoa eta bertsolaritza
Generoa eta bertsolaritza ekthuhezi
 
Altzako III. bertso paper lehiaketa bertso irabazleak
Altzako III. bertso paper lehiaketa  bertso irabazleakAltzako III. bertso paper lehiaketa  bertso irabazleak
Altzako III. bertso paper lehiaketa bertso irabazleakBizarrain Kultur Elkartea
 

Similar to 2012 ahoa bete hots 5 bertsoak eta erregistroak - Andoni Egaña (20)

Bertsolaritza gidoia
Bertsolaritza gidoiaBertsolaritza gidoia
Bertsolaritza gidoia
 
EUSKALKIAK: Zuberera Idazleak
EUSKALKIAK: Zuberera IdazleakEUSKALKIAK: Zuberera Idazleak
EUSKALKIAK: Zuberera Idazleak
 
Bertsolaritza eta bertsoak
Bertsolaritza eta bertsoak Bertsolaritza eta bertsoak
Bertsolaritza eta bertsoak
 
Bertsolaritza
BertsolaritzaBertsolaritza
Bertsolaritza
 
Zalantza dantzan
Zalantza dantzanZalantza dantzan
Zalantza dantzan
 
Zotz egiteko formulak: Haur Hezkuntza
Zotz egiteko formulak: Haur HezkuntzaZotz egiteko formulak: Haur Hezkuntza
Zotz egiteko formulak: Haur Hezkuntza
 
Benito Lertxundi
Benito LertxundiBenito Lertxundi
Benito Lertxundi
 
Zuberera irati m. eta irune m
Zuberera  irati m. eta irune mZuberera  irati m. eta irune m
Zuberera irati m. eta irune m
 
Zelaneginipuinbat 110930074325-phpapp01
Zelaneginipuinbat 110930074325-phpapp01Zelaneginipuinbat 110930074325-phpapp01
Zelaneginipuinbat 110930074325-phpapp01
 
Zelan egin ipuin bat
Zelan egin ipuin batZelan egin ipuin bat
Zelan egin ipuin bat
 
Uxue alberdi
Uxue alberdiUxue alberdi
Uxue alberdi
 
Haur Besoetakoa aurkezpena
Haur Besoetakoa aurkezpenaHaur Besoetakoa aurkezpena
Haur Besoetakoa aurkezpena
 
Erromantzeak
ErromantzeakErromantzeak
Erromantzeak
 
Zuberera jesuri z-eta_ainhoa_u[1]
Zuberera jesuri z-eta_ainhoa_u[1]Zuberera jesuri z-eta_ainhoa_u[1]
Zuberera jesuri z-eta_ainhoa_u[1]
 
Euskalkiak nafar-lapurtera
Euskalkiak nafar-lapurteraEuskalkiak nafar-lapurtera
Euskalkiak nafar-lapurtera
 
Zalantza dantza
Zalantza dantzaZalantza dantza
Zalantza dantza
 
I.bai dbh 2-euskara-d-lagina
I.bai dbh 2-euskara-d-laginaI.bai dbh 2-euskara-d-lagina
I.bai dbh 2-euskara-d-lagina
 
Generoa eta bertsolaritza
Generoa eta bertsolaritza Generoa eta bertsolaritza
Generoa eta bertsolaritza
 
Zalantza dantza2
Zalantza dantza2Zalantza dantza2
Zalantza dantza2
 
Altzako III. bertso paper lehiaketa bertso irabazleak
Altzako III. bertso paper lehiaketa  bertso irabazleakAltzako III. bertso paper lehiaketa  bertso irabazleak
Altzako III. bertso paper lehiaketa bertso irabazleak
 

