SlideShare a Scribd company logo
1 of 12
OPORRAK BAKARRIK
EGILEAK:
- Nagore
- Helena
- Iker S.
- Desi
2.ORRIALDEA:
Eskolatik ateratzen zara eta lagun batekin topatzen zara. Juantxo izenekoa, 15
urte ditu, mutil altua eta indartsua da; ilegorria du eta azala oso zuria. Etxera joan
behar zarela esaten diozu Juantxori.
Etxera heltzen zara, gurasoek esaten dizute egongelara joateko. Egongela oso
iluna da, sofa oso zaharra dago, berde argia kolorekoa eta plasmako telebista bat.
Motxila lurrean uzten duzu, eta sofan esertzen zara, ama oso astiro hurbiltzen
zaizu. Zure ama oso baxua da eta ilegorrikoa; gaixorik dago, baina lasai eta umore
onez. Zure aita gizon altu eta indartsua da, zure aitaren bizarra bi egunekoa da.
Zure gurasoek proposatzen dizute bidaia bat zuk bakarrik egiteko, zeren eta
zure ama gaixorik dago. Zuk pentsatzen duzu nor eta norekin joan, azaltzen dizute
bidaia hau dela independiente izaten ikasteko, baina nora joango zaren da zure
kezkarik larriena.
-ETXERA GERATZEN BAZARA JOAN 3.ORRIALDERA
-KRUCERORA BATERA JOATEN BAZARA JOAN 4.ORRIALDERA
-KANPAMENDU BATERA JOATEN BAZARA JOAN 5.ORRIALDERA
-LAGUN BATEN ETXERA JOATEN BAZARA JOAN 6.ORRIALDERA
3.ORRIALDEA: ETXEAN GERATZEA
Etxean geratzea pentsatzen duzu, ama zaintzeko. Aitak esaten dizu ona dela
ama zaintzea, baina ez egunero etxean geratzea.
Aita amarekin geratzen da. Aitak esaten dizu ea zure lagunak oporretara joan
diren, eta zuk esaten diozu baietz.
Bat-batean mugikorrak jotzen du, zure aitaren parteko amama da, amama
75 urtekoa da eta oso ondo zaintzen da. Zelan dagoen ama galdetzen
dizu; zuk esaten diozu ondo ez dagoela. Amamak, kezkaturik, egun
batzuk berarekin pasatzera gonbidatzen zaitu, amama bakarrik
dagoelako bizitzen.
Amamaren etxera zoaz. Zure lehengusinak ere amamarekin daude eta
proposatzen dizute igerilekura edo hondartzara joatea.
Ez dakizu zer egin eta zeure buruari galdetzen diozu ea nora joan nahi
duzun.
-IGERILEKURA JOAN NAHI BADUZU JOAN 7.ORRIALDEA
-HONDARTZARA JOAN NAHI BADUZU JOAN 8.ORRIALDEA
Azkenean itsas-bidaia bat egitera
joango zara. Zure lagunak oporretara
joan direlako, zu bakarrik joango zara .
Zure gelara zoaz, ikusten duzu zure
ohe zuriaren gainean arropa garbia
dagoela, aulkian esertzen zara eta
ordenagailua erabiltzen duzu. Kayak.
es-en sartzen zara eta gurutzaldi ez
oso garesti bat ordaintzen duzu.
Ama eta aita agurtzen dituzu eta
atetik ateratzen zara kalera, korrika
zoaz portura, zeren eta itsasontzia
ordu batean itsasontziratuko da, baina
seguratak gelditzen zaitu, eta esaten
dizu heldu batekin joan behar duzula.
Hasten zara portutik heldu baten
bila eta azkenean aurkitzen duzu
gizon alaia, zintzoa eta dotore bat,
konturatzen zara zure osaba dela.
Osabari galdetzen diozu ea zurekin
joan nahi duen kruzero bat egitera eta
baietz esaten dizu. Zure gurasoek
emandako diruarekin beste txartel bat
erosten duzu zure osabarentzat.
Bidaiaren erditik motoreak
gelditzen dira, kontrol gelara zoazte
biok, bertan kapitaina dago. Kapitaina
oso majua da eta ia 80 urte ditu.
kapitainari beste gizon batekin hitz
egiten entzuten diozue, esaten dio
bidaiari guztiak hilko dituela, eta
berarein hitz egiten ari dena hiltzen
du.
4.or.: ITSAS-BIDAIA
-BIOK TXALUPA BAT HARTZEN ETA IHES EGITEN NAHI BADUZU JOAN 9.ORRIALDEA
-JENDEA SALBATU NAHI BADUZU JOAN 10.ORRIALDEA
Zuk azkenean aukeratzen duzu
lagun batekin kanpamendu batera
joatea. Maleta prestatzen zaude eta
zure lagunek deitzen dizute telefonoz.
-Zer egiten ari zara?- galdetzen dizu
batek.
-Maleta prestatzen ari naiz
kanpamendurako -erantzuten duzu.
Juantxori galdetzen diozu ea zer
