5. XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK
(2005-2015eko IKASTOLA
HEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)
HITZAURREA
Etorkizuna ikastolaz
Praktikoak gara, izan ere, ikastolok. Ekin, jardun, egin… deklinatzen trebeak garela eta aurrera begira aritzea maite
dugula nork ukatu? Euskal gizarteak hori aitortua digu. Ekintzaile eta berritzaile izaera bikoitz horren gibelean, aldiz,
gogoeta dago, egitasmo berriak abiatzeko ezinbesteko osagai duguna.
Europar ekonomiaren eta gizartearen premia berriei erantzun egokien bila estatuak hezkuntzaren eta honen oina-
rrizko zelula den eskolaren bidez dabiltzan honetan guk, ikastolok, geure erantzun propioak aurkitu behar ditugu,
dakigunean sakonduz, zehaztu gabe duguna identifikatuz eta berria dugunean ikasiz. Eta hau dena proposamen
batean bildu, elkarrekin jardun eta azkenean erabakiak adostu ahal izateko.
Lehen urratsa 2005ean egin genuen lan talde baten bidez gogoeta abiatu eta zirriborroa idatziz. Bigarren pausoa
2006ko jardunaldi pedagogikoetara ekarriz eta bertan kontrastea eginez burutu nahi dugu euskal lurralde guztieta-
ko profesionalen artean. Hurrengo urratsak, 2015erako ildoak, ikastolen erkidego osoaren esku dira.
La ikastola en futuro
Las ikastolas somos verdaderamente prácticas. ¿Quién puede negar nuestra habilidad para actuar, para realizar,
para hacer… y que nos gusta trabajar mirando al futuro? La sociedad vasca nos lo ha reconocido. Detrás de ese
doble carácter emprendedor y renovador está la reflexión, como componente imprescindible para la puesta en mar-
cha de los nuevos proyectos.
En esta búsqueda de los estados para responder adecuadamente a las nuevas necesidades de la economía y de
la sociedad europeas por medio de la educación y de su célula fundamental, la escuela, debemos encontrar nues-
tras propias respuestas, profundizando en lo que sabemos, identificando lo que nos queda por definir y aprendien-
do de lo nuevo. Y recopilar todo ello y trabajar conjuntamente para, finalmente, poder tomar decisiones.
El primer paso lo dimos en 2005, mediante un grupo de trabajo, iniciando la reflexión y redactando el borrador. El
segundo paso queremos que consista en la realización de las jornadas pedagógicas y en el contraste que en ellas
se haga por parte de los profesionales de todos los territorios de Euskal Herria. Los próximos pasos -pautas para
2015- están en manos de toda la comunidad de ikastolas.
L'avenir et les ikastola
Nous les ikastola avons effectivement le sens pratique. Nous pensons, agissons, faisons… Qui peut dire que nous
n'aimons pas aller de l'avant et regarder vers le futur? La société basque s'en est rendue compte. Derrière ce carac-
tère à la fois entrepreneur et rénovateur se cache une réflexion, réflexion qui est un élément indispensable au
démarrage de nouveaux projets.
A l'heure où les états s'activent à chercher les réponses adéquates aux nouvelles attentes de l'économie et des
citoyens européens par le biais de l'éducation et de sa cellule principale qu'est l'école, nous, ikastola devons trou-
ver nos propres réponses en approfondissant notre savoir, en identifiant ce qui ne l'est pas encore et en apprenant
de nouvelles choses. Il s'agira ensuite de réunir toutes ces réponses au sein d'une proposition afin de pouvoir tra-
vailler ensemble et prendre des décisions.
Nous avions effectué la première étape de ce travail en 2005 avec le démarrage une réflexion et la rédaction d'un
premier document de travail par une équipe spécialistes. Nous souhaitons effectuer la deuxième étape lors des
journées pédagogiques de 2006, en comparant les éléments en notre possession entre tous les professionnels de
tous les territoires basques. Les étapes suivantes, les axes de travail d'ici 2015, sont du ressort de l'ensemble de
la communauté des ikastola.
3
6.
7. XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK
(2005-2015eko IKASTOLA
HEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)
1.
PROPOSAMENAREN PLANTEAMENDU
OROKORRA
1.1. SARRERA, PROIEKTUAREN JUSTIFIKAZIOA ETA XEDEA
1.2. IKASTOLAK, NOR GARA?
1.3. ZER NAHI DUGU IKASTOLOK?
1.4. KASTOLAK GERORA: 2015EKO HEZKUNTZA NOLA IKUSTEN DUGU?
5
8. XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK
(2005-2015eko IKASTOLA
HEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)
1.1. SARRERA, PROIEKTUAREN JUSTIFIKAZIOA ETA XEDEA
Europan eta munduaren puska handi batean gaur egun ezagutzen dugun eskolaren sorrerari eta bilakaerari erre-
paratuko bagenio, XVIII. mendean abian jarri, XIX.ean orokortu eta XX.aren erditik gora indarrean egon den belau-
naldi berrien derrigorrezko irakaskuntza-eredu nagusiak ondoko ezaugarri nabariak izan dituela esan dezakegu:
• Bere xedea irakastea izan da: hizkuntza ofiziala, oinarrizko trebeziak (irakurketa-idazketa eta kalkulua), iden-
titate nazionala (geografia eta historia) eta portaera etiko/morala (dotrina).
• Irakaskuntzaren hartzaileak adin jakin batera mugatu izan dira, hau da, 5/6 urteetatik hasi eta 12/14koan
bukatu egin da. Hortik aurrera hautatu batzuek jarraitu izan dute.
• Irakasleak, oro har, erlijiosoak eta funtzionarioak izan dira, eta eraketa hierarkiakoa eta kontrolatzailea izan da:
irakaslea ikaslearekiko, zuzendaria edo ikuskaria irakaslearekiko, eskola-egitura familiarekiko …
• Emaitzak epe laburrean ikusgai ziren produktuak izan dira, neurtzen errazak: hizkuntza baliatzea, irakurtzea
eta idaztea, kalkulatzea, menpeko izatea ...
XX. mendearen azken berrogei urteetan, hainbat eragile direla medio, beste irakaskuntza baten bila hasi zen gizar-
tearen zenbait sektore, garaiko aldaketa sozialak, zientifikoak, etiko eta moralak … kontuan hartu nahi zituena, hain
zuzen ere. Horren segidan, hamaika gorabehera tartean, derrigorrezko irakaskuntza-ereduak zenbait aldaketa bizi
izan ditu:
• Xedea nahasiagoa da: ikasi, irakatsi, hezi … egin behar da. Betiko hizkuntza ofizialak bereari eusten badio
ere, beste hizkuntza batzuek beren lekua hartzeari ekin diote. Oinarrizko trebeziak irakasteak estrategia didak-
tiko berriak eskatzen ditu eta trebeziak ugaldu egin dira aurrerapen teknologikoen eraginez. Identitate nazio-
nal/estatalak lekua galdu egin du, beste herri eta gizarte-identitate batzuek beren tokia hartu nahi dute. Balio-
ak, gizarte portaerak, ekologia, hirugarren mundua, immigrazioa, familia kontzeptuak, erlijioa … mutazio
etengabean dira.
• Irakaskuntzaren hartzaileak ugaldu egin dira adinean eta kopuruan: garai bateko haurtzaindegia (haurra jaio
orduko) irakaskuntza-prozesura ekarri da, derrigorrezko irakaskuntza ofiziala 16 urteetara luzatu da, praktikan
18 urteko gazte gehienak modu bateko edo besteko prestakuntzan dira, hortik gora ikasten jarraitzen duten
gazteak erdiak baino gehiago dira.
• Irakasleak bakarrik gelditu dira: erlijiosoak praktikan desagertuta daude eta funtzionarioak hierarkia gabeko
burokrazian dira. Irakasle profesionalen garaian gaude, baina garaiko eraketaren eredu profesionalik gabe eta
gertatu diren gizarte aldaketen araberako egokitzapenik gabe: irakaslearen eta ikasleen arteko heziketa-
harremana, irakaslearen eta familiaren arteko esku hartze harremana, irakasleen arteko lankidetza harrema-
na, irakaslearen eta eskolaren titularraren arteko harremana …
• Eskolan ipini diren itxaropenen araberako emaitzak identifikatzea zaila da, produktuei prozesuak gehitu zaiz-
kielako, askotarikoak direlako (kalitatea eta bikaintasun kontzeptuak) eta heziketa bera oso prozesu luzea eta
ikaslearen heldutasun prozesu erlatiboa bilakatu delako
6
9. XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK
(2005-2015eko IKASTOLA
HEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)
Ikastolok XX. mendearen eskola gara, irakaskuntza klasikoaren alternatiba egiteko sortuak eta urtez urte hezkun-
tza-eredu berri hori eraikitzen saiatu den gizarte-sektorea. Euskal heziketa garaikideari ikastolok egin diogun ekar-
pena bistakoa da: hizkuntzan, kultur eta nazio edukietan, pedagogian eta didaktikan, teknologia berrien erabile-
ran…, baina horiek bezain inportanteak izan dira eskolaren eraketaz egin ditugunak: gurasoak titular izatea, fami-
liarekin etengabeko lotura, irakasle eta ikasle arteko harreman hierarkikoaren molde leunagoak, irakaslearen esti-
ma eta kontsiderazio profesionala ikastolako komunitatearen partaidetza aktiboan txertatzea… Aipatutako guztiak
horrela izanik ere, azken urteotan ikastolok bizi ditugun aldaketak, hutsuneak eta kontraesanak, globalizazioak
eragiten dituen eszenatokiak, geure ingurumarian behatzen ditugun berrikuntzak eta beste hainbat aldagai
kontuan izanez, ordea, XXI. mendeko lehen hamarkadan bizi den euskal gizarteak dituen gogoak betetzeko eta
itxaropenei erantzuteko, ikastolok zer dugu? Zein da geure proposamen gaurkotua?
Ondorengo lerro eta orrialdeetan saiatu gara, beraz, ikastolen gogoeta eta honen ondoriozko planteamen-
dua eragingo duen proposamena hezurmamitzen, horixe bera baita eskuan duzun txosten honen xedea,
hots, Espainia, Frantzia, EAE eta Nafarroako gobernuen hezkuntza-legeen aurrean, Ikastola Ereduari eta bere
Hezkuntza Proiektuari erantzungo dion proposamena eraikitzen, egituratzen laguntzea.
1.2. IKASTOLAK, NOR GARA?
(1996ko urriaren 19an, Zamudion, Euskal Herriko Ikastolen III. Batzarrak onetsia)
Izaera.
(Ikastolen funtsezko nortasunaren adierazgarri. Ikastolen izaeraren ezaugarri komunak)
(1) Eskola-entitatea da ikastola, euskal gizarteak hezkuntzan ipintzen dituen ideien eta itxaropenen adierazpene-
tako bat.
