SlideShare a Scribd company logo
1 of 7
MAITE DUT



      Maite dut, udazkena urteroko erritualari jarraiki iritsi, eta hostoak zuhaitzei betiko

adio esatean, ene azala sotilki ferekatzea. Maite dut Pasaiako portu zaharraren kresal

usaia, sirenen kantu gozoek ene belarriak goxatzen dituztelarik. Maite ditut egunsentiak.

Maite dut eguzkiaren berotasun hotza, sentimendurik gabeko berotasuna, urteen

poderioz min ematera irits litekeena, ikara ematen duen hura, bai. Maite dut...



      Hain dut urruti, ordea, maite dudan oro orain. Etengabe diharduten orratz

nekaezinek ordutik bi hilabete pasa direla dioskute, gizakiak asmaturiko denboran;

inork inoiz      ikusi izan ez arren, ezagutzeko betarik ere izan gabe, gizakiak bere

bizitzako gidari duen horretan. Bi hilabete eta sei egun daramatzat zehazki maite dudan

ororengandik urrun hirurogeita zazpi izanik, sekula ahaztuko ez dudan maiatzaren bost

hartatik , galdu ditudan egunsentiak, eta bost milioi zazpiehun eta laurogeita zortzi mila

zortziehun izanik, orratzek inongo nekerik azaldu gabe emandako kliskak.



      Ez naiz egin nuenaz damu, nik ez bainuen ezer egin. Ez nintzen ni izan jolas

horretan parte hartzea erabaki zuena, ez nintzen ni izan jolasaren arauak onetsi eta

galtzaile ateratzekotan porrota onartuko nuela esan zuena. Haiek izan ziren, gupidarik

gabeko gizon errukigabeak , askatasuna ebatsi zidatenak, ume bati kendutako karamelu

bat bailitzan.
Karamelu bat izan zen, bada, nire askatasuna eraman zuena. Karamelua irensten

den moduan irentsi zuten egunsentiak ikusteko nire irrika, laket nuen ororen irrika.

Esana zidan amak, aspalditxotik, ene hortz-haginen argazkiak laurogei edo bederatzi

urte nituen asmatzea ezinezko egiten zuen garai hartatik, inoren karamelurik ez

hartzeko. Eta ez nion amaren esanari ezetz esan, inork ez zidalako karamelurik eskaini .



     Buenos Aires; Euskal Herriko portuetako kresal usainetik urrun, ene burua zen

fardelak esku batean nituelarik, etxera bueltatzeko egarriz zegoena. Aireportu arrotza

ene begien aurrean nuena. Euren bizitza lasterketa bat bailitzan, milaka, milioika ziren

ene inguruan alde batera eta bestera zihoazen pertsonak, euren helmugetara ahalik eta

orratzen kliska gutxienean iristeko desiraz.



     -    Queda usted detenido! – bat-batean.



         Aireportuetako kontroletako batean nengoen, eta bekoz beko “seguridad” irakur

zitekeen kamisetadun bi gizon nituen. Burua milaka galderaz bete zitzaidan, eta begiak

euren aurpegietan so eta so nituelarik gizakiok askotan bidaiatzeko aztura dugun beste

mundu horretan murgildu nintzen, askok ilargitzat jotzen duten mundu hartan. Ile urdin

gutxi batzuk agerian zituen gizon adats luzedun baten hitzek ekarri ninduten bueltan

benetako mundu fisikora “ ilargitik ” .



     -    Buen intento el de introducirlas en caramelos !
Karameluak izan ziren, inoiz jan gabeko karamelu mikatzak. Barruan zuten nire

askatasuna preso edukiko zuen kaiolaren giltza, zenbaiti askatasuna ezean bizia lapurtu

eta atea itxi ohi dien giltza horietakoa: droga.