egiten ari den eta maleta prestatzen ari
dela erantzuten dizu.
Bostak heldu dira eta autobusa
heltzen da. Juantxo eta zu oso urduri
zaudete, zeren ez duzue inor
ezagutzen eta ez dakizue nora
konponduko zareten besteekin
kanpamenduan.
Kanpamendua oso handia da, zuhaitz
asko daude. Monitoreak oso majuak
dira, andereño bat Ana deitzen da, ile
beltza eta luzea du, oso altua eta majua
da. Beste andereñoa baxua da eta ile
motza du; biak oso politak dira.
Anak esaten dizue Juantxo eta zuri ea
gustatzen zaizuen kanpamendua.
-Baietz-esaten duzu tontu bat bezala.
Juantxo barrrezka hasten da, zuri Ana
gustatzen zaizulako . Anak galdetzen dizu
zuri ea joan ahal zaren bueltatxo bat
ematera. Zuk esaten diozu baietz, baina
Juantxok ere zuekin joan nahi du, bestela
bakarrik geratuko da.
5.or.: KANPAMENDU BATERA ZOAZ
AMAIERA
6. or.: LAGUN BATEN ETXERA ZOAZ
Azkenean erabakitzen duzu Juantxoren
etxera joatea oporretan, baina lehen bere
baimena euki behar duzu, horregatik, bere
etxera deitu eta eskatzen diozu, bere amak
baietz esanez.
Juantxoren etxea oso handia da,
kanpotik berdea da eta barrutik koloreduna.
Juantxoren logelara zoaz eta galdetzen
duzu non dagoen zure logela. Berak
eramaten zaitu bere logelara, handia da
liburu askorekin.
Juantxok esaten dizu logela hori bere
arrebarena dela eta kontu handiarekin egon
beharko duzula. Zorte onez, bere arreba
lanean egongo da hurrengo bi asteetan.
Lehenengo eguna da, oso ondo hasten
zara, afaldu eta gero erabakitzen duzue
futbolean jolastea.
Ordu bat pasa eta gero, Juantxoren etxera
itzultzen zarete. Zure maleta eta arropa
batzuk lurrean daude. Zure gauzak bota
dituena Juantxoren arreba izan da. María
du izena,19 urte ditu, ile beltza dauka eta
betaurrekoak ere dauzka. Juantxo eta
zuregana doa korrika:
-Zergatik daude zeure lagunaren gauzak
nire logelan?-galdetzen du oso haserre.
-Eta zu ez zaude lanean?- galdetzen dio
Juantxok.
-Lanetik bota naute! Eta orain, ez badituzu
zure lagunaren gauzak kentzen, jo egingo
zaituztet!-oihukatzen dizue Maríak.
Hori gertatu eta gero ez dakizu zer egin:
Juantxoren logelan egon berarekin edo zure
etxera joan.
-ETXERA BUELTATZEN BAZARA JOAN 11. ORRIALDERA
-JUANTXOREKIN BERE LOGELARA JOATEN BAZARA JOAN 12. ORRIALDERA
7 or.: IGERILEKURA JOATEA
Lehengusinekin igerilekura joatea aukeratzen duzu. Igerilekuan hiru piszina
mota daude, txikia, ertaina eta handia; badago barruko piszina txiki eta luze bat
ere bai. Lehengusina batek ez daki igeri egiten, eta zuk beste lehengusina
batekin praktikatzen duela konturatzen zara. Lehengusinak zurekin igeri egin
nahi du, baina zu eguzkia hartzen ari zara. Orduan, proposatzen dizu kartetan
jolastea.
Kartetan jolasten hasten zarete... Partida amaitzen duzue eta igeri egitera
zoazte. Beste lehengusina konturatzen da ez dakiela igeri egiten eta ia itotzen
ari dela, beraz, oihukatzen hasten da. Sorosleak esaten dizu zure lehengusina
itotzen ari dela eta ia airerik gabe dagoela.
Geroago, igerilekuetara berriro ez zarela joango erabakitzen duzu.
AMAIERA
8 or.: HONDARTZARA
Zure amama, lehengusinak eta zu hondartzara joaten zarete. Amama
eguzkia hartzen ari da, lehengusinak hondarrarekin jolasten edo figurak egiten,
eta zu, bitartean, itsasora zoaz igeri egitera.
Zu itsasoan zaudela, marrazo bat zuregana datorrela konturatzen zara eta
bizkor-bizkor hondartzara joaten zara. Baina marrazoa zu baino
bizkorrago da, eta ia harrapatzen zaitu...
AMAIERA
9 or.: TXALUPA BAT HARTZEN DUZUE
Korrika zoazte txalupen bila, baina ez
duzue aurkitzen inondik ere. Pentsatzen
duzue kapitainak bota dituela, zeren eta
txalupa guztiak urrun ikusten dituzue.