(2) Entitate euskalduna da ikastola, euskararen eta euskal kulturaren transmisio, garapen, normalizazio eta poten-
tziazioarekin guztiz konprometitua, eta euskalduntasunetik kultura unibertsalera zabaltzen da.
(3) Erakunde pluralista da ikastola, Euskal Herrian dauden ideia, portaera sozial, politiko, filosofiko eta erlijioso
desberdinen elkarbizitzarekiko errespetu osoarekin.
(4) Inolako diskriminaziorik gabe, maila kultural, sozial, ekonomiko desberdinetako gizakiei zabalik, aukera berdi-
nak eskainiko dizkien eskola konpentsatzailea izango da ikastola.
(5) Hautabide demokratikoa egina du ikastolak. Gurasoek, langileek, pertsonal laguntzaileak, ikasleek, adminis-
trazioko ordezkariek, denek parte hartu behar dute haren gestioan eta aktiboki lagundu berorren funtziona-
menduan.
(6) Ikastolaren oinarrizko ardatzetako bat autonomia da, hau da, konpetentzia zabalak eta erabakiak hartzeko
ahalmena.
(7) Herri bati dagokion neurrian eta hari atxikirik jarraitu nahi duen heinean, euskal eskola da ikastola, Euskal
Herriko eskola nazionala eratzeko bokazioarekin.
7
10. XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK
(2005-2015eko IKASTOLA
HEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)
1.3. ZER NAHI DUGU IKASTOLOK?
(1996ko urriaren 19an, Zamudion, Euskal Herriko Ikastolen III. Batzarrak onetsia)
Helburuak
(Ikastolen xede instituzionalen adierazgarri. Ikastolen helburu komunak)
(1) Ikastolak bere ikasleak giza balioez eta gaitasunez hornitu nahi ditu, pertsonak bere osotasunean hartuz: adi-
naren arabera behar dituztenak, eta etorkizunak eskatuko dizkienak, horrela bizitzaz gozatzeko eta pertsonak
bezala erantzukizunak hartzeko gai izan daitezen.
(2) Ikastolak bere ikasleak formazio euskaldunaz hezi nahi ditu: euskara ongi menderatuz, euskararen eta eus-
kal kulturaren transmisio, garapen eta potentziazioarekin konprometituta, eta Euskal Herriko errealitate lurral-
detar, historiko, sozial, politiko, ekonomiko eta kulturalarekiko barnekide.
(3) Ikastolak bere ikasleak aniztasunean hezi nahi ditu: pertsonen dibertsitatea (fisikoa, gaitasunezkoa, sexuzkoa,
soziala, ekonomikoa…) eta ideia, portaera sozial, politiko, filosofiko eta erlijioso desberdinen elkarbizitzareki-
ko errespetu osoarekin.
(4) Ikastolak bere ikasleengan jokabide demokratikoa landu nahi du, giza harremanetan, talde-lanetan, adieraz-
penetan, erabakietan… elkarrizketa, tolerantzia, partaidetza aktiboa, jarrera kritikoa, kooperazioa, elkartasu-
na praktikatuz.
(5) Ikastolak bere hezkuntza-proiektua garatzeko autonomiaz jardun nahi du: konpetentzia zabalak eta erabakiak
hartzeko ahalmena, kontrol sozialarekin osaturik.
(6) Ikastolak Euskal Eskola lortu nahi du: Euskal Herriko eskola nazionala.
Antolaketa.
(Ikastolen gestio-estiloaren adierazgarri. Ikastolen antolaketa-egituraren ardatz nagusiak)
(1) Ikastolaren titularrak, hautatu duen irudi juridikoaren arabera (Kooperatiba, Fundazioa, Elkarte kulturala,
Sozietate Anonimoa, Administrazio Publikoa…) bere estatutuek ezartzen dituzten organoak edukiko ditu, eta
Euskadiko Autonomi Elkarteko ikastola publikoei dagokienez, haien arautegi propioak ezartzen dituenak.
Horrez gain, ikastolaren zabaltasunari eta pluralismoari atxikiz, ikastola bakoitzak beste organo batzuk
izango ditu, Batzar Orokor baten eta Gestio Batzorde baten baitan egituratuak, heziketarekin zuzenean
loturiko gaietan gurasoen, pertsonal irakaslearen eta ez-irakaslearen, ikasleen (adinaren eta mailaren ara-
bera), eta -hala dagokionean- administrazio lokalaren ordezkarien partaidetza bideratu ahal izateko.
(2) Ikastolako funtzionamendu-organoak, ikastolaren funtzionamendu egokiaren arduradun izango dira, eta
gobernu-organoek egindako ahalordeen delegazioz arituko dira. Zuzendariak autonomia izango du bere
funtzioen exekutapenean, baina gobernu-organoek parte hartu ahal izango dute organo gorenetan hartuta-
ko erabakiak zuzendaritzak betetzen ez dituenean. Ikastola bakoitzak, bere tamaina, esperientzia, eta aba-
rren funtzioan, bere beharretara egokituko du funtzionamendu-egitura eredua.
(3) Konfederazioak, lurralde bakoitza abiapuntutzat hartuz, antolaketa nazionala gauzatuko du erabakitzen dugun
Pedagogi Plan Nazionala osatzeko, horretarako eman behar diren pausoak eta epea markatuz.
8
11. XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK
(2005-2015eko IKASTOLA
HEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)
Baliabideak.
(Ikastolen bitarteko berezien adierazgarri. Ikastolen baliabide komunak)
Ikastolak Hezkuntza-Komunitatea osatzen duten pertsonen dinamismoarekin identifikatzen du bere bizia, eta hori
gestio-planaz gauzatzen da. Bertan, ikastolaren bitartekoak, tresnak eta teknikak biltzen dira, haren hezkuntza-
proiektua (izaera, helburuak, curriculuma…) garatzeko asmoz.
(1) Baliabide pertsonalei dagokienez, berauen oinarrizko prestakuntza, esperientzia metatua, portaera eraginko-
rra, lan giroa, aitortza soziala… bermatzeko eta garatzeko bi eremu -beste zenbaitzuen artean- bereziki lan-
tzen ditu ikastolak:
1.1. Lan harremanen esparrua: ikastolaren hezkuntza-proiektuak eskatzen duen lan marko berezia kudea-
tuz.
1.2. Eguneratze profesionala: ikastolaren hezkuntza-proiektuak bizitzen duen etengabeko berrikuntza eta
eguneratzea erraztuz.
(2) Baliabide ekonomikoei dagokienez, ikastolaren izaera herritarra, autonomia eta elkartasuna, hiru bereizga-
rriok biltzen dituen finantziazio-eredua kudeatzen saiatzen da ikastola.
2.1. Finantziazio publikoa: zerbitzu berdinak ematen dituzten ikastetxe guztiek, finantzaketa publiko berdina
(udal, foru edota autonomi mailako administrazioetatik) edukitzea aldarrikatzen du ikastolak, dagokion
kontrolaz.
2.2. Finantziazio propioa: ikastetxe orok, dagozkion organoen bitartez, aktiboak erosteko eta saltzeko
ahalmena du, kanpoko kredituez edota kuotez baliatzekoa, eta beharrezkotzat jotzen dituen kanpoko
zerbitzuak kontratatzekoa, baldin eta ikastolaren izaeraren eta helburuen aurka ez badoaz, eta barne
organoen erabakiz eta kontrolpean. Ez du diru-irabazpiderik helburutzat izan beharko. Finantziazio
propioa bultzatzen eta lortzen ahaleginduko dira ikastolak.
2.3. Finantziazio solidarioa: Ikastolen arteko behar eta egoera desberdinak bideratzeko asmoz, urteko eta
haur bakoitzeko dirusari bat, akordatuaren betekizun, ekitaldi bakoitzean onartzen du ikastola bakoitzak,
haren erabilera eta xedea batzorde baten kontrolpean eginez, irizpide argi eta objektiboekin eta ikasto-
la konfederatuentzako publikoak izanik. Eta dirulaguntzaz gain auzolana bultzatuko da.
(3) Baliabide funtzionalei dagokienez, ikastolen arteko antolaketa, lurraldekakoa eta nazionala, eta hemendik nazio-
arte mailan, ezinbesteko ezaugarria du bere burua hezkuntza sailean kokatzen duen euskal eskolaren aldeko
mugimenduak, xedeak eta lanak elkarrekin eztabaidatuz, adostuz eta kudeatuz.
3.1. Ikastolen Elkartea: ikastolaren hezkuntza-proiektuarekin bat egiten duten ikastetxe guztiek Ikastolen
Elkarteko partaide izateko aukera dute, bazkide hutsa baino gehiago eragile zuzena izateko, alegia.
Pedagogi Plan Nazionala da Ikastolen Elkartean biltzen eta antolatzen den ikastola-mugimenduaren
hezkuntza-gestioaren lantresna.
Ikastolen Elkartea, baliabide funtzional bezala definitu egin beharko da eta, beraz, hemen erantsi
Ikastolen Elkartearen izaera, helburuak, lan-eremua, antolaketa, baliabideak eta ebaluazioa.
9
12. XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK
(2005-2015eko IKASTOLA
HEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)
1.4. IKASTOLAK GERORA:
2005-15EKO HEZKUNTZA NOLA IKUSTEN DUGU?
Ikastolok, une honetan garena (izaera) eta lortu nahi duguna (helburuak, antolaketa eta baliabideak) kontuan iza-
nez, XXI. mendearen hasierako urte hauetako hezkuntza nola ikusten dugu?
Galdera nagusi horri erantzuteko garaian, Eskolaldirako Euskal Curriculumaren proposamena egiten jardun duen
lan taldeak honelako planteamendua egiten du:
XXI. mendeko hezkuntza gizakiak norbanako, gizarte kide eta natur kide gisa ahalik eta gaitasun gehien garatze-
an datza:
1. Gizakia: norberaren errealizazioa eta identitatea.
Gizabanako bilakatzea, beste batzuekin batera bere biografia eraikitzen duen subjektu autonomo gisa identi-
fikatzea da, bere ekintzak eta bizitzaren zentzua bideratzen duten irizpideez eta balioez kontziente eta bere
buruarekin eta gainerakoekin kritiko eta arduratsu izanda, garapen pertsonala, gizartearen garapena eta natu-
raren oreka lortzeko.
2. Gizarte kidea: euskal identitate soziala eta unibertsala.
Euskaldun identifikatzea da, eremu kultur anitzean, euskara eta euskal kultura bai eta erreferentziazko eta
berezko gainerako hizkuntzak eta kulturak onuragarritzat hartuz, nork bere identitatea modu inklusiboan erai-
kitzeko identitate anitzetan oinarrituta eta desberdintasunekin begirunezkoa eta bateragarria den erreferentzia
eremu komuna eraikiaz, bizikidetza baketsua bideratze aldera.
3. Izadi kidea: naturako izaki nortasuna.
Kosmos zabaleko giza espezieko bizidun gisa identifikatzea da, nork bere natur jatorria ezagutzeko, gizaki
guztion ezaugarri komuna dena eta ekosistema osasuntsuari eusteko ardura izateko.
