SlideShare a Scribd company logo
1 of 24
Download to read offline
Kontu kontari
2017/18 ikasturtea
EIFFEL DORREAN GALDUTA
Eiffel dorrean galdu nintzen. Bat-batean, gizon indartsu eta iletsu batek
hanketatik hartu eta berarekin eraman ninduen.
Lo geratu nintzen. Esnatu nintzenean, kotxe baten maleteroan nengoen.
Konturatu nintzenean, maleteroa ireki zuten. Nire begiek ikusi zutena
ikaragarria zen. Urre fabrika batean nengoen!!!!
Hala ere, alaitasunak ez zuen asko iraun. Ondoren, gizon iletsu hark
akabatuko ninduela, esan zidan.
Zorte izan nuen. Poliziak garaiz iritsi ziren ni nengoen leku hartara.
Etxera bueltatu nintzenean, poliziak bizitza nola salbatu zidan, argitu zidan
aitak. Esan zuen, gizon hari mugikorra lurrera erori zitzaiola eta bere
kontaktuen bidez aurkitu nindutela.
Gorka Escudero
INTERNETEN GALDUTA
Gaur joko batekin jolasean ari nintzela, bat-batean, joko horretan sartu
egin naiz. Portzierto, ni Mikel naiz. Altua eta bizkorra naiz. Bideo jokoak
gustatzen zaizkit eta hamahiru urte bete ditut gaur.
Orain, bideo jokoan galduta nago eta bizkor atera behar dut, bestela nire
ama oso urduri jarriko da eta gainera, familia guztia dator. Jokoa pasatzen
saiatuko naiz, horrela seguruenik nire etxera itzuliko naiz eta.
Hamar bizitza ditut, baina kontuz ibili beharra daukat bizitza asko saldu
baititut.
Bai, hori da, azken maila falta zait, salto egin behar dut.
Aupa, pasatu egin dut!
Unai Altolagirre
INTERNETEN GALDUTA
Oso urduri nago, ahozko azalpena oraintxe bertan dut eta interneten
bideo bat bilatu behar dut, baina ez dakit interneten nabigatzen!
Axunek, berak fotokopia batzuk bilatzen dituen bitartean, bideoa
interneten nik bilatzeko eskatu dit.
Ez dut tuntun bat bezala gelditu nahi izan. Orduan… baietz esan diot eta
listo.
Saiatu naiz youtuben sartzen, baina ezer ez.
Azkenean, Axun etorri da eta berak egin du. Tuntun bat bezala gelditu
naiz.
Hala ere, gutxienez, bikain bat atera dut aurkezpenean.
Aner Torre
EIFFEL DORREAN GALDUTA
Parisen aita, ama eta nire anaiarekin paseatzen nenbilela, Eiffel dorrea
ikusi genuen eta hara joan ginen.
Hara iritsi ginenean, poliki-poliki eskaileretan gora hasi ginen. Hainbeste
jende zegoenez, ez nekien nora nindoan ere.
Gero, jendea joaten hasi zenean, alde guztietara begiratu eta nire anaia
eta gurasoak ez zeudela ohartu nintzen. Beldurtu egin nintzen.
Ondoren, igotzen jarraitu nuen eta hara non nire bila zebiltzala, aurkitu
nituen.
Oso pozik jarri nintzen ikusi nituenean.
Shanti Florentino
AMONA HIL DA!!!!
Atzo amonaren etxera joan nintzen nire lehengusuekin lo egitera.
Arratsaldean, telebistan zegoen programa bat ikusi eta gero partxisean
jolastuko genuela, erabaki genuen. Aitona, bitartean, askaria prestatzen
ari zen.
Amona, berriz, erosketak egiten ari zen eta halako batean, bat-batean,
bihotzekoak eman zion. Ospitalera eraman zuten, baina berandu zen; bera
hilda zegoen.
Kristoren sustoa hartu genuen! Hainbeste aztoratu nintzenez, dena hankaz
gora utzi nuen.
Orain, amonaren etxera joaten naizenean, berataz asko gogoratzen naiz.
AnneChabal
IZAR BATEN GAINEAN
Izar baten gainean nago Lurrari begira. Estralurtar bat naiz eta Lur planeta
nolakoa den jakin nahi dut. Hortaz, bertara joatea pentsatu dut.
Plater hegalaria hartu eta Lurrera gerturatu naiz.
Lurreratu naizenean, kutsadura handia dagoela konturatu naiz. Ezin dut
kiratsa jasan.
Orduan, nire izarrera itzuli naiz, eta han geratu naiz Lurra inguratzen duten
keei begira.
Uxue Berregi
IZAR BATEN GAINEAN ABENTURA
Bazen behin Amaia izeneko neska bat; beno, ume moko bat. Amaiari asko
gustatzen zitzaizkion abenturak. Berak bat eduki nahi zuen, baina ez
normala; izar baten gainean izan nahi zuen. Neskak hamar urte zituen,
baina kristoren motibazioa zuen eta nahi zuena lortzen saiatzen zen. Berak
bazekien izarrak suzkoak zirela, baina berak dena ondo pentsatuta
zeukanez, jantzi berezi bat sortu zuen.
Denbora pasa zen eta Amaia, egia esan, beti bezain ume zebilen.
Hogei urte zituenean, astronauta izateko karrera egitea erabaki zuen.
Erabaki hura hartzea gogorra izan zen beretzat.
Zortzi urte pasa ondoren, egun normal batean, telefonoa joka hasi zen.
Amaia harrituta zegoen, ez zekien zer egin. Azkenean, mugikorra hartu eta
begi belarri entzun zuen: astronauten ekipoa zen! Espaziora joango zela
esan zioten eta izarretaraino bidaltzen saiatuko zirela.
Joateko eguna iritsi zen eta oso urduri zegoen Amaia. Espaziora joateko
kohetea behar zuen; noski, hori nork ez daki?
Beno, aireratu ziren eta bost ordura espazio zabalen zeuden, baina Amaia
ez zegoen oso pozik hilabete bat bakarrik pasako zutelako espazioan.
Bat-batean, eguzkira asko gerturatu ziren eta motorra hautsi egin zen.
Amaia oso urduri jarri zen.
Gaur egun, ez dakigu oraindik Amaia non dagoen, ezta Z.R espaziontzia
ere.
Berta Gañez
INTERNETEN GALDUTA
Egun batean, Xabier Lolaren etxera joan zen. Etxera iritsi zenean,
Xabierrek galdetu zion:
- Lola, non daude zure aita eta ama?
- Nire aita bazkaria prestatzen ari da eta nire ama dutxatzen hari da-
esan zion Lolak.
Lolak bere logelara igotzeko, esan zion Xabierri.
Xabier Lolaren logelara igo zen eta Lola sukaldera joan zen bere aitarekin.
Geroxeago, Lolaren aitak hamaiketako eraman zion logelara. Xabierrek
hamaiketako hartu zuen eta jaten ari zen bitartean, interneten sartu zen,
baina ordenagailuak ezin zuela sartu, adierazi zion.
Bi minutu pasa zirenean, ordenagailuak txinparta urdin eta berde bat bota
zuen. Lola gelan sartu berria zen eta bat-batean Lola eta Xabier
ordenagailuan sartu ziren.
Orain interneten galduta daude.
Manu Roman
ABENTURA INTERNETEN
Interneten galdu nintzen eta interneten barruan nola sartu nintzen,
esango dizuet:
Nire lagun batek errealitate birtualeko kaskoak ditu. Bere etxera iritsi
nintzenean, kaskoak probatu nituen. Bera momentu hartan komunera
joan zen. Nik interneta piztu eta kaskoak jantzi nituen. Han ondoan,
basokada bat ur zegoen eta bat-batean ura kaskoen gainera erori zen.
Orduan, ni interneten agertu nintzen.
Youtube, Google, Mozilafirefox… zeuden bertan. Youtuben sartu nintzen
eta “Súbeme de copas” jarri nuen.
Gero, Youtubetik ateratzean, Googlen sartu nintzen eta “FRIV” jarri nuen.
Orduak pasa nituen jolasten eta atera behar nuenean, nire lagunak esan
zuen:
- Etxera joan da.
Eta ordenagailua itzaltzean, ni atera nintzen eta esan nion:
- Beste egun batean abentura hau berriz errepikatuko dugu.
Julen Almenara
NIRE AMETSA
Egun haizetsua zen eta ez nekien zer egin. Orduan, leihotik begira jarri
