SlideShare a Scribd company logo
1 of 7
BOSKO EGUNA
LITERATURA LEHIAKETA BATXILERATOAK

Narrazioa
Gaia: AZKENEAN, AILEGATU ZAIGU ZORIONA

2013-2014 Ikasturtea
1. Saria
GUZTIA, ETA EZER ERE EZ
Haizearen hotsa, balada bat, laztan bat…horiek guztiak mundu bat dira, eta aldi berean miseria hutsa. Leiho batetik ikus
daitekeena besterik ez bada zure egueroko poztasunaren argia, orduan keinurik txikiena oparirik aberasgarrien da, eta
munduko dirutzarik handienaren jabe izatea, aldiz, astoaren putza. Eguna gela itxi otsu batean igarotzeak bizitzak duen
garrantziaz jabetzea egiten dizu auomatikoki, eta zenbait pertsona helduk baino lehenago heldotzera eraman zaitzake. Ni
Izar naiz, hamabost urteko neskato bat. Ez dut nire burua aurkeztuko, gizakiok nolakoak garen azaltzeko hitzik existitzen ez
dela iruditzen baitzait. Beharbada umekeria hutsa dela pentsatu dezakezu, baina ni neu misterioek mantentzen naute bizirik.
Hala da, ezezaguna ezagutzearen zirrara da nire medizinarik onena. Badira bost urte medikuaren ahotik honako hitz hauek
atera zirenetik: “ Sentitzen dut laztana, baina zure bihotza gaixotu egin da”. Egunen batean mediku hori ikusteko aukera
badut, oso argi azalduko diot nire bihotza ez dagoela gaixorik, ezta pentsatu ere! Baliteke zientifikoki motor hori zuzenki
mugiarazteko beharrezkoak diren kableetan konponketak behar izatea, baina ez dezagun ahaztu bihotza organo bat baino
gehiago dela. Nire aburuz, buhotz sasoitsu asko dira benetako konponketa sakona behar dutenak, eta ez alderantziz.
Atetik sartzen ikusten dudan pertsona bakoitzak eskaintzen dizkit bizitzen jarraitzeko indarrak: irribarreak. Lagunek
institutuko gorabeherak deskribatzen dizkidate: maitasun kontuak, haserreak, irakasleak, negarrak eta algarak. Guztia. Ezer.
Neba egunero azaltzen da lore-mota desberdin batekin. Horrek ere badu bere arrazoia, ez da errealitatetik at dagoen film
horietako baten antzera antzezteagatik. Nire aitonak beti zioen: “ Lore, bizi eta adore”. Oraindik ez dut lortu esaldi horrek
ezkutatzen duena azaleratzea, baina baliteke erantzunik gabeko azalpen garbia izatea. Guztia. Ezer.
Zaila egiten zaie askotan niregana etortzen diren bisitariei lasaitasun osoz hizketan aritzea, badirudi bihotzaren egoerak
gormutua sortzen duela! Ez dute ulertzen horrelako egoeren aurrean normaltasuna dela gehien eskertzen dena, baina
badakit guztiz ohikoa dela erreakzio hori. Ez dut esango normala denik, ez baitut hitz horren esanahia inoiz ulertuko, eta egia
esatea nahi baduzu, ezjakintasun horren jakintza da soberan dudan bakarra. Zer da zerbait normala? Zer da normala izatea?
Hitz hori ez da nire hiztegian sartzen, beraz zorionez edo zoritxarrez ez naiz pertsona normala izango…
Gaur goizean, ez dakit zergatik, bihotz “gaixo” honek zerbait esan nahi zidala iruditu zait. Bai, nire barnean jazotzen dena
entzuteko gai naiz. Hori ere, normala ez izatearen beste akats eso onura bat izago dela suposatzen dut. Ezjakintasun
horrekin ere bizitzen jarraitu beharko dut!
Kaixo!-entzun dut logela itxi itsuaren bestaldetik. Bost hitz horiek konturatu gabe errepikatzen ditugu egunean milaka aldiz,
baina gaurkoan, erizainaren ahotsak gelako lau hormak eraitsi eta ostadarra sortu du. Guztia. Ezer.
Bat-batean, betiko hitz atsegin eta errepikatuen artean “berri” hitza entzun dut. Beldurra izan diot beti hitz horri, zuriaren eta
beltzaren mugan kokatzen baita. Izan ere, guztia eta ezer ez esan ohi baitu.
Neskato bat hil da auto istripu batean, ospitalera ekarri dute baina ezin izan dugu ezer ere egin bere bizia salbatzeko.
Ezbehar honen aurrean, badago zerbait ona: bere bihotza zuretzako da.
Ez iezadazu galdetu zergatik, baina ez nau poztu “berri” horrek. Ez nau ez zurira ez beltzera bideratu. Zergatik beste
pertsona bati bihotza lapurtu? Nik badaukat neurea, bere gauza “on” eta “txar” guztiekin. Bizitzaren zikloa bi egun barru
amaitzen bada, hala izan dadila. Patuaren indarrak hala izan behar duela irakatsi dit. Beraz, ezjakintasunean murgildurik
jarraituko dut bizitzen, jakinduria lortuko dudan eguna iritsi arte.
Beste behin ere, guztia, eta ezer ere ez.