1. Pentsatzen eta ikasten ikasi 2. Komunikatzen ikasi
1.1. Informazioaren interpretazioa: ulermenean 2.1. Ahozko hizkuntza.
oinarritutako pentsamendua. 2.2. Idatzizko hizkuntza.
1.2. Informazioa sortzea: pentsamendu sortzailea. 2.3. Beste hizkuntza batzuk.
1.3. Informazioaren ebaluazioa: pentsamendu kritikoa. 2.4. Gizarte komunikabideen baliabideak.
1.4. Erabakiak hartzea. 2.5. Informazio eta Komunikazio Teknologiak.
1.5. Arazoak konpontzea. 2.6. Kontzientzia sozio komunikatiboa.
1.6. Baliabide kognitiboen erabilera.
Bost gaitasun multzo
3. Elkarrekin bizitzen ikasi 4. Norbera izaten ikasi
garatzen lagundu behar
3.1. Pertsonarteko harremana. 4.1. Gorpuztasuna.
du XXI. mendeko
3.2. Parte hartze demokratikoa. 4.2. Norberaren kontrola eta oreka emozionala.
Hezkuntzak
3.3. Elkarlana eta talde lana. 4.3. Nork bere buruaren estimua.
3.4. Gizarte bizikidetzarako arauak. 4.4. Autonomia.
3.5. Aniztasuna (generoa eta kultur aniztasuna). 4.5. Sentsibilitate estetikoa.
3.6. Arazoak konpontzea. 4.6. Integrazio pertsonala.
5. Egiten eta ekiten ikasi
5.1. Fase analitikoa: informazioa hartzea eta gordetzea.
5.2. Sortze fasea: ideia berriak eta konponbideak lantzea.
5.3. Berritze fasea: ideiak gauzatzea.
5.4. Ebaluazio fasea: inpaktuaren ebaluazioa.
5.5. Ekite prozesuaren aplikazioa.
10
13. XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK
(2005-2015eko IKASTOLA
HEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)
2.
PROPOSAMEN ZEHATZAK
2.1. EUSKAL CURRICULUMA
2.2. IRAKASKUNTZA ETA HAREN ORDENATZEA
2.3. GUZTIENTZAKO KALITATEA ETA BERDINTASUNA: ESKOLA INKLUSIBOA
2.4. TUTORETZA ETA ORIENTAZIOA
2.5. IKASLEEN EBALUAZIOA
2.6. BALIABIDEAK
2.7. IKASTETXEEN AUTONOMIA, GOBERNU ORGANOAK ETA ESKU HARTZEA
2.8. SISTEMAREN EBALUAZIOA
2.9. ERANSKINAK
11
14. XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK
(2005-2015eko IKASTOLA
HEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)
2.1. EUSKAL CURRICULUMA
IKASTOLA ereduaren izatearen eta jardunaren zio nagusia, ikastolen sorreran zegoena eta ondorengo urteetako ibil-
bidean garatu dena, euskal curriculuma da, hots, euskal hezkuntzaren eta euskal eskolaren bidez euskaldun nor-
tasuna garatzen lagunduko duen heziketa lana.
Ikastolok, Euskal curriculumaz ari garenean, Euskal Herrian bizi garenok, gizabanako, gizartekide eta izadikide
gisa, gure garapen osoa eta Euskal Herrian eta munduan bizitzeko gaitasunak lor ditzagun, horretarako hautatzen
diren era eta dimentsio guztietako kultur adierazpenaz ari gara.
Euskal curriculuma ez da mugatzen Euskal Herrira, euskaldunok gure ikuspegitik munduaz egiten dugun interpre-
tazioa ere besarkatzen du.
Euskal Curriculumaren helburu nagusia, izan ere, derrigorrezko eskolaldirako guztiontzako oinarrizkoa eta komuna
irizten dena adostea eta adostutako hori indarrean jartzeko eta ebaluatzeko konpromisoa hartzea da. Hau da,
beraz, Euskal Curriculumak Eskolaldian erantzun behar duen galdera:
Zer da Euskal Herriaz eta Munduaz oro har, oinarrizko informazioa eta trebetasunak
bereganatu nahi dituen Euskal Herrian XXI. mendearen hasiera honetan bizi den edota
euskalduntzat bere burua hartzen duen edonork, eta bereziki Unibertsitate aurreko
hezkuntza formala jasotzen duten gazteek, gutxienez ezagutu behar dituen gertaera eta
kontzeptuak, egiten jakin behar dituen prozedurak eta lortu behar dituen trebetasunak eta
bereganatu behar dituen balioak eta jarrerak?
Eta galdegai nagusi horri ikastola bakoitzak singularrean eta ikastolok kolektiboan hainbat erantzun eman behar
dizkiogu ondoko norabideotan:
Curriculum diseinua: geure hezkuntza-ereduaren araberakoa eta bost gaitasun multzo nagusien jira bueltan plan-
teatu beharrean gaude,
• geure ikasleak bizitzarako prestatzen lagunduz
• irakasleek bost gaitasunen inguruko ardurak kudeatuz
• familiek gaitasun horien jorratzean lankide izanez
• hurbileko gizarte eragileekin elkar lana garatuz
Curriculum Oinarrizkoa eta Komuna: ikastola guztien artean eta IKASTOLA ereduaren izaerari atxikiz, Euskal
Curriculum Oinarrikoa eta Komuna identifikatu behar dugu.
Curriculum espezifikoa: ikastola bakoitzak bereizi behar du bere tokian tokiko curriculum espezifikoa, Euskal
Curriculumaren bere osagai propioa bezala.
Curriculum ofiziala: euskal botere juridiko-administratibo bakarra ez den artean, bederen, ikastola kokatuta dagoen
administrazio lurraldean indarrean den curriculum ofizialarekiko uztarketak egin beharko ditu ikastola bakoitzak.
Curriculum unibertsala: europar eremuko dimentsioa eta unibertsala jaso behar ditu Euskal Curriculumak, ikas-
tolok kolektiboan identifikaturiko ezaugarrietan.
12
15. XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK
(2005-2015eko IKASTOLA
HEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)
Curriculum baliabideak: ikastola bakoitzak eta ikastolok kolektiboan prestakuntza, ikas material ekoizpena eta eba-
luazio baliabideak euskal curriculum onetsiaren garapenerako koherentzian jarri beharko ditu(zte).
2.2. IRAKASKUNTZA ETA HAREN ORDENATZEA
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan etapako helburu orokorren idatzizko formulazio gaurkoturik ez dugu. OSTA-
DAR berrituan arloka idatzita ditugu helburuak eta luzeegi eta astunegi egingo luke guztia dokumentu orokor hone-
tan txertatzeak (ikus arloetako gidak). Beraz, ondorengo hilabeteetan egitea komeni den lana izan daiteke. Hala
ere, lortu beharreko zenbait konpetentzia erreferentzialak idatzi ditugu ondorengo taulan, Euskal Curriculumaren
egungo proposamenari lehentasuna emanez.
Iparraldean, helburuei dagokienez, programa ofizialak jarraitzen zaie, oro har, Bigarren Hezkuntzan.
HAUR HEZKUNTZA LEHEN HEZKUNTZA BIGARREN HEZKUNTZA
EZAUGARRIAK
- 0-6 urte bitarteko eskolatzea etapa bezala kontsi- - 6-11 urte hartzen dituen hezkuntza-etapa da Ipa- DBH
deratu behar dugu bete-betean (Iparraldean 2-6), rraldean eta 6-12 urte hartzen dituen hezkuntza- - 12-16 urte hartzen dituen hezkuntza-etapa Hego-
bere hezkuntza eta curriculum propioekin. etapa Hegoaldean. aldean eta 11-15 urte bitartean Iparraldean.
BATXILERGOA
- 16-18 urte hartzen dituen hezkunta-etapa Hegoal-
dean eta 15-18 urte bitartean Iparraldean
- Zikloetan banaturiko Hezkuntza etapa bat da . - Bi ziklotan banatua (6-8, 8-11 urte) Iparraldean DBH
- Irakaslearen iraunkortasuna (haur talde batekin) eta Hiru ziklotan (6-8, 8-10 eta 10-12 urte) Hego- - Bi ziklotan bananduta: 12-14 eta 14-16 urte Hego-
gutxienez bi urtekoa izango da (0-1, 2-3, 4-5 / aldean. aldean eta hiru ziklotan Iparraldean: 11-12, 12-14
0-3, 3-6). - Tutorea (hegoaldean) eta gelako irakaslea (Ipa- eta 14-15
rraldean) izango da eskola mailako haurren gara- - Tutore bera ziklo bakoitzean Hegoaldean (berezi-
penaren eta gelaren ibilbidearen bermatzaile ki lehen zikloan)
- Irakaslea bera ikasle talderekin bi urtez egotea - Iparraldean tutoreak ikasle talde baten ardura du,
egoki ikusten da. baina ez gela osoarena
BATXILERGOA
- Ibilbideetan antolatua. 3 ibilbide Hegoaldean:
Arteak, Zientziak eta Teknologia, Giza eta Gizarte
Zientziak. Iparraldean: Letrak, Zientziak eta Eko-
nomiko-Soziala.
- Haurraren garapenean oso garrantzitsua denez - Izaera hezitzailea du. - Izaera hezitzailea du.
guztiz hezitzailea bihurtu behar dugu. Honekin ez - Ezagutza minimo komunak zehaztu eta segurta- - Ezagutza minimo komunak zehaztu eta segurta-
dugu ukatu edo gutxietsi nahi ikuspegi asisten- tu behar dira ikasle guztientzat (konprentsibita- tu behar dira ikasle guztientzat (konprentsibita-
tziala. Hau da, zernahi antolatzen dugula ere, guz- tea) eta aldi berean jarraipen bideak irekiak utzi tea) eta aldi berean jarraipen bideak irekiak utzi
tiak heziketa-helburua izan behar duela jomuga. behar dira. behar dira.
13
16. XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK
(2005-2015eko IKASTOLA
HEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)
HAUR HEZKUNTZA LEHEN HEZKUNTZA BIGARREN HEZKUNTZA
- Abiapuntu gisa, haurraren hezkuntza eskubidea - Familiarekin hezkuntza arduran kooperatzea eta - Familiarekin hezkuntza arduran kooperatzea eta
eta Ikastolen izaera kontuan hartuz, familiarekin konpartitzea: familia bakoitzean dauden beharrak konpartitzea: familia bakoitzean dauden beharrak
hezkuntza arduran kooperatzea eta konpartitzea kontuan hartuz. kontuan hartuz.
ezinbestekotzat jotzen dugu - Arreta berezia familiarekiko komunikazioan - Arreta berezia familiarekiko komunikazioan
- Familia bakoitzean dauden beharrei (ordutegia,
jantokia, loa, garraioa...) eta haur bakoitzaren
garapena kontutan izanik izaera hezitzailea jar-
duera guztiei .