2012 ahoa bete hots 5 bertsoak eta erregistroak - Andoni Egaña

  • 1. 34 BERTSOAK ETA ERREGISTROAK Andoni Egaña Bertsolaria eta idazlea Bertsogintza, batik bat gaiak bestek emanak direlarik, ekinaldi mota konplexua da. Bertsolari bat, esaterako Sustrai Colina, izan daiteke etzi bakarkako gai batean Lance Armstrong, zazpi Tourrak kendu berritan prentsaurreko batean bere azalpenak ematen ari dena ehunka kazetariren aurrean. Ireki du ahoa Sustraik eta Armstrong hasi da hizketan. Gu oso ohituak gaudelako, baina bertsolaririk inoiz entzun ez duenarentzat ez da deszifratzen erraza. Esaten dena Amstrongek esaten du, baina Sustrairen mintzoa da! Amstrong da Sustrairen galbahetik pasatuta! Edo Sustrai Amstrongena egiten! Eta bertsozaleak jolas konplexu horretantxe hartu nahi du parte. Gainera, kartzelako gaia bada, bertsozaleak entzun eta alderatu egin nahiko du nolakoa den Ametsen ahotik entzuten dugun Armstrong hori, Maddiren ahotik entzuten duguna, Odeiren ahotik entzun duguna… Eta are konplexuagoa da kontua, ahoa eta mintzoa norbereak direnean. Demagun gaia dela: Sustrai, zure etxeko besaulkian eseri eta telebistari adi-adi zaude. Armstrong, zazpi Tourrak kendu ondoren, prentsaurrekoa ematen ari da. Orduan Sustrairenak dira ahoa, mintzoa… dena. Beraz, bertso-saio bakar batean hainbat kontu nahasten dira. Konplexua da. Pentsa zenbateraino den konplexua! Sustrai teman ari zen, ez dakit zehatz norekin. Demagun, Maddi Sarasuarekin ari zela. Bata zen esne-ekoizlea eta bestea gasnagilea, demagun. Hasi zen Sustrai esne-ekoizlearen paperean… Ondo. Ondo arrazoitu zuen bere bertsoa zegokion paperetik. Maddirena entzutean, ordea, zalantza egin ondo ulertu ote zuen, eta jiratu eta gai-jartzaileari egin zion kontsulta.
  • 2. 35 Hori ona da? Ez…Zergatik? Ba, Sustrai zelako gaia entzuten eta pentsatzen ari zena. Gero, esne-ekoizlea, gero berriz Sustrai zalantza argitzera atzeratu zena eta berriz esne-ekoizlea izan beharra zeukalako publikoaren belarrietara. Konplexua are gehiago konplikatzea da hori! Eta kalte egiten dio komunikazioari, nahiz bertsoen kalitate testualari kalterik egin ez, Sustrairen gisako bertsolari bikain bat tartean delarik. Hori argituta gero, beste kontutxo bat, hasteko. ERREGISTROA? Zer da erregistroa? Hizkuntza baten baitan, gizon-emakume talde desberdinek duten mintzaira. Beste herrialdeetan ere halatsu izango da, baina guk Euskal Herrikoari begiratuko diogu. Ez baita sailkapen bakarra erregistroena. Sailkapena izan daiteke: - Euskalkien araberakoa… - Adinaren araberakoa… - Ofizioaren edo lagunartearen araberakoa… - Gorputz aldartearen araberakoa…(lokartua, mozkorra, euforikoa, tristea) ERREGISTROAren erabilpen egokiak asko du imitatze gaitasunetik. Azken batean, hori da erregistroa: hizkuntza estandarretik kanpo dagoen zerbait, ezaugarri jakin batzuk dituena. Ezaugarri horiek detektatu eta une egokian errepikatzean datza erregistroaren erabilera egokia. Esaterako, Juan Carlos Erregearen paperean, tontoarena egiteaz gain, asko laguntzen du totelarena egiteak ere. Edo goazen Sustrai besaulkian Armstrongen prentsaurrekoa entzuten ari zen gaira. Demagun bukaera pentsatu