Idazlea:

OLAIA IRIGOYEN
Batx 2.A
2. saria

KOLOREA BELTZ, BELTZA KOLORE
Begi bat ireki eta betikoa. Ez dago aldaketarik. Kaka zaharra!
Egia esanda, hasieran desilusioa zena ohikoa bihurtu da jada. Esfortzu handi bat egin eta ohetik altxatzea erabaki dut. Begien
aurrean dudan horman mutil bat ikus dezaket, gaztea izatez baina zaharkituta dagoeneko. Ilusiorik gabeko begiradak egungo
munduaren errealitatea islatzen du. Ispilu honek garai batean erakusten zuen guztiak ezinezkoa dirudi gaur. Lehen irribarrea sor
zezakeen tresna, grisaren isla bihurtu da.
Zuria, grisa, beltza. Kolorerik gabeko herria. Izen hori eman diezaiokegu.
Eguzki andreak kolorea ematen zion objektu bakoitzari, behin Eklipse jauna herrira iritsi zen arte. Eguzki andre argia zen, denon
ama. Goizero-goizero muino gainera igo eta makil sakratua eskuineko eskuan zuela kolorezko milioika izpi igortzen zituen
norabide guztietarantz. Hori zen bere eginbeharra, bizia amaitu artean behintzat, eta bazirudien helmuga geroz eta gertuago
zegoela. Goizero ikus zenezakeen Eguzki muino gainean koloreak sortu nahian baina ezinezkoa zitzaion.
Eklipse madarikatua! Inork ez daki zergatik baina behin etorri behar izan zuen ba! Batzuek norbaiten bila etorri zela diote, beste
batzuek gutariko batek deituta… baina zein den benetan egiazko arrazoia, nork daki! Kontua da badirela pare bat urte herri hau
lehenengoz zapaldu zuenetik. Zazpi egunez ibili zen joan-etorrian. Ez genekien nondik zetorren, ez nora zihoan. Ikusten genuen
egun bakoitzean kolore bat gutxiagorekin oheratzen ginen. Hasieran, gure irudipena zela uste genuen edo jolasean zebilela.
Baina egunak joan ahala errealitateaz ohartu ginen; koloreen lapurra zen. Bere itxura iluna munduarekin partekatu nahi zuela
zirudien. Denok bera bezalakoak izatea nahi zuen. Mundu gris, beltz eta zuri bat nahi zuen, eta lortu ere bai.
Zerriak izan ziren lehenengoak lapurtuak izaten, laranjak ondoren eta segidan odola. Berenjenei hurbildu zitzaien egunean saiatu
zen bat baino gehiago Eklipseri aurre egiten, baina edozein oztopo jarrita ere, denak zeharkatzen zituen inongo arazorik gabe.
Banana eta limoiengana jo zuen bosgarren egunean eta bereganatu zuen kolore horia ere. Inor baino ahulago ikusten genion
arren, inor baino indartsuagoa zen. Boterea irabazten ari zen pixkanaka eta gure beldurra handitzen zioan. Ez genekien noraino
iritsiko zen lapurreta hura. Seigarren aldian larre eta zuhaitz guztien kolorea belztu zuen; eta azkeneko egunean, zeruaren kolore
urdina zuriagatik aldatu zuen.
Zazpi egun, eta zazpi kolore. Guztiak biren trukean. Agian ez dirudi horren aldaketa txarra baina herritarrontzat zorigaitza ekarri
zuen.
Irriak negar bihurtu dira orain; salto eta brinkoak pausatu; kantuak zarata eta egun bizi luzeak motz.
Gaurkoan ere, ohartu orduko bada gaua. Dena da grisa, dena da beltza eta dena da zuria. Egunak eta gauak herrian jarraitzen dute
baina biak dira berdinak. Gauez lo egiten dugu baina esnatzean ez dago aldaketarik.
___________
Begi bat ireki eta betikoa. Ez dago aldaketarik. Kaka zaharra!
Gaurkoan ere, ohartu orduko bada gaua.
___________
Begi bat ireki eta betikoa. Ez dago aldaketarik. Zer da hori? Berriz ireki eta zerbait arraroa. Eguzki muino gainean. Ezin dut sinetsi.
Zerriak, laranjak, odola, bananak eta limoiak, larreak eta zuhaitzak, zerua. Denek dute kolorea. Bukatu da eklipseren lapurreta. Itzuli
dira koloreak.
Azkenean, ailegatu zaigu zoriona.