Ikusten duzue kapitaina zuen atzean
dagoela. Biok korrika zoazte. Gizon baxua
eta argal batek esaten dizue berarekin
joateko, gizonari jarraitzen diozue eta bere
gelara zoazte. Orduan, esaten dizue berak
badakiela non dagoen beste txalupa bat.
Hirurok txalupara igotzen zarete eta
berehala itsasoratzen zarete.
Txalupan oinarrizko laguntzarako
botikak eta janari pixka bat daude.
Hiru ordu pasatzen duzue itsasoan,
eta gero ikusten duzue marrazo bat
zuen txalupara hurbiltzen eta birak
ematen hasten dela.
Konturatzen zara tigre marrazo
bat dela eta bere hortzak oso
zorrotzak direla, badirudi goseak
amorratzen dagoela. Lehenengo
gizona botatzen duzue uretara, ihes
egiten saiatzen da, baina marrazoak
hanka batetik heltzen dio eta jan
egiten dio.
Ihes egiten duzue, bi ordu pasa
eta gero, lurra ikusten duzue eta
horra joaten zarete. Lurreratzean,
banatzen zarete eta dena ahazten
duzue.AMAIERA
10 or.: JENDEA SALBATZEN DUZUE
Zu atea zabaltzera zoaz, baina
zure laguntzaileak ez dizu
uzten, esaten dizu horrela ez
duzula irabaziko, ez duzula
armarik, ezta babesik ere.
Itsasontzi osotik zoazte armen
bila, sukaldean rodillo bat
ikusten duzu eta zure
laguntzaileak bandeja batzuk
ikusten ditu, eta esaten du
babes bezala erabili ahal
direla.
Zure atzean gizon oso urduri eta
beldurgarria agertzen da, eta esaten
dizue bigarren kapitaina dela,
laguntzera datorrela.
Eskopeta eta bi pistola erakusten
dizkizue, zuk momentuan
esaten duzu eskopeta nahi
duzula.
Kapitaina bilatzen duzue, baina
ezkutatuta dagoela dirudi. Oso
urduri zaudete hirurok, bigarren
kapitainak proposatzen du
banatzen hoberena izango
dela. Banatzen zarete eta
minutu pare batzuk pasatu eta
gero, tiro bat entzuten duzu.
Biok korrika zoazte tiro egin
den lekura, eta kapitaina
ikusten duzue. Orduan biok tiro
egiten duzue eta bihotz-
bihotzean ematen diozue.
Itsasontzia nabigatzen duzue
lurra ikusi arte.
AMAIERA
11 or.: ETXERA BUELTATZEN ZARA
Azkenean erabakitzen duzu zure etxera itzultzea. Zure aitari deitu eta gero
sartzen zara bere kotxean. Ez da oso handia, gorri kolorekoa.
-Zer gertatu da?-galdetzen dizu aitak.
-Juantxoren arreba agertu dela eta bere logelatik bota nauela- erantzuten
diozu aitari.
-Beno, hobeto zuretzat, eta badakizu?
-Zer?-galdetzen diozu.
-Bihar zure lehengusina etorriko da zurekin oporrak pasatzera.
Zure lehengusinak Violeta du izena, 14 urte ditu eta ile horia. Opor guztiak
pasatzen dituzu Violetarekin, oso ondo pasatzen duzu.
Azken eguna da eta erabakitzen duzu Violeta eramatea bere etxera zure
aitarekin. Etxera bueltatu baino lehen, berak musu bat ematen dizu, eta
zu gorri-gorri jartzen zara.
AMAIERA
12 or.: JUANTXOREN LOGELARA ZOAZ
Azkenean erabakitzen duzu Juantxoren logelara joatea. Bere logela oso
handia da gauza askorekin eta litera batekin.
-Zuk beheko ohean lo egingo duzu, bakarrik erabiltzen dut nire lehengusina
etortzen denean - esaten dizu Juantxok.
Bigarren eguna da eta ez da oso ondo hasi. María oso gaiztoa da eta beti
molestatzen saiatzen da zu etxetik joatea .
Baina ez da funtzionatzen, zeren eta Juantxo eta zu igerilekura joango
zarete . Igerilekuan jende asko dago eta ez dago lekurik zuek biok
sartzeko, horregatik, erabakitzen duzue etxera bueltatzea.
-Juantxo!-oihukatu dizue Maríak-Lagundu honekin!
Bat-batean ikusten dituzu Juantxo eta María kaxa handi bat eramaten
Maríaren logelara.
Azken egunean bueltatuko zara etxera, baina, joan baino lehen, ikusten
duzu zer zegoen kaxa handian: Telebista bat Wii-arekin eta ikusiten
duzu María jolasten bere mutil lagunarekin "Nola egoten da neska
honekin?" pentsatzen duzu.
AMAIERA