nintzen. Bat-batean, nire lorategiko gnomoak ibiltzen ari zirela, konturatu
nintzen.
Korrika lorategira jaitsi eta ez nituen inon aurkitu. Lorategian gutun bat
zegoen eta hau jartzen zuen: “Ezkutaketan gabiltza, aurkitu!”
Beraien bila hasi nintzen. Bilatu eta bilatu, baina inon ez zeuden.
Bat-batean lur azpian zulotxo bat agertu zen; gnomoak ziren.
Segituan esnatu eta amets bat izan zela, konturatu nintzen.
Malen Urkidi
NIRE AMETSA
Egun lainotsu batean, kalean paseatzen nenbilela, lagun batekin topatu
nintzen. Elkar agurtu genuen eta kotxe bat etorri zen.
Kotxeko leihoa ireki, kotxe barruan zegoen pertsonak pistola bat atera eta
bala batekin nire laguna zauritu zuen. Orduan, kotxea joan egin zen. Nik
kotxearen zenbakia apuntatu nuen paper batean eta nire laguna
ospitalera eraman zuten anbulantzian. Ondoren, kotxe horren zenbakia
bilatzen hasi nintzen, baina ez nuen aurkitu eta iluntzen ari zuenez, etxera
joan nintzen.
Hurrengo goizean, kotxe haren zenbakiaren bila jarraitu nuen. Zebra
bidetik pasa nintzenean, kotxe bat etorri zen eta lurrera bota ninduen.
Kotxe hartatik bi gizon atera ziren bakoitza pistola batekin eta esan
zidaten:
- Eman zure kartera!
Orduan, nik kartera eman nien. Gizon haiek kotxera sartu ziren eta joan
egin ziren, baina nik kotxearen zenbakia apuntatu nuen.
Atzoko kotxearen eta gaurko kotxearen zenbakiak begiratu nituen eta
berdinak ziren. Jarraian, poltsikoan dirua geratzen zitzaidanez, taxi bat
hartu nuen eta kotxe hari jarraitzeko esan nion.
Kotxe hark aparkaleku bat aurkitu zuen eta han aparkatu zuten. Gero,
beraien etxera joan ziren. Ni orduan, taxitik atera nintzen eta etxe hartara
hurbildu nintzen. Bi gizonak lo egiten ari ziren. Leihoa irekita utzi zuten eta
etxe barrura sartu nintzen. Eskailerak igo nituen eta goiko pisuko ate bat
ireki nuen. Gela bat zegoen eta gela hartan nire kartera bilatzen hasi
nintzen. Dena hankaz gora jarri nuen.
Azkenean, nire kartera aurkitu nuen.Armairu bat geratzen zen ireki gabe
eta bertan zer zegoen jakin nahi nuen. Armairua ireki nuen. Pistolak,
granadak, eskopeta, metrailetak eta drogak aurkitu nituen.
Orduan, gela hartatik irten, eskailerak jaitsi eta leihotik irten nintzen.
Kotxe baten atzean ezkutatu nintzen. Jarraian, nire telefonoa atera eta
poliziari deitu nion.
Etorri zirenean, dena kontatu nien. Kalearen izena eta zenbakia eman
nien.
Hamabost minutu geroago, polizia gehiago etorri ziren eta etxe hartako
atea bota zuten. Bi gizonak atxilotu eta kartzelara eraman zituzten.
Geroago eskerrak eman zizkidaten eta joan egin ziren. Orduan, ni nire
etxera joan nintzen.
Gero, esnatu egin nintzen eta amets bat izan zela, konturatu nintzen.
Orain, berriz, ohean etzan naiz ea beste amets dibertigarriago bat egiten
dudan.
Jia Qi Zheng
MISTERIOA
Hegazkineko leihotik begiratu nuen, Parisera iritsi berria nintzen. Nire
emaztea etxean utzita bederatzi hilabetetarako lanera joan nintzen.
Bederatzi hilabeteak pasa ondoren, etxera itzuli nintzen. Bat-batean nire
emaztea ohean beste norbaitekin ikusi nuen. Hura izan zen nire bizitzako
momenturik onena, alaiena: nire alaba Nerearekin zegoen. Bai, badakit
nire emaztea beste mutil batekin zegoela, usteko zenutela, ez?
Une hartan Nerea negarrez hasi zen eta ez genekien zergatik. Denetarik
egin genuen: biberoia eman, lotara eraman, paseatu, telebista jarri… Baina
negarrez jarraitzen zuen.
Medikuarengana ere eraman genuen badaezpada ere. Medikuak minbizia
zuela esan zigun eta ezin zela konpondu. Orduan, ni eta nire emaztea
negarrez hasi ginen.
Handik gutxira Nerea hil egin zen eta merezi zuen hileta egin genion.
Bat-batean, amak deitu zidan.Ni ohean nengoen Nerearekin. Dena amets
gaizto bat izan zen. Amak esan zidan:
- Korri, bestela berandu iritsiko zara lanera.
- Eskerrak Nerea ez den hil!!!-esan nuen.
- Zer????-galdetu zidan.
- Ezer ere ez, nire kontuak.
Eta besarkada handi bat eman nion Nereari.
Maider Berregi
INTERNETEN GALDUTA
Gaur Axunek, nire irakasleak, neskei buruzko zerbait bilatzeko esan digu.
Nik interneten bilatuko dudala, pentsatu dut.
Bila hasi naizenean, gauza asko aurkitu ditut. Momentu batean, gauza bat
ukitu dut eta poof!! leku arraro batean gelditu naiz.
Gauza asko bilatu ditut eta interneten barruan galdu naizela konturatu
naiz. Orain hemen nago, badazpada ere, nitaz norbaitek galdetzen badu.
Hemendik ateratzeko gauza asko aurkitu ditut, baina ezer baliagarririk ez,
tontakeria asko: zer egin googlek jan egin bazaitu, zer gertatzen da
googlen google bilatzen baduzu… Horretan ari nintzela, Mikel izeneko
mutiko bat aurkitu dut. Mikel Gil dela uste dut. Ni ez naiz konturatu oso
arraro jantzita zegoen eta.
Bideo asko ikusi ditugu elkarrekin. Adibidez: Lolito Fdez-en fortnite partida
bat, Bytarifa eta Byviruzz Youtuberren bideoak.
Zerbait gehiago gertatzen bazait, idatziko dizut.
Gogoratu naiz hamar truku nola egin azaltzen duen bideo batez. Niri
gehien gustatzen zaidana da. Googlen “Hace mucho tiempo en una galaxia
muy muy lejana…” idazten baduzu. “StarWars”en egiten dituzten gauzak
ateratzen dira.
Hala bazen edo ez bazen, sar dadila Jakintzako gelan.
Unai Reinoso
EIFFEL DORREAN GALDUTA
Bazen behin Jon izeneko mutil bat. Bere gurasoak Parisera joan ziren eta
Jon etxean bakarrik utzi zuten.
Jaiki zenean, bere gurasoak etxean ez zeudela ikusi zuen. Geroago, atean
notita bat zegoela ikusi zuen. Hauxe jartzen zuen: “ Kaixo, Jon. Gu Parisera
joan gara. Sukaldean mugikorra duzu. Zerbait pasatzen bazaizu, guri
deitu”.
Jonek, azkar-azkar sukaldera joan, mugikorra hartu eta joko batzuk
instalatu zituen. Arratsalde guztian mugikorrarekin aritu zen.
Hurrengo egunean, mezu bat zuela konturatu zen. Hauxe jartzen zuen: “
Jon, Eiffel dorrean galdu gara!”
Jonek orduan autobus bat hartu, Parisera joan eta gurasoak aurkitu zituen.
Etxera bueltatzean, bere amak etxean festa bat egiten utziko ziola esan
zion.
Hurrengo egunean, bere gurasoak lanera joan zirenean, Jonen lagun
guztiak etxera etorri eta festa bat egin zuten.
Gurasoak bueltatzerakoan, dena hankaz gora zegoela konturatu ziren.
Unax Garmendia
BERTAREN IMAJINAZIOA
Bazen behin sormen handiko neska bat. Neska horrek Berta zuen izena.
Asko gustatzen zitzaion marraztea eta, batez ere, gauzak imajinatzea.
Ikastolara iristen zenean, korrika joaten zen Naroarengana eta esaten
zion:
- Naroa, atzo izar baten gainean nengoela planeta guztiak ikusi
nituen: Marte, Merkurio eta askoz gehiago.
- Baina hori ez da benetan gertatu!
Naroak ez zekien Bertak imajinatzen zuen guztia benetan gertatzen zela.
Egun hartan, 17:00etan Berta korrika joan zen etxera. Bere ohean etzan