Idazlea: Nora Kortaberria Bilbao
BATX 1 D
3. Saria

LORAILEKO GOGOETA XUME BATZUK
Garai gogorrak bizi izan ditugu, hori ukaezina da, ezbairik gabe. Urte luzeak pasa dira burua makurrarazi ziguten haiek gerratrofeo gisa erabili gintuztenetik. Kateez loturik izan gara, preso, eta eguzki errainuren bat ikusi nahi izan dugun bakoitzean, larruzko
bota handi haien ferekak maitatu gaitu, ostikoz eta suminez gainezka. Nola liteke, bihotzaren garraztasuna mutur hauetara iristeko
gaitasuna izatea?
Otsail amaierako goizalde hotz bat zen Anatolia barreneko presondegi batean. Egunero bezala, ziega zulotik atera berri
nintzen, gosaltzeko; hau da, bizirauteko elikagai apur baten bila. Halako batean, Atatürken seme bat ikusi nuen, niganantz tinko
zetorrela, pausu gogor eta sendoz. Aspaldi galdua nuen duintasunari eskerrak edo, ikaraturik nengoen guztiz. -Jo-ko ote nau berriz
ere?- bezalako gogoeten preso nintzen. Hain itzalirik nintzen, non borrokatu nuen sentimenduen damu izaten hasia bainintzen.
Baina egun hartako haserre aurpegi hura lau hitzen ondorio zen. Hitzak, “Alde hemendik, aske zara!” lehor batzuk ziren. Hitzak,
hutsak; baina norberaren barne sentimenduak, beteak.
Hilabete pare bat igaro da gertaera hartatik, eta etxerako bidea hartu dut, azkenean. Autobusean noalarik, gure familiaren
etxea eraiki zuen birraitona omendu izan nahi dut, nire golkorako, bederen. Hasim, hala baitzuen izena, nekazari humil bat besterik
ez zen. Baina, antza denez, kurdu izatea bekatu omen da mundu faltsu hontan, eta Otomandar zintzoek, justiziaz beterik, Alá-ren
erresaumara bidaltzea erabaki zuten, beste milioika kurdu, armeniar, greziar eta hainbat eta hainbat herritarrekin batera. Baina
badakizute, hemen terrorista bakarrak botere erreprimitzaile honen aurka altxatzea beste erremediorik ez duten nekazari, abeltzain,
okin, errementari, irakasle...xumeak dira. Auzokideak, amerikarren lagun, demokrazia oligarkiko, militar eta autoritarioaren eredu
diren arren, hau da, demokrazia gabeko demokraziaren eredu, beti izango dira telebistako protagonista, izar, heroi. Baina, tira;
45.000 hildako eta 30 urte dituen ahaztutako gatazka hau ez da telebistaren bidez konponduko.
Diyarbarkirrera iritsi naizen unean, gure anai nagusiak, kurduen anai nagusiak, Abdullah Oçalan gure kamaradak,
Atatürkarrekin bake bidea hasi berri duelako libre naizela berehala konturatu naiz. Halere, beste gauza batek poztu nau askoz
gehiago, eta hau iritzi beharrean ikusten dut neure burua. Benetan poztu nauena Diyarbarkirri duela urte batzuk egin nion bisitatik
guztiz ezberdin ikusi dudala da. Hiria esnaturik ikusi dut, ixilarazteko ezinezko, esperantzaz puzturik. Garai zorionekoago baten
aurrean garela bistakoa da. Pozez hartu dut taxia eta pozik abiatu naiz etxerantz.
Taxilaria, Ahmed, pozik zela ere garbi zegoen. Bi muxu eta zorionak eman ondoren (ziegatik irten naizela jakingo zuelako,
bistan da) etxerantz zuzendu du bere auto zaharkitua. Elurra, oraindik ere, inguru ugari zipriztintzen ari bada ere, haize epelak eta
neguaren lokartzetik ihes egiten duten loretxoek udaberri ederraren aurreikuspena egitera gonbidatu naute. Metafora ote den
pentsatuz, irribarre gozo batek ihes egin dit ezpainen artetik.
Ordu luzeen ondoren, egunsentia zelarik iriti naiz Ararat azpira, Kurdistango landetan barna. Gure aitzindari Ibrahimen arbaso
zen Noe-k mundu berri bat abiatu zuen erreinu magikora. Araraten azpian, bada herrixka bat, non bertako herritar xumeek, gogor
lanean jarraitzen duten, urteetan, mendeetan, aroetan zehar, etorkizun hobe baten bila, euren pobretasunean, zoriontsu. Herrixkara
sartzean, taxilariari nuen diru apurrarekin ordaindu, eta nire birraitonak eraikitako, eta nire aitonak eta nire aitak mantendu duten
etxera zuzendu naiz. Gurasoak, agurtu, muxukatu...ondoren, semearengatik galdetu, eta Diyarbarkirren ikasten ari dela jakin dut.
Lore xume batzuk bildu eta heriotzak eramandako emaztearengana zuzendu naiz. Hilarrian, omenaldi gisa, hitz batzuk nahi izan
dizkiot, nahiko zentzugabeak izan direnak azkenean, baina oroitzapen zentzudun eta emozioz beterikoekin bateratuak, behintzat.
Iraganaren liburua ixteko parada bikaina.
Emaztea hil didate, torturatu egin naute, edo ziegan ia ito. Baina etorkizuna gurea da. Lorailean ernatuko diren loreena.
Nirea, semearena. Kurduena. Aske izango den herri batena. Gure momentua iritsi da.
Mohammed. Kurdua. Askea. Zoriontsua.