More Related Content

What's hot

What's hot (12)

Institutuko mikro-ipuinak 2010
Institutuko  mikro-ipuinak  2010Institutuko  mikro-ipuinak  2010
Institutuko mikro-ipuinak 2010
 
Irakurketa librea
Irakurketa libreaIrakurketa librea
Irakurketa librea
 
kaltzontzilo-abenturazalea
 kaltzontzilo-abenturazalea kaltzontzilo-abenturazalea
kaltzontzilo-abenturazalea
 
47556977 kaltzontzilo-abenturazalea
47556977 kaltzontzilo-abenturazalea47556977 kaltzontzilo-abenturazalea
47556977 kaltzontzilo-abenturazalea
 
Badakizue blog
Badakizue blogBadakizue blog
Badakizue blog
 
Kontu kontari
Kontu kontariKontu kontari
Kontu kontari
 
Gure autobiografiak
Gure autobiografiakGure autobiografiak
Gure autobiografiak
 
Garoa ipuin lehiaketa
Garoa ipuin lehiaketaGaroa ipuin lehiaketa
Garoa ipuin lehiaketa
 
Izenen koplak osoa
Izenen koplak osoaIzenen koplak osoa
Izenen koplak osoa
 
Aitormen eskutuak
Aitormen eskutuakAitormen eskutuak
Aitormen eskutuak
 
Sariak dbh narrazioa
Sariak dbh narrazioaSariak dbh narrazioa
Sariak dbh narrazioa
 
Elkarreraginezko nobela
Elkarreraginezko nobela Elkarreraginezko nobela
Elkarreraginezko nobela
 

Similar to N ire oporrak

Similar to N ire oporrak (18)