zen eta pentsatzen hasi zen:
- Gaur Antartidara joango naiz.
Eta hori gertatu zen. Antartidara joan zen. Pinguinoak, fokak… ikusi zituen.
Gero, Antartidatik bueltatu zenean, bere ahizpa handiagoari kontatu zion:
- Maialen, gaur Antartidara joan naiz. Pinguinoak, fokak… ikusi ditut.
- Nola izango da hori egia?- esan zion Maialenek.
Berta bere logelara bueltatu zen eta esan zuen:
- Zergatik ez nau inork ulertzen?
Orduan, ideia zoragarri bat izan zuen:
- Ez banaute ulertzen, nirekin etorriko dira bidaiara.
Eta Maialeni deitu zion:
- Maialen!!!!
- Zer?
- Etorri!!!
- Zer nahi duzu?
- Etzan nirekin eta imajinatu Frantziara joango zarela.
- Zergatik?
- Zuk egin niri kasu.
Orduan, boom! Frantzian agertu ziren.
Handik aurrera Maialenek egunero Bertaren atea jotzen du eta bidaia bat
egin dezaketen galdetzen dio.
Naroa Piñeiro
ERAILKETA
Dena gau trumoitsu batean hasi zen, bizilagunaren etxe ondotik pasa eta
bizilaguna zer edo zer lurperatzen ikusi nuenean.
Hurrengo egunean, goizean goiz, telebista ikusten ari nintzela, ondoko
herrian norbaiti tiro egin eta, nahiz bere gorputza aurkitu ez, han hil zela,
esan zuten. Norbait haren izena Ramon Gontzalez zen, denek “Ximo”
bezala ezagutu arren. Orduan, leihotik begiratu nuen eta bizilagunaren
furgoneta beltza joaten ikusi nuen. Dena kasualitatea zen, edo bizilagunak
( bizietsaia momentu horretan) hil zuen “Ximo”.
112ra deitzea pentsatu nuen, baina 2-a sakatzea falta zitzaidanean,
gelditu eta etxetik atera nintzen bizilagunaren etxean sartzeko.
Gelan kaxa asko zeuden; kartoizkoak nahiz mahaien azpietan egoten diren
horietakoak. Bertara sartzea erraza izan zen, nire etxeko giltzarekin sartu
bainintzen. Han barruan zerbait bilatzea, berriz, zaila izango zen. Pista
bezala baliagarria izango zen ala ez jakin gabe, koadernoa batean hauxe
apuntatu nuen: “Etxe aldaketa bat egin beharko balu bezala utzi du
etxea”.
Orduan, kaxen bila bueltatuko zela konturatu nintzen.
Paper interesgarrien bila ibili nintzen ordubetez eta bi gauza aurkitu
nituen: etxe bateko kontratua eta “Ximo”ri egindako jarraipen bati
buruzko informazioa. Etxea ihes egiteko zen, Kalifornian baitzegoen eta
“Ximo”ren jarraipena zertarako zen ez dago azaldu beharrik.
Lorategira atera nintzen lurperatuta zer zegoen ikustera. Bat-batean, bala
bat entzun nuen. Bizilaguna zen.
Berriz begiak zabaldu nituenean, ez nengoen han, lorategian. Ez nekien
non nengoen. Orduan, “Ximo” ikusi nuen.
Beste mundua zen hura.
Aitor Haro
GAU ONENA
Igandean bi egun igarotzera kaira joan ginen lagunak. Nik maletak ondo
prestatu nituen. Den dena txukun utzi eta mugikorra hartu nuen. Iraiari
deitu eta kaira abiatu nintzen.
- Kaixo!-esan nuen.
Lagun guztiak han zeuden. Zelako ilusioa!
- Kaixo!- erantzun zidaten denek (prestatua zutela ematen zuen).
- Ez dakizu, baina gaur Santa Clara irlara joango gara. Hemen kaian
ezin da gauza handirik egin- esan zuen Oierrek.
Ni harrituta nengoen. Kaitik irlara joango ginen, ze ondo!!
Irlara iristean, kanpa denda jarri genuen. Gauean irla esploratzera joatea
erabaki genuen.
Esan eta egin!! Denak hizketan ari ginen eta oso ondo pasatzen ari ginen.
Bat-batean, Oier eta ni bakarrik geundela konturatu nintzen. Oier musika
entzuten ari zen eta ni dantzan. Gelditu egin nintzen. Oierrek ikusi egin
ninduen eta gertatzen zenaz ohartu zen. Kaskoak kendu, gorritu eta esan
zidan:
- Hondartzara joango al gara?
Ni ere gorritu egin nintzen. Egia esaten ari ote zitzaidan? Benetan ari ote
zen?
Nik baietz esan nion buruarekin eta hondartzara joan ginen. Bertan
hondarrean etzan eta izarrei begira egon ginen gau osoan.
Pixkanaka gerturatzen joan ginen, buruak geroz eta gertuago genituen…
Bat-batean Iraia agertu zen eta ahal izan genuen bezain bizkor aldendu
ginen. Hura lotsa!
- Zertan ari zineten? Zuen bila genbiltzan!-esan zuen.
- Galdu egin gara eta…- esan nuen.
- Beno, ez du axola. Aurkitu zaituztegu.
Egun hura munduko egunik onena izan zen. Handik aurrera Oier eta ni
arratsaldero elkartzen gara eta …
Ninbe Peña
30 METROKO OLATUA
Igande arratsaldean lehengusinekin kaira joan nintzen. Dena ondo zihoan,
ezin hobe: uretara salto egin, jolastu… Baina, bat-batean, gu uretan
geundenean, hogeita hamar metroko olatu bat azaldu zen.
Korrika bizian atera ginen, baina olatuak Ekia , nire lehengusina, harrapatu
zuen. Eunate eta ni Ekia ateratzeko asmoz olatuan sartu ginen, baina ez
genuen lortu eta gu ere harrapatuta gelditu ginen.
Hondoratzen hasi ginen eta ez genekien zer egin.
Hiru ordu eta gero, Hawaiko hondartza bazter batera iritsi ginen. Han
denak dantzan ari ziren gure aurrean eta guk ez genuen ezer ere ulertzen.
Jaiki eta paseatzera joan ginenean, atso zahar bat agertu zitzaigun eta
hauxe esan zigun:
- Nongoak zarete zuek? Zertara etorri zarete?
- Gu Euskal Herritik gatoz eta olatu erraldoi batean iritsi gara- esan
genion hirurok batera.
- Ba al dago Euskal Herrira bueltatzeko modurik?- galdetu nion nik.
- Bai, bihar bertan gaueko bederatzietan 35 metroko olatu bat pasako
da hondartzatik. Hartu olatu erraldoia eta Euskal Herrira itzuliko
zarete.
“Aloha” esanez, atsoa desagertu egin zen eta guk berak esanikoa egin
genuen. Hurrengo egunean hondartzara joan ginen, olatua hartu genuen
eta hiru orduren burura Euskal herrira bueltatu ginen.
Gure gurasoei kontatu genienean, ez ziguten sinetsi:
- Zer nolako imajinazioa duzuen!!- esan zuten.
Haizea Puy
NIRE GURASOEK ZIGORTU NINDUTEN
Egun batean gurasoak bere lagunekin afaltzera joan ziren. Ni pizza
barbakoa batekin etxean gelditu nintzen.
Aspertzen hasi nintzen eta Gorka, Aner eta Anderri dei egin nien nire
etxera etortzeko esanaz. Lau Nerf pistola hartu nituen bakoitzari bana
eman eta elkarri tiro eginez jolasteko. Nire etxetzarrean ezkutatu behar
genuen minutu batean eta bakoitzak hiru bizitza izango genituen.
Jolasak ordu eta erdi iraun zuen eta ni izan nintzen irabazlea zonalde
sekretuak ditudalako solairu bakoitzean.
Bat-batean amak mugikorretik deitu zidan eta orduan den dena hankaz
gora utzi genuela, konturatu nintzen.
Laurok batera guztia jaso genuen. Puskatutako gauzak zonalde
sekretuan gorde nituen eta beste guztia garbitu eta ordenatu
genuenean, Gorka, Aner eta Ander joan egin ziren. Nik pizza jan nuen
orduan.
Gurasoak bueltatu zirenean, zalantza apur bat izan zuten. Zerbait
gertatu zela pentsatu zuten eta gauzak falta zirela ohartu zirenez, aste
oso batez ordenagailurik gabe zigortu ninduten.
Hurrengo egunean, ikastolara heldu nintzenean, Ander, Gorka eta Aner
zirikatu nituen.
Mikel Gil
-