         Nahiari itxi zioten bizitzaren atea lehenik, eta niri ondoren askatasunarena. Ezin

ukatuko dut bera ibili zela giltzaren bila, giltza iristearen esperoan,eta azkenean aurkitu

zuen, zerbaiten bila dabilen orok aurkitzen duen bezala. Halere, bera izan zen, da eta

izango da ene bihotzeko kuttuna. Hark erakutsi zidan maitatzearen esanahia; bera izan

zen margolari bikainenen pare, nire betaurrean, inongo pintzelik erabiltzeko premiarik

ezean, bere presentzia hutsez irribarre perfektua marrazten zekien bakarra.

Zoriontasunaren subjektibotasunaz jakitun naizelarik, zoriontsu egin ninduela esatera

ausartu ninteke, berak urgatzi baitzidan zoriontasuna definitzen bost letra soilekin,

Nahia.



         Droga benetan da bizitzeko era bat eta estilo bat, drogatik kanpo ezin uler

daitekeena, eta basapiztiatzat dudan horrek, ohartu orduko, sartuak ditu biktimaren

lepoan bere atzaparrak, haietatik ihes egitea, itsaso zabalean dauden are aleak

zenbatzearen pareko lan zaila delarik. Ez dakit zein izan zen Nahiaren heriotzaren atea

irekitzeko giltza bilatzearen zergatia, agian ez nintzen irribarre perfektu bat marrazteko

bezain margolari ona, agian ez nuen lortu nire presentzia hutsarekin bere egunak

alaitzea, agian ez nintzen ni bere zoriontasunaren ideia.



         Bistakoa zen komisaldegian ez nuela mesfidantza ezean ezer eragiten. Eta

nahikoa izan zuten hori, nire gain zalantzaren itzala mesfidantzaren argiak errautsi izan
balu bezala, kriminal odoltzaleenaren pare, ene askatasunari prezioa jarriz, barrote

artean sartzeko.



       Barrote artean jarraitzen dut, isiltasuna mintzalagun dudalarik. Egunen batean

epaituko nautela diote, epailearen aurrera eramango nautela ene bertsioa azal

diezaiodan. Ez dut asteen kontua izango denik uste, ordea. Hemen ez naiz hodei beltz

eta ilun bat osatzen duten ur tanten artean beste bat besterik. Ez dut inor nitaz oroituko

denik uste eta are gutxiago epaituko nautenik. Etxean, Euskal Herrian, ere ez dut maite

nauen inor, ez dut nire falta sumatuko duen inor, haizea besterik ez. Hark agian

sumatuko du ene azala ferekatzearen falta, ene hitzak eramatearen atseginkeria.



       Euskal Herriko haizearen lana, zementuz jantziriko Buenos Aireseko kartzelaren

pareta hotzek egiten dute oraingoan. Haiek izango dira ene barrua husteko premian, nire

hitzez jantziko direnak, zementuari falta zaion beroki direlarik, hoztasun hori berotu

nahian. Pareta hauek izango dira izan nintzenaren eta naizenaren ispilu.



       Askatasuna maitatzen nuen horietakoa nintzen. Libertate ezak, ordea, lur

mugikorretatik narama, zalantzaz zalantza, eta nik, batzuetan, zalantza egiten dut

zalantzaz, zeren zalantzak nekatzen zaitu, unatzen zaitu eta erdibitzen zaitu, baina ene

zalantza hauek ene kontzientziako arantzak dira, barrendik eztenkatzen eta zauritzen

nautenak. Eta esperantzak ez du bere betazal argia inondik ageri, ez dut begiesten

behintzat , zeren eta esperantza beste zalantza bat baita.



       Maite dudan ororen artean, badoaz ene gogamenean, astiro-astiro egunsentiak,

zinez maite dudan Pasaiako portu zaharraren kresal usaia, ikaratzen nauen eguzkiaren
berotasuna. Eta ez naiz, bada, haiek maitatzen ez ditudala esaten ari, ez naiz haietaz

ahantzi, mozkorraldiko gau batean egin duzunaz ahazten zaren moduan. Beste

zerbaitetik hurbilago sentitzen dut ene burua, ene barrua, ni neu nire osotasunean. Behin

zoriontasuntzat jo nuen horrengandik hurbilago, Nahiarengandik hurbilago.