211_azkue 2009.doc
211_azkue 2009.doc211_azkue 2009.doc
211_azkue 2009.doc
 
288_ipuin bilduma 09-10 euskara.doc
288_ipuin bilduma 09-10 euskara.doc288_ipuin bilduma 09-10 euskara.doc
288_ipuin bilduma 09-10 euskara.doc
 
Sentitzeko ipuinak euskaratuak
Sentitzeko ipuinak euskaratuakSentitzeko ipuinak euskaratuak
Sentitzeko ipuinak euskaratuak
 
Egape txo!1 (17 18)
Egape txo!1 (17  18)Egape txo!1 (17  18)
Egape txo!1 (17 18)
 
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
 
Abendua 2013
Abendua 2013Abendua 2013
Abendua 2013
 
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldia
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldiaIdazleekin topaketa. iñaki zubeldia
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldia
 
Irakurketa librea
Irakurketa libreaIrakurketa librea
Irakurketa librea
 
Gutunak
GutunakGutunak
Gutunak
 
Ibilbide profesionala egunerokoa
Ibilbide profesionala egunerokoaIbilbide profesionala egunerokoa
Ibilbide profesionala egunerokoa
 
Egape txo!2
Egape txo!2Egape txo!2
Egape txo!2
 
Katalogazioak batx 1
Katalogazioak batx 1Katalogazioak batx 1
Katalogazioak batx 1
 
Beste gu
Beste guBeste gu
Beste gu
 
14 juul 2012 bozkatuenak osoa
14 juul 2012 bozkatuenak osoa14 juul 2012 bozkatuenak osoa
14 juul 2012 bozkatuenak osoa
 
Ipuinak
IpuinakIpuinak
Ipuinak
 
Txutxumutxuka 5 martxoa
Txutxumutxuka 5 martxoaTxutxumutxuka 5 martxoa
Txutxumutxuka 5 martxoa
 
Euskera 4 ibaizabal 6.gaia
Euskera 4 ibaizabal  6.gaiaEuskera 4 ibaizabal  6.gaia
Euskera 4 ibaizabal 6.gaia
 
Egape txo!4 (19)
Egape txo!4 (19)Egape txo!4 (19)
Egape txo!4 (19)
 

