SlideShare a Scribd company logo
IKTen erabilpena ikastetxean eta bere ingurune sozialean sustatzen




                                                                     1
SARRERA

       Betiko kontua da askotan eskolaren eta gurasoen edo ingurunearen artean

loturarik ez dagoela. Badirudi eskolako gauzak eskolan geratzen direla eta hori ikasleek

beraiek ere nabaritzen dute (euskaraz hitz egin beharra, arauei jarraitu beharra...). Gero

eta guraso gehiago dira eskolako egoeraz kezkatzen direnak eta bertan lagundu nahi

dutenak baina badirudi irakasleok gure lanean sartzen direla pentsatzen dugula.

       Eskola pertsonak hezteko tresna bat da, beraz, eskolako gauzak ezin dira eskolan

bakarrik geratu, bere ingurune hurbilera zabaldu behar dira. Zabalera hau puntu

askotatik enfokatu daiteke eskolan egiten denak inguruko gauzetarako balio duen bezala

inguruko gauzak eskolarako ere balio behar dutelako.

       Eskola komunitatea hainbat pertsonez osatua dago, irakasleak, eskolako

langileak, gurasoak, ikasleak... beraz, elkarlana eta koordinazioa oso eredugarria eta

garrantzitsua izango litzateke.

       Hau guztia lortu ahal izateko teknologia berriek garrantzia ezinbestekoa dute,

izan ere, lehen aipatutako pertsona edo eragile guztien parte hartzea lortzea ezinezkoa

izango litzatekeelako tekonologia berririk gabe. Beraz, proiektu honetan eskolako web-

orria egitea izango da lana, bertan Eskola osatzen duten pertsona eta eragile guztiek

parte hartuko dutelarik.

       Webgune honetan hainbat gauza sartuko dira: eskolan egindako ekintzak,

herri edo hirian dauden hainbat ekintza, OMRetako aktak eta hartu diren erabakiak,

ikasgeletako blogak, jantokiko menua …

       Honek guztiak lana eta koordinazioa eskatzen du eta horretarako bertan parte

hartuko duten eragile guztiek ados egon beharko dute eta lanerako prest. Hala ere,


                                                                                        2
gauzak pixkanaka egiten hasi behar dira, hau da, proiektu hau epe luzera begira izango

da, hasieran pentsatuta dagoen guztia gauzatzea ezinezko egingo zaigularik.

       Modu honetan, eskola eta ingurunearen arteko lotura bermatuta egongo da, bai

gurasoak baita inguruneak ere eskolako hainbat ekintzatan parte hartu ahal izango

dutelarik, eta alderantziz ere bai.



HELBURUA


       Helburu garrantzitsuena eskola eta ingurunearen arteko lotura areagotzea izango

da. Hori lortzeko beste helburu batzuk ere kontuan izan beharko ditugu:

- Eskolako eragile zein inguruko eragileen parte hartzea bultzatzea.

- IKTek gure bizimoduan duten garrantziaz ohartzea.

- Klaustro zein OOGeko aktak digitalizatzea, guztien eskura egoteko.

- Matrikulen informazioa digitalizatzea eta hauek ordenagailuz egiteko aukera ematea.

- Eskolako ekintza eta irteeretako informazioa digitalizatzea.

- Herrian, auzoan edo hirian dauden ekintzak aurkeztea.

- Jantokiko menua digitalizatzea.

- Eskola egutegia digitalizatzea.

- Proposamenak egiteko postontzia bat egitea.

- Ikasleak era digitalean ikasteko aukera izatea. (Web questak, azalpenak, jokoak...)

       Helburu hauek guztiak lortzea oso zaila izango da hasiera batean, baina, esan

bezala, lan hau epe luzera begiratu nahi duen lana da, beraz, gauzak gutxika eginez

aurrera joan beharko gara.