More Related Content

What's hot

47556977 kaltzontzilo-abenturazalea
47556977 kaltzontzilo-abenturazalea47556977 kaltzontzilo-abenturazalea
47556977 kaltzontzilo-abenturazaleaaortizdeguinea
 
Narrazioak 3DBH, E, F
Narrazioak 3DBH, E, FNarrazioak 3DBH, E, F
Narrazioak 3DBH, E, FSagarra19
 

What's hot (6)

47556977 kaltzontzilo-abenturazalea
47556977 kaltzontzilo-abenturazalea47556977 kaltzontzilo-abenturazalea
47556977 kaltzontzilo-abenturazalea
 
36 kmnagorecuevas
36 kmnagorecuevas36 kmnagorecuevas
36 kmnagorecuevas
 
Narrazioak 3DBH, E, F
Narrazioak 3DBH, E, FNarrazioak 3DBH, E, F
Narrazioak 3DBH, E, F
 
N ire oporrak
N ire oporrakN ire oporrak
N ire oporrak
 
Lola mantalaren plana
Lola mantalaren planaLola mantalaren plana
Lola mantalaren plana
 
Ipuinak
IpuinakIpuinak
Ipuinak
 

Similar to Kontu kontari

Institutuko mikro-ipuinak 2010
Institutuko  mikro-ipuinak  2010Institutuko  mikro-ipuinak  2010
Institutuko mikro-ipuinak 2010Ibarrekolandakohnb
 
Teknologia berriak
Teknologia berriakTeknologia berriak
Teknologia berriakarantxarano
 
Donostiako misterioa
Donostiako misterioaDonostiako misterioa
Donostiako misterioamaitane005
 
Donostiako misterioa
Donostiako misterioaDonostiako misterioa
Donostiako misterioateskobar
 
12 gaia txanogorritxo eta otsoa euskara 4 santillana
12 gaia  txanogorritxo eta otsoa euskara 4 santillana12 gaia  txanogorritxo eta otsoa euskara 4 santillana
12 gaia txanogorritxo eta otsoa euskara 4 santillanaidoialariz
 
June2 (1) (2) (1)
June2 (1) (2) (1)June2 (1) (2) (1)
June2 (1) (2) (1)lerulolu
 
Ipuina: gutunak (letters)
Ipuina: gutunak (letters)Ipuina: gutunak (letters)
Ipuina: gutunak (letters)dipy794gstz
 
Elkarreraginezko nobela
Elkarreraginezko nobela Elkarreraginezko nobela
Elkarreraginezko nobela ander19999
 

Similar to Kontu kontari (20)

Bartzelonako abentura
Bartzelonako abenturaBartzelonako abentura
Bartzelonako abentura
 
Institutuko mikro-ipuinak 2010
Institutuko  mikro-ipuinak  2010Institutuko  mikro-ipuinak  2010
Institutuko mikro-ipuinak 2010
 