N ire oporrak

  • 1. OPORRAK BAKARRIK EGILEAK: - Nagore - Helena - Iker S. - Desi
  • 2. 2.ORRIALDEA: Eskolatik ateratzen zara eta lagun batekin topatzen zara. Juantxo izenekoa, 15 urte ditu, mutil altua eta indartsua da; ilegorria du eta azala oso zuria. Etxera joan behar zarela esaten diozu Juantxori. Etxera heltzen zara, gurasoek esaten dizute egongelara joateko. Egongela oso iluna da, sofa oso zaharra dago, berde argia kolorekoa eta plasmako telebista bat. Motxila lurrean uzten duzu, eta sofan esertzen zara, ama oso astiro hurbiltzen zaizu. Zure ama oso baxua da eta ilegorrikoa; gaixorik dago, baina lasai eta umore onez. Zure aita gizon altu eta indartsua da, zure aitaren bizarra bi egunekoa da. Zure gurasoek proposatzen dizute bidaia bat zuk bakarrik egiteko, zeren eta zure ama gaixorik dago. Zuk pentsatzen duzu nor eta norekin joan, azaltzen dizute bidaia hau dela independiente izaten ikasteko, baina nora joango zaren da zure kezkarik larriena. -ETXERA GERATZEN BAZARA JOAN 3.ORRIALDERA -KRUCERORA BATERA JOATEN BAZARA JOAN 4.ORRIALDERA -KANPAMENDU BATERA JOATEN BAZARA JOAN 5.ORRIALDERA -LAGUN BATEN ETXERA JOATEN BAZARA JOAN 6.ORRIALDERA
  • 3. 3.ORRIALDEA: ETXEAN GERATZEA Etxean geratzea pentsatzen duzu, ama zaintzeko. Aitak esaten dizu ona dela ama zaintzea, baina ez egunero etxean geratzea. Aita amarekin geratzen da. Aitak esaten dizu ea zure lagunak oporretara joan diren, eta zuk esaten diozu baietz. Bat-batean mugikorrak jotzen du, zure aitaren parteko amama da, amama 75 urtekoa da eta oso ondo zaintzen da. Zelan dagoen ama galdetzen dizu; zuk esaten diozu ondo ez dagoela. Amamak, kezkaturik, egun batzuk berarekin pasatzera gonbidatzen zaitu, amama bakarrik dagoelako bizitzen. Amamaren etxera zoaz. Zure lehengusinak ere amamarekin daude eta proposatzen dizute igerilekura edo hondartzara joatea. Ez dakizu zer egin eta zeure buruari galdetzen diozu ea nora joan nahi duzun. -IGERILEKURA JOAN NAHI BADUZU JOAN 7.ORRIALDEA -HONDARTZARA JOAN NAHI BADUZU JOAN 8.ORRIALDEA
  • 4. Azkenean itsas-bidaia bat egitera joango zara. Zure lagunak oporretara joan direlako, zu bakarrik joango zara . Zure gelara zoaz, ikusten duzu zure ohe zuriaren gainean arropa garbia dagoela, aulkian esertzen zara eta ordenagailua erabiltzen duzu. Kayak. es-en sartzen zara eta gurutzaldi ez oso garesti bat ordaintzen duzu. Ama eta aita agurtzen dituzu eta atetik ateratzen zara kalera, korrika zoaz portura, zeren eta itsasontzia ordu batean itsasontziratuko da, baina seguratak gelditzen zaitu, eta esaten dizu heldu batekin joan behar duzula. Hasten zara portutik heldu baten bila eta azkenean aurkitzen duzu gizon alaia, zintzoa eta dotore bat, konturatzen zara zure osaba dela. Osabari galdetzen diozu ea zurekin joan nahi duen kruzero bat egitera eta baietz esaten dizu. Zure gurasoek emandako diruarekin beste txartel bat erosten duzu zure osabarentzat. Bidaiaren erditik motoreak gelditzen dira, kontrol gelara zoazte biok, bertan kapitaina dago. Kapitaina oso majua da eta ia 80 urte ditu. kapitainari beste gizon batekin hitz egiten entzuten diozue, esaten dio bidaiari guztiak hilko dituela, eta berarein hitz egiten ari dena hiltzen du. 4.or.: ITSAS-BIDAIA -BIOK TXALUPA BAT HARTZEN ETA IHES EGITEN NAHI BADUZU JOAN 9.ORRIALDEA -JENDEA SALBATU NAHI BADUZU JOAN 10.ORRIALDEA