- Ikaslearekiko xedeak: - Ikaslearekiko xedeak: - Ikaslearekiko xedeak:
• Garapen osoa, norbanakoa eta gizarteareki- • Garapen osoa, norbanakoa eta gizarteareki- • Garapen osoa, norbanakoa eta gizarteareki-
koa, ahalbideratzea. koa, ahalbideratzea. koa, ahalbideratzea.
• Euskara ardatz duen eleaniztasun markoan • Euskara ardatz duen eleaniztasun markoan • Euskara ardatz duen eleaniztasun markoan
eta kultur ezaugarriak, propioak eta uniber- eta kultur ezaugarriak, propioak eta uniber- eta kultur ezaugarriak, propioak eta uniber-
tsalak kontuan izanik tsalak, kontuan izanik tsalak, kontuan izanik
- Ikastola bakoitzeko hezkuntza proiektu orokorre- - Ikastola bakoitzeko hezkuntza proiektu orokorre- - Ikastola bakoitzeko hezkuntza proiektu orokorre-
an txertatuko dugu etapa honetako jarduna, azpi an txertatuko dugu etapa honetako jarduna, azpi an txertatuko dugu etapa honetako jarduna, azpi
arlo esanguratsuenetan lotura sendoak ezarriz arlo esanguratsuenetan lotura sendoak ezarriz arlo esanguratsuenetan lotura sendoak ezarriz
(aniztasunaren trataera, hizkuntza proiektua eta (aniztasunaren trataera, hizkuntza proiektua eta (aniztasunaren trataera, hizkuntza proiektua eta
eleaniztasuna, IKT…). eleaniztasuna, IKT…). eleaniztasuna, IKT…).
- Ikastola eta familiak konpartituta dugun heztearen - Ikastola eta familiak konpartituta dugun heztearen - Ikastola eta familiak konpartituta dugun heztearen
ardura gauzatzerakoan komunikazio bide ego- ardura gauzatzerakoan komunikazio bide ego- ardura gauzatzerakoan komunikazio bide ego-
kiak bermatuko ditugu. kiak bermatuko ditugu kiak bermatuko ditugu.
- Taldeak osatzeko irizpideak eta prozedura zehaz- - Taldeak osatzeko irizpideak eta prozedura zehaz- - Taldeak osatzeko irizpideak eta prozedura zehaz-
tu behar dugu. tu behar dugu. tu behar dugu.
HELBURUAK
P E N T S AT Z E N E TA I K A S T E N I K A S I
Haurraren nortasun, komunikazio-errepresentazio, Ingurune natural eta sozialeko gertaera eta fenome- DBH
inguru fisiko eta sozialaren ezagutzaren eraikuntzan noak ulertzea eta hauen arteko erlazioak ikustea, eta 1.1. Informazioaren interpretazioa: ulermenean
laguntzea. ahal den neurrian ingurugiroaren defentsa, zainketa oinarritutako pentsamendua.
eta hobekuntzan parte hartzea. 1.2. Informazioa sortzea: pentsamendu sortzailea
1.3. Informazioaren ebaluazioa: pentsamendu kriti-
Kultur ondarea ezagutzea eta gozatzea, bere zain- koa
keta eta hobekuntzan parte hartzea eta hizkuntza 1.4. Erabakiak hartzea
eta kultur aniztasuna errespetatzea, herri eta gizaba- 1.5. Arazoak konpontzea
nakoen eskubide gisa, eskubide honekiko interes 1.6. Baliabide kognitiboen erabilera
eta errespetuzko jarrera landuz.
BATXILERGOA
Informazioa ezagutza bihurtzeko gai izatea. Oina-
rrizko kultura zabala barneratuz ikasten ikasteko tre-
betasunak barneratzea eta bere bizitzan zehar buka-
tuko ez den ikas prozesuari aurre egin ahal izatea
14
17. XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK
(2005-2015eko IKASTOLA
HEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)
HAUR HEZKUNTZA LEHEN HEZKUNTZA BIGARREN HEZKUNTZA
K O M U N I K AT Z E N I K A S I
bizitza era sentitzeko gai izatea. Euskara egoera Euskarazko eta gaztelaniazko/frantsesezko ahozko DBH
guztietan komunikatzeko erabiltzea. (EUSKALDUN- nahiz idatzizko mezuak ulertu eta ematea, asmo eta 2.1.- Ahozko hizkuntza
TASUNA) komunikazio testuinguru desberdinetan; halaber, 2.2.- Hizkuntza idatzia
hizkuntza atzerritar batean, testuinguru jakin bateko 2.3.- Beste hizkuntza batzuk (hizkuntza matemati-
Hezkuntza komunitateko partaide izatea garatuz, ahozko eta idatzizko mezu errazak ulertu eta ema- koa, adierazpen artistikoa)
eleaniztasunean beste komunitateetara irekitzeko tea. 2.4.- Gizarte komunikabideen baliabideak
gai izatea (HEZKUNTZA KOMUNITATEA ) 2.5.- Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT)
Ahozko, gorputz, ikusmen, plastika, musika eta 2.6.- Kontzientzia sozio-komunikatiboa
Komunikatzeko eta irudikatzeko behar dituen tresna matematika espresio-bideen bitartez komunikatzea,
desberdinak erabiltzeko gai izatea (lehenengo sentsibilitate estetikoa, sormena eta arte lan eta BATXILERGOA
aprendizaia eta hurbilpena): ahozkoak, matematiko- adierazpenez gozatzeko gaitasuna landuz. Lantzen ditugun hizkuntzetan ahoz zein idatziz edo-
ak, idatzizkoak, plastikazkoak, gorputz espresiozko- zein mezu edo informazio ulertzeko eta zuzen adie-
ak, musikazkoak, IKTak… (AUTONOMIA ) Informazioa eta komunikazio teknologietara lehe- razteko gai izatea, euskara ardatz duen eleanizta-
nengo hurbilpenak ematea sun markoan, eta kultur ezaugarriak, propioak eta
unibertsalak, kontuan izanik. Informazio-komunika-
zio teknologia berriez baliatzeko kode berriak (hiz-
kuntzazkoak eta ez-hizkuntzazkoak) menperatzea
ELKARREKIN BIZITZEN IKASI
Bestearen (aniztasunaren) onarpena, entzutea, Talde-jardueren plangintza eta ekintzetan kolaborat- DBH
enpatia, baikor eta horizontaltasun jarrerak adieraz- zea, demokratikoki ezartzen diren arauak onartzea, 3.1.- Pertsonarteko harremana
teko gai izatea. (ERRESPETUA ) norberaren interes eta helburuak besteenei egoki- 3.2.- Gatazkak konpondu
tzea, ikuspuntu desberdinak errespetatuz, eta 3.3.- Parte hartze demokratikoa
dagozkion erantzukizunak bere gain hartzea. 3.4.- Elkarlana eta talde lana
3.5.- Aniztasuna (generoa, kultur aniztasuna…)
Pertsonekin, egoera sozial ezagunetan, harreman
orekatu eta emankorrak finkatzea, elkartasunezko BATXILERGOA
jokabide batez, genero, gizarte-maila, sinesmen, Aniztasuna balio gisa ulertuz, tolerantzia, errespetua
arraza edo bestelako ezaugarri indibidual edo sozia- eta solidaritate balioak barneratuz kooperazioan lan
lengatiko bazterkeria oro errefusatuz eta bizi izateko gaitasuna garatzea. Lankidetza.
Munduaren globaltasuna, interdependentzia, dife-
Giza bizitza eta elkarbizitza gidatzen duten oinarriz- rentzia ekonomikoak eta zapalkuntza kultural eta lin-
ko balioez konturatzea eta berauek oinarritzat hartuz guistikoen funtsak ulertzea eta diferentzia horiek
jokatzea. konpentsatzeko beharraz kontzientzia hartzea.
Garapen iraunkorra.
N O R B E R A I Z AT E N I K A S I
Nork bere irudian ziurtasuna (fisiko, psikologiko, Norberaren gorputza ezagutzea eta zaintzea, osa- DBH
afektiboa....) izanik, ingurutik datozkion egoeretan sun eta ongizaterako ohiturak hartuz eta zenbait 4.1.- Gorpuztasuna
gozatzea eta/edo markatzen dituen erronken aurre- jokabidek osasunean eta bizi-kalitatean duten eragi- 4.2- Norberaren kontrola eta oreka emozionala
an, soluzio bideak bilatzeko, laguntza eskatzeko gai na baloratzea. 4.3.- Nork bere buruaren estimua
izatea. (AUTONOMIA) 4.4.- Autonomia
Ohiko jardueretan nahiz talde harremanetan autono- 4.5.- Sentsibilitate estetikoa
Egoera desberdinez jabetuz gainditze jarrerarekin miaz jokatzea, iniziatibak hartzeko eta harreman 4.6.- Integrazio pertsonala
aurrera egiteko gai izatea. (ARDURATSUA) afektiboak finkatzeko aukerak emanez.
BATXILERGOA
Kirola eta gorputz hezkuntza erabiltzea garapen Nortasunaren garapena autonomiaz, iritzi kritikoaz
pertsonala eta soziala laguntzeko. eta erantzukizunaz jokatu ahal izatea; norbere eza-
gutza eta autoeraikuntzatik abiatuko baita bere iza-
teko modua eta gizartean jokatzeko era.
15
18. XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK
(2005-2015eko IKASTOLA
HEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)
HAUR HEZKUNTZA LEHEN HEZKUNTZA BIGARREN HEZKUNTZA
E G I T E N E TA E K I T E N I K A S I
Nor bere abiapuntutik posibilitate berri eta ugariak Galderak eta problemak eguneroko esperientzian DBH
topatzeko eta jorratzeko gai izatea. Bere ingurua oinarrituz antzeman eta planteatzea, norberak duen 5.1.- Analisia: informazioa hartzea eta gordetzea
besteekin batera berritzeko eta eraldatzeko gai iza- ezagupena eta baliabide materialak nahiz besteen 5.2.- Sormena: ideia berriak eta konponbideak lan-
tea. (SORTZAILEA) laguntza erabiliz, arazoak modu sortzaile eta auto- tzea
nomoan konponduz. 5.3.- Berrikuntza: ideiak gauzatzea
Norberaren auto-ebaluazioa eta autokritikatik abia- 5.4.- Ebaluazioa
tuz, guztien onarpena adieraziz eraikitzaile, eralda- Problema errazen konponbiderako informazioa 5.5.- Ekite prozesuaren aplikazioa
tzaile eta baikorra izateko gai izatea (JARRERA KRI- jasotzeko prozedura egokiak erabili eta kodigoen
TIKOA) bidez adieraztea, soluziobiderako beharrezkoak BATXILERGOA
diren baldintza material eta denborazkoak kontutan Eguneroko bizitzan ikasleari gerta dakiokeen edo
hartuz. aurki dezakeen egoera aniztasunari jarrera baiko-
rraz, sortzaileaz eta iniziatibaz aurre agin ahal izatea
Ekintzailetasuna: espiritu ekintzailea garatu norbe-
rarenganako konfiantza, zentzu kritikoa, sormena
eta iniziatiba bultzatuz.