Ekaina 2013
Ekaina 2013Ekaina 2013
Ekaina 2013
 
Ekaina 2013
Ekaina 2013Ekaina 2013
Ekaina 2013
 
211_azkue 2009.doc
211_azkue 2009.doc211_azkue 2009.doc
211_azkue 2009.doc
 
Abendua 2013
Abendua 2013Abendua 2013
Abendua 2013
 
Teknologia berriak
Teknologia berriakTeknologia berriak
Teknologia berriak
 
Donostiako misterioa
Donostiako misterioaDonostiako misterioa
Donostiako misterioa
 
Donostiako misterioa
Donostiako misterioaDonostiako misterioa
Donostiako misterioa
 
Mikro ipuinak
Mikro ipuinakMikro ipuinak
Mikro ipuinak
 
Garoa ipuin lehiaketa
Garoa ipuin lehiaketaGaroa ipuin lehiaketa
Garoa ipuin lehiaketa
 
12 gaia txanogorritxo eta otsoa euskara 4 santillana
12 gaia  txanogorritxo eta otsoa euskara 4 santillana12 gaia  txanogorritxo eta otsoa euskara 4 santillana
12 gaia txanogorritxo eta otsoa euskara 4 santillana
 
June2 (1) (2) (1)
June2 (1) (2) (1)June2 (1) (2) (1)
June2 (1) (2) (1)
 
Asteartekoak
AsteartekoakAsteartekoak
Asteartekoak
 
Ipuina: gutunak (letters)
Ipuina: gutunak (letters)Ipuina: gutunak (letters)
Ipuina: gutunak (letters)
 
Elkarreraginezko nobela
Elkarreraginezko nobela Elkarreraginezko nobela
Elkarreraginezko nobela
 
Powerpointak guztira 1
Powerpointak guztira 1Powerpointak guztira 1
Powerpointak guztira 1
 
Frantziako nicolas
Frantziako  nicolasFrantziako  nicolas
Frantziako nicolas
 
Mikro ipuinak
Mikro ipuinakMikro ipuinak
Mikro ipuinak
 
Mikro ipuinak
Mikro ipuinakMikro ipuinak
Mikro ipuinak
 

More from ausarralde (20)

Wilsha gehiegizko pisua
Wilsha gehiegizko pisuaWilsha gehiegizko pisua
Wilsha gehiegizko pisua
 