  • 5. Zuk azkenean aukeratzen duzu lagun batekin kanpamendu batera joatea. Maleta prestatzen zaude eta zure lagunek deitzen dizute telefonoz. -Zer egiten ari zara?- galdetzen dizu batek. -Maleta prestatzen ari naiz kanpamendurako -erantzuten duzu. Juantxori galdetzen diozu ea zer egiten ari den eta maleta prestatzen ari dela erantzuten dizu. Bostak heldu dira eta autobusa heltzen da. Juantxo eta zu oso urduri zaudete, zeren ez duzue inor ezagutzen eta ez dakizue nora konponduko zareten besteekin kanpamenduan. Kanpamendua oso handia da, zuhaitz asko daude. Monitoreak oso majuak dira, andereño bat Ana deitzen da, ile beltza eta luzea du, oso altua eta majua da. Beste andereñoa baxua da eta ile motza du; biak oso politak dira. Anak esaten dizue Juantxo eta zuri ea gustatzen zaizuen kanpamendua. -Baietz-esaten duzu tontu bat bezala. Juantxo barrrezka hasten da, zuri Ana gustatzen zaizulako . Anak galdetzen dizu zuri ea joan ahal zaren bueltatxo bat ematera. Zuk esaten diozu baietz, baina Juantxok ere zuekin joan nahi du, bestela bakarrik geratuko da. 5.or.: KANPAMENDU BATERA ZOAZ AMAIERA
  • 6. 6. or.: LAGUN BATEN ETXERA ZOAZ Azkenean erabakitzen duzu Juantxoren etxera joatea oporretan, baina lehen bere baimena euki behar duzu, horregatik, bere etxera deitu eta eskatzen diozu, bere amak baietz esanez. Juantxoren etxea oso handia da, kanpotik berdea da eta barrutik koloreduna. Juantxoren logelara zoaz eta galdetzen duzu non dagoen zure logela. Berak eramaten zaitu bere logelara, handia da liburu askorekin. Juantxok esaten dizu logela hori bere arrebarena dela eta kontu handiarekin egon beharko duzula. Zorte onez, bere arreba lanean egongo da hurrengo bi asteetan. Lehenengo eguna da, oso ondo hasten zara, afaldu eta gero erabakitzen duzue futbolean jolastea. Ordu bat pasa eta gero, Juantxoren etxera itzultzen zarete. Zure maleta eta arropa batzuk lurrean daude. Zure gauzak bota dituena Juantxoren arreba izan da. María du izena,19 urte ditu, ile beltza dauka eta betaurrekoak ere dauzka. Juantxo eta zuregana doa korrika: -Zergatik daude zeure lagunaren gauzak nire logelan?-galdetzen du oso haserre. -Eta zu ez zaude lanean?- galdetzen dio Juantxok. -Lanetik bota naute! Eta orain, ez badituzu zure lagunaren gauzak kentzen, jo egingo zaituztet!-oihukatzen dizue Maríak. Hori gertatu eta gero ez dakizu zer egin: Juantxoren logelan egon berarekin edo zure etxera joan. -ETXERA BUELTATZEN BAZARA JOAN 11. ORRIALDERA -JUANTXOREKIN BERE LOGELARA JOATEN BAZARA JOAN 12. ORRIALDERA
  • 7. 7 or.: IGERILEKURA JOATEA Lehengusinekin igerilekura joatea aukeratzen duzu. Igerilekuan hiru piszina mota daude, txikia, ertaina eta handia; badago barruko piszina txiki eta luze bat ere bai. Lehengusina batek ez daki igeri egiten, eta zuk beste lehengusina batekin praktikatzen duela konturatzen zara. Lehengusinak zurekin igeri egin nahi du, baina zu eguzkia hartzen ari zara. Orduan, proposatzen dizu kartetan jolastea. Kartetan jolasten hasten zarete... Partida amaitzen duzue eta igeri egitera zoazte. Beste lehengusina konturatzen da ez dakiela igeri egiten eta ia itotzen ari dela, beraz, oihukatzen hasten da. Sorosleak esaten dizu zure lehengusina itotzen ari dela eta ia airerik gabe dagoela. Geroago, igerilekuetara berriro ez zarela joango erabakitzen duzu. AMAIERA
  • 8. 8 or.: HONDARTZARA Zure amama, lehengusinak eta zu hondartzara joaten zarete. Amama eguzkia hartzen ari da, lehengusinak hondarrarekin jolasten edo figurak egiten, eta zu, bitartean, itsasora zoaz igeri egitera. Zu itsasoan zaudela, marrazo bat zuregana datorrela konturatzen zara eta bizkor-bizkor hondartzara joaten zara. Baina marrazoa zu baino bizkorrago da, eta ia harrapatzen zaitu... AMAIERA