        Karameluak kendu zidaten askatasunaz gozatzeko eskubidea, eta Buenos

Aireseko barrote hutsez babesturiko gauetan, babesa ematen zidaten izarek kenduko

didate askatasunaz gehiago gozatzeko aukera: Nahia gertuago izateko aukera. Izaretako

bat hartu eta lepoa inguratzen didalarik, alde banatako muturra eskuekin hartu dut.

Pixkanaka- pixkanaka nola estutzen didan nabari dut, nola nire arnasa gero eta txikiagoa

den, nola nire bihotza indarra galtzen doan, apurka-apurka itzaltzen doan kandela

bailitzan.



        Denok gordetzen omen dugu alde ezkutu bat, dela sekretua, dela akatsa, dela

keinua. Eta ni ere, nehoiz ulertu gabeko askatasun ezean, ezin bizi, ezin zoriontsu izan,

ezin hura maite. Horra hor nire akatsa, besteen akatsa, nork daki noren akatsa den.

Dakidan bakarra, aire honek ez dituela nire birikak asetzen , paisaia honek ez dituela

nire begiak elikatzen, aurrean dudanak ez duela nire betaurrean irribarre perfektu bat

marrazten.



        Zertarako bizi, bada, bizitako segundo bakoitzaz eskerrak emateko gai ez banaiz.

Zertarako baztertu inoiz baino hurbilago sentitzen dudan Nahia. Banoa harengana,

herriz aldatu nahi dut, nire gorputz hau albo batera utzi eta berarekin begiratu portuko

garabiei, elkarrekin isilik egotea baita maitasunaren frogarik behinena; elkarrekin

gaudela sentitzea, imajinatzea, amestea. Ez noa ene biziaren azken zizpurua gehiago
luzatzea; estu baino estuago dut izara, min ematen dit, badakit, ordea, segundo gutxi

batzuk barru iritsiko dela azken arnasa, maite izan dudan oro gogoratzen dudalarik.



                              Ez nau iluntzen baratzatikan

                                 azken loreak biltzeak

                               muga guztien arrazoi bila

                                  arnas gabe ibiltzeak

                                arratsaldeko argi betera

                                zentzu denak umiltzeak

                               amets betezko loa baitakar

                                behin betirako hiltzeak.



       Maite dut askatasunaren kantu gozoa, maite dut biziak gutariko bakoitza

maitatzen duen modua, maite dut arnastea, begiratzea, sentitzea, amestea...Maite dut.




                                                                  Goxo
MAITE DUT

More Related Content

Similar to Maite dut idazlan-lehiaketako_ipuina_2010

Similar to Maite dut idazlan-lehiaketako_ipuina_2010 (20)

Beste gu
Beste guBeste gu
Beste gu
 
Sariak dbh narrazioa
Sariak dbh narrazioaSariak dbh narrazioa
Sariak dbh narrazioa
 
Leire Bilbao eta Miren Agur Meabe
Leire Bilbao  eta Miren Agur MeabeLeire Bilbao  eta Miren Agur Meabe
Leire Bilbao eta Miren Agur Meabe
 
Ametz sinestezin hura
Ametz sinestezin huraAmetz sinestezin hura
Ametz sinestezin hura
 
Sariak batx narrazioa
Sariak batx narrazioaSariak batx narrazioa
Sariak batx narrazioa
 
Xabier Lete
Xabier LeteXabier Lete
Xabier Lete
 
Bilintx[1]
Bilintx[1]Bilintx[1]
Bilintx[1]
 
Maitasun gutunakizena
Maitasun gutunakizenaMaitasun gutunakizena
Maitasun gutunakizena
 