Lan bateratua
Lan bateratuaLan bateratua
Lan bateratua
 
Bulimia nm
Bulimia nmBulimia nm
Bulimia nm
 
Jia qi eta unax
Jia qi eta unaxJia qi eta unax
Jia qi eta unax
 
Anorexia 2
Anorexia 2Anorexia 2
Anorexia 2
 
Naroa malen
Naroa malenNaroa malen
Naroa malen
 
2018 12-15
2018 12-152018 12-15
2018 12-15
 
Azkena
AzkenaAzkena
Azkena
 
Azkena
AzkenaAzkena
Azkena
 
Herbehereak
HerbehereakHerbehereak
Herbehereak
 
Italia
ItaliaItalia
Italia
 
Islandia
IslandiaIslandia
Islandia
 
Bielorrusia
BielorrusiaBielorrusia
Bielorrusia
 
Bieloerrusia
BieloerrusiaBieloerrusia
Bieloerrusia
 
ERRESUMA BATUA
ERRESUMA BATUAERRESUMA BATUA
ERRESUMA BATUA
 
Grezia
GreziaGrezia
Grezia
 
Malta
MaltaMalta
Malta
 
Txekia
TxekiaTxekia
Txekia
 
Finlandia
FinlandiaFinlandia
Finlandia
 
Alemania
AlemaniaAlemania
Alemania
 

Kontu kontari

  • 2. EIFFEL DORREAN GALDUTA Eiffel dorrean galdu nintzen. Bat-batean, gizon indartsu eta iletsu batek hanketatik hartu eta berarekin eraman ninduen. Lo geratu nintzen. Esnatu nintzenean, kotxe baten maleteroan nengoen. Konturatu nintzenean, maleteroa ireki zuten. Nire begiek ikusi zutena ikaragarria zen. Urre fabrika batean nengoen!!!! Hala ere, alaitasunak ez zuen asko iraun. Ondoren, gizon iletsu hark akabatuko ninduela, esan zidan. Zorte izan nuen. Poliziak garaiz iritsi ziren ni nengoen leku hartara. Etxera bueltatu nintzenean, poliziak bizitza nola salbatu zidan, argitu zidan aitak. Esan zuen, gizon hari mugikorra lurrera erori zitzaiola eta bere kontaktuen bidez aurkitu nindutela. Gorka Escudero
  • 3. INTERNETEN GALDUTA Gaur joko batekin jolasean ari nintzela, bat-batean, joko horretan sartu egin naiz. Portzierto, ni Mikel naiz. Altua eta bizkorra naiz. Bideo jokoak gustatzen zaizkit eta hamahiru urte bete ditut gaur. Orain, bideo jokoan galduta nago eta bizkor atera behar dut, bestela nire ama oso urduri jarriko da eta gainera, familia guztia dator. Jokoa pasatzen saiatuko naiz, horrela seguruenik nire etxera itzuliko naiz eta. Hamar bizitza ditut, baina kontuz ibili beharra daukat bizitza asko saldu baititut. Bai, hori da, azken maila falta zait, salto egin behar dut. Aupa, pasatu egin dut! Unai Altolagirre
  • 4. INTERNETEN GALDUTA Oso urduri nago, ahozko azalpena oraintxe bertan dut eta interneten bideo bat bilatu behar dut, baina ez dakit interneten nabigatzen! Axunek, berak fotokopia batzuk bilatzen dituen bitartean, bideoa interneten nik bilatzeko eskatu dit. Ez dut tuntun bat bezala gelditu nahi izan. Orduan… baietz esan diot eta listo. Saiatu naiz youtuben sartzen, baina ezer ez. Azkenean, Axun etorri da eta berak egin du. Tuntun bat bezala gelditu naiz. Hala ere, gutxienez, bikain bat atera dut aurkezpenean. Aner Torre
  • 5. EIFFEL DORREAN GALDUTA Parisen aita, ama eta nire anaiarekin paseatzen nenbilela, Eiffel dorrea ikusi genuen eta hara joan ginen. Hara iritsi ginenean, poliki-poliki eskaileretan gora hasi ginen. Hainbeste jende zegoenez, ez nekien nora nindoan ere. Gero, jendea joaten hasi zenean, alde guztietara begiratu eta nire anaia eta gurasoak ez zeudela ohartu nintzen. Beldurtu egin nintzen. Ondoren, igotzen jarraitu nuen eta hara non nire bila zebiltzala, aurkitu nituen. Oso pozik jarri nintzen ikusi nituenean. Shanti Florentino
  • 6. AMONA HIL DA!!!! Atzo amonaren etxera joan nintzen nire lehengusuekin lo egitera. Arratsaldean, telebistan zegoen programa bat ikusi eta gero partxisean jolastuko genuela, erabaki genuen. Aitona, bitartean, askaria prestatzen ari zen. Amona, berriz, erosketak egiten ari zen eta halako batean, bat-batean, bihotzekoak eman zion. Ospitalera eraman zuten, baina berandu zen; bera hilda zegoen. Kristoren sustoa hartu genuen! Hainbeste aztoratu nintzenez, dena hankaz gora utzi nuen. Orain, amonaren etxera joaten naizenean, berataz asko gogoratzen naiz. AnneChabal
  • 7. IZAR BATEN GAINEAN Izar baten gainean nago Lurrari begira. Estralurtar bat naiz eta Lur planeta nolakoa den jakin nahi dut. Hortaz, bertara joatea pentsatu dut. Plater hegalaria hartu eta Lurrera gerturatu naiz. Lurreratu naizenean, kutsadura handia dagoela konturatu naiz. Ezin dut kiratsa jasan. Orduan, nire izarrera itzuli naiz, eta han geratu naiz Lurra inguratzen duten keei begira. Uxue Berregi
  • 8. IZAR BATEN GAINEAN ABENTURA Bazen behin Amaia izeneko neska bat; beno, ume moko bat. Amaiari asko gustatzen zitzaizkion abenturak. Berak bat eduki nahi zuen, baina ez normala; izar baten gainean izan nahi zuen. Neskak hamar urte zituen, baina kristoren motibazioa zuen eta nahi zuena lortzen saiatzen zen. Berak bazekien izarrak suzkoak zirela, baina berak dena ondo pentsatuta zeukanez, jantzi berezi bat sortu zuen. Denbora pasa zen eta Amaia, egia esan, beti bezain ume zebilen. Hogei urte zituenean, astronauta izateko karrera egitea erabaki zuen. Erabaki hura hartzea gogorra izan zen beretzat. Zortzi urte pasa ondoren, egun normal batean, telefonoa joka hasi zen. Amaia harrituta zegoen, ez zekien zer egin. Azkenean, mugikorra hartu eta begi belarri entzun zuen: astronauten ekipoa zen! Espaziora joango zela esan zioten eta izarretaraino bidaltzen saiatuko zirela. Joateko eguna iritsi zen eta oso urduri zegoen Amaia. Espaziora joateko kohetea behar zuen; noski, hori nork ez daki? Beno, aireratu ziren eta bost ordura espazio zabalen zeuden, baina Amaia ez zegoen oso pozik hilabete bat bakarrik pasako zutelako espazioan. Bat-batean, eguzkira asko gerturatu ziren eta motorra hautsi egin zen. Amaia oso urduri jarri zen. Gaur egun, ez dakigu oraindik Amaia non dagoen, ezta Z.R espaziontzia ere. Berta Gañez
  • 9. INTERNETEN GALDUTA Egun batean, Xabier Lolaren etxera joan zen. Etxera iritsi zenean, Xabierrek galdetu zion: - Lola, non daude zure aita eta ama? - Nire aita bazkaria prestatzen ari da eta nire ama dutxatzen hari da- esan zion Lolak. Lolak bere logelara igotzeko, esan zion Xabierri. Xabier Lolaren logelara igo zen eta Lola sukaldera joan zen bere aitarekin. Geroxeago, Lolaren aitak hamaiketako eraman zion logelara. Xabierrek hamaiketako hartu zuen eta jaten ari zen bitartean, interneten sartu zen, baina ordenagailuak ezin zuela sartu, adierazi zion. Bi minutu pasa zirenean, ordenagailuak txinparta urdin eta berde bat bota zuen. Lola gelan sartu berria zen eta bat-batean Lola eta Xabier ordenagailuan sartu ziren. Orain interneten galduta daude. Manu Roman
  • 10. ABENTURA INTERNETEN Interneten galdu nintzen eta interneten barruan nola sartu nintzen, esango dizuet: Nire lagun batek errealitate birtualeko kaskoak ditu. Bere etxera iritsi nintzenean, kaskoak probatu nituen. Bera momentu hartan komunera joan zen. Nik interneta piztu eta kaskoak jantzi nituen. Han ondoan, basokada bat ur zegoen eta bat-batean ura kaskoen gainera erori zen. Orduan, ni interneten agertu nintzen. Youtube, Google, Mozilafirefox… zeuden bertan. Youtuben sartu nintzen eta “Súbeme de copas” jarri nuen. Gero, Youtubetik ateratzean, Googlen sartu nintzen eta “FRIV” jarri nuen. Orduak pasa nituen jolasten eta atera behar nuenean, nire lagunak esan zuen: - Etxera joan da. Eta ordenagailua itzaltzean, ni atera nintzen eta esan nion: - Beste egun batean abentura hau berriz errepikatuko dugu. Julen Almenara
