Nafarroako herri askotanospatzen dira inauteriak. Oso ospetsuak dira gainera. Zein ezagutzen dituzue?
3.
Zubieta eta IturenZanpantzar edo joalduna da herri honetako pertsonaia. Joaldunek, urtarrilaren azken asteburuan inauterien heldueraren berri ematen dute joareak astinduz. Gaur egun, joaldunek binakako errenkadan jarrita osatzen duten dantza-taldeari deritzo.Lehendabizi Iturengo joaldunek Zubietako Latsaga auzoan dantzatzen dute, eta ondorengo egunean Zubietakoek Iturenen dantzatzen dute. Argazkiak Bideoa :
Lantz Herri honetakoinauteriak oso ospetsuak dira. Badakizue zein den inauteri hauen istorioa? Ipuin hau antzezten dute herrian ordutik. Hauek dira bertan parte hartzen duten pertsonaiak: Miel Otxin : Espiritu txarrak itxuratzen dituen lapur gaiztoa da. Astelehenean harrapatu ondoren, herriko kaleetan zehar pasearazten dute, txistu eta danbor danbolin soinua lagun dutela. Asteartean, goizeko paseo baten ondoren, exekutatu eta sutan erretzen dute, herritarrek inguruan zortziko bat dantzatzen duten bitartean. Argazkiak
Ziripot : Belarrezbetetako zakuz jantzintako pertsonai lodia da. Kaleetan zehar dabilen bitartean Zaldiko izeneko pertsonaiak, lurrera botatzen du beti. Zaldiko : Barrez eta saltoka, gizakiaren eta zaldiaren arteko nahastea da. Gerrian zaldi bat daramala, Ziripot lurrera botatzea du helburu. Arotzak : Zaldikori ferrak jartzeko ardura dute. Txatxo : Lanzko biztanleria antzezten dute, eta animalien azalez eta arropa zaharrez janzten dira. Argazkiak. Bideoa
Altsasu Bi egunetanospatzen dira. Momotxorroa da pertsonaia nagusia. Herrian barna ibiltzen ziren momotxorroak ibilbide finkorik gabe. Otoitz ezkilak jotzen zirenean, plazan biltzen ziren eta jendearen aurrean aurpegia erakusten zuten. Horrela, jaia bukatzen zen. Urteak pasa ahala, pertsonaia berriak sartu dira. Argazkiak Bideoa