Ikasketetan esfortzua eta jarrera arduratsua gara-
tzea eta jakin-mina eta ikas prozesuarekiko interesa
bultzatzea.
HEZKIDETZA
Eskola mistoa, hezkidetza eskola bilakatu behar dugu, non pertsona egiten gaituzten ezaugarri biologikoak kontuan izan gabe, ditugun gaitasunak,
balioak, jarrerak eta jokabideak aztertzen lagunduko digun, bai nesken nahiz mutilen osotasuna aintzat hartzen ere, pertsonaren bost eremuak
(adimena, gorputza, nortasuna, emozioak eta gizarte-arloa) erreferentziatzat hartuta.
Neska-mutilen arteko eskubideen berdintasuna bultzatuko dugu, elkarrekiko arduran oinarriturik, sexuen arteko desberdintasunak oztopoa ez
daitezen izan. Gaur egungo desoreka gainditzeko ekintza bereziak egingo ditugu, eskubideekin batera bete beharrean berdintasuna bultzatuz.
Beraz, sexu eta generoaren arteko lotura apurtzen saiatuko gara, pertsonaren identitatearen garapena oztopa dezakeelako. Pertsonaren alderdi
fisikoak, intelektual-kognitboak eta afektibo-emozionalak… harmoniazko loturan egon behar dute.
A N TO L A K E TA
- Ikasle taldeak eta irakasle-ikasleen ordutegiak - Ikasle taldeak eta irakasle-ikasleen ordutegiak DBH
osatzeko irizpideak zehaztu, Hezkuntza Proiek- osatzeko irizpideak zehaztu, Hezkuntza Proiek- - Ikasle taldeak eta irakasle-ikasleen ordutegiak
tuaren, eskola inklusiboaren printzipioen eta koor- tuaren, eskola inklusiboaren printzipioen eta koor- osatzeko irizpideak zehaztu, Hezkuntza Proiek-
dinazio premien arabera. dinazio premien arabera. tuaren, eskola inklusiboaren printzipioen eta koor-
- Haurraren lehen aldiko eskolatzeko egokitze - Eraikinaren ezaugarriak eta espazioaren antola- dinazio premien arabera.
garaiak eskatzen duen irakasle eta ordutegiaren keta eragile garrantzitsuak dira hezkuntza proiek- - Eraikinaren ezaugarriak eta espazioaren antola-
moldatzea. tua era egokian garatzeko… keta eragile garrantzitsuak dira hezkuntza proiek-
- Ingurune berean etapa osoa eskaintzeak proiek- - Ingurune berean etapa osoa eskaintzeak proiek- tua era egokian garatzeko…Talde eta ordu bana-
tuaren lotura, koordinazioa, koherentzia eta kalita- tuaren lotura, koordinazioa, koherentzia eta kalita- keta malguak, hezkuntza proiektuen arabera.
tea dakar. tea dakar. - Hezkuntza formala eta ez formala Hezkuntza
- Eraikinaren ezaugarriak eta espazioaren antola- - Hezkuntza formala eta ez formala Hezkuntza Proiektuan txertatu
keta eragile garrantzitsuak dira hezkuntza proiek- Proiektuan txertatu
tua era egokian garatzeko… BATXILERGOA
- Hezkuntza formala eta ez formala Hezkuntza - Batxilergoa ikasgai komunetan, modalitatekoetan
Proiektuan txertatu eta aukerakoetan egongo da antolatuta.
- Ordutegi zabala eskaintzeak, bere baitan ezauga- - Ibilbideak diseinatzerakoan kontuan hartuko dira
rri hauek kontuan hartu behar ditu: etapa honen bukaeran ikasleek aukeran izango
- Haurra 8 ordu baino gehiago ikastolan ez egotea. dituzten ikasketa bideak, bai Unibertsitatea, baita
- Ordutegiak tutoreen arteko koordinazioa eta infor- Lanbide Heziketa ere, ikasleen beharrei erantzu-
mazioa trukaketa ahalbideratzea. nez ikasgaien eskaintza zehazterakoan.
- Koherentzia eta kalitatea eskaintzeko baldintzak
jartzea
16
19. XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK
(2005-2015eko IKASTOLA
HEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)
HAUR HEZKUNTZA LEHEN HEZKUNTZA BIGARREN HEZKUNTZA
OINARRI METODOLOGIKOAK
Ezer baino lehen hurrengoa egin beharko genuke:
Ikastolako etapa guztiak horizontalki eta bertikalki batuko dituen oinarri metodologikoak zehaztu eta zehaztapen horren arabera:
• Ikasgela barruko lan estiloa finkatu
• Esku artean erabiliko ditugun material didaktikoak hautatzeko irizpideak adostu eta zein izango diren erabaki
- Esperimentazioaren garrantzia: esperientzi esan- Etapen arteko loturak zainduaz lan koherente, bate- Gelako jardueran 3 ardatz hartuko dira:
guratsuak bultzatu, eskaini, besteekiko elkarrera- ratu eta egokia egiten saiatuko gara, HHko eremuen • Konpetentzia bakoitza lantzeak eskatzen
gina sustatuz, ezinbestekoa baita pertsonaren trataerari jarraipena emanez. duen testuingurua
eraikuntzarako... Globalizazioaren irizpidearen aldeko apustu metodo- • “Nola ikasten da” gaiaren inguruan gaur
- Ekintza eta jolasaren lehentasuna. logikoa egingo da. egun dauden teoria eta jakinduria
- Haurraren interesa bermatuko duen jarduera. Gelako jardueran 3 ardatz hartuko dira: • Ikasle eta irakasleen papera gela barruan.
- Haur bakoitzaren ezagutzaren eraikuntza erres- • Konpetentzia bakoitza lantzeak eskatzen Hori horrela aprendizaiaren autokudeaketa eta lanki-
petatuko duena. duen testuingurua detzan ikastea bultzatzen dituzten estrategiak lehe-
- Haurraren eskubideetatik abiatuz, etapa osoan • “Nola ikasten da” gaiaren inguruan gaur netsiko dira irizpide hauek kontuan hartuta:
ziurtasun, konfiantza eta afektuzko giroa eskaini- egun dauden teoria eta jakinduria
ko da. • Ikasle eta irakasleen papera gela barruan.
- Haurraren lehen aldiko eskolatzeak suposatzen Hori horrela aprendizaiaren autokudeaketa eta lan-
duen egokitze garaia bereziki zainduko da (esko- kidetzan ikastea bultzatzen dituzten estrategiak
latze hau ikasturtearen epe desberdinetan ema- lehenetsiko dira irizpide hauek kontuan hartuta:
ten denez, irakasle berrien inkorporazioa eta
ordutegiak beharretara egokitzea ekarriko du). OINARRI PSIKOPEDAGOGIKOAK OINARRI PSIKOPEDAGOGIKOAK
- Hezkuntza Proiektuaren jarraipenerako eta kohe- Ikasleak berak eraikiko du ezagutza, batetik protago- Ikasleak berak eraikiko du ezagutza, batetik protago-
rentziarako zikloen arteko koordinazio loturak nista eta egile aktiboa izanik eta besteekiko elkarre- nista eta egile aktiboa izanik eta besteekiko elkarre-
bideratuko dira. raginaren bitartez bestetik. Aprendizaia esangura- raginaren bitartez bestetik. Aprendizaia esangura-
- Helburuak, edukiak, jarduerak haurraren interese- tsuak eta ez memoristikoak soilik burutzea izango da tsuak eta ez memoristikoak soilik burutzea izango da
tatik abiatuz era esanguratsuan landuko dira. xedea (aurrezagutzak aktibatu, gatazka kognitiboa, xedea (aurrezagutzak aktibatu, gatazka kognitiboa,
Hauen antolaketa ekintza globalizatuen bidez eskema berriak egituratu). Ikaslearen etengabeko eskema berriak egituratu). Ikaslearen etengabeko
izango da etapa osoan. motibazioa bultzatuko da. motibazioa bultzatuko da.
AUTONOMIA ETA EKIMENERAKO SUSTAPENA AUTONOMIA ETA EKIMENERAKO SUSTAPENA.
- Aprendizaia autonomoa eta ekimena bultzatuz. - Aprendizaia autonomoa eta ekimena bultzatu.
- Espazio malguak ikasleen arteko interakzioa eta - Espazio malguak ikasleen arteko interakzioa bul-
autonomia bultzatzeko eta ikasketa kooperatiboa tzatzeko, autonomia bultzatzeko eta ikasketa koo-
bideratzeko: ohiko ikasgela, ikasgela tematikoak, peratiboa bideratzeko: ikasgela, eta ikastolako
ikastetxe osoa ikasgela, ikastolatik kanpoko espa- gainerako espazioak, liburutegia, laborategia, tai-
zioa. Denbora malguak: arloen arteko ordu-elkar- lerrak, ikus entzumenezko gela, IKT gela, ikasto-
ketak, saioen denboralizazioa. lako natur eta gizarte ingurunea. Denbora mal-
- Konpartitzeko eredu zehatzetan oinarrituz: elkar- guak: arloen arteko ordu-elkarketak, saioen
tasunezko jolasak.. denboralizazioa
- Ikasleak bereak dituen prozesuak kudeatzen eta - Ikasleak bereak dituen prozesuak kudeatzen eta
erregulatzen jakitea, ikas eta heltze prozesuaren erregulatzen jakitea, ikas eta heltze prozesuaren
jabe izatea jabe izatea
- Autoerregulazioa: ikaslea ikas prozesuaren kon- - Autoerregulazioa: ikaslea ikas prozesuaren kon-
tzientzia eta ezagutza bereganatzea, eta ikasle- tzientzia eta ezagutza bereganatzea, eta ikasle-
irakasleen arteko konfiantza eta elkarri laguntzeko irakasleen arteko konfiantza eta elkarri laguntzeko
jarreretan oinarritua jarreretan oinarritua
- Irakaslearen papera aldatu: ezagutzen transmisio - Irakaslearen papera aldatu: ezagutzen transmisio
eta ebaluazio hutsa egitetik bideratzaile eta ikas- eta ebaluazio hutsa egitetik bideratzaile eta ikas-
learen ikas prozesuaren laguntzaile izatera. Ikas- learen ikas prozesuaren laguntzaile izatera. Ikas-
prozesuaren kontrola ikasleei pasatu prozesuaren kontrola ikasleei pasatu
METAKOGNIZIORAKO ESTRATEGIAK METAKOGNIZIORAKO ESTRATEGIAK
- Nork bere ikas prozesua planifikatzeko, erregula- - Nork bere ikas prozesua planifikatzeko, erregula-
tzeko eta ebaluatzeko, ezinbestekoa da ezagutza tzeko eta ebaluatzeko, ezinbestekoa da ezagutza
lortzeko eta pentsatzeko ikasleak erabil ditzakeen lortzeko eta pentsatzeko ikasleak erabil ditzakeen
eta erabiliko dituen metodo eta estrategiei buruz eta erabiliko dituen metodo eta estrategiei buruz
17
20. XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK
(2005-2015eko IKASTOLA
HEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)
HAUR HEZKUNTZA LEHEN HEZKUNTZA BIGARREN HEZKUNTZA
hausnarketak bultzatzea, hots, trebezia kognitibo- hausnarketak bultzatzea, hots, trebezia kognitibo-
ak lantzea. ak lantzea.