Idazlea: Lander Aranberri
BATX 2 D

More Related Content

Similar to Sariak batx narrazioa

Maite dut idazlan-lehiaketako_ipuina_2010
Maite dut idazlan-lehiaketako_ipuina_2010Maite dut idazlan-lehiaketako_ipuina_2010
Maite dut idazlan-lehiaketako_ipuina_2010Mari Karmen Era
 
Leire Bilbao eta Miren Agur Meabe
Leire Bilbao  eta Miren Agur MeabeLeire Bilbao  eta Miren Agur Meabe
Leire Bilbao eta Miren Agur Meabexabieransola
 
Platon. fedon, menon, kratilo eta fedro
Platon. fedon, menon, kratilo eta fedroPlaton. fedon, menon, kratilo eta fedro
Platon. fedon, menon, kratilo eta fedrohausnartzen
 
Sentitzeko ipuinak euskaratuak
Sentitzeko ipuinak euskaratuakSentitzeko ipuinak euskaratuak
Sentitzeko ipuinak euskaratuakabestipolitak
 
14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenak14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenakaxunurkia
 
14 juul 2012 bozkatuenak osoa
14 juul 2012 bozkatuenak osoa14 juul 2012 bozkatuenak osoa
14 juul 2012 bozkatuenak osoaorkatz
 
Jung. niaren eta inkontzientearen arteko harremanak
Jung. niaren eta inkontzientearen arteko harremanakJung. niaren eta inkontzientearen arteko harremanak
Jung. niaren eta inkontzientearen arteko harremanakhausnartzen
 
Jendaurreko irakurketa
Jendaurreko irakurketaJendaurreko irakurketa
Jendaurreko irakurketaPkeizagirre
 
Klasean lantzeko testuak aktualitatea eta edukien loturak
Klasean lantzeko testuak aktualitatea eta edukien loturakKlasean lantzeko testuak aktualitatea eta edukien loturak
Klasean lantzeko testuak aktualitatea eta edukien loturaklucilalarraga
 
Institutuko mikro-ipuinak 2010
Institutuko  mikro-ipuinak  2010Institutuko  mikro-ipuinak  2010
Institutuko mikro-ipuinak 2010Ibarrekolandakohnb
 
14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenak14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenakorkatz
 
Uda. udako adarbakarra 1
Uda. udako adarbakarra 1Uda. udako adarbakarra 1
Uda. udako adarbakarra 1Loly Canillas
 

Similar to Sariak batx narrazioa (20)

Maite dut idazlan-lehiaketako_ipuina_2010
Maite dut idazlan-lehiaketako_ipuina_2010Maite dut idazlan-lehiaketako_ipuina_2010
Maite dut idazlan-lehiaketako_ipuina_2010
 
Leire Bilbao eta Miren Agur Meabe
Leire Bilbao  eta Miren Agur MeabeLeire Bilbao  eta Miren Agur Meabe
Leire Bilbao eta Miren Agur Meabe
 
Abestien liburua l.h.
Abestien liburua l.h.Abestien liburua l.h.
Abestien liburua l.h.
 
Platon. fedon, menon, kratilo eta fedro
Platon. fedon, menon, kratilo eta fedroPlaton. fedon, menon, kratilo eta fedro
Platon. fedon, menon, kratilo eta fedro
 
Niko Alterrego dixit
Niko Alterrego dixitNiko Alterrego dixit
Niko Alterrego dixit
 
Abendua 2013
Abendua 2013Abendua 2013
Abendua 2013
 
211_indiana jons2.doc
211_indiana jons2.doc211_indiana jons2.doc
211_indiana jons2.doc
 
Sariak batx olerkia
Sariak batx olerkiaSariak batx olerkia
Sariak batx olerkia
 
Sentitzeko ipuinak euskaratuak
Sentitzeko ipuinak euskaratuakSentitzeko ipuinak euskaratuak
Sentitzeko ipuinak euskaratuak
 
14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenak14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenak
 
14 juul 2012 bozkatuenak osoa
14 juul 2012 bozkatuenak osoa14 juul 2012 bozkatuenak osoa
14 juul 2012 bozkatuenak osoa
 
Jung. niaren eta inkontzientearen arteko harremanak
Jung. niaren eta inkontzientearen arteko harremanakJung. niaren eta inkontzientearen arteko harremanak
Jung. niaren eta inkontzientearen arteko harremanak
 
Jendaurreko irakurketa
Jendaurreko irakurketaJendaurreko irakurketa
Jendaurreko irakurketa
 
Frantziako nicolas
Frantziako  nicolasFrantziako  nicolas
Frantziako nicolas
 
Klasean lantzeko testuak aktualitatea eta edukien loturak
Klasean lantzeko testuak aktualitatea eta edukien loturakKlasean lantzeko testuak aktualitatea eta edukien loturak
Klasean lantzeko testuak aktualitatea eta edukien loturak
 
Institutuko mikro-ipuinak 2010
Institutuko  mikro-ipuinak  2010Institutuko  mikro-ipuinak  2010
Institutuko mikro-ipuinak 2010
 
14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenak14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenak
 
Maitasun gutunakizena
Maitasun gutunakizenaMaitasun gutunakizena
Maitasun gutunakizena
 