  • 9. 9 or.: TXALUPA BAT HARTZEN DUZUE Korrika zoazte txalupen bila, baina ez duzue aurkitzen inondik ere. Pentsatzen duzue kapitainak bota dituela, zeren eta txalupa guztiak urrun ikusten dituzue. Ikusten duzue kapitaina zuen atzean dagoela. Biok korrika zoazte. Gizon baxua eta argal batek esaten dizue berarekin joateko, gizonari jarraitzen diozue eta bere gelara zoazte. Orduan, esaten dizue berak badakiela non dagoen beste txalupa bat. Hirurok txalupara igotzen zarete eta berehala itsasoratzen zarete. Txalupan oinarrizko laguntzarako botikak eta janari pixka bat daude. Hiru ordu pasatzen duzue itsasoan, eta gero ikusten duzue marrazo bat zuen txalupara hurbiltzen eta birak ematen hasten dela. Konturatzen zara tigre marrazo bat dela eta bere hortzak oso zorrotzak direla, badirudi goseak amorratzen dagoela. Lehenengo gizona botatzen duzue uretara, ihes egiten saiatzen da, baina marrazoak hanka batetik heltzen dio eta jan egiten dio. Ihes egiten duzue, bi ordu pasa eta gero, lurra ikusten duzue eta horra joaten zarete. Lurreratzean, banatzen zarete eta dena ahazten duzue.AMAIERA
  • 10. 10 or.: JENDEA SALBATZEN DUZUE Zu atea zabaltzera zoaz, baina zure laguntzaileak ez dizu uzten, esaten dizu horrela ez duzula irabaziko, ez duzula armarik, ezta babesik ere. Itsasontzi osotik zoazte armen bila, sukaldean rodillo bat ikusten duzu eta zure laguntzaileak bandeja batzuk ikusten ditu, eta esaten du babes bezala erabili ahal direla. Zure atzean gizon oso urduri eta beldurgarria agertzen da, eta esaten dizue bigarren kapitaina dela, laguntzera datorrela. Eskopeta eta bi pistola erakusten dizkizue, zuk momentuan esaten duzu eskopeta nahi duzula. Kapitaina bilatzen duzue, baina ezkutatuta dagoela dirudi. Oso urduri zaudete hirurok, bigarren kapitainak proposatzen du banatzen hoberena izango dela. Banatzen zarete eta minutu pare batzuk pasatu eta gero, tiro bat entzuten duzu. Biok korrika zoazte tiro egin den lekura, eta kapitaina ikusten duzue. Orduan biok tiro egiten duzue eta bihotz- bihotzean ematen diozue. Itsasontzia nabigatzen duzue lurra ikusi arte. AMAIERA
  • 11. 11 or.: ETXERA BUELTATZEN ZARA Azkenean erabakitzen duzu zure etxera itzultzea. Zure aitari deitu eta gero sartzen zara bere kotxean. Ez da oso handia, gorri kolorekoa. -Zer gertatu da?-galdetzen dizu aitak. -Juantxoren arreba agertu dela eta bere logelatik bota nauela- erantzuten diozu aitari. -Beno, hobeto zuretzat, eta badakizu? -Zer?-galdetzen diozu. -Bihar zure lehengusina etorriko da zurekin oporrak pasatzera. Zure lehengusinak Violeta du izena, 14 urte ditu eta ile horia. Opor guztiak pasatzen dituzu Violetarekin, oso ondo pasatzen duzu. Azken eguna da eta erabakitzen duzu Violeta eramatea bere etxera zure aitarekin. Etxera bueltatu baino lehen, berak musu bat ematen dizu, eta zu gorri-gorri jartzen zara. AMAIERA
  • 12. 12 or.: JUANTXOREN LOGELARA ZOAZ Azkenean erabakitzen duzu Juantxoren logelara joatea. Bere logela oso handia da gauza askorekin eta litera batekin. -Zuk beheko ohean lo egingo duzu, bakarrik erabiltzen dut nire lehengusina etortzen denean - esaten dizu Juantxok. Bigarren eguna da eta ez da oso ondo hasi. María oso gaiztoa da eta beti molestatzen saiatzen da zu etxetik joatea . Baina ez da funtzionatzen, zeren eta Juantxo eta zu igerilekura joango zarete . Igerilekuan jende asko dago eta ez dago lekurik zuek biok sartzeko, horregatik, erabakitzen duzue etxera bueltatzea. -Juantxo!-oihukatu dizue Maríak-Lagundu honekin! Bat-batean ikusten dituzu Juantxo eta María kaxa handi bat eramaten Maríaren logelara. Azken egunean bueltatuko zara etxera, baina, joan baino lehen, ikusten duzu zer zegoen kaxa handian: Telebista bat Wii-arekin eta ikusiten duzu María jolasten bere mutil lagunarekin "Nola egoten da neska honekin?" pentsatzen duzu. AMAIERA