Sentitzeko ipuinak euskaratuak
Sentitzeko ipuinak euskaratuakSentitzeko ipuinak euskaratuak
Sentitzeko ipuinak euskaratuak
 
Imajin subliminalak
Imajin subliminalakImajin subliminalak
Imajin subliminalak
 
Frantziako nicolas
Frantziako  nicolasFrantziako  nicolas
Frantziako nicolas
 
Niko Alterrego dixit
Niko Alterrego dixitNiko Alterrego dixit
Niko Alterrego dixit
 
Haur Besoetakoa aurkezpena
Haur Besoetakoa aurkezpenaHaur Besoetakoa aurkezpena
Haur Besoetakoa aurkezpena
 
Kanposantu literarioak
Kanposantu literarioakKanposantu literarioak
Kanposantu literarioak
 
Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019
 
Irakurle negua 2019_bajan
Irakurle negua 2019_bajanIrakurle negua 2019_bajan
Irakurle negua 2019_bajan
 
Benito lertxundi
Benito lertxundiBenito lertxundi
Benito lertxundi
 
Benito lertxundi
Benito lertxundiBenito lertxundi
Benito lertxundi
 
Benito lertxundi
Benito lertxundiBenito lertxundi
Benito lertxundi
 
Benito lertxundi
Benito lertxundiBenito lertxundi
Benito lertxundi
 

Maite dut idazlan-lehiaketako_ipuina_2010

  • 1. MAITE DUT Maite dut, udazkena urteroko erritualari jarraiki iritsi, eta hostoak zuhaitzei betiko adio esatean, ene azala sotilki ferekatzea. Maite dut Pasaiako portu zaharraren kresal usaia, sirenen kantu gozoek ene belarriak goxatzen dituztelarik. Maite ditut egunsentiak. Maite dut eguzkiaren berotasun hotza, sentimendurik gabeko berotasuna, urteen poderioz min ematera irits litekeena, ikara ematen duen hura, bai. Maite dut... Hain dut urruti, ordea, maite dudan oro orain. Etengabe diharduten orratz nekaezinek ordutik bi hilabete pasa direla dioskute, gizakiak asmaturiko denboran; inork inoiz ikusi izan ez arren, ezagutzeko betarik ere izan gabe, gizakiak bere bizitzako gidari duen horretan. Bi hilabete eta sei egun daramatzat zehazki maite dudan ororengandik urrun hirurogeita zazpi izanik, sekula ahaztuko ez dudan maiatzaren bost hartatik , galdu ditudan egunsentiak, eta bost milioi zazpiehun eta laurogeita zortzi mila zortziehun izanik, orratzek inongo nekerik azaldu gabe emandako kliskak. Ez naiz egin nuenaz damu, nik ez bainuen ezer egin. Ez nintzen ni izan jolas horretan parte hartzea erabaki zuena, ez nintzen ni izan jolasaren arauak onetsi eta galtzaile ateratzekotan porrota onartuko nuela esan zuena. Haiek izan ziren, gupidarik gabeko gizon errukigabeak , askatasuna ebatsi zidatenak, ume bati kendutako karamelu bat bailitzan.
  • 2. Karamelu bat izan zen, bada, nire askatasuna eraman zuena. Karamelua irensten den moduan irentsi zuten egunsentiak ikusteko nire irrika, laket nuen ororen irrika. Esana zidan amak, aspalditxotik, ene hortz-haginen argazkiak laurogei edo bederatzi urte nituen asmatzea ezinezko egiten zuen garai hartatik, inoren karamelurik ez hartzeko. Eta ez nion amaren esanari ezetz esan, inork ez zidalako karamelurik eskaini . Buenos Aires; Euskal Herriko portuetako kresal usainetik urrun, ene burua zen fardelak esku batean nituelarik, etxera bueltatzeko egarriz zegoena. Aireportu arrotza ene begien aurrean nuena. Euren bizitza lasterketa bat bailitzan, milaka, milioika ziren