  • 11. NIRE AMETSA Egun haizetsua zen eta ez nekien zer egin. Orduan, leihotik begira jarri nintzen. Bat-batean, nire lorategiko gnomoak ibiltzen ari zirela, konturatu nintzen. Korrika lorategira jaitsi eta ez nituen inon aurkitu. Lorategian gutun bat zegoen eta hau jartzen zuen: “Ezkutaketan gabiltza, aurkitu!” Beraien bila hasi nintzen. Bilatu eta bilatu, baina inon ez zeuden. Bat-batean lur azpian zulotxo bat agertu zen; gnomoak ziren. Segituan esnatu eta amets bat izan zela, konturatu nintzen. Malen Urkidi
  • 12. NIRE AMETSA Egun lainotsu batean, kalean paseatzen nenbilela, lagun batekin topatu nintzen. Elkar agurtu genuen eta kotxe bat etorri zen. Kotxeko leihoa ireki, kotxe barruan zegoen pertsonak pistola bat atera eta bala batekin nire laguna zauritu zuen. Orduan, kotxea joan egin zen. Nik kotxearen zenbakia apuntatu nuen paper batean eta nire laguna ospitalera eraman zuten anbulantzian. Ondoren, kotxe horren zenbakia bilatzen hasi nintzen, baina ez nuen aurkitu eta iluntzen ari zuenez, etxera joan nintzen. Hurrengo goizean, kotxe haren zenbakiaren bila jarraitu nuen. Zebra bidetik pasa nintzenean, kotxe bat etorri zen eta lurrera bota ninduen. Kotxe hartatik bi gizon atera ziren bakoitza pistola batekin eta esan zidaten: - Eman zure kartera! Orduan, nik kartera eman nien. Gizon haiek kotxera sartu ziren eta joan egin ziren, baina nik kotxearen zenbakia apuntatu nuen. Atzoko kotxearen eta gaurko kotxearen zenbakiak begiratu nituen eta berdinak ziren. Jarraian, poltsikoan dirua geratzen zitzaidanez, taxi bat hartu nuen eta kotxe hari jarraitzeko esan nion. Kotxe hark aparkaleku bat aurkitu zuen eta han aparkatu zuten. Gero, beraien etxera joan ziren. Ni orduan, taxitik atera nintzen eta etxe hartara hurbildu nintzen. Bi gizonak lo egiten ari ziren. Leihoa irekita utzi zuten eta etxe barrura sartu nintzen. Eskailerak igo nituen eta goiko pisuko ate bat ireki nuen. Gela bat zegoen eta gela hartan nire kartera bilatzen hasi nintzen. Dena hankaz gora jarri nuen. Azkenean, nire kartera aurkitu nuen.Armairu bat geratzen zen ireki gabe eta bertan zer zegoen jakin nahi nuen. Armairua ireki nuen. Pistolak, granadak, eskopeta, metrailetak eta drogak aurkitu nituen. Orduan, gela hartatik irten, eskailerak jaitsi eta leihotik irten nintzen. Kotxe baten atzean ezkutatu nintzen. Jarraian, nire telefonoa atera eta poliziari deitu nion.
  • 13. Etorri zirenean, dena kontatu nien. Kalearen izena eta zenbakia eman nien. Hamabost minutu geroago, polizia gehiago etorri ziren eta etxe hartako atea bota zuten. Bi gizonak atxilotu eta kartzelara eraman zituzten. Geroago eskerrak eman zizkidaten eta joan egin ziren. Orduan, ni nire etxera joan nintzen. Gero, esnatu egin nintzen eta amets bat izan zela, konturatu nintzen. Orain, berriz, ohean etzan naiz ea beste amets dibertigarriago bat egiten dudan. Jia Qi Zheng
  • 14. MISTERIOA Hegazkineko leihotik begiratu nuen, Parisera iritsi berria nintzen. Nire emaztea etxean utzita bederatzi hilabetetarako lanera joan nintzen. Bederatzi hilabeteak pasa ondoren, etxera itzuli nintzen. Bat-batean nire emaztea ohean beste norbaitekin ikusi nuen. Hura izan zen nire bizitzako momenturik onena, alaiena: nire alaba Nerearekin zegoen. Bai, badakit nire emaztea beste mutil batekin zegoela, usteko zenutela, ez? Une hartan Nerea negarrez hasi zen eta ez genekien zergatik. Denetarik egin genuen: biberoia eman, lotara eraman, paseatu, telebista jarri… Baina negarrez jarraitzen zuen. Medikuarengana ere eraman genuen badaezpada ere. Medikuak minbizia zuela esan zigun eta ezin zela konpondu. Orduan, ni eta nire emaztea negarrez hasi ginen. Handik gutxira Nerea hil egin zen eta merezi zuen hileta egin genion. Bat-batean, amak deitu zidan.Ni ohean nengoen Nerearekin. Dena amets gaizto bat izan zen. Amak esan zidan: - Korri, bestela berandu iritsiko zara lanera. - Eskerrak Nerea ez den hil!!!-esan nuen. - Zer????-galdetu zidan. - Ezer ere ez, nire kontuak. Eta besarkada handi bat eman nion Nereari. Maider Berregi
  • 15. INTERNETEN GALDUTA Gaur Axunek, nire irakasleak, neskei buruzko zerbait bilatzeko esan digu. Nik interneten bilatuko dudala, pentsatu dut. Bila hasi naizenean, gauza asko aurkitu ditut. Momentu batean, gauza bat ukitu dut eta poof!! leku arraro batean gelditu naiz. Gauza asko bilatu ditut eta interneten barruan galdu naizela konturatu naiz. Orain hemen nago, badazpada ere, nitaz norbaitek galdetzen badu. Hemendik ateratzeko gauza asko aurkitu ditut, baina ezer baliagarririk ez, tontakeria asko: zer egin googlek jan egin bazaitu, zer gertatzen da googlen google bilatzen baduzu… Horretan ari nintzela, Mikel izeneko mutiko bat aurkitu dut. Mikel Gil dela uste dut. Ni ez naiz konturatu oso arraro jantzita zegoen eta. Bideo asko ikusi ditugu elkarrekin. Adibidez: Lolito Fdez-en fortnite partida bat, Bytarifa eta Byviruzz Youtuberren bideoak. Zerbait gehiago gertatzen bazait, idatziko dizut. Gogoratu naiz hamar truku nola egin azaltzen duen bideo batez. Niri gehien gustatzen zaidana da. Googlen “Hace mucho tiempo en una galaxia muy muy lejana…” idazten baduzu. “StarWars”en egiten dituzten gauzak ateratzen dira. Hala bazen edo ez bazen, sar dadila Jakintzako gelan. Unai Reinoso
  • 16. EIFFEL DORREAN GALDUTA Bazen behin Jon izeneko mutil bat. Bere gurasoak Parisera joan ziren eta Jon etxean bakarrik utzi zuten. Jaiki zenean, bere gurasoak etxean ez zeudela ikusi zuen. Geroago, atean notita bat zegoela ikusi zuen. Hauxe jartzen zuen: “ Kaixo, Jon. Gu Parisera joan gara. Sukaldean mugikorra duzu. Zerbait pasatzen bazaizu, guri deitu”. Jonek, azkar-azkar sukaldera joan, mugikorra hartu eta joko batzuk instalatu zituen. Arratsalde guztian mugikorrarekin aritu zen. Hurrengo egunean, mezu bat zuela konturatu zen. Hauxe jartzen zuen: “ Jon, Eiffel dorrean galdu gara!” Jonek orduan autobus bat hartu, Parisera joan eta gurasoak aurkitu zituen. Etxera bueltatzean, bere amak etxean festa bat egiten utziko ziola esan zion. Hurrengo egunean, bere gurasoak lanera joan zirenean, Jonen lagun guztiak etxera etorri eta festa bat egin zuten. Gurasoak bueltatzerakoan, dena hankaz gora zegoela konturatu ziren. Unax Garmendia