duela: “maiz engainatu ninduzun, gaur ez dut sinisten ezer”. Nola koloreztatuko luke argudio hori modurik egokienean? Aukera bat honakoa litzateke: Beti harro, kokotz-gora beti american-power ez gara beti izango ni gregario zu lider… Maiz engainatu ninduzun Gaur ez dut sinisten ezer. Hori duela berrogei urte ezinezkoa zen. Bai bertsolarien aldetik eta bai entzuleen aldetik ere. Gaur egun posible da… Baina ez da juxtu-juxtu erregistroaren arloko adibidea. Hor, balizko Sustrai horrek erakutsiko lukeena da ezagutza handia txirrindularitzaren arlo semantikoarekiko eta ezagutza handia beste hizkuntzetan fosilizaturik dauden eta
  • 3. 36 beraz ulerterrazak diren esamoldeetarako. - EUSKARA BATUA eta bertsolari batek esan zuena: “Euskara batua? Hori jada bertsolariok inbentatua geneukan!”. Bertsolari batek esana omen da, eta ez da guztiz bururik gabeko esaldia. Euskara batua xextragai izan zen… Bertsolariak beti jendaurrean egiten du lan. Beti komunikatu nahi du. Toposa bilatzeko joera du. Eta nahiko ongi identifikatzen ditu komunikazio- korapilorik handienak. Horretan, ibiliak garrantzi handia du. Gaztetxotan, artean Euskal Herrira gutxi irtenak ginenean, nola ulertzen genuen ba, “Lepoan hartu ta segi aurrera”? Euskararen egoeraz ere pare bat hitz egin nahi nituzke gaia kokatze aldera. Aurten, duela hilabete pasatxo, Donostiako Zinemaldian epaimahaiko izatea egokitu zitzaidan. Begi-belarri zoliagoz ikusi eta entzun nituen filmak. Eta analisi bat egin behar banu, esango nuke aurkitu nituen euskarak ez zitzaizkidala batere arrotz. - Baypasseko ETBko euskara, komedia erromantiko bati dagokiona. - Baztaneko XVII. mendeko euskara, eta gaur egungoa. - Zuloakeko neska musikariek euren artean kamerinoetan zerabiltena.
  • 4. 37 Denak dira euskara. Filologo batek, edo purista batek denei aurkituko lieke bainaren bat. Nik, harro diot, ez zitzaidala arrotz euskara horietan bakar bat ere. JON SARASUAk ere aipatzen zituen bertsotan hasi zelarik izan zituen desabantailak eta abantailak (ohartu zenean). Apotzagan trebatu zen Jon bertsotan. Eta han Leintz inguruko euskara egiten zuen. Euskal Herri osorako bertsotan hasi zelarik, ohartzen zen ideia bertsuak Euzkitzek botaz gero, tokirik gehienetan hobeto hartzen zirela. Eta mix bat egiteko aukera zeukala ohartu zen ondoren. Atxabaletakoa gehi etxeko Oriokoa gehi euskara batua…Eta askoz hobeto “funtzionatzen” hasi omen zen orduan. 1. BERTSOLARI bakoitzaren estiloa eta sinesgarritasuna. Komunikazioaz ari gara, eta ez bertsolari bakoitzaren on/txar parametroetan. Halere, hasteko, zertzeladaren batzuk: badira bertsolari batzuk Euskal Herri osokoak direnak, eta beste batzuk ez. Eta horrek ez du zerikusirik kalitatearekin. Edo ez behintzat kalitatearekin, ulertzen dugun parametroetan. Beti azalpenik axalekoenak eman izan dira: herriak agintzen du eta herriak batzuk nahi ditu besteen aurretik edo besteak baino gehiago. Konforme! Baina zergatik?