ene inguruan alde batera eta bestera zihoazen pertsonak, euren helmugetara ahalik eta orratzen kliska gutxienean iristeko desiraz. - Queda usted detenido! – bat-batean. Aireportuetako kontroletako batean nengoen, eta bekoz beko “seguridad” irakur zitekeen kamisetadun bi gizon nituen. Burua milaka galderaz bete zitzaidan, eta begiak euren aurpegietan so eta so nituelarik gizakiok askotan bidaiatzeko aztura dugun beste mundu horretan murgildu nintzen, askok ilargitzat jotzen duten mundu hartan. Ile urdin gutxi batzuk agerian zituen gizon adats luzedun baten hitzek ekarri ninduten bueltan benetako mundu fisikora “ ilargitik ” . - Buen intento el de introducirlas en caramelos !
  • 3. Karameluak izan ziren, inoiz jan gabeko karamelu mikatzak. Barruan zuten nire askatasuna preso edukiko zuen kaiolaren giltza, zenbaiti askatasuna ezean bizia lapurtu eta atea itxi ohi dien giltza horietakoa: droga. Nahiari itxi zioten bizitzaren atea lehenik, eta niri ondoren askatasunarena. Ezin ukatuko dut bera ibili zela giltzaren bila, giltza iristearen esperoan,eta azkenean aurkitu zuen, zerbaiten bila dabilen orok aurkitzen duen bezala. Halere, bera izan zen, da eta izango da ene bihotzeko kuttuna. Hark erakutsi zidan maitatzearen esanahia; bera izan zen margolari bikainenen pare, nire betaurrean, inongo pintzelik erabiltzeko premiarik ezean, bere presentzia hutsez irribarre perfektua marrazten zekien bakarra. Zoriontasunaren subjektibotasunaz jakitun naizelarik, zoriontsu egin ninduela esatera ausartu ninteke, berak urgatzi baitzidan zoriontasuna definitzen bost letra soilekin, Nahia. Droga benetan da bizitzeko era bat eta estilo bat, drogatik kanpo ezin uler daitekeena, eta basapiztiatzat dudan horrek, ohartu orduko, sartuak ditu biktimaren lepoan bere atzaparrak, haietatik ihes egitea, itsaso zabalean dauden are aleak zenbatzearen pareko lan zaila delarik. Ez dakit zein izan zen Nahiaren heriotzaren atea irekitzeko giltza bilatzearen zergatia, agian ez nintzen irribarre perfektu bat marrazteko bezain margolari ona, agian ez nuen lortu nire presentzia hutsarekin bere egunak alaitzea, agian ez nintzen ni bere zoriontasunaren ideia. Bistakoa zen komisaldegian ez nuela mesfidantza ezean ezer eragiten. Eta nahikoa izan zuten hori, nire gain zalantzaren itzala mesfidantzaren argiak errautsi izan
  • 4. balu bezala, kriminal odoltzaleenaren pare, ene askatasunari prezioa jarriz, barrote artean sartzeko. Barrote artean jarraitzen dut, isiltasuna mintzalagun dudalarik. Egunen batean epaituko nautela diote, epailearen aurrera eramango nautela ene bertsioa azal diezaiodan. Ez dut asteen kontua izango denik uste, ordea. Hemen ez naiz hodei beltz eta ilun bat osatzen duten ur tanten artean beste bat besterik. Ez dut inor nitaz oroituko denik uste eta are gutxiago epaituko nautenik. Etxean, Euskal Herrian, ere ez dut maite nauen inor, ez dut nire falta sumatuko duen inor, haizea besterik ez. Hark agian sumatuko du ene azala ferekatzearen falta, ene hitzak eramatearen atseginkeria. Euskal Herriko haizearen lana, zementuz jantziriko Buenos Aireseko kartzelaren pareta hotzek