- Unitate didaktikoetan ikasleekin batera helburuak, - Unitate didaktikoetan ikasleekin batera helburuak,
jarduerak, estrategiak eta ebaluazio irizpideak jarduerak, estrategiak eta ebaluazio irizpideak
esplizitatu eta landuko dira esplizitatu eta landuko dira
SEKUENTZIA DIDAKTIKOAREN FASEAK: SEKUENTZIA DIDAKTIKOAREN FASEAK:
HASIERAKOA, GARAPENA ETA SINTESIA. HASIERAKOA, GARAPENA ETA SINTESIA.
- Hasierako fasea: ikasleak helburuak aurreikusi, - Hasierako fasea: ikasleak helburuak aurreikusi,
aurrezagutzak aktibatu, lanaren planifikazioa egin aurrezagutzak aktibatu, lanaren planifikazioa egin
eta motibatu eta motibatu
- Garapen fasea: Lanketa. Autoerregulaziorako eta - Garapen fasea: Lanketa. Autoerregulaziorako eta
koerregulazioarako jarduerak koerregulazioarako jarduerak
- Sintesi fasea: Ikas prozesuari buruz hausnarketa - Sintesi fasea: Ikas prozesuari buruz hausnarketa
egin, eta landutakoa sintetizatu eta helburuen lor- egin, eta landutakoa sintetizatu eta helburuen lor-
pena aztertu pena aztertu
INFORMAZIOAREN TRATAERA ETA INFORMAZIOAREN TRATAERA ETA
KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK
- Ikasleak berak aurkitu eta eraiki beharko du apren- - Ikasleak berak aurkitu eta eraiki beharko du apren-
dizaia, transmisioan oinarritutakoa saihestuz. dizaia, transmisioan oinarritutakoa saihestuz.
- Euskarri anitzeko baliabideak: entziklopediak, - Tresna teknologikoa informazioa ezagutzan
prentsa, bideo, irrati, telebista, eta bestelako itu- bihurtzeko erabili
rriak (gurasoak, familia, auzokoak….) - Foro eta txaten bitartez ikas komunitateak sortu
- Tresna teknologikoa informazioa ezagutza bihur- aprendizaiak lankidetzan eraiki eta konpartitzeko
tzeko erabili
- Foro eta txaten bitartez ikas komunitateak sortu
aprendizaiak lankidetzan eraiki eta konpartitzeko
BILAKATU. LAN KOOPERATIBOA IKASGELA IKASKOMUNITATE BILAKATU.
- Denon artean eraikitako aprendizaiak bultzatu LAN KOOPERATIBOA
(mahai-inguruak, informazioa trukatu...) - Denon artean eraikitako aprendizaiak bultzatu
- Elkarbizitzako balioak garatzeko lan kooperatiboa (mahai- inguruak, informazioa trukatu...)
erabili: - Elkarbizitzako balioak garatzeko lan kooperatiboa
• Taldearen helburu komuna: aprendizaia bat erabili:
burutzea, gai bat osatzea, aurkezpen bat egi- • Taldearen helburu komuna: aprendizai bat
tea burutzea, gai bat osatzea, aurkezpen bat egi-
• Norbanakoaren erantzukizuna: taldeko tea
erantzukizuna bermatzeko norbanakoek • Norbanakoaren erantzukizuna: taldeko eran-
erantzule izan behar dute. Irakasleak eta tzukizuna bermatzeko norbanakoek erantzule
beste ikasleek bakoitzaren ekarpena balioe- izan behar dute. Irakasleak eta beste ikasleek
tsiko dute. bakoitzaren ekarpena balioetsiko dute.
• Ikasleek ikaskideen ikas prozesua lagundu • Ikasleek ikaskideen ikas prozesua lagundu
behar dute. behar dute.
• Taldearen ebaluazioa • Taldearen ebaluazioa
GURASOEKIKO HARREMANAK BULTZATZEA GURASOEKIKO HARREMANAK BULTZATZEA
- Guraso eta irakasleen ekintza hezitzaileak osaga- Guraso eta irakasleen ekintza hezitzaileak osaga-
rriak dira eta izan behar dute (informazioa eta rriak dira eta izan behar dute (informazioa eta elkar-
elkarlanaren bitartez) lanaren bitartez)
18
21. XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK
(2005-2015eko IKASTOLA
HEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)
LANBIDE HEZIKETA
(Lehen urratsen ondoriozko gogoeta)
Lanbide Heziketak honako ezaugarriak lortu behar lituzke:
• Hezkuntza etapa prestigiotsua izatea.
• Enpresariak, langileak, ikastetxeak eta ikasleak gogobetetzea.
• Euskal Herriaren garapen sozio ekonomikoan, zutabe bat izatea.
• Ikasle-emaria igotzea.
A. LANBIDE HEZIKETAREN GARAPENA
Lanbide Heziketak gizarteari, testuinguru ekonomikoari, eta lan-merkatuari, une oro, egokituta egon behar du, eta
gertatzen diren aldaketa dinamikoei azkar erantzuteko gaitasuna izan behar du.
Ezaugarri nagusiak:
Ikastetxeen eta enpresen arteko loturak, eta elkarlanerako proiektuak garatu eta sendotu behar dira. Ildo horreta-
tik hobetu beharra dago:
• Ikasleen praktiketarako sistema bultzatu behar da.
• Enpresak saritu, enpresa gehiagok parte hartzeko, baita kualitatiboki ere, beste modu batean.
• Ikastetxeei: beharrezko baliabideak (giza baliabideak batez ere, ordu-kopurua igotzen lan horretan aritzen
direnentzat).
• Praktiketarako programak ondo garatzeko, harreman akademikoak ere sendotu behar dira ikastetxeen eta
enpresen artean.
• Prestakuntza arautuan, Curriculumak malguago izan behar du, eta ikastetxeek inguruko enpresekin adosteko
eta egokitzeko gaitasuna izan behar dute.
• Lanbide heziketaren hiru azpi-sistemen arteko loturak sakonki garatu behar dira.
• Prestakuntza ez-arautuan, ikastetxeen eta enpresen artean neurrira diseinatutako ikastaroak abian jartzeko
gaitasuna izan behar dute. Horrek esan nahi du, katalogo modularrean dauden ikastaroetatik aparte, beste
batzuk sortzeko bidea egongo dela. Sistema osoak malguagoa izan beharko luke, bai ikasle kopuruari dago-
kionez, bai ikastaro horien programei dagokienez.
• Lanbide Heziketak, nazioartean, eta Europan batez ere, bere esparruan gertatzen den bilakaera sozio-ekono-
mikoari begira egon behar du, batez ere, honako puntu hauetan:
- Europako herrialdeekin eta Latinoamerikako herrialdeekin batera, euren hezkuntza sistemekin eta bertako
enpresekin, elkarlanerako proiektuak gauzatzeko aukerak zabalduz (didaktiko-akademikoak; ikerketak;
enpresen sorrera; enpresetan hobekuntzak).
- Ikasle eta irakasle trukaketak bultzatuz.
- Kanpoko enpresetan praktikak egiteko ahalbideak areagotuz.
• Enpleguaren alorrean, Lanbide Heziketak bi erantzun eman behar ditu:
- Lan-merkatuari erantzun egokia eta azkarra eman behar dio, eta horretarako, alde batetik, prestatuta egon
behar da eta, bestetik, beste erakunde batzuekin batera elkarlanean aritu behar da.
- Lanbide Heziketa enplegu-sortzailea da (auto-enplegua eta enpresa txikiak batez ere), eta horretarako
prestatuta egon behar du, eta beste erakunde batzuekin batera elkarlanean.
19
22. XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK
(2005-2015eko IKASTOLA
HEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)
• Lanbide heziketaren hiru azpi-sistemetan eskaintzen den prestakuntza modalitate presentzialaren gainetik,
beste formula batzuk ere egitaratu behar dira:
- On-line prestakuntza
- Erdi-presentziala
- Lanean ari diren langileentzako formulak egituratu behar dira, lana eta ikasketak bateragarriak izan daite-
zen.
• Orokorrean:
- Lanbide Heziketako ikastetxeen kudeaketarako autonomia bultzatu behar da.
- Lanbide Heziketako ikastetxetako hornidurak eta instalazioak hobetzeko, mantentzeko eta gaurkotzeko
aurrekontu partidak.
- Lanbide Heziketaren prestakuntza-prozesuan, teknologia berriek, eta trebakuntza praktikoak izan beharko
lukete ardatzak.
- Lanbide Heziketa arautuan, heziketa zikloen planifikazioak malguagoa izan beharko luke, une oro, datozen
beharrei erantzuteko.
- Lanbide Heziketa arautuak unibertsitatearekin dituen loturak sakonki garatu behar dira.
Irakasleria:
Lanbide Heziketa ondo garatzeko, aurreko puntuan aipatu diren ezaugarriekin, irakasleriari aipamen berezia egin
behar zaio, eta horiei begira, ekintza espezifiko batzuk egitaratu beharko lirateke. Hala nola:
• Etengabeko birziklatze teknikorako:
- Teoriko-praktikoa
- Enpresetan egonaldiak
- Estandarizazio arauei buruzko ezagupenak gaurkotzeko (ISO - EN – UNE)
- Lanbide Heziketan ezarri daitezkeen metodo pedagogiko berriei buruzko prestakuntza
- Hizkuntzen gaineko prestakuntza
- Ikasmaterial gaurkotuak, eta behar berriei erantzun egoki bat ematen dioten ikasmaterialak sortzeko ahal-
bidea
B. EUSKARA LANBIDE HEZIKETAREN GARAPENEAN
Arrazoi askoren ondorioz, gaur egun, Lanbide Heziketara ailegatzen den ikasleak aukeratutako prestakuntza ibilbi-
dea euskaraz egin ahal izatea ez dauka bermaturik.
Beste alde batetik, euskararen normalizaziorako bidea ez da bakarrik hezkuntza-sistema euskalduntzea, gizartea
baizik. Eta gizarte horren lan-esparrua ere bai.
Beraz, Lanbide Heziketa euskalduntzeak helburu bikoitza lituzke:
• Hezkuntza-sistemaren atal bat gehiago euskalduntzea.
• Lan-esparrua euskalduntzeko bidean, urrats garrantzitsu bat egitea.