  • 5. 38 Eta hor, esango nuke, komunikazio gaitasunak baduela zerikusirik. Beste galdera bat badago lehengoa baino zehatzagoa. Zergatik bertsolari batzuk bere ingurutxoan sekulako maila dute eta Euskal Herri osorako aterabiderik ez? Euskalki kontua bakarrik da? Nik ezagutu ditudan bi iraultzarik handienak bi muturretatik hasiak dira. Eta bakoitzak bere garaian, biek txunditu ninduten. Xabier Amurizarenaz eta Maialen Lujanbiorenaz ari naiz. Biek erabili zuten hizkuntza modu bat nahi zutena adierazteko. Badakit kontu hau urrun egon daitekeela erregistroaren kontu zehatzetik, baina auzo-gaia behintzat badela ez didazue ukatuko. Amurizarena, 80ko Txapelketa Nagusi hartan bistaratu zena gehienbat, hizkuntza borobildutzat definituko nuke. Maialenena, berriz, hizkuntza ertzduntzat. Eta ez du esan nahi horrek bata bestea baino hobea denik. 2.DOINUAK eta euskararen erabilpena. Doinua ez da bertsolarientzat osagai arrunta edo hornidura soilik. Testuaren ibaia da doinua. Testua baldintzatzen du. Inoiz aipatu izan dut maiorreko donuak hobeak direla sententzia emateko eta minorrekoak hobeak iradokitzeko, adarra jotzeko, zalantza azaltzeko… Era berean, doinu batzuetan min ematen du geure euskalkian egiteak… Beste batzuetan mesede egiten duela esango nuke. Edo esango nuke ez dela euskalki kontua bakarrik. Mintzo borobildua eta mintzo inperfektua edo ertzduna jarriko nituzke aurrez aurre. Gaia: Erloju berria daukazu eskumuturrean. Aita izena doinuan holatsu kantatuko nuke: Ze oparia nire berrogei ta hamargarren urtean alabak norbait ezagutu du JOSE MARIen artean disdira handirik ez izanarren esferan eta katean gutxienean borobila da ta ez da nire kaltean baina askotan da lo egina kaxa karratu batean.
  • 6. 39 Beste doinu batean, alaiagoan, nolabait adierazteko: Hau oparia nere berrogei ta hamargarren urtian alabak norbait ezagutu du JOXEMARIen artian disdira handirik ez dauka euki ez esferan ez katian gutxin-gutxinez borobila da hori ez da nere kaltian baina ziur maiz lo egin dula kaja kuadratu batian. 3.ETORKIZUNERAKO APUSTUA. ROLAK BEREIZI. Ander Lipusen pertsonajeen adibidea: Juan Junda, Euxebio, Ignatius mozkorra, Camaleón, Manex Dominitxine… Lipusen ekarpenik handiena da, ordea, pertsonaia bakoitza, beretik, inprobisatzeko gai dela. Berak badaki azaltzen eta nik ez, baina arnasgune
  • 7. 40 desberdinek laguntzen omen diote une bakoitzean nor den gogoratzen eta nor horrek zer hizkera, zer jokaera eta zer ideia izango dituen erabakitzen. Lipusek ordea, pertsonaia corpus txikia du. Zortzi-bederatzi. Ongi bereiziak bata bestearengandik. Eta berak aukeratuak. Bertsogintzan erregistroena ez da askorik bistaratu. Arrazoi nagusia da OSO ZAILA dela, bat-batean, honako edo halako pertsonaiaren pentsaeraz eta argudiaketaz gain, haren hizkera ere imitatzea. Gainera, ehunka izan daitezke tokatutako pertsonaiaak eta ez dago beti argi perfil markaturik duten ere. Badira erregistrorako ofizioak edo gizarte-estatusak edo ematen duena baino lan ERRAZAGOAK. JATORRIA eta batik bat ADINA aipatuko nituzke. Hor zerbait egitea errazagotzat daukat. ADINA, bi muturretakoa, ume edo zahar-zahar… imitaerrazagoak dira. Eta eskerronekoak entzuleen aldetik. Horien mentalitatea, usteak eta hizkera imitaerrazagoak dira. Baita, esate baterako, euskara ikasten hasi berria den euskaldun berriaren papera ere. Adibidez: Iñaki Murua 1989ko Txapelketa Nagusiaren finalean. Hauxe zuen gaia: “Ume bat zara. Hondarrezko gaztelu bat egin duzu eta itsasoak, igo denean, zapuztu egin dizu”. Honela bukatu izan balu: “Ai itsasoa zure joera oso gaiztoa izan da ez al zen aski etorri eta hareari pa emanda?” “Nik uste nuen ona zinela, baina gaiztoa zara zu aitatxitori esango diot eta ikusiko duzu!” Edo haurrari nola hitz egin ere imita daiteke. Neuk eduki nuen aukera ederra azken Txapelketa Nagusian: Olentzerorena egiten harrapatu ninduenean alabak. Zaharren kasuan zailxeago da. Ez da umeena bezain markatua hizkera. Baina Peñak bapo baliatu zuen aukera… “Requiem es dominen virgo veneranda”. Gaur egun, nik uste GAZTE HIZKERA ere imita daitekeela… Hortik aurrera? Ez da samurra… Ogibide edo estatusaren edo egoeraren mailako euskara desberdindua erabil daiteke. Baina imitazio soiletik goragoko zerbait eskatzen du horrek. Eta bat-batean gainera? Zaila da. Baina gero eta errazagoa izango da. Bertsolarien gaitasunak gora egingo duelako eta euskararen garabideak ere gero eta indartsuagoak eta
  • 8. 41 askotarikoagoak izatea espero dudalako. Arestian jarri dudan adibidea, Baypass, Baztan eta Zuloakena gogoratu besterik ez duzue. Gu gaztetxo ginela, euskara mota gutxi entzuten genuen. Etxekoa, kalekoa eta ikastolakoa nik. Eta elkarren oso antzekoak ziren gure kasuan. Oraingo gaztetxoek, etxekoa askok, kalekoa eta, hedabideen bidez, euskalkietakoak, hainbat lanbidetakoak, estereotipoak… entzun ditzakete. Badakizue nor den gure hamazortzi urteko semearen eta bere kuadrillakoen idoloa? Nor entzuteko desiratzen egoten diren? Joseba Urkiola. ETBko kazetari leitzar gazte bat da, kirol-sailean ari dena. Lekuari eta egokierari ez dagokion joritasuna darabil hizketan eta gure gazteek harrapatu egin dute eta grazia egiten die!!! Badakite oso parera ez datorren erregistroa darabilela, eta imitagai peto- petoa bihurtu da. 4. HITANOA… AINTZAT HARTU BEHAR GENUKEEN LEHEN ERREGISTROA Kalean barra-barra hika egiten dugun bertsolariok ere oso gutxitan egiten dugu bertsotan hika. Historian zehar ere ez dira bertso asko geratu hikakoak. “ Aizak hi mutil mainontzi”, “Gure sorotik lapurtzen dituk sahatsak eta urritzak”… Biak ere errieta edo kargu hartzeko egoeratakoak dira. Ez da kasualitatea… Gure etxean ere gauza bera gertatzen da ama-alabekin. Badira, jakina, kasu gehiago. Amurizak txapelari hika kantatu zion lehenengo hartan: “Aizak hi txapel, zer sentitzen duk…”. Eta Gorrotxategiren azken agurra ere hika izan zen: “…merezi dek ta lagun Xabier, gorde zak urte askuan!”. Zergatik erabiltzen ditugu hain gutxitan hikako formak? Tira… Bertsotako errima-metrikak, gure esamolde eginak, gure ohiturak… zukakoak dira. Eta sistemaren aldaketa bat ekarri beharko luke hika hasteak. Sistema berri horren lanketa ez litzateke, ordea, beste munduko lana. Ohiz hika egiten duenarentzat ez litzateke batuan kantatzetik bizkaieraz kantatzera dagoen baino jauzi handiagoa, esaterako. Eta hori egitea lortu dutenak badira. Eta hikaren kontu honetan ere badut susmo bat: gai batzuk ez ezik, doinu batzuk ere eskertu egingo lukete hikako formen erabilera.