  • 17. BERTAREN IMAJINAZIOA Bazen behin sormen handiko neska bat. Neska horrek Berta zuen izena. Asko gustatzen zitzaion marraztea eta, batez ere, gauzak imajinatzea. Ikastolara iristen zenean, korrika joaten zen Naroarengana eta esaten zion: - Naroa, atzo izar baten gainean nengoela planeta guztiak ikusi nituen: Marte, Merkurio eta askoz gehiago. - Baina hori ez da benetan gertatu! Naroak ez zekien Bertak imajinatzen zuen guztia benetan gertatzen zela. Egun hartan, 17:00etan Berta korrika joan zen etxera. Bere ohean etzan zen eta pentsatzen hasi zen: - Gaur Antartidara joango naiz. Eta hori gertatu zen. Antartidara joan zen. Pinguinoak, fokak… ikusi zituen. Gero, Antartidatik bueltatu zenean, bere ahizpa handiagoari kontatu zion: - Maialen, gaur Antartidara joan naiz. Pinguinoak, fokak… ikusi ditut. - Nola izango da hori egia?- esan zion Maialenek. Berta bere logelara bueltatu zen eta esan zuen: - Zergatik ez nau inork ulertzen? Orduan, ideia zoragarri bat izan zuen: - Ez banaute ulertzen, nirekin etorriko dira bidaiara. Eta Maialeni deitu zion: - Maialen!!!! - Zer? - Etorri!!! - Zer nahi duzu? - Etzan nirekin eta imajinatu Frantziara joango zarela. - Zergatik? - Zuk egin niri kasu.
  • 18. Orduan, boom! Frantzian agertu ziren. Handik aurrera Maialenek egunero Bertaren atea jotzen du eta bidaia bat egin dezaketen galdetzen dio. Naroa Piñeiro
  • 19. ERAILKETA Dena gau trumoitsu batean hasi zen, bizilagunaren etxe ondotik pasa eta bizilaguna zer edo zer lurperatzen ikusi nuenean. Hurrengo egunean, goizean goiz, telebista ikusten ari nintzela, ondoko herrian norbaiti tiro egin eta, nahiz bere gorputza aurkitu ez, han hil zela, esan zuten. Norbait haren izena Ramon Gontzalez zen, denek “Ximo” bezala ezagutu arren. Orduan, leihotik begiratu nuen eta bizilagunaren furgoneta beltza joaten ikusi nuen. Dena kasualitatea zen, edo bizilagunak ( bizietsaia momentu horretan) hil zuen “Ximo”. 112ra deitzea pentsatu nuen, baina 2-a sakatzea falta zitzaidanean, gelditu eta etxetik atera nintzen bizilagunaren etxean sartzeko. Gelan kaxa asko zeuden; kartoizkoak nahiz mahaien azpietan egoten diren horietakoak. Bertara sartzea erraza izan zen, nire etxeko giltzarekin sartu bainintzen. Han barruan zerbait bilatzea, berriz, zaila izango zen. Pista bezala baliagarria izango zen ala ez jakin gabe, koadernoa batean hauxe apuntatu nuen: “Etxe aldaketa bat egin beharko balu bezala utzi du etxea”. Orduan, kaxen bila bueltatuko zela konturatu nintzen. Paper interesgarrien bila ibili nintzen ordubetez eta bi gauza aurkitu nituen: etxe bateko kontratua eta “Ximo”ri egindako jarraipen bati buruzko informazioa. Etxea ihes egiteko zen, Kalifornian baitzegoen eta “Ximo”ren jarraipena zertarako zen ez dago azaldu beharrik. Lorategira atera nintzen lurperatuta zer zegoen ikustera. Bat-batean, bala bat entzun nuen. Bizilaguna zen. Berriz begiak zabaldu nituenean, ez nengoen han, lorategian. Ez nekien non nengoen. Orduan, “Ximo” ikusi nuen. Beste mundua zen hura. Aitor Haro
  • 20. GAU ONENA Igandean bi egun igarotzera kaira joan ginen lagunak. Nik maletak ondo prestatu nituen. Den dena txukun utzi eta mugikorra hartu nuen. Iraiari deitu eta kaira abiatu nintzen. - Kaixo!-esan nuen. Lagun guztiak han zeuden. Zelako ilusioa! - Kaixo!- erantzun zidaten denek (prestatua zutela ematen zuen). - Ez dakizu, baina gaur Santa Clara irlara joango gara. Hemen kaian ezin da gauza handirik egin- esan zuen Oierrek. Ni harrituta nengoen. Kaitik irlara joango ginen, ze ondo!! Irlara iristean, kanpa denda jarri genuen. Gauean irla esploratzera joatea erabaki genuen. Esan eta egin!! Denak hizketan ari ginen eta oso ondo pasatzen ari ginen. Bat-batean, Oier eta ni bakarrik geundela konturatu nintzen. Oier musika entzuten ari zen eta ni dantzan. Gelditu egin nintzen. Oierrek ikusi egin ninduen eta gertatzen zenaz ohartu zen. Kaskoak kendu, gorritu eta esan zidan: - Hondartzara joango al gara? Ni ere gorritu egin nintzen. Egia esaten ari ote zitzaidan? Benetan ari ote zen? Nik baietz esan nion buruarekin eta hondartzara joan ginen. Bertan hondarrean etzan eta izarrei begira egon ginen gau osoan. Pixkanaka gerturatzen joan ginen, buruak geroz eta gertuago genituen… Bat-batean Iraia agertu zen eta ahal izan genuen bezain bizkor aldendu ginen. Hura lotsa! - Zertan ari zineten? Zuen bila genbiltzan!-esan zuen. - Galdu egin gara eta…- esan nuen. - Beno, ez du axola. Aurkitu zaituztegu.
  • 21. Egun hura munduko egunik onena izan zen. Handik aurrera Oier eta ni arratsaldero elkartzen gara eta … Ninbe Peña
  • 22. 30 METROKO OLATUA Igande arratsaldean lehengusinekin kaira joan nintzen. Dena ondo zihoan, ezin hobe: uretara salto egin, jolastu… Baina, bat-batean, gu uretan geundenean, hogeita hamar metroko olatu bat azaldu zen. Korrika bizian atera ginen, baina olatuak Ekia , nire lehengusina, harrapatu zuen. Eunate eta ni Ekia ateratzeko asmoz olatuan sartu ginen, baina ez genuen lortu eta gu ere harrapatuta gelditu ginen. Hondoratzen hasi ginen eta ez genekien zer egin. Hiru ordu eta gero, Hawaiko hondartza bazter batera iritsi ginen. Han denak dantzan ari ziren gure aurrean eta guk ez genuen ezer ere ulertzen. Jaiki eta paseatzera joan ginenean, atso zahar bat agertu zitzaigun eta hauxe esan zigun: - Nongoak zarete zuek? Zertara etorri zarete? - Gu Euskal Herritik gatoz eta olatu erraldoi batean iritsi gara- esan genion hirurok batera. - Ba al dago Euskal Herrira bueltatzeko modurik?- galdetu nion nik. - Bai, bihar bertan gaueko bederatzietan 35 metroko olatu bat pasako da hondartzatik. Hartu olatu erraldoia eta Euskal Herrira itzuliko zarete. “Aloha” esanez, atsoa desagertu egin zen eta guk berak esanikoa egin genuen. Hurrengo egunean hondartzara joan ginen, olatua hartu genuen eta hiru orduren burura Euskal herrira bueltatu ginen. Gure gurasoei kontatu genienean, ez ziguten sinetsi: - Zer nolako imajinazioa duzuen!!- esan zuten. Haizea Puy
  • 23. NIRE GURASOEK ZIGORTU NINDUTEN Egun batean gurasoak bere lagunekin afaltzera joan ziren. Ni pizza barbakoa batekin etxean gelditu nintzen. Aspertzen hasi nintzen eta Gorka, Aner eta Anderri dei egin nien nire etxera etortzeko esanaz. Lau Nerf pistola hartu nituen bakoitzari bana eman eta elkarri tiro eginez jolasteko. Nire etxetzarrean ezkutatu behar genuen minutu batean eta bakoitzak hiru bizitza izango genituen. Jolasak ordu eta erdi iraun zuen eta ni izan nintzen irabazlea zonalde sekretuak ditudalako solairu bakoitzean. Bat-batean amak mugikorretik deitu zidan eta orduan den dena hankaz gora utzi genuela, konturatu nintzen. Laurok batera guztia jaso genuen. Puskatutako gauzak zonalde sekretuan gorde nituen eta beste guztia garbitu eta ordenatu genuenean, Gorka, Aner eta Ander joan egin ziren. Nik pizza jan nuen orduan. Gurasoak bueltatu zirenean, zalantza apur bat izan zuten. Zerbait gertatu zela pentsatu zuten eta gauzak falta zirela ohartu zirenez, aste oso batez ordenagailurik gabe zigortu ninduten. Hurrengo egunean, ikastolara heldu nintzenean, Ander, Gorka eta Aner zirikatu nituen. Mikel Gil
  • 24. -