egiten dute oraingoan. Haiek izango dira ene barrua husteko premian, nire hitzez jantziko direnak, zementuari falta zaion beroki direlarik, hoztasun hori berotu nahian. Pareta hauek izango dira izan nintzenaren eta naizenaren ispilu. Askatasuna maitatzen nuen horietakoa nintzen. Libertate ezak, ordea, lur mugikorretatik narama, zalantzaz zalantza, eta nik, batzuetan, zalantza egiten dut zalantzaz, zeren zalantzak nekatzen zaitu, unatzen zaitu eta erdibitzen zaitu, baina ene zalantza hauek ene kontzientziako arantzak dira, barrendik eztenkatzen eta zauritzen nautenak. Eta esperantzak ez du bere betazal argia inondik ageri, ez dut begiesten behintzat , zeren eta esperantza beste zalantza bat baita. Maite dudan ororen artean, badoaz ene gogamenean, astiro-astiro egunsentiak, zinez maite dudan Pasaiako portu zaharraren kresal usaia, ikaratzen nauen eguzkiaren
  • 5. berotasuna. Eta ez naiz, bada, haiek maitatzen ez ditudala esaten ari, ez naiz haietaz ahantzi, mozkorraldiko gau batean egin duzunaz ahazten zaren moduan. Beste zerbaitetik hurbilago sentitzen dut ene burua, ene barrua, ni neu nire osotasunean. Behin zoriontasuntzat jo nuen horrengandik hurbilago, Nahiarengandik hurbilago. Karameluak kendu zidaten askatasunaz gozatzeko eskubidea, eta Buenos Aireseko barrote hutsez babesturiko gauetan, babesa ematen zidaten izarek kenduko didate askatasunaz gehiago gozatzeko aukera: Nahia gertuago izateko aukera. Izaretako bat hartu eta lepoa inguratzen didalarik, alde banatako muturra eskuekin hartu dut. Pixkanaka- pixkanaka nola estutzen didan nabari dut, nola nire arnasa gero eta txikiagoa den, nola nire bihotza indarra galtzen doan, apurka-apurka itzaltzen doan kandela bailitzan. Denok gordetzen omen dugu alde ezkutu bat, dela sekretua, dela akatsa, dela keinua. Eta ni ere, nehoiz ulertu gabeko askatasun ezean, ezin bizi, ezin zoriontsu izan, ezin hura maite. Horra hor nire akatsa, besteen akatsa, nork daki noren akatsa den. Dakidan bakarra, aire honek ez dituela nire birikak asetzen , paisaia honek ez dituela nire begiak elikatzen, aurrean dudanak ez duela nire betaurrean irribarre perfektu bat marrazten. Zertarako bizi, bada, bizitako segundo bakoitzaz eskerrak emateko gai ez banaiz. Zertarako baztertu inoiz baino hurbilago sentitzen dudan Nahia. Banoa harengana, herriz aldatu nahi dut, nire gorputz hau albo batera utzi eta berarekin begiratu portuko garabiei, elkarrekin isilik egotea baita maitasunaren frogarik behinena; elkarrekin gaudela sentitzea, imajinatzea, amestea. Ez noa ene biziaren azken zizpurua gehiago
  • 6. luzatzea; estu baino estuago dut izara, min ematen dit, badakit, ordea, segundo gutxi batzuk barru iritsiko dela azken arnasa, maite izan dudan oro gogoratzen dudalarik. Ez nau iluntzen baratzatikan azken loreak biltzeak muga guztien arrazoi bila arnas gabe ibiltzeak arratsaldeko argi betera zentzu denak umiltzeak amets betezko loa baitakar behin betirako hiltzeak. Maite dut askatasunaren kantu gozoa, maite dut biziak gutariko bakoitza maitatzen duen modua, maite dut arnastea, begiratzea, sentitzea, amestea...Maite dut. Goxo