Begirada Berriak
Begirada BerriakBegirada Berriak
Begirada Berriak
 
Uda. udako adarbakarra 1
Uda. udako adarbakarra 1Uda. udako adarbakarra 1
Uda. udako adarbakarra 1
 

More from xabier_ansola

Elkarbizitza - Urteko proiektuen aurkezpena
Elkarbizitza - Urteko proiektuen aurkezpenaElkarbizitza - Urteko proiektuen aurkezpena
Elkarbizitza - Urteko proiektuen aurkezpenaxabier_ansola
 
Sariak batx narración
Sariak batx narraciónSariak batx narración
Sariak batx narraciónxabier_ansola
 
iRAKURKETA GIDA 2013 GABONAK
iRAKURKETA GIDA 2013 GABONAKiRAKURKETA GIDA 2013 GABONAK
iRAKURKETA GIDA 2013 GABONAKxabier_ansola
 
Azaroak 25 emakumeen aurkako indarkeriari ez
Azaroak 25 emakumeen aurkako indarkeriari ezAzaroak 25 emakumeen aurkako indarkeriari ez
Azaroak 25 emakumeen aurkako indarkeriari ezxabier_ansola
 
Liburutegiko gida ezenarro p p-
Liburutegiko gida ezenarro p p-Liburutegiko gida ezenarro p p-
Liburutegiko gida ezenarro p p-xabier_ansola
 
Liburutegiko gida arreiturre p p-
Liburutegiko gida arreiturre p p-Liburutegiko gida arreiturre p p-
Liburutegiko gida arreiturre p p-xabier_ansola
 
Bosko literatur sariak 1
Bosko literatur sariak 1Bosko literatur sariak 1
Bosko literatur sariak 1xabier_ansola
 
Gabonetako bertso lehiaketa 2012 dbh
Gabonetako bertso lehiaketa 2012 dbhGabonetako bertso lehiaketa 2012 dbh
Gabonetako bertso lehiaketa 2012 dbhxabier_ansola
 
Gabonetako Bertso lehiaketa 2012 batx
Gabonetako Bertso lehiaketa 2012 batxGabonetako Bertso lehiaketa 2012 batx
Gabonetako Bertso lehiaketa 2012 batxxabier_ansola
 
San Juan Bosko 2012 - marrazketa
San Juan Bosko 2012 - marrazketaSan Juan Bosko 2012 - marrazketa
San Juan Bosko 2012 - marrazketaxabier_ansola
 
Gabonetako bertso lehiaketa
Gabonetako bertso lehiaketaGabonetako bertso lehiaketa
Gabonetako bertso lehiaketaxabier_ansola
 
arazoak 25 genero indarkeriaren nazioarteko eguna
arazoak 25 genero indarkeriaren nazioarteko egunaarazoak 25 genero indarkeriaren nazioarteko eguna
arazoak 25 genero indarkeriaren nazioarteko egunaxabier_ansola
 

More from xabier_ansola (14)

Elkarbizitza - Urteko proiektuen aurkezpena
Elkarbizitza - Urteko proiektuen aurkezpenaElkarbizitza - Urteko proiektuen aurkezpena
Elkarbizitza - Urteko proiektuen aurkezpena
 
Sariak batx narración
Sariak batx narraciónSariak batx narración
Sariak batx narración
 
Sariak batx poesia
Sariak batx poesiaSariak batx poesia
Sariak batx poesia
 
iRAKURKETA GIDA 2013 GABONAK
iRAKURKETA GIDA 2013 GABONAKiRAKURKETA GIDA 2013 GABONAK
iRAKURKETA GIDA 2013 GABONAK
 
Azaroak 25 emakumeen aurkako indarkeriari ez
Azaroak 25 emakumeen aurkako indarkeriari ezAzaroak 25 emakumeen aurkako indarkeriari ez
Azaroak 25 emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
Liburutegiko gida ezenarro p p-
Liburutegiko gida ezenarro p p-Liburutegiko gida ezenarro p p-
Liburutegiko gida ezenarro p p-
 
Liburutegiko gida arreiturre p p-
Liburutegiko gida arreiturre p p-Liburutegiko gida arreiturre p p-
Liburutegiko gida arreiturre p p-
 
Bosko literatur sariak 1
Bosko literatur sariak 1Bosko literatur sariak 1
Bosko literatur sariak 1
 
Gabonetako bertso lehiaketa 2012 dbh
Gabonetako bertso lehiaketa 2012 dbhGabonetako bertso lehiaketa 2012 dbh
Gabonetako bertso lehiaketa 2012 dbh
 
Gabonetako Bertso lehiaketa 2012 batx
Gabonetako Bertso lehiaketa 2012 batxGabonetako Bertso lehiaketa 2012 batx
Gabonetako Bertso lehiaketa 2012 batx
 
Aurkezpena
AurkezpenaAurkezpena
Aurkezpena
 
San Juan Bosko 2012 - marrazketa
San Juan Bosko 2012 - marrazketaSan Juan Bosko 2012 - marrazketa
San Juan Bosko 2012 - marrazketa
 
Gabonetako bertso lehiaketa
Gabonetako bertso lehiaketaGabonetako bertso lehiaketa
Gabonetako bertso lehiaketa
 
arazoak 25 genero indarkeriaren nazioarteko eguna
arazoak 25 genero indarkeriaren nazioarteko egunaarazoak 25 genero indarkeriaren nazioarteko eguna
arazoak 25 genero indarkeriaren nazioarteko eguna
 

Sariak batx narrazioa

  • 1. BOSKO EGUNA LITERATURA LEHIAKETA BATXILERATOAK Narrazioa Gaia: AZKENEAN, AILEGATU ZAIGU ZORIONA 2013-2014 Ikasturtea
  • 2. 1. Saria GUZTIA, ETA EZER ERE EZ Haizearen hotsa, balada bat, laztan bat…horiek guztiak mundu bat dira, eta aldi berean miseria hutsa. Leiho batetik ikus daitekeena besterik ez bada zure egueroko poztasunaren argia, orduan keinurik txikiena oparirik aberasgarrien da, eta munduko dirutzarik handienaren jabe izatea, aldiz, astoaren putza. Eguna gela itxi otsu batean igarotzeak bizitzak duen garrantziaz jabetzea egiten dizu auomatikoki, eta zenbait pertsona helduk baino lehenago heldotzera eraman zaitzake. Ni Izar naiz, hamabost urteko neskato bat. Ez dut nire burua aurkeztuko, gizakiok nolakoak garen azaltzeko hitzik existitzen ez dela iruditzen baitzait. Beharbada umekeria hutsa dela pentsatu dezakezu, baina ni neu misterioek mantentzen naute bizirik. Hala da, ezezaguna ezagutzearen zirrara da nire medizinarik onena. Badira bost urte medikuaren ahotik honako hitz hauek atera zirenetik: “ Sentitzen dut laztana, baina zure bihotza gaixotu egin da”. Egunen batean mediku hori ikusteko aukera badut, oso argi azalduko diot nire bihotza ez dagoela gaixorik, ezta pentsatu ere! Baliteke zientifikoki motor hori zuzenki mugiarazteko beharrezkoak diren kableetan konponketak behar izatea, baina ez dezagun ahaztu bihotza organo bat baino gehiago dela. Nire aburuz, buhotz sasoitsu asko dira benetako konponketa sakona behar dutenak, eta ez alderantziz. Atetik sartzen ikusten dudan pertsona bakoitzak eskaintzen dizkit bizitzen jarraitzeko indarrak: irribarreak. Lagunek institutuko gorabeherak deskribatzen dizkidate: maitasun kontuak, haserreak, irakasleak, negarrak eta algarak. Guztia. Ezer. Neba egunero azaltzen da lore-mota desberdin batekin. Horrek ere badu bere arrazoia, ez da errealitatetik at dagoen film horietako baten antzera antzezteagatik. Nire aitonak beti zioen: “ Lore, bizi eta adore”. Oraindik ez dut lortu esaldi horrek ezkutatzen duena azaleratzea, baina baliteke erantzunik gabeko azalpen garbia izatea. Guztia. Ezer. Zaila egiten zaie askotan niregana etortzen diren bisitariei lasaitasun osoz hizketan aritzea, badirudi bihotzaren egoerak gormutua sortzen duela! Ez dute ulertzen horrelako egoeren aurrean normaltasuna dela gehien eskertzen dena, baina badakit guztiz ohikoa dela erreakzio hori. Ez dut esango normala denik, ez baitut hitz horren esanahia inoiz ulertuko, eta egia esatea nahi baduzu, ezjakintasun horren jakintza da soberan dudan bakarra. Zer da zerbait normala? Zer da normala izatea? Hitz hori ez da nire hiztegian sartzen, beraz zorionez edo zoritxarrez ez naiz pertsona normala izango…
  • 3. Gaur goizean, ez dakit zergatik, bihotz “gaixo” honek zerbait esan nahi zidala iruditu zait. Bai, nire barnean jazotzen dena entzuteko gai naiz. Hori ere, normala ez izatearen beste akats eso onura bat izago dela suposatzen dut. Ezjakintasun horrekin ere bizitzen jarraitu beharko dut! Kaixo!-entzun dut logela itxi itsuaren bestaldetik. Bost hitz horiek konturatu gabe errepikatzen ditugu egunean milaka aldiz, baina gaurkoan, erizainaren ahotsak gelako lau hormak eraitsi eta ostadarra sortu du. Guztia. Ezer. Bat-batean, betiko hitz atsegin eta errepikatuen artean “berri” hitza entzun dut. Beldurra izan diot beti hitz horri, zuriaren eta beltzaren mugan kokatzen baita. Izan ere, guztia eta ezer ez esan ohi baitu. Neskato bat hil da auto istripu batean, ospitalera ekarri dute baina ezin izan dugu ezer ere egin bere bizia salbatzeko. Ezbehar honen aurrean, badago zerbait ona: bere bihotza zuretzako da. Ez iezadazu galdetu zergatik, baina ez nau poztu “berri” horrek. Ez nau ez zurira ez beltzera bideratu. Zergatik beste pertsona bati bihotza lapurtu? Nik badaukat neurea, bere gauza “on” eta “txar” guztiekin. Bizitzaren zikloa bi egun barru amaitzen bada, hala izan dadila. Patuaren indarrak hala izan behar duela irakatsi dit. Beraz, ezjakintasunean murgildurik jarraituko dut bizitzen, jakinduria lortuko dudan eguna iritsi arte. Beste behin ere, guztia, eta ezer ere ez. Idazlea: OLAIA IRIGOYEN Batx 2.A
  • 4. 2. saria KOLOREA BELTZ, BELTZA KOLORE Begi bat ireki eta betikoa. Ez dago aldaketarik. Kaka zaharra! Egia esanda, hasieran desilusioa zena ohikoa bihurtu da jada. Esfortzu handi bat egin eta ohetik altxatzea erabaki dut. Begien aurrean dudan horman mutil bat ikus dezaket, gaztea izatez baina zaharkituta dagoeneko. Ilusiorik gabeko begiradak egungo munduaren errealitatea islatzen du. Ispilu honek garai batean erakusten zuen guztiak ezinezkoa dirudi gaur. Lehen irribarrea sor zezakeen tresna, grisaren isla bihurtu da. Zuria, grisa, beltza. Kolorerik gabeko herria. Izen hori eman diezaiokegu. Eguzki andreak kolorea ematen zion objektu bakoitzari, behin Eklipse jauna herrira iritsi zen arte. Eguzki andre argia zen, denon ama. Goizero-goizero muino gainera igo eta makil sakratua eskuineko eskuan zuela kolorezko milioika izpi igortzen zituen norabide guztietarantz. Hori zen bere eginbeharra, bizia amaitu artean behintzat, eta bazirudien helmuga geroz eta gertuago zegoela. Goizero ikus zenezakeen Eguzki muino gainean koloreak sortu nahian baina ezinezkoa zitzaion. Eklipse madarikatua! Inork ez daki zergatik baina behin etorri behar izan zuen ba! Batzuek norbaiten bila etorri zela diote, beste batzuek gutariko batek deituta… baina zein den benetan egiazko arrazoia, nork daki! Kontua da badirela pare bat urte herri hau lehenengoz zapaldu zuenetik. Zazpi egunez ibili zen joan-etorrian. Ez genekien nondik zetorren, ez nora zihoan. Ikusten genuen egun bakoitzean kolore bat gutxiagorekin oheratzen ginen. Hasieran, gure irudipena zela uste genuen edo jolasean zebilela. Baina egunak joan ahala errealitateaz ohartu ginen; koloreen lapurra zen. Bere itxura iluna munduarekin partekatu nahi zuela zirudien. Denok bera bezalakoak izatea nahi zuen. Mundu gris, beltz eta zuri bat nahi zuen, eta lortu ere bai. Zerriak izan ziren lehenengoak lapurtuak izaten, laranjak ondoren eta segidan odola. Berenjenei hurbildu zitzaien egunean saiatu zen bat baino gehiago Eklipseri aurre egiten, baina edozein oztopo jarrita ere, denak zeharkatzen zituen inongo arazorik gabe. Banana eta limoiengana jo zuen bosgarren egunean eta bereganatu zuen kolore horia ere. Inor baino ahulago ikusten genion arren, inor baino indartsuagoa zen. Boterea irabazten ari zen pixkanaka eta gure beldurra handitzen zioan. Ez genekien noraino iritsiko zen lapurreta hura. Seigarren aldian larre eta zuhaitz guztien kolorea belztu zuen; eta azkeneko egunean, zeruaren kolore urdina zuriagatik aldatu zuen.
  • 5. Zazpi egun, eta zazpi kolore. Guztiak biren trukean. Agian ez dirudi horren aldaketa txarra baina herritarrontzat zorigaitza ekarri zuen. Irriak negar bihurtu dira orain; salto eta brinkoak pausatu; kantuak zarata eta egun bizi luzeak motz. Gaurkoan ere, ohartu orduko bada gaua. Dena da grisa, dena da beltza eta dena da zuria. Egunak eta gauak herrian jarraitzen dute baina biak dira berdinak. Gauez lo egiten dugu baina esnatzean ez dago aldaketarik. ___________ Begi bat ireki eta betikoa. Ez dago aldaketarik. Kaka zaharra! Gaurkoan ere, ohartu orduko bada gaua. ___________ Begi bat ireki eta betikoa. Ez dago aldaketarik. Zer da hori? Berriz ireki eta zerbait arraroa. Eguzki muino gainean. Ezin dut sinetsi. Zerriak, laranjak, odola, bananak eta limoiak, larreak eta zuhaitzak, zerua. Denek dute kolorea. Bukatu da eklipseren lapurreta. Itzuli dira koloreak. Azkenean, ailegatu zaigu zoriona. Idazlea: Nora Kortaberria Bilbao BATX 1 D
  • 6. 3. Saria LORAILEKO GOGOETA XUME BATZUK Garai gogorrak bizi izan ditugu, hori ukaezina da, ezbairik gabe. Urte luzeak pasa dira burua makurrarazi ziguten haiek gerratrofeo gisa erabili gintuztenetik. Kateez loturik izan gara, preso, eta eguzki errainuren bat ikusi nahi izan dugun bakoitzean, larruzko bota handi haien ferekak maitatu gaitu, ostikoz eta suminez gainezka. Nola liteke, bihotzaren garraztasuna mutur hauetara iristeko gaitasuna izatea? Otsail amaierako goizalde hotz bat zen Anatolia barreneko presondegi batean. Egunero bezala, ziega zulotik atera berri nintzen, gosaltzeko; hau da, bizirauteko elikagai apur baten bila. Halako batean, Atatürken seme bat ikusi nuen, niganantz tinko zetorrela, pausu gogor eta sendoz. Aspaldi galdua nuen duintasunari eskerrak edo, ikaraturik nengoen guztiz. -Jo-ko ote nau berriz ere?- bezalako gogoeten preso nintzen. Hain itzalirik nintzen, non borrokatu nuen sentimenduen damu izaten hasia bainintzen. Baina egun hartako haserre aurpegi hura lau hitzen ondorio zen. Hitzak, “Alde hemendik, aske zara!” lehor batzuk ziren. Hitzak, hutsak; baina norberaren barne sentimenduak, beteak. Hilabete pare bat igaro da gertaera hartatik, eta etxerako bidea hartu dut, azkenean. Autobusean noalarik, gure familiaren etxea eraiki zuen birraitona omendu izan nahi dut, nire golkorako, bederen. Hasim, hala baitzuen izena, nekazari humil bat besterik ez zen. Baina, antza denez, kurdu izatea bekatu omen da mundu faltsu hontan, eta Otomandar zintzoek, justiziaz beterik, Alá-ren erresaumara bidaltzea erabaki zuten, beste milioika kurdu, armeniar, greziar eta hainbat eta hainbat herritarrekin batera. Baina badakizute, hemen terrorista bakarrak botere erreprimitzaile honen aurka altxatzea beste erremediorik ez duten nekazari, abeltzain, okin, errementari, irakasle...xumeak dira. Auzokideak, amerikarren lagun, demokrazia oligarkiko, militar eta autoritarioaren eredu diren arren, hau da, demokrazia gabeko demokraziaren eredu, beti izango dira telebistako protagonista, izar, heroi. Baina, tira; 45.000 hildako eta 30 urte dituen ahaztutako gatazka hau ez da telebistaren bidez konponduko. Diyarbarkirrera iritsi naizen unean, gure anai nagusiak, kurduen anai nagusiak, Abdullah Oçalan gure kamaradak, Atatürkarrekin bake bidea hasi berri duelako libre naizela berehala konturatu naiz. Halere, beste gauza batek poztu nau askoz gehiago, eta hau iritzi beharrean ikusten dut neure burua. Benetan poztu nauena Diyarbarkirri duela urte batzuk egin nion bisitatik guztiz ezberdin ikusi dudala da. Hiria esnaturik ikusi dut, ixilarazteko ezinezko, esperantzaz puzturik. Garai zorionekoago baten aurrean garela bistakoa da. Pozez hartu dut taxia eta pozik abiatu naiz etxerantz.
  • 7. Taxilaria, Ahmed, pozik zela ere garbi zegoen. Bi muxu eta zorionak eman ondoren (ziegatik irten naizela jakingo zuelako, bistan da) etxerantz zuzendu du bere auto zaharkitua. Elurra, oraindik ere, inguru ugari zipriztintzen ari bada ere, haize epelak eta neguaren lokartzetik ihes egiten duten loretxoek udaberri ederraren aurreikuspena egitera gonbidatu naute. Metafora ote den pentsatuz, irribarre gozo batek ihes egin dit ezpainen artetik. Ordu luzeen ondoren, egunsentia zelarik iriti naiz Ararat azpira, Kurdistango landetan barna. Gure aitzindari Ibrahimen arbaso zen Noe-k mundu berri bat abiatu zuen erreinu magikora. Araraten azpian, bada herrixka bat, non bertako herritar xumeek, gogor lanean jarraitzen duten, urteetan, mendeetan, aroetan zehar, etorkizun hobe baten bila, euren pobretasunean, zoriontsu. Herrixkara sartzean, taxilariari nuen diru apurrarekin ordaindu, eta nire birraitonak eraikitako, eta nire aitonak eta nire aitak mantendu duten etxera zuzendu naiz. Gurasoak, agurtu, muxukatu...ondoren, semearengatik galdetu, eta Diyarbarkirren ikasten ari dela jakin dut. Lore xume batzuk bildu eta heriotzak eramandako emaztearengana zuzendu naiz. Hilarrian, omenaldi gisa, hitz batzuk nahi izan dizkiot, nahiko zentzugabeak izan direnak azkenean, baina oroitzapen zentzudun eta emozioz beterikoekin bateratuak, behintzat. Iraganaren liburua ixteko parada bikaina. Emaztea hil didate, torturatu egin naute, edo ziegan ia ito. Baina etorkizuna gurea da. Lorailean ernatuko diren loreena. Nirea, semearena. Kurduena. Aske izango den herri batena. Gure momentua iritsi da. Mohammed. Kurdua. Askea. Zoriontsua. Idazlea: Lander Aranberri BATX 2 D