                                                                                        3
PERTSONAK ETA FUNTZIOAK

      Proiektua aurrera eramateko, hau da, eskola eta ingurune soziala IKTen bidez

lotzeko, lehenik eta behin, talde lana sortu behar da. Talde lan guztiek koordinazioa

eskatzen dute proiektuaren urrats guztiak modu egokian aurrera eramateko.

      Hau guztia aurrera eramateko pertsona askotarikoak osatutako taldea sortuko da

eta bertan bakoitzak dagokion rola definituta izango du. Honela lana banatuta geratuko

da eta bide batez arazoak sortzea saihestuko dugu bakoitzak jakingo baitu zer egin eta

nori eskatu laguntza.

      Webgunea sortzeko eskolako erabile guztiek hartuko dute parte, baita guraso eta

ikasleek ere. Inguruneko gizarte eragileei ere --udala, auzo elkarteak, kultura elkarteak-

-, webgunean lekutxoa egiten saiatzea ondo legoke.

      Talde lana izanda funtzioak eragileen artean banatzea komeni, eta gero,

ezinbestean, lan guztien koordinazioa.

      Honela bana daitezke funtzioak:



    ● IKT koordinatzailea: Webgunea kudeatzeaz arduratuko den pertsona da.

      Berak emango ditu baimenak eta bera izango da webgunean sartzen den guztia

      gainbegiratuko duena. Eragile askotarikoen parte hartzea sustatuko du. Argi dago

      hau guzti hau aurrera eramateko lanorduak esleitu beharko zaizkiola.



    ● Zuzendaritza taldea: Ikastetxeari dagozkion ekintza guztiak webgunean

      aipatzeko ardura izango du, (arazoak suerta daitezke bakoitzaren egin beharrak

      zeintzuk diren jakitean, beraz, hasieratik hauek oso ondo finkatuak izan beharko



                                                                                        4
dute). Zuzendaritza taldeari ere dagokio proposamenen postontzia begiratzea eta

  matrikulak gestionatzeko ardura ere. OOGeko aktak edota matrikula epea ere

  argitaratu beharko ditu.

 ●Zikloetako      koordinatzaileak:      Ziklo   bakoitzari   dagozkion   zereginak

  webgunean sartzeaz arduratu beharko dira (txangoak, ekintza bereziak,

  azalpenak, jaialdiak...).

● Tutoreak: Bakoitzak bere bloga kudeatu beharko du, hauek ere webgunearen

  barruan egongo baitira. Guraso bileren datak jartzeaz arduratu beharko dira,

  egutegi baten bitartez. Epe luzean, ikasgelan erabiliko den material guztiaren

  berri emateko arduratu beharko dira.



● Jantokiko arduraduna: Jantokiko menua zein den jarriko du eta egun

  jakinetan falta izan diren ikasleen jarraipena egin beharko du.



● Guraso elkarteko arduraduna: Pertsona hau IGEtik irten edo hautatua izan

  beharko da, eta jakina, informatikako gutxieneko ezagutza beharko. Gurasoen

  partetik edo IGEren partetik egingo diren ekintzak zeintzuk diren jakinarazi

  beharko ditu, baita IGEko bileren datak eta bertan erabakiko diren edo adostuko

  diren kontu guztiak.



● Ingurune sozialeko arduraduna: Pertsona hau udalekoa edo                gizarteko

  beste talde eragile bateko kide bat izango da. Bere zeregina herrian, auzoan

  edo hirian dauden hainbat ekintzaren berri ( irteerak, ikastaroak...) ematea



                                                                                 5
izango da. Arazoa, beti bezala, honekin arduratuko den norbait bilatzea

      izango da, izan ere, gaur egungo bizimodu honetan denbora urrea da. Udaleko

      euskara zebitzukoekin, kultura zinegotziarekin, inguruko kultura elkartekoekin

      harremanak jorratzea komeni.



METODOLOGIA-JARDUERAK

      Webgunea egitea ez da blog bat egitea bezain erraza, beraz, hau espezialisten

eskuetan utzi beharko da. Honek, noski, ondorio ekonomikoak ekarriko ditu, beraz, argi

azaldu beharko zaie proiektu honetako kideei zertarako egiten den hau eta zer bilatzen

dugun honekin. Hortik aurrera, webgunearen zamaren zati handia IKT arduradunaren

gainean jarriko da.

      IKT arduradunak, gainera, beste lan karga bat izango du. Izan ere, lehen

aipatutako arduradun edo pertsona guztiei, webgunea nola dagoen antolatuta eta

nola erabili behar den azaldu beharko die. Honek guzti honek orduak eskatzen ditu,

horregatik esaten genuen lehen proiektu hau epe luzera begira dagoela.



PROIEKTUA KONTROLATZEKO SISTEMA



      Lehen aipatutako epe luze horrek ondorio garbi batzuk dakartza. Gure lanean

eraginik handiena suposatzen duena hurrengo galderaren erantzunean datza: nola

kudeatu proiektuaren betetze maila? Gure ustez oso argi utzi behar da, lehenengo

momentutik, zeintzuk izango diren jardueraren atal bakoitzean bete behar diren

urratsak, eta nola neurtuko den urrats horiek betetzen diren ala ez. Horrenbeste



                                                                                    6
partaide dauzkan proiektu batean bakoitzak erritmo propioa izango du eta lehen

batzarrak helburu eta denbora zehatz batzuk markatzeko erabili beharko dira.

      Lehentasunak markatzea ere ez da txarto egongo, partaide bakoitzak jakin

dezan zein izango den prozesua eta zein izango den bakoitzari dagokion atala edo zatia.

Esaterako, irakaskuntza munduan normala da ikasturteko ebaluazio datak erabiltzea

denbora neurtzeko eta markatzeko, baina administrazioan urte edo hiruhilabete

naturalak erabiltzea ohikoagoa da.

      Behin partaide bakoitzak egin behar duena esleituta, egutegi bat adostuko da,

guztion artean onartuta.

      Inportanteena egitura bat eratzea denez (itxura orokorra, atalak...) horri emango

zaio lehentasuna eta lehenengo momentutik erabakita geratu beharko da; ezin da

ezerezetik hasi honelako proiektu batean. Hasieratik, eskeleto moduko bat beharko

da eta gero, atalak pixkanaka-pixkanaka osatzen hasiko. Hasieratik eskeleto egokirik

balego hobe, hori geroago atal berriak gehitzea baino errezagoa izaten baita.

      Irakasle bakoitzaren egitekoa lehen momentutik egon daiteke prest, eta denbora

aurrera joan ahala, informazioa gehituz, lortzen dira markatutako helburuak. Beste atal

batzuk, (matrikularena, aktena…) , beraien garaian joango dira betetzen, eduki berriak

sortzean. Egutegiaren betetze maila aldikako (2-3 hilabeterik behin) egingo diren

partaide guztion batzarretan ikusiko da.

      Komenigarria da txantiloi bat prestatzea, lortzen dena ikusi ahal izateko. Baina,

esaterako, bultzatu nahi bada e-matrikula, ez da nahikoa txantiloi bat izatearekin (lortu

da/ez da lortu, nahikoa bete da/ez da nahikoa bete), batzuetan portzentajeak-eta oso

inportanteak izaten dira. Beste kasu batzuetan lortu den edo lortu ez den jakiteko



                                                                                       7
ikustearekin nahiko daukagu, menuaren digitalizazioa kasu. Denboralizazio orokorra

eduki behar da abiapuntu moduan. Oinarrizkoa lortzen den neurrian hasiko dira

bigarren mailako helburuak lantzen.




                                                                                8

More Related Content

Viewers also liked

49 Bí quyết cuộc sống
49 Bí quyết cuộc sống49 Bí quyết cuộc sống
49 Bí quyết cuộc sốngHoàng Trường
 
49 Bí quyết cuộc sống
49 Bí quyết cuộc sống49 Bí quyết cuộc sống
49 Bí quyết cuộc sốngHoàng Trường
 
Main task Questionnaire
Main task QuestionnaireMain task Questionnaire
Main task QuestionnaireOLLIECHARLTON1
 
Main task Initial Ideas
Main task Initial IdeasMain task Initial Ideas
Main task Initial IdeasOLLIECHARLTON1
 
Gaurav Curriculum vitae - Final
Gaurav Curriculum vitae - FinalGaurav Curriculum vitae - Final
Gaurav Curriculum vitae - FinalGaurav Kulshrestha
 
Ikt powerpoint
Ikt powerpoint Ikt powerpoint
Ikt powerpoint zazpi
 
Last one
Last oneLast one
Last one
jolandalu
 
Summit Trails to Mt. Trus Madi
Summit Trails to Mt. Trus MadiSummit Trails to Mt. Trus Madi
Summit Trails to Mt. Trus Madi
Murphy Ng
 
Guideline: Climbing Mt. Trus Madi
Guideline: Climbing Mt. Trus MadiGuideline: Climbing Mt. Trus Madi
Guideline: Climbing Mt. Trus Madi
Murphy Ng
 
Overview of Mount Trus Madi
Overview of Mount Trus MadiOverview of Mount Trus Madi
Overview of Mount Trus Madi
Murphy Ng
 
Summary buku gorys keraf
Summary buku gorys kerafSummary buku gorys keraf
Summary buku gorys kerafAlia Putri
 
CV M. Iheb Abdelmaoujoud
CV M. Iheb AbdelmaoujoudCV M. Iheb Abdelmaoujoud
CV M. Iheb Abdelmaoujoud
Mohamed Iheb Abdelmaoujoud
 
Meetup CocoaHeads Montpellier : conférence sur l'Auto Layout
Meetup CocoaHeads Montpellier : conférence sur l'Auto LayoutMeetup CocoaHeads Montpellier : conférence sur l'Auto Layout
Meetup CocoaHeads Montpellier : conférence sur l'Auto Layout
Idean France
 
historique de l'informatique
historique de l'informatiquehistorique de l'informatique
historique de l'informatique
Abdelouahab Benlatreche
 

Viewers also liked (20)

49 Bí quyết cuộc sống
49 Bí quyết cuộc sống49 Bí quyết cuộc sống
49 Bí quyết cuộc sống
 
49 Bí quyết cuộc sống
49 Bí quyết cuộc sống49 Bí quyết cuộc sống
49 Bí quyết cuộc sống
 
Evaluation
EvaluationEvaluation
Evaluation
 
Main task Questionnaire
Main task QuestionnaireMain task Questionnaire
Main task Questionnaire
 
Textual analysis
Textual analysisTextual analysis
Textual analysis
 
Evaluation
EvaluationEvaluation
Evaluation
 
Main task Initial Ideas
Main task Initial IdeasMain task Initial Ideas
Main task Initial Ideas
 
Gaurav Curriculum vitae - Final
Gaurav Curriculum vitae - FinalGaurav Curriculum vitae - Final
Gaurav Curriculum vitae - Final
 
Ikt powerpoint
Ikt powerpoint Ikt powerpoint
Ikt powerpoint
 
Development diary
Development diaryDevelopment diary
Development diary
 
Flat plan
Flat planFlat plan
Flat plan
 
Last one
Last oneLast one
Last one
 
Summit Trails to Mt. Trus Madi
Summit Trails to Mt. Trus MadiSummit Trails to Mt. Trus Madi
Summit Trails to Mt. Trus Madi
 
Guideline: Climbing Mt. Trus Madi
Guideline: Climbing Mt. Trus MadiGuideline: Climbing Mt. Trus Madi
Guideline: Climbing Mt. Trus Madi
 
Overview of Mount Trus Madi
Overview of Mount Trus MadiOverview of Mount Trus Madi
Overview of Mount Trus Madi
 
Summary buku gorys keraf
Summary buku gorys kerafSummary buku gorys keraf
Summary buku gorys keraf
 
Erich fromm
Erich frommErich fromm
Erich fromm
 
CV M. Iheb Abdelmaoujoud
CV M. Iheb AbdelmaoujoudCV M. Iheb Abdelmaoujoud
CV M. Iheb Abdelmaoujoud
 
Meetup CocoaHeads Montpellier : conférence sur l'Auto Layout
Meetup CocoaHeads Montpellier : conférence sur l'Auto LayoutMeetup CocoaHeads Montpellier : conférence sur l'Auto Layout
Meetup CocoaHeads Montpellier : conférence sur l'Auto Layout
 
historique de l'informatique
historique de l'informatiquehistorique de l'informatique
historique de l'informatique
 

Similar to 1.2 jarduera ikt 2. taldea

Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
 Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTakEskuairaetakartaboia
 
Gogoeta
GogoetaGogoeta
Gogoeta
Bea Quintano
 
Azken Hausnarketa Taldean
Azken Hausnarketa TaldeanAzken Hausnarketa Taldean
Azken Hausnarketa Taldean
nereaelkoroiribe
 
Azken Hausnarketa Taldean
Azken Hausnarketa TaldeanAzken Hausnarketa Taldean
Azken Hausnarketa Taldeanmaitelorza
 
Azken Hausnarketa Taldeannnn
Azken Hausnarketa TaldeannnnAzken Hausnarketa Taldeannnn
Azken Hausnarketa Taldeannnn
nereaelkoroiribe
 
Eskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioaEskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioaMaitane
 
Eskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioaEskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioaMaitane
 
Egunkaria ikt
Egunkaria iktEgunkaria ikt
Egunkaria iktminina4
 
Egunkaria ikt
Egunkaria iktEgunkaria ikt
Egunkaria iktIrati10
 
C:\documents and settings\docencia\escritorio\egunkaria ikt
C:\documents and settings\docencia\escritorio\egunkaria iktC:\documents and settings\docencia\escritorio\egunkaria ikt
C:\documents and settings\docencia\escritorio\egunkaria iktMartaeraso
 
Egunkaria ikt
Egunkaria iktEgunkaria ikt
Egunkaria iktIrati10
 
Egunkaria ikt
Egunkaria iktEgunkaria ikt
Egunkaria iktIrati10
 
Siiintesia
SiiintesiaSiiintesia
Siiintesialauburu4
 

Similar to 1.2 jarduera ikt 2. taldea (20)

Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
 Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
 
IKT Sintesiak
IKT SintesiakIKT Sintesiak
IKT Sintesiak
 
IKT sintesia
IKT sintesiaIKT sintesia
IKT sintesia
 
Gogoeta
GogoetaGogoeta
Gogoeta
 
Gogoeta
GogoetaGogoeta
Gogoeta
 
Azken Hausnarketa Taldean
Azken Hausnarketa TaldeanAzken Hausnarketa Taldean
Azken Hausnarketa Taldean
 
Azken Hausnarketa Taldean
Azken Hausnarketa TaldeanAzken Hausnarketa Taldean
Azken Hausnarketa Taldean
 
Azken Hausnarketa Taldeannnn
Azken Hausnarketa TaldeannnnAzken Hausnarketa Taldeannnn
Azken Hausnarketa Taldeannnn
 
Eskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioaEskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioa
 
Eskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioaEskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioa
 
Abe aldizkaria
Abe aldizkariaAbe aldizkaria
Abe aldizkaria
 
Egunkaria ikt
Egunkaria iktEgunkaria ikt
Egunkaria ikt
 
Egunkaria ikt
Egunkaria iktEgunkaria ikt
Egunkaria ikt
 
Egunkaria ikt
Egunkaria iktEgunkaria ikt
Egunkaria ikt
 
Egunkaria ikt
Egunkaria iktEgunkaria ikt
Egunkaria ikt
 
C:\documents and settings\docencia\escritorio\egunkaria ikt
C:\documents and settings\docencia\escritorio\egunkaria iktC:\documents and settings\docencia\escritorio\egunkaria ikt
C:\documents and settings\docencia\escritorio\egunkaria ikt
 
Egunkaria ikt
Egunkaria iktEgunkaria ikt
Egunkaria ikt
 
Egunkaria ikt
Egunkaria iktEgunkaria ikt
Egunkaria ikt
 
Webquest
WebquestWebquest
Webquest
 
Siiintesia
SiiintesiaSiiintesia
Siiintesia
 

1.2 jarduera ikt 2. taldea

  • 1. IKTen erabilpena ikastetxean eta bere ingurune sozialean sustatzen 1
  • 2. SARRERA Betiko kontua da askotan eskolaren eta gurasoen edo ingurunearen artean loturarik ez dagoela. Badirudi eskolako gauzak eskolan geratzen direla eta hori ikasleek beraiek ere nabaritzen dute (euskaraz hitz egin beharra, arauei jarraitu beharra...). Gero eta guraso gehiago dira eskolako egoeraz kezkatzen direnak eta bertan lagundu nahi dutenak baina badirudi irakasleok gure lanean sartzen direla pentsatzen dugula. Eskola pertsonak hezteko tresna bat da, beraz, eskolako gauzak ezin dira eskolan bakarrik geratu, bere ingurune hurbilera zabaldu behar dira. Zabalera hau puntu askotatik enfokatu daiteke eskolan egiten denak inguruko gauzetarako balio duen bezala inguruko gauzak eskolarako ere balio behar dutelako. Eskola komunitatea hainbat pertsonez osatua dago, irakasleak, eskolako langileak, gurasoak, ikasleak... beraz, elkarlana eta koordinazioa oso eredugarria eta garrantzitsua izango litzateke. Hau guztia lortu ahal izateko teknologia berriek garrantzia ezinbestekoa dute, izan ere, lehen aipatutako pertsona edo eragile guztien parte hartzea lortzea ezinezkoa izango litzatekeelako tekonologia berririk gabe. Beraz, proiektu honetan eskolako web- orria egitea izango da lana, bertan Eskola osatzen duten pertsona eta eragile guztiek parte hartuko dutelarik. Webgune honetan hainbat gauza sartuko dira: eskolan egindako ekintzak, herri edo hirian dauden hainbat ekintza, OMRetako aktak eta hartu diren erabakiak, ikasgeletako blogak, jantokiko menua … Honek guztiak lana eta koordinazioa eskatzen du eta horretarako bertan parte hartuko duten eragile guztiek ados egon beharko dute eta lanerako prest. Hala ere, 2
  • 3. gauzak pixkanaka egiten hasi behar dira, hau da, proiektu hau epe luzera begira izango da, hasieran pentsatuta dagoen guztia gauzatzea ezinezko egingo zaigularik. Modu honetan, eskola eta ingurunearen arteko lotura bermatuta egongo da, bai gurasoak baita inguruneak ere eskolako hainbat ekintzatan parte hartu ahal izango dutelarik, eta alderantziz ere bai. HELBURUA Helburu garrantzitsuena eskola eta ingurunearen arteko lotura areagotzea izango da. Hori lortzeko beste helburu batzuk ere kontuan izan beharko ditugu: - Eskolako eragile zein inguruko eragileen parte hartzea bultzatzea. - IKTek gure bizimoduan duten garrantziaz ohartzea. - Klaustro zein OOGeko aktak digitalizatzea, guztien eskura egoteko. - Matrikulen informazioa digitalizatzea eta hauek ordenagailuz egiteko aukera ematea. - Eskolako ekintza eta irteeretako informazioa digitalizatzea. - Herrian, auzoan edo hirian dauden ekintzak aurkeztea. - Jantokiko menua digitalizatzea. - Eskola egutegia digitalizatzea. - Proposamenak egiteko postontzia bat egitea. - Ikasleak era digitalean ikasteko aukera izatea. (Web questak, azalpenak, jokoak...) Helburu hauek guztiak lortzea oso zaila izango da hasiera batean, baina, esan bezala, lan hau epe luzera begiratu nahi duen lana da, beraz, gauzak gutxika eginez aurrera joan beharko gara. 3
  • 4. PERTSONAK ETA FUNTZIOAK Proiektua aurrera eramateko, hau da, eskola eta ingurune soziala IKTen bidez lotzeko, lehenik eta behin, talde lana sortu behar da. Talde lan guztiek koordinazioa eskatzen dute proiektuaren urrats guztiak modu egokian aurrera eramateko. Hau guztia aurrera eramateko pertsona askotarikoak osatutako taldea sortuko da eta bertan bakoitzak dagokion rola definituta izango du. Honela lana banatuta geratuko da eta bide batez arazoak sortzea saihestuko dugu bakoitzak jakingo baitu zer egin eta nori eskatu laguntza. Webgunea sortzeko eskolako erabile guztiek hartuko dute parte, baita guraso eta ikasleek ere. Inguruneko gizarte eragileei ere --udala, auzo elkarteak, kultura elkarteak- -, webgunean lekutxoa egiten saiatzea ondo legoke. Talde lana izanda funtzioak eragileen artean banatzea komeni, eta gero, ezinbestean, lan guztien koordinazioa. Honela bana daitezke funtzioak: ● IKT koordinatzailea: Webgunea kudeatzeaz arduratuko den pertsona da. Berak emango ditu baimenak eta bera izango da webgunean sartzen den guztia gainbegiratuko duena. Eragile askotarikoen parte hartzea sustatuko du. Argi dago hau guzti hau aurrera eramateko lanorduak esleitu beharko zaizkiola. ● Zuzendaritza taldea: Ikastetxeari dagozkion ekintza guztiak webgunean aipatzeko ardura izango du, (arazoak suerta daitezke bakoitzaren egin beharrak zeintzuk diren jakitean, beraz, hasieratik hauek oso ondo finkatuak izan beharko 4
  • 5. dute). Zuzendaritza taldeari ere dagokio proposamenen postontzia begiratzea eta matrikulak gestionatzeko ardura ere. OOGeko aktak edota matrikula epea ere argitaratu beharko ditu. ●Zikloetako koordinatzaileak: Ziklo bakoitzari dagozkion zereginak webgunean sartzeaz arduratu beharko dira (txangoak, ekintza bereziak, azalpenak, jaialdiak...). ● Tutoreak: Bakoitzak bere bloga kudeatu beharko du, hauek ere webgunearen barruan egongo baitira. Guraso bileren datak jartzeaz arduratu beharko dira, egutegi baten bitartez. Epe luzean, ikasgelan erabiliko den material guztiaren berri emateko arduratu beharko dira. ● Jantokiko arduraduna: Jantokiko menua zein den jarriko du eta egun jakinetan falta izan diren ikasleen jarraipena egin beharko du. ● Guraso elkarteko arduraduna: Pertsona hau IGEtik irten edo hautatua izan beharko da, eta jakina, informatikako gutxieneko ezagutza beharko. Gurasoen partetik edo IGEren partetik egingo diren ekintzak zeintzuk diren jakinarazi beharko ditu, baita IGEko bileren datak eta bertan erabakiko diren edo adostuko diren kontu guztiak. ● Ingurune sozialeko arduraduna: Pertsona hau udalekoa edo gizarteko beste talde eragile bateko kide bat izango da. Bere zeregina herrian, auzoan edo hirian dauden hainbat ekintzaren berri ( irteerak, ikastaroak...) ematea 5
  • 6. izango da. Arazoa, beti bezala, honekin arduratuko den norbait bilatzea izango da, izan ere, gaur egungo bizimodu honetan denbora urrea da. Udaleko euskara zebitzukoekin, kultura zinegotziarekin, inguruko kultura elkartekoekin harremanak jorratzea komeni. METODOLOGIA-JARDUERAK Webgunea egitea ez da blog bat egitea bezain erraza, beraz, hau espezialisten eskuetan utzi beharko da. Honek, noski, ondorio ekonomikoak ekarriko ditu, beraz, argi azaldu beharko zaie proiektu honetako kideei zertarako egiten den hau eta zer bilatzen dugun honekin. Hortik aurrera, webgunearen zamaren zati handia IKT arduradunaren gainean jarriko da. IKT arduradunak, gainera, beste lan karga bat izango du. Izan ere, lehen aipatutako arduradun edo pertsona guztiei, webgunea nola dagoen antolatuta eta nola erabili behar den azaldu beharko die. Honek guzti honek orduak eskatzen ditu, horregatik esaten genuen lehen proiektu hau epe luzera begira dagoela. PROIEKTUA KONTROLATZEKO SISTEMA Lehen aipatutako epe luze horrek ondorio garbi batzuk dakartza. Gure lanean eraginik handiena suposatzen duena hurrengo galderaren erantzunean datza: nola kudeatu proiektuaren betetze maila? Gure ustez oso argi utzi behar da, lehenengo momentutik, zeintzuk izango diren jardueraren atal bakoitzean bete behar diren urratsak, eta nola neurtuko den urrats horiek betetzen diren ala ez. Horrenbeste 6
  • 7. partaide dauzkan proiektu batean bakoitzak erritmo propioa izango du eta lehen batzarrak helburu eta denbora zehatz batzuk markatzeko erabili beharko dira. Lehentasunak markatzea ere ez da txarto egongo, partaide bakoitzak jakin dezan zein izango den prozesua eta zein izango den bakoitzari dagokion atala edo zatia. Esaterako, irakaskuntza munduan normala da ikasturteko ebaluazio datak erabiltzea denbora neurtzeko eta markatzeko, baina administrazioan urte edo hiruhilabete naturalak erabiltzea ohikoagoa da. Behin partaide bakoitzak egin behar duena esleituta, egutegi bat adostuko da, guztion artean onartuta. Inportanteena egitura bat eratzea denez (itxura orokorra, atalak...) horri emango zaio lehentasuna eta lehenengo momentutik erabakita geratu beharko da; ezin da ezerezetik hasi honelako proiektu batean. Hasieratik, eskeleto moduko bat beharko da eta gero, atalak pixkanaka-pixkanaka osatzen hasiko. Hasieratik eskeleto egokirik balego hobe, hori geroago atal berriak gehitzea baino errezagoa izaten baita. Irakasle bakoitzaren egitekoa lehen momentutik egon daiteke prest, eta denbora aurrera joan ahala, informazioa gehituz, lortzen dira markatutako helburuak. Beste atal batzuk, (matrikularena, aktena…) , beraien garaian joango dira betetzen, eduki berriak sortzean. Egutegiaren betetze maila aldikako (2-3 hilabeterik behin) egingo diren partaide guztion batzarretan ikusiko da. Komenigarria da txantiloi bat prestatzea, lortzen dena ikusi ahal izateko. Baina, esaterako, bultzatu nahi bada e-matrikula, ez da nahikoa txantiloi bat izatearekin (lortu da/ez da lortu, nahikoa bete da/ez da nahikoa bete), batzuetan portzentajeak-eta oso inportanteak izaten dira. Beste kasu batzuetan lortu den edo lortu ez den jakiteko 7
  • 8. ikustearekin nahiko daukagu, menuaren digitalizazioa kasu. Denboralizazio orokorra eduki behar da abiapuntu moduan. Oinarrizkoa lortzen den neurrian hasiko dira bigarren mailako helburuak lantzen. 8