Egoerak, halabeharrez, Lanbide Heziketa euskaldunduko bada, euskararekiko diskriminazio positiborako neurriak
hartzea eskatzen du:
• Lanbide Heziketa euskalduntzea helburu nagusia izango lukeen erakunde bat sortu beharko litzateke, gai
horrekin zerikusia duten gizarte-eragile guztiak batuz:
20
23. XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK
(2005-2015eko IKASTOLA
HEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)
- Enpresaburuak: euren elkarteak eta kooperatiben elkarteak
- Langileak: euren ordezkapenerako erakundeak
- Inplikatutako Erakunde Publikoak
- Lanbide heziketako ikastetxeak
- Gizarteko beste erakunde batzuk: profesionalak…
• Heziketa Zikloen planifikazioan, ikasleak aukeratutako eredua bermatuta egon behar da, bai eta euskaraz
jarraitu ahal izatea ere. Horrek eskatuko du, gela bat euskaraz osatzeko, beharrezko ikasle-kopurua birdefini-
tu egin behar dela.
Euskaraz material tekniko-didaktikoa sortzeko eta gaurkotzeko programak garatu beharko lirateke.
2.3. GUZTIENTZAKO KALITATEA ETA EKITATEA BERMATUKO
DITUEN HEZKUNTZA: ESKOLA INKLUSIBOA
Ikasle guztiak eta bakoitza ezberdinak direla kontuan hartuz, guztiei erantzuteko konpromisoa hartu eta erantzun
hori planifikatu eta garatzen duen prozesua da inklusioa.
2.3.1. Historia apur bat eginaz:
1970eko LGEtik urrats handiak egin dira eremu honetan espainiar estatuan. Aipatu legeak aurreikusi zuen lehen aldiz
“hezkuntza berezia” behar zuten haurren arazoez eskola arruntek zer esana eta zer egina bazutela irizterakoan.
1982ko LISMI legearen onarpenak ekarri zuen beste urrats sendo bat: Hezkuntza Premia Bereziak ulertzeko kon-
tzeptuan eta premia horiei aurre egiteko eratan berrikuntza eta aurrerakuntza nabariak ekarri zituen, eskola arrun-
tean “integrazio-sistema” indartuz, ikasle horien normalizazio-printzipioa oinarritzat hartuz. Printzipio horren arabe-
ra, premia bereziak zituzten “haur eta gazte ezberdin” horiek ere bizimodu normalizatuaren eskubidea zuten eta
eskola-integrazioa zen horretarako bide eta tresnarik egokiena. Gainera, eskola eremuan ekiteaz gain, gizarte eta
lan eremuetan jarduteko aurreikuspenak zituen aipatu legeak.
Ondorengo urteetan, hezkuntzaren alorrean eskuduntzak zituzten autonomia erkidegoek ere eskola-integrazio sis-
temak ezarri zituzten euren lurraldeetan eta aurrerapauso bikainak eman direla onartu behar da. Izan ere, eginahal
horien ondorioz, edonolako ezintasuna edo zailtasuna zuen ikasle orok eskola arruntean eskolatua izateko zuen
eskubidea bermatu izan da; aldi berean, ikasleria berri honen presentziak berrikuntza ugari ekarri ditu, besteak
beste, eskolaren antolaketan, metodologian, curriculumean, irakasleriaren ahaleginean, bitartekoen kudeaketan eta
abarretan.
Urrats positibo horiek jarraipena eta sendotasuna izan zuten 1990eko LOGSEren ondoren, bereziki integrazio pro-
zesu horiek 16 urteetara zabaltzen direlako. Hala ere, arrazoi askorengatik, aurreikusi ziren helmugetara iristeko
bide luzea dago oraindik egiteko. Arrazoi edo zergati horien artean bat azpimarratuko dugu hemen: asmo eta inten-
tzio bikain horiek ahalbidetzeko eta bermatzeko, parean ezarri izan diren bitartekoak (giza baliabideak bereziki)
eskasak izan dira oro har, eta bereziki itunpeko eskola sareetan.
21
24. XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK
(2005-2015eko IKASTOLA
HEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)
Gaur egun eskola-integraziotik haratago joan nahi dugu eta denontzako eskola edo eskola inklusiboaz mintzo
gara. Kontuan har dezagun ekonomikoki garatutako herrialdeetan gero eta larriagoa dela gutxieneko konpeten-
tziarik lortu gabe eskola uzten duten ikasleen arazoa, hezkuntza bereziko egitura baztertzaileetan ikasten duten
ikasleen egoera ere ez dugu ahaztu behar eta, gainera , irakaskuntzak ezer eskaintzen ez dielako eskola uzten
duten ikasleen arazoa ere hor dago…Herrialde txiroenetan, berriz, 113 milioi haur daude gela bat inoiz zapaldu ez
dutenak (Bellamy, 1999).
2.3.2. Integrazio sistematik guztiontzako eskola inklusibora
Baina, non eta zertan datza integrazioa eta inklusioa kontzeptuen arteko aldea? Ez da beti erraza bata eta bes-
tearen mugak zehatz-mehatz finkatzea. Hala ere, argibide batzuk bilatzen saia gaitezen:
Ikus ditzagun integrazio-sistemak dituen hainbat muga:
• Ikasleak integratu behar duela dirudi, hau da, ikaslearen, bere familiaren eta ingurunearen ardura eta esfor-
tzua da oinarria.
• Beraz, ikastetxeak “ikasle integratuen” detekzioa egin behar du (nabariak izaten dira irizpideak finkatzeko aur-
kitzen diren zailtasunak). Detekzio hori egin ostean, txertatze bideak erraztuko ditu.
• Praktikan, lehendik arazoak dituzten ikasleez arduratzen gara (kasu askotan jadanik porrot egin ostean abia-
tzen da arreta berezia).
• Laguntza norbanako bakoitzari berea eskaintzeko joera dugu eta sarritan testuinguru naturaletik kanpo. Ondo-
rioz, ikaskuntzaren alderdi sozialak baztertzeko edo murrizteko joera sortzen da.
• Gela arrunteko irakasleak ardura beregain ez hartzeko joera nagusitu da, besteak beste, prestakuntza alorre-
an laguntza gehiegi ere ez duelako jaso.
2.3.3. Eskola inklusiboaren kontzeptua eta oinarriak
Hala ere, muga guztien gainetik, eskola-integrazioan hogei urtetik gora daramatzagun honetan, ikasleen dibertsitatea eta
aniztasuna era zabalagoan eta naturalagoan kontsideratzen eta onartzen ikasi dugun heinean joan da nagusitzen inklu-
sioaren kontzeptua: erronka ez da hezkuntza premia bereziak dituzten ikasle batzuk eskola arruntean txertatzea
soilik, baizik eta ikasle oro berezi eta ezberdin bezala kontsideratzea eta baloratzea eta bakoitzari behar duen
kalitateko hezkuntza eskaintzea, guztiei elkarrekin eta elkarrengandik ikasteko aukera emanaz. Ezberdintasun
eta originaltasun horiek norberaren eta taldearen aberastasun iturri eta hezkuntza kalitatea hobetzeko bide izan-
go dira gainera. Diferentziak ez dira aurkitzen ikasteko erraztasun edo zailtasunaren alorrean bakarrik.
Gaitasunez gain, interesak, motibazioak, giza balioak (eta ondoriozko jarrerak eta portaerak), kultur ezaugarriak,
egoera sozio-ekonomikoa eta soziolinguistikoa, erlijio sinesmenak, profil eta prozesu kognitiboak… dena da
ezberdina eta originala ikasle bakoitzarengan. Guztiek eragiten dute ikaslearen eskola-ibilbidean eta guztiak
hartu behar ditu kontuan gure eskola sistemak, gizabanakoen eta taldeen eraldaketa prozesuak berezitasun
horien errespetuan gara daitezen eta ikaslea bere ingurune sozio kulturalean era egokian txerta dadin.
Inklusioaren kontzeptu hau ez dugu modu teorikoan bakarrik landu behar, proposamen praktikoen formulazioe-
tan eta horien zehazte eta gauzatze prozesuetan baizik.
Beraz, inklusioan oinarrituriko eskolan, aniztasunak bete-beteko zentzua hartzen du; ezberdintasunak ez ditugu
ikusi nahi arazo iturri gisa, baizik eta bakoitza, bata bestea, taldea, eskola eta gizartea aberasteko bide bezala.
Azken urteotan gero eta intentsitate handiagorekin gertatzen ari diren ikasle etorkinen eskolatze prozesuek eta
ondorioz sortzen diren kulturartekotasun egoerek argi erakusten digute zenbateraino den egia elkar aberaste hori
eta eguneroko lanean “denontzako eskola” antolatzen eta garatzen asmatu beharra nabari dugu.
Eta zailtasunak eta ezintasunak dituzten ikasleen integrazioa ere, esan dugun bezala, ezin dugu aniztasunaren
ikuspegi zabal eta orokor honetatik at kontsideratu, bertan hartzen baitu bere toki naturala; horretarako, ez dugu
22
25. XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK
(2005-2015eko IKASTOLA
HEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)
diferentzietan jarriko arreta nagusia, baizik eta ikasle horientzat proposatu, antolatu eta gauzatuko dugun hezkun-
tza erantzunaren egokitasunean, euren eskola ibilbidea behar bezala egin dezaten. Gauza bera esango genuke
dohain bereziak dituzten ikasleei buruz ere (ikasle horiek eskolan historikoki bizi izan duten baztertze arazoari buruz
ere balegoke zer esana…)
2.3.4. Ondorio praktikoak
Aipatu dugunaren arabera, denontzako eskola edo eskola inklusiboa praktikan ezartzeak hainbat ondorio dakartza.
Besteak beste:
• Ikasleen hezkuntza premiak era baikorrago batean kontzeptualizatzea, guztion eta bakoitzaren originaltasu-
naren adierazgarri bezala.
• Diferentziei eta berezitasunei erantzun beharra, arazo bezala ez kontsideratzea, prozesu aberasgarri eta
erronka bezala baizik.
• Gelako aniztasunari eta bakoitzaren premiari erantzun behar badiogu, orain arte erabili izan ditugun baliabi-
deez gain (errefortzua, curriculum-egokitzapenak, dibertsifikazio curricularra, hautazko gaien bidez ibilbideak
egokitzea eta abar), metodologietan, irakaskuntza estrategietan, curriculumaren antolaketa eta kudeaketan,
baliabide didaktikoetan (ikasmaterialen erabilera kasu), taldekatze prozesuetan eta abar joera diferentziatuak,
irekiagoak, malguagoak eta parte hartzaileagoak ezinbestekoak izango dira. Alor horietan hartu beharreko
erabakietan ikasleei ere beraien tokia ematea komenigarria izango da, gero eta argiago ikusten baita anizta-
sunaren eragileen ezagutza eta kontrol guztia ezin dituela irakasleriak soilik izan. Inoiz baino garbiago ikus-
ten dugu, beraz, lan kooperatiboaren ondorioz elkarrekin ezagutza sortzearen premia, guztien hezkuntza pre-
miei behar bezala erantzuteko.
• Eguneroko hezkuntza ekimenak elkarreragin handiagoa eskatuko du, bai irakasle-ikasle harremanei dagokio-
nez, berdin ikasleen artean eta baita irakasleen artean ere. Halaber, batzuen eta besteen parte hartzea area-
gotzea eskatuko du eta familiekiko harremana eta elkarlana sendotzea, bizitza pedagogikoan eta erabaki pro-
zesuetan tokia eskainiz.
• Hari beretik jarraituz, “arazoak” espezialisten eskuetan utzi ordez, hezkuntza komunitateko kide guztiek izan-
go dute aniztasunari erantzuteko ardura, eta horretarako elkarlana funtsezkoa izango da (begi bistakoa da
prestakuntza alorrean eta berrikuntza ekimenetan egin beharreko lana).
• Ikaskuntzaren jatorri soziala indartu eta gelak hezkuntza komunitatea bilakatu behar du ahal den heinean,
ikasle guztiak parte hartzaile sentitu araziz, elkartasuna eta lan kooperatiboa sustatuz.
• Bitartekoen optimizazioa bilatuko da, bai baliabide materialei dagokienez eta baita giza baliabideen alorrean
ere, bereziki ikasle, guraso eta irakasle bakoitzaren ezagutzak eta eskarmentuak baliatuz. Denboraren anto-
laketa eta kudeaketan ere modu eta formula berriak aurkitu behar dira.
• Aholkularitza eta laguntzarako zerbitzu iraunkorrak ere eskola bere osotasunean hartuko dute kontuan (ez
dezagun ahantz eskola bera hobetzea ere inklusioaren helburuetako bat dela).
• Esku-hartze goiztiarrari garrantzi berezia emango diogu, diferentzien eta zailtasunen detekzioa, prebentzioa
eta trataera ikaslea eskolatzen denetik hasiz.
2.3.5. Prestakuntza egokiaren garrantzia
Lehenago aipatu bezala, hezkuntza komunitatearen prestakuntzan sakondu beharko dugu hainbat alorretan. Adibidez:
• Garapenaren eta aprendizaiaren psikologian
• Praktikaren analisian
• Parte-hartzean eta komunikazioan oinarritutako ikerketa/prestakuntza prozesuetan
23
26. XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK
(2005-2015eko IKASTOLA
HEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)
• Curriculumaren kudeaketan, autoebaluazio eta elkarren ebaluazio prozesuetan…
• Kulturartekotasunean
• Metodologia eraikitzaileen teorian eta praktikan eta bereziki prozesu kognitiboen kudeaketan
• Talde kudeaketan
• Elkarreragin didaktikoan oinarritutako didaktikan
• Gelako giro egokia sortu eta mantentzeko prozesuetan (giro goxoa eta baikorra nola sortu, gatazkaren kude-
aketa, akordioak lortzearen kultura, bitartekaritza…)
• Talde lanaren praktikan
• Lan kooperatiboetan oinarritutako hezkuntza prozesuetan
•…
Prestakuntzaren helburuak, edukiak eta metodologiak erabakitzerakoan, ikastetxearen premien ikuspegia izango
da kontuan hartu beharreko erreferentzi eta ardatz nagusia.
2.3.6. Kulturarteko hezkuntza eta ikasle etorkinen eskolatzea inklusioaren markoan kokatu behar dira
Orain arte esandakoa arrakastaz bete dadin, eskola osoaren eta bereziki irakasle eta langile guztien inplikazioa
beharrekoa izango da, aurrez esan bezala elkarlanean arituz, elkarrekin planifikatuz, bata bestea lagunduz, talde
kontzientzia sendotuz…
Denon parte hartzeak eta inplikazioak jatorri eta kultura ezberdinetako ikasleen eskolatzean joko dute bere maila
gorena. Izan ere, aipatu bezala, eskola inklusiboan txertatu behar da ikasle etorkinen eskolatzearen erronka, baina
eskolatze honek hainbat kasutan larritasun egoerako berezitasunak izaten ditu. Batzuk aipatzearren:
• Migrazio fenomenoak, neurri batean bederen, “arrazakeria ekonomikoaren” ondorioz sortzen diren prozesuak
dira. Ondorioz, ikasle etorkinen eskolatzeak ez dira baldintza egokietan ematen kasu askotan.
• Kulturartekotasuna, elkar aberastuz landu behar da, elkarrizketatik eta berdintasunetik eta trukaketatik abia-
tuz, batzuen eta besteen premiak beteaz. Helburua ez da ikasle edo talde bat beste talde batean integratzea,
baizik eta guztien artean eskolako taldea, komunitatea osatzea, osaketa horretan bakoitzak bere ezaugarrien,
ikuspuntuen, ohituren, hizkuntzen, balioen, diferentzien eta partekatzen dutenaren ekarpena eginaz. Baina
jakina, hori guztia esatea eta maila kontzeptual edo teorikoan adostasuna lortzeak ez dirudi oso zaila, baina
praktikara eramaterakoan gutariko bakoitzaren joera etnozentrikoarekin eta hainbat aurreiritzirekin egiten du
topo. Hori dela eta, egoera berri honek sarritan gure sinesmen, balio eta jarreren “birmoldaketa” egitera
behartzen gaitu eta hori ez da batere erraza.
• Gure artean fenomeno berria denez, kulturartekotasunaren alorrean ez dugu oinarrizko prestakuntzarik erron-
kari behar bezala aurre egiteko.
• Hezkuntza Administrazioak ere berandu erreakzionatu du eta esleitu diren bitartekoak eta laguntzak eskasak
dira oraindik. Kulturartekotasunean hezteak jatorrizko kultura eta hizkuntza balioestea esan nahi du, harrera
egokia antolatzea, ikaslearen aurre ebaluazioa eta kokapen egokiak egitea, erantzun kurrikular egokia anto-
latzea eta garatzea, familiekiko harremanak estu eta sendo lantzea eta eskolatze prozesua bera ebaluatzea.
Eta bistakoa da horrek guztiak orain arte ez bezalako bitartekoak eskatzen dituela…
• Gauza bera esan daiteke Unibertsitatean aurki dezakegun laguntzari buruz ere. Ahalegin batzuk ikusi ditugu,
zenbait ikerketa jarri dira martxan, baina eskolako eguneroko lanerako baliagarritasun praktikoa duen propo-
samen gutxi ezagutzen dugu gaurdaino…
• Euskal Herriaren egoera soziolinguistiko anitz eta bereziak hizkuntzaren jabekuntza arazoa areagotu egiten
du (bereziki euskararena noski), besteak beste ez dugulako, ez barnean ez eta kanpoan ere, antzeko eredu-
rik (beharbada badaude, baina oraingoz ez dira gure artera heldu esperientzia edo ikerketa horiek).
24
27. XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK
(2005-2015eko IKASTOLA
HEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN)
• Hori guztia gutxi balitz bezala, ikaslearen eskolatzea berantiarra denean (nonbaiten muga jartzeko, irakurke-
ta-idazketa prozesua euskaraz egin ez duena kontsideratuko dugu horrela) eskolak eskaini beharreko eran-
tzuna antolatzea lantegi zaila bilakatzen da benetan, bereziki hizkuntzaren trataerari dagokionez, besteak
beste, irakasleen prestakuntzan ere hutsune nabariak ditugulako aztertzen ari garen eremu honetan.
2.3.7. Guztion inplikazioaren beharra
Jatorri eta kultura anitzeko ikasleen eskolatzeari buruz esan ditugunak (eta askoz gehiago esan daiteke gaiaren
inguruan) kontuan hartzen baditugu, ezinbestekoa da eskolak osatzen duen hezkuntza komunitate osoaren inpli-
kazio eraginkorra.
• Eskola inklusiboaren gai orokorrera itzuliz, eskolako zuzendarien eta zuzendaritza taldeen eginkizunaren
garrantziaz ere ohar berezi bat egin nahi dugu. Euren inplikazioa erabakigarria da, beste hainbat eraldaketa
prozesuen bilakaeratan bezala, langileriak inklusioaren bidetik behar bezalako urratsak egin ditzan. Prozesu
horien finkatzeak denbora luzea hartzen du, pixkanaka eta sendotasunez egin behar dira aldaketak (kontuan
har dezagun planteamendu orokor hauek eskola kultura bere muinean ukitzen dutela eta horrelakoetan erre-
sistentziak sortzen direla), prozesuak dinamikoak eta etengabekoak dira gainera eta ibilbide guztian zuzenda-
ritzaren jarrerak asko lagundu dezake, proiektuan sinetsiz, baliabideez hornituz, elkarlanean bere burua txer-
tatuz, ahulezi uneetan adorea erakutsiz eta eskainiz, aipatu ditugun erresistentziak gainditzen saiatuz,
hezkuntza eragileen arteko zubi lana erraztuz, gatazkarik balego bitartekaritza funtzioak eginaz…
• Hezkuntza Administrazioaren inplikazioa eta laguntzarako grina ere erronkaren parekoa izatea ezinbestekoa
dela onartu behar, aukera berdintasuna, kalitatea eta ekitatearen bermatzaile den eskola inklusiboa babestuz
eta ahalbidetuz jokatu behar du (aukera berdintasuna, inklusioaren ikuspegitik, bakoitzari behar duena
eskaintzea bezala ulertzen dugu).
Bukatzeko, bistan da inklusioaren aldeko proposamenak eskola eremua gainditu eta beste hainbat esparrutan ere
bere tokia hartu behar duela: aisialdian, osasunaren alorrean, lan munduan eta oro har gizarte antolaketan ere
urrats sendoak egin behar dira eta eskolak dinamika horren bultzatzaile eta laguntzaile izan behar du.
2.4. TUTORETZA ETA ORIENTAZIOA
SARRERA
Urte anitz pasa dira Ikastolen Elkarteak, barruko eskaerari erantzunez, “Ikastola, izaera eta egitura” argitaratu
zuenetik. Bertan ikastolako beste organoen funtzioen artean Ikastolako “psikologoarenak” ere agertzen ziren.
Lan horiek gure ikastoletan betetzen hasi ginenok, eredurik gabe hasi ginenez, aipatu liburuko horiek izan ziren
gure lan markoaren zutabeak. Hala ere, eta ikusirik, alde batetik, orientazio funtzioa betetzen genuenok psiko-
logiaren alorretik ez ezik pedagogiaren mundutik ere bagentozela (eta ondoren psikopedagogiatik ere bai) eta
kontuan hartuz bertan agertzen ziren funtzioak eta eginbeharrak ez zirela beti bat etortzen gure prestakuntza-
rekin eta aurreikusten genituen beharrekin eta, bestetik, gure beharrak batera jartzeko aukera izan genezan
norbanakoaren ikuspegi bakartuak ematen duen ikuspegia aberasteko asmoz, lurraldeetako mintegiak